Download - Komunikazio lanabesak
KOMUNIKAZIO LANABESAKINGURUKO KULTURA-ONDAREA
KOMUNIKATZEA
Amaia MalainaSarai Hernaez
Oihane InfanteOihana Marzana
Deiene MalaxetxebarriaIraia MadariagaNerea Martinez
Landu beharreko gaia “Inguruneko Kultura-ondarea” da. Horretarako ondare kulturalaren nondik norakoak azalduko ditugu:
Zer da kultura-ondarea? Motak.Zein da gure inguruneko kultura-ondarea?Zertarako balio du ondare kulturala? Zer ikasi
dezakegu hartatik?Nola ezagutarazi edo komunikatu behar zaie
Lehen Hezkuntzako ikasleei gure ondarea?
SARRERA
EGOERAREN AZTERKETAProiektua Gernikako kultura-ondarean
oinarritu dugu.Bertako ondare desberdinak aurkeztu ditugu.1. mailako ikasleei zuzenduta.Txotxongiloak erabili ditugu bideoaren
istorioa kontatzeko. (Hiztegi erraza erabili dugu).
DIZIPLINARTEKOTASUNA:Musika: Marijesiak eta Elai Alai dantza taldea.Arteen eta Ikusizko Kulturaren Hezkuntza
(hondar materialak, elezaharrak, mitoak eta ohiturak): Gernikako koadroa, Juntetxea, arbola, Alegria Jauregia, Andra Mari eliza, Bakearen museoa, Astra lantegia eta Urdaibai biosfera.
Komunikazio Gaitasunen Garapena: Komunikazio lanabesa, Lehen hezkuntzako ikasleei helarazteko metodo egokiena.
Informazio eta Komunikazio Teknologiak: Bideoaren muntaia (Movie Maker eta Adobe Premier).
TXOSTENA
ZER DA KULTURA ONDAREA? ZER KULTURA ONDARE MOTA DAUDE?Ondarea, gure aurrekariek, guri transmititutako, eta guk, gure seme-alabei transmitituko dieguna da. Ondasun ezberdinetan sailka daitekeena hain zuzen ere.Ondasun materialak: etxeko altzariak, instrumentu
musikalak, aulkiak, mahaiak, argazkiak, liburuak, txanpon ezberdinak etab.
Eraikinak edota lurrak. (gazteluak, udaletxe zaharrak, elizak, baserriak etab.)
Ondare ez-materialak: aholkuak, balioak, sinesmen erlijiosoa, hezkuntza bera, hizkuntza, mitoak, klase sozialak etab.
Nazioko ondare kulturala, hiru arlotan bereizten da: arkeologikoa, historikoa eta artistikoa.
ZEIN DA GURE INGURUNEKO KULTURA-ONDAREA?(GERNIKA)
Alegria jauregia/ Euskal Herriko museoa
Gernikako Bakearen Museoa
Gernikako ArbolaGernikako
Batzarretxea/Gernikako Juntetxea
Gernikako koadroa
Gernikako Marijesiak
Gernikakoa azoka eta urriko azken astelehena
GernikakoElai-Alai dantza taldea
Foruko Erromatar- Herrixka
Gernikako Andra Mari eliza.
Gernikako Astra Lantegia
Alegria jauregia:Euskal Herria museoaren egoitza 1733ko
jauregi bikaina da, 1937ko Gerra Zibileko bonbardaketan salbatu zen.
Hasiera batean, erdi-aroko dorrea izan zen, defentsa-funtzio argiak zituena.
Eraikinak, 1733an bukatuak, Euskal Herriko ohiko jauregi barrokoaren forma hartu zuen.
1982an Bizkaiko Aldundiak erosi zuen eta, tipologi elementurik garrantzitsuenak errespetaturik, historia sinbolikoarekin bat zetorren erabilera berrirako birgaitu zuen.
Gernikako Bakearen Museoa:Manuel Smithek eraikia.1998ko apirilaren 7an.Helburua bake-kulturaren oinarrizko ideiak
eta Gernika-Lumoren historiarekin izan duen eta daukan zerikusia kontserbatu, erakutsi, zabaldu, ikertu eta bisitariak ideietan heztea da.
Gernikako arbola:Gernikako arbola Gernikako (Bizkaia) Batzar
Etxearen aurrean dagoen haritza da.Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai
euskaldunen askatasun tradizionala eta Euskal Foruak adierazten ditu.
Oraingo zuhaitza aurrekoaren ondorengoa da, 2005eko otsailaren 25ean landatua. Aurrekoa 1860an sartu zen zin egiteko tribunaren aurrealdean, baina 2004an hiltzat eman zuten.
Gernikako Juntetxea/Batzarretxea:1826. urtean hasi ziren eraikin neoklasikoa egiten,
eta 1833an amaitu zuten, Antonio de Etxebarria arkitektoaren zuzendaritzapean.
Bizkaiko Batzar Nagusien biltokia eta egoitzaren eraikina da.
Arbola mitikoaren ondoan eraiki zuten, euskal herritar guztion ikur eta, Erdi Arotik, Bizkaiko Jaurerriko batzarkideen bilgune den haritzaren ondoan, hain zuzen.
Antzina, haren gerizpean egiten ziren batzarrak eta, gaur egun, bertan egiten du karguaren zina Lehendakariak.
Gernikako koadroa.Gernika” Pablo Ruiz Picasso artistaren
koadro bat da, bertan Espainiako Gerra Zibilaren (1936-1939) krudeltasuna agertzen da.
Helburua: Mundu guztia Gernikak sufritutako bonbardaketaz jabetzea.
Oso tamaina izugarria duen koadroa da (3493 X 7766 zm.) eta zuri-beltzez egindakoa da.
Gernika” Espainiako errepublikaren sinboloa da, beraz, “Gernika” Espainian egoteak bere sinbolotasunaren kontrako erasoa da.
Gernikako Marijesiak:Gernika eta inguruko herrietako tradizio bat da, zeinetan
gizon eta emakume talde batek Jesusen jaiotzari buruzko bertsoak kantatzen dituzten gabon aurreko bederatzi egunetan.
Gaur egun ohiturak honela agintzen du: Erronda goizaldeko lauretan hasten da, Andra Mari elizako ate zaharraren aurrean; Erronda-kanta izeneko neguko tradizioen multzoan kokatzen da, Santa Ageda tradizioa bezala. Antzerki generoko ezaugarriak ere baditu. Marijesiak aztertu dituztenen artean, Resurreccion Maria Azkue dago tradizio honetako 90 kanta bilduz.
Gabon aurreko bederatzi gauetan doinu misteriotsu batek esnatzen ditu gernikarrak, beraien leihopetik pasatzean eta, gero, oihartzuna balitz bezala, kale artean galtzen da.
Gernikako Azoka eta Urriko Azken Astelehena:1802-tik gaur egunera arte, Baserritarren
antolatutakoa.Astero egiten da Merkatu plazan.Urriko azken astelehena dugu ordea
Gernikako garrantzitsuena. Egun horretan Euskal Herri osoko nekazariak bertaratzen dira beraien produktuak erakustera eta saltzera. Guztira mila saltoki inguru izaten dira eta 100.000 mila bisitari inguru hurbiltzen dira bertara.
Gernikako Elai-Alai dantza taldea:1927an sortua, Seber Altube eta Segundo Olaetaren
eskutik.1936an, beste leku askotan lez, Gernikan gerrak astindu
gogorra eman zuen eta taldeko kideak erbestean jarraitu behar izan zuten euren jarduna. Bonbardaketaren ostetik eta 1939ra bitartean Frantzian izan ziren berrogei bat ume, Gabino Seijó eta Rosario Torrezuriren gidaritzapean eta beranduago Segundo Olaeta berarekin. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari esker hiru hilabetez entseguak egin eta jantzi berriak prestatu ostean, Elai Alaik bere izaera berreskuratu zuen atzerrian,
Orduko dantzari berriek euren guraso, osaba-izeko eta beste lagun batzuen lekukoa hartu zuten, gaur egun arte tinko jarraitzen duen katearen ale egonkorrak izanik.
Foruko erromatar herrixka:1966an aurkitu zuten.Foruko aztarnategia Bizkaiko erromatar monumentu
nagusia da, bai bere hedadurari bai bere artapen-maila onari begira. 1966an aurkitu zen, latinezko bi epigrafe bikain Elexaldeko hegiaren zorupean aurkitzeak eman zituen pistetatik abiatuta.
Orain arte aztertu diren Foruko Erromatar-Herrixkako zazpi eraikinak aztertuta baieztatu dute herrixkako ekonomi jarduerek nekazaritza eta abeltzaintzako herrixkako ohiko erabilerak merkataritzarekin eta metalurgiaren ustiapenarekin txandakatu zituztela.
Gernikako Andra Mari Eliza:Estiloa: gotikoa eta errenazentista da ele-
izaren eraiketa prozesuan moda ezberdinak eman zirelako.
Materialak: harri zizelatu eta harlankaitzez osaturik dago, garai hartako material propioez alajaina.
Osaketa/elementuak: absidea eta gurutze-gangadun hiru habearte eta joniar estiloko zortzi pilare klasiko ditu.Manuel Capelasteguik egindako kanpandorre ederra ditu elizak.
Gehigarriak: Walckler markako organoa du
Astra lantegia:Juan Esperanza Salvador eta Pedro Unceta1903Astra, Unceta y Cía fabrikaren jatorria Esperanza y Unceta
enpresa da, 1903. urtean Eibarren sortu eta pistolak fabrikatzen espezializatu zena.
Arkitektoak arlo horretan zuen trebezia erakutsi zuen, itxura bertikal nabarmena islatzen duen diseinua gauzatu baitzuen.
Astra-Unceta y Cia fabrikan Campogiro izeneko pistola sortu zuten, 1921era arte espainiar ejertzitoaren arauzko arma izan zena.
Gaur egun Eusko Jaurlaritzak 1.134.313 euro eman ditu fabrika honen berriketarako; etorkizunean sorkuntza artistiko eta kulturaleko fabrika izango da
ZERTARAKO BALIO DU KULTURA-ONDAREAK? ZER IKASI DEZAKEGU HARTATIK?Kultura ondareak arazoen aurrean
irtenbideak bilatzeko balio du, etorkizuna sortzeko baliagarria da eta gure historia propioa kontatzeko balio du.
Baloratu eta hauen garrantziaz konturatu, historian zehar gertatutakoez ohartarazi, errespetua eta balorazioa iraganagatik.
NOLA EZAGUTARAZI EDO KOMUNIKATU BEHAR ZAIE LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEI GURE ONDAREA?Guk diseinatutako Komunikazio-proiektu
digitala, Lehen Hezkuntzako (1.maila) ikasleei zuzendutako bideo bat da. Proiektua kultura ondarean oinarritzen da; ikasleen gaiarekiko ezagutza maila hobetuz eta errespetuan eta erantzukizunean oinarritutako jarrera eta balioak sustatuz.
BIDEOAREN AZALPENA:
Bi txotxongiloren, Mikel eta Ane, istorioa azaltzen da bideoan. Bi txotxongilo hauek senar-emazteak dira eta Ane txikitan Gernikarra zen, beraz Mikeli erakutsiko dizkio bere herriaren nondik norakoak. Ondare guztiak azaltzen dizkio Mikeli bere gaztetako garaiak gogoratuz.
ERABILITAKO MATERIALA:
2 txotxongilo (Ane eta Mikel)
Bideo kameraTripodeaArgazki kameraBaserritar eta
dantzari jantziak
Ezkontzeko jantziakArrozaMarijesien abestien
letrak ( “Abendu santu honetan”, “María José, Jesús María” … )
GidoiaOrdenagailuaMovie maker
programa
BIDEOAREN JUSTIFIKAZIOA:Bideoa grabatzeko aukeratutako lekua Gernika da. Gure lana
bertan kokatzea pentsatu dugu, interes kultural eta historiko handiko gunea baita.
Oso herri ezaguna da mundu mailan, historian zehar eman diren gertakariengatik.
Interesgarri eta deigarriagoa iruditu zitzaigun lehengo mailako ikasleentzat zuzentzea (6-7 urteko umeak).
Kontuan hartu ditugu: gaiari buruz hartzaileek dituzten esperientziak , hizkuntza eta ikono esperientziak eta curriculum-testuingurua.
Edukiei dagokienez, kontzeptu oso konkretu, sinple eta deigarriekin aritu gara.
diseinatutako irakaskuntza- eta ikaskuntza-proposamenean balio demokratikoak sustatu.
Haurrek hobeto ulertzeko gu ere atera gara bideoan adibideak adierazten.
Bideo kamerarekin harturiko irudiez gain, zenbait argazki eta kantaren bat ere tartekatu ditugu.
GEHITUTAKO ERANSKINAK:Gidoi literarioaStory boardLanaren inguruko gogoetaBakarkako koebaluazioa (autoebaluazioak)Taldeko hausnarketaAurkibidea, portada eta bibliografia.ERANSKINAK:
Aktak, Bizkaiako-, Gipuzkoako eta Arabako-kultura ondareak eta bakoitzaren herriko kultura ondareak.
Amaiera!Amaia MalainaSarai HernaezOihane Infante
Oihana MarzanaDeiene Malaxetxebarria
Iraia MadariagaNerea Martinez
LH2.maila/ 32. magistrala