![Page 1: 04 - Zamudio · Psikologia konduktual kognitiboa da aipa-tu arazoak jorratzeko erabiltzen den me-todologia ikuspuntua. Gainera, adingabeen arriskua ebaluatzeko eginkizunak ere gauzatzen](https://reader031.vdocuments.site/reader031/viewer/2022040104/5e26b2c4df85f218a8195e6d/html5/thumbnails/1.jpg)
10
tzea sustatzeko eta euren erabateko gara-pen librea sustatzeko, betiere gizartearen egungo ereduarekin bat etorriz.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jotzeko, ezinbestekoa da erroldatuta egotea. Al-dez aurreko hitzorduaren bidez ematen da zerbitzua.
Zein zerbitzu ematen ditu?
Prestazio ekonomikoak• Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.• Gizarteratzeko laguntza bereziak, ba-
nakakoak eta familiakoak.• Kotizaziorik gabeko erretiroak eta
balioezintasunak.• Erretiro eta balioezintasunen gizarte
ongizaterako funtsaren pentsioak.• Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta
eskuratzeko orientazioa, informa-zioa eta deribazioa, eta etxebizitza-ren prestazio osagarria.
Gainera, LANBIDEko langile batek, EGAZ Txorierrin, diru-sarrerak berma-tzeko errenta (DBE) kudeatuko du (ikus 19. orrialdea) asteazkenero, 9:00etatik 14:00etara, aldez aurretik hitzordua eska-tuta (944536370 telefono-zenbakian).
Adinekoak• Eguneko zentroan behin betiko edo
aldi baterako egoitza plaza kudea-tzea eta izapidetzea.Adintsuen Etxea. Zamudio
04Gizarte Zerbitzuak
Gizarte Zerbitzuak herritar guztiei zu-zendutako zerbitzu publikoa da, eta bere egitekoa da Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako pertsonen eta familien arazoak artatzea, eta hala ba-dagokio, konpontzea.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek gizarte baz-terkeria eta desberdintasunaren arrazoiak prebenitu eta errotik kentzeko lan egiten dute, pertsonen eta kolektiboen gizartera-
Mankomunitatearen egoitza
![Page 2: 04 - Zamudio · Psikologia konduktual kognitiboa da aipa-tu arazoak jorratzeko erabiltzen den me-todologia ikuspuntua. Gainera, adingabeen arriskua ebaluatzeko eginkizunak ere gauzatzen](https://reader031.vdocuments.site/reader031/viewer/2022040104/5e26b2c4df85f218a8195e6d/html5/thumbnails/2.jpg)
11
• Telelaguntza programa.• IMSERSO eta ADINEKO bidaia eta
bainuetxeetarako eskaerak.• Telefónicako Gizarte Ordainketa
eskatzea.• Mendekotasuna baloratzeko es-
kaera.
Minusbaliotasuna duten pertsonak• Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua.• Minusbaliotasuna aitortzeko eskae-
ra eta minusbaliotasunak aztertzea.• Aparkatzeko txartela eskatzea.• Laguntza teknikoetarako banakako
laguntzak.• Egoitzarako plaza eskaera.• Eguneko Zentrorako eskaera.
Haurtzaroa eta familia• Gizartean eta Hezkuntzan esku har-
tzeko programa. • Gurasoen eskola.
• Ebaluazio, diagnostiko eta esku-har-tze psikologikorako zerbitzua.
• Arrisku larrian dauden adingabeak Bizkaiko Foru Aldundiko haurren zer-bitzura bideratzea.
• Familia ugarien tituluak izapidetzea.
Emakumea• Harrera etxebizitzak, udalarenak
zein Bizkaiko Foru Aldundiarenak, familiako laguntzarik ez duten eta tratu txar egoeran dauden emaku-meentzat.
• Zentroan sartzeko eskaera.• Aholkularitza juridikorako desbidera-
tzea.• Tratu txarren egoeran, arreta psiko-
logirako programara bideratzea.• “Familien topaleku programa”-ra bi-
deratzea.
Immigranteak• Biltzen Atzerritarren Eskubideen ar-
loko arreta juridikoko zerbitzurako sarbidea izatea, Mankomunitateko eta berau osatzen duten udaleta-ko edota irabazi asmorik gabeko hi-rugarren sektoreko profesionalen kontsultak artatzera zuzenduta. Kon-tsulta horien harira, aintzat hartu da egokia ote den Arreta Juridiko Espe-zializatuaren Zerbitzua bideratzea, eta horretarako abokatu bat izenda-tzea.
• Gizarte langileek aldi bereko itzulpen zerbitzua dute, eta hizkuntza multzo zabala dute.
Haurrentzako Parkea. Sondika.
![Page 3: 04 - Zamudio · Psikologia konduktual kognitiboa da aipa-tu arazoak jorratzeko erabiltzen den me-todologia ikuspuntua. Gainera, adingabeen arriskua ebaluatzeko eginkizunak ere gauzatzen](https://reader031.vdocuments.site/reader031/viewer/2022040104/5e26b2c4df85f218a8195e6d/html5/thumbnails/3.jpg)
12
Gizarte Zerbitzuak Txorierrin
DERIO Txorierri Etorb. 9, bajo
Astelehen, asteazken eta ostiraletan.
94 454 22 43
LARRABETZU Askatasuna enparantza,1
Astelehen eta ostegunetan. 94 455 7027
LEZAMA Aretxalde Auzoa 1 Astearte eta ostegunetan. 94 455 60 07
LOIU Herriko Plaza, 1 Astearte eta ostegunetan. 94 471 24 85
SONDIKA Gorondagane bidea, 1
Astelehen, asteazken eta ostiraletan.
94 453 38 89
ZAMUDIO Sabino Arana Plaza, 1
Astearte, asteazken eta ostiraletan. 94 406 09 99
* Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea.
GHEHT: gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko taldea.Gizartean eta Hezkuntzan esku-hartzeko taldea (GHEHT) Txorierriko Mankomuni-tateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren baliabidea da, eta ongizatea sustatzen du haurtzaroan, gazterian eta familian, pre-bentzio eta arreta arloko ekintzak garatuz.
Xedea da arrisku arin edo moderatuan dauden adingabeen familiekin lan egi-tea, familia eta gizarte esparruan garapen normalizatua bermatze aldera.
Nor hartzen du barne?Eguneroko bizitzako gaitasunekin, ga-tazkak konpontzearekin, erabakiak har-tzearekin, gurasoen eta seme-alaben ko-munikazioarekin eta abarrekin loturiko zailtasunak dituzten adingabeen (0 urtetik 18ra bitartekoak) familiak, hezkuntza ar-loan esku hartuz konpondu daitezkeenak.
Nola izan sarbidea?Beharrizan hori zuzenean Oinarrizko Gi-zarte Zerbitzuetan edo komunitateko bes-telako baliabideetan (ikastetxeak, osasun
Non lortu informazio gehiago?Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako edozein Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan.
![Page 4: 04 - Zamudio · Psikologia konduktual kognitiboa da aipa-tu arazoak jorratzeko erabiltzen den me-todologia ikuspuntua. Gainera, adingabeen arriskua ebaluatzeko eginkizunak ere gauzatzen](https://reader031.vdocuments.site/reader031/viewer/2022040104/5e26b2c4df85f218a8195e6d/html5/thumbnails/4.jpg)
13
zentroak...) proposatuz, hain zuzen ere, eskaera Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara bideratzen dutenak.
SEDIM. Adingabeentzako eta familientzako arreta psikologikorako zerbitzua.
Adingabe eta familientzako ebaluazio, diagnostiko eta bitartekaritza zerbitzua haurrentzako arreta psikologikoa eska-tzen duten Lehen eta Bigarren Hezkun-tzako ikastetxeen eskaerari erantzuteko sortu da, gaur egun gizarte, osasun eta hezkuntza sarean dauden baliabideak osatzeko asmoz.
0 urtetik 18 urtera bitarteko adingabeei eta euren familiei zuzenduta dago, fami-liako esku-hartzea beharrezkoa den ka-suetarako.
Zerbitzura sarbidea izateko, udalerri ba-koitzeko gizarte langileek bideratu behar dute.
Lehentasunezko helburuetako bat da nahaste psikopatologiko kronikoak eta gizarte bazterketa ekar dezaketen arazo pertsonalak, eta buruko eta/edo familiako jokabideak goiz antzematea eta tratatzea.
Esku hartzeko zerbitzua da, eta prebeni-tzeko xede argia du.
Psikologia konduktual kognitiboa da aipa-tu arazoak jorratzeko erabiltzen den me-todologia ikuspuntua.
Gainera, adingabeen arriskua ebaluatzeko eginkizunak ere gauzatzen dira, Oinarriz-ko Gizarte Zerbitzuekin eta Gizartean eta Hezkuntzan Esku-hartzeko Zerbitzuarekin koordinatuta.
Txorierriko MankomunitateaTxorierriko Etorbidea 9, etxabeaDerio 48160. Tel. 94 454 03 50 94 454 01 52 / 94 454 23 22Ordutegia: Ostiraletan 8:00 a 13:00.