BIZKAIKOHITZA
CHRISTIAN M
ERZ
Iaz, bost milioi bidaiari baino gehiago bildu zituen Bilboko aireportuak, eta bere historiako markaguztiak hautsi b Aurten, hazkunde joerari eutsita, inoiz baino eskaintza zabalagoa izango du udan b 2-3
Gero etaurrunago
Gutun Zuria Literaturaren etabeste diziplina batzuen arteko
lotura aztertuko dute letren jaialdian
12Memoria Bonbardaketanhildakoak oroitzeko ekitaldiak
egiten ari dira egunotan Durangon
6Ostirala
2019ko martxoaren 29aX. urtea392. zenbakia
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aAstekoa
Peru Azpillaga Diez Bilbo
Izenez beteta daude ledpantailak. Sabaitik zin-tzilik, Europako hiriakagertzen dira zerrenda-tuta, bata bestearenatzetik: horiz, dena
ondo badoa; gorriz, atzerapenikegonez gero. Haien inguruan jen-dea pilatzen ari da, tantaka. Male-ta eskuan, hegaldiaren egoeraikusi eta zer ate egokitu zaienargitu nahian dabiltza denak.Begiak gora eta behera, dagokienhelmugaren atzetik, ea behar denorduan irteten den...Urduritasuna nabari da, baita
emozioa eta irrika ere, baina,batez ere, pazientzia da nagusi.Batzuentzat, lehenengo aldia izanliteke; beste askorentzat, ordea,eguneroko matraka. Dena dela,Bilboko aireportuan gero eta ohi-koagoak dira maleten ilarak etaetenik gabeko joan-etorriak. Etaez da kasualitatea. Izan ere, aur-tengo udan inoiz baino hegaldigehiago izango dira, eta Loiukoaireportuak inoiz baino biziagoegingo du bor-bor.Ireki zutenetik, Bilboko aire-
portuaren eskaintzak gora egindu nabarmen. Urtez urte, geroeta mugimendu handiagoa izandu, eta gero eta bidaiari eta hegal-di gehiago daude. 2010ean krisiazela-eta joera «lausotu» zenarren, azken bi urteetan izugarriigo da bidaiari kopurua: 2016are-kin alderatuta, 2018an milioi batbidaiari gehiago izan dira.1990ean ireki zen aireportua, eta,egun, orduan halako bost dirabidaiariak.«2014az geroztik, aireportua
etengabe hazten ari da», zehaztudu Ignacio Casasek, Bilbao AirBilboko Aireportuko SustapenElkarteko zuzendariak. «2018an,errekor guztiak hautsi genituen:bost milioiko langa igaro, eta bostmilioi eta erdi bidaiari izan geni-tuen. Joan den urtearekin aldera-tuta, %10ekoa izan zen hazkun-dea», erantsi du.Azaldu du 2019ko lehenengo
hilabeteetan joera mantenduegin dela; beraz, aldaketak egondaitezkeen arren, aurten ere joanden urteko zifrak gainditzeaespero du; are gehiago, kontuanizanda aurtengo udan inoiz bainohegaldi gehiago izango direla.Igandean abiatuko da udako
kanpaina, ordu aldaketarekinbatera, eta urriaren amaieraraarte iraungo du. Epe horretan,Bilboko aireportuak 51 lotura ereizango ditu —iaz baino bi gehia-go—, eta lotura horietatik seiberriak izango dira: LondresSouthend (Ingalaterra), Floren-tzia eta Napoli (Italia), Coruña(Galizia), Naoned (Bretainia) etaPorto (Portugal). Horrekin bate-ra, lehendik zeuden zenbait lotu-ra indartu egingo dira, eta hegal-dien maiztasuna areagotu egingoda.Hegaldiak kudeatuko dituzten
konpainien artean, prezio apale-
koak izango dira nagusi. Besteakbeste, Volotea hegazkin konpai-niak indartuko du gehien Bilbonegiten duen eskaintza. Hala, ibil-bide berrietako hiru berak kude-atuko ditu: Coruña, Porto etaNapoli. Hala ere, ez da bakarrikegongo. Vueling hegazkin kon-painia da Bilbon hegaldi gehienkudeatzen dituena –hamarhegalditik lau harenak dira–, eta,lehiari eusteko, horrek ere Porto-rekin eta Coruñarekin lotuko duBilbo. Hortaz, loturarik gabeegon ostean, orain bi konpainienhegaldiak edukiko ditu Bilbokoaireportuak. Horretaz gain, Vue-lingena izango da Florentziarekinlotura egingo duen hegaldia ere. Ostera, EasyJet hegazkin kon-
painiak apirilean estreinatuko duBilbo-Naoned ibilbidea; Bizkaiaeta Frantzia lotuko dituen biga-rren hegaldia, Parisekoaren on-doren. Gainera, Ryanair prezio
apaleko hegazkin konpainia fa-matua Bilboko aireportura itzuli-ko da sei urte igaro eta gero, Lon-dresko Southend aireportuarekinlotzeko.Inoiz baino helmuga gehiago
izan arren, zenbait lotura ere gal-duko ditu Loiuko aireportuak.Hain zuzen ere, bertan behera ge-ratu dira Londreseko Heathrowaireportura zihoan hegaldia, baieta Bukaresteko, Tenerife Hego-aldeko eta Palmako helmugakere.
Turismoa eta lana orekatuz«Bilboko aireportuak berezita-sun garrantzitsu bat du: asko diranegozioak direla-eta bidaiatzendutenak», nabarmendu du Casa-sek. Urtero izaten diren bidaia-rien %40 inguru enpresetako lan-gileak direla dio, eta helburu ko-mertzialengatik bidaiatzendutela. Gainera, adierazi du Bil-
boko aireportuaren eragina Biz-kaiaz harago zabaltzen dela: «150kilometro itzulinguruan». Casa-sek ondorioztatu duenez, bi ezau-garri horien arteko orekari eskerdu aireportuak halako hazkun-dea. «Konpainia handiek apustuargia egin zuten Bilbo Europakohaien egoitza nagusiekin konek-tatzeko: Iberiak, Madrilekin; AirFrancek, Parisekin; British Air-waysek, Londresekin; eta Luft-hansak, Munich eta Frankfurte-kin. Aireportu horien bidez,munduko edozein txokotara bi-daiatu daiteke».Casasek jakinarazi duenez,
horiek dira, hain zuzen ere,bidaiari gehien erakartzen dituz-ten helmugak. «Sevilla, Malaga,Palma eta halako helmugek erebidaiari asko pilatzen dituzte,baina helmuga erabat turistikoakdira». Madrilek, Bartzelonak,Munichek eta Parisek, ordea, bi
Igandean hasiko da Bilboko aireportuko udako kanpaina. Joan den urteanmarka guztiak hautsi ostean, aireportuak 51 helmuga eta sei ibilbide berri izango ditu aurten; hots, inoiz baino hegaldi eta helmuga gehiago. Prezio apaleko hegazkin konpainiek kudeatuko dituzte lotura gehienak.
Aireratu baino ez da egin
Oslo
Alacant
Amsterdam
Bartzelona
Berlin
Bristol
Brusela
Dublin
Dusseldorf
Istanbul
Frankfurt
Fuerteventura
KANARIA
UHARTEAK
Geneva
KanariaHandia
Eivissa
Lanzarote
LisboaMadril
Malaga
Manchester
Menorca
Milan
Munich
Palma
Paris
Praga
Erroma
Santiago de Compostela
Sevilla
Stuttgart
Tenerife Iparra
Valentzia
Venezia
Vigo
Zurich
Edinburgo
Granada
Malta
Palermo
Viena
Jerez de la Frontera
Stockholm
Londres
Madeira
Napoli
Porto
Florentzia
Naoned (Nantes)
BilboCoruña
ITURRIA: BILBOKO AIREPORTUA
BILBOKO AIREPORTUKO LOTURAK
Bilboko aireportuakberezitasun bat du: asko dira negozioakdirela-eta bidaiatzen dutenak»
«Egia da egun batzuetanarazoak daudela, baina normala da;aireportu guztiekdituzte klima arazoak»Ignacio CasasBilbao Air elkarteko zuzendaria
‘‘
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Astekoa
motatako bidaiariak batzen
dituzte: turistak eta enpresariak.
Eta, gainera, beste toki askotara
joateko lotura gisa funtzionatzen
dute». Joan den urtean, esatera-
ko, Bilbo-Madril ibilbidea egin
zuten gehien: 800.000 bidaiari
baino gehiago pilatu zituen.
Casasek bi urte daramatza Bil-
bao Air elkartean, eta aireportua-
ren konexioak hobetzean datza
haren jarduna. Horretarako,
beste hainbat erakunderekin ibil-
tzen da elkarlanean: Eusko Jaur-
laritza, Bizkaiko Diputazioa,
Aena, Deustuko Unibertsitatea...
«Konexioak hobetzeko estrate-
gia bat diseinatzen saiatzen
gara». Hainbat gauza hartzen
dituzte kontuan: «Alde batetik,
turismoaren eskaera eta eskain-
tza dago; hots, jendeak nora
bidaiatu nahi duen eta gure
lurraldeak kanpora begira zer
eskaintzen duen». Bestetik, ildo
enpresariala dagoela erantsi du.
«Hemengo enpresek kanpoan
dituzten kontaktuak aintzat
hartu behar dira, baina, horrez
gain, jakin behar da atzerriko zer
enpresa erakarri nahi ditugun»,
zehaztu du.
«Oreka» da gakoa, Casasen
esanetan. «Gurea bezalako aire-
portu txikientzat garrantzitsua
da oreka bilatzea. Informazio
asko eduki beharra dago, eta
hegazkin konpainiari ikusarazi
hegaldi bat jartzea errentagarria
izango dela». Negoziazioek hain-
bat hilabete iraun dezaketela dio:
«Oraintxe bertan, hurrengo
urtera begira ari gara jada lane-
an». Bideragarritasun planak
osatzen dituzte Bilbo interesgarri
bihurtzeko hegazkin konpai-
nientzat. «Bilboko aireportuko
hegaldiek ez dute diru laguntza-
rik jasotzen, horrek azkenean
galerak izatera eramaten baitzai-
tu». Horren ordez, publizitate eta
marketin kanpainak egiten
dituzte batera, loturak promozio-
natzeko.
Eguraldia eta hegaztiakLoiuko aireportuak, ordea, zen-
bait arazori ere egin behar izan die
aurre urte hauetan. Batetik, nahi-
ko jakina da leku «haizetsuan»
dagoela eta urtean zenbait hegal-
di bertan behera geratzen direla
klima arazoak direla medio. «Nik
bi urte daramatzat hemen lanean,
eta hegazkin konpainia batek ere
ez digu trabarik jarri horregatik»,
jakinarazi du Casasek.
Azken finean, ondorioztatu du
haien «kontrolpetik at» dagoen
gai bat dela eta aireportu guztie-
tan izaten direla halako arazoak:
«Egia da egun batzuetan arazoak
daudela, baina normala da; aire-
portu guztiek dituzte klima ara-
zoak. Hemen agian haizea da;
beste leku batzuetan, berriz, lai-
noa edo elurra. Gainera, hegal-
dien kopuru osoari erreparatuz
gero, portzentajea benetan baxua
da», nabarmendu du.
Aireportuaren egunerokotasu-
na astindu duen beste gai bat he-
gaztiekin izandako arazoak izan
dira; batez ere, putreekin. Azken
urteetan handitu egin da hegazti
horien kopurua Loiuko airepor-
tuko inguruneetan, eta horrek pi-
lotuen eta bidaiarien kezka piztu
du. Joan den urtean, bi hegazki-
nek putreren bat jo zuten, eta
aurten ere bi pilotuk arazoak izan
dituzte putreekin. Dena dela,
oraingoz ez da istripu larririk
izan, eta lasai egoteko deia egin
dute aireportutik.
Izan ere, jakinarazten ez den
arren, asko dira Loiu inguruan
ibiltzen diren hegaztiak. Baina ez
soilik Loiun; oro har, aireportu
gehienetan «ohikoa» izaten da
hegaztien arazoa. Hori dela eta,
zenbait tresna erabiltzen dituzte
hegaztiek eragin ditzaketen ara-
zoak saihesteko. Alde batetik,
Loiuko aireportuak hegaztien in-
guruko aditu talde bat du, zerua
behatzeaz arduratzen dena; hogei
belatz ere baditu, hegaztiak he-
gazkinen eremutik kanpo man-
tendu ahal izateko.
Belatzak, ordea, ez dira eragin-
korrak putreen aurka. Horrega-
tik, foro berezi bat sortu dute he-
gazti handien arazoa lantzeko.
Hartutako neurrien artean, pilo-
tuen eta hegazti behatzaileen ar-
teko komunikazioa hobetu dute,
eta Loiuko faunaren inguruko az-
terketa berri bat jarri dute mar-
txan. Bestetik, aireportuko zu-
zendaritzak baztertu egin du he-
gaztiak detektatzeko radarrak
ezartzea, haien balioa «zalantza-
garria» iruditzen zaiolako, positi-
bo faltsuen kopurua dela eta.
Turismoa. Aireportuko
bidaiarien %60 inguru
dira turistak. M. RAMIREZ / FOKU
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Itsasontziak, etabeste ontzi batzuk
Joan zen, azkenean,Getxotik Juan Carlos Ihegazkin-ontzia; 400miloi euro kostatu zuena,
hara eta hona dabilen 1.500 soldatapeko eskifaiaduna eta2014ko Espainiako Vuelta bertanhasi izana, beste historiarik ezdaukana. Bospasei orduko ilarakbarrutik ikusteko, eta 10.000bisitari inguru. Pena ez zela10.000 horiekin itsasoratu. Eztxarto pentsatu, EspainiakoArmadak eta ontzia barrutikikusi gura zuten horiek elkarriatsegin handiagoa eta tarte luze-agoz eman ziezaioten baino ezdiot. Komeni da erlatibizatzea,edozelan ere: Getxon, non orain-dik Areetako nasako paseale-
kuan neskameak ikusi ahaldiren viktoriar erara jantzita,kofia eta guzti (eta ni hangoanaiz, badakit zeri buruz ari nai-zen), PPk 11.152 boto jaso zituen2016ko hauteskunde orokorre-tan (botoen %24,56). Et voilà.Bota, esate baterako, horienerdiak joango zirela, asko seme-alabekin, eta kopurura erraz heltzen da. Ez da, beraz, hainasaldagarria; bai, ordea, erresu-mingarria. Erruz ikusi dugu baita ere,
telebista eta abarretan, VikingSky bidaia-ontziaren erreskateaNorvegian. Ostera, gero etagehiago kostako da Mediterrane-oan migratzaileak erreskatatzenikustea. Jakin dugu salbamen-
du-lanak egiteko propio presta-tutako Aita Mari arrantza-ontziaabiatu dela, azkenean, Medite-rraneora (hilabeteak eman ditugeldi, zain, Espainiako Gober-nuak blokeatuta). Baina, etakasualitatea denik ere ezin esandaiteke, Aita Mari itsasoratu denegun berean Italiako Gobernuakukatu egin dio porturatzea 50migratzaile daramatzan Medite-rranea Saving Humans elkartekoMare Jonio ontziari. Eta, debekueta traba horien guztien ondo-rioz, gaur da eguna apenas dago-ela itsasontzirik Mediterraneoan;ez erreskatean laguntzeko, ez,gutxienik, Mediterraneoan ger-tatzen ari dena kontatzeko. Zorionez, aldartea hobetu
didan irudi bat ere ikusi dut:Nire bi ikasle argazki batean,beste hamarnaka lagunekinbatera. Zacarias eta Jatta dira;marokoarra bata, gambiarrabestea. Errefuxiatuak eta euska-ra ikasleak. Jator askoak biak.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plata-formaren izenean joan zirenAlbaola Itsas Kultur Faktoriarabeste 30 gizarte-eragiletakoordezkariekin batera, AEK-k etaKorrikak sustatuta, eta 21. Korri-karen ingurumarian, euskararennormalizazioa azkartzeko kon-promisoak hartzeko ekitaldira.Eta hantxe ageri dira, aspaldikobalea-ontziaren hondarrenazpian, dotore-dotore. Aroberriari, klika paperontzianamaitu behar ez duen dokumen-tua da, benetako normalizazioaerdiestera, neurri politikoak,sozialak eta norbanakoon espa-rrua gaindituko dutenak hartze-ra dei egiten duena.Bide batez, ba al daki inork
zer gertatu den Grande America
petrolio-ontzia hondoratu etagero itsasoan geratu diren 2.200tona fuel, 2.000 ibilgailu eta 365edukiontziekin? Gure kostamehatxatzen zuen fuel-orbana-rekin?
Bide batez, ba al dakiinork zer gertatu den
‘Grande America’petrolio-ontzia
hondoratu eta geroitsasoan geratu diren2.200 tona fuel, 2.000
ibilgailu eta 365edukiontziekin?
Gure kostamehatxatzen zuenfuel-orbanarekin?
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu.
Gutunek ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar,
tarteak barne, eta BIZKAIKO
HITZAk mozteko eskubidea
izango du. Helbide honetara
bidali behar dira, izen-abizenak
eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte kalea 18-3.C,
48.001 Bilbo. Eskutitzak Internet
bidez bidaltzeko:
%
34DIA-K BIZKAIAN KALERATUKO
DITUEN LANGILEAK
Dia supermerkatu kateak 1.604
langile kaleratzea sinatu du UGT
eta Fetico sindikatuekin; Bizkaian,
34. LABek ohartarazi du langileen
gastua fakturazioaren %9 soilik
dela, eta, beraz, kaleratzeek ez du-
tela enpresaren arazoa konpon-
duko. ELAk eta LABek salatu dute
ez dietela negoziazio mahaian
egoten utzi euskal lurraldeetan na-
gusi izan arren, eta informaziorik
ez dutela jaso. Hori dela eta, sala-
keta aurkeztuko du ELAk.
Manifestazioaegingo du Erabakik
DURANGO bTren geltokia zeneremuan zer egin erabakitzekogaldeketa eskatzen du Erabakiplataformak, eta protesta egingodu gaur 19:00etan Andra Marinabiatuta. Galdeketa egiteko etabitartean udala egiten ari den la-nak gelditzeko eskatuko dute.
Irudia b Bilbo
Eurokopa Bilbora etortzearen kontra batu dira2020ko ekainean eta uztailean jokatuko den Eurokopan, egoitzetako bat izango da San Mames. Espainiako Futbol Federazioak hala eskatuta, talde-
en faseko hiru partida eta final-zortzirenetako partida bat jokatuko dira Bilbon. Hainbat elkarte eta norbanako erabaki horren aurka agertu dira, eta pla-
taforma bat sortu dute: Eurocopa honi ez! Txapelketa Bilbora ekartzea estrategia oso baten barruan kokatu dute: «Burgesiak bere klase interesen neu-
rrira eraikitako erakusleiho bihurtu nahi du Bilbo». Orain arte egin diren beste hainbat «makroekintzari» begiratu, eta horrek ere aberastasunik ez duela
ekarriko ohartarazi dute: «Haien argi distiratsu, irribarre hipokrita eta lelo hutsen atzean, langile klasearen esplotazioa, gure bizitzen prekarizazioa eta
espazio publikoaren merkantilizazioa eta pribatizazioa baino ez da egongo». Horren guztiaren aurka, mobilizazioak iragarri dituzte. MARISOL RAMIREZ /FOKU
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aIritzia
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aGaiak
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Laurogei urte baino gehiago igaro
dira bonbek herria suntsitu zute-
netik. Italiako Aviazione Legiona-
rioko hegazkinek gutxienez 281
bonba jaurti zituzten Durango
gainean, eta bonbardaketan 336
pertsona hil ziren. 1937ko martxo
odoltsu hartan gertatutakoa
ahanzturan gera ez dadin, eta sa-
rraskian bizia galdu zuten herri-
tarrak gogoratzeko, hainbat jar-
duera antolatu dituzte datozen
egunetarako Durangoko Udalak
eta Gerediaga elkarteak.
Denek ala denek helburu bera-
ri jarraituko diote: gertatutakoa
ez ahaztea, eta biktimei dagokien
aitorpena egitea. Ekitaldiak aste-
lehenean hasi zituzten, Irudi
izoztuak vs izoztutako oroime-
nak erakusketarekin. Bestalde,
bonbardaketaren aztarnak
jarraitzeko aukera izango dute
bisita gidatuetan parte hartzen
dutenek. Herriko kaleetan zehar
ibiliko dira bihar. Eta, esterosko-
pioak baliatuta, bonbardaketak
eragindako hondamendiaren
irudiak ikusi ahalko dituzte
herritarrek.
Biktimak presente egongo dira
jarduera guztietan. Esplizituki,
horien alde antolatu dituzten
oroimen ekitaldietan, baina baita
beste guztietan ere.
Durangoko bonbardaketako
biktima haietako baten senidea
da Aiyoa Arroita. Birramona zuen
Concepcion Zarandonaren gor-
puzkiak aurkitu eta behar bezala
ehorzteko informazio bila ari da.
Durangoren aurkako bonbarda-
ketan zauritu eta hil zen Zarando-
na. Ez zen izan 1936ko gerrak
familian eraildako kide bakarra.
Ortuellako Memoriaren Ma-
haia elkarteko kidea da Arroita.
Orain arte egin dituen ikerketen
arabera, Durangoko hilerrian
egon litekeen hobi komun batean
egon daitezke senideak. Ikerketa
sakondu nahi du, eta lortzen
duen informazioak, orain arteko
arrastoek bezala, gorpuzkiak han
egon daitezkeela esaten badio,
Estalitako historia agerrarazizDurangoren kontrako bonbardaketa eta orduan hildakoak oroituko dituzte egunotan herrian b Hanhil zirenetako baten gorpuzkiak atera nahi ditu senide batek hilerrian egon daitekeen hobi komunetik
Durangoko bonbardaketak irudi latzak utzi zituen herrian. GEREDIAGA ELKARTEA
SARRASKIA GOGOAN
Bonbardaketa eta haren ondorio-
ak hainbat eratan egongo dira
presente herrian. Durangoko Uda-
lak eta Gerediaga elkarteak hain-
bat jarduera antolatu dituzte.
Apirilaren 23ra arte
Erakusketa. Bonbardaketa eta
haren osteko hondamendia era-
kusten duten argazkiak jarri dituz-
te Andra Mari elizaren inguruetan.
Bihar, martxoak 30
11:00. Bonbardaketak eraginda-
ko suntsiketa ezagutzeko bisita gi-
datuak, Durangoko kaleetan. Eus-
karaz, 12:30ean egingo dute. Parte
hartzeko, izena eman behar da
edo 94-681 80 66ra deituta.
19:00. Gerra hemen hasten da do-
kumentalaren aurkezpena.
Igandea, martxoak 31
08:30. Lehenengo aire erasoaren
alarma hotsa. Ordu horretan, bon-
bardaketaren biktimen omenezko
lore eskaintza, hilerrian.
12:00. 1936ko gerrako biktimak
oroitzeko ekitaldia, Benita Uriba-
rrenaren parkean.
17:45. Bigarren aire erasoaren
alarma hotsa.
20:00. Bonbardaketan hildakoen
aldeko oroimen ekitaldia, Andra
Mari basilikaren elizpean.
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Gaiak
N. S. O. Bilbo
Dionisio Aretxabalaren gorpuz-kiek atsedena hartu dute, azke-nik, jaioterrian. Getxoko hilerrianehortzi zituzten haren senideekjoan den asteburuan. Gerrakerrotik moztutako bizitzetako batizan zen itsasgizon harena. Kar-gaontzi batean lanean ari zela,Cadizko (Andaluzia, Espainia)portura iritsi zen, 1939an. Han ze-goela, atxilotu egin zuten. Espe-txean sartu eta handik hilabetebatzuetara jakin zuen berria fa-miliak: hilda zegoen. Bertsio ofi-zialaren arabera, bere buruazbeste egin zuen, urkatuta. Fami-liak ez zuen sinetsi bertsio hura,baina ezin izango dute jakin be-netan zer gertatu zitzaion.Jakin ere ez dakite zergatik
atxilotu zuten. Anton AzkargortaAretxabala ilobak azaldu du: «Ezzen alderdi politiko edo sindika-turen bateko kidea. Agian fran-kista ez izatea izan zen haren deli-tua, edo, beharbada, borrokarenbat izango zuen portuko itsasgi-zonekin». Espedientean ere ezdute jaso zergatik atxilotu zuten. Aretxabalaren gutunak jaso zi-
tuzten haren emazteak eta ala-bek, baina ez zien azaldu zer ger-tatu zitzaion: «Eguneroko gauzei
buruz hitz egiten zien. Ez zuen ze-hazten zergatik atxilotu zutenedota sufritzen ari ote zen. Bainakontuan hartu behar da garaihartan zentsura ere bazegoela».Dionisio Aretxabalak izan zi-
tuen hiru alabetatik bakarra dagobizirik; gazteena. 10 urte zituenaita azkenekoz ikusi zuenean.Isabel Aretxabalak 91 urte dituorain, eta aita herrian ehorztekoprozesuaren lekuko izan da.
Haren bi semeek egin zuten Ca-dizerako bidaia aitonaren gor-puzkiak ekartzeko. Jose MariaGonzalez alkatearen eskutik jasozituzten.Aretxabalaren gorpuak ha-
markadak egin zituen Cadizkohilerrian. Andaluziako JuntakoMemoria Historikoko zuzendari-tza nagusiak koordinatuta, Gra-nadako unibertsitateak errepre-saliatuen DNA banku bat sortu
zuen. Analisi horiei esker jakinzuten hilerrian aurkitutako gor-puzkietako batzuk Dionisio Are-txabalarenak zirela. 2016an hasi zen argia ikusten
haren familia. 43 urterekin hilda,alargun eta aitarik gabe geratu zi-ren emaztearen eta alaben sufri-karioak ezin ditu desagerraraziaurkikuntzak, baina zauria ixtenlaguntzeko pauso bat da. 2016.urtean onartu zuten hilerrian ho-
biratuta zeuden gorpuz-kiak aurkitzeko proze-sua. Aretxabalarenare-kin batera beste hamaseierrepresaliatu zeudenehortzita. Uste baino denbora
gehiago behar izan zutengorpuzki horiek aurki-tzeko. 2017ko apirileantopatu zituzten azkene-
an. DNA probak positibo emanzuen, eta Dionisio etxera ekartze-ko bidea hasi zuten.«Guk lortu dugu, baina gure
egoeran egon diren ehunka fami-lia daude oraindik», adierazi duAzkargortak. Frankismoarenerrepresaliatuak bilatzeko esfor-tzuak bertan behera ez uzteko es-katu du: «Gizarte demokratikobat justizian oinarritu behar da,ez bidegabekeriak ezkutatzen».
Dionisio Aretxabalarensendiak Getxon hobiratuditu haren gorpuzkiakCadizen atxilotu eta espetxeratu zuten, 1936ko gerran b Kartzelan hil zen, 1939an b Hango hilerrian ehortzita egon da orain arte
Aretxabala Getxon hobiratzeko hileta ekitaldia egin zuten herrian. ARITZ LOIOLA / FOKU
erakundeei hobi komun horreta-tik ateratzeko eskatzeko: «Ez zaitiruditzen bidezkoa belar azpiandenak batera ehortzita egotea,nor den nor jakin gabe. Errepideondoan, arroila batean egotea be-zala da. Ehortzita dauden pertso-na horiek guztiak, ahal den neu-rrian, identifika ditzaten nahi dut.Gero, senide bakoitzak erabakidezala zer egin nahi duen gorpuz-kiekin».Zarandona hilerriko hobian
egon behar dela ziur da. Izan ere,garai hartan herrian biziko zutenegoera irudikatzen saiatu da.«Ehunka lagun hil ziren, eta de-nak batera hobiratu zituzten.Pentsa ezazu zer-nolako kaosaizango zen herrian: bonbardake-ta, hainbat herritar hilda, gorpuezagunak, ezezagunak... Zora-mena». Egoera haren ondorioz,birramona Durangoko hilerrianlurperatuta egotea beste azalpe-nik ez zaio bururatzen. Familiakhilerrian duen panteoian ere ezdago eta.Bestalde, Florencio Arroita osa-
ba zuena Axpe-Martzanan —gauregungo Atxondo— zauritu zuten.Errepublikaren aldeko gudariekegin zioten tiro frontean, faxiste-kin nahastuta. «Kide batzuekinharrapatuta geratu zen naziona-len, falangisten lerroaren atzean.Ihes egitea lortu zuten, baina eu-ren aldera itzultzean, errepubli-kazaleek tiro egin zieten soldadufalangistak zirelakoan. Euren al-dekoak zirela jabetuta, jaso eginzituzten». Hori horrela izanik, zaurituta
Durangoko ospitalera eramangozutela uste du Arroitak. Beraz,han hil bazen, hango hilerrianehortziko zutela sinetsita dago.Hala ere, informazio gehiago bil-du nahi du hobia zabaltzeko es-kaera egin aurretik.
Gerraren astindu bortitzakhainbat aldetatik jaso dituen fa-milia bateko kidea da Arroita.Beste osaba bat ere garai hartanhil zioten: Victor Arroita. Gerni-kako bonbardaketan galdu zuenbizia. «Familiak kontatzen due-nez, ehiza hegazkin nazi batekmetrailatuta hil zen. Haien arabe-ra, hegazkin hura bonbardaketaegin ostean itzuli egin zen eta bi-dean aurkitu zituenak metrailatuzituen». Datu hori baieztatzenduen agiririk ez dute, baina halakontatu izan diote.Derioko hilerrian dauka beste
osaba hori. Baina haren gorpuz-kiak aurkitzeko itxaropen orogaldua du. Ezinezkoa da. «80 urtepasatu dira jada, eta ehortzi etahamar urtera hezurrak atera etahezurtegira eramaten dituzte, hi-lerrian lekua izateko. Galdutzateman ditugu, beraz».
Erreparazio eskeaEtendako beste bizitza bat. 29 urtezituen Victor Arroitak. Emazteahaurdun zegoen hil zenean.«Inoiz ez zuen ezagutu semea».Ahotsa eten egiten zaio Arroitari.«Hunkigarria da pentsatzea egu-nen batean gorpuzki horiek es-kuetan izango ditudala. Duela 80urte zabaldutako zauria itxiko li-tzateke hala».Horixe izango litzateke Aiyoa
Arroitarentzat 1936ko gerran hilzituzten bere senideen gorpuz-kiak aurkitu eta behar bezalaehorzteko aukera izatea: «Zauribat ixtea. Galdu zen bizitza gaztebaten aitorpena. Lapurtutakoetorkizuna aintzat hartzea». Gerran senideak galdu zituzten
familientzat ez eze, gizarte osoakhistoria ezagutzeko eta gertatuta-koa ez ahazteko ere baliagarriaizango litzateke, haren ustez, gor-puzkiak ateratzea. «Jende askokjakin ere ez daki zer gertatu zen;ez delako hitz egiten hari buruz.Duela hamar urtera arte garaihura bizi izan zutenak oraindikhitz egiteko beldur ziren».Ondo ezagutzen du berak ego-
era hori, Ortuellako MemoriarenMahaian azken bi urteetan eginduen lanagatik. «Gure ingurukoadineko pertsona guztien leku-kotzak biltzen ari gara. Testigan-tzok jasotzen ari gara, ez dakigu-lako duela 80 urte zer nola bizi zi-ren herrian».Harrituta dago gazteek ez daki-
telako zer gertatu zen garai har-tan. Bide hori landuko dute Du-rangon ere, udalak eta Gerediagaelkarteak. Belaunaldi gazteagoekgertu egon arren oso urruti diru-dien historiaren pasarte latz ha-ren berri izateko modua ereemango dute-eta jarduerok.
Familiak ez zuen sinetsi bertsio hura, baina ezin izango dute jakin benetan zer gertatu zitzaion
Senideek ez dakite Aretxabalazergatik atxilotu zuten. Haren espedientean ere ez dago jasota arrazoia
Hegazkinlari nazi batenhilarria gorde duLarrabetzuk
R‘Hemen erori zen
1937ko ekainaren
1ean, Espainiaren alde,
August Wilmsen, 1913ko
martxoaren 14an, Kefrelden
jaioa’. Hala dio Larrabetzu-
ko landa batean urteetan
utzita egon den hegazkinla-
ri naziaren hilarriak. Tropa
faxistek jarri zuten hobia,
Burdin Hesia hautsi eta he-
rrira sartu ondoren.
Larrabetzuko Udalak jaso
eta gorde egin du orain, kal-
teak saihesteko eta babes-
teko. 1936ko gerraren eta
ondorengo urteen oroimen
historikoa berreskuratzeko
egiten ari den lanen barruan
hartu du erabaki hori.
Aitziber Laskibar Lizarribar
Ager Izagirre Mungiako alkate
jeltzalearen kudeaketa susmope-
an dago. Kudeaketa hori ikertze-
ko agindu du Bizkaiko Lurralde
Auzitegiak, baita aurreko alkate
Izaskun Uriagerekaren kudeake-
ta aztertzeko ere. Prebarikatu ote
zuten ikertu nahi du auzitegiak,
eta auzibidean jarri ditu alkatea
eta alkate ohia. 2011. eta 2016. urte
arteko jardun batzuetan dago
susmoaren oinarria. Herritar ba-
tek bien aurka jarritako kereila-
ren arabera, legez kanpo aritu zi-
ren herrian txalet batzuk egiteko
eman zituzten baimenetan: legez
urbanizatu ezin zen eremu bate-
an txaletak eraikitzeko baimena
eman zuen udalak.
Herritar batek jarritako salake-
ta du abiapuntu auziak, eta, bi
alkateez gain, bi zinegotzi ere
salatu ditu: Zigor Uriarte egungo
Hirigintza zinegotzia eta Luis
Maria Elgezabal zinegotzi ohia.
Iruzurra egiteko dokumentuak
faltsutu izana ere egotzi die sala-
tzaileak akusatuei. Zehazki,
nekazaritza ustiategiak zeuden
lur batzuetan, eraikitzea debeka-
tua zegoenetan, familia bakarre-
ko etxebizitzak egitea baimendu
izana egozten diete salatuei, bes-
teak beste. Udal arautegiaren
arabera, bertan ezer eraikitzea
debekatuta legoke salatzaileak
auzitegira igorritako dokumen-
tazioan jaso duenez.
Hain zuzen, legez kanpoko jar-
dun horrek zuzenean kalte egin
zion herritar bati, eta hark aur-
keztu du salaketa auzitegian.
Mungiako Larrabizker inguruan
du etxea, eta eraisteko agindu du
udalak. Lursaila 2008an erosi
zuen haren familiak. Abeltzain
pabiloi bat zegoen lur horietan,
salatzailearen arabera aspalditik
inolako jarduerarik ez zuena.
Saila erosi, eta eraikinean
obrak egin zituen; sukaldea eta
komunak ere jarri zituen. Sala-
tzaileak berak adierazi duenez,
badira hamar urte udalari onda-
sun higiezinen gaineko zerga or-
daintzen diona. Ura, argia eta
etxebizitzetako gainontzeko zer-
bitzuak ere baditu egokitutako
pabiloiak.
2016. urtean hasi zitzaizkion
arazoak jabeari. Etxebizitza zuen
hartan erroldatzen saiatu zen,
eta, agiria eskuratu ordez, salake-
ta bat jaso zuen. Hirigintza alorre-
an irregulartasunak egin zituela
eta, salatu egin zuen udalak. Erai-
kina eraisteko ere agindu zuen.
Jabeak helegitea aurkeztu zuen,
eta EAEko Auzitegi Nagusiak iaz
berretsi zuen erabakia.
Orduan jarri zen martxan ja-
bea. Inguruko etxebizitzen egoe-
ra ikertzea erabaki zuen, eta au-
rrez zituen susmoak egiaztatu zi-
tuen: beste etxebizitza asko bere
egoera berean zeudela ikusi zuen,
baina, kasu horietan, udalak le-
geztatu egin zuela etxeen eta ho-
rietan bizi zirenen egoera.
Salatzailearen esanetan, ustez
onurak jaso zituzten horietako
batzuek alkate eta zinegotzi jel-
tzaleekin lotura zuzenak zituztela
ikusi zuen. Udalari dokumenta-
zio eske hasi zen, baina informa-
zioa ukatu egin zion udalak.
Eta haserrealdia areagotu zi-
tzaion gizonari. Salaketan jaso du
sentipena: «Nire familiarentzat
eskatzen dut gainontzeko auzo-
kideei eman zaien tratu bera
ematea». Haren esanetan, bere
bizilekuaren kontra soilik egin du
udalak, eta gainontzekoei onartu
egin dizkie berari ukatu dizkio-
nak. Udal agintariak egin ditu
erantzule: «Salatu ditudanak, ar-
duradun publikoak direnak, eu-
ren nahien arabera erabiltzen di-
tuzte arauak». Komeni zaienei
landa lurretan eraikuntzak mese-
de gisa baimendu edo legeztatzen
dizkietela ohartarazi du, eta har-
tarako txosten eta dekretuak
nahieran moldatzen dituztela.
Horiek horrela, kereila aurkez-
tu zuen familiak iazko udan. Sala-
tu dituen alkate eta zinegotziek
udaleko araudiari muzin «era
ageri eta nabarmenean» egiten
dietela dio; legez kanpo eraikitako
etxebizitza asko akusatuek bai-
mendu dituztela, eta bertan errol-
datzeko aukera ere eman dietela.
Zazpi etxebizitzaren inguruko
berri zehatzak eman dizkio sala-
tzaileak epaileari. Haren esane-
tan, ofizialki nekazaritzarako eta
abeltzaintzarako pabilioi gisa edo
txakurtegi gisa «mozorrotuta eta
onartuta» dauden horiek etxebi-
zitzak dira benetan. Eta erantsi du
«irregulartasun» horien jakitun
dela udala.
Zinegotziaren txaletaSalatzaileak dio kasurik argi eta
nabarmenena zinegotzi ohi baten
emaztearena dela; salaketa jaso
duen Luis Maria Elgezabal zine-
gotzi ohiaren emazteak eraiki
zuen txaletarena. Eta kontatu du
kasua: Elgezabalen emazteak bai-
mena eskatu zuen txalet bat egi-
teko urbanizagarri ez den eta
10.000 metro baino gutxiago di-
tuen lur eremu batean. Izaskun
Uriagereka zen orduan alkate, eta
txalet hori egiteko baimena eman
zion zinegotziaren emazteari; sa-
latzailearen esanetan, legez kon-
trako jarduna zela jakin arren
eman zion baimena alkate zenak.
Salatzaileak Gernikako Ins-
trukzio Epaitegian aurkeztu zuen
kereila, baina atzera bota zuen
horrek, eta orain, abisua igorri dio
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak: au-
zia ikerketarik egin gabe atzera
bota izana aurpegiratu dio, eta sa-
latutakoa egia dela pentsatzeko
nahikoa datu badaudela gainera-
tu du. Auzibidea abiatu eta iker-
keta agindu du hargatik: Izagirre
alkatea, Uriagereka alkate ohia,
Uriarte zinegotzia eta Elgezabal
zinegotzi ohia deklaratzera dei-
tzeko agindu du epaileak, eta
«egoki ikusten diren diligentzia
guztiak» egiteko.
Auzitegiak Mungiako alkateaikertuko du, prebarikazioagatikHirigintza baimenetan «irregulartasunak» izan diren aztertzeko agindu du b Izagirre alkatea,Uriagereka alkate ohia, Uriarte zinegotzia eta Elgezabal zinegotzi ohia jarri ditu jopuntuan
Mungiako udaletxea, artxiboko irudi batean. BIZKAIKO HITZA
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aGaiak
.kaenokgo gokiliaseel teruz
o kexiflten Natsibeleu tzekaztid
sku inaeneuz z,niekraoDek
K n 4eletlkasuE,niraO
E-TA LIS-TO
BO-TOI BAT,
SA-KA-TU
gaseeleu
aenogo go
KAPITULU GUZTIAK
IKUSTEKO PREST DITUZU
4K i t l t h
el.eus/netflix
harpidetza ez dago sartuta.4K dAldatu, 4k deskodetzailearekin,
alteuska
d d h id t t I t t k bit
1717
deskodetzailearen bidez edo Euskaltelen Bezeroaren Gunearen bidez harpidetu zaitezke.Ultra HD , telebista ikusteko zure era. Eskuragai Euskaltelen Premium Estra+ TBa dutenentzat. Netflix-eko
| Dendak |x
il f t i lt t d ki oaren Gunearen bidez harpidetu zaitezke.Ultra HD len Premium Estra+ TBa dutenentzat. Netflix-eko
Babesle teknologikoa:a HD o
Babesle teknologikoa:
eskuragarritasuna. www.netflix.com/TermsOfUse 4K izatea elementu hauen mende dago: harpidetza-mota, Interneteko zerbitzua, gailuaren funtzionaltasuna eta edukien
Aitziber Laskibar Lizarribar
Galdakaoko Udalak iragarri du
aurretiazko beste galdeketa bat
egingo duela Usansolok herri izan
nahi duen galdetzeko prozesuan:
kontsulta bat egingo du Usanso-
loko muga geografikoak zehazte-
ko. EAJk beti esan du galdeketa
hori egin nahi zuela segregazioari
buruzko kontsultaren aurretik,
baina oraingo proposamenak al-
daketa dakar metodologian. Mu-
gei buruzko galdeketa bat egingo
da; horretarako, ordea, ez da hau-
tetsontzirik jarriko. Usansoloko
herritarrek gutun ziurtatu bidez
erantzun ahalko diete Galdakao-
ko Udalak proposatutako bi gal-
derei. Galdeketaren emaitza ez da
juridikoki loteslea izango. Ibon
Uribe Galdakaoko alkatearen
esanetan, halere, udal gobernuak
kontuan hartuko du: «Kontsul-
taren emaitza abiapuntua izango
da segregazio prozesuan urrats
gehiago egiteko».
Udala aurrez ere saiatu zen
Usansoloren eremua zehazteko
kontsulta egiten. Iazko azarorako
aurreikusi zuen botoa emateko
eguna. Espainiako Ministroen
Kontseiluari baimena eskatu, eta
hark ez zion eman. Ezezko hura
gainditzeko modu gisa aurkeztu
du proposamen berria orain.
Hala ere, hainbat eragilek ha-
sieratik zalantzan jarri dute ego-
kia ote den mugak zehazteko gal-
deketa egitea. Usansolo Herria
plataformak berak benetako gal-
deketa atzeratzeko eta luzapene-
tan ibiltzeko aitzakiatzat hartu
izan du. 2014an egindako galde-
keta eta 2017an bildutako 2.000
sinadurak jarri izan ditu mahai
gainean, esateko Usansoloren lur
eremua ondo zehaztua dagoela.
Oraingo proposamenari dago-
kionez, Usansolo Herriak ez du
aurkako botorik eman. Absten-
tzioaren alde egin du Galdakaoko
udalbatzako botazioan, erabaki-
tzeko eskubidearen aldeko jarre-
ra erakusteko. PSEk ere absten-
tziora jo du, kasu horretan segre-
gazioaren aurka dagoelako.
EAJ izan da udalbatzan bere
proposamenaren aldeko botoa
eman duen bakarra. EH Bilduk,
Galdakao Orainek eta PPk aurka-
ko botoa eman dute, hainbat
arrazoirengatik. EH Bilduk dio
proposamenak ez duela ez ber-
merik, ez zehaztasunik, eta Gal-
dakao Orain taldeak esan du pro-
zesua «zentzugabea» dela. PPk
«tranpa» ikusi du egitasmoan.
Proposamenak aurrera eginda,
Usansoloko zazpi auzotan egingo
dute posta bidezko galdeketa: La-
beagan, Gorozibain, Ordainen,
Artetan, Uraskan, Lekubason eta
Lekuen. Galderak, hauek dira:
«Zure auzoa, Usansoloko segre-
gazio prozesuaren testuingu-
ruan, bereizi nahi den lurraldeko
parte izan behar dela uste duzu?»
eta «Zehaztu dezakezu labur-la-
bur aukera bat edo beste hartzeko
zein den arrazoi nagusiena?».
Gutun bidezko galdeketa bat egingodute Usansoloko mugei buruzKontsulta zazpi auzotan egingo dute, baina hautetsontzirik gabe; gutunziurtatu bidez erantzun ahalko zaie mugarriztatzeari buruzko bi galderei
9BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko martxoaren 29a Gaiak
Ane Maruri Aransolo
Gernika-Lumo
Baby Led Weaning metodoa pureedo ahietan oinarritzen ez denmetodoa da, eta horri buruz hitzegingo du Nahia Alkorta edoski-tze aholkulariak (Irura, 1986)Gernika-Lumoko Astran. Marti-tzenean 17:30ean jarri dute hi-tzordua kulturarako fabrika so-zialean, eta elikadura osagarrihori zertan oinarritzen den etanola eskaini behar den azaldukodu, besteak beste. Zer da Baby Led Weaning edo
purerik eta ahirik gabeko elika-
dura osagarria?
Elikadura osagarria bizi guztirakoelikaduraren oinarria bazela uler-tu behar dugu. Lehenengo urtee-tan umeei zer eta nola eskaintzendiogun jakitea baldintzagarriaizango baita bizi osoan edukikodituzten elikadura joeretarako.Helburua haurrari elikagai osa-suntsuak eskaintzea da, garape-naren momentu bakoitzean berebeharretara egokituz. Hau da, zerformatan elikatu behar den etaune bakoitzean zer elikagaik edu-ki behar duten pisu handiagoakontuan hartzea. Helduaren jar-duna da haurrari elikadura es-kaintza egokia egitea. Umeei horizer formatan eskaini behar zaienjakitea ikasketa prozesu bat da,eta batzuk arinago eta beste ba-tzuk geldoago joango dira. Elikadura sistema hau ez da sis-
tema baztertzailea. Elikagaiakosasuntsuak izan behar dira, etaeskaintzeko modua desberdinaizan daiteke: zatitxoetan edotatrituratuta; umearen beharrenarabera. Zer helburu du elikadura osaga-
rriak?
Haurrek modu autonomoan ja-ten ikastea da helburua. Ezinbes-tekoa da hori. Nire haurrak nikerabaki dudana, nik nahi dudanbeste eta nik nahi dudan momen-tuan jatea ez baita jaten jakitea.Haurrak gero eta autonomoagoizatea lortu gura duen teknika daelikadura osagarriarena. Haurrekberezkoa duten elikagai osasun-tsuetarako joera hori mantendu,eta janariari buruz dauzkagunarau sozial guztiak barneratzea daasmoa. Batzuetan, gehiago jangodute, baina kontuan hartu behardugu, helduok ere egunero ezdaukagula gose bera ordu berean.Ez eta behar nutrizional berakere. Elikadura mota horrek haurren
beharretara egokitzea eskatzen
du, beraz.
Janaria errespetuz eskaintzeakderrigor dakar haurraren ezetzaonartzea. Haurrarentzako es-
kaintza osasuntsua presta deza-ket nik, baina, agian, haurrak ezdu hori behar. Ezetz hori onar-tzen ikasteak eta errespetatzeakegiten du janariaren inguruanetxean sortzen diren gatazkakgutxitzea. Jatea plazera izan be-har da, egunean askotan egitendugulako; gatazka momentuaksaihestu behar ditugu. Zer onura eskaintzen ditu elika-
dura osagarriak?
Ez zait gustatzen elikadura osaga-rriaren onurez hitz egitea, besteelikaduraren arriskuez mintza-tzea baino. Elikadura osagarria daelikadura fisiologikoa edo nor-mala zen hura, irabiagailua as-matu zen arte, behintzat. Elika-dura osagarriagaz haurrak auto-nomoago bihurtzen dira, beraiekbakarrik egiten duten prozesua
baita jatekoa. Gainera, etxeko ja-naria jaten dute haurrek, horreksortzen duen erosotasun guztia-gaz; izan ere, ez dugu zerbait be-rezia prestatu behar izango kan-pora baldin bagoaz. Segurtasunaere areagotu egiten da, haurraktxikitatik ikasten baitu tresnakmaneiatzen eta janaria masteka-tzen; joera horiek areagotu egitendira elikadura osagarriagaz. Berezko gaitasuna lortzen du
haurrak?
Janariaren inguruan dauzkagunarau sozialak ikasten dituzte hau-rrek. Familia osoaren dieta hobe-tzen du, denok nahi dugulakogure haurrek osasuntsu jan deza-ten. Haurrak jatorduekin sortzenduen atxikimendua ere oinarri-oinarrizkoa da. Egunero errepi-katzen dira, eta komunikaziora-
ko ere aberasgarria da. Elikaduraosagarri honek lehen baserrietangenuen ohitura berreskuratzendu; mahaian geldi eta komunika-tzen gauden bitartean bazkaltzea.Ezaugarri sozial hori barneratzenlaguntzen du. Prozesua zelakoa izaten da?
Elikadura osagarria jasotzen du-ten haurrek, txikitatik beraiekmanipulatu dute janaria, eta, be-raz, oso azkar ikasten dute tres-nak erabiltzen. Izugarrizko erraz-tasuna eskaintzen du, umeak berak bakarrik jateko gaitasunalehenago jasoko duelako. Askozautonomoagoak dira elikaduraosagarria jasotzen duten umeak. Janaria eskaini arren ematen ez
badiogu, haurrak berezkoa duenautorregulatzeko gaitasuna ez dugalduko. Berak jakingo du noiz
jan duen nahikoa eta noiz ez. Osa-sunerako ere bada seguru batgehiago. Noiz gomendatzen da elikadura
osagarriagaz hastea?
Osasunaren Mundu Erakundeaketa pediatria elkarteek esatendute haurrek lehenengo sei hila-beteetan soilik esnea hartu behardutela; ahal dela, ama esnea. Gai-nera, hori bi urte izan arte luzatubehar dela diote. Horregatik, seihilabeteen inguruan elikaduraosagarriagaz hastea gomenda-tzen da. Hala ere, baldintza ba-tzuk bete behar dira: haurrak ber-tikalean egoteko gaitasuna izanbehar du, baita interesa ere. Hor-tik aurrera, sei-zazpi hilabetere-kin hasiko dira elikagaiak ahoraeramaten. Prozesua ume bakoi-tzarena izan behar da. Eta noiz arte luzatu behar da?
Elikadura osagarria esnearenpresentzia txikitu ahala luzatukoda. Bi urtera arte esneak presen-tzia handia eduki behar du, eta,hortik aurrera, haurrak jaten ika-si badu, ez da elikadura osagarriaizango, elikatzeko modua baizik.Esneak presentzia handia izangodu hasieran, baina gero balantzaaldatzen joango da. Sei hilabetegaz hasteko, segur-
tasun neurriak hartu beharko
dira.
Gurasoen beldurrik handienaizaten da pentsatzea haurrak itodaitezkeela, gero gurasoak eurakizanagatik ere edozein modutarajaten dutenak. Haurrekin arretahandiagoa jartzea ohikoa da, ja-naria gurasoek prestatzen eta es-kaintzen dietelako. Hala ere, se-gurtasun neurriak haurrek zeinnagusiek hartu behar dituzte,beti. Oinarrizkoena da etzandaeta mugimenduan ez jatea. Gai-nera, jakin egin behar da bereiz-ten haurra noiz ari den itotzen,eta noiz bere defentsa mekanis-moak erabiltzen; eztula, esatera-ko. Hitzaldian, arreta berezia jar-tzen dugu horretan, hori bereiz-ten ikasteak segurtasun handiaematen duelako. Zer elikagairekin hasi behar da?
Edozein elikagairekin has gaitez-ke, baina burdinaren presentziahandia daukaten elikagaiek edu-ki behar dute pisurik handiena;haragiak, arrainak... Izan ere, seihilabeteren inguruan haurrakizan ahal duen gabezietako bat dahaurdunaldian amak zeukanburdin kantitatea galdu izana. Es-kaintzen diren elikagaiak, beraz,burdinaren presentzia daukate-nak izan beharko dira. Ezin daahaztu esnearen presentzia betiziurtatuta egon behar dela, batezere lehenengo urtean edo bi urte-an zehar.
«Haurrek moduautonomoan jatenikastea da helburua»
Nahia Alkorta b Edoskitze eta Baby Led Weaning aholkularia
Baby Led Weaning edo haurrentzako purerik eta ahirik gabeko elikadura osagarriari buruzko hitzaldia emango du Nahia Alkortaedoskitze aholkulariak martitzenean, Gernika-Lumoko Astran.
SABELETIK MUNDURA
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aBerbetan
Aitziber Laskibar Lizarribar
Euskarazko antzerkigileek topa-
gune berri bat dute; antzerkia
ogibide izan gabe egiten dutenen
sare berri bat sortzen ari dira. Tea-
troa egiteko modu desberdinei
begiratu, eta hasiberrientzat ere
leku izan nahi du dinamika be-
rriak. Ertzak da: erdigunetik kan-
po dauden modu eta molde guz-
tiak hartzeko zabalik dagoen egi-
tasmoa; Ibilaldiaren babespean
Lekeition jaio, eta Euskal Herriko
plataforma egonkor izateko as-
moa duena. Asteburuan egingo
du hasierako jauzia, topaketa ba-
tzuen bidez. Lehen pausoa izango
da topaketa; elkar ezagutzeko eta
elkarrekin harremanetan jartze-
ko gunea. Gaur hasi eta igandera
bitartean, antzerki emanaldiak,
tailerrak eta mahai inguru bat
egingo dituzte Lekeition.
Xabier Arrate da Ertzak dina-
mikaren sustatzaileetako bat, eta
berak azaldu du sorreraren zerga-
tia: «Antzerkizale garenok, an-
tzerki talde amateur batean parte
hartzen dugulako edo ez garelako
horretara dedikatzen, askotan,
gure lana partekatzeko gune ba-
ten falta sumatzen genuen». Be-
har hori «detektatu» zutela dio.
Antzera dabiltzan taldeak ezagu-
tu eta harremanetan jartzeko be-
harra zutela askok, eta zirkuituak
partekatzearen falta ere suma-
tzen zutela. Zenbaitetan lanak el-
karrekin egitea ere nahiko luke-
tela, baina elkarren berri izateko
plataformarik gabe pentsaezina
zitzaiela halako zerbait egitea.
Sentipen orokortua zela ikusi,
eta martxan jarri ziren. «Gu denak
batu, harremanetan jarri, eta zer
egiten dugun ikusarazteko espazio
bat sortzea pentsatu genuen». An-
tzerkiaren «mila aurpegiak», ertz
guztiak, batzeko lekua sortu nahi
dute; espazio ahalik eta zabalena,
malguena, «ateak zabalduko diz-
kiona hasiera-hasieran dagoen
horri ere». Horrela hasi da lantzen
Ertzak; betiere, euskarazko an-
tzerkia oinarri duela.
Ibilaldiaren aterkipeanLekeition hasi zen mugimendua
astintzen, aurten Ibilaldia izango
den kostaldeko herri berean. Eta
aldeko haizea izan dute hori eus-
karazko antzerkilariek. Ibilaldia
urte osoan egiten ari den kultur
eskaintzaren olatuarekin bat
egin, eta aurrera elkarrekin egitea
erabaki dute. «Hezkuntza propo-
samenetik askoz harago doazen
kultur egitasmoak bultzatzen
ditu Ibilaldiak, eta Ertzak herrian
sortutako dinamika izanik, inte-
resgarria iruditu zitzaien», azal-
du du Arratek.
Gainera, sortzen ari dena Ibilal-
diak utzitako «legatua» izango
dela iruditzen zaio: «Herrian sor-
tua, baina Lekeitiotik eta 2019tik
harago iritsi nahi duena». Hain
zuzen, Euskal Herri osora zabal-
tzea eta denboran irautea da egi-
tasmoaren nahia. «Ikastolak
utzitako ondare bat izan daite-
ke». Hargatik sortu da aurten Er-
tzak, «ekuazio horren barruan».
Eta abiapuntu nagusia astebu-
ru honetarako prestatu duten to-
paketa izango da. Gaur hasi eta
igandera arte, Euskal Herriko an-
tzerkilarien «lagin bat» batuko
da Lekeition, eta sarea josten has-
tea da asmoa: «Harremanetan ja-
rri, kontaktuak elkarbanatu, guz-
ti hori ordenatu, eta plataforma
batean guztia batzen saiatzea».
Aurrera begira, egunotako
abiapuntua dinamika egonkor
bihurtzea dute helburu. Ibilbide-
ak erakutsiko du zer forma hartu-
ko duen, baina ibili ibiltzeko as-
moa argi dute: «Hasi dugu bidea,
eta ikusiko dugu noraino iristen
garen».
Ertzetako antzerkien topaguneAntzerkia ogibide izan gabe egiten dutenen lehen topagunea egingo dute asteburuan Lekeition
Karrika antzerki taldea prestatzen ari den lan berriaren Work in progresssaioa da egunotan Lekeition doan ikusi ahalko diren emanaldietako bat. TVARIOS 23
EGITARAUA
Gaur
19:45.Txikiren umorezko bakarriz-
ketaAldatzen Laguntzen taldearen
eskutik. Dzapart tabernan, doan.
22:00.Katiuska antzerki taldearen
Zorion hutsa. Ikusgarri aretoan,
5 euroren truke.
Bihar
11:00.Mugimendua eta ukimena
tailerra Olatz de Andresen eskutik,
Arropaineko Arraguan.
16:30.EHAZE mahaingurua eta
solasaldia: Teatro geruzak. Ander
Lipus, Arantzazu Fernandez, Idoia
Gereñu eta Gaizka Sarasola izan-
go dira hizlari; moderatzaile, Ene-
ritz Artetxe. Azkue aretoan, doan.
18:45.Karrika taldea lantzen ari
den antzezlanaren Work in pro-
gress. Barandiaran aretoan, doan.
19:30.Muntu antzerki taldearen
Klak lanaren Work in progress.
Barandiaran aretoan, doan.
22:00.Ze Onda antzerki konpai-
niaren Heriotza bikoitza. Ikusgarri
aretoan, 10 euroren truke.
Igandea
10:00.Argiztapenaren oinarriak
artistentzat tailerra, Leire Salaman-
caren eskutik. Ikusgarri aretoan,
doan.
12:30.Hamaika Buelta antzerki
taldearen Komuneko zulotik.
Barandiaran aretoan, doan.
17:00.Mairu antzerki taldearen
Txoriak eta zauriak. Ikusgarri are-
toan, 5 euroren truke.
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Gaiak
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aProposamena
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Testu bat ez da
erabat osatua
egongo irakurle-
ak hartu eta bere
interpretazioa
gehitzen dion
arte. Zenbat interprete, hainbat
irakurketa. Kontakizun bera ira-
kurrita hartzaile anitzek horren
inguruan osatzen dituzten dene-
tariko irudiek ematen diote zen-
tzua obrari; norbere ekarpenek
osatzen dute. Alderantziz ere ger-
tatzen da, ordea: artelan batean
ikusitakoa hitzez jantzita irudika-
tzeko, narratiba desberdinak osa-
tzen ditu norbanakoak. Dikoto-
mia horri jarraituta antolatu dute
aurtengo Gutun Zuria.
Hizkuntza berriak sortu eta he-
datzeko asmoa duen literatura
jaialdiak zabalkundea du ardatz
aurten. Artearen eta literaturaren
munduak lotu eta uztartuko ditu.
Horien artean zubiak eraiki nahi
ditu. Narratibaz harago ere egin
nahi du, ikus-entzule gehiago
erakartzeko asmoz. Jarduerak
hartzeko espazio gehiagotara za-
baldu da, eta goizetan eta gauetan
ere ekitaldiak programatu ditu.
Asteartean hasita larunbatera
bitartean egingo dute jaialdia, eta
dozena bat jarduera baino gehia-
go antolatu dituzte Azkuna zen-
troan. Inoiz ez erreala / Beti
egiazkoazentroan bertan ikusgai
dagoen erakusketaren inguruan
egingo dituzte denak. Artea gene-
ro literario modura eta literatura
erakusketa-proiektu gisa uler-
tzen duten hamahiru artistaren
lanak lotzen ditu irailaren 22ra
arte bisita daitekeen erakusketak.
Alazne Martin Azkuna zentroko
Mediatekako arduradunak azal-
du du zergatia: «Erakusketa hau
izanik, diziplina artistikoen
transbertsaltasun balioa emateko
abagune aproposa zela pentsatu
genuen. Bi mundu horiek lotzen
baititu: artelan bat ikusten duzu-
nean, istorio bat irudikatzen ari
zara, obra horren linea narratibo
bat imajinatzen duzu. Alderan-
tziz ere gerta daiteke, baina: guta-
ko bakoitzak literatura lan bat
irakurtzean irudi batzuk egiten
ditu buruan, eta baliteke ondoan
dugunak irudikatutakoen antzik
ez izatea».
Hori guzti hori bilduko du Gaur
gauean suak nire liburutegia
erreko balu. Artea kontatzeko
artea izenburupean antolatutako
Gutun Zuriak. Literatura eta arte-
lanak uztartzen ditu horrek ere.
Martinek azaldu du: «Lehenen-
goa Aldous Huxleyren esaldia da.
Liburutegi bat erretzeak zentzu-
rik ez duela azaltzen du. Izan ere,
posible duzu bertan erre duten li-
buruetako bat aurkitu eta irakur-
tzea». Bigarren atala Jose Lezama
Lima olerkigilearen esaldi bat da:
«Narratiba bisualari egiten dio ai-
pamen. Irudia eta hitza batze edo
uztartze horri. Berez daude lotuta
biak».
Hitzekin jostatu. Ezkutuan,
atzean, gordetzen duten hori aza-
leratu. Eta irudiek azaleratutakoa
hitz bihurtu. Hausnartu. Landu.
Harilkatu. Lan horretan jardungo
dira diziplina horietan jantziak
eta trebatuak diren hainbat aditu.
Hemengoak, asko. Atzerrikoak
ere, beste hainbat. Edonori zabal-
dutako jarduerak eskainiko di-
tuzte batzuek. Beste saio batzuk
bateko eta besteko profesiona-
lentzakoak dira, bereziki. Baina
ateak zabalik dituzte parte hartu
nahi dutenentzat. Jardueraren
arabera, bi euro eta hamabost
euro artean ordaindu beharko da
parte hartzeko. Prezio merkeagoa
ezarri dute Azkuna zentroko
txartela dutenentzat.
ZUBIAK
Asteartean inauguratuko dute
jaialdia. Gauean egingo dute eki-
taldi nagusia. Testuinguruan ko-
katzen lagunduko du, hasteko,
Lars Lindegaard Gregersenek
aurkeztuko duen Sisyphus As-
cending ikuskizunak. «Zirku,
performance eta liburuen arteko
alegoria bat da». Jaialdiaren as-
moen berri emango dute gero. Eta
bukatzeko, Maialen Lujanbiok
hitzaldia emango du. «Beste arte
diziplina batzuekin hainbat zubi
zabaldu dituen bertsolaria da. Di-
ziplina anitzen arteko konexio
hori azaltzeko eredu zoragarria
izan daitekeela pentsatu dugu».
Izan ere, besteak beste, musika,
arte biziak, arte bisualak eta fik-
zioa uztartu ditu. Lujanbiok za-
lantzan jarriko du bertsolaritza
arte bakartu denik. Inguruko ar-
teekin duen harremanaz haus-
nartuko du hitzaldian. Zenbat du
poesiaz? Zeintzuk dira haien arte-
ko desberdintasunak? Nola gau-
zatzen dira diziplina artistikoen
arteko hierarkiak? Horiei eran-
tzuten saiatuko da bertsolaria.
HITZAK SUNTSITU
Veronica Gerber Bicecci idazle eta
artista mexikarrak bi tailer eman-
go ditu astearte eta asteazken goi-
zetan. «Hitzak suntsitzea ederra
dela azalduko du, idazketa, irudi-
mena eta marrazketatik abiatuta.
Tailerra gauzatuko duen artistak
idazten duen artista bisualtzat du
bere burua». Literatura futuris-
taren manifestuak eta George
Orwellen Hizketa berriaren prin-
tzipioak lanak ardatz hartuta, hi-
tzarekin eta irudiarekin jolastuko
da. Beste mota bateko istorioak
osatzeko gaur egun falta diren hi-
tzen zirriborroa egiten ahalegin-
duko da tailerretan. Hala, beste
idazkera bat erabilita, etorkizu-
nean izango diren era askotako
krisialdiez gogoeta egin eta haiei
aurre egiteko saialdia egingo du.
FIKZIO FOTOGRAFIKOA
Aurten, mahai inguruen aldeko
apustua egin dute, nabarmen,
Gutun Zurian. Asteazken arra-
tsaldean, Cristina de Middel, Joan
Fontcuberta eta Agustin Fernan-
dez Mallo elkartuko dituzte ma-
hai beraren inguruan. De Middel
argazki-kazetaria da. Haren se-
rieak «ikusmenaren eleberri»
gisa deskribatu dituzte. Fontcu-
berta, berriz, argazkilarien artean
literatura gehien erabiltzen due-
na dela esaten da. Testuaren eta
irudiaren arteko uztartze natura-
la erakusten du haren idazkerak.
Mallo idazleak, berriz, oso prosa
egituratua du: «Erreferentzia
metaforiko mordoa egiten du, eta
Gutun Zuria Letren NazioartekoJaialdia hartuko du Azkuna zentroakdatorren asteartetik larunbaterabitartean. Literaturaren eta bestelakoarte diziplinen arteko loturak izangodituzte aztergai eta ardatz jaialdirakoantolatuak dituzten jardueretan.
Sortu,iradoki,hausnartu
‘Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa’
erakusketak ondo islatzen du
aurtengo Gutun Zuriaren helburua.
MONIKA DEL VALLE / FOKU
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Proposamena
biek. Ikusmin handia sortu du
Atxagaren presentziak.
MUSIKARENTZAKO HITZAK
Egun horretan bertan Christina
Rosenvinge abeslari, musikagile
eta idazle madrildarrak idatzi be-
rri dituen memoria musikalak
izango ditu hizpide: Debut. Dia-
rios y canciones. Atrioko igerile-
kuaren azpian egingo du hitzal-
dia. «Abestien letrak idazteko
barneko mekanismoak zer-nola
sortzen diren azalduko du».
BESTELAKO IKUSPEGIA
Antolatzaileek argi zuten aurten
herritar guztientzako jaialdia egin
nahi zutela. Ez dute inor kanpoan
utzi nahi izan. Horren adierazga-
rri, hilaren 4an eta 5ean sorkun-
tza artistikoko tailerrak prestatu
dituzte FormArte kooperatibare-
kin batera. Arauz kanpoko fun-
tzionaltasuna duten pertsonen-
tzat dira. Horietan, artelan bat
sortzeko aukera izango dute, de-
netariko teknikak erabilita. Sor-
men lan horiek datorren asteko
larunbatean ikusi ahalko dira,
Mediatekan.
BUKATZEKO, MUSIKA
Apirilaren 6an bukatuko da jaial-
dia. Enrique Vila-Matas eta Alicia
Kopf aurrez aurre jarriko ditu
Iñaki Esteban Gutun Zuriko ahol-
kulariak. «Biak ala biak errefe-
rente dira hitzaren eta irudiaren
arteko lotura bilatzeko ideia ho-
rretan».
Haien ostean, Rafael Lechowis-
kik kontzertua emango du. Poe-
sia, rappa, jazza eta slama nola
uztartzen dituen erakutsiko die
gerturatzen direnei. «Jai giroa
emango du kontzertuak; azken
batean, Gutun Zuria jaialdi bat
da».
Lanketa, hausnarketa eta dizi-
plina berriei ez ezik, ahots berriei
ere lekua egin die jaialdiak aur-
ten. Parte hartuko duten idazle,
pentsalari, poeta zein artista bi-
sual gehienak gazteak dira.
«Nabarmentzekoa da orain arte
Gutun Zurian presentzia handia
izan ez duten belaunaldi berriei
egin zaien lekua. Entzuten ari di-
ren ahots berri horiei lekua egin
diegu». Horiez guztiez gain,
hainbat topaketa antolatu dituzte
argitaletxe independenteekin eta
euskal idazleen elkartearekin.
«Aurtengoa desberdina izango
da. Zabalkuntza hori nabarituko
da».
zientzia eta poesia uztartzen ditu,
besteak beste».
ELKARRIZKETA
Harkaitz Cano eta Xabier Gantza-
rain izango ditu protagonista, api-
rilaren 4ak. Bien arteko elkarriz-
keta antolatu dute. Canok ibilbide
oparoa egin du idazle gisa, eta arte
garaikideak leku nabarmena izan
du haren obran. Hala ere, gutxi
aztertu da. Gantzarain, berriz, li-
teraturaren eta artearen arteko
mugetan mugitu da beti. «Azter-
tuko dute arte garaikidea nola
agertzen den Harkaitz Canoren
lanetan eta nola islatzen den arte
garaikidea portadetan».
ARTEA KONTATZEKO ARTEA
Carlos Fonseca idazlea, Juan Vico
poeta, eleberrigile eta editorea eta
Valerie Mrejen idazle eta artista
elkartuko ditu Julian Rodrigue-
zek mahai inguruan, datorren os-
tegunean. Irudien eta letren arte-
ko lotura aztertzeko beste aukera
bat eskainiko dute. «Mrejenen
eleberriei buruz esaten da super
8ko film bat ikustea bezalakoak
direla. Carlos Fonseca costarrica-
rra literatura hispanoamerikar
garaikidearen izen handieneta-
koa da. Vicori dagokionez, kriti-
kariek El animal más triste bere
eleberriari buruz esaten dute zi-
nea gogorarazten duen narratiba
duela; sormenari eta sormen kri-
siari buruz hausnarketa sakona
egiten duela».
ARTE GARAIKIDEA TESTUETAN
Eric Ditxarri, Beatriz Txibite eta
Danele Sarriugarte elkartuko ditu
Beñat Sarasolak mahai inguruan,
apirilaren 5ean. Hiru idazle ho-
rien obretan zein praktiketan arte
garaikideak garrantzi nabarmena
du. Baina bakoitzak leku desber-
dinetik begiratzen dio arteari.
«Ditxarrik sormena eta ikerketa
nahastu ohi ditu bere lanetan.
Txibiteri ekialdeko kulturen era-
gina nabari zaio, eta eragin horri
buruzko hausnarketa egingo
du». Sarriugartek artearen mun-
duan kokatu du arreta Azala erre
bere azken nobelan. Hain zuzen,
arte munduko botere harrema-
nak, arrakastaren eta porrotaren
arteko erlazioa eta irudi publikoa
aztertu ditu, besteak beste. Mahai
inguruak aukera emango du eza-
gutzeko zenbait euskal idazle zer
nola gerturatzen diren artearen
mundura.
IRUDIA ETA HITZA
Bernardo Atxaga idazlea eta Os-
kar Alegria kazetaria elkartuko
ditu jaialdiak, datorren asteko os-
tiralean. Irudiaren eta hitzaren
arteko lotura izango dute hizpideChristina Rosenvinge izango da jaialdiko gonbidatuetako bat. PABLO ZAMORA
Informazio gehiago
nahi izanez gero,
jo webgune honetara:
azkunazentroa.eus
@
MUSIKA
BARAKALDOLas Sexpeares.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDONashville 5.0.
bGaur, 20:00etan, Lutxanako
Auzo Etxean.
BARAKALDOUdal Musika Banda:
En Danza: Bilbao Dance Sport.
bGaur, 20:00etan, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOLuis Mateos Trio.
bGaur, 20:30ean, Retrokafen.
BARAKALDOThe Inductions
eta Turbofuckers.
bGaur, 21:00etan, Mendigon.
BARAKALDOHiriko Soinuak:
Lanbroa, Las Selvas, Lemy River,
After Life, Geometrica, 4 Villains,
La Nevera Vacia, Sara Zozaya eta
Airu.
bBihar, 17:30ean, San Bizenteko
parkean.
BARAKALDOBilboko Ganbera
Abesbatza eta Orkestra:
Del Requiem a Superstar.
bBihar, 19:30ean, Clara
Campoamor kultur etxean.
BARRIKALos Blues Morning
Singers.
bBihar, 20:00etan, Golfo Norten.
BASAURIEmpty Barrels.
bGaur, 23:00etan, Txarraska
gaztetxean.
BASAURIStriknina, Accidente,
Suspenders eta 2084.
bBihar, 21:00etan, Txarraska
gaztetxean.
BASAURICharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
b Igandean, 13:30ean, Excelsior
tabernan.
BERMEO Javier Escovedo
& The City Lights.
bGaur, 22:00etan, Beleza
Malandran.
BERMEOGatom eta Gorpuzkingz.
bBihar, 22:00etan, Nuntxakun.
BILBOAnkenai.
bGaur, 18:30ean, Bertendona
institutuan.
BILBOTregua.
bGaur, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOBelatza.
bGaur, 20:00etan, Azkuna zentroan.
BILBOThe Polis eta Mius.
bGaur, 20:00etan, Stage Liven.
BILBOZa! eta Ibon RG & Pachinko
Gastrotaller.
bGaur, 20:00etan, Muellen.
BILBOSilver Surfing Machine
eta Los Ojos.
bGaur, 20:00etan, Satelite T-n.
BILBOThe Devils.
bGaur, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBOAbbey Road.
bGaur, 20:00etan, Rock Starren.
BILBOBeerfriendly & David
Murders.
bGaur, 20:00etan, Metzen.
BILBOClaim.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOPetti eta Xabi Señor No.
bGaur, 21:00etan, Kremlinen.
BILBOHey! Bastian eta Atlantida.
bGaur, 21:00etan, Shaken.
BILBOEl Deseo del Doctor.
bGaur, 21:00etan, Hika Ateneoan.
BILBOSantero y los Muchachos.
bGaur, 21:00etan, Azkenan.
BILBOVinila Von Bismark.
bGaur, 22:00etan, Santana 27n.
BILBOYo Soy la Tormenta.
bGaur, 22:30ean, Ambigun.
BILBOMr. Postman eta MariasinDJ.
bGaur, 00:00etan, Kremlinen.
BILBODetectives Salvajes.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOYou Don’t Miss Your Water
jaialdia: Copernicus Dreams,
Walnur eta Bale Irmoak.
bBihar, 19:00etan, Garabian.
BILBOEnder.
bBihar, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOArpaviejas, Sangre Salvaje
eta State Alerta.
bBihar, 20:00etan, Zorrotzako
gaztetxean.
BILBOBilbronx. Euskal Herriko
Beatbox Txapelketa.
bBihar, 20:00etan, Bilborocken.
BILBOGonzalo Portugal.
bBihar, 20:00etan, Bcool aretoan.
BILBOGato Charro.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOSamoah, Caledonian Road
eta Amantes de lo Ajeno.
bBihar, 20:30ean, Mytho aretoan.
BILBORodeo eta Backbone.
bBihar, 21:00etan, Satelite T-n.
BILBOMohama Saz.
bBihar, 21:00etan, Shaken.
BILBO Jacobo Serra.
bBihar, 21:00etan, Itsas Museoan.
BILBOHard GZ eta Lil GZ.
bBihar, 21:30ean, Stage Liven.
BILBOSober.
bBihar, 21:30ean, Santana 27n.
BILBOBilbronx. Aneguria:
Euskara in da House!.
bBihar, 21:30ean, Bilborocken.
BILBOSoge Culebra.
bBihar, 22:00etan, Santana 27n.
BILBODesakato eta Misiva.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBORevista Mania Fest.
bBihar, 22:30ean, Ambigun.
BILBOSick Boys eta Ratpak.
bBihar, 23:00etan, Crazy Horsen.
BILBOTrio Bolaño.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOGuttercats.
b Igandean, 13:30ean,
Crazy Horsen.
BILBOHibai eta lagunak.
b Igandean, 19:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOEleanor McEvoy.
b Igandean, 20:00etan,
BBK aretoan.
BILBOCave.
bAsteartean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOCordovas eta Joe Nolan.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBODropkick.
bOstegunean, 20:00etan,
Bizkaiko Abokatuen Bazkunean.
BILBOGlenn Hughes.
bOstegunean, 20:00etan,
BBK aretoan.
BILBOBodega.
bOstegunean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOLa Yegros.
bOstegunean, 21:00etan,
Stage Liven.
BILBOToc eta Montauk.
bOstegunean, 22:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOAxel Boman, Nick Williams
eta DJ Goo.
bOstegunean, 01:00ean,
Kafe Antzokian.
DURANGOKulto Kultibo, Garolo,
CaleroLDN & Purini Madness eta
DJ Loro.
bBihar, 22:00etan, Plateruenan.
ETXEBARRIEdu Basterra.
bGaur, 21:00etan, kultur etxean.
GALDAKAOThe Bilbobillies.
bBihar, 22:00etan, Urki Kafen.
GETXOOndarreta eta Biotz Alai
abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Erromoko
San Jose elizan.
GETXO Iker & Ruth Discofagia.
bGaur, 22:00etan, Zearbiden.
GETXOBringas.
bBihar, 22:00etan, Basten.
GORLIZRuper Ordorika.
bGaur, 20:00etan, elizan.
IBARRANGELUSonic Free Station.
bBihar, 21:00etan, Biscainen.
IGORRENotas Sensibles.
bGaur, 19:30ean, parrokian.
IGORREUger.
bGaur, 20:30ean, Herriko tabernan.
LEZAMAPPM Cover Sessions.
bGaur, 20:00etan, Oxangoitin.
MARKINA-XEMEINAinara
LeGardon & Band.
bBihar, 20:30ean, Uhagonen.
ONDARROAHuntza
eta Ebri Knight.
bGaur, 22:30ean, Beikozinin.
PORTUGALETEAntifa Gaua:
Boot Boys, Thai eta Takedown.
bGaur, 21:00etan, Grooven.
Bilbo b Bilbronx saioak
Kaleko musika eta dantzak BilborockenLoraldia jaialdiaren barne, Bilbronx saioak izango dira bihar Bilborock aretoan: kaleko dantza eta musika ema-
naldiak. 18:00etan hasita, Dena Bilbao kolektiboak street dantza tailerra eta erakustaldia emango ditu;
ikus-entzunezkoen txanda izango da 19:00etan; jarraian, Euskal Herriko BeatBox Txapelketa jokatuko da; eta
21:30 aldera Aneguriak showa egingo du, Euskara in da House, disko berriko kantekin. DENA BILBAO
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aAgenda
PORTUGALETEAkais.
bBihar, 19:30ean, Meñakan.
PORTUGALETESong of Anhubis,
Forja eta Dr. Hyde.
bBihar, 20:30ean, Grooven.
SANTURTZIHijos de tu Iglesia
eta Sofokados.
bBihar, 20:00etan, Gernika parkean.
SOPELARackers eta
Time to Roots DJ Set.
bBihar, 20:00etan, Gardokin.
TRAPAGARANAkais.
bGaur, 21:00etan, La Tiendan.
ANTZERKIA
AULESTIAmeztu: Skratx.
bGaur, 18:00etan, udal aretoan.
BARAKALDOArimaktore: Funeral.
bBihar, 21:00etan, eta igandean,
19:00etan, Arimaktoren.
BARAKALDODelle’Briciole:
Pop Up.
b Igandean, 18:00etan, Barakaldo
antzokian.
BASAURITartean: Ghero.
bGaur, 20:30ean, Social antzokian.
BASAURIGlu Glu: Pinotxo.
b Igandean, 12:30ean, Social
antzokian.
BERANGOTxalo: ¿Cuándo fue
la última vez?.
bBihar, 19:00etan, antzokian.
BERRIZXake: Lur.
bGaur, 18:15ean, kultur etxean.
BILBOTxori Garcia Uriz eta
Ion Barbarin: Amico on The Beach.
bGaur, 10:30ean, Errekaldeko
udaltegian.
BILBOLa Pacheca Collective:
Camiselle.
bGaur, 19:00etan, Zorrotzako
udaltegian.
BILBOAna Garcia Peñaren
Cuídame de mí, Joaquin Ariasen
En Barbados, Unai Izquierdoren
Asesinato en Portland Streeteta
Mikeel Fernandinoren Zom-2.
bGaur, 19:00etatik 22:00etara,
Pabiloi 6n.
BILBOAbancehis: Intrusos
en mi cabeza.
bGaur, 19:30ean, Begoñako
udaltegian.
BILBOLos Compadres:
Compadres para siempre.
bGaur, 20:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOEnrique San Francisco:
La penúltima.
bGaur, 21:00etan, Bilborocken.
BILBOMaider Lopez eta Elena
Bezanilla: Sagutxo tuntuna.
bBihar, 11:30ean eta 17:00etan,
Azkuna zentroan.
BILBOSupercalifragilístico.
bBihar, 16:00etan eta 18:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBO Igor Martin de Vidalesen
Lerdopina, Unai Izquierdoren
Asesinato en Portland Street, Ana
Garcia Peñaren Cuídame de mí,
eta Joaquin Ariasen En Barbados.
bBihar, 19:00etatik 22:00etara,
Pabiloi 6n.
BILBOPeriplo: Por cierto,
se llama François.
b Igandean, 19:00etan, Garabian.
BILBOAna Garcia Peñaren
Cuídame de mí, Joaquin Ariasen
En Barbadoseta Unai Izquierdoren
Asesinato en Portland Street.
b Igandean, 19:00etatik 21:30era,
Pabiloi 6n.
BILBOLa Pacheca Collective:
Gabriela.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Castañoseko udaltegian.
BILBOLa Zarzuela: Luna de miel
en El Cairo.
bAsteazkenean eta ostegunean,
19:30ean, Arriaga antzokian.
BILBOZirkozaurre: Morse.
bOstegunean, 19:30ean,
Otxarkoagako udaltegian.
BILBOLas Fellini.
bOstegunean, 22:30ean, Badulaken.
ERMUAPirritx, Porrotx
eta Marimotots: Musua.
bGaur, 17:00etan eta 19:00etan,
Ermua antzokian.
GERNIKA-LUMOTxalo: Rita.
bBihar, 20:30ean, Lizeo antzokian.
GETXOOlatz Gorrotxategi:
43º13’44’’N.
bBihar eta igandean, 20:00etan,
Utopian aretoan.
GETXOPausoka: Go!azen 5.0.
b Igandean, 18:00etan,
Andres Isasi musika eskolan.
LEIOATartean: Tabernaria.
Instrukzioak botatzeko ondo
bat kaña.
bOstegunean, 20:00etan,
Ganeko tabernan.
LEKEITIOTxiki: 40 urte
eta aldapan behera niek.
bGaur, 19:45ean, Dzapart
tabernan.
LEKEITIOKatiuska: Zorion hutsa.
bGaur, 22:00etan, Ikusgarri aretoan.
LEKEITIOKarrika: Work in progress.
bBihar, 18:45ean, Barandiaran
aretoan.
Bilbo b Antzerkia
Arin eta labur, oholtzanGaurtik igandera eta apirilaren 5etik 7ra, bi asteburutan emango dituzte
Bilboko Pabiloi 6 aretoan Antzerki Arineko Jardunaldietan hautatutako
hamahiru antzezlan laburrak eta lau lan gonbidatuak. Hiru lan izango dira
euskaraz: Lerdopina, Zom-2eta Piztu gabeko zigarroak. PABILOI 6
LEKEITIOMuntu: Klak (Work in
progress).
bBihar, 19:30ean, Barandiaran
aretoan.
LEKEITIOZe Onda: Heriotza
bikoitza.
bBihar, 22:00etan, Ikusgarri
aretoan.
LEKEITIOHamaika Buelta:
Komuneko zulotik.
b Igandean, 12:30ean,
Barandiaran aretoan.
LEKEITIOMairu: Txoriak
eta zauriak.
b Igandean, 17:00etan, Ikusgarri
aretoan.
SANTURTZITeatro Español:
Mundo obrero.
bGaur, 20:30ean, Serantes
kultur aretoan.
SESTAOMarkus y Juanmanolo:
Wenses y Lala.
bGaur, 19:30ean, Musika Eskolan.
SOPELAAxut: Zazpi senideko.
bGaur, 20:00etan, Kurtzio
kultur etxean.
SOPELAKatastrofen: Neopreno.
bGaur, 20:30ean, Plaza Beltza
kulturgunean.
SOPUERTAZirkozaurre:
Bat, bi, hiru... zirkua.
bBihar, 18:00etan, Enkarterrietako
museoan.
ZALLAGoyo Jimenez:
Aiguantulivinamerica II.
bGaur, 20:00etan, zine-antzokian.
ZORNOTZALarraitz Garcia eta
Josu Angulo: Amaren eskuak.
bGaur, 20:15ean, Zornotza
aretoan.
DANTZA
BILBOBilbronx. Dena Bilbao:
Street Dantza.
bBihar, 18:00etan, Bilborocken.
BILBOMaria Cabeza de Vaca:
Cabeza de vaca.
bBihar, 19:00etan, eta igandean,
19:00etan, Fundicion aretoan.
BERTSOLARITZA
BILBOBBK Bertso Sariketaren
finala.
bAsteazkenean, 18:00etan,
BBK aretoan.
ERANDIOAne Labaka eta
Beatriz Egizabal: Erradikalak gara.
bGaur, 19:00etan, Altzaga
liburutegian.
ERMUA III. Bertso Potea: Unai
Iturriaga eta Maialen Lujanbio.
bOstegunean, 21:00etan, Torrekuan.
GALDAKAOKorrika Kulturala:
Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes,
Agin Laburu eta Maialen Lujanbio.
bGaur, 19:00etan, Torrezabalen.
GETXO Jon Martin, Jone Uria
eta Beñat Krolem: Oholtza.
bBihar, 18:00etan, Erromoko
kultur etxean.
SANTURTZI Jon Martin, Jone
Uria eta Beñat Krolem: Oholtza.
bGaur, 19:30ean, Kresalan.
HITZALDIAK
BILBOGabriel J. Martin:
Intersexualitatea lehen personan.
bGaur, 19:00etan, Bidebarrietako
liburutegian.
BILBO Ion Zelestino: Hau ez da
euskal musikaberbaldi musikatua.
bAsteazkenean, 19:30ean, Biran.
GETXO Jose Maria Bretos Linaza:
Las culturas indoeuopeas de Asia.
bGaur, 18:00etan, Andres Isasi
musika eskolan.
LEKEITIOAnder Lipus, Arantzazu
Fernandez, Idoia Gereñu eta
Gaizka Sarasola: Teatro geruzak.
bBihar, 16:30ean, Azkue aretoan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BILBOPotemkin zinema.
b Igandean, 19:00etan, Zirika!
herri gunean.
BILBO Iratxe Fresnedaren
Cold Lands - Lurralde Hotzak filma.
bOstegunean, 19:30ean,
Arte Ederren Museoan.
IGORREMendi Tour:
Wallmapu,Notes from the Wall
eta This Mountain Life.
bGaur, 19:30ean, Lasarte aretoan.
BESTELAKOAK
BERRIZOlga Sanchez ipuin
kontalaria: Koloretako munstroa.
bBihar, 12:15ean, kultur etxean.
BILBOKokorilo musika tailerra.
bBihar, 12:30ean, Konpartitun.
BILBOGarazi Goia, Goizalde
Landabaso, Nerea Alberdi eta
Galder Perez: 1.362 km euri
sormen literarioa.
b Igandean, 12:30ean, Itsas Museoan.
BILBOGutun Zuria literatura jaialdia.
bDatorren asteartetik larunbatera,
Azkuna zentroan.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Agenda
Natalia Salazar Orbe
Sineskeriek eta sin-
bolismoak indar
handia izan dute
Bizkaiko eremu as-
kotan. Albiste onen
zein zorigaitzen iragarletzat hartu
dira elementu ugari. Batzuk eta
besteak ahozko kondairetan za-
baldu dira urte luzez, belaunaldiz
belaunaldi. Hainbat adituk eta
ikerlarik horietako asko jasotze-
ko eta biltzeko lana hartu izan
dute. Jose Maria Barandiaran izan
da lan hori hartu dutenetako bat.
Eginbehar horretan, zezen go-
rriarekin lotutako hainbat eleza-
har aurkitu eta jaso zituen.
Diccionario de la Mitología
Vasca lanean azaldu zuenez, lur-
peko jenioak zezen gorrien itxu-
ran azaltzen dira askotan. Batzue-
tan, altxorrak dauden haitzuloak
zaintzen dituzte kondairetan.
Beste batzuetan, zerbait
txarra gertatuko den sei-
nale gisa ere agertzen
dira. Gaueko ibiltariak
ikaratzeko ere azaltzen
dira.
Lapurrak, altxorrak
eta leizeetako zaindari
bitxiak ditu osagai Ba-
randiaranek Orozkon gi-
rotutako kondairak. As-
paldi-aspaldian, lapur bat omen
zegoen herrian. Ogibide horretan
ondo trebatua zegoen, eta nego-
zio bikaina egiten zuen. Egunero
egiten zuen lapurretan, eta balio
handiko gauzak lapurtzen zituen.
Denak atzetik ibili arren, inork ez
zuen lortzen harrapatzea.
Apurka biltzen ari zen altxorra
Itxina mendiko haitzulo batean
gorde zuen. Han gorde zituen
urrezko txanponak, diamantez
osatutako uhalak, perlazko lepo-
koak eta antzeko bitxiak.
Orozkotik kanpo ere ateratzen
zen sarri, derrigorrean, gero eta
ezagunago bihurtzen ari baitzen
bere egitekoa, eta atxilotua izate-
ko arriskua handituz zihoan. Ze-
latan izaten zituen mikeleteak,
noiz harrapatuko zain.
Etxetik urruti joan zen horieta-
ko batean, hil egin zen. Kondai-
rak ez du zehazten zer gertatu zi-
tzaion. Baliteke gehiegi jan zuela-
ko hiltzea, edo zalditik erori izana.
Hil zen tokian bertan lurperatu
zutela besterik ez dio elezaharrak.
Heriotzaren berri izan bezain
laster, Orozkon herritar talde bat
elkartu zen lapurrak utzitako al-
txorraren bila joateko, Itxinara.
Batean eta bestean begira eman
zituzten egunak, baina ez zuten
ezer aurkitu. Etsita, etxera itzul-
tzea erabaki zuten azkenean.
Egunak joan, egunak etorri,
Bilboko jauntxo batzuk iritsi ziren
herrira, mapak eta seinale ugari
zekartzatela. Itxinara iritsi eta be-
rehala aurkitu zuten orduan
Atxular haitzuloa zena. Herrian
berehala izan zuten aurkikuntza-
ren berri. Eta jakinaren gainean
zeuden guztiak leize inguruetara
gerturatu ziren.
Zezena haitzuloanHerritar batek leize barrurako bi-
dea abiatu zuenean, ordea, ezus-
teko galanta hartu zuten denek.
Zarata izugarria entzun zen ingu-
ruan. Zezen basati baten orroa zi-
rudien hotsak izututa utzi zituen
guztiak. Baten batek esan zuen
Leizeko deabrua zela. Horrelako-
rik ez zegoelakoan, aurrerako bi-
deari ekin zion horretan ari zenak,
eta leizean barneratzen saiatu
zen. Hiruzpalau pauso ematerik
ere ez zuen izan, ordea. Berehala,
zezen bat azaldu zitzaion, sudu-
rretik kea zeriola.
Ohiko zezenak baino askoz
handiagoa zen. Puzka hasi zen,
behin eta berriro. Eta lurrari atza-
parka aritu zen, aurrean zituenei
eraso egiteko asmoa izango balu
bezala.
Egoera ikusita, buelta eman,
eta korrika hasi ziren han zeuden
guztiak. Orozkora iritsi arte ez zi-
ren geratu. Batzuek deabrua zela
zioten; beste batzuek, Mari zela,
eta hura zuela gordelekuetako
bat. Herriko jakintsuenak eman
zien gakoa: «Lapurraren espiri-
tua zen hori. Etxera itzuli eta atse-
dena bakean izango badu, bere
hondarrak behar ditu».
Jakintsuaren hitzak entzun, eta
berehala taldea osatu zuten zen-
bait herritarrek. Lapurra hil zen
lekura abiatu ziren, haren hezu-
rrak hartu eta ekartzeko asmoz.
Handik egun batzuetara itzuli
ziren, lapurraren hezurrekin.
Kondairak dio leizearen aurreal-
dean utzi eta berehala hauts
bihurtu zirela.
Zalantza egin ostean, haitzulo-
an sartzen saiatu ziren berriro.
Aurrera zihoazen, eta han ez ze-
goen zezenaren hotsik. Ageri ere,
ez zen ageri inguruan. Barrura bi-
dean zihoazen, pozik eta lasai. Al-
txorra bera ere aurrez aurre zute-
la ikusi zuten.
Distira izugarri batek egin zien
harrera. Lapurrak elkarren ondo-
an eta gainean pilatuta gordeta
zeuzkan kutxa guztiak atera zi-
tuzten leizetik. Den-dena atera
zuten. Barruan ez zuten utzi ezer.
Denak pozez gainezka zeuden
leizearen sarreran. Bat-batean,
izugarrizko algara bat entzun zu-
ten. Haitzuloaren barrualdetik
zetorren. «Eskerrik asko altxorra
nire partez ateratzeagatik!»,
oihukatu zuen ahotsak. Hotsak
zur eta lur utzi zituen, eta are ha-
rrituago utzi zituen gero gertatu
zenak: barrutik ateratako kutxa
guztiak desagertu egin ziren, ino-
lako arrastorik utzi gabe.
Zezen gorria sinbologia handiko etaaskoko elementua da euskal mitologian.Orozkon girotutako kondaira honetan,beldurgarri ageri da. Beste bateklapurtutakoekin aberats egin nahi izandutenen ezustekoaren berri ematen du.
Altxorrarenzaindaria
IBONELORRI.EUS
Etxetik urruti joan zenhorietako batean, hil egin zenlapurra. Hil zen tokian bertanlurperatu zuten
Herriko jakintsuenak esan zienatseden hartzeko etxera itzuli behar zuen lapurrarenespiritua zela zezena
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko martxoaren 29a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sHALA BAZAN EDO EZ BAZAN...