Download - Jarduera eta ariketa guztien emaitzak
1. Lerroa: marrazki ikonikoa, marrazki ikonotasun ertainrekin, marrazki abstraktua eta marrazki oso abstraktua.
ARIKETAREN IZENBURUA Urtxintxa desagertzen
HELBURUAK EDUKIAK
Ikonotasun maila
ezberdinak lantzea
Kalko mota
ezberdinak ezagutzea
Euskarri ezberdinak
erabiltzea
Material ezberdinak
ezagutzea eta
erabiltzea
Sormena lantzea
Tresna bakoitzaren
erabilgarritasuna
ezagutzea
Kontzeptuzkoak:
Tresna eta euskarri ezberdinen izenak jakin
Ikonotasun maila ezberdinak bereiztu
Jarrerazkoak:
Talde lanean aritzea
Laguntza eskaini
Prozedurazkoak:
Kalkoa landu
Inguru, objektu eta itzaleztatzeko lerroak landu
Trazu mota ezberdinak landu
Abstrakzioa eta sinplifikazio prozesua landu
TEKNIKAK MATERIALAK TRESNAK EUSKARRIAK
Kalkoaren teknika
Azetatoaren gainean
kalkoa egitea, baina
trazu mota
geometrikoekin
Material naturalekin
kopia egin
Argazki
inprimatua
Kalko papera
Zeloa
Material
librea
Tenpera
beltza
Fotokopia
azetatoan
Grafitozko arkatza
2B
Argizari beltza
Errotuladore beltza
Erregela
Argia
Erretroproiektorea
Pintzel lodia
Kartulina
DIN A4
Azetatoa
Paper
begetala
Paper
lodia
UMEENTZAKO GAKOAK/JARRAIBIDEAK/GALDERA ERAGILEAK
Jarduera hau lau pertsonako taldeetan egingo da. Haurrei jarduera honen helburua, jardueraren fase
ezberdinetan erabiliko ditugun tekniken bidez, fotokopian dugun urtxintxa desagertzea dela azalduko diegu
hasieran.
Jarduera honen lehenbiziko pausua kalko beltzeko papera fotokopia azpian eta euskarriaren gainean jarri, eta
ondoren arkatzarekin inguru, objektu eta itzalezko lerroak errepasatu. Kalkoa egin ostean argizariarekin itzalak
egin ikonotasun maila altua lortzeko. Zailegia izatekotan irakaslea egongo zitekeen laguntzeko.
Bigarren fasea egiteko azetatoa fotokopiaren gainean jarriko dugu, eta erregelaren laguntzarekin errotuladore
beltz batekin kalkoa egin beharko da, baina lerroen trazu motak geometrikoak izan beharko dira.
Hirugarren fasea bi azpifasetan garatuko da. Lehenengoan paper begetalean kalkoa egingo da, baina irudiari
ikonotasun maila jaitsiz. Ondoren, bigarren azpifasean egingo dena etxetik ekarritako materialarekin paper
begetalean egin duten irudia osatzea izango da.
Azkeneko fasean proiektorean jarriko da irudiaren fotokopia eta paper lodia horman itsatsiko dute. Ondoren,
azken fase honetan irudi abtraktua bat egin behar denez, haurrek aukeratuko dituzte irudiaren lerro batzuk eta
horiek kalkatuko dituzte. Ostean, marra horiek tenperekin birpasatuko dituzte, baina irudi errealean zituzten
nolakotasunak kontuan hartuz birpasatzerako orduan (argitasuna, loditasuna…).
UMEEK ALDEZ AURRETIK ETXEAN EGINBEHARREKOAK
Udazkenarekin zerikusia duten material ezberdinak jaso, hirugarren fasea egin ahal izateko.
LORTUTAKO EMAITZAREN ANALISIA: deskribapena (denotazio mailan) eta interpretazioa (konnotazio
mailan)
Hasieran lortu nahi izan diren helburuak zein edukiak lortu dira erabilitako teknika, material, tresna
eta euskarriak egokiak izan direlako. Horretaz gain, jarritako helburuak ez dira oso zailak izan
betetzeko. Gainera, jarduera honen fase ezberdinak egiteko denbora nahiko izan dute haurrek eta ni
beti egon naiz zalantzak argitzen eta laguntza eskaintzen.
Jarduera honen helburu orokorra abstrakzio maila igotzea denez (denotazioa), jarduera hau egin
ostean konnotazio maila egokia dela ikus dezakegu, urtxintxaren irudia gero eta abstraktuagoa
bihurtu delako.
Hasierako argazkia
1.1 Ikonikoa 1.2 Ikonotasun ertainia
1.3 Abstraktua
1.4 Oso abstraktua
2. Ehundura grafikoak.
ARIKETAREN IZENBURUA Udazkenaren ehundurak
HELBURUAK EDUKIAK
Udazkenarekin
erlazioa daukaten
ehundurak ezagutzea.
Ehundurak egiteko
teknika desberdinak
ikastea.
Udazkenaren
inguruko ehundurekin
2Dko muntaketa
egitea.
Material desberdinak
ezagutzea.
Sormena lantzea.
Kontzeptuzkoak:
Organikoa eta geometrikoa desberdindu.
Naturala eta artifiziala landu eta desberdindu.
Ehundurak egiteko tresna eta baliabide desberdinak erabiltzeko eta
zaintzeko moduak ezagutu.
Jarrerazkoak:
Elkarri lagundu.
Esperimentatu.
Prozedurazkoak:
Ehundura landu.
Ehundurak bilatu eta hautatu.
Ehundurak kalkatu eta estanpatu.
TEKNIKAK MATERIALAK TRESNAK EUSKARRIAK
2D-tan:
Marraztu.
Kalkatu.
Lainoztatu.
Estanpatu.
Argazkiak atera.
Fotokopiatu.
Tenperak.
Ura.
Margoak.
Argizariak.
Grafitozko lapitza
biguna.
Pintzela.
Belakia.
Lainoztagailua.
Erregela.
Plastikozko
ontziak.
Hortzetako eskuila.
Ordenagailua.
Argazki kamera.
Kartulina DIN A4 eta esperimentatzeko, nahi duten euskarri mota (kartoia, aera, kartulina,…)
UMEENTZAKO GAKOAK/JARRAIBIDEAK/GALDERA ERAGILEAK
Jarduera hau egiteko lau pertsonetako taldeak osatuko dira. Jarduerarekin hasi baino lehen, haurrei azalduko
diegu ze pauso jarraituko ditugun jardueraren zehar. Bestalde, ehundurak sortzeko erabili ahal dituzten material
eta tresna guztiak aurkeztuko dizkiegu, gero haiek arazorik gabe erabili ahal izateko.
Lehendabizi, talde bakoitzak udazkenaren inguruko ehundurak pentsatu eta bilatuko dituzte pation. Aukeratutako
ehundura grafiakoak sortzeko, materialez eta tresnez baliatuko dira eta nahi duten euskarriaren gainean (haien
eskura zehaztutako euskarriak jarriko ditugu) esperimentazioaren bidez egingo dute.
Gero, esperimentatu ostean, sortutako ehunduren zati konkretuak aukeratuko dituzte, hauek mozteko, bai
eskuekin bai artaziekin egiteko aukera daukate.
Azkenik, zati desberdinak aukeratu dituztela, DIN A4 tamainako kartulina baten gainean (nahi duten kolorekoa)
konposizio desberdinak probatzen hasiko dira. Konposizio desberdinak probatu ostean, gustatzen zaien bat
aukeratu eta pegatu egingo dute kartulinaren gainean.
UMEEK ALDEZ AURRETIK ETXEAN EGINBEHARREKOAK
LORTUTAKO EMAITZAREN ANALISIA: deskribapena (denotazio mailan) eta interpretazioa (konnotazio
mailan)
Jarduera honen helburua, udazkenaren ehundurak lantzea izanez, konnotazio maila altua lortuko
dugu. Haurrak udazkeneko materialekin egingo dituztelako ehundurak.
3. Materiazko ehundurak.
ARIKETAREN IZENBURUA KUTXA MATERIZKOA.
HELBURUAK EDUKIAK
Ehundura desberdinak
ezagutzea
Ehundura desberdinak
ukitzea eta
identifikatzea.
Psikomotrizitate fina
lantzea.
Kontzeptuzkoak:
Ehundura.
Organikoa
Naturala
Artifiziala
Ehundurak sortzeko material, tresna eta euskarrien izenak eta
ezaugarriak.
Ehunduren esangurak: Leuna /latza , laua / bikortsua, biguna /
gogorra
Jarrera:
Esperimentuak gordetzeko beharra.
Ekintza plastikoak antolatzeko beharra.
Pazientzia izan beharra.
Elkartasuna.
Ikaskideen lanekiko errespetua.
Materialak, euskarriak eta tresnak zaintzeko beharra, ohitura.
Prozedurak:
Ehunduren bilaketa, behaketa eta hautaketa.
Materiazko ehundurak estanpatzeko beste modua.
Materialak, euskarriak eta tresnak erabiltzeko eta zaintzeko erak
erakutsi.
TEKNIKAK MATERIALAK TRESNAK EUSKARRIAK
Materiazko
ehundurak bilatu,
materialak itsatsi.
Haurrak
hautatutako
materialak(ka
fea, area,…),
kola,
hostoak,
kartulina.
Kola. Hostoak,
kartulina.
UMEENTZAKO GAKOAK/JARRAIBIDEAK/GALDERA ERAGILEAK
Etxetik ekarritako materialen aurkezpena egingo dugu ezaugarriak, ehundura, etb ezagutuz. Ondoren horiekin
materiazko ehundurak egingo ditugu guztiok batera. Horretarako ume bakoitza etxetik ekarritako hostoetan kola
bota eta bertan materiala botako ditu. Gero, kola lehortzen denean, kutxa handi batean hostoak estanpatuko
ditugu, ehundura materiazkoen kutxa sortuz.
UMEEK ALDEZ AURRETIK ETXEAN EGINBEHARREKOAK
Udazkeneko ezaugarriak identifikatzea eta haien inguru hurbilenak ezaugarri horiek dituzten materialak bilduko dute. Adibidez udazkeneko koloreak dituzten materialak area, hostoak, kafea,…
LORTUTAKO EMAITZAREN ANALISIA: deskribapena (denotazio mailan) eta interpretazioa (konnotazio
mailan)
Denotatiboan kutxa batean forma ikusten da bertan material desberdinez osatutako hostoak itsatsita kutxaren 4 aldeetan..
Oso koloretsua da eta material dibertsitatea antzematen da.
Konotatiboan ordea antzeman daitezke kolore horiek udazkeneko koloreekin identifikatu daitezkeeta.
4. 2Dko horma - irudia.
ARIKETAREN IZENBURUA Zuhaitz magikoa
HELBURUAK EDUKIAK
Forma organikoak
eta geometrikoak
ezagutzea.
Sormena lantzea
Material eta teknika
desberdinak
ezagutzea
Konposizio
estatikoak lantzea
Esperimentazioa
Kontzeptuzkoak:
Formak Ezagutu
Jarrerazkoak:
Elkarren laguntza bultzatu
Prozedurazkoak:
Forma organikoak sortzeko teknika desberdinak landu
Forma geometrikoak sortzeko teknika ezberdinak landu
Autonomia landu
Material eta teknika ezberdinak ezagutu eta landu
Konposizio estatikoak egin
TEKNIKAK MATERIALAK TRESNAK EUSKARRIAK
Klesografia
Collage
Tenpera tantak putz
egin
Marraztu
Oinarrizko forma
moztu eta forma
konplexuagoak
sortu eta abar
Tenperak
Etxetik
ekarritako
materialak
Tximeleta
txintxeta…
Artaziak
Kola
Arkatza,
argizaria,errot
ulkiak,
tenperak…
Folioa
Kartulina
zuria DIN
A3
UMEENTZAKO GAKOAK/JARRAIBIDEAK/GALDERA ERAGILEAK
Haurrei jardueraren aurkezpena egingo zaie. Ariketa binaka egingo da Asken produktua horma irudi bat
sortzea izango da.
Bikote bakoitzak bere aukerak egin dezaten,hainbat teknika ezagutu eta landuko ditugu, horrela nahi
duten teknikarekin esperimentatuko dute.
Forma organikoak sortzeko klesografia, tenpera tantak putz eginez, estanpatu, collage.. teknikak
erabiliko ditugu.
Forma geometrikoak sortzeko marraztu, collage, oinarrizko forma geometrikoak moztu eta forma
konplexu berriak sortu, oinarrizko forma baten errepikapenak erabili…
Saio batzuk egin ondoren teknika hauek esperimentatuz, bikote bakoitzak erabakiko du zer nolako irudia
egingo duten eta udazkeneko gaia lantzen ari garenez irudia gai honekin lotutako errepresentazio bat
izango da ikonotasun maila txikiarekin ., eta konposizio ezberdinak esperimentatu ondoren asken aukera
egingo dute.
UMEEK ALDEZ AURRETIK ETXEAN EGINBEHARREKOAK
Udazkenarekin lotuta dauden materialak ekarri
LORTUTAKO EMAITZAREN ANALISIA: deskribapena (denotazio mailan) eta interpretazioa
(konnotazio mailan)
Ziurtatzeko konnotazio maila altua dela, hasieratik zehaztu beharko genuke zer kolore erabili eta
formekin ere kontuz ibiliko gara.
5. 3Dko instalazioa. Udazkenaren etxea
Helburu nagusia, Haur Hezkuntzako ikasleei udazkenarekin zer ikusia duen espazio interaktibo bat eskaintzea da. Horretaz gain, beste helburu asko ere badaude; esperimentatzea, sormena lantzea, material espezifikoarekin jolas
librean aritzea, udazkenaren elementu ezberdinak manipulatzea, leku berri eta ezberdina batean erlazionatzea eta motibazioa sustatzea.
Jarduerarekin hasi baino lehen, haurrei azalduko diegu beste gela batera joango garela eta zer material mota topatuko duten bertan. Ondoren,modu libre batean jolastuko dutela esango diegu. Guzti hau modu positibo batean eta oso ondo pasatuko dutela nabarmentzen, haien gogoak eta motibazioa bultzatzeko. Euskarri moduan gelan egongo den papera erabiliko dute (horman eta lurrean egongo dena), buztina, makilak eta ura egongo dira tresna giza eta hostoak eta puxikak material moduan. Jarduera askatasunez burutuko da, hezitzailearen papera behatzailearena izango da eta soilik esku hartuko du, azkeneko 5 minutuetan haurrak lasaitzeko eta berriro gelara bueltatzeko.
6. Argia: argazkia.
6.1 Argi zuzena (gogorra)
7. Hitz - irudizko mezua. Udazkena klasean
Jarduera hau, haurren laguntzarekin haurrera eramango dugu.
Helburuak; psikomotrizitate fina lantzea, talde lana sustatzea, sormena lantzea eta esperimentazioa lantzea izango dira. Euskarri moduan kartulina handi bat erabiliko dugu, tresna bezala kola eta artaziak eta erabiliko dugun materialak haurrak etxetik aldez aurretik ekarri beharko dute (aldizkariak).
8. Irudi sekuentzia. Mugimendua
Jarduera honen helburuak, Ikt-ak erabiltzea, ordenagailuarekin trebatzea, espazioa eta denbora lantzea, iraupena lantzea eta abiadura lantzea izango dira. Jarduerarekin hasi baino lehen movie maker zelan erabiltzen den azalduko diegu haurrei, gero haurrak bakarrik erabiliko dute, baina guk zalantzak argitzeko eta laguntzeko hurbil egongo gara. Jarduera honetarako erabiltzen den tresna bakarra ordenagailua izango da eta bertan egongo diren argazkiak.
Ordena: