1/31
2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe aurrefabrikatu, modular eta industrializatuen laburpena
Gaur arte Eraikalen webgunean jaso diren mota horretako etxeen eta jarduera
horretan dabiltzaten enpresen laburpena, bai nazionalak bai nazioartekoak.
2012ko urrian argitaratutako laburpenaren eguneratzea. Jarraian, gaur arte
aipatu diren etxeak edo enpresa eraikitzaileak adierazten dira, laburpena
gaurkotuz. Laburpena herrialdeen arabera antolatuta dago, batez ere,
Espainiako enpresetan arreta jarriz:
ALEMANIA
Titus Bernhard-en , proiektu bat da Casa 11x11, material
homogeneozko itxura trinkoa lortu nahi duena, eta, ahalik eta kanpo-
azalerarik txikienarekin, 11 x 11 metroko bizilekua ahalik eta
errentagarriena egin nahi duena. Egurrezko ohol aurrefabrikatuz eraikia
da, bai hormetan, bai estalduran. Kanpo-azala burutzen duen arrastel-
fatxadak etenik gabe biltzen du estaldura ere.
Casa Haus 11x11
2/31
HUF Haus . Luxuzko etxeak eta eraikinak eraikitzen dituzte.
Huf Haus-en etxebizitzak
SchwörerHaus KG . Gaztelaniaz dago eskuragarri haren webgunea.
Bizkaiko Emes Arquitectura arkitektura-estudioak eraikuntza-
sistema hori erabiltzen du.
SchwörerHaus KG-en zaharen egoitza Alemanian
ARGENTINA
Viviendas Monteverde . Etxebizitza indibidualen eta hotelen
eraikuntza industrializatua, lehorrean.
Monteverde etxebizitza eredua
3/31
AUSTRIA
KLH Massivholz GmbH . (gaztelaniaz dago webgune hau). Zur
ijetzizko KLH Systems egiturak —azkar muntatzekoak— egiten
dituzte, CNCrekin ebakita. Casa Ex dugu La Colombina etxe-
sistemako lehen adibide eraikia. Ingurumen-balio handiko inguruneetan
bigarren bizitetxeak diseinatzen, kudeatzen eta eraikitzen ditu empresa
horrek. KLH Systems egiturak oinarri dituztela eraikitzen dira, eta
Garcia German Arquitectos SLP. bulegoko diseinu
pertsonalizatuak izaten dituzte.
Casa Ex, La Colombina
KANADA
Meka . Banbuz barneko estadura eta zedroz kanpoko estaldura duten
edukiontziekin egindako etxe modularrak. Edukiontziak metatzeko
ereduak eta familia askoko etxeak dituzte.
4/31
Meka etxeak
ESPAINIA
A-cero Tech , A-cero arkitektura estudiaren arkitektura modularra.
Hamabi etxebizitza-modelo estandarizatu ditu. Eraikuntza-sistema
modular honekin, modelo pertsonalizatuak egin daitezke. Eraikuntza-
epea: 20 aste. Erabat ekipatuta eta amaituta entregatzen dira,
bainugelak, sukaldea, berotze-sistema eta argiteria barne direla.
Duo eredua, A-Cero Tech
Aplihorsa Modular . Etxebizitza, bulego eta merkataritza-
lokalentzako hormigoian oinarritutako eraikuntza-sistema modularra.
Aplihorsa
5/31
Arquima, casas modulares de madera , Zurezko etxe
industrializatuak egiten dituen Kataluniako enpresa. Haren sistemak
mota guztietako eraikin eta erabilerei zaizkio aplikagarriak. Bi solairura
arteko etxe txikietarako erabiltzen da SEA sistema. Goranzko
eraikinetan, berriz, CA2D sistema erabiltzen da. Sistema hori ezin hobea
da etxebizitzetarako, eskoletarako, erietxeetarako...
arquima 208
B-house , zurezko eraikuntza modularrak egiten dituen enpresa
kataluniarra da. Lau etxebizitza-mota eta bi sistema garatu ditu.
B-house-n B-compact
Blochouse, mediterraneoko etxeak . Kataluniako enpresa honek
ohiko eraikuntza-prozesuak eta aurrez fabrikatutako etxeenak
konbinatzen ditu.
6/31
Blochouse, 1.1 eredua
BSCP (Building System with Concrete Panel) , Madrilgo
enpresa da, eta BSCP Sistema sortu du, hormigoi armatuzko piezez
industrialki eraikitzeko sistema integrala, edozein eraikin eraikitzeko
balio duena, osorik zein partzialki, haren erabilera, forma eta tamaina
gorabehera. BSCP Eraikuntza Sistemak, arkitektura-proiektutik
abiatuta, eraikin eta erabilera bakoitzerako berariaz egiten du
industrializazio-proiektua; esperientziarik gabeko eraikitzaile orori
proiektua munduko edozein bazterretan industrialki gauzatzeko aukera
ematen dion “instrukzio-liburua” da hori. BSCP Sistemarako 398. DITa
dauka BSCPk, Eduardo Torroja Institutuak jaulkia, eta Sistema BSCP
para la construcción industrializada de edificios con
elementos de hormigón armado izeneko patentearen jabea da.
7/31
BSCP-k eraikitako “Mataró” eraikina
Built To Live, S.L , enpresa andaluziarra. Garapen-bidean dauden
herrietan interes sozialeko etxebizitzak eraikitzen ditu, hormigoi armatu
sismoerresistentezko zimenduak eta hargi-lan zeramiko trinkozko
hormez egindako itxiturak jarriz. Lau bat egunetan, batez beste,
muntatzen da etxe estandar bat, eta 40 oineko edukiontzi batean
garraiatzen da etxe oso baterako kita.
Built to live-n Mota 4 kanpoko eredua
Casa Garoza 10.1 , Herreros Arquitectos-ek diseinatutako etxebizitza
industrializatua.
8/31
Garoza 10.1 etxea
Iratiko etxeak P200601608 patente zenbakia duen Errioxan eta
Nafarroan etxe aurrefabrikatuen egilea.
Cimpra (Construcción Industrializada Modular Prefabricada S.L.).
Sevillan 2009an sortutako enpresa da eta etxe aurrefabrikatu edo
industrializatuak esportatzen aditua. Etxebizitzak egin ditu eta baita
ikastetxeak, osasun-zentroak, kampamentu militarrak, etabarreko
moduzko komunitate-zerbitzuak ere.
Compact Habit . Katalunian kokatua dago eta lantegian guztiz
amaitutako eta hornitutako hormigoi armatuzko modulu bolumetrikoak
eraikitzearen aldeko apustua egin du: eMii sistema berritzailea
(eraikuntza modular integral industrializatua).
9/31
Sant Cugat del Valles-eko UPC campusean dauden 57 etxebizitza. Compact
Habit
Contenhouse , Itsas edukiontziekin etxeak eraikitzen dituen enpresa
bizkaitarra. Eraikin partekatuak ere eraikitzen ditu.
Bideo honetan, Contenhouseri buruzko informazio gehiago duzue.
Madrilgo CS&A Diseño y Construcción de Arquitectura Bioclimática enpresa familia-etxe txikiak egiten espezialista da. Zenbait etxe-modelotako aurreproiektuak ere saltzen ditu, eta “autoeraikuntza” sustatzen du. Oinarrizko muntaketa bat (instalaziorik eta akaberarik gabe) eskaintzen du, 600 bat euroan metro karratua. Eskaintzen du, halaber “dena barne” muntaketa bat ere, 1.100 bat euroan metroa karratua, gutxi gorabehera (dena sartzen da: zimendatzea, BEZa, tasak, proiektua...).
247 m2-ko CS&A-ren BIO 06 eredua
10/31
Ecodomus arquitectos , estudioa arkitektura jasangarrian dago
espezializatuta, eta bioklimatismoan eta industrializazioan aditu diren
zenbait arkitektok osatzen dute. Helburu nagusia: kalitateko diseinua
eskaintzea, preziorik onenean, betiere energia-eraginkortasuna eta
jasangarritasuna direla irizpide. Prezioa: etxe bioklimatikoa, bost
hilabetean, 995 €/m2.
Ecodomus-en eraikuntzen adibideak
EcoEstandar . Edukiontziekin etxe aurrefabrikatuak egiten dituen
Valentziar empresa.
EcoEstandar-en Box4H3.0 eredua (103,22 m2 - 4 gela)
Egoin Zurez eraikitzen duen enpresa bizkaitarra.
Egoin-en VITA etxea
11/31
EQO desing houses . Zurez eraikitako etxe ekologikoak. Lerro zuzen
eta volumen garbiko arkitektura. HT+C arkitektoen taldekoa (Hörter,
Trautman eta Catania) ;
EQO design houses-en etxea
Ekoetxe , talde euskaldunak etxe ekologikoak diseinatzen ditu eta
eraikuntza-sistema berriak garatzen ditu, etxe pasiboaren irizpideak
jarraituz, hormigoizko eta beste osagarrizko egitura modularretan
oinarrituz, eraikuntza eredu ekoeraginkor berri baterako, ekonomikoki
iresgarriak eta denbora gutxienean eginak direnak.
Ekoetxeren plentzia eredua
Estudio Dream , Espainiako Valentzian eta Argentinako Buenos
Airesen dago. Hainbat negozio-eremu desberdin ditu, hasi egitura
modularretatik eta moduluen salmenta, sustapenak, aurrez fabrikatutako
etxebizitzak, zurezko gaiak eta abar;
Estudio Dream-en aurrefabrikatutako etxea
12/31
Fábricadecasas.es . Kataluniako empresak, etxeak “eraiki”
beharrean, “fabrikatu” egiten ditu.
Fábricadecasas.es-en etxe amerikarra
Fabriq-21 , NCM Sistemas Modulares-ek eta Q-21 Arquitecturak
garatu dute eta diseinu malgua, bioklimatikoa eta ekologikoa ditu
ezaugarri.
Fabriq21-en etxebizitza familiarraren ereduaModelo de vivienda familiar de
Futuria Home , Eraikuntza modularrak diseinatu, egin eta
merkataratzen duen Valentziako empresa.
13/31
Futuria Home-n Futuria Luxe eredua
Garnica Plywood-ek , Errioxako Faber 1900 Arkitekto eta
Ingeniarien estudioarekin lankidetzan, etxebizitza sozialetarako,
kanpinerako eta lanabesetarako etxe modularrak garatzen ditu.
ply home, campingerako etxebizitza
Grupocid , Zurezko etxe modularrak egiten dituen Alacanteko
empresa.
14/31
Grupo Cid-en 146 m2 –ko Cubik eredua
Hormiempresa , enpresa kataluniarrak, hormigoi
aurrefabrikatuzko familia bakarreko etxeak eta hormigoizko
elementu aurrefabrikatuzko sistema industrialak eraikitzen
ditu.
Hormiempresa-ren High Design Space eredua
I.C.S., Intelligent Concrete System sistemak, familia bakarreko
nahiz askotarako etxebizitza-eraikinen, industria-pabilioien, kirol-
instalakuntzen, eskolen eta abarren eraikuntzarekin zerikusia dauka, eta
hura aplikatzeak aukera ematen du eraikitze-prozesua arintzeko, ohikoak
ez bezalako egitura- eta formazio-kontzeptuetan oinarrituta. I.C.S.
eraikuntza-sistema hormigoi autotrinkogarria erabiliz gauzatzen da.
Fluidotasun handiko hormigoia da hormigoi autotrinkogarria,
garraiatzean ez banantzeko joera handikoa, enkofratu estu eta armazio
ugarikoetan dardararik egin gabe hustu daitekeena. Dardara-fasea
ezabatuta, bere pisu hutsez sendotzen da hormigoia. Iruñekoa da
empresa.
15/31
ICS, Eraikuntzako sistema automatikoaren eraikin oinarrizko baten
fatxada
Infiniski , eraikuntza-enpresak (Madril) Espainian eta Txilen ditu
bulegoak, eta fabrikan egindako moduluen bidezko eraikuntza-sistema
du. Era guztietako eraikinak egiten ditu: etxebizitzak, ikastetxeak,
bulegoak, hotelak... Etxebizitza modularrei dagokienez, bi serie ditu: Loft
seriea eta Huis seriea. James&Mau arkitektura-estudioarekin egin
ohi du lan.
Mentahouse. Infiniski eta James&Mau
Medgon . Palentziako enpresa honek etxebizitza pasiboak eta
zurezko ECO etxebizitza modularrak egiten ditu. Diseinu itxiko
etxebizitzak dira ECO etxeak.
16/31
ECO 140 eredua, ECO 130. Medgon
Meltec , Eraikuntza modularrak, eraikin eta txalet aurrefabrikatuak
egiten dituen Asturiaseko empresa.
Meltec-en eraikuntza
Modulab , Madrilgo enpresa da eta arkitektura modular
ekoeraginkorrak ikertu, diseinatu eta eraikitzen ditu, etxebizitzetarako,
nekazaritza-garapen jasangarrirako, ostalaritzarako eta bulegoetarako.
Modulab-en ikasgelak
17/31
Caseresko Modular Home enpresak, etxe aurrefabrikatuen sistema
bat dauka, elkarrekin puzzle bat eratuz mihiztatzen diren hormigoizko
horma handiz osatua. Modular Home sistemak gerora handitzeko
aukera ematen du. Hasiera batean azalera txikiko etxebizitza hauta
daiteke, eta aurrerago handitu sistema bera erabiliz.
Gama Pollok. Modular home
Modultec , Egoitza Gijonen (Asturias) duen enpresa da eta eraikuntza
modular industrializatuan dihardu.
Modultec proiektua: Estremerako bizitegi-gunea, Madril
Modus-Vivendi , Bizitegi-arkitektura modularra eskaintzen du,
neurrira egin daitezkeen bost etxebizitza familiabakarretik hasiz. Modus-
Vivendik Modultec Asturiaseko enpresarekin merkaturatzen dituzten
etxebizitzen eraikuntza eta muntaketarako hitzarmena du.
Noem , Zurezko eraikin ezberdinak (gehienez 5 altueratakoak).
18/31
Noem
Eraikuntza modular industrialak egiten ditu Normetal enpresak,
Madrilen eta Porton lantegi bana du. Produktu hauek eskaintzen ditu:
o Nabe aurrefabrikatuak: nabe industrialak, zazpi eta 30 metro
bitarteko argiekin, 4 eta 9 m arteko altuerarekin, eta hondo-
mugarik gabe.
o Portiko modularreko egitura gogor batean oinarritutako sistema
modularra (SM), zutabez eta habez osatua, 5 metroko oinarri-
modulazioarekin eta haren multiplo eta azpimultiploekin.
o Eraikuntza modular finkoa (EMF), edukiontziz edo trailerrez erraz
garraiatzeko moduko instalazioak egiteko.
o Eraikuntza modular finkoa plus (EMF+).
Normetal-en nave industrial aurrefabrikatuak
Panel noroeste . Arkitektura modularra Galizain. Hormigoi
isolatzailez egindako egitura aurrefabrikatua. Ereduak eta akaberak,
bezeroaren diseinuen eta beharren arabera eginak.
19/31
Panel noroeste-ren Arousa eredua
Pmp Casas Prêt-à-Porter . 4 hilabetetan hormigoi prefabrikatuz
egindako etxebizitza industrializatu, neurrira egindako eta jasangarriak
eraikitzen ditu, finantzaketarekin eta Grupo Pujol-en bermeaz.
DOM etxe aurrefabrikatua, PMP
Etxebizitza Jasangarrietarako Sistema Modular Irekia (SAVMS) Madrilgo CSO Arquitectura , arkitektura-estudiokoa. Bezero bakoitzaren premietara egokitzen diren eraikuntza-modulu industrialak ditu oinarri. Oso epe laburrean eraiki daiteke etxea, prezio finkoan eta era askotako elementu ekologikoak eta jasangarriak erabilita. Prezioa: 700 euro/m2, proiektua barne dela.
20/31
CSO Arquitecturak SAVMS sistema erabiliz egindako etxea (Madril)
Taver Instackack panelak erabiltzen ditu Madrilgo Opinm .
enpresak. herritarren etxe-premiak asetzearren munduko zenbait
herrialdetan mikrohiriak egiteko eraikuntza-sistema, zeinak kultura-,
osasun-, erlijio-eta administrazio-zerbitzuak ere (ikastetxeak,
haurtzaindegiak, osasun-zentroak, elizak, bulegoak, aisiaguneak...) ere
eskaintzen dituen. Sandwich-erako sistemari esker (mikrogelaxka-
formako poliuretanozko apar zurruna duten altzairuzko bi xafla),
isolamendu termiko erabatekoa du, baita itxitura sendoa,
autosostengagarria eta estetikoa ere.
Nabe industrialak, Taver Instackack panelak erabiliz
TECCON®, eraikuntza-sistema industrial modularra,
Kataluniako TECCON Evolution , konpainiarena. Espainian,
Brasilen eta Angolan dihardu enpresa honek. Konponbide egokia
etxebizitza familiabakarrak zein familia askorentzakoak eta zerbitzu-
eraikinak egiteko. Altzairu galvanizatuko (Light Steel Framing) xafla
fin profilatuko egitura bat du oinarri TECCON® sistemak, eta obrara
aurrez muntatuta iristen diren zenbait fatxadak, barne-paretak eta
solairuk osatzen dute. Lehorrean instalatzeko prest iristen dira elementu
horiek, eta zorrotz betetzen dute Europako araudia eta Espainiako Kode
21/31
Teknikoa. TECCON® izan da, altzairu arinean oinarritutako eraikuntza-
sistemetatik, CE marka eta DITE zigilua (Europako Egokitasun
Teknikoaren Agiria) lehenbizi eskuratu dituena. EOTA erakundeak
(European Organisation for Technical Approval) ematen du agiria..
Produktu industriala izaki, nazioarteko edozein merkatutan sal daiteke
TECCON®. Kataluniako Croxley Construcciones enpresak,
adibidez, erabili ohi du eraikuntza-sistema hori.
36 etxebizitzen proiektuaren zatiak, TECCON® sistema erabiliz
TecnoHomes . Etxebizitza familiabakarrak (hiru solairurainokoak) egiten ditu Burgoseko enpresa honek, baita aurrefabrikatutako etxe modularrak ere (20 modelotik gora), altzairu galvanizatuko profilak erabiliz solairuetan, paretetan eta estalkian.
Tecno Home, altzairuzko etxea
22/31
Unique Houses . Hormigoizko eraikuntza industriala. Oraingoz, zazpi modeloko (A-tik G-ra) katalogo bat du, edonolako etxebizitzak egin baditzake ere.
4 gelako F eredua, Unique Houses
Zbb , Arabako etxeak, ekologikoak, energia-kontsumo baxukoak.
ESTATU BATUAK
Blu Homes , San Franciscoko enpresa honek badu egitura tolestua
erabiltzen duen metodoa, zeinari esker espazioa aurrezten baita
garraiatzean, eta denbora mihiztatzean. Aurrefabrikatutako etxolak, 10
eta 27 m2 bitartekoak, lorategiaren edo etxe atzeko patioaren puska bat
aprobetxatuz etxearen azalera zabaldu nahi duten bezeroentzat. Zenbait
etxe-modelo ditu: breezehouse, sidebreeze, glidehouse, lofthouse,
balance, evolution eta element. Garajeak ere egiten ditu.
Lofthouse eredua, Blu Homes
23/31
Haven Custom Homes , Pennsylvanian eraikitzen du eta Estatu
Batuetako ipar-ekialdeko eskualdeez arduratzen da;
Hive Modular ;
Hom Escape in Style ;
Aktiv eredua IdeaBox etxe aurrefabrikatuen enpresaren eta
IKEAren arteko lankidetzaren ondorioa da. Erabiltzaileak berak
muntatu beharreko familia bakarreko etxebizitzak dira;
Livinghomes Moduluetan aurrefabrikatutako etxeak dira, lantegian
eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak
LEED ziurtatuta daude eta eguzki-panelak, birziklatutako zurezko eta
banbuzko estaldurak eta aireztatzeko sistema automatikoak dituzte, beste
ezaugarrien artean. Enpresa amerikarra;
LivingHomes eraikuntzaren adibidea
Ma Modular . Texasko enpresa da, KRDB diseinu eta eraikuntzako
enpresak sortua.
Marmol Radziner Prefab . Los Angelesekoa da enpresa hau
Marmol Radziner. diseinu- eta eraikuntza-konpainiaren mendekoa.
Neurrira egiten dituenez gain, baditu hiru serie ere: Skyline, Rincón eta
Locomo;
24/31
Dwell homes collection, skyline saila, Marmol Radziner Prefab
MEDCottage : jende helduarentzako etxe aurrefabrikatu mugikorrak.
N2Care enpresak egiten ditu. Berrikuntzaren sektorean aritzen da
enpresa hori, jende helduaren zaintzan batik bat. Adineko jendeari
eta/edo desgaituei arreta medikoa ematea du xede. Guraso zaharrak
dituzten seme-alaba helduek beren jabetzapeko eremu batean eurentzako
toki bat izateko modu bat da. Hartara, hurbilago izan ditzakete gurasoak,
eta ez dute zertan eraman haiek zahar-etxeren batera. Laburbilduz, etxe
ondoan ospitaleko gela bat edukitzearen antzekoa da, erosotasun eta luxu
handiarekin. Horrez gain, eraikin horiek urrutiko kontrol-sistema bat ere
badute, osasun-sektoreko langileentzat. Hiru modelo daude: 27, 28 eta
56 m2-koak.
Med Cottage
25/31
Method Homes . Egitura aurrefabrikatuak egiten ditu. Zenbait
produktu-serie eskaintzen ditu: M, Cabin, SML, Paradigm, Homb,
Elemental, Cottage.
Etxe aurrefabrikatua, Method Homes
Piece Homes . Etxebizitza modularrak Davis Studio Architecture
+ Design ‐ek diseinatuak. Zenbait modelo ditu: Standard, Premium
(estandarrak baino konplexuagoak), eraikin osagarriak
(gonbidatuentzako etxea, estudioa...) eta familia anitzentzako modeloak.
Townhouse eredua, Piece Homes
Proto Homes enpresak (Los Angeles) aurrefabrikatutako sistema
hibrido berri bat (patentatzeko dago) asmatu du: ProtoCore. Sistema
horrek % 70 murrizten du eraikuntza-denbora, eta % 60tik gora kostua,
arkitekturaren kalitateari kalterik egin gabe.
26/31
Sunlight Residence, Proto Houses
Simple Modern Homes ;
Stillwater , etxe aurrefabrikatuak. Washingtoneko konpainia.
FINLANDIA
•Kuusamo Log Houses , Polkky talde finladiarreko kidea da eta
zurezko etxeak eraikitzen ditu. Bere web orria erderaz ere dago. En
Espainian Ecotec , 100X100 Madera eta Zurki enpresek
banatzen dituzte.
KU 161 zurezko eredua, Kuusamo
27/31
Polar LifeHaus -ek zurezko etxeak egiten ditu. Suitzan, Frantzian,
Erresuma Batuan eta Alemanian ditu ordezkaritzak enpresak. Hainbat
etxe-mota egiten ditu: garaikideak, modernoak eta abar.
+villa eredua, Polar Life Haus
FRANTZIA
“Drop House” aurrefabrikatutako etxebizitza-proiektu bat da D3
Architectes -ek sortua. Etxe horretan, bolumen zentral baten
inguruan banatzen dira aretoak. Mugikorrak dira eremuetako batzuk,
tiraderen antzera, eta, erabiltzen ez badira, trinkotu egin daiteke etxea,
eta seguruagoa bihurtu.
Drop House, D3 Architectes
28/31
Eraikuntza modularretan oinarritutako beste proiektu batzuk ere garatu
ditu D3 Arquitectes arkitektura-estudioak (argazkian ikusten duzuena,
adibidez, modulu triangeluarrekoa).
104 proiektua, D3 Arquitectes
GALES
Plastiko birziklatuz egindako aurrefabrikatutako etxe modularrak,
Thermo Poly Rock (TPR) , Affresol enpresarena.
GUATEMALA
IPS Sistema , Banako etxebizitza industrializatua. Espainian
bulegoak dituzte.
INGALATERRA
Portakabin . Altzairuzko eraikin modularrak: eskolak, hospitaleak,
bulegoak, haurtzaindegiak, biltegiak, etab.
29/31
ISLANDIA
Islandiako Glama Kim arkitektura-estudioak udarako etxe-modelo
aurrefabrikatu bat du. Eraikin bakoitzak bi eremu ditu, elkarrekin
konektatuta. Handienean, sarrera, sukaldea, jangela eta egongela daude,
eta zedro-zur gorriz dago estalita kanpotik. Beste eremuan, berriz, areto
pribatuak daude (logelak eta bainugela), eta aluminio korrugatuz dago
estalia. Goiko solairu bat ere badu etxeak, egongelari atxikia. Leku
gehiago ematen dio solairu horrek etxeari. Material hautatuz egiten da
egitura, are gehiago murrizteko fabrikazio-kostuak, baina kalitateari
kalterik egin gabe. Urki-zurezkoa eta igeltsu-plaka margotuzkoa da
barrualdea; zorua, berriz, haritz-zurezkoa.
Udarako etxea, Glama Kim
MULTINAZIONALAK
Algeco / Williams Scotsman 20 herrialdetan daude: Frantzian,
Erresuma Batuan, Espainian, Portugalen, Italian, Alemanian, Belgikan,
Polonian, Txekiar Errepublikan, Errumanian, Finlandian, Eslovakian,
Estonian, Lituanian, Luxenburgon, Holandan, Errusian, Mexikon,
Kanadan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Bere web orrian erikuntza
modularreko industrian munduko lehenak direla diote.
30/31
PORTUGAL
Modiko Eraikuntza Modular Sistema Téketo Modular
enpresarena, Grupo Metalusan dagoena. Altzairu galvanizatuzko
egiturak eraikitzen ditu. Hainbat modelo ditu (t0, t1, t2, t3 eta t4), behar
den etxe-azaleraren arabera. Modelo bakoitza, berriz, zenbait arkitektok
egiten dute. Hainbat etxebizitza modular ditu diseinatuak arkitekto
bakoitzak.
Olga Pimentaren Green T4 Dúplex, Téketo Modular
Jular enpresak garatzen du Sistema Tree House Zurez egiten da
ia erabat, eta zenbait modulu industrial ditu, mihiztatuak eta fabrikan
bertan erabat ekipatuak. Goiko aldetik edo albotik mihiztatzen dira gero
moduluak. Beraz, handitu egin daiteke etxea, leku-premiak areagotu
ahala. Bi unitate nagusi ditu katalogoak: TreeHouse T —22 metro
karratuko azalerako moduluz osatua— eta TreeHouse Riga, trinkoagoa
eta azalera txikiagokoa. Zenbait modulu estandar oinarri hartuta, era
askotako bana daitezke etxeko eremuak, moduluen arteko konbinazio
bertikalak eta horizontalak eginez. Sei modulukoa da oinarriko multzoa
(130 bat metro karratu), eta 12koak edo gehiagokoak ere egin daitezke,
patioetan edo terrazetan elementuak banatuz.
31/31
Tree House
SUEDIA
Zip House . Gaur egungo tankeraz diseinatuta dauden etxeak dira,
eskandinaviar itxura mantenduz; bere eraikuntzarako ZIPFRAME
sistemapean dauden gaur egungo materialak eta teknikak erabili dira,
SIPs paneletan oinarrituta daudenak (egiturazko panelak, isolamendu
barne).