BIZKAIKOHITZA
MITXI
Bilboko Herritarren Segurtasunerako Itunaren abiapuntua kritikatu du Iñaki Garcia Maza psikologoakb Segurtasunean baino gehiago arreta gizarte ekintza koordinatuaren gainean jarri behar dela dio b 2-5
Segurtasunirudia
Independentzia EgunaBurujabetza irudikatzeko saioa
egingo dute, etzi, Larrabetzun
8Arrazakeria Egungo egoerariburuz hausnarketa egin du Omar
Boudaaoui SOS Arrazakeriako kideak
7Ostirala
2018ko martxoaren 16aIX. urtea334. zenbakia
lotuta daude. Arrisku egoeren de-
tekzio goiztiarrerako proposa-
men ugari ere jaso dituzte.
Zeintzuk faktoreri erreparatu
behar zaie prebentzioa behar be-
zala landu eta itunak bilatzen
duen gizarte kohesionatua lortze-
ko, ordea? Horra hor gakoa. Eta
horixe erantzuten saiatu da Iñaki
Garcia Maza, Erain Psikoterapia
Humanista zentroko psikologoa.
Abiapuntutik bertatik oker deri-
tzo itunaren ikuspuntuari.
«Arreta gunea ez da jarri behar
segurtasunean». Halaxe ondo-
rioztatu du analisiari hasiera
eman bezain laster. «Zer nolako
gizartea izan nahi dugun eta ko-
lektiborik kalteberenak nola ar-
tatuko ditugun erabaki behar
dugu. Hori da gakoa».
Prebentzioan, arazoen edota
arriskuen muinera joko duen
prebentzioan indar egin du. Ho-
rretarako ardatz nagusiak «be-
har bezala funtzionatuko duten
gizarte zerbitzuak eta haurrak
babesteko zerbitzuak» dira.
«Horiexek dira bestelako lan
guztien oinarriak».
Herritarren artean konfiantza
areagotzeko xedez itunak aurrei-
kusi duen gertuko poliziaren ere-
duaren ordez, hezkuntza landu-
ko duten adituen beharra azpi-
marratu du. «Herritarrenganako
konfiantza eta gertutasun han-
diagoko dinamikak sortuko lituz-
kete figura horiek». Polizia area-
gotzea eta gertutasun kutsu hori
ematea herritarren arrisku per-
Bilboko Herritarren SegurtasunerakoItuna herritarren arrisku pertzepzioabaretzeko egin dela sinetsita dagoIñaki Garcia Maza psikologoa. Arretasegurtasunean jarri beharrean, gizarteekintza koordinatuan jarri behar delauste du. Gertuko poliziaren ordez,gertuko hezitzailearen irudiaberreskuratu behar dela deritzo.
Ekin, gaitzaazalduaurretikNatalia Salazar Orbe Bilbo
Segurtasun falta-
ren pertzepzioak
gora egin du Bil-
bon. Herritarrak
aztoratu zituzten
bi gertaera latzek
astindu zuten hiriburua duela hi-
labete gutxi. Jon Urrengoetxea
zornotzarra eta Otxarkoagako
adineko senar-emazte batzuk
aste gutxiren buruan hil zituzten.
Abenduan eta urtarrilean, hurre-
nez hurren. Latzak, baina kasu
bakanak izan zirela azaldu zuen
Bilboko Udalak. Bilboko 2017ko
segurtasunaren eta delituzko
ekintzen erradiografiaren arabe-
ra, besteak beste, indarkeriazko
lapurretak gutxitu egin dira, bai-
na gora egin dute lesioak eragin
dituzten delituek. Halaber,
2016an baino sexu eraso bat
gehiago salatu zuten iaz, eta sexu
askatasunaren aurka egindako
salaketek ere 10 puntu egin zuten
gora. Udalak hiria segurua dela
dio, baina herritarren pertzepzioa
bestelakoa da: %1 handitu da se-
gurtasun faltaren pertzepzioa.
Presio horren aurrean neu-
rriak hartu ditu udalak. Herrita-
rren Segurtasunerako Ituna aur-
keztu dute oraintsu, eta alderdi
guztien oniritzia eta babesa izan
du. Indarra prebentzioan jartzen
du, eta gertuko polizia eredu bat
ezartzeari oso garrantzitsu iritzi
dio. 35 neurri adostu dituzte. Ia
erdiak gertuko polizia eredu horri
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a2 b Astekoa
Ohiko Udaltzaingoaz gain, gertuko
polizia eredua ezartzeko neurriak jaso ditu
Bilboko Herritiarren Segurtasunerako
Itunak. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
d
Bilboko HerritarrenSegurtasunerako ItunaPrebentzioa nola landu
dik. Eta hori ez da horrela izan be-har. Hainbat kasu konplexu dau-de: hainbat familia. Badakigu nonbizi diren, eta esku hartze koordi-natuak behar dituzte. Beharrez-koa da irakasleak, auzoko osasunagenteak, gizarte langileak etaUdaltzaingoa koordinatuta ego-tea. Jakin badakigulako familiazehatz horrek arazo ugari dituela,eta faktore anitzak lantzen dituenarreta integratua behar duela».Esku hartze koordinatu horiek
gauzatzeko lanak esfortzu han-diagoa suposatzen du. «Egin diraahalegin batzuk, baina oraindiklan handia dago egiteko». Era-kundeak «bide paraleloetan»bizi direla dio. Beraz, baita zerbi-tzu bakoitzeko langileak ere. Horrekin lotuta, gogora ekarri
du badirela hainbat familia be-launaldiz belaunaldi bazterketaeta arrisku egoerei helduta bizi di-renak. Identifikatuta daude.«Arazoak sortzen dituzten fami-liak dira, zailtasun ugari izan di-tuzte. Kalteberen artean kaltebe-
renak dira. Bazterketa ziklo beraerrepikatzen dute belaunaldizbelaunaldi. Eta ez dugu eginhausnarketarik gertatzen ari de-nari buruz; ezta gero pertsonaheldu izango diren familiotakoumeei buruz ere». Era horretakokasuetan neurriak ezartzeko be-harra premiazkotzat jo du.Haurren babeserako zerbi-
tzuak gainezka daude. Hala esandu Garciak. Baita gizarte zerbi-tzuak ere, oraintsu Iñigo Pombozinegotziak iragarri legez. Gizar-teak alor horretara zer nolako ba-liabideak bideratu nahi dituenerabaki behar dela dio adituak.«Zeintzuk baliabide ditugu hau-rren esku hartzerako, horiek ba-besteko eta egoera zaurgarriakbizi dituztenerako? Zer egitendugu emozionalki kontrolatzekofamiliarik ez dutenekin?».Horiek eta beste kolektibo
zaurgarri batzuek bizi ditzaketenarrisku egoeren arreta goiztiarre-rako protokoloak aurreikusi dituBilboko Udalaren itunak. Hau-rrak, emakumeak, adinekoak eta
tzepzioa eta beldurra baretzerabideratutako neurria dela sinetsi-ta dago. «Ez daukagu polizia tasahandiagoa ezartzeko neurria jus-tifikatzen duen delitu tasarik. Be-har duguna da herritarrek segur-tasun sentsazio handiagoa izatea.Hala ere, gertuko poliziak ez duekarriko segurtasun eraginkorra.Horretarako, prebentziorakobeste heziketa figura batzuk be-har dira».
Hurbileko gizarte arretaGertuko hezitzaileen figurari bu-ruz ari da, besteak beste. Gizartezerbitzuen kaleko lana berresku-ratzea. Horixe proposatu du. Au-zoetan eta barrutietan konfiantzasortuko duen hezitzailearen iru-dia berreskuratu behar dela deri-tzo. Lehenago auzoetan ibiltzenzen kaleko hezitzailearen garran-tziaz mintzatu da. «Auzotarrakezagutzen zituen eta loturak zi-tuen haiekin. Figura hori galduzjoan da. Orain, gizarte arreta be-har dutenek bulego batera joanbehar dute. Gizarte zerbitzuakburokratizatuz joan dira, popula-zioarengandik aldenduz. Beha-rrezkoa da auzoarekiko gertuta-sunezko filosofia hori berresku-ratzea». 1980ko hamarkadansortu zen mugimendu eta sare so-ziala era horretan sortu zela eka-rri du gogora.Argi du Garcia Mazak: «Gertu-
ko poliziak delitu zehatzen batsaihets dezake une jakin batean,baina prebentzioa beste bide ba-tetik joan behar da». Aurretikegin beharreko lanari buruz arida. Eta lan hori egiteko proposa-men gehiago ere egin ditu.
Zerbitzuen «optimizazioa»Bide beretik, gizarte ekintza era-ginkorra aldarrikatu du. Horreta-rako, gaur egungo gizarte zerbi-tzuen funtzionamenduan alda-ketak egin behar direla deritzo.«Optimizatu» egin behar dira,eta gizarte zerbitzuen koordina-zioa landu eta hobetu. «Bi hankadituzte gaur egungo gizarte zerbi-tzuek. Lehen arreta, udalak ema-ten du. Eta bigarrena, aldundiak.Lehen arretako zerbitzuek antze-maten dute pertsona bat, eta gerobigarren arretara pasatzen da. Bi-tarte horretan denbora pasatzeazgain, agenteen arteko deskoordi-nazioa ere gertatzen da». Hala,lehen eta bigarren arreta integra-tuko dituen gizarte zerbitzuenmarkoa sortu beharko litzatekee-la deritzo.Gizarte zerbitzuon esku hartze-
ek koordinatuak izan behar dute-la esan du. «Kasu bakoitzeanagente bakarrak esku hartzekoparadigmari heltzen diogu orain-
bereziki egoera zaurgarriak bizidituzten pertsonak jarri dituzteneurri horien hartzaile gisa. Uda-lean dagozkien arlo edo sailen etabestelako erakundeen arteko el-karlana aurreikusi dute horreta-rako.
DBE gizarte ekintzara lotuPrebentzioa ertz asko dituen aferadenik ezin daiteke ukatu. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren(DBE) izaera aldatzeak ere onurakekar ditzakeela uste du psikolo-goak. Inklusioa eta gizarte kohe-sioa lortzeko ezinbestekotzat joduen baliabidea, enpleguarekinlotutako eremura beharrean, gi-zarte ekintzari lotu beharko li-tzaiokeela dio. «DBEren sorrera-ko filosofia berreskuratu beharkolitzateke. Alegia, lan munduariezezik, inklusioa lortzeko bideeiere lotzea». Dirulaguntza horiLanbidera lotuta egonik, jasotzai-leek enplegurako trebakuntzaikastaroetan parte hartu behardute. Horrez gain, inklusiorako
itun bat ere badute. «Zergertatzen da? Lanbidek,enpleguari lotuta ego-nik, lehentasuna ematendiola diru-sarrera horijasotzen dutenek lanera-ko trebakuntza ikastaro-ak egiteari. Aitzitik, ez dulehenesten bestelako be-tebeharrak eskatzea:besteak beste, seme-ala-bak eskolara eramateaedota droga kontsumoarazoak dituztenek tera-piak egitea. Bestelakoneurri sozialei buruz ari
gara». Gizarte ekintzarako baliohandiko lan erreminta bat galdudela deritzo Garciak. «Gizarteegoera zaurgarrian dauden fami-lia askok era honetako prozesueiberriz heltzea ahalbidetuko lukeneurri honek».
Ituna ere, kohesioaren aldeBilboko Herritarren Segurtasu-nerako Ituna sinatu dutenek ereezinbestekotzat jo dute «gizarteinklusiboa, solidarioa eta kohe-sionatua izatea». Gizarte horrekaukera berdintasuna eskaini be-har duela ere jaso dute. Segurta-sun politika publikoak oinarrihorien gainean eraiki behar direladiote, «benetan eraginkorrak»izango baldin badira. Beharrezkoderitzote segurtasun-politikaprebentiboa lehenesteari. «Ho-rretarako oinarritzat hartu behardira hezkuntza eta trebakuntzaprogramak eta gizartea ahaldun-tzeko programak, bazterketa so-zial eta ekonomikoko errealitate-ei aurre egin eta delitu ekintzetaraeraman dezaketen premiazko
egoerak konpontzeko xedez».Helburu nagusi gisa Bilboko he-rritarren segurtasuna jarri dute.Eta herritarren parte hartzeare-kin jarduteko baliabideak jaso di-tuzte itunean.
Hainbat talde zaugarriKolektibo kalteberak eta gizartebazterketa egoeran dauden talde-ak ere identifikatu dituzte. Eta eu-rentzako neurriak jaso. Emaku-meak —bereziki indarkeria ma-txista pairatzen dutenak—,adinganeak, adinekoak, delituenbiktimak eta gizarte bazterketaegoeran zein horretarako arris-kuan dauden kolektiboak identi-fikatu dituzte.Garcia Mazak kolektibo kalte-
berei buruzko beste ikuspegi bateman du. Batetik, belaunaldiz be-launaldi bazterketa egoera kroni-koa bizi duten familiak kokatuditu. Horien barruan, familia de-segituratuen barruan bizi direnumeei aipamen berezia egin die.Beste arreta gune bat familiarik
gabe dauden adingabe atzerrita-rrak dira. «Adinez nagusi egitendirenean, erakundeek haurrenbabeserako dituzten zerbitzueta-tik kanpo geratzen dira. Irregu-lartasun egoeran dagoen popula-zio kopuru bat bada, eta horiek ezdute baliabide sozialetarako iaaukerarik. Agenda politikoarenbarruan ez daudenez, ordea, ezdituzte jotzen arreta gunetzat».Emakumeari ere arreta berezia
eskaini dio Garcia Mazak. Berezi-ki, bazterketa egoeran daudenemakumeei: «Diskriminazio bi-koitza bizi dute. Bata, emakumeizateagatik, eta, bestea, pobre iza-teagatik». Prostituzioan ari dire-nei eta emakumeen salerosketa-ko biktima diren emakume mi-gratzaileen egoera latzei aipamenberezia egin die. Azkenik, gizarte isolamendua
bizi duten herritarrak ekarri ditugogora. Gizarte loturak galdu di-tuzten herritar ugari antzemandituzte. Auzotarren arteko harre-manak zein herritarren arteko lo-turak galdu izanak eragindakoakdira asko eta asko. Familia errefe-renteen faltak ere arazoak sortzendituela deritzo. «Guraso askokegun osoa ematen dute etxetikkanpo, lanean, eta gero zaila egi-ten zaie seme-alabei mugak jar-tzea eta behar bezalako heziketaematea». Faktore horien ondo-rioz, gazte eta heldu asko lotura-rik gabe leudeke. Hala, hausnarketa eta neurri
sakonagoak galdegin ditu psiko-logoak: «Bilboko ituneko neu-rriek segurtasun pertzepzioa asenahi dute, arazoen prebentzioeraginkorra egin ordez».
Astekoa b 3BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a
Gizarte arreta behar dutenekbulego batera joan behar dute.Gizarte zerbitzuakburokratizatuz joan dira»
«Belaunaldiz belaunaldibazterketa ziklo beraerrepikatzen duten familiak dira»Iñaki Garcia MazaErain zentroko psikologoa
‘‘
d
Bilboko HerritarrenSegurtasunerako Ituna
Prebentzioa nola landu
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a4 b Astekoad
Bilboko HerritarrenSegurtasunerako ItunaHainbat kolektiboren iritzia
Lan horretan, udalak ez eze,
bestelako erakunde eta kolekti-
boek ere parte hartu behar dutela
sinetsita dago. «Udalera mugatu
dira, eta denekin jarri behar dira
harremanetan». Hezkuntza alo-
rra eta aldundia aipatu ditu, bes-
teak beste. Azken horri buruz
esan du ez duela parte hartu nahi
izan itunean, nahiz eta kalteberak
diren kolektiboetako kideak izan
bere kargu. «Zer esan adingabe-
en egoitza horiei buruz? Porrot
egiten dute, ez dute lortzen behar
bezala hezterik».
Gizarte bazterkeria egoeran
edo horretarako arriskuan dau-
den taldeei irtenbidea emateko
beharrezko baliabiderik ez du au-
rreikusi itunak, haren ustez.
«Oraingoz ez», bederen.
Muñozek argi du zeintzuk di-
ren indartu beharreko arloak.
«Hezkuntza, gizarte arreta eta
ariketa fisikoa lehenetsi behar
dira. Orain artean atxiloketa kol-
pez konpondu nahi izan dute de-
linkuentzia. Beste aukera hauek
jarri behar dira martxan». Gazte-
ei aisialdirako eta kirola egiteko
kalitatezko aukerak eskaini be-
har zaizkiela dio auzo elkarteen
federazioko buruak. Horretan
autokritika ere egin du, adinekoei
jarri dioten arretarik ez dietelako
jarri ume eta gazteen beharriza-
nei. Hezitzaile, familia eta era-
kundeetako ordezkarien eginbe-
harra da, haien ustez, aurkitzea
zerk huts egin duen «gazteek
nahiago badute indarkeria erabi-
lita lapurreta egitea, baloiarekin
jolasten ibiltzea baino».
Itunak jaso duen gertuko poli-
zia eredua baliagarria izan daite-
keela deritzo. «Delituak prebeni-
tzeko ahalmen gehiago duen po-
lizia da. Datuak, zuzenean,
N. Salazar - A. Laskibar Bilbo
Ertz ugariz josita
dago segurtasuna
eta arrisku egoe-
ren zein delituen
prebentzioa uz-
tartzen dituen
lana. Ez da erraza gizarteko ko-
lektibo anitzen errealitateari eta
beharrizanei heltzea. Denek argi
azaltzen duten gauza bakarra da
errora, oinarri-oinarrira jo behar
dela prebentzioa lantzeko, eta bi-
zitzako arlo guztiei erreparatu be-
har zaiela. Elkarbizitza eta gizarte
kohesionatua lortzeko behar di-
ren baliabideez mintzatu dira Bil-
boko hiru kolektibo. Bakoitzak
bere ikuspegitik egin du hausnar-
keta Bizkaiko Hitza-rentzat: Bil-
boko Auzo Elkarteen Federazio-
ak, SOS Arrazakeria elkarteak eta
Galtzagorri emakume taldeak.
Alderdi politikoez eta adituez
harago, herritarrek euren bizipe-
nen araberako iritzia eman dute
Bilboko Herritarren Segurtasu-
nerako Itunak jaso dituen propo-
samenei buruz. Bilboko Auzo El-
karteen Federazioa ziur da udalak
proposatu dituen neurri guztiak
oso modu zehatzean martxan ja-
rriz gero, prebentzioa gauzatuko
dutela. Hala azaldu du elkarteko
presidente Javier Muñozek. Ituna
adosteko udal ekimenarekin ados
dago. Hala ere, segurtasun arazo-
ei irtenbidea emateaz gain, elkar-
bizitza eta gizalege arazoei ere
heldu beharko liokeela uste du,
indarkeria ekintza eta delituen
bezpera direlakoan. «Bistakoa da
elkarbizitzarik ez dagoela lehena-
go segurtasuna bermatzen ez
bada. Baina segurtasunik ez dago
lehenago elkarbizitza bermatu ez
bada».
Bilboko zenbait kolektibok Herritarren SegurtasunerakoItunari buruzko iritzia eman dute. Denak datoz batkolektibo zaurgarrienekiko babesa indartu beharrean.
Heldu beharrekoertz ugari
Bi neska, gauez
kalean doazela. GORKA
RUBIO / ARGAZKI PRESS
Astekoa b 5BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a
d
Bilboko HerritarrenSegurtasunerako ItunaHainbat kolektiboren iritzia
SKU 22
D
AUELLasala (Euskadi)
D TO HANHANRoser López Espinosa(Catalunya)
2
(Catalunya)
AK 23TXOMAR
Auditorium // 20:30 // 6-12 €
Y SUITEITNRESEMatxalen Bilbao (Euskadi)
APIRILAK 27
Auditorium // 20:30 // 5-10 €
S CO. SKULLS IRONNo sin mis huesos (Catalunya)
TZAK 4MAIAATZAK 4
Auditorium // 20:30 // 6-12 €
oa.com.kulturleiowwww.
herritarrengandik hartzen has-
ten den polizia eredua da». Hori
martxan jartzeko zailtasun ugari
dago, ordea. «Polizien mentalita-
tetik bertatik hasita. Poliziek po-
sible dute orain arte ez zeukaten
herritarren konfiantza lortzea».
Hala ere, arazoaren muinari
heldu gabe konponbidea ez dela
iritsiko esan du. «Gure leloetako
bat da Bilbok bertako herrita-
rrentzako hiri izan behar duela;
pertsonentzako hiria. Eta kontsu-
morako hiria egiten ari dira». Tu-
rismo tasa alturik egon ez arren,
Bilbo kanpotarrei zabaltzeko ob-
sesioa antzeman du. Gizarte ko-
hesionatua lortzeko, ordea, ho-
rretarako neurriak nahitaezkoak
direla deritzo. Adibide bezala,
auzo batzuen eta besteen artean
dagoen bizi itxaropenaren aldea
aipatu du: «Bilbo Zaharreko bizi-
lagunak Deustukoak baino ha-
mar urte gutxiago bizi dira. Hiri
baten barruan hain bizi itxaropen
desberdinak egotea nolatan ez da
hartzen arazotzat?». Hala, balia-
bideen kudeaketa baino gehiago,
sistema aldaketa jo du hiri kohe-
sionatua lortzeko tresnatzat: «Gi-
zartea aldatu behar da».
Bilbo hiri inklusibo eta solida-
rioa egiteko herritarrek konkista-
tu dituzten eskubideak arriskuan
jartzen dituzten mehatxuak baz-
tertu beharraz ere mintzatu da el-
kartea. «Lan prekarietatea eza-
batu behar da, auzoetako saltoki
txikien gainbeherari aurre egin
behar zaio eta desagerrarazi egin
behar dira gazteen, emakumeen,
jubilatuen, etorkinen eskubideen
zein festa eredu herrikoien aur-
kako erasoak. Hiria erakusleku
gisa aurkezten duen eredua gel-
diarazi behar da».
Azkenik, ituna sinatzeko eurei
deitu ez izana penaz hartu du
Muñozek. «Hutsegitea izan da
parte hartzea alderdi politikoeta-
ra mugatzea. Hala ere, aurrera
begira jarraipena egiteko deitzen
badigute, parte hartuko dugu».
Zigortuenak zigortzekoEtorkinak —bereziki agiririk ez
dutenak—, kaleko saltzaileak eta
gutxiengo etnikoak artatzen ditu
SOS Arrazakeria elkarteak. Kez-
katuta dago itunak kolektibo ho-
riengan izan dezakeen ondorio-
engatik. Gertuko poliziaren ere-
dua sortzeko asmoak eta polizia
areagotzeak eragin dio kezka
gehien Kepa Otero elkarteko ki-
deari. «Zer nola biziko dute zen-
bait kolektibok kalean polizia
gehiago egotea?». Besteak beste,
kaleko saltzaileei edota etxegabe-
ei buruz ari da. «Zer egingo dute
polizia horiek kalean? Profil etni-
koaren arabera identifikatuko di-
tuzte herritarrak, eta agiririk ez
badute Espainiako Poliziaren
atzerritarren brigadara bidali?».
Itunak aurreikusitako neurriak
ondo irudituko litzaizkioke beste
batzuk ere onartuko balituzte.
Besteak beste, kaleko saltzaileen
jardunbidea legeztatzeko neu-
rriak hartuko balituzte edota zen-
bait kolektiborentzako laguntza
handiagoa egongo balitz. «Bel-
dur gara ez ote diren kalera atera-
ko ez delitu jakin batzuk saiheste-
ko, baizik eta dagoeneko oso zi-
gortuta dauden kolektibo batzuk
are gehiago zigortzeko».
Bilboko Udalak onartutako itu-
nak jasotzen du, besteak beste,
egoera bereziki kaltebera bizi du-
ten pertsonen arrisku egoerak
goiz antzemateko protokoloa. Era
horretako protokoloak lagunga-
rriak izan daitezkeen galdetuta,
zalantzak sortu zaizkio Oterori.
Zeintzuk kolektibori buruz ari di-
ren argitu beharko litzatekela
uste du. «Ituna sinatu duen al-
derdi politikoren batek ere esana
du: gauza asko falta dira. Besteak
beste, benetako kolektibo kalte-
berei buruz hitz egitea. Alegia,
agiririk ez dutenei buruz».
Ituna herritarren egonezina
baretzeko erantzuna dela uste du
Oterok. Abenduan eta urtarrilean
gertatutako hilketen ondoren iri-
tzi publikoak erantzun bat eska-
tzen zuela eta politikariek itun
hau osatu dutela deritzo. Eta iritzi
publiko horrek berak kolektibo
jakin batzuk etiketatzea eragiten
duela: «Ijitoena eta magrebtarre-
na, besteak beste».
Arazoaren muinera jotzea bes-
te irtenbiderik ez du ikusten: «Gi-
zartearen egituraren arazoa da.
Ez dut uste arazoa konponduko
denik une jakin batean iritzi pu-
bliko zehatz batetik sortu den itu-
narekin».
Zer da segurtasuna?San Frantzisko, Zabala eta Bilbo
Zaharreko Galtzagorri talde femi-
nistako kide Josefina Roco Sanfi-
lipporen ustez, zaila da itunak
soilik arazoaren muinari heltzea.
Hala ere, eztabaida bere sakonta-
sunean zabaltzea eta segurtasu-
naren kontzeptuaz hausnartzea
eragiten badu, aurrerapausoa
izango dela iruditzen zaio.
Segurtasunaz irudikatzen de-
nari buruzko hausnarketa egitera
deitu du, lehenik: «Segurtasuna-
ri buruz ari garenean pertsonei
buruz hitz egin behar dugu, eta
errealitate eta bizi baldintza oso
desberdinak dituzten pertsonak
daude Bilbon». Egindako zauriak
arintzeko petatxoak jartzea ez
dela aski, hori argi du: «Benetako
erabaki politikoak behar dira,
sustraira joango diren neurriak,
desberdintasunak eragiten dituz-
ten arrazoietara joko dutenak,
horiei aurrea hartu ahal izateko».
«Segurtasunean pentsatzen
dugunean, zein delitutan pentsa-
tzen dugu? Zein delitu zigortzen
dira eta zein delituren aurrean be-
giratzen da beste aldera? Beldu-
rraren diskurtsoa zabaldu eta
gauza oso zehatzak jazartzen dira,
baina badira delitu larriagoak,
gainontzeko delituen sorburu
baitira: desberdintasunean, lan-
gabezian eta pobrezian sakon-
tzen dutenak». Horren aurrean,
poliziak gehitzeak ezer gutxi kon-
pon lezakeela iruditzen zaio.
Beste zerbaiti heldu nahi dio,
beraz, Rocok: pertsona guztien-
tzat bizitzeko hobea izango den
hiria eta auzoak eraikitzeari;
«gure auzoetako espazioak bizi-
tzeko aukera dugula sentitzeari,
askatasunean egon eta mugitu
gaitezkeela sentitzeari». Eta Ro-
coren hitzetan, segurtasun senti-
pen hori ez du ekartzen kaleak
poliziaz zein kamerez josteak edo
beste batzuek norbere bizitzaren
gaineko kontrola izateak.
Auzoetan elkargunerako espa-
zioak egotearen garrantzia azpi-
marratu du, hargatik. Bilbo Zaha-
rreko bizilagunaren esanetan,
horrek sustatzen du elkarbizitza,
kultur aniztasuna eta konfidan-
tza. Eta Galtzagorri San Frantzis-
ko, Zabala eta Bilbo Zaharrerako
urtetan aldarrikatzen ari den
emakumeen etxeari bide ez ema-
tea aurpegiratu dio, zentzu horre-
tan, udalari.
Gertuko polizien proposame-
naren aurrean, Rocok sorleku
duen Argentinako adibidea eka-
rri du: Buenos Airesen, esaterako,
komunitate kuadrilak daude
zaintzarako. Kuadrila horiek au-
zotarrek beraiek osatzen dituzte,
eta, beraz, segurtasunaren ideia
ez da poliziek edo instituzioek
goitik inposatutakoa, herritarren
beharretatik sortutakoa baizik.
«Auzotarrek beraiek kudeatzen
dute auzoan modurik atseginean
bizi ahal izateko era».
Bilbok bertakoherritarrentzako hiriizan behar du. Etakontsumorako hiriaegiten ari dira»Javier MuñozAuzo elkarteen federazioko presidentea
«Profil etnikoen araberaidentifikatuko dituzteherritarrak eta agiririkez dutenak atzerritarrenbrigadara bidali?»Kepa OteroSOS Arrazakeria elkarteko kidea
«Delitu larriagoak diragainontzekoen sorburudirenak: pobrezian etadesberdintasuneansakontzen dutenak»Josefina Roco SanfilippoGaltzagorri emakume taldeko kidea
‘‘
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a6 b Iritzia
RPARAJETIK
Igor Elordui Etxebarria
‘Be Country,my friend’
Hautsak harrotu zi-tuen, lehengoan, api-rilean egingo denEuskal Herriko txi-
rrindulari-lasterketaren izena-ri –Itzuliari, alegia–, antolatzaile-ek Basque Country gehitzekoerabakiak (Itzulia-BasqueCountry); bai, behintzat, txiolan-diakoeremu haizetsuan. Hala,txio guztien artetik, pare bat da-kartzat lerrootara: Mikel Urtea-gak zera txiokatu zuen: Espai-nian: Vuelta a España - Italian:Giro d'Italia - Frantzian: Le Tourde France - Euskal Herrian: Itzu-lia Basque Country #akonpleja-tuak. Eta, ironiaz, Igor Elortzak:Bertsolari Txapelketa BasqueCountry. Ez.
Lehenengo txioaren haritik:iruditzen zait baietz, badagoelakonplexuek eragindako arazobat hor. Ni neu Bienvenido, Mis-
ter Marshall (Berlanga, 1953) fil-marekin akordatu nintzen. Ikusiduzuenok akordatuko zarete: Es-painiako herri txiki batean azto-ratuta dabiltza, zenbait diploma-tiko estatubatuar bertara joangodirela-eta. Herria goitik beheraapaintzen dute, Welcome (ongie-torri-mezu) erraldoi eta guzti.Eguna heltzean, ordea, amerika-rrak arin batean igarotzen dirabertatik, geratu ere egin barik.Iragan mendeko 50eko hamar-kadako Espainia haren konple-xuetatik batzuek XXI. mendekoEuskal Herrian bizirik diraute?
Hotzikara eragiten dit horixepentsatze hutsak.Baina, gero, Elortzaren txiotik
tiraka: begiratzen dugu halakozenbat dauden eta, ai, ene! Bas-que Culinary Center, UrdaibaiBird Center, Be Basque TalentNetwork, Euskal Encounter, Bil-bao Exhibition Centre, Basquete-am... Eta konturatzen gara kon-plexu-arazo batetik abiatuta(zein ez) estrategia baten neurri-gabeko erabileratik ere badagoe-la. Orduan, galdera andana da-torkit burura, bata bestearenatzetik: Bateko, zer nahi da bul-tzatu, «produktua» ala nazio-marka? Esaterako, lerroon abia-puntua izan den kasuan, Itzuliaala Basque Country? Besteko,
mezua zer da, kanpora begira alabarrura begira? Agian eraginhandiagoa dauka gugan, geureautoestimuan-edo, kanpoan bai-no. Eta non dago muga? Zereneta horrela segituz gero... Bertso-lari Txapelketa Basque Country,Santomas Basque Country, AsteNagusia Basque Country (GoraPartymary!)...
Berlangaren pelikularen Villardel Rion ez, baizik eta CuencakoOlmeda de la Cuestan, GernikakoArbolaren kimu bat landatu duteeta bertara joan da Ana OtaduiBizkaiko Batzar Nagusietako pre-sidentea. Ondo dago hori. Kargupubliko asko, eta EAEko lehen-dakaria bera, joaten dira pitean-pitean Espainiara ez ezik, Asiara,Ameriketara... Nazio-marka in-dartzeko modu ona izan daitekehori; gure paisaia ingelesezkodeiturez betetzea baino hobea,nire ustez. Ai, ez balitz izango bi-daia horien helburua, gehiene-tan, ekonomikoa izaten dela, etasoilik enpresariek lagunduta joa-ten direla. Sokatirako MundukoTxapelketara ez gara heldu, le-hendakari jauna, baina zer mo-duz bihar Irlandara bagoaz? Ir-landako Rith, Euskal Herriko Ko-rrikaren «alabetako» bat, biharamaituko da-eta. Zein ona litza-tekeen han Basque Country iku-saraztea, for example.
Iragan mendeko 50. hamarkadakoEspainia harenkonplexuetatikbatzuk bizirikdiraute XXI.
mendeko EuskalHerrian? Hotzikaraeragiten dit horixepentsatze hutsak
Etxe gabe eta eskubidegabe. Joko debekatua?
Vecindad Vasca sin
Fronteras
Etxebako batektratu txar etaabusuak jasanditu Bilbon, hiri-ko parke histori-ko batean, goi-
zaldean, inkontrolatutako ‘hirugazteren’ eskutik. Aurrez, man-tak kendu zizkioten eta iturri pu-bliko batera jaurti zuten jostailubat bailitzan. Itotzen saiatuta?Ez zuten lortu. Zorionez, herri-
tar baten abisuak amaitu zuen‘hiru gazteen’ dibertimendua. Ez da lehen aldia Bilbo seguru
honetan bazterkeria egoerandauden eta beraz oso zaurgarriakdiren auzokideei erasotzen zaie-na, ‘gazteen’ ekintza zigorgarriakkasik grazia egoeran egiten dire-na. Ez da denbora asko hainbatpertsonaren babeslekua erre zu-tena San Mames ondoan; baitaS.T. paperik gabekoaren babesle-kua zena ere. Orduan ere, noski,ezezagunak izan ziren egileak.Beste albiste ikusgarri baten
ondoren, hiru adinbakoekOtxarkoagan bi agure hil ondo-
ren, oso haize indartsuak piztuziren delinkuentziaren aurrean.Alderdi guztiak jarri dira Segur-tasunerako Itunaren lehen lerro-an, olatua ez galtzeko.‘Komunikabideek’ gogor egin
zuten, lotsarik gabe: erailketa.Bertako medio batek argitaratu-tako albisteak 1.562 ‘atsegin dut’jaso zituen. Izendatu gabekoetxebako bilbotarra erailtzekosaiakeraren albisteak? 15 ‘atsegindut’.Etxebakoa jipoitu eta putzu
publiko batean blaitu zutenei le-sioak eragitea eta gorroto delituaegotzi zaie. Ez zaie leporatzenerailketa saioa egin izana aurrezpentsatuta, gauez eta azpikeriaz.Ez gaitezen okertu; ez dagokio.Baina nire ustez, izendatu gabekoetxebakoa erailtzeko saioa da, za-lantzarik gabe.Aburto Jaunak iniziatiba hartu
beharko luke, gertaera neurtu,eta onartu etxerik gabekoa ereeskubide guztiak dituen auzoki-dea dela, eta ondorioz, ekintzahorrek Otxarkoagakoaren antze-ko zigorra merezi duela. «Egitenduenak ordaintzen du!», hartuzuen lelotzat Aburto jaunak. Bai-na, badirudi, etxerik gabeko jau-nak ez duela merezi. Ez alkatea-
ren aitortzarik, ezta Segurtasune-rako Itunaren argazkira batu zi-ren alderdiena ere.Beste instituzio batzuk ikertze-
ko imintzioak egiten ari dira,bazterkeriara bidali diren auzo-kideen zenbakiak ematen. Birgi-zarteratzerako frogarako prototi-po gisa erabiltzen dituzte bazter-tutako horiek. 2018ko azkenerroldaren arabera, 238 dira.Zer egin? Gizarte zerbitzuek gi-
zartetik injustuki kanporatu di-renak birgizarteratzeko neurriekonomikoak eta lotarakoak ze-hazten dituzte. Besterik ezBaliteke Bilboko etxerik gabe-
ko 238 horiek aukera bakarra iza-tea: Birgizarteratze AktiborakoEskubidea duten Bereizitako Per-tsonen Kolektiboa osatzea moduantolatu eta autonomoan, eta gi-zarteari zein agintariei euren al-darrikapenak aurkeztea. Izanere, gaur arte, kalean lo egitea,norbaitek mantak nola lapurtzendizkien ikustea eta ‘gazte bihoz-gabe eta gaizkile’ batzuen jostailuizatea beste aukerarik ez dute.Aterpea izateko Eskubidea du-
ten eta Gizartetik Baztertuta dau-denen Asanblada Eratzaile batenalde! Posible baino gehiago da;erabat beharrezkoa da.
Bizkaiko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Bizkaiko Hitzak mozteko eskubidea
du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte kalea 18-3.C, 48001 Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Sefanitro:
herriko interesak
defendatzeko deia
Barne Erreformarako PlanBerezia (BEPB) 06 Sefanitro-
ko eremuen erabilerez Barakal-doko Udal Gobernuaren onespe-narekin Kutxabankek eta Caixabankek egin dituzten adie-razpenen aurrean, eta ustezko«hiritarron parte hartzeaz», zeraadierazi nahi dugu:Erabatekoa dela udalerriaren
hiri-planifikazioan parte hartze-ko gure nahia, indarrean dagoenHiri Antolakuntzarako Plangin-tza Orokorraren (HAPO) hasiera-tik plazaratu genuen bezalaxe,gobernu talde guztiek eskaerahori arbuiatu badute ere.Oraingo eta etorkizuneko
BEBP 06 Sefanitroaren ingurukoeztabaida martxan dagoen HA-POaren berrikusketaren barneanegin behar da eta auzokide guz-tiei dagokie eztabaida. Gogoraekarri behar dugu xede horretanelkarrizketa eskatuta daukagulaalkatearekin 2017ko urtarriletik,eta ez dugula erantzunik jaso.Itxurazko parte-hartze proze-
sua iruzur hutsa da. Izan ere, ho-rren helburua Barakaldoko he-rriari dagozkion eremuak zein
udalari dagozkion usaerak bankuhaiei oparitzea besterik ez da.Prozesu horretan oinarrizko in-formazioa estali da, iritzi publi-koa manipulatzeko xedearekin. Aipatutako bankuek beti ar-
buiatu dituzte herri mugimendu-tik egindako elkarrizketa-es-kaintza guztiak; horregatik,BEBP 06 Sefanitroren ingurukogora-behera guztiak auzitaraeramatera behartu gaituzte; etabehin eta berriro handik etorridiren ebazpenek hiritar mugi-menduari eman diote arrazoia.Deitoragarria da eskubideen
defentsa auzokideen eskuetanbakarrik dagoela ikustea, UdalGobernu Taldea bankuen intere-sen menpean dagoen bitartean.Ez diogu uko egiten eskubideendefentsa horri; sutsuki eustendiogu; eta Udal Gobernuari exiji-tzen diogu bere jarrera zuzen de-zan eta eskubide horien lidergoahar dezan.Horregatik guztiagatik, ustez-
ko «parte-hartze prozesua» ar-buiatzen dugu, eta ez garela ber-tara joango iragartzen dugu. Eraberean, Udal Gobernu Taldearieskatzen diogu hiritarrok partehartzeko benetako baliabideakmartxan jar ditzan; gardena izandadila, eta tartean sartuta daudeneragile guztiekin adostua.
Jose Manuel Castaños Munsuri.
Barakaldoko 8 elkarteren izenean.
ZUZENDARIARI
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Bizkaian ere uste baino sustrai-tuago dago arrazakeria OmarBoudaaouiren ustez (Tetuan, Ma-roko, 1962). Boterearengan jar-tzen du ardura nagusia, eta eskuinmuturraren bilakaerak kezkaeragiten diola dio. Ezkerra «nondagoen» ez dakiela adierazi du.Datorren asteazkena arrazake-
ria eta xenofobiaren aurkako
eguna da. Gaur egun inork ez du
bere burua arrazista edo xeno-
fobotzat jotzen...
Bai, hor dago dilema. Arraza-dis-kriminazioa Ezabatzeko Nazioar-teko Egunari buruz ari gara. Guregizartetik lakra hori ezabatzea daideia. Baina badirudi bidea luzeaeta konplexua dela.Zeintzuk dira gaur egungo jarre-
ra arrazista nagusiak?
Orokorrean, Europan indartzenari da arrazakeria eta xenofobiaijitoen kontra, migranteen kon-tra, musulmanen kontra... Es-kuin muturra modu harrigarrianhazten ari da, eta gorrotoa etaarrazakeria elikatzen ari da, giroaberotuz botoak lortzeko. Hemenere antzeko egoeran gaude, eta bi-de honetatik jarraitzen baduguemaitza bera izango dugu: arraza-kerian eta gorrotoan oinarrituta-ko diskurtso politikoa egonkortu-ko da, normalizatu egingo da.Zein arrazakeria mota nabari-
tzen dituzu hemen batez ere?
Kontrakoa uste arren, hemen erearrazakeria handia dago. Ijitoenkontrakoa ikusi dugu Bilbon: Zo-rrotzaurren etxea erre zitzaien iji-toei udalak alternatiba bat emateaproposatu zuenean auzokideekindarkeriarekin erantzun zutenfamilia horren kontra, konflikti-botzat edo gaizkiletzat jo zituzte-lako. Gasteizen ere gauza beragertatu da ijito familia bat hara bi-zitzera joan denean. Auzo oso batkalera atera da konfliktiboesatendioten familia baten kontra. Jen-
deak esaten du: «Ni ez naiz arra-zista, baina ez dut gatazkarik nahinire auzoan». Pentsa dezagunpertsona hori zuria dela, hemen-goa; inork ez luke horrela jokatu-ko auzotik kanporatzeko. Gaizki-leren batek norbait mehatxatzenbadu, Poliziari deituko zaio, etakito. Ez da antolatuko herritar ba-ten kontra manifestatzeko.Migranteen kontra ere badago
arrazakeria, batez ere musulma-nen kontra: islamofobia. Bere au-zoan meskita zabaltzea onartzenez duen jendea, adibidez. Musul-manei buruz zabaldu den ideia te-rrorismoarekin eta indarkeriare-kin lotutakoa da. Hedabideek bel-durra sartu dute herritarren burueta gorputzetan. Baina hori ez daoraingoa. Islamarekiko bazterke-riak eta beldurrak mendeak dara-matza kultura okzidentalean.Beraz, hemen ere arrazakeria
areagotzen ari da?
Baietz uste dut. Hazten ari dainork ez duelako ezer egiten. Ins-tituzioek ez dute arrazakeriarenkontrako lan zuzenik egiten, eztaalderdi politikoek ere. Eskumakoalderdiei buruz ari naiz, giro arra-zista baliatuta elikatu egiten dute-lako arrazakeria botoak jasotze-ko. Ezkerreko alderdiak ez dakitnon dauden; ez dakit zer pentsa-tzen duten, lan hau beste batzue-
na dela edo... Hiri batean ijitoenedo meskitaren baten kontrakoerasoren bat izaten denean, adibi-dez, ez dugu ikusten inork gaiariheldu, eztabaida plazaratu etagaia bideratzeko asmorik duenik.Beldurragatik izango da? Ez dutenahi gaia landu botoa ezkerrekoalderdiei ematen dietenen arteanere badirelako arrazista direnak?Gero eta jatorri gehiagotako
jende gehiago dago Bizkaian,
errefuxiatuen babeserako tal-
deak antolatu dira... Hori ez da
ari normalizatzen jatorri askota-
ko herritarrak bizitzea bertan?
Ez. Badago jendea babesa ematenari dena, gizarte mugimendueta-tik. Hori argi dago. Errefuxiatuengaia oso ondo lantzen ari dira, etahortik immigrazioaren gaia erebai, arrazakeriarena... Baina gi-zarte mugimenduari buruz ari ga-ra, ez boterea dutenei buruz. Ho-rien lana garrantzitsua da, bainaegin dezaketen bakarra salatzea,aldarrikatzea, informatzea etaprotesta egitea da.Zer egin behar lukete zehazki
boterea duten horiek?
Batetik, instituzioek lege zorro-tzagoak egin ditzakete gorroto de-lituen kontra, edozein liskar bali-ra bezala hartzen baitira. Eta, bes-tetik, hezkuntza landu behar da.Arrazakeria eta xenofobia elika-
tzen duten ideia asko mendetaneraikitako imaginarioan oinarri-tuta daude. Arlo horretan, hezike-ta oso garrantzitsua da; eskoletanhitz egitea, historia beste modubatean ikastea... Hori ere institu-zioei dagokien lana da.Berdintasunean oinarritutako
hezkuntzan dago gakoa, beraz?
Bai.Eta herritarrek zein hausnarketa
egin behar lukete? Zer egin be-
har luke norberak?
Pertsona gisa justuak izan behardugu, berdintasunaren aldekoak,toleranteak. Onartzea guztiok ga-rela berdinak gure desberdinta-sunean; kultura eta erlijio dife-renteak ditugula, baina, azken fi-nean, guztiok garela pertsona.Pertsona bakoitzak gauza askogaindi ditzake ariketa intelektualeta psikologikoaren bidez, eta ba-tez ere informatuta.Arrazakeria matxismoarekin
alderatzen dut batzuetan. Gizonaskok, nik adibidez, ezin duguesan ez garela matxista. Saiatzennaiz ez izaten. Txiki-txikitatikmodu batean hezi naute, bizi oso-an. Baina iritsi da unea gizonenzati bat behintzat hausnartzenhasi dena, jarreraz eta ohituraz al-datzen. Ariketa pertsonal gisara,baina baita ere gizartean daudenborroka askori erantzunez. Ema-kumeen borrokarekin bat egiten,eta batez ere entzuten. Arrazake-riaren kontua ere oso sakona da.Entzun egin behar da, zergatiakulertu, eta nola lan egin pentsatu.Etorkizunari baikor begiratzen
diozu zentzu horretan?
Noski, bestela ez nintzateke he-men egongo. Hau ere gainditukodugu. Luze joango da, baina eutsibehar da eta lan egiten jarraitu.Aurrera begira, emakumeena be-zain handia izango den manifes-tazioa izango dugula amesten dut.
«Arrazakeriamatxismoarekinalderatzen dut»
Omar Boudaaoui b SOS Arrazakeriako kidea
Arrazakeriaren oinarria mendeetako heziketa izanik amaitu ereheziketaren bidez amaituko dela dio Boudaaouik. Pixkanaka, bainaposible dela. Borroka feministari begiratzen dio; azkenaldian, inbiriaz.
MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA
Berbetan b 7BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a
dezkariak abstenitu egin ziren—.
Hala dio, besteak beste, onartuta-
ko testuak: «Larrabetzun ardura-
tuta gaude gure etorkizunarekin.
Demokrazian eta justizia soziale-
an oinarritutako gizartea eraiki
nahi dugu, herritar guztiok herri
libre batean zoriontsu izateako
aukera izan dezagun».
Bada, mozio berdina onartu
dute Arrankudiaga-Zollon,
Diman eta Bakaikun ere, eta ez
dute baztertzen datozen
hilabeteetan Euskal
Herriko udal gehiago
gehitzea zerrenda horre-
tara. Mezo: «Indepen-
dentziaren aldeko herri
izendatu da Larrabetzu,
eta beste horrenbeste
egin dute Diman, Arran-
kudiaga-Zollon eta
Bakaikun ere. Beste herri
batzuek ere onartuak
dituzte mozio forma ez
duten bestelako adieraz-
pen batzuk: Bermeok eta
Leitzak, kasurako. Maila ezberdi-
neko adierazpenak diren arren,
pixkanaka forma hartzen ari da.
Horregatik uste dugu urrats hau
abiapuntua izan litekeela; betie-
re, etorkizuna irudikatzen aritu
gabe eta jakin gabe honek zer
nolako bidea har dezakeen.
Baina, Euskal Herriko udalerri
gehiagok bide bera hartuz gero,
Kataluniako AMI Udalerri Inde-
pendentisten Elkartearen antze-
ko sare bat ere sor liteke hemen».
Burujabetza helburuAurrekaria izan daiteke Larrabe-
tzuk, Arrankudiaga-Zollok,
Dimak eta Bakaikuk hartutako
norabidea, eta hori irudikatuko
dute igandeko Independentzia
Egunean. Udal independentista
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a8 b Gaiak
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Hizkuntza, kultura, energia zein
hezkuntza; berdin arlo sozioeko-
nomikoan. Eguneroko jardunean
aurrerapausoak egiten jarraitze-
ko, Euskal Herria burujabe izatea
hobe dela irudikatuko du Inde-
pendentistak sareak igandean,
Larrabetzun egingo den Indepen-
dentzia Egunean. Aurtengoak
festa baino gehiago izan nahi du,
ordea, sareak mugarri bat jarri
baitu: Independentistak sareare-
kin batera ekitaldia antolatzen ari
den herri batzordeko kideek uda-
lerri independentista aldarrika
dezala eskatu diote Larrabetzuko
Udalari. Ez dira bakarrak izan:
bide bera egin dute Arrankudia-
ga-Zollok, Dimak eta Nafarroako
Bakaiku herriek ere. Aurtengo In-
dependentzia Eguna bide baten
abiaburua izatea nahi dute plata-
formako kideek, eta norabide ho-
rretan prestatu dute eguneko egi-
taraua. Bihar, berriz, Indepen-
dentzia Egunera deitzeko
ekitaldiak egingo dituzte Deiadar
mendietan: Kolitzan, Ganeko-
gortan, Oizen, Solluben eta Gor-
beian.
Bermeoren lekukoa hartu du
Larrabetzuk, bertan antolatu bai-
tzuten iaz Independentzia Eguna.
Nolanahi ere, ez da lehen aldia
Larrabetzu burujabetza proze-
suari begira jartzen dela; izan ere,
urtebete igaro da Larrabetzun
etorkizunari buruzko herri gal-
deketa egin zutenetik. Gure Esku
Dago plataformak bultzatuta,
honako galdera egin zieten larra-
betzuarrei iazko martxoaren
19an: «Euskal Estatu burujabe
bateko herritarra izan gura
dozu?». Herritarren %58k parte
hartu zuten galdeketan; eta,
horien artetik, %94,23k eman
zuten baiezkoa. «Ariketa demo-
kratiko eredugarria izan zen
ordukoa», Independentistak
sarearen arabera. Urtemugaren
atarian egingo dute Independen-
tzia Eguna.
«Jauzi bat aurrera»Larrabetzun bezala, azken urtee-
tan etorkizunari buruzko galde-
ketak egin dituzte Euskal Herriko
hamaika txokotan: Bizkaian,
zehazki, 63 herritan egin dira
etorkizunari buruzko galdeke-
tak; eta, gauzak ondo bidean,
2018. urtea bukatu baino lehen 78
izango dira galdeketa egin duten
Bizkaiko udalerriak. Abagune
horretan, independentziaren
aldeko plataformak jauzi bat egi-
tea erabaki du aurten. Hala baiez-
tatu du Ana Mezok; Independen-
tistak sarearekin batera
Larrabetzuko Independentzia
Eguna antolatzen ari den herri
batzordeko kidea da. «Jauzi bat
egiteko nahia bazegoen Indepen-
dentistak sarean, eta horren parte
izatea proposatu ziguten hasiera-
tik Larrabetzuko taldeari».
Erronkari eutsi zioten Larrabe-
tzuarrek berehala.
Hari horri tiraka, herria inde-
pendentziaren aldeko udalerri
bihurtzeko urratsa egitea erabaki
zuten denen artean. «Udala ahal
den neurrian inplikatzea nahi ge-
nuen». Baita lortu ere: otsailaren
28an onartu zuen udalak herri
batzordeak proposatutako mo-
zioa, EH Bilduren aldeko botoe-
kin —11 ordezkaritik sei ditu koali-
zio abertzaleak, eta EAJko bost or-
Euskal Herri«burujabea»irudikatukodute igandeanLarrabetzunIndependentistak sareak etzi egingo duIndependentzia Eguna, burujabetzarenbidean mugarri izateko asmoz
Igandean egingo dute Independentzia
Eguna, Larrabetzun. INDEPENDENTISTAK SAREA
Igandekoa jai hutsetik haragodoan eguna izango da;irudikatuko dugu hobe gaudela burujabe»
«Udalerri gehiagok bide berahartuz gero, Kataluniako AMIelkartearen antzeko bat sorliteke hemen ere»Ana MezoLarrabetzuko herri batzordeko kidea
‘‘
izendatu diren herrietako ordez-kariez gain, Kataluniako hainbatkide ere izango dira Larrabetzun;askoren artean, Eudel Calvo AMIelkarteko lehendakariordea, etaDavid Caldeira, CUPeko zinego-tzia Arenys de Marren.Independentziaren auziak
egunerokoarekin duen loturairudikatuko dute igandean,Burujabe hobe goiburupeanegingo dituzten ekitaldietan.Horretarako, Euskal Herrikohainbat eremutan lanean aridiren eragileak bilduko dituzteLarrabetzuko plazan, Mezokazaldu duenez. «Bakoitzak berejarduna erakutsiko du 12:00eta-tik aurrera, herritarrok jabetugaitezen independentziaz arigarenean ez garela kontzeptu
abstraktu bati buruz ari, baiziketa lorgarria den ezinbesteko hel-buru kolektibo bati buruz arigarela».Edukiz bete nahi dute Inden-
pendentzia Eguna. «Igandekozita jai hutsetik harago doaneguna izatea nahi dugu. Indepen-dentzia aldarrikatzera goaz, bai,baina baita independentzia egite-ra ere; finean, burujabe hobegaudela irudikatu nahi dugu:hobe dugula burujabe izatea, ere-muz eremu egiten ditugun pro-posamen, dinamika zein plantea-menduak aurrera eraman ahalizateko». Besteak beste, euskal-gintzako, hezkuntzako, sozio-ekonomiako eta feminismoareneremuko hainbat eragile izangodira igandeko hitzorduan.
Gaiak b 9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko martxoaren 16a
A. Larrabe Arnaiz
Larrabetzuko Udalak Euskal He-rriaren independentziaren alde-ko udalerri izendatu berri du he-rria, Independentzia Egunarenantolaketaz arduratzen den he-rriko batzordeak hala eskatuta.Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alka-teak (Larrabetzu, 1968) argi dio:Euskal Herriaren burujabetzalortzeko bidean, beharrezkoa datokian tokiko egitasmoak gara-tzea. Txikitik eragin behar delauste du.Independentziaren aldeko uda-
lerri izendatu berri duzue Larra-
betzu.
Larrabetzuko Udalean ordezkari-tza dugun bi alderdi politikoeiegin ziguten deia IndependentziaEguna antolatzeaz arduratzen aridiren herri batzordeko kideek.Proposamena egin ziguten, EAJk
eta EH Bilduk independentziarenaldeko adierazpen instituzionalaegiteko, elkarlanean eta aho batezonartzeko helburuz. Baina EAJkadierazi zuen ez zela gai horietansartuko, argudiatuz independen-tziaren auzia ez dela gai lokala, etaez dagokiela halako adierazpenikegitea. Udaleko ordezkari guztiokadierazpen bateratua egiteko au-kera baztertuta, mozioa proposa-tu zuten.Zuen babesarekin egin zuen au-
rrera?
EH Bilduk du gehiengoa udalean,eta aurrera egin du mozioak, bai.Bizkaiko udalei gonbidapena egindiegu Independentzia Egunera
etor daitezen, eta egunean bertanegongo den ekitaldian ere partehartuko dugu. Edonola ere, hori-xe besterik ez gara izango: besteeragile bat, Independentzia Egu-nean parte hartuko duten gizarteelkarte eta herritarren artean.Oso argi dugu IndependentziaEgunaren jiran sortu diren eskae-ra hauek guztiak herritik sortu di-rela, eta, norabide horretan, he-rritarrek beraiek gidatu behar du-tela prozesu guztia. Guk, udalordezkari gisa, egiten dizkiguteneskaera horiek babestu eta indar-tuko ditugu, ahal dugun neurrianbehintzat. Azken hilabetean,Euskal Herriko beste lau udale-rrik egin dute udalerri indepen-dentistaren aldarrikapena:Arrankudiaga, Zollo, Dima etaBakaikuk. Akaso, aurrera begira,udal gehiagok jarraituko dutebide hau, eta etorkizunean gurearteko elkarlana bultza dezakegu.Baina, gaur-gaurkoz, udal gisa,herri egitasmoa babestea besterikez dugu egingo.Udal gisa, nola indar dezakezue
burujabetzaren aldeko dinami-
ka?
Euskal Herriaren herri eraikun-tzan aurrera egin behar badugu,beharrezkoa da txikitik eragitea.Tokian tokiko egitasmo eta prak-tika onak bultzatu behar ditugu.Gurean, hainbat jarduera egin di-tugu norabide horretan: ekono-mia zirkularra helburu duen Ber-tokoa indartuz programa, Larra-betzuko Eskolako jantokizerbitzuaren kudeaketa... Udalahalakoak ekonomikoki babestensaiatzen da, eta gure esku dagoe-na egiten dugu herritik sortzendiren egitasmoak bultzatzeko.Txikitik gauza asko alda litezke,eta udal gisa norabide horretanegingo dugu lan.
Hortaz, posible da arloz
arlo herri burujabea ga-
ratzea.
Herri txikia da gurea, etaezaugarri horrek ahalbi-detzen du, arloz arlo, bu-
rujabetza areagotzen duten prak-tikak aurrera eramatea. Uste dutgakoa dela ahalik eta esparrugehienetan zer nolako ereduanahi dugun eztabaidatzea, eta La-rrabetzu bide horretan dago ko-katua. Kasurako, 2025ean zer no-lako herria nahi dugun zehaztekoeta bide horretan pausuak emate-ko parte hartze prozesu bateanmurgilduta gaude orain: euskara-ren alorrean, kulturaren ere-muan, sozioekonomian, inguru-menean... lokaletik ari gara gureereduaren alde egiten: etorkizu-neko herria eraikitzen. Halakopraktikak beti dira beharrezkoaketa garrantzitsuak.
«Tokian tokikoegitasmo etapraktika onakbultzatu beharditugu»
Iñigo Gaztelu
Larrabetzuko alkatea
MO
NIK
A D
EL V
ALLE / A
RP
Goizeko ekitaldiak izango diragarrantzitsuenak, baina Mezokazaldu du bestelako jarduerabatzuk ere prestatu dituztelaegun osorako; herri bazkaria,kultur ekitaldiak eta erromeria,kasurako.
Deiadar mendietaraIgandeko deialdia indartzeko,Deiadar mendietara igoko dirabihar: Kolitza, Ganekogorta, Oiz,Sollube eta Gorbeiara. XIV. men-dearen hasieran sortu zituztenBizkaiko Batzar Nagusiak, etahaietara joateko bost mendietakotontorretatik dei egiten zietenbizkaitarrei. Bost mendi estrate-giko horietan sua piztuz eta soinuseinaleen bidez egiten zuten deia;hortik datorkie Deiadar mendienizena. Bada, Independentzia Egu-nera deitzeko ekitaldiak egingodituzte bihar tontor guztietan etaordu berean: 12:00etan. Gailurre-tara taldean igotzeko, tokiantokiko deialdiak zehaztu dituztebihar goizerako.
«Uste dut gakoa dela ahalik eta esparru gehienetan zer-nolako eredua nahi duguneztabaidatu eta erabakitzea ».
Informazio gehiago
bildu nahi izanez gero,
jo webgune honetara:
independentistak.eus
@
EGITARAUA
Igandean egingo dute Indepen-
dentzia Eguna Larrabetzun, eta
egun osoko egitaraua prestatu
dute burujabetzaren aldarrika-
penerako. Motorrak berotzeko,
Deiadar mendietan egingo di-
tuzte ekitaldiak bihar: 12:00etan,
adarra joko dute tontorretan.
Bihar, igoerak mendietara
Igoera Kolitzara.Balmasedako
San Seberino plazan, 09:30ean,
Kolitzara igotzeko.
Igoerak Ganekogortara.Rezo-
lako harrobietako aparkalekuan
09:30ean, eta Alonsotegin,
Andra Mari Plazan 09:00etan.
Igoera Oizera.Mendatako
Urruntxuan, 10:00etan.
Igoerak Gorbeiara.Zeberioko
plazan 10:00etan, Areatzan
09:30ean, eta Pagomakurren
10:00etan.
Etzi, Independentzia Eguna
11:00.Kalejira.
11:30.Kantujira, Hori Bai gazte-
txetik hasita.
12:30.Mural koletiboa margo-
tzea.
12:00-14:30.Euskal estatua iru-
dikatuz: hezkuntza, euskara, so-
zioekonomia, energia... arloz ar-
loko ordezkarien jardueren aur-
kezpenak.
13:30.Ekitaldi instituzionala.
15:00.Bazkari herrikoia.
17:30.Gatom hip hop ikuskizuna.
18:00.Ekitaldi antzeztua.
18:30.Erromeria Inmuntzo eta
Beloki taldeagaz.
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Abiadura handiko trena lurpetik
iritsiko da Bilbora. Bilboko Uda-
lak eta Eusko Jaurlaritzak lortu
dute azken urteetan plazaratuta-
ko nahia, eta Espainiako Susta-
pen Ministerioarekin egindako
akordioa jendaurrean erakutsi
berri dute. Abandoko tren gelto-
kia izango du helmuga AHTak,
lurpetik, eta horrek erabat itxu-
raldatuko du ingurua. Trenbidea
lurperatzeak 90.000 metro koa-
droko azalera utziko du libre, eta,
udalaren hitzetan, «aukera
asko» zabalduko ditu horrek.
Akordioa sinatu aurretik ere
eremu berri horretan zer egiteko
asmoa duen behin baino gehiago-
tan iragarri du udalak: etxebizi-
tzak, bulegoak eta aisialdirako
gunea nahi dituela esana du. Juan
Mari Aburto Bilboko alkateak,
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritza-
ko Azpiegituretarako sailburuak
eta Iñigo de la Serna Espainiako
Sustapen ministroak akordioa
irudikatzeko agerraldian, berriro
agertu zuen asmoa alkateak:
«Datozen hilabeteetan espero
dut zenbat etxebizitza eraikiko
diren, aisiarako zein gune eta eki-
pamendu publiko izango dituen
eta bulegoentzako zenbait erai-
kin egingo diren zehaztuko duen
hiri proiektua».
Hala ere, «ez da inolako basa-
keriarik egingo», ziurtatu du.
Asier Abaunza Garraio zinego-
tziak datu gehiago eman ditu si-
nadura ofizialetik egun batzueta-
ra: «Mila etxebizitza inguru» au-
rreikusten ditu Abandoko
geltokiaren gainaldean.
Aspalditik ari da udala gaia az-
tertzen, eta AHTaren lurpeko sa-
rreraren gainalderako hiru auke-
ra ditu mahai gainean duela urte-
bete ingurutik. Gehienez, zortzi
solairuko eraikinetan 887 etxebi-
zitza egitea da aukeretako bat.
Beste bat, 1.062 etxebizitza eraiki-
tzea, bederatzi eraikinetan bana-
tuta eta horietako hiruk 20 solai-
ru izanda. Hirugarren aukerak
1.370 etxebizitza sortzea aurrei-
kusten du, hamar bat eraikine-
tan; erdiak 30 solairuko etxe orra-
tzak lirateke, Garellanon egin di-
tuztenen antzekoak. «Ez da
Garellanoko dorreen
modukorik egingo»,
baztertu du aukera hori
Abaunzak asteon.
Geltokia lurperatzeak
egungo kokalekua baino
gehiago aldatuko duela ere iraga-
rri zuen Tapiak akordioa sinatze-
ko egunean: «Bilbon dugun
lubakia desagertu egingo da, eta
erabat integratutako hiria lortu-
ko da». Bilbo erdigunea hiribu-
ruko alderdirik baztertuenetari-
ko batekin batzeari buruz ari zen
sailburua: «San Frantzisko, Bilbo
Zaharra eta Zabala, Kale Nagusia-
rekin gune moderno eta zabal
baten bidez batzeko lan egingo
dugu».
Ibon Aresok, Bilbo azken urtee-
tan izaten ari den eraldaketaren
ideologo nagusiak, aspaldi adie-
razi zuen eraldaketa horien ba-
rruan hiriburuko erdigunea eta
Bilbo Zaharra batzeko nahia. Eta
ildo horri eutsi diote bere ondo-
rengoek ere: «Aukeraz betetako
gune berri horrek hobeto bizitzea
ahalbidetuko digu, eta gaur egun
trenbidearen arrakalak banatzen
dituen auzoak hiriaren erdigune-
arekin batzea».
Garraio loturarik handienaGeltokiari berari dagokionez,
Abandokoa «datozen ehun urte-
ei begira tren lotura proiekturik
handiena» izango dela iragarri
du alkateak, eta «historiko»
izendatu du proiektua. Hain zu-
zen, AHTaren azken geltokia iza-
teaz gain, Bizkaibusen eta taxien
geltokiak ere hartuko ditu, me-
troarekiko lotura, eta autoentza-
ko aparkalekuak.
Hiru maila izango ditu gelto-
kiak lur azpian; bi nagusi, eta tar-
teko bat. Lur azpiko lehen solai-
ruan izango da metrorako sarre-
ra. Aldirietako tren zerbitzuak ere
hantxe egongo dira, eta handik ir-
tengo dira Bilbo-Santurtzi eta Bil-
bo-Muskiz tren lineak, Urduñara
doan aldirietakoak eta Balmase-
darakoak. Zortzi trenbide presta-
tuko dira horietarako.
Gaur egun geltokia Hurtado
Amezaga eta Bailen kaleetan du-
ten Bizkaibusak ere Abandoko
intermodalera igaroko dira. Lur
azpiko lehen solairuan egongo
dira horiek ere, Bailen kalearen
aldean. 13 nasa eraikiko dira au-
tobus horien geraleku gisara. Au-
tobus geltokiaren azpian, autoen-
tzako aparkalekuak egingo dira.
550 ibilgailurentzako lekua egon-
go da, eta ordainpeko parking
moduan funtzionatuko du. Hain-
bat solairutan banatuko dira
aparkaleku horiek.
Bigarren solairu nagusia lur az-
pitik hogei bat metrora egongo da
eta AHTarentzat gordeko da oso-
rik. Zortzi bide izango ditu, lau
nasatan banatuta.
Bi maila handi horien tartean
solairuarte bat eraikiko dute. Ibil-
bide luzeko trenetarako zein
abiadura handiko trenaren gelto-
kira sartzeko ataria izango da; on-
tziratze gune moduko bat.
Horren guztiaren gainean, zo-
ruaren mailan egongo den sarre-
ra nagusian, gorde egingo da
egungo geltokiak duen beiratea,
balio handikoa baita.
Tunela MalmasinenAHTa Bilbora lur azpitik hel da-
din, sei kilometrotik gorako tune-
la egingo dute Malmasin mendia-
ren azpian; inguruan inoiz egin
den zulatzerik handiena izango
da, eta lanak datorren urtean has-
tea aurreikusi dute. Tunela egite-
ko beharko diren 250 milioi euro-
ak Espainiako Sustapen Ministe-
rioak jarriko ditu. Malmasin igaro
ondoren, Miribilla inguratuta iri-
tsiko da Juan de Garai kalera, eta,
hortik, Abandora helduko da.
Abandoko lur azpiko geltoki
berria egiteko beste 480 milioi
euro beharko dira, lehen estima-
zioen arabera; erdia Espainiako
Sustapen Ministerioak ordaindu-
ko du AHTaren azpiegituren zati
gisa, eta beste erdia «euskal ad-
ministrazioek»; oraingoz, Eusko
Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak.
Datorren urtean has litezkeen
lanak 2023an amaitzea espero
dute sustatzaileek. Geltoki gaine-
ko lanak, lur azpikoak amaituta-
koan hasiko dira. Hirigintza lan
horiek 2030era arte luzatuko di-
rela aurreikusi dute.
AHTaren geltoki intermodalakerabat aldatuko du Abando aldeaGeltokia egiteko 480 milioi euro beharko direla aurreikusi dute, eta Malmasin zulatzeko,beste 250 milioi bLur azpiko lanak 2023an amaitu nahi dituzte, eta gainekoak, 2030ean
Abandorako proiektuaren arabera geltoki berriak lur azpian izango duen itxura. BILBOKO UDALA
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a10 b Gaiak
Geltokiaren gainaldean milabat etxebizitza eraiki nahi dituudalak, baina 30 solairukodorreak egitea baztertu du
Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartu dute bideoklipean. HITZA
Gaiak b 11BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16aTAUP!
Serantes saltoka dabil
Garabiei lepotik helduta.
Serantes saltoka dabil
Taup, Taup!
Ontziak kantari dabiltz
Dorre denak ez zirela jausi.
Ontziak kantari dabiltz
Taup!, Taup!
Tipi-tapa Taup!, Taup!
Zatoz
Pauso bat eta zatoz
Irri bat eta zatoz
Berba bat eta zatoz
Gure taupadara
Zurea ere bada.
Sardinerak dantzan dabiltz
Semaforo moreen gainean
Sardinerak dantzan dabiltz
Taup, Taup!
Bihotz bat taupaka dabil
Ibaizabal itsasoratzeko
Bihotz bat taupaka dabil
Taup!, Taup!
Taup, Taup!
Zatoz
Zatoz
Ez galdu denbora
Pauso berriak dira taupada
[zoroak
Ez zaude bakarrik ibilbide
[honetan
Gozatu disfrutau zure bidean
Izan libre eta askea
Tipi tapa tipi tapa
Goazen guztiak bai
Irribarrez berban beti laguna
Pozik bizi
Hauxe da momentua!
Pauso bat eta zatoz
Irri bat eta zatoz
Berba bat eta zatoz
Gure taupadara
Zurea ere bada.
Hizkuntza bat ez da galtzen
ez dakitenek ikasten ez
[dutelako,
dakitenek hitz egiten ez
[dutelako baizik.
Pauso bat eta zatoz
Irri bat eta zatoz
Berba bat eta zatoz
Gure taupadara
Zurea ere bada. (Bis)
Tipi-tapa
Aitziber Laskibar Lizarribar
Taup!. Bizirik. Taup!
Martxan. Taup! Senti-
mendua. Pasioa. Ilu-
sioa. Bihotza. Taup!
Erritmoa. Hori eta gehiago irado-
ki nahi du Taup!kantak. Biziaren
indarrari eusten diote Ze Esatek
musika taldearen doinu alaiek,
eta taupadara batzeko gonbita
egiten dute Sustrai Colina bertso-
lariaren hitzek. Elkarlanean egin-
dako abestia da, bideoklipa ere
baduena, eta La Basu rap kanta-
riaren laguntza duena. Baina ez
da elkarlanean egindako sormen
soil bat. Maiatzaren 27ari begira
ondutako lana da, Santurtzira
bultza egiten duena: 2018ko Ibi-
laldiaren kanta da.
Aurten mende erdia bete duen
Santurtziko Bihotz Gaztea irakas-
kuntza kooperatiba arduratu da
Bizkaiko ikastolen aldeko aurten-
go jaia antolatzeaz. Horregatik
bihotzaren doinua oinarri duen
leloa, eta horregatik bihotza eta
sardinak batzen dituen logotipo
originala. Ikastolari eta grinari
egiten dio erreferentzia irudiak,
«taupaka dagoen» hezkuntza
proiektuari. «Barruari, senti-
menduei begiratzen dien egitas-
moari», antolatzaileen hitzetan.
«Bihotza irekitzen dugu hobere-
na ateratzera gonbidatuz».
Eta kontserba lata moduan za-
baltzen da logotipoko bihotza,
barruan dauden sardinak era-
kutsteko. Santurtzikoa izanik,
ikastolak herriarekiko duen lotu-
ra adierazten du sardinen prota-
gonismoak. Bata bestearen ja-
rraian dauden arrainek erakutsi
nahi dute, «batera, elkartuta da-
goen komunitatea» osatzen du-
tela, elkarren ondoan «sardinak
bezala» egonda.
Bi hilabete besterik ez da falta
Bizkaiko ikastolen aldeko egun
handirako, eta Bihotz Gaztea
ikastolako ikasle, langile eta gura-
soak buru-belarri ari dira Santur-
tziko hainbat elkarterekin elkar-
lanean, maiatzaren 27an dena bo-
robil atera dadin.
Badute eskarmentua, eta baita
aurrera egiteko ilusioa ere. Izan
ere, 1995. urtean ere Santurtziko
ikastola horrek antolatu zuen
urte hartako Ibilaldia, Sinestezina
leloarekin. Arrakastatsu joan zen
ordukoa, eta, lanak lan, eurentzat
ere aberasgarri izan zen esperien-
tzia. Orduko hari begira-
tuta, helburu hauek ze-
haztu ditu ikastolak
oraingoan: «Ikastola
izan dadila Santurtzitik
euskara ponpatzen duen
bihotza»; parte hartzea eta ikas-
tola barruko kohesioa indartu
zein herriko eragileekiko elkarla-
na sendotu dadila; eta Ibilaldian
jasotako diruaren bidez ikastola-
ren proiektua elikatzeko «azpie-
gitura aurrerakoia» eraikitzeko
baliabideak lor daitezela.
Ikastolen hezkuntza proiek-
tuarekiko, euskararekiko, kultu-
rarekiko eta herriarekiko lotura
ere sustatu nahi dute antolatzai-
leek, eta Ibilaldia egun bateko
ekitaldia baino askoz gehiago
izan dadin lanean ari dira: «Izan
zirelako gara eta garelako izango
dira esaldiari jarraituz, orain dela
50 urte Bihotz Gaztea ikastola
bultzatu zutenen ondarea 50 urte
barru izango direnek goza deza-
ten» jardungo dutela adierazi
dute: «Ez dadila katea apurtu!».
Maiatzaren 27an izango da aurtengo Ibilaldia, Santurtzin, BihotzGaztea ikastolaren eskutik. ‘Taup!’ izango da leloa, eta izen berarekinegin du hartarako kanta Ze Esatek taldeak, Sustrai Colinaren hitzekin.
Taupadara batzeko deia
Bihotza eta sardinak batzenditu Ibilaldiko irudiak: biziareneta ilusioaren adierazgarri da,eta Santurtzirekiko loturarena
Ogia du festak protagonista nagusi; baina herritarrek eta elkarteek antolatutako jarduera askotarikoek ere elkar ezagutzeko aukera emango dute. AUZOAK ABIAN
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a12 b Proposamena
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Industria iraultzak Biz-
kaian izan zuen eragina
eta indarra zalantzan
jartzerik ez da. Hala ere,
iraultza hari buruz hitz
egitean, burdinaren
ustiaketarekin lotu ohi da, ia era-
bat, nahi gabe bada ere. Baina
iraultza hark bestelako eremue-
tan ere ekarri zituen aldaketak.
Iralan, esaterako, ogiaren ekoiz-
penaren inguruan ezarri zituzten
berrikuntza haiek. Harino Pana-
dera lantegiaren inguruan eratu
zuen auzoa Juan Jose Iralak.
Auzoko identitatean eta historian
eragin handia izan du ogiak,
beraz. Bestalde, kulturartekota-
suna susta dezakeen elementu
bat ere bada; ogia, era batera edo
bestera, munduko txoko guztie-
tan ez bada, gehienetan egiten
dute. Premisa horiek biak
eskuan, Ogiaren Festa antolatzen
dute Iralan. Bihar dute laugarre-
na, Errege-erregina Katolikoak
oinezkoentzako kalean, Kirikiño
gisa ezaguna den plazan.
Labeak eramango dituzte pla-
zara. Eta nahi duen herritar orok
bere ogia egiteko aukera izango
du. Gero, bateko eta besteko se-
kretuekin ondutako ogi horiek
dastatu ahalko dituzte bertara-
tzen direnek. Topaketa urrunago
doala azaldu du Goizalde Azkona
Gazte Leku elkarteko langileak.
«Lehenengo urtean, umeentza-
ko tailerrak antolatu genituen au-
zoko hainbat elkarterekin. Auzo-
an zegoen guztia ezagutzera
eman nahi genuen. Iaz jada era-
baki genuen elkarteen azoka an-
tzeko bat egin behar genuela. Ale-
gia, auzoan lan egiten duten el-
karteek zer egiten duten erakus-
teko azoka bat».
Hala, batean, ogiaren karpa ja-
rriko dute; eta, bestean, elkarteen
lana ikusarazteko txokoa. Taile-
rrak antolatuko dituzte, denetari-
koak: bakoitzak bere alorra lan-
duko du. Eta norbanako gisa
ikuskizunen bat egingo duenik
ere badago. «Hainbat jarduera
lotu ditugu auzoko gazte eta na-
gusiekin. Besteak beste, capoeira
egiten duen gizon batek erakus-
taldia egingo du; bi gaztek dantza
saioa eskainiko dute, eta San An-
ton Iralabarri abesbatzak kantal-
dia emango du. Auzoko pertsona
guztiek beren alea jarriko dute,
ekarpena egingo dute festa hau
aurrera eramateko eta denetarik
egon dadin».
Halakoxea baita Irala: askotari-
koa. Industrializazio garaiaren
hasieran, Bizkaiko beste eremu
batzuetara ez bezala, Iralara ez
zen iritsi etorkin olderik; auzoa
sortu gabe zegoen. «Pagasarri
mendira igotzeko bidea besterik
ez zen». Eratu zuten, baina, Juan
Jose Iralaren bidez. Eta horren be-
reizgarri egiten duten etxe ingeles
koloretsuak ere eraiki zituzten.
Urteen poderioz, auzoaren
errealitatea aldatuz joan da. Eta
Bilboko migrazioaren zati handi
bat bertan elkartu da. «Etorkinen
tasa %7 pasatxokoa da Bilbon. Ira-
la eta Ametzolan, %11tik gora
dago. Beraz, hori ere bazen beste
arrazoi bat proiektu hau hemen
sustatzeko».
Ogiaren Festa antolatu dute Iralan, laugarrenez. Auzoaren sorreran jaki horrek izan zuengarrantzia eta auzo horretan eta Ametzolan bizi diren herrialde ugaritako herritarren aniztasunaerakusteaz gain, denek elkar ezagutzeko eta sinergiak sortzeko topaketa bat egingo dute bihar.
Oreak ondutako elkarbizitza
OGIAREN FESTA
Egitarau zabala prestatu dute
bihar goizerako.
11:00etatik aurrera
Elkarteen azoka. Irala eta Ame-
tzolako elkarte, zerbitzu eta kolek-
tiboen erakustokiak.
Ogi erakusketa.Munduko ogien
erakusketa eta dastatzea.
Ikuskizunak eta tailerrak.Beste-
ak beste: capoeira ikuskizuna,
Brave Fighters-en ikuskizuna, eus-
kal dantzak eta erromeria, Para-
guaiko dantzak, irrati saioa, aurpe-
gia margotzeko txokoa, jolas tradi-
zionalak, erakusketak eta hainbat
tailer: musika tresnena, estresaren
aurkako bolena, xakearena, borle-
na, sormenarena, txotxongiloena
eta paperezko loreen tailerra.
Kulturen aberastasun hori za-baldu eta batzuek eta besteek el-kar ezagutzeko aprobetxatu be-har zutela iritzita jarri zuten mar-txan auzoan darabilten proiektukomunitarioa. La Caixaren gizar-te ekintzak, Bilboko Udalak etaGazteleku elkarteak antolatzendute. Apurka, auzootako elkarteaskok parte hartzea lortu dute.Komunitatea lantzeko beha-
rrak bultzatuta eraman zutenproiektua Iralara. «Auzo honetanelkarte mordoa dago, baita jatorriaskotako herritar ugari ere, etaideologia askotakoak. Auzoa eza-gutu ostean, konturatu ginen osojende gutxik ezagutzen zuela el-
kar, eta gauza bera gertatzen zelaelkarteekin ere». Beraz, auzoarendiagnosia egin zuten. Horretara-ko, auzoko langile eta herritarre-kin hitz egin zuten. Hizketaldi ho-rietatik atera zuten zeintzuk zirenauzoaren arazoak, premiak etakonpon zitezkeen bestelako kon-tuak.Auzoaren erradiografia egin os-
tean, zeintzuk konponbide behardituen aztertu dute. «Elkarbizi-tzaren ideia hortik ere badoa. Ze-haztu egin behar dugu zeintzukdiren herritarren lehentasunak,eta erabaki zer egin genezakeenhori aurrera eramateko eta bizitzahobe bat izateko gu bizi garen etalan egiten dugun lekuan».Helburu batzuk finkatuak di-
tuzte. Besteak beste, ikusi duteIralan, bereziki, adineko askodaudela. «Planteatu dugu zeregin dezakegun guztion arteanpertsona horiei laguntzeko». Ho-ri, elkarbizitzari dagokionez. Bai-na auzoari bizitza eman beharraere atera zen diagnositik. «Beste-ak beste, sustatzen hasi gara mer-kataritza, ostalaritza eta zerbi-tzuak elkarlanean aritu daitezen,eta auzoan erosteak eta kontsu-mitzeak duen garrantzia haiekazaldu dezaten». Abiapuntu ho-riek sinergiak sortu dituzte auzo-an, eta elkarte batzuen eta besteenarteko parte hartzea uztartu.
N. .S. O. Bilbo
Hainbat elkarte eta norbanakokegingo dute bat Iralan, bihar,Ogiaren Festan. Elkarte horietakobat Avifes da. Buruko gaitzen batdutenekin egiten du lan. JanireUnanue (Abanto-Zierbena, 1986)elkarte horretako langilea da; pi-suen zerbitzuko koordinatzailea,hain zuzen. Santutxun dute egoi-tza, baina eguneko zentroa Ame-tzolan dago. 40 erabiltzaile ingu-ru dituzte. Bihar, Kirikiñoko zitanbat egingo dute horietako askokeuren egunerokoa ezagutarazi,tailerrak antolatu eta auzotarrakezagutzeko.Zer egiten du Avifes elkarteak
Irala eta Ametzola auzoetan?
Avifesek buruko gaixotasunenbat dutenekin egiten du lan. Gurehelburu nagusia da pertsona ho-rien guztien bizi baldintzak hobe-tzea eta haien autonomia lantzea.Horretarako, hainbat zerbitzudarabiltzagu. Autonomia eta in-dependentzia hori sustatzeazgain, estigmatizazioaren aurkaere lanean ari gara. Buruko gai-tzek estigma handia dute gizarte-an. Horren kontra ari gara lanean.Avifes Ogiaren Festan murgilduda Ametzolan dugulako gureeguneko zentroa.Ogiaren Festa ogiak egiteko
jaialdi bat baino zerbait gehiago
da. Zein ekarpen egiten du?
Aukera paregabea da guretzat el-karte gisa. Bizkaian egiten dugulan. Guretzat, oinarrizko arra-zoiak daude bertan parte hartze-ko. Alde batetik, gure lana ezagu-taraztea. Bestetik, buruko gaixo-tasunen bat dutenen autonomiaeta independentzia hori lantzeazgain, aukera paregabea da jakina-razteko zer-nolakoak diren etazer-nolako gaitasunak dituzten.Estigmaren aurka lan egiteko au-kera ona da. Horrez gain, guk egi-ten ditugun zerbitzu guztiek ha-rreman zuzena izaten dute ko-munitatearekin. Pisuak, egunekozentroak, aisialdia edo kirola lan-tzen ditugunean, saiatzen garaherri mailako baliabide guztiakerabiltzen. Izan ere, gure ustezhori oinarrizkoa da pertsona ho-rien gizarte partaidetza ziurtatze-ko eta kolektibo honi buruzkoikuspegi desberdina eman ahalizateko.Zuek zertan nabaritu duzue on
egin dizuela era horretako jar-
duera batean parte hartzeak?
Guk iaz hartu genuen parte lehe-nengoz. Guretzat oso egun politaizan zen; berezia. Kulturartekota-sun kutsua du. Horrek ere aukeraematen digu. Eskulan tailer batantolatu izan dugu. Horrez gain,erakusleku bat ere jartzen dugu,
triptikoekin, lehenago aipatu du-gun guztia lantzeko eta egiten du-guna ezagutarazteko. Halaber,aukera paregabea da jakinarazte-ko nola bizi duten gure zerbitzuakerabiltzen dituzten horiek eurenegoera eta zer-nolako abileziakdituzten.Zein harrera izan duzue Ogiaren
Festan? Ematen du aukera elkar
ezagutzeko eta esperientziak
trukatzeko?
Normalean, elkarreragin hori osoona izaten da. Guretik joaten di-ren erabiltzaileek asko gozatzendute. Oso harrera ona izaten da.Ez da inolako arazorik sortzen.Festa egun bat da. Denok goaz go-zatzera eta elkarrekin parte har-tzera. Denentzat onura handiakeragiten dituela esango nuke. Ho-rrek ere ahalbidetzen du bestela-ko zeharkako lan batzuk egitea.Bilboko auzo batean egiten da;gure egoitza Santutxun dago, bai-na Bizkai osoan egiten dugu lan.Beste era batean ezagutaraztekomodu bat da.Aukera dugunean, beti hartzen
dugu parte era horretako jardue-retan; komunitatearekiko loturaedo harremana indartzen dutenjarduerak ontzat hartzen ditugu,
eta parte hartzen saiatzen gara.Buruko gaitzen bat dutenen ko-lektiboa uste baino handiagoa da,eta funtsezkotzat dugu hori iku-saraztea.Eta zer transmititzen dizuete bu-
ruko gaixotasunen bat duten
horiek?
Beti ez dira joaten boluntario be-rak. Kasu honetan, egingo dutentailerra izango da estresaren kon-
trako bolatxoak egitea. Beti irri-kaz egoten dira parte hartzeko.Haiek beti izaten dute jarrera ona,eta berriz parte hartzeko gogoapizten zaie. Baliagarria da auzootako beste
bizilagunak eta proiektuak eza-
gutzeko ere?
Bai; beti gertatzen da truke bat.Beste baliabide eta erakundebatzuk ezagutzeko aukera ema-
ten digu, eta aukera zabal daitekeagian noizbait haiekin jardueraedo parte hartzeren bat egiteko.Guretzat, baliabideak dira. Gure-tzat, erakunde moduan, interes-garria da; baita haientzat ere,anima baitaitezke esperientziaberriak egitera edo parte hartze-ra. Hori dugu helburua. Besteenaezagutzea ere bada gure asmoa.Gure ikuspegia komunitarioa da.
Zein adin tarteko per-
tsonak daude zuene-
an?
Adinaren aldetik ez dagoprofil zehatzik. Ez duguegiten lan adingabeekin.Beraz, 18 urte dituztene-tatik hasi, eta 70etik goradituztenak ere baditugu.Oso zabala da, beraz.Hori ere garrantzitsua
da, horrek esan nahi baitu per-tsona horiek guztiek lekua dutelagurean.Zer egingo duzue zuek festan?
Eskulanak egingo ditugu. Horrezgain, antolaketa lanetarako beharden laguntza emateko prestegongo dira gure erabiltzaileakune oro. Bertan egongo dira, par-te hartuko dute, eta gogotsu dau-de aukera hori izateagatik.
«Besteena ezagutzeaere bada gure asmoa»
Janire Unanue b Avifes elkarteko langilea
Biharkoaren moduko topaketetako trukeari interesgarri deritzo Unanuek.Dioenez, halakoek bide ematen dute, nork bere egunerokoa jakinarazteazgain, beste baliabide batzuk ezagutu eta haietan parte hartzeko.
MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
«Autonomia etaindependentzia sustatzeazgain, estigmatizazioaren aurkaere lanean ari gara»
«Aukera paregabea daezagutarazteko zer-nolakogaitasunak dituzten burukogaixotasunen bat dutenek»
Konturatu ginen osojende gutxik ezagutzenzuela elkar, eta gauzabera gertatzen zelaelkarteekin ere»
«Zehaztu egin beharditugu herritarrenlehentasunak, etaerabaki zer egin horiekaurrera eramateko»Goizalde AzkonaGazteleku elkarteko langilea
‘‘
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a Proposamena b 13
MUSIKA
ABANTOCharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
bGaur, 21:00etan, Gurean.
ABANTONebraska.
bBihar, 22:00etan, Gurean.
BARAKALDOLos Plomos
eta Casa Dragon.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDORosalia.
bGaur, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOSinfonity eta
Electric Guitar Orchestra.
bBihar, 20:00etan, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOBerri Txarrak
eta The Baboon Show.
bBihar, 21:00etan, Bizkaia Arenan.
BERRIZMaria Arnal i Marcel Bages.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BILBOVelma Powell.
bGaur, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOAritza Castro Quartet.
bGaur, 19:30ean, Begoñako
udaltegian.
BILBOK3.
bGaur, 19:30ean, La Riberan.
BILBOAthom Rumba, Rrucculla
eta Kaskezur.
bGaur, 20:00etan, Bizkaia aretoan.
BILBOAriel Bringuez Experience.
bGaur, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBOComandante Twin.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOBalmorhea eta Martyn
Heyne.
bGaur, 20:30ean, Atxuriko elizan.
BILBORevolver.
bGaur, 21:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOLittle Pepe eta
Akerjenbe Sound Sistema.
bGaur, 21:00etan, Stage Liven.
BILBOWelma Powell & Bluedays.
bGaur, 21:00etan, Satelite T-n.
BILBOKing Mastino.
bGaur, 21:00etan, Itsas Museoan.
BILBOReuben RG eta II (Kris GM).
bGaur, 21:00etan, Shaken.
BILBO Jorge da Rocha &
Estankona.
bGaur, 21:00etan, Kremlinen.
BILBOKoko & Danny.
bGaur, 21:00etan, Molotoff Rocken.
BILBOLa Hungara, Laury, Norte
Flamenco, Saraqusta eta Makay.
bGaur, 22:00etan, Santana 27n.
BILBOKartzarot.
bGaur, 22:00etan, Ese de Ahin.
BILBOGlaukoma, Sustrajah Band
eta Joseba B. Lenoir.
bGaur, 22:00etan, Deustuko
jaietan, txosnetan.
BILBOBlooze & Glory.
bGaur, 22:00etan, Zorrotzako
gaztetxean.
BILBOArt After Dark: Extrawelt
Live, Cabaret Nocturne eta Javi
Auto.
bGaur, 22:00etan, Guggenheim
museoan.
BILBOLos Coronas.
bGaur, 22:30ean, Kafe Antzokian.
BILBOUki & Antxon Selektah.
bGaur, 23:00etan, Biran.
BILBO Joe Goddard DJ Set,
Les Alborregach eta Telmo Trenor.
bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.
BILBORadithor.
bGaur, 02:00etan, Kremlinen.
BILBORoberto Nieva Quintet.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOMoses Rubin.
bBihar, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOAritza Castro Trio.
bBihar, 19:30ean, La Riberan.
BILBOPedro Guerra.
bBihar, 20:00etan, Bidebarrietako
liburutegian.
BILBOOsopardo eta Wicked
Wizzard.
bBihar, 20:00etan, Shaken.
BILBOCharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
bBihar, 20:00etan, El Esquinazon.
BILBOTzesne & Paralux, Miguel
A. Garcia, Arantza Santesteban
& Irati Gorostidi, eta Radithor &
Garazi Gorostiaga.
bBihar, 20:00etan, Le Larraskiton.
BILBOHelena Goch.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOLucia Rey Trio.
bBihar, 21:00etan, Hacerian.
BILBOEruca Sativa.
bBihar, 21:00etan, Bilborocken.
BILBOGuadaña eta Delion.
bBihar, 21:00etan, Stage Liven.
BILBOAndy Chango.
bBihar, 21:00etan, Satelite T-n.
BILBOArpaviejas, Manifa,
Subversion X eta The Birra’s Terror.
bBihar, 21:00etan, Zorrotzako
gaztetxean.
BILBOThe Bilus Moon.
bBihar, 21:00etan, Bilbo Zaharran.
BILBOBohemian Soul.
bBihar, 21:00etan, Rockolan.
BILBOMaldita Nerea.
bBihar, 22:00etan, Santana 27n.
BILBOMoonshine Wagon
eta Jo & Swissknife.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOLocas por el Bingo,
Chavez eta Mimoloco.
bBihar, 22:00etan, Rocket Cluben.
BILBOOhshow DJ & Mikel Urban.
bBihar, 22:00etan, Tren de la Brujan.
BILBOClara te Canta, Rukula
eta Demokrazia Zero.
bBihar, 22:30ean, La Moradan.
BILBOPeon Kurtz.
bBihar, 22:30ean, Ambigun.
BILBOReimY.
bBihar, 23:00etan, Deustuko
jaietan, txosnetan.
BILBOArma Joven.
b Igandean, 12:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBORockin’ Bizi: PowerAges.
b Igandean, 12:30ean, BBK aretoan.
BILBOLa Pompe.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOBonzos.
b Igandean, 13:00etan, Nave 9-n.
BILBOAnaut.
b Igandean, 13:00etan, Satelite T-n.
BILBO Jonathan Merino.
b Igandean, 13:00etan, Okapin.
BILBOAngel Zambrana.
b Igandean, 13:30ean, Residencen.
BILBOEuskadiko Orkestra
Sinfonikoa: Maitagarria eta hileta.
bAsteartean, 20:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOBarcelona Gjpsy Balkan
Orchestra.
bAsteartean, 21:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBORadio Days.
bAsteartean, 21:00etan, La Nuben.
BILBO Inmolation, Full of Hell
eta Monument of Misanthropy.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Santana 27n.
BILBOLas Pipas de la Paz.
bAsteazkenean, 20:00etan, Shaken.
BILBOCrow Black Chicken.
bAsteazkenean, 21:00etan,
La Nuben.
BILBOEva Romero & Ramon
Cardo Trio.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOEntropia.
bOstegunean, 20:00etan, Shaken.
BILBOEsmerine.
bOstegunean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBODani Flaco.
bOstegunean, 20:30ean,
Cotton Cluben.
BILBOLes Kitschenette’s.
bOstegunean, 21:00etan,
Satelite T-n.
BILBO Inun.
bOstegunean, 22:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOGlamity Sound.
bOstegunean, 00:30ean, Kremlinen.
DURANGOLuis Brea y el Miedo
eta Seiurte.
bGaur, 22:30ean, Plateruenan.
DURANGOGorpuzkingz.
bBihar, 23:00etan, Intxaurren.
DURANGOKantulagun: Etxe.
bOstegunean, 20:00etan,
Plateruenan.
ELORRIOVulk eta Nebrashka.
bGaur, 22:30ean, Arriolan.
ERANDIOCloverwind.
bBihar, 21:00etan, Xixili Cafen.
ERMUAPispillu, Herriko Abestiak
eta Lagun Artea abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Santiago elizan.
ERMUAThe Reverend Shawn
Amos.
bBihar, 20:00etan, Lobianon.
GERNIKA-LUMOCloverwind.
bBihar, 15:00etan, Musutruken.
GETXONomadas.
bGaur, 22:30ean, Zear Biden.
GETXO Jianing Kong.
bBihar, 19:30ean, Andres Isasin.
GETXOVoces Doradas eta Itxartu
abesbatzak.
bBihar, 20:15ean, Algortako
Trinitarien elizan.
GETXORosebud eta Blutarsky.
bBihar, 21:30ean, Azkena Romon.
GETXOThe Old Timey String Band.
bBihar, 22:00etan, Piper’s Irish-en.
GETXOKeep Calm.
bBihar, 23:30ean, El Comercion.
GETXOPablo Rios.
bOstegunean, 20:00etan, Silver’s
Tavernen.
Bilbo b Loraldia
Oteiza, dantza pausotanKukaik eta Tanttakak Oteizak 110koreografia taularatuko dute igandean,
Bilboko Euskalduna jauregian, Loraldia jaialdiaren barnean. Bost dan-
tzarik egun horretarako propio prestatutako koreografia bat egingo dute
hiru saiotan, Oteizaren arte lanen proiekzioekin batera. HITZA
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a14 b Agenda
Agenda b 15BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a
GETXOBringas & Pit.
bOstegunean, 20:00etan,
El Comercion.
LEIOAMaria Arnal i Marcel Bages.
bGaur, 21:00etan, Kultur Leioan.
MUNGIAThe Red Night Band.
bBihar, 22:30ean, Zubikoan.
PLENTZIACharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
b Igandean, 13:00etan, Boutique
Bahia hotelean.
PORTUGALETEReady Aim Fire.
bGaur, 22:00etan, Rock Volatinen.
PORTUGALETEMotorsex eta
The Hammer Killers.
bBihar, 21:00etan, Arana tabernan.
PORTUGALETEEl Desvan.
bBihar, 22:00etan, Rock Volatinen.
SANTURTZIRulo y La Contrabanda.
bGaur, 20:30ean, Serantesen.
SANTURTZIDeborah Riff eta
La Krisis Avernopunkrock.
bBihar, 22:00etan, Saint Patricken.
SOPELARabino Arana eta Koska.
bGaur, 21:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELATe Mamas & T’empapas.
bGaur, 22:30ean, La Triangun.
SOPELAObediencia, Triton
eta Ke Parezca un Akzidente.
bBihar, 20:30ean, Plaza Beltzan.
ANTZERKIA
ARRIGORRIAGAZirtaka:
Ongi etorri, lagun.
bGaur, 18:00etan, Abusuko
zentroan.
ARRIGORRIAGAHamaika:
Semillas del pasado.
bGaur, 20:00etan, Lonbo aretoan.
BAKIOTxaloka: Buala.
b Igandean, 18:00etan,
Zubiaurrealdeko karpan.
BASAURICompanhia do Chapito:
Electra.
bBihar, 20:30ean, Social antzokian.
BASAURIGlu Glu: Go!azen 4.0.
b Igandean, 12:30ean, Social
antzokian.
BERMEOPiszifaktoria: Takoi gorri-
dun zapata.
bOstegunean, 20:00etan,
Talako Kantinan.
BERRIZLa Enana Naranja:
Kontukantari 2. Mendian ibiltari.
bGaur, 18:15ean, kultur etxean.
BILBOPotxin eta Patxin:
Hondartzan.
bGaur, 18:00etan, El Carmenen.
BILBOAudioteatro: Herencia
5 estrellas.
bGaur, bihar eta igandean, orduro
19:00etatik 22:00etara, Pabilioi 6-n.
BILBORamon Agirre eta Inazio
Tolosa: Putinen guardasola.
bGaur, 19:30ean, Errekaldeko
udaltegian.
BILBOArriaga: Tres mujeres.
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Arriagan.
BILBOLoulogio: Last Batamanta.
bGaur, 20:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOKiki, Koko eta Moko:
Txondatatxondai, dibertsio eta jai.
bBihar, 11:00etan, Deustuko
udaltegian.
BILBO Jamming On Tour.
bBihar, 18:30ean eta 21:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOAlvaro Caboalles: Tataba-
bo: por mí y por mis compañeros.
b Igandean, 19:00etan, Hacerian.
BILBO Juan Amodeo: No sé si reír
o llorarbakarrizketa.
b Igandean, 20:00etan, Bilborocken.
BILBOAlanbike: Sal Marina.
bOstegunean, 19:30ean,
Otxarkoagako udaltegian.
BILBOBea Insa: Circus of Dreams.
bOstegunean, 21:00etan,
Kremlinen.
DURANGOEidabe: Baserrian
Amets.
b Igandean, 18:00etan, Plateruenan.
DURANGOCompanhia do
Chapito: Electra.
b Igandean, 19:00etan,
San Agustin kulturgunean.
ELORRIOAnita Maravillas:
Jon Braun.
b Igandean, 17:00etan, Arriolan.
ERMUAPirritx, Porrotx eta
Marimotots: Borobilean.
bGaur, 17:00etan eta 19:00etan,
Ermua antzokian.
ETXEBARRIPirritx, Porrotx eta
Marimotots: Borobilean.
bOstegunean, 18:00etan,
kiroldegian.
GALDAKAOConpanhia do
Chapito: Electra.
bGaur, 21:00etan, Torrezabalen.
GERNIKA-LUMOLa Cocina:
Comida para perro.
bBihar, 20:00etan, Elai-Alain.
GERNIKA-LUMOBadut: Zirriborro.
b Igandean, 17:00etan, Lizeoan.
GETXOTepsis: Despierta!
Retablos de la vergüenza.
bBihar, 20:00etan, Utopianen.
IURRETASusana Soleto eta
Javier Merino: Monolokos 2.
bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
MARKINA-XEMEINVirginia Imaz:
Sex o no sex.
bBihar, 19:00etan, Uhagonen.
MUSKIZTxalo: Idiota.
bBihar, 20:00etan, Meatzari
aretoan.
PORTUGALETETartean: Ez dok
Hiru: Euskal Musikaren benetako
istorioa.
bGaur, 19:30ean, Santa Klaran.
PORTUGALETELuna Llena:
La Gran Depresión.
bBihar, 19:00etan, Santa Klaran.
SANTURTZILa Enana Naranja:
Kontukantari 2, Mendian ibiltari.
b Igandean, 12:30etan, Serantesen.
SESTAOErre Produkzioak: Play
Out.
bGaur, 20:00etan, Musika Eskolan.
SOPELAPez Limbo: Oxido.
bGaur, 20:00etan, Kurtzio kultur
etxean.
SOPUERTAOihulari Klown:
Trostan.
bBihar, 19:15ean, Enkarterrietako
museoan.
Bilbo b Erakusketa
Espazio gurutzatuakEsther Ferrer artista donostiarrak Espazio gurutzatuakerakusketa zabal-
duko du gaur Bilboko Guggenheim museoan. Ikuspegi tematiko batetik
abiatuta, ekintza-arte edo performance egileak aurrez inon erakutsi ga-
beko bederatzi instalazio jarriko ditu Bilbon, ekainaren 10era arte. HITZA
ZORNOTZAMarie de Jongh: Izar.
bBihar, 20:15ean, Zornotza
aretoan.
DANTZA
BILBOHika & Oinkari: Sagartu.
bBihar, 19:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOLorea Ibarrondo & Andres
Cortes: 24 horas.
bBihar, 20:00etan, Fundicionen.
BILBOKukai Dantza & Tanttaka:
Oteizak 110.
b Igandean, 11:30ean, 12:30ean
eta 13:30ean, Euskaldunan.
BILBOMizel Theret & Treversee:
Lekeitioak.
b Igandean, 19:00etan, Fundicionen.
GETXORubik: Nº IV La fiesta de la
vida se celebra de diversas formas.
b Igandean, 20:00etan, Utopianen.
BERTSOLARITZA
BILBOBBK Sariketaren finala.
bOstegunean, 19:00etan, BBK
aretoan.
GERNIKA-LUMOBusturialdeko
Bertsolari Txapelketaren finala.
bBihar, 19:00etan, Astran.
GETXOUribe Kostako Bertsolari
Txapelketa. Kanporaketak:
Peru de Pedro, Pello Etxebarria,
Maddalen Ruesgas eta Imanol
Uria; Aritz Landeta, Naroa Torralba,
Haritz Urrutikoetxea eta Peru Vidal;
eta Maider Barañano, Arrate Illaro,
Ekaitz Larrazabal eta Itxaso Paia.
bGaur, 19:00etan Sanikon,
20:00etan Tunel Bocan eta
21:00etan Villamonten.
HITZALDIAK
BILBOUxue Alberdi eta Andoni
Egaña: Bat batean - Bat bitan.
bGaur, 20:30ean, Dantzertin.
BILBOLa Basu eta Aneguria.
bAsteazkenean, 20:00etan,
eta ostegunean, 10:30ean,
Kafe Antzokian.
PLENTZIAKike Amonarriz:
Euskarak 365 egun.
bOstegunean, 19:00etan,
Itsas Estazioan.
BESTELAKOAK
BAKIOTxakolin uzta: aurkezpena.
b Igandean, 13:00etan,
Zubiaurrealdeko karpan.
BILBOBeñat Goitia, Adrian Puck
DJ eta Aitor Zarzuelo: Isturitzetik
Etiopian barrena, literatura, musika
eta zinema ikuskizuna.
bGaur, 19:00etan, Itsas Museoan.
BILBOAnne Invierns, Lae
Sanchez, Diego Ojeda eta David
Olivasen poesia errezitaldia.
bGaur, 19:30ean, Bidebarrietako
liburutegian.
BILBO Jon Martinez eta Maria
Arriaga: Baigorritik Carcarrera
ardo dastaketa musikatua.
bGaur, 21:00etan, Ardoonak
Sherry dendan.
BILBOEstitxu gogoan, musika,
dantza eta umore ikuskizuna: Niko
Etxart, Gontzal Mendibil, Jose Mari
Iriondo eta Robles-Arangiz familia.
bBihar, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBOOlvido Garcia Valdes, Juan
Carlos Mestre, Jorge Riechmann
eta Jose Fernandez de la Sotaren
poesia errezitaldia.
bAsteartean, 19:30ean,
Bidebarrietako liburutegian.
BILBOSan Frantziskoko auzoki-
deak eta Lamine Diawara: Joan-
etorriak irakurraldi musikatua.
bOstegunean, 19:00etan, Sarean
espazioan.
BILBOHarkaitz Cano eta Rafa
Rueda: Literatura, musika, emozio-
ak bateratuzerrezitaldi musikatua.
bOstegunean, 19:30ean,
Bidebarrietako liburutegian.
PORTUGALETEPoetalia: 100
años de Gloria Fuertes.
bAstelehenean, 19:30ean, Santa
Klaran.
SOPUERTAPep Bruno kontalaria.
bBihar, 18:00etan, Enkarterrietako
museoan.
sBIZKAIA MAITE
Olaia Zabalondo Forua
Bizkaiko jaurerriko do-
rreetan sendoenetari-
koa izan zen Urdaibai
dorretxea. Foruko San
Kristobal auzoko tontor batean
kokatuta dago, eta gaur egun,
Castillo Perejilmodura da ezagu-
na herri mailan. Aurrez, Gorritiz
dorretxea izenez ere ezaguna izan
zen. Zenbait testigantzen arabera,
XIX. mendera arte hala deitzen
zioten dorretxeari.
Bere garaian dorretxerik sen-
doenetarikoa izan bazen ere,
egun, erortzeko zorian dago.
Oraindik, hala ere, dorretxe izan-
dakoaren bi horma ikus daitezke
zutik.
Foruan kokatuta dagoen erai-
kina garrantzia handikoa izan
zen. Horren lekuko, Urdaibaiko
Biosferaren Erreserbari bere ize-
na hortik datorkiola, zenbait
ikerketen arabera. Erdi Aroan du
jatorria Urdaibai izenak, eta ba-
surdeen ibaiaesan nahi du; ingu-
ruan basurde ugari egoten ziren,
eta hortik izena. Garai hartan,
etxe abereak bezain ondo zain-
tzen zuten ehiza. Izenak, hortaz,
dorretxearen ingurua nolakoa
zen deskribatzen du: aberatsa
ehizan eta basoan, eta ibaia nagu-
si. Inguru hartan nagusitzen zen
giro isila harrizko dorrean bizi zi-
renen ehiza oihuek bakarrik
apurtuko zuketen.
Lope Ansote Ajangizek sortu
zuen Urdaibai dorretxea, 844. ur-
tean. Ondoren, XI. mendeko do-
kumentazioetan ageri da Urdai-
bai dorretxea: Iñigo Lopezek San
Millan de la Cogollako monaste-
rioari dohaintzan emandako
eraikinen artean aurkitzen da Fo-
rukoa, hain zuzen ere.
Hala ere, daturik fidagarriena
bandokide aktiboen egoitza izan
zela da: dorretxea kokatuta dago-
en gunea oso garrantzitsua izan
zen oinaztar eta ganboatar ban-
dokideen arteko borro-
ketan. Geroago, XVII.
mendearen hasierako
alokairu kontratuetan
aipatzen dute Urdaibai
dorretxea. 1641. urteko
sutegi erroldan ere ageri da,
Foruko sutegi errolden zerrenda-
buru modura.
Sute batek suntsituaUrdaibai dorretxea 1929. urteko
sutean suntsitu zen, eta Bizkaiko
Foru Aldundiak Gernika-Lumo
eta Bermeo arteko errepidearen
alboan eraiki zuen baserri bat:
Urdaibai baserria izena jarri zio-
ten. Baserri horretan ostatu hartu
zuten, hain zuzen, dorretxeko or-
duko bizilagunek. Urdaibai do-
rretxeko azken bizilagunak Gaz-
telua-Izpizua familiakoak izan zi-
ren. Senar-emazte bikote hark
zazpi seme-alaba izan zituen. Ba-
serri hori oraindik leku berean
ikus daiteke, errepide ondoan eta
egoera onean.
Dorretxea oin lau angeluarre-
koa da, eta ez du zimendurik; ama
harkaitzaren gainean eraikitakoa
da. Erabili zuten kareharrizko
harlandua kalitate handikoa izan
zen. 1929ko suteak ekialdeko fa-
txadan izan zuen eraginik nabar-
menena, eta hortxe zuen arku
erako sarrerako atea.
Gaur egun, dorretxeraino ezin
irits daiteke, sasis inguratuta bai-
tago inguru osoa. Geratzen diren
hormak hurbiletik ikusteko au-
kera, hala ere, badago, eta askok
eta askok erabiltzen dute bide
hori Gernika-Lumotik Forura pa-
seoan ibiltzeko.
Inguruak, gainera, ikuspegi
ederrak eskaintzen ditu: Gerni-
ka-Lumo eta Oiz ikus daitezke
panoramikan. Atsedena hartze-
ko jolasgune polita ere badu
ondoko landan, auzoko San Kris-
tobal baselizaren ondoan, hain
zuzen ere.
Urdaibai Biosfera Erreserbari izena Foruko Urdaibai dorretxetikdatorkio. San Kristobal auzoko tontor batean, Bizkaikodorretxe sendoenetarikoa izan zen; egun, bi horma soilik ditu.
Foruko dorretxesendoaren gainbehera
Ezkerrean, Urdaibai dorretxearen antzinako argazkia. Eskuman, gaur egun, dorretxeak daukan egoera. FORUKO UDALA/AINTZINA MONASTERIO MAGUREGI
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko martxoaren 16a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
Urdaibai dorretxe ingurutik dagoen ikuspegia. AINTZINA MONASTERIO MAGUREGI
Herri mailan ‘Castillo Perejil’moduan ezagutzen dute;aurrez, ‘Gorritiz dorretxea’izenez ere ezaguna izan zen