dochdl1onprintreadytmptarget · tailerra lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta dbhko 1....
TRANSCRIPT
EGITARAUA
2016-17
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 1 04/08/16 11:46
Enkarterrietako Museoa, Bizkaiko Batzar Nagusiena, Abellanedako antzinako Batzarretxean dago, Enkarterriko ordezkariek Erdi Arotik XIX. mende hasierara arte biltzeko erabili zuten lekuan, hain zuzen ere.
Museoak zortzi erakusareto ditu eta erakusgai originalak, erreprodukzioak, maketak,planoak nahiz argazkiak jasotzen ditu eskualdearen bizimodua eta historia aztertzeko eta gureganatzeko, ikuspegi argiagoa izan dezagun Historiaurreari, erromanizazioari, Erdi Aroko Ahaide Nagusien arteko burrukaldiei, baserrialdeko mundu tradizionalari zein eskualdearekin loturiko beste gai askori buruz.
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 2 04/08/16 11:46
TALDEENTZAKO ARGIBIDEAKHitzordua eskatu egin behar da, hurrengo telefonoetara deituta: 94 650 44 88 edo 94 610 48 15.
Arduradun bat behar da 15-20 pertsonako eta kopuru horretatik gorako taldeak banatu egingo dira.
Beharrezkoa da talde arduradunak egin behar duen bisita aldez aurretik ezagutzea.
Museoak Zabalkunde eta Kultura-Ekintzetarako Zerbitzua du eta irakasleek edo talde-arduradunek izan dezaten edozein zalantza argitzeko eta bisita atontzeko prest egongo da edozein unetan.
Ordutegia:Asteartetik larunbatera:10:00-14:00 eta 16:00-18:00Uztailaren 1etik irailaren 30era: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00
Igande eta jaiegunetan:10:00 - 14:00
Astelehenetan itxita.Sarrera doan.
Helbidea:Abellaneda auzoa z/g48869 Sopuerta (Bizkaia)
T: 94 650 44 88 / 94 610 48 15
enkarterrimuseoa@bizkaia.euswww.enkarterrimuseoa.euswww.jjggbizkaia.eus
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 3 04/08/16 11:46
EkintzaDidaktikoakLehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleek Enkarterrietako Museoa atseginerako leku izan dezaten eta era jolasgarrian ikusi eta ikasi dezaten nahi dugu, aurkikuntzaz aurkikuntza parte hartzea aktiboa bultzatuz.
Tailerrak egin ahal izateko hitzordua eskatu behar da 94 650 44 88 edo 94 610 48 15 telefonoetara deituta edo [email protected] mail helbidera idatzita.
Ekimen guztiak, El Pobaleko burdinolagaz batera egiten dena salbu, doan dira.
MUSEO INKLUSIBOA: Museoan aurrera eramaten diren ekintzak ikasle guztien ezaugarrietara moldatzen saiatuko gara, hortarako baliabide ezberdinak erabiliz. Horrela bada, aldez aurretik gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke zuen ikasleen beharrak ezagutzeko.
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 4 04/08/16 11:46
Urria / Martxoa
Historiaurreko tailerra
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiaurreko bizimoduetako batzuk nolakoak ziren ulertzen lagundu nahi zaie.
Tailer horren osagai izango dira, besteak beste, harrizko lanabesak egitea, sua antzinako erara piztea edota kobazuloen barrualdean egiten zituzten margoen moduko koloreak eta materialak erabiltzea.
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 5 04/08/16 11:47
Urria /Urtarrilla
Erdi Aroko tailerra
Batez ere DBHko ikasleei zuzendutako tailer honetako ekintzak Museoaren Erdi Aroko erakusgeletan
burutuz, ikasleek orduko enkarterritarren bizimodua ezagutzeko eta ulertzeko aukera izango dute.
Era berean, beste arlo batzuk aztertuko dira: erlijioak izan zuen garrantzia eta orduko artean izan
zuen eragina, hiribilduen sorrera eta Ahaide Nagusien arteko borrokak.
Urr
ia
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 6 04/08/16 11:47
Batzar gaitezen Abellanedan DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako ekintza honen helburua, mendeetan zehar Bizkaiak eta Enkarterrik izandako antolakuntza politikoadministratiboa ezagutara ematea da, honetarako bertako erakundeen funtzioa aztertuz. Abellanedako Batzar Nagusien zereginean murgilduz, batzarren nondik norakoak, bertan eztabaidatutako gaiak zein batzarkideen lana ulertzeko aukera izango dugu. Ikasleak batzarkide bihurtuz Enkarterriko eskualdearen errealitate politikoekonomikoan barneratuko dira.
Urtarrila / Martxoa
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 7 04/08/16 11:47
Urtarrila / Martxoa
Erromatarren atzetik
Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleei zuzendutako ekintza didaktiko
honen bitartez Erromatarren garaietara bidaiatuko dugu.
Modu erakargarri eta esperimental batean ikasleek
zibilizazio honen elementurik garrantzitsuenak ezagutuko
dituzte.l
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 8 04/08/16 11:47
Apirila
/Ekaina
Bizi zure kontua Jarduera honen bidez 6 urtetik 9 urtera bitarteko umeak abenturaren partaide bihurtuko dira hartarako antolaturiko eskenatokian, dekoratu, entzutezko baliabide eta aproposko pertsonaien laguntzarekin. Umeak ipuinaren erdian izango dira, dena ikusiz, parte hartuz, jolastuz, iritziak emanez, gozatuz eta, azken baten, aberastuz, eurentzat beren beregi prestatutako inguruaren barnean.
Apirila / Ekaina
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 9 04/08/16 11:47
munstroa
Arte lan ezberdinak behatuz 69 urte arteko ikasleek izaki fantastikoen sekretuekin
topo egingo dute, hauen atzean dauden istorioak ezagutuz.
Behaketaren ostean eraketa artistikoaren txanda etorriko da, horretarako, irudimena gidari izanda, errealitateko forma ezberdi
nak uztartuz bestelako munduetara hurbilduko gaituzten izakiak eratuko ditugu.
Apirila / Ekaina
Sortu dezagun gure
munstroa
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 10 04/08/16 11:47
Urria / Ekaina
El Pobaleko Olarekin batera egindako ekintzaEl Pobaleko Olaren eta Enkarterrietako Museoaren eskutik, DBHko eta Batxilergoko ikasleek aukera dute Enkarterriko bilakaera ekonomikoaren berri izateko eta jabetzeko burdingintzak eta olek eskualde honetan izan zuten garrantziaz.
Ikasleak Enkarterrietako Museoaren bisitaldian partaide izanik, Enkarterriaren eremu geografikoan eta gizartean murgildu eta eskualdearen historian zeharko ibilbidean arituko dira. Horren ostean, El Pobaleko Ola bisitatuko dute, orduko tresna hidraulikoak nolakoak ziren bertatik bertara ikusteko.
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 11 04/08/16 11:47
Ald
ibat
erako
erakusk
etak
Aldibaterako erakusketakUrtarrilera arte
MARI DAPENA. ARTISTA BATEN KONPROMISOA
2016ko Martxoaren 17an inauguratutako MARI DAPENA. Artista baten konpromi-soa erakusketa 2017ko urtarrilera arte
luzatuko da. Honekin batera emakume esanguratsu honen memoria berresku
ratzeko jarduerak burutuko dira.
Margolari, grabadore, eskultore, idazle… jarduera anitzeko artista izan zen, eta
gerra osteko eta demokraziaren hasierako artegintzan parte hartu zuen. 1956ko lehenengoetariko erakusketa
ibiltarietako margolarietako bat izan zen, baita artea —grabatuaren bidez— eta frankismoaren aurkako borroka uztartzen zituen Bizkaiko Estampa Popular
delako mugimenduaren kide ere. Emen taldean ibili zen, gerorago Indar taldean
eta azkenean bere galeria sortu zuen.
Kartzelaratua izan zen 1962. urtetik 1964. urtera arte —senarrarekin bate
ra— Madrilgo Ventas kartzelan, frankismoaren aurkako borrokan aurretik
ibiltzeagatik. Aurrendaria izan zen bere garaian, feminismoa, ekologismoa eta
gizarte konpromisoa aldezten zituen eta. Bizi izan zuen garaiko gizarteak
ezarritako baldintzei aurre eginda, artea garatu eta bidegabekerien aurka
borrokatu zuen emakumezko baten istorioa da berea.
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 12 04/08/16 11:47
Jard
uer
ak
MARI DAPENA. JarduerakUrria/Azaroa
GRABATU TAILERRA
Ekintza honen bitartez Mari Dapenak erabilitako teknika artistikorik esanguratsuena ezagutuko dugu, grabatua. Lehendabizi bisita gidatu baten bitartez erakusketa bisitatuko da, Mariren obrarik garrantzitsuenak ezagutuz, grabatuari dagozkionak bereziki. Ondoren tailer didaktikoa garatuko da, bertan partehartzaile bakoitzak bere grabatua jorratuko du Mari Dapenak erabilitako teknika tradizionalak eta gaiak jarraituz.
Urrira arte
MARI DAPENA ETA BALMASEDA ERAKUSKETA.Balmasedako Historia Museoa
Ekainaren 30an inauguratutako erakusketa hau 2016ko urrira arte luzatuko da. Bertan Balmasedako bildumagile ezberdinen esku dauden Mari Dapenaren artelanak biltzen dira, Enkarterrietako Museoan artistaren bizia eta sorkuntzaren inguruan aurkeztutako ikuspegia zabalduz.
Azaroa
MARI DAPENA ETA MARRAZKIA ERAKUSKETA.Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa aretoa (Bilbo)
Mari Dapena artista polifazetikoa izan zen, eta hainbat teknika artistiko aztertu zituen. Edonola ere, artistaren marrazketarako trebetasuna nabarmentzen da guztien gainetik. Artistak bere bizitzan zehar egindako marrazki ugarietako batzuk bilduko dira erakusketa honetan, bai marrazki intimoak bai paisaiak eta eguneroko eszenak.
Otsaila
MARI DAPENA ETA PORTUGALETE ERAKUSKETA. Santa Clara Kulturtegia
Erakusketak Mari Dapena Portugaleten bizi izandako urteetan zehar sortutako artelanak aurkeztuko ditu. Garai latzak izan ziren, 1962an Mari espetxeratua izan zelarik.
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 13 04/08/16 11:47
Aldibaterako erakusketakEkaina
GERRA ZIBILA ENKARTERRIN. GERRAREN AZKEN
HILABETEAK EUSKADIN1937ko ekainaren 19an Bilbo mendean hartu zutenean
hasi zen gerraren amaiera euskal lurraldean. Tropa frankistek hiriburua okupatu ondoren, Enkarterri kon
kistatzen hasi ziren. Lehenik, ezkerraldeko udalerrietara jo zuten, bertako industria kontrolatzeko helburuarekin; ondoren, Balmasedara joan ziren, eta haien esku
gelditu zen ekainaren 29an. Kolitzako bataila (Balmasedako lurraldean) izan zen Bizkaiko erresistentziaren
azken arrastoa. Handik egun batera, ekainaren 30ean, Turtziozko manifestu ospetsua erredaktatu zuten Agirre lehendakariak eta haren gobernuak, eta, gero, erbestera
ihes egin zuten. Tropa frankistek Karrantza aldera egin zutenean hartu zen okupatutzat euskal lurralde osoa.
Erakusketa hau hainbat ikerlarik egindako lanaren emaitza da, eta memoriara ekarri nahi du Enkarterri
mendean hartu zuteneko prozesu politiko, militar eta historiko guztia. Era berean, gertatutako gertaera
guztiak berrikusiko dira, eta gerrak Enkarterrin izandako nondik norakoen ikuspegi orokorra emango da. Memo
ria historikoa izango da, hain zuzen ere, erakusketaren ardatzetako bat, garai hari buruz Enkarterriko herrita
rrek memorian gordeta dituzten azken oroitzapenak ez galtzeko helburuarekin.
Erakusketa 2017. urtean zehar izango da,
urte horretan betetzen baita Bilboren erorialdiaren, Balmasedaren erorialdiaren eta Tur
tziozko manifestuaren 80. urteurrena.
Ald
ibat
erako
erakusk
etak
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 14 04/08/16 11:47
Jard
uer
ak
Bestelako Ekintzak Urria
ONDAREAREN EUROPAR JARDUNALDIAK. Etxetik kanpo: migrazioak eta ondare kulturalaINDUSTRIAN LAN EGITEA. Sopuertatik eta Espinosa de los Monterosetik Balmasedara
Ibilbide kultural gidatua. Enkarterrietako Museoan hasi eta Espinosa de los Monteroserantz (Burgos) abiatuko da; handik, Balmaseda bisitatuko da, eta Abellanedara itzuliko da.
XX. mendearen hasieraz geroztik, garapen industrialari (altzari tailerrak, enpresak…) eta La Roblako burdinbidearen eraikuntzari esker, sendotu eta ohiko bihurtu zen Enkarterrik beste inguru batzuekin zuen harremana. Balmaseda erakarpen poloa bihurtu zen Enkarterritik bertatik etorritako jendearentzat, bai eta euskal lurraldetik eta Gaztelako iparraldetik etorritako herritarrentzat ere.
Ibilbidearen bitartez, pertsona haietako zenbaitek Balmasedako industrian lan egiteko egin zituzten ibilbideak gogoratuko ditugu, bai Bizkaiko herrietatik bertaratutakoen ibilbideak, bai, La Roblako trenaren bitartez, Burgoseko iparraldetik joandakoenak.
Gerra Zibila. Jarduerak
Erakusketa honekin batera, hainbat jarduera egingo dira, historia eta Gerra Zibilean Enkarterrin izandako gertaerak zabaltzeko helburuarekin. Liburu bat idatziko da horren inguruan, hainbat ibilbide kultural egingo dira, bai eta hitzaldiak eta tailerrak ere. Era berean, hainbat gertaera gogoangarri landu eta gogoratuko dira, hala nola, Turtziozko Manifestua, Balmasedaren erorialdia edota Kolitzako bataila.
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 15 04/08/16 11:47
Urria
BURDINOLEN IBILBIDEA
Burdinolen ibilbidea “Enkarterriko burdinolak: mantendutako ondarea” erakusketarekin hasi zen eta
aurten bere VIII. edizioa ospatuko da. Barbadun ibaiaren arroan zehar
hobekien kontserbaturiko Enkarterriko burdinolen zenbait aztarna ezagutuko
ditugu, baita interes handiko errota eta dorretxeak ere.
Martxoa / Apirila
KULTUREMAsteburuetan egiten den ekintza hau 6 urtetik 10 urtera arteko umeentzat
izaten da; inoiz helduentzat ere bai. Kontalari, mago, txotxongilo, musikari
e.a luze baten presentziaz gozatuko dugu Enkarterrietako Museoan
Abendua / Urtarrila
ZORIONEM Gabonetan garatutako ekintza honen bitartez familiek tailer didaktikoetan
parte hartzeko aukera izango dute. Modu erakargarri eta parte hartzailean
gure historiaren sekretuak ezagutuko ditugu, familiartean ikasiz eta gozatuz.
.
Jard
uer
ak
FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 16 04/08/16 11:47