bizkaiko hitza - berriafatxada komunikabideetan ikus-tea. lana ondo egitea dagokigu». kontrol...
TRANSCRIPT
BIZKAIKOHITZA
ARIT
Z L
OIO
LA
/ F
OKU
Arrain-kontserba enpresetako langileen %92 emakumeak dira b Asko hobetu dira baldintzak, bainalan gogorra eskatzen duen sektore bat da b Enpresa bat barrutik ezagutu du ‘Bizkaiko Hitza’-k b 2-3
Kontserbapotoenbarrura begira
Lan gatazka NH eta Barcelohoteletako garbitzaileak greban
daude, baldintza duinak eskatzeko
9Gatika Frantziaraino itsasazpitik joango den goi tentsioko
linea elektrikoa salatu dute Bruselan
5Ostirala
2018ko azaroaren 30aIX. urtea377. zenbakia
2BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko azaroaren 30aAstekoa
Natalia Salazar Orbe Bermeo
Hasi nintzenean,
aldagelarik ere
ez genuen. Or-
maza enpresan
iltze bat ge-
nuen arropak
aldatu eta han eskegitzeko. Bo-
tak, mantala... Den-dena eraman
behar genuen guk etxetik». Ain-
tzane Larrabaster Mendiguren
Bermeoko Salicako langilearen
berbak dira. Hogei urte darama-
tza kontserba enpresetan lanean.
Eta hala gogoratu ditu bere hasta-
penak. Gaur egun, bestelako iru-
dia eta baldintzak dituzte era ho-
rretako enpresek. Salican ari da
lanean bera: «Enpresa handiene-
takoa da, eta hoberen antolatuta
dagoena. Protokoloei jarraitzen
diete, eta beste leku batzuetan ez
dituzten jarduteko moduak di-
tuzte bertan». Baina azaldu du
hobetu beharreko gauza asko
daudela sektorean oraindik.
Eskuz egin beharreko lan astu-
nak desagertu egin dira ia; maki-
nek hartu dute langileen eskula-
naren zati handi bat. Lehiakorta-
suna bermatzeko nahitaezko
premisa da. Hala azaldu du Joseba
Leniz enpresa bereko Operazio
zuzendariak. «Automatizatuta
egoteak ez du esan nahi jende gu-
txiago egon behar dela lanean.
Zenbat eta efizienteago izan, mer-
katura merkeago atera ditzakegu
produktuak. Eta, merkeago ate-
raz gero, eskari handiagoa izango
dugu. Hala, jende gehiago behar-
ko dugu. Soilik artisau lana egin-
da, langile asko izango dugu, bai-
na gutxiago salduko dugu. Oreka
bilatu behar da, produktua ez ga-
restitzeko». Oreka hori bilatu gu-
ran lanean ari dira Bermeoko
kontserba enpresan. «Erosoago
badaude, lan gehiago egingo dute
langileek. Hobetzen ari gara
apurka. Horretarako inbertsio
asko egin dugu».
Enpresa horietan egindako
kontserba lata edo poto bat zabal-
du eta itsasoko gutiziak dastatu
aurretik, ikusten ez den lan handi
bat dago atzean. Langileek eurek
aitortzen dute baldintzak asko
hobetu direla. Esfortzu fisiko han-
diko lanak ziren arraina tratatze-
koak. Orain, bestelako zailtasu-
nak dituzte bereziki emakumee-
na den sektore horretan. Izan ere,
historikoki gertatu den bezala,
gaur egun ere emakumeak dira
produkzio katean ari diren langile
gehienak. Lenizek ekarri du gogo-
ra: «Antzina, gizonak itsasora jo-
aten ziren, eta emakumeak, lan-
tegietara, arrantzatutako arraina
lantzera. Gaur egun, ia ez dago ba-
xurako itsasontzirik Bermeon, eta
jende gutxi joaten da itsasora. Gu-
rearen moduko lantegietakoa
beste edozein lantegitako lanen
modukoa bihurtu da, beraz». Ha-
la ere, aitortu du emakumeak di-
rela gehiengoa.
Hain zuzen, mila langile inguru
ari dira, urte osoan, sektore horre-
tan lanean Bizkaian. Horietatik
%92 dira emakumeak. Bermeon
ez ezik, Ondarroako, Berriatuko,
Markina-Xemeingo, Lekeitioko
Bizkaian mila langile inguruk egiten dute lan arrain kontserben eta gazituen enpresetan. Horietatik%92 emakumeak dira. Behargin horien lan baldintzak asko hobetu dira, bereziki lantegi batzuetan,baina arrain gutiziak prestatzen dituzten langileek badituzte oraindik hainbat aldarrikapen.
Lan trebea gutizia ontzietan
Poto eta latetan saltzen ditu Salicak arrain kontserbak. ARITZ LOIOLA / FOKU
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a Astekoa
eta Mundakako enpresetan egi-
ten dute lan.
Makinek esfortzu fisiko gogo-
rra murriztu diete langileei. Bego
Arenazak azaldu du nola aldatu
den egoera. Berrogei urte bete di-
tu lanean enpresan. «Antzina,
dena izaten zen eskuz egitekoa.
Mozteko xafla horiekin ebakitzen
genuen arraina. Gaur egun, maki-
na automatikoz ebakitzen da».
Eta, horren antzera, prozesuaren
zati handi batera hedatu dituzte
makinak. Ikusgarria da latak zin-
tan barrena doazela makinak bat-
batean arrainez betetzen dituela
ikustea. Handik gutxira olioz be-
tetzeko eremutik pasatu, tapa ja-
rri eta hutsean nola ontziratzen
duten ikustea. Segundo gutxi ba-
tzuetan prest daude latak, denak
ezarritako arrain eta olio kopuru
berez beteta.
Arenaza potoak edo ontziak be-
tetzen dituzten sailean ari da be-
harrean. Eta aldea nabari du.
«Antzina, indarra erabiltzen ge-
nuen. Gaur egun, erosoago gaude
lanean, baina abiadura eskatzen
da». Langile bakoitzaren produk-
zioa neurtu egiten dute. Hala ere,
Salican behintzat, horrek ez dakar
alderik soldatetan, eta ez dute sa-
ritzen gehiago ekoizten duena.
Aldea da azkarrago lan egiten du-
tenak arraina potoetan sartzen
aritzen direla. Astiroago ari dire-
nak, mozketa lanetan jarduten di-
ra. Azken atal horretan, zutik egi-
ten dute lan.
Amaia Roman ere sail horretan
ari da lanean. Hamasei urte dara-
matza berak Salican lanean. Poto-
ak betetzen aritzen da. «Emaku-
me askok nik baino askoz urte
gehiago daramatzate lanean, ni
baino nagusiagoak dira, ni baino
geldoago egiten dute lan, eta zor-
tzi ordu egin behar dituzte zutik».
Larrabasterrek azaldu du pre-
bentzioari dagokionez irizpide
hori aldatu guran dabiltzala. Bera
eta Roman ordezkari sindikalak
dira LAB sindikatutik. «Errota-
zioa prebentzioa dela esaten dugu
guk. Sail horretan potoak bete eta
ontziotarako materiala presta-
tzen dugunok lau orduan behin
txandakatu egin beharko ginate-
ke, bakoitzaren ekoizpenari erre-
paratu gabe».
Lan baldintzak hobetzeko lane-
an jarraitzeko asmoa iragarri du
ordezkari sindikalak, Bizkaiko
arrain kontserba eta gazituen sek-
torean lan hitzarmen berria sina-
tzeko aurreakordioa adostu oste-
an. Bi aste barru sinatuko dute
ituna, abenduaren 14an. Hitzar-
men berria hiru urtean egongo da
indarrean, eta soldata igoerak jaso
ditu akordioak. Hainbat mobili-
zazio egin dituzte Bizkaiko sekto-
re horretako langileek aurreko hi-
letan. Soldata duinak eta hitzar-
mena eguneratzea eskatzen zu-
ten, besteak beste.
Orokorrean, negu partea garai
lasaia izan ohi da Salica eta antze-
ko kontserba eta gazituen enpre-
setan. Lenizek azaldu du: «Aste
Santutik Gabonetaraino egoten da
lan gehiago; neguan, gutxiago.
Atun freskoa ekainetik urrira edo
azarora bitartean egoten da. Aur-
ten abuztura arte besterik ez da
egon. Saiatzen gara lana urte oso-
an banatzen, erritmoa antzekoa
izan dadin. Baina ezinezkoa da.
Aste Santutik aurrera lan handiko
garaiak egoten dira; eskaera be-
rriak iristen zaizkigu. Baina beti
dago zerbait. Eta egon dadila au-
rrerantzean ere. Ez dagoen eguna
egun txarra izango da-eta».
Lan handiko garai horiek eragi-
na dute langileen erritmoetan,
noski. Eta kexu agertu da Larra-
baster. «Prebentziorako ordez-
kari legez, urteetan ari gara eska-
tzen azterketa bat egin dezatela
nabari dugun estresari buruz
ikertzeko. Txandaka egiten dugu
lan, merkatuaren eskariaren ara-
bera. Lehen, ezarrita zeuden
txanda zehatzetan aritzen ginen.
Orain, sarri egun batetik bestera
aldatzen dizkigute».
Freskotik potora Agurne Luzarragak hogei urte da-
ramatza lanean Salican. Men-
drezka garbitzen ari da. Hark ere
badaki zer garrantzitsua den az-
kar eta ondo lan egitea. «Lan sua-
bea da; ez da indarrik behar».
Mendrezka egosita iristen da be-
rak lan egiten duen sailera. Haiek
garbitu egiten dute, barrutik eta
kanpotik. Atalak ondo ordenatu-
ta jartzen dituzte zintan, latan sar-
tu behar dituztenen lana errazte-
ko. Dendetan aurkitzen diren
obalatu itxurako latetan sartzen
dute hegaluzearen gutizia. Enpre-
san egin dituen hogei urteetan lan
egiteko erak asko aldatu diren
arren, mendrezkarekin beti beza-
la jokatzen dutela azaldu du: «Mi-
mo eta kontu handiz tratatzen
dugu mendrezka. Asko mima-
tzen da».
Arraina tratatzeko prozesu
guztian nabari dira kontu handiz
manipulatzeko irizpideak Sali-
can. Osasun eta kalitate neurri zo-
rrotzak ezarri eta betetzen dituzte
Bermeoko enpresa horretan.
Ekoizpena ikustera sartu ahal iza-
teko, ezin da ez belarritakorik, ez
eskumuturrekorik eraman soi-
nean; ilea txapel batean ondo bil-
duta, zapatentzako estalkia, eta
mantala eta txalekoa jantzita sar-
tu behar da.
Arrain egosi berriaren usainak
betetzen ditu ia espazio guztiak.
Arrain freskoa zein izoztua iristen
da Sollubera bidean kokatutako
enpresara. Garbitu, azala eta he-
zurrak kendu, moztu eta egosi
egiten dute batzuetan. Beste ba-
tzuetan, prozesu horiek eginda
iristen zaizkie Galiziako zein
Ekuadorko plantetatik.
Lau arrain espezie aurki ditzake
kontsumitzaileak bere kontser-
betan. Hegaluzea da bat; hegaluze
argia izenarekin saltzen direnak
yellowfin edo bigeye espezieak
izan daitezke. Atun izenarekin
saltzen dituzten laten barruan,
berriz, atuntxikia dago.
Kontserbak egiteko prozesuan
hainbat arlo zaindu behar dituzte.
Leniz: «Lata ondo ixtearena da
puntu garrantzitsuenetako bat.
Puntu kritiko esaten zaio. Hori,
esterilizazioa, egosketa eta garbi-
keta dira garrantzitsuenak».
Buru-belarri ari dira lanean de-
nak ekoizpen prozesuan. Lasaita-
suna nabari dute, hitzarmenera-
ko aurreakordioa lortuta. Lenizek
esan du: «Garrantzitsua da ados
jartzea lortu izana. Inori ez zaio
gustatzen-eta halako egoeretan
egotea». Iritzi berekoa da Larra-
baster: «Gatazka deserosoa da.
Barne tentsioak sortzen ditu. Sin-
dikatuetako ordezkariei ere ez
zaigu gustatzen gure enpresaren
fatxada komunikabideetan ikus-
tea. Lana ondo egitea dagokigu».
Kontrol handiko prozesuak darabiltzate Bermeoko lantegian. ARITZ LOIOLA / FOKU
ARRAIN LATETAKO KODEEK ZER ESATEN DUTEN
Erosoago badaude, lan gehiago egingo dutelangileek. Hobetzen ari gara apurka»Joseba LenizSalicako Operazio zuzendaria
«Antzina, indarraerabiltzen genuen. Gauregun, erosoago gaudelanean, baina abiaduraeskatzen da»Bego ArenazaSalica enpresako langilea
«Askok nik baino urtegehiago daramatzatelanean; nagusiagoakdira, eta zortzi ordu eginbehar dituzte zutik»Amaia RomanSalicako langilea
«Lehen, ezarrita zeudentxanda zehatzetanaritzen ginen. Orain,egun batetik besteraaldatzen dizkigute sarri»Aintzane LarrabasterSalicako langilea
«Mimo eta kontu handiz tratatzen dugumendrezka. Asko mimatzen da»Agurne LuzarragaSalicako langilea
‘‘
Arrainaren ibilbide osoa
Latetan agertzen diren kodeek
arrainaren ibilbide osoa zehaz-
ten dute.
31/12/2024.Data hori baino
lehen kontsumitzea da egokie-
na.
FAO77. FAO siglen ondoko zen-
bakiak adierazten du zein itsa-
sotan arrantzatu duten. 77a
Ozeano Pazifikoari dagokio.
LM330Y. Lotea. M aurtengo
urtea da. Zenbakiak, berriz,
urteko zein egun den azaltzen
du: urteko 330. eguna. Y letrak,
bestalde, arrain espeziea zehaz-
ten du: kasu honetan, yellowfin-
a da.
1913. Salican zenbaki horrekin
badakite kontserba lata horre-
tan dagoen arrainari buruzko
informazio guztia: zer hornitzai-
lerena den, zer itsasontzik hartu
duen...
Azken atalak, berriz, espeziea-
ren izen zientifikoa zehazten du.
4BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko azaroaren 30aIritzia
RPARAJETIK
Igor Elordui Etxebarria
Rutinaren morroi
Hertzainak taldearenAitormenakantakdioen legez, denboraaurrera etengabean.
Bihar sartuko gara abenduan; horditugu Gabonak, ate-joka. Begi-bistan ditugu, honezkero, salto-kietan eskaintzak, kaleetanapaingarri eta argiztapenak etatelebistan iragarkiak... Pentsatzendut aurten uxual-marka batenspotak emango duela zeresana. Ezdut, egia esan, telebistan ikusi,baizik eta WhatsApp bidez. Lagunbatek bota du, polita dela esanezeta ikusteko, merezi duela, zerpentsatua ematen duela e.a. Hori anuntziori lau minutuko
bideo bat da. Bertan gutxi elkarikusten duten lagunak agertzen
dira, batera zein gutxi egoten di-ren komentatzen eta zer dela-etahorrela den berbaz. Horri buruzhausnartzea da, agidanean, bide-oaren helburua (Gabonetan uxualmarka hori erostera bultzatzekoasmo ez hain altruistaz gain, jaki-na). Eta ustezko sakoneko me-zua? Ba, mugikorra begiratzeariutzi eta joan zaitez lagunekin. Sortu da Whatsapp-taldean ez-
tabaida, iragarkiaren aldeko etakontrakoen artean. Polita etahunkigarria denik ezin uka, bai-na, hasteko, kuriosoa da, behinikbehin, bideoa heldu izana helduden bezala. Eta lagunekin ez ego-tearen erru osoa sakelakoari begi-ra gauden denborari botatzea, ezdakit ba nik... Beste morrontza
batzuk ere badaude. Zenbat den-bora ematen dugu lanean? Zen-bat telebista aurrean?Interneten kuxkuxean ibili
naiz (badakizue denetariko iker-keta eta estatistikak daudelaegun) eta, halako sasi-azterketabat aintzat hartuta, bizitzan, adinhandira heldutakoan, hauetanegitekoetan ematen duguegun/hilabete/urte gehien, hu-rrenez hurren: lotan 25 urte, la-nean 10 urte, telebista ikusten 9urte, jaten 3 urte eta erdi, bazkal-tzen bi urte eta erdi, dutxan urteeta erdi, garbitzen urtebete pasa-txo, auto-ilaretan hiru hilabete,komun-ontzian 92 egun, txortan48 egun eta musuka 14 egun. Mu-gikorrarekin ematen dugun den-boraren berri ez du ematen, bai-na, horiek horrela, argi dago la-gunekin eta familiarekin egotekodenbora-tartea nondik atera be-harko genukeen, bai eta besteeginkizun atsegingarri batzueta-rako ere; ez ala?
Aipatu iragarkira itzulita, tran-patxoa ere egiten du: elkartzendituen lagun gehienak bata bes-tearengandik urrun antzean bizidira. Eta egia da WhatsApp-tal-deko lagun batek esan zuena;alegia, bera orain ehunka kilo-metrora bizi diren lagunekin etasenitartekoekin ari dela, lehena-go sekula ez bezala, hartu-ema-nean.Bestela da, eta hor dago koxka,
nire ustez, mugikorra eskuanegiten dugunean pelikula batikusi, musika entzun, hitzaldi bataditu, jan, kaka, lagunekinegon... Edo, zertan ari garen eta zein
ondo pasatzen ari garen erakutsibeharraren beharraz, memento-az guztiz ez gozatzeaz gain, de-nak gogaitzen ditugunean Face-booken, Instagramen, Twitterreneta Whatsappen ibilita. Imajina-tzen dut, gauza guztietan bezala,neurria dela gakoa, baina, azkenbatean, gizaki hutsak gara.
Edo zertan ari gareneta zein ondo
pasatzen ari garenerakutsi beharraren
beharraz,mementoaz guztiz ez
gozatzeaz gain,denak gogaitzen
dituguneanFacebooken,
Twitterren etaWhatsappen ibilita
Azkura denak hatz egiten du
Alba Garcia Martin
Bizkaiko SOS Arrazakeria
Jakina da: jendearimin ematen dioarrazistatzat jotzendutenean. Zenbate-tan entzun duzueegitura hau erabilita
hasten den azalpenen bat: «Ni eznaiz arrazista, baina...»?Behin, unibertsitatean, gataz-
ketan bitartekaritza lanak zernola egin eta negoziazioak nolagauzatu ikasten ari ginela, ira-kasle batek esan zigun baina ba-ten atzean esaten genuen guztiakez zuela balio ezertarako, edo ba-liogabetuta geratzen zela zuzene-an. Adibide batekin argiago iku-siko da. Bikotekideak esaten ba-dizu «maite zaitut, baina...»,inork pentsatzen al du maite du-tela esaten ari zaizkiola? Ez, segu-ruenik ez. Maizterrak esaten ba-dizu «zure egoera ulertzen dut,baina... alokairua garestituko di-zut», alokairua bai ala bai igokodizu, nahiz eta beste adierazpenhau baino suabeagoa irudi daite-keen: «Berdin dit zure egoerazein den: diru gehiago nahi dut».
Laburbilduta, baina hori politi-koki zuzenak izateko modu batda, atzean dauden ideiak berbe-rak izan arren. [...]Ni ez naiz arrazista, baina...
pertsona horiek lapurretan ari-tzen dira; ni ez naiz arrazista, bai-na... pertsona horiek delituakegitera etortzen dira; ni ez naizarrazista, baina... laguntza askojasotzen dute; ni ez naiz arrazista,baina baina baina. Ezaguna zai-zue?Zuri zuzentzen natzaizu, la-
gun, lehengusu, bizilagun... Az-tertu egin behar dugu. Hausnardezagun, nondik botatzen ditutesaldi horiek? Badut datu objek-tiborik? [...]Esaldi horiek erabilita herrita-
rrak esaten ari direna da inongooinarri objektiborik gabe pentsa-tzen dutela herrialde edo komu-nitate beretik datorren pertsonakolektibo oso bat lapurretan ari-tzen dela. Uste du komunitatehorretako pertsonek guk, berto-koekbaino eskubide gutxiagodutela diru laguntzak jasotzeko.Hala ez bada, zergatik kritikatzendute laguntzok kobratzea edozergatik esaten dute laguntzaasko jasotzen dutela? Eten bategingo dut datu bat gehitzeko,
jendeak informazioa izatea gus-tuko dut eta. Diru Sarrerak Ber-matzeko Errenta eskatzeko ezdago atzerritarrentzako baldin-tza espezifikorik. Alegia, baldin-tzak betetzen dituen orok du la-guntzok jasotzeko aukera. [...]Egunotan zalaparta handia sortuda Bilboko San Frantzisko auzo-ko irudi batzuen harira. Ertzain-tza ageri zen magrebtar gazte ba-tzuk miatzen hormaren kontrailaran jarrarazita. Sare sozialeneta komunikabideen bidez zabal-du den irudia zirraragarria da.SOS Arrazakeriak oharra kalera-tu zuen pertsona guztien eskubi-deak defendatuz, eta badirudihori esateak sumina sortzen duela.Inork ez du ukatzen delin-
kuentzia, inork ez du ukatzenauzoan droga eta lapurretak daudenik. Duela zenbait egun eldiario.es egunkariak aipatzenzuen %5,5 igo zela delinkuentziaaurreko urtearekin alderatuta,Ibaiondo barrutian. San Frantzis-ko barruti horretakoa da. Aipa-tzen zuen, baita ere, Ibaiondo ezzela igoera handiena izan zuenbarrutia; Abando eta Errekaldeziren, %7,7 eta %8,9rekin hurre-nez hurren, areagotze handiena
izan dutenak. Delinkuentzia egoteak, nire ustez, ez liguke bideeman behar giza eskubideenadierazpenari jaramonik ez egi-teko hala nahi dugunean. Arrazaprofilari erreparatuta sarekadaarrazistak egitea legez kanpokoada. Hori ez du esaten SOS Arraza-keria elkarteak, Europako Kon-tseiluak esaten du. Azken horrekEspainiako estatuari gomendatudio bertan behera utz ditzalapraktika horiek, legez kanpoko-ak direlako. Pertsona bat kaleangelditu eta identifikazioa eska-tzea beltza, magrebtarra edo iji-toa delako arraza profileko de-tentzioa da. [...] SOS Arrazakeriakez du esaten delinkuentziarenarazoarekin ez ikusiarena eginbehar denik. Eskatzen duguna dapoliziak irizpide argiak erabil di-tzala atxiloketetan, eta irizpidehoriek ez dezatela zerikusirikizan arraza profilekin.Denok nahi dugu segurtasunez
bizi, kaletik ibili lapurtu edo bor-txa gaitzaten beldur izan gabe.Beldur hori denok dugu sarri,gauden auzoa gorabehera; edonik, gutxienez. Inork ez du jarrizalantzan poliziak bere lana eginbehar ez duenik, alegia, herrita-rren segurtasuna bermatu behar
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez
dituzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta BIZKAIKO HITZAk moz-
teko eskubidea du. Helbide ho-
netara bidali behar dira, izen-
abizenak eta herria adierazita:
Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea
18, 3-C, 48001 Bilbo.
Eskutitzak Internet bidez
bidaltzeko:
%
duenik. Lan hori irizpide batzueijarraituta egin dezala eskatzendugu. Askok esango duzue astu-nak garela bada, SOS Arrazake-riakook, irizpideen kontuarekin.Bada, bai, uste baitut irizpiderikgabe atxilotzeak, praktika arra-zistak gauzatuta atxiloketak egi-teak arriskuan jartzen gaituela gi-zarte bezala. Denok jartzen gaituarriskuan. Ikaragarria da hiritarmodura praktika arrazistak nor-malizatzea, normalizatzea gurekaleetan, inolako kriteriorik ga-be, gazteak atzematea eta horma-ren kontra jartzea. Ikaragarria,kolektibo bat kriminalizatu etahorrek gero sortzen den gorrotoajustifikatzen duelako. Politika etalege jakin batzuk diseinatzea jus-tifikatzen duen bezala. [...] Arriskua ez dira haiek, arris-
kua hemen dago, guztiok osatzendugun gizartea diseinatzen dutenpertsonengan dago. Ezin duguahaztu kalean polizia gehiago jar-tzeak ez duela arazoa konpon-tzen. Delinkuentzia murriztekooinarrizkoa baita gizartearen etaauzoen parte garen pertsona guz-tiok izatea ongizaterako sarbidea.
Peru Azpillaga
Europako Batasunak herrialdeenarteko energia konexioa berma-tzea ezarri du helburutzat. Horre-tarako, Europako zenbait herrial-de beren artean energetikoki lo-tzeko proiektuak jarri ditumartxan. Horien artean, «estra-tegikotzat» jo du Gatika Bordele-tik gertu dagoen Cubzenais he-rriarekin (Akitania Berria, Fran-tzia) lotzeko autobide elektrikoa.Gatikako herri plataformako ki-deak, ordea, «zentzurik gabeko»azpiegitura dela salatu dute, eta,Autobide elektrikorik ez lelope-an, Bruselan izan dira «mega-proiektua» salatzeko. Euskal Herria eta Frantzia lotu-
ko dituen goi tentsioko lineak 370kilometroko luzera izango du, eta,oro har, urpetik joango da —280kilometroan–. Lemoizko zentralnuklearra erabiliko dute Gatika-tik kostara joango den goi tentsiolinea hedatzeko, eta, Gatikan etaCubnezaisen transformazio esta-zio bana eraikiko dute hara iristenden korronte elektrikoa eralda-tzeko. Hain zuzen ere, Bizkaikosei udalerri hartuko ditu egitas-moak REE Red Elektrica Españolaenpresak zabaldutako txostena-ren arabera: Lemoiz, Bakio, Gati-ka, Laukiz, Jatabe eta Mungia.REE izango da lanen arduraduna,eta 2021ean hasi nahi ditu obrak.Orotara, 1.750 milioi euroko kos-tua izango dute. Azpiegitura hori gauzatu da-
din, Europako Batasunak argin-dar konexioak hobetzeko eman-dako laguntzarik handienaemango dio Cubnezais eta Gatikaarteko obrari: aurrekontuarenherena ordainduko du. «Plataformakook argi dugu
gure helburua ez dela proiektuaGatikatik kanpo ateratzea: argu-dioak entzun genituenean adie-razi genuen ez genuela azpiegitu-ra hau eraikitzerik nahi, ezhemen eta ez inon», azaldu duIsusko Alboniga Gatikako Inter-konexio Elektrikorik Ez elkarte-ko kideak. Albonigak azaldu duproiektua orain dela urtebeteinguru ezagutu zutela, zurrumu-rruak lehenago hasi ziren arren.Europako Batasunaren babesa
izanik, ordea, REEk zenbaitpauso jarraitu behar dituela adie-razi du Albonigak. Lehenik,parte-hartze fasea izan zen. Fasehorretan, herritarrei galderakegiteko aukera eman zieten,«egitasmoaren parte sentitze-ko», eta bilera informatiboakegin zituzten kaltetutako herrie-tan. «Guk asko kritikatu dugufase hori», salatu du Albonigak.Haren esanetan, ez da benetakoparte hartzerik izan: «Aurkezpenbat egitera etorri ziren, eta den-borarekin ikusi dugu esandakogehiena gezurra dela».Egitasmoa aurkeztu zutenean
informazio gehiagoren bila hasiziren Alboniga eta beste hainbatkide. «Aragoin eta Katalunian bi-zipen berbera izan duten elkarteeta plataformekin harremanetanjarri ginen. Haiek dokumentazioeta argudio mordoa eman dizki-gute». Ondoren, EkologistakMartxan elkarteko tekniko bate-kin eta EHUko bi irakaslerekin ja-rri ziren harremanetan azpiegitu-raren nondik norakoak ondoulertzeko. «Gure harrigarri, ezdago argudiorik egitura hau mar-txan jartzeko». Behin parte-har-tze fasea burututa, REE azpiegitu-
raren inpaktuaren ingurumenazterketak egiten hasi dela azaldudu. Gainera, salatu duenez, txos-ten horiek egiteko, era ilegaleansartu dira zenbait lursailetan, eta,salaketa bi jarri dituzten arren, ezdute erantzunik jaso. 2020an bai-men teknikoak eskuratu ostean,2021ean abiatuko dituzte erai-kuntza lanak.
Beharra ala negozioaZehaztu gabe dago Lemoiztik Ga-tikaraino joango den goi tentsio-ko linearen zatia airez edo lur az-pitik joango den. Dena dela, Gati-kan bertan eraikiko dutentransformadoreak lau hektarea-ko azalera hartuko du, eta hogeimetroko altuera izango du.Transformadorea funtsezkoa daFrantziatik ekartzen den energiakontsumitu ahal izateko. Goi ten-tsioko lineak ondorio larriak eka-rriko dituela dio Albonigak: zara-ta, kableen eremu elektromagne-tikoa, lursailen degradazioa etadebaluazioa, osasun arazoak... Horrekin batera, kableak Kan-
tauri itsasotik igaroko direla azpi-marratu du. Kantauri itsasoanCapbreton izeneko arroila dago,ehunka metroko sakonera due-
na. REEk asmoa du itsas hondokogainazala zulatu eta kableak han-dik pasatzeko. «Mundu osoan ezdute halakorik inoiz egin; proiek-tu hau proba moduan ere erabilinahi dute. Bertako ekosistemarikalte handia eragingo dio», kexa-tu da Alboniga.Hiru dira REEk emandako ar-
gudioak azpiegituraren beharrajustifikatzeko. Plataformarenaburuz, ordea, «zentzugabeak»dira, eta «interes ekonomikoak»daude proiektuaren atzean.Emandako lehenengo argudioasegurtasuna da, Albonigak azalduduenez, elektrizitate mozketak
gutxitzeko. «Gure datuen arabe-ra, ez da horrela, eta, gainera, he-men ez da ia mozketarik izaten».Beste bi «aitzakiak», berriztaga-rrien erabilera areagotzea etaelektrizitatearen prezioa murriz-tea direla aipatu du. «REEk pu-blikatzen dituen datuek kontra-koa adierazten dute». PPren go-bernuak batzorde berezi bat
osatu zuen, adituekin, etorkizu-nera begira eredurik eraginkorre-na zein den aztertzeko. «Aukeraeta eredu asko aztertu zituzten,eta guztietan azpiegitura hauegintzat ematen zuten. Ondorio-tzat aipatzen da interkonexio haueginez gero ez dela berriztaga-rrien erabilera areagotuko, baiziketa gutxitu egingo dela. Elektrizi-tatearen prezioa ere ez dela jaitsi-ko azaldu zuten, eta, aldatzeko-tan, gora egingo duela».Gironan orain dela hiru urte
martxan jarri zuten Gatikakoarenparekoa den goi tentsioko lineabat. «Ondorioak ez dira inondikinora REEk saldutakoak: prezioaez da jaitsi, eta berriztagarriek be-hera egin dute». Emandako da-tuen arabera, Espainiak askozenergia gehiago inportatzen duesportatu baino. «Interkonexioa-ren bidez Espainian sortzen denenergia berriztagarria esportatze-ko aukera egongo dela diote, bai-na ez da horrela gertatzen», argu-diatu du Albonigak. Azaldu due-nez, Frantziatik energia nuklea-rra inportatzeko erabiltzen ditugoi tentsioko sareak Espainiak.«Energia nuklearra askoz merke-agoa da, eta hemen garestiago sal-tzen dute». Kasualitatez ala ez,Gatikarekin lotuko den Cubne-zais herriaren ondoan Blayaiszentral nuklearra dago. Albonigak azaldu du proiek-
tuaren oinarrian Europako Bata-sunak herrialdeak lotzeko duenasmoa dagoela, Batasunetik kan-poko herrialdeekiko mendekota-suna murriztu dadin, EBko kidediren herrialdeen artean energiagarraiatu nahi dute. Horretarako,irizpide batzuk ezarri ditu. Espai-niak kalkuluak ekoizte gaitasu-naren arabera egin dituela salatudu; ez benetan kontsumitzen denenergiaren arabera: «Behar bai-no askoz energia gehiago sortze-ko gaitasuna du; sare elektrikoagaindimentsionatuta dago, etakalkuluak ere halakoak dira».Bruselara jo dute, beraz, Albo-
nigak eta elkarteko zenbait kidek.Gueñes-Itsaso (Gipuzkoa) plata-
formako kideekin bateraegin dute bidaia. Hainzuzen ere, bi egitasmoekhelburu berari erantzu-ten diotelako. Hamarka-da bat igaro da Gueñes
eta Itsaso arteko goi tentsioko li-nea eraikitzeko lanak iragarri zi-tuztela. 48,9 kilometroko luzeraizango duen sarea lozorroan egonda orain arte, eta obrak urteamaieran hasiko dira. Albonigakaipatu duenez, «azpiegitura ho-rrek ez du zentzurik Gatikakoaegiten ez bada, linea hori Gatika-koa arintzeko erabiliko da».
Gatikako goi tentsioko sareagelditzeko eskatu dute BruselanGatikan Interkonexio Elektrikorik Ez plataformako kideak Bruselan izan dira bBizkaia eta Frantzia ur azpitik lotuko dituen 370 kilometroko autobide elektrikoa salatu dute han
Bruselan izan dira Gatikan Interkonexio Elektrikorik Ez elkarteko kideak. GATIKAN INTERKONEXIO ELEKTRIKORIK EZ
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a Gaiak
Lemoizko zentral nuklearrekoinstalazioak erabiliko dituztegoi tentsioko sare elektrikoaGatikatik itsasoarekin lotzeko
Informazio gehiago
bildu nahi izanez gero,
jo webgune honetara:
durangokoazoka.eus
@
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30aGaiak
Aitziber Laskibar Lizarribar
Atzerako kontua hasia da. Du-
rangoko Landako gunean eten-
gabeak dira joan-etorriak, doze-
naka langile eta boluntarioren
muntatze lanak. Berotzen hasia
da Durango. Urduritasuna naba-
ria da nonahi: hasteko irrika, eta
ezin iritsiaren sentipena; sabele-
ko tximeleta dantza. Hastear da.
Bertan da. Asteazkenean zabal-
duko ditu ateak Durangoko Azo-
kak. Indartsu, nobedadez eta be-
rritze nahiz gainezka.
Aberatsa izango da azokaren
53. aldia. Hala agindu dute anto-
latzaileek, Gerediaga elkarteko
kideek. Baita leloak ere: DA! Asko
dira. Aniztasunaren ispilu izan
nahi du goiburuak; azoka baka-
rrean sortzen diren azoka guztien
isla. Askotarikoa izango da kultur
eskaintza aldetik ere. Askotariko
lan asko bilduko ditu 4.274 metro
koadroko azaleran, abenduaren
5etik 9ra. Milaka, Landako gunea
txiki geratzeraino.
304 liburu eta 93 disko berriDatuak ikusi besterik ez dago: az-
ken hilabeteetan argitaratutako
439 nobedade izango ditu azokak:
304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari,
argitalpen elektroniko bat eta
bestelako 23 lan. Autoekoizleen
plaza ere izango du bosgarren ur-
tez, eta hamazazpi lan izango dira
bertan. Orotara, 247 erakusmahai
izango dira. Eta azokaren handi-
tasuna erakusten duen beste zen-
baki bat: berrehun kultur ekitaldi
inguru izango dira bost egunetan:
aurkezpenak, emanaldiak eta
hausnarketarako guneak.
Aurten, hasi berriei begira jarri
da bereziki azoka. Sortzaile be-
rriei bultzada eman nahian, sor-
men beka jarri du martxan. Orain
arte, euskal kulturari egindako
ekarpena saritu izan du Geredia-
ga elkarteak, Argizaiola sariaren
bidez. Iraganeko ibilbideak sari-
tzeari utzi, eta etorkizunekoei la-
guntzeari ekin dio, Sormen beka-
ren bidez. Literatura hartu du
aurten gaitzat, eta 28 lan aurkeztu
dituzte. Gustura daude antola-
tzaileak erantzunarekin, bai ko-
puruari dagokionez, bai kalitate-
ari dagokionez ere. Abenduaren
6an jakinaraziko dute nori eman-
go dioten beka hori.
Azoken azokaGero eta gehiago da Durangoko
Azoka, eta horren erakusle da
gero eta gune, espazio eta dizipli-
na gehiago biltzen dituela. Irudie-
nea da horietako bat, urtetik urte-
ra indartzen ari dena. Urtero be-
zala, Zugaza zineman
proiektatuko dira euskal zinema-
gintzak ekoiztutako lanak, egu-
nero, 11:00etatik 21:00etara. Ho-
rrenbesteko emariak agerian uz-
ten du euskal zinemagintzaren
osasun ona. Zugazan, dagoeneko
argia ikusi duten filmak erakutsi-
ko dituzte, baina baita orain arte
ikusi ez direnak ere. Solasaldiek
borobilduko dute egitaraua.
Musikak azokan duen garran-
tzia ukaezina da; indartsua, eta
gora doana. Duela 11 urte Ahotse-
nea sortu zutenetik, batez ere. 70
kontzertu hartuko ditu aurten
Ahotseneak; talde hasi berrienak,
ibilbide luzea duten taldeenak,
eta dagoeneko erretiratuta dago-
en talderen bat ere egongo dela
iragarri dute. Protagonismo han-
diena kontzertuek izango duten
gune horretan 42 solasaldi ere
izango dira.
Antzerkia eta dantza Szenato-
kia gunean bilduko dira aurten
ere. Azokaren lehen urteetan
apenas lekurik zuten disziplinen
gunea egonkortuta dago jadanik,
eta horren lekuko da programa-
zioa: egunero emanaldi bat egin-
go dute San Agustin aretoan.
Haur eta gazteengan pentsatu
eta transmisioa helburu duen Sa-
guganbara guneak gaztetxoak
sormenaren mundura erakartze-
ko ekitaldi ugari izango ditu aur-
ten ere; besteak beste, sormen tai-
lerrak eta musika ikuskizunak.
Aurten, gainera, ipuin kontala-
rien etengabeko jarioa izango da
igandean. Ahozkotasunari balioa
eman nahian, ipuin kontalarien
maratoia egingo dute.
Hausnarketa gogoz
dagoenak ere ez du har-
tarako aukera faltarik
izango: egunero izango
dira euskal kulturarekin
lotutako hainbat gairi buruz
hausnartzeko guneak, alor ba-
koitzean aditu diren pertsonekin.
Gogoetaren Plazan izango da.
Azokak ateak zabaldu zain
Datorren asteazkenean hasiko da Durangoko 53. Azoka bAbenduaren 5etik 9ra, 439 nobedade eta 247 salmahai hartuko ditu bBerrehun ekitaldi inguru bilduko ditu euskal kulturaren topaguneak
Durangoko 53. Azoka aurkezteko ekitaldia. ANDONI CANELLADA / FOKU
Atzera begiratzeari utzi etadatorrena bultzatzea erabaki duGerediagak; sormen beka sortudu, hartarako
d
Durangoko AzokaSortzaileen plaza
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a Gaiak
MALEN AMENABAR
Txakur Gorria sormen taldeko kidea
«Itzela da gure izenaorain arteko izen handienondoan egotea»
Durangoko Azokak aurten eskai-ni dionagatik zorioneko sentitzenda Malen Amenabar (Larrabetzu,1994). Erreferentetzat duen gunehorretan plazara salto egiteko au-kera eman diola dio.Txakur Gorria sormen taldeak
presentzia handia du aurtengo
Durangoko Azokan. Protago-
nista ere izan zarete, nolabait,
azoka iragartzeko kartela egin-
da. Zer dakar horrek zuentzat?
Guretzat itzelezko suertea izanda, eta ohorea ere bai. Azken fine-an, guretzat beti izan da errefe-rente Durangoko Azoka, bai ber-tan parte hartu dugunean, bainabaita parte hartu baino lehenagoere, euskal kulturarentzat betiizan baita erreferente bat. Gaine-ra, itzela da gure izena orain arte-ko izen handien ondoan egotea.Azokara bertara lan berriekin
ere bazoazte. Zer daramazue?
Lauhazkadeitzen den koadernobat daramagu, batetik. TxakurGorriak-eko lauron artean txan-daka konpartitu dugun koadernobat da, liburu-album moduansalduko duguna. Horretaz gain,
hamabi postalez osatutako ku-txatxo bat daramagu, non hama-bi postal horiek diren alzheime-rrari eta amona baten bizitzariburuzkoak. Irudi bakoitzarendeskribapena dute atzean bertso-tan idatzita, kopla bidez. Bestetik,bertsolaritzaren bilakaera generoikuspegitik irudikatzen duen in-fografia ere eramango dugu. Etalamina batzuk ere bai. Aurrekourteetako lanak ere eramango di-tugu. Gauza asko; agian ez garasartuko dugun stand erdian.Sortzaile batentzat zer da Du-
rangoko Azoka?
Guretzat, erakusleiho bat da.Gure lanak aditzera emateko es-pazio moduan bizi izan dugu, etabeste sortzaileekin ere harrema-nak egiteko leku gisa.Zer ekarpen egiten dio azokak
euskal kulturari?
Topagune bat bilakatzen da. Egiada guk orain ezagutzen dugunaeta duela urte batzuetakoa ez delaberdina, baina esango nuke bade-la topagune bat.
GOTZON HERMOSILLA
Kazetaria eta idazlea
«Euskal kultura ez dagonormalizaturik, etaarnasguneak behar ditu»
Lehengo azokaren «xarmaren»falta sumatzen du BERRIAko kaze-tari Gotzon Hermosillak (Bara-kaldo, 1966). Duela urte batzueta-ko planetatik urruti, Elkarrenmahai «ofizialean» egongo daaurten.Bakarka egindako lehen libu-
ruarekin zoaz Durangora. Zer da
daramazuna?
Aurten plazaratutako ipuin libu-rua, Gaur galtzea tokatzen da.Azken bi hamarkadataz idatzita-ko hamabi narrazio dira, bi atale-tan banaturik, eta Elkar argitale-txearen salmahaian egongo da es-kuragarri.Zer dakar Durangon egoteak?
Zer-nolako balioa du zure modu-
ko idazle batentzat?
Azken urteotan beti egon garaDurangon Izu Giroa fanzineare-kin edo autogestionatutako besteproiekturen batekin, baina betierakusmahai propiorik gabe; me-sedea egiten ziguten beste ba-tzuen saltokian, erdi ezkutuan,edo gaztetxean egiten zen azokaalternatiboan. Pentsatzen dutaurten argitaletxe handi batenerakusmahai ofizialean egoteakikusgarriago egingo duela liburuaeta hura lortu nahi dutenek zailta-sun gutxiago izango dutela.Zer da zuretzat Durangoko Azo-
ka?
Gaztetan, Durangoko Azoka zengoizean trena hartzea, nire ingu-ruan topatzen ez nuen kultur girobatean murgiltzea, herrira iristenez ziren liburu eta aldizkariakerostea eta, bide batez, parranda-txo bat egitea trena berriro hartuaurretik. Geroztik, gauzak askoaldatu dira; Durangon daudenmaterial gehienak beste nonbaittopatzeko aukerak ugaldu egindira, eta garai bateko xarma hori,nire kasuan behintzat, galdu eginda. Orain Durangora joateko du-dan motibazio nagusia da jakiteatopo egingo dudala gutxitan ikus-ten ditudan lagun eta ezagun uga-rirekin.
Zer ekarpen egiten dio euskal
kulturari?
Euskal kultura ez dago normali-zaturik, eta horrek ondorio bitxieta askotan kontraesankorrak
ekartzen ditu. Durangoko Azokada ondorio horietako bat: baditubere ajeak, hainbat kritika egindakizkioke, baina gaur egun ezin-bestekoa da euskal kulturaren ar-nasgune eta erreferentzia gisa.
MIREN AMURIZA
Bertsolaria eta idazlea
«Beste diziplinetan aridirenekin egoteko baliodu, zubiak eraikitzeko»
Euskal kulturak urteroko Duran-goko Azoka behar du, MirenAmurizaren ustez (Berriz, 1990).Sortzaileak elkartu eta elkarrekinaritzeko aukerari ematen dio ba-liorik handiena.Haur eta gazte literaturako hain-
bat lan berrirekin zoaz Durango-
ra. Zer gordetzen dute?
Katxiporretaren Kartoizko Ipui-nak sailean, Familia mila kolore
izeneko bilduma bat izango da;orain irten dira lau ale, eta udabe-rrian irtengo dira beste hainbeste.Irakurle txikienentzako pentsa-tuta dago, eta ale bakoitzean fa-milia eredu bat lantzen da: bikotelesbiana bat intseminazio proze-suaren bidez umea izan duena; fa-milia ugari bat Euskal Herriko etaSenegalgo adarrak dituena; alar-gun geratu den aita bakarreko fa-milia bat; eta familia berrosatuaesaten ziona. Heziketari begirakolanak dira.Zer da Durangon egotea sortzai-
le batentzat? Zer balio du?
Kontsumitzaile hainbeste urteizan eta gero norberarentzat horegotea poz handia da. Eta, bestal-de, uste dut norberarentzat osoerakusleiho egokia dela geureakerakusteko, besteenak ikusteko...Kasu honetan, nire izenak ez dau-ka horrenbesteko pisurik,gehienbat pailazoena den bildu-ma baten barruan noalako, bainatira. Edozelan ere, sortzaileei bul-tzada emateko lekua da. Uste duturtero gertatzen zaigula denoi:ezagutzen ez genuen jendearen
lanak eta jendea bera ezagutzeko,hartu-emanerako aukera mo-duan bizi dugu.Zer da Durangoko Azoka zure-
tzat?
Ume-umetatik joan izan gara.Akorduan dut azoka zaharra ego-ten zen lekua ere, eta orduan ze-netik orain hartu duen dimen-tsiora, aldaketa oso nabaria da.Lehen, agian, azokara bertaramugatzen zen, salerosketara, bai-na uste dut gaur egun azokakLandakotik kanpora ere hartuduela beste dimentsio bat, ez ba-karrik liburu eta diskoei begira.Egun horietan han egoten dirabeste hainbeste postu, ekitaldi, al-darrikapenerako tarte... Uste dutDurangok berak, herriak hartzenduela halako kulturgune espaziobat modu zabalagoan ulertuta. Jaihorren parte izatea ederra da.Zer ekarpen egiten dio euskal
kulturari?
Nik uste dut behar dugula urtero-urtero halako arnasgune bat, ezbakarrik gure artean egoteko etaelkar mimatzeko. Sortzaile mo-duan, gehienok ohituta gaude ba-koitza harremantzera bere zirku-lukoekin soilik. Eta uste dut, alorhorretan, balio duela beste dizi-plina batzuetan ari direnekin
egoteko, zubiak eraikitzeko. Etaurtean behingo subidoitxu bathartzeko ere bai, sentitzeko baga-rela zeozer eta beste urtebetezbultzaka jarraitzeko gogoz gau-dela.
PELLO ARTABE
Eskean Kristo taldeko abeslaria
«Sortzaile xumeokizartxo bihurtzen gara,eta izarrak, are izarrago»
«Labur» geratzen zaio Durango-ko Azoka Pello Artaberi (Arantza-zu, 1989), eta gehiagotan nahi lu-ke halako topagunea .Lan berriarekin zoazte aurten
Durangora. Zer gordetzen du?
Beste belaze batzuen gozoan ize-neko hirugarren diskoarekin go-az azokara. Aurreko diskoen alde-an, gure soinua gaurkotu eta do-toretu dugu, rock&roll klasikoaoinarri harturik betiere. Oraingo-
an beste ñabardura batzuk ageridira: zipriztin psikodelikoak,punk pultsioa, bluesaren kaden-tzia edota melodia poperoak, bes-teak beste. Hitzetan, hain ohikoadugun tonu ironikoa sumatu dai-teke, zirikatzaile eta burlati: gaua-ri, sexuari, drogari, musika esze-naren joerari edota zenbait herritradizioren burugabekeriariabestu diogu. Oso gure estilora.Errefuxiatuen aldeko aldarririkere badago, serio. Eta ilusio bere-
zia egin digun kolaborazio bat:Doctor Deseo taldeko FrancisDiez, euskaraz gainera. Apustupotentea egin dugu, eta apartekogrina, gogoa eta indarra jarri ditu-gu disko honetan. Zer esan nahi du zuentzat Duran-
gon egoteak? Zer-nolako balioa
du zuen moduko talde baten-
tzat?
Elkargune bat da, bai sortzaileenartekoa, eta baita sortzaileen etapublikoaren artekoa ere. Bostegunez bakarrik bada ere, girokultureta euskaldun bat sortzenda, Landakon bertan eta Duran-gon oro har. Azokan entzun, iku-si, irakurri edo erosi duenaren in-guruan berba egiten du jendeak,eta gauza aberasgarria da hori.Sortzaile askoren lanak hauspoahartzen du, ikusgarritasuna, or-dura arte izan ez duena askotan.Sortzaile xumeok izartxo bihur-tzen gara, eta izar handiak, areizarrago. Eta salmentek gora egi-ten dute. Sortzaile batzuek urteasalbatzen dute Durangoko Azo-kari esker. Euskaraz abesten dueneuskal musika talde bat izanik,ezinbesteko zita da guretzat Du-rangokoa. Zer ekarpen egiten dio Duran-
goko Azokak euskal kulturari?
Askotan aipatu izan den moduan,horrelako plaza gehiago beharkolituzke euskal kulturak. Eta eus-kal kulturazaletasuna ez dadilamugatu bost eguneko oasi, ametseta lilura horretara. Iñigo Astiz ka-zetariak bere egunean aipaturikoquattro stagionidelakoa propo-samen arras interesgarria irudi-tzen zait. Urtaro bakoitzean hala-ko elkarretaratze bat egin behar-ko genuke. Gainera, uste dut eus-kal sortzaileek gure arteko hartu-emana estutu behar dugula,sarriago batu. Denok teilatupe be-rean egon arren, apenas ezagu-tzen dugun elkar. Bakoitza bereradabil, eta Durangoko Azoka laburgelditzen da.
«Gure lanak aditzeraemateko erakusleihoa da,eta beste sortzaileekinharremanak egitekolekua»
«Material gehienak beste nonbait topatzekoaukerak ugaldu egin dira,eta garai bateko xarmahori galdu egin da»
«Ezagutzen ez genuenjendearen lanak etajendea bera ezagutzeko,hartu-emanerako aukeramoduan bizi dugu»
«Urtaro bakoitzeanhalako elkarretaratze bategin behar genuke;euskal sortzaileaksarriago batu»
d
Durangoko AzokaSortzaileak hizketan
ERAKUNDE PRIBATUAK
ANTOLATZAILEA BABESLE NAGUSIAK
ERAKUNDE PUBLIKOAK
www.durangokoazoka.eus
53. DURANGOKO AZOKA2018ko abenduaren 5etik 9ra
ASKO DIRA
4MARRAZOAK HARRAPATZEA-
GATIK IKERTZEN ARI DIRENAK
Ondarroako ontzi bateko patroia,
enpresa kudeatzailea eta beste bi
arduradun ikertzen ari da Ertzain-
tza, babestuta dauden marrazoak
harrapatzeagatik. Ingurumenaren
aurkako delitua egotzi diete. Au-
rreko astean ikusi zituzten dozena-
ka marrazo, azkenekoz, portuan.
AparkalekuaGaztelugatxeradoazenentzat
BERMEO bGaztelugatxe bisita-tzera doazenentzat, aparkalekubat egingo dute Bermeon Bizkai-ko Foru Aldundiak eta BermeokoUdalak. Akordioa egin dute biinstituzioek bisitarien jarioa ku-deatzeko. 625.000 eurokoa izan-go da inbertsioa, eta zati handie-na aldundiak egingo du.
Hildako marrazoak, Ondarroan. EGUZKI
Orozkok osasunzentro berriaizango du
OROZKO bAstelehenetik aurre-ra, osasun zentro berria eskuraizango dute Orozkoko 2.700 he-rritarrek. Lanetarako 828.000euro behar izan dira, eta horieta-tik 197.000 Osakidetzak jarriditu. Gainerakoa, udalak.
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Kezkagarriak dira datuak, kezka-garriak jarrerak, eta are kezkaga-rriagoak joerak: iaz, 2.201 erasomatxista zenbatu zituzten insti-tuzioek Bizkaian; eguneko sei, etaaurreko urtean baino 140 gehia-go. Gainera, pentsa zitekeenarenaurka, gazteen artean egoera ezda hobera egiten ari: hiru biktimi-zaziotik bat 31 urtetik beherako
emakumeek jasan zituzten; adinhorretatik beherako andreek 765kasu salatu zituzten. Nerabeen egoera bereziki larria
da, joera matxistak errepikatzenari direla erakusten duelako: 14eta 17 urte arteko neskek jasanda-ko 116 eraso zenbatu zituen iazEmakumeen Aurkako Biolen-tziaren Bizkaiko Behatokiak, eta18 eta 20 urte artekoei egindako98; guztira, beraz, 214 eraso 14 eta
20 urte arteko nesketan. Kontuanhartu behar da zenbatu dituztenkasu guztietan poliziek parte har-tu behar izan dutela, eta, beraz,pentsatzekoa da beste kasu askosalatu gabe, isilean igaro direla.Adin tarte guztietan dira han-
diak zenbakiak, eta ez dago erasomatxistetatik salbu geratzen denadinik. Helduarora gerturatzenari diren neska gazteek –21 eta 30urte artekoek– jasandako 467
eraso zenbatu zituzten iaz. Hau-rren kontrako eraso matxistekere alarma pizten dute: 14 urtetikbeherako neskatoek jasandako84 eraso salatu zituzten iaz.Eraso matxistak jasan zituzten
emakume gehienen erasotzaile-ak haien bikotekideak edo biko-tekide ohiak izaten dira; iaz, Biz-kaian zenbatutako 2.201kasuetatik 1.574tan. Horietatik515 erasotako biktimak gazteakziren, 31 urtetik beherakoak.Familia giroan ere uste baino ohi-koagoak dira erasoak. Iaz 458eraso matxista izan ziren fami-liartekoak; 133, 31 urtetik behe-rako nesken aurkakoak.Sexu askatasunaren aurkako
erasoek indar berezia dute gazte-en artean. Nabarmen gehitu dirahoriek azken urtean: 169 erasozenbatu ditu Emakumeen Aur-kako Biolentziaren BizkaikoBehatokiak, 2016an baino %38,5gehiago. Sexu askatasunarenaurkako 169 erasoetatik gehien-gehienak (117), 31 urtetik behera-koek jasan zituzten.
Balioak errepikatzenBehatokiak urtero egiten duendatu bilketarekin, egoerarenerradiografia egitea da helburua,aurrera begirako neurriak zehaz-te aldera. Eta ondorioak kezkaga-rriak dira, batez ere gazteenen ar-tean jarrera matxistak errepika-tzen ari direla agerian uztendutelako. Etorkizunera begiraegoera iraultzeko gazteengan joe-ra aldatzea ezinbestekoa delakojarri du arreta haiengan Emaku-meen Aurkako Biolentziaren Biz-kaiko Behatokiak. Bada, txostenaeskuetan, oharra igorri du TeresaLaespadak, Berdintasuna Susta-tzeko foru diputatuak: «Nerabe-ek eta gazteek desberdintasunairaunkortzen duten eta indarke-ria sustatzen duten balioak ikas-ten jarraitzen dute». Adibide gisa,ohartarazi du maitasun gisa onar-tzen dutela jeloskortasunez biko-tekidea kontrolatzea eta hari me-hatxu eta eraso egitea.
Iaz 2.201 eraso matxistazenbatu zituzten Bizkaian;2016an baino 140 gehiagoEmakumeen Aurkako Biolentziaren Bizkaiko Behatokiaren txostenakdatu larriak jaso ditu b Gazteak jarrera matxistak errepikatzen ari dira
Mota guztietako indarkeria matxistek ez dute etenik, eta gazteek justifikatu ere egiten dituzte horietako batzuk. HITZA
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30aGaiak
Peru Azpillaga Diez Bilbo
Txilibituak eta bozinak hartuta,
hainbat pertsona goizean goizetik
hasten dira zarata egiten Bilboko
NH eta Barcelo-Nervion hoteleta-
ko atarietan. Bertako langileak
dira; hain zuzen ere, egunero ge-
lak garbitzeaz arduratzen dire-
nak. Azaroaren 2an ekin zioten
greba mugagabeari: dituzten bal-
dintza kaskarrak salatu eta osta-
laritzako hitzarmena ezar die-
zaietela eskatzeko. ELA sindika-
tuaren babesarekin abiatu dute
lan baldintza duin batzuen alde-
ko borroka, eta, ia hilabete bat
igaro den arren, akordioa lortze-
tik urrun daude oraindik.
ELAk salatu duenez, hotel ho-
rietako gela garbitzaileak Cons-
tant taldearen bidez azpikontra-
tatuta daude, eta «muturreko lan
egoerak» pairatzen dituzte. Lan-
gileek 2,50 euro jasotzen dute
garbitzen duten gela bakoitza-
rengatik, eta, azaldu dutenez, ka-
suren batean 1,26 euroan ere or-
daindu izan da gela bakoitza gar-
bitzea.
Horretaz gain, langile gehienek
kontratu partzialak dituztela ja-
kinarazi dute. Barcelo hotelean,
adibidez, 350 gela inguru daude,
eta lau pertsona zeuden soilik
kontratu finkoarekin. Egunean,
gainera, kontratuan ezartzen
zaizkien baino ordu gehiago egi-
tera behartuta ikusten dute beren
burua, enpresak zehaztutako ra-
tioak «gehiegizkoak» direlako.
Adierazi dutenez, hotelak zer-
bitzu horiek bere gain hartzen zi-
tuenean jardunaldi oso batean
bederatzi gela garbitu behar zi-
tuzten langileek. Zerbitzua azpi-
kontrata baten esku utzi ostean,
ordea, ratioa bikoiztu egin da, eta
hamazortzi gela edo gehiago gar-
bitu behar dituzte egun bakarre-
an. Jakinarazi dutenez, horrekin
guztiarekin eta aparteko ordain-
ketei esker, 800 euroko soldata
jasotzen dute, gehienez, garbi-
tzaileek. Greba hasi zenetik, gai-
nera, 11 izan dira kaleratutako
langileak. «Ez da kasualitatea
egoera hau jasaten ari diren langi-
le gehienak emakumeak eta Eu-
ropatik kanpoko migranteak iza-
tea», kexatu da ELA. Sindikatuak
adierazi duenez, gaur egun en-
presa gehienak Bizkaiko ostalari-
tzako hitzarmena ezartzen ari di-
ren bitartean, Constant taldeak
halakorik ez betetzea erabaki du.
Greba eskubidea urratutaHotelak, beraien aldetik, modu
bitxian egiten ari dira aurre gre-
bari: belarrietarako tapoiak bana-
tzen dizkiete bezeroei, eta langile-
en greba ilegala bilakatzeko de-
manda jarri zuten. Horrekin
batera, langileen eskakizunei en-
tzungor eginez, Barcelo hotel ka-
teak beste enpresa bat azpikon-
tratatu zuen –Cor Outsourcing–
garbitzaileen lana egiteko, langi-
leek eskatzen dituzten baino sol-
data altuagoak ordainduz. NH
kateak, berriz, Iruñetik ekarri zi-
tuen langileak greban zeuden
garbitzaileen lana egin zezaten.
Horren aurrean, ELA sindikatuak
salaketa jarri zuen, eta Lan Ikus-
katzailetzak zigortu egin ditu bai
NH eta Barcelo hotel kateak, bai
Constant eta Cor Outsourcing tal-
deak, garbitzaileen greba eskubi-
dea urratzeagatik.
Plazaratu dutenez, gainera,
Constant taldeak Bizkaiko hitzar-
mena aplikatu egiten du Bizkaiko
beste hoteletako garbitzaileekin,
baina NHn eta Barcelon ez du
gauza bera egiten, horiekin duen
akordio komertzial batek galarazi
egiten diolako. Hala, ELAren us-
tez, argi geratu da bi hotel horiek
zuzeneko erantzukizuna dutela
langileen «esplotazioan».
Lan Zuzendaritzak azaroaren
22rako deitu zituen tartean dau-
den agente guztiak. Baina bilera
ez zen egin, Constant taldea ez ze-
lako agertu. Bide horretan, tarte-
an dauden enpresei negoziatzeko
deia egin die ELAk.
Bilboko Barcelo eta NH hoteletakolangileek hilabete daramate grebanAzaroaren 2an abiatu zuten greba mugagabea b Ostalaritzako hitzarmena ezartzea dute helburu
Langileak, Barcelo hotelaren aurrean egindako protestan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a Gaiak
Egoera «prekarioan»dauden hotel langileakemakumeak etaEuropatik kanpokomigranteak dira, oro har
2,50 euro kobratzendute garbitzen dutengela bakoitzarengatik;egunean 18 gela garbitubehar dituzte gutxienez
Peru Azpillaga Diez Bilbo
Gizarte bazterketa pairatzeko
arriskuan dauden 28.000 pertso-
na baino gehiago hornitzen ditu
Bizkaiko Elikagai Bankuak. Per-
tsona horiei guztiei lagundu ahal
izateko, guztira, lau milioi kilo in-
guru janari biltzen ditu urtean.
Bilketa hori aurrera eramateko,
gorriz markatutako data bat du
Elikagai Bankuak: urtero antola-
tzen duten bilketa nagusia. Ber-
tan, 5.500 boluntarioren parte
hartzeari esker, hamabi hilabetez
banatzen dituzten elikagaien %25
jaso ohi dituzte, hots, milioi bat
kilo janari. Hain zuzen ere, gaur
eta bihar artean egingo da bilketa
nagusia. Boluntarioek, hiru ordu-
ko txanden bidez, mota guztieta-
ko elikagaiak jasoko dituzte, eta
pertsona orok izango du lagun-
tzeko aukera, Bizkai osoko 300
denda eta komertzioren esku
hartzeari esker.
«Kanpainak balio kuantitatibo
ikaragarria du», baieztatu du Mi-
guel Angel Fernandino Bizkaiko
Elikagai Bankuko presidenteak.
Oinarrizkoak diren hainbat eli-
kagai jasotzen dituzte bi egun
hauetan zehar, hala nola, olioa,
kontserbak edota azukrea. «Gu-
retzat balio handiko produktuak
dira, aurrez kozinatutako lekale-
ak bezala», erantsi du.
Gogoratu duenez, aurtengo
ekitaldian ere produktuak ema-
teko bi era izango dira. Alde bate-
tik, «betiko» era tradizionala:
«Elikagaiak erosi, eta egitasmoan
parte hartzen duten komertzioe-
tan bertan uzten dira», azaldu du
Fernandinok. Eta, bestetik, au-
rreko bilketan jada martxan jarri
zuten bonu bidezko sistema ere
izango da, Eroski eta BM super-
merkatuetan soilik erabili daite-
keena. Horren bidez, lagundu
nahi dutenek gordailu bat utziko
dute supermerkatu kate horieta-
koren batean, eta, ondoren, Eli-
kagai Bankuak diru kantitate hori
erabili ahalko du produktuak
erosteko. «Sistema horrek mal-
gutasun handiagoa ematen digu,
momentuan beharrezkoak diren
elikagaiak erosteko aukera dugu-
lako horrela», azaldu du Fernan-
dinok.
Esnea erabili du adibide modu-
ra: «Zuzenean ematen badigute,
litro asko pilatu ditzakegu, eta
ondoren azkar banatu behar
ditugu iraungi ez daitezen;
horrek mirari logistikoak egitera
behartzen gaitu». Sistema
berriari esker, ordea, «hobeto»
antolatu daitezkeela nabarmen-
du du Fernandinok, «iraungitze
datari begira egon gabe». Horrez
gain, sistema horren bidez ez
dago garraio eta biltegiratze pro-
zesuen beharrik, eta, beraz, zer-
bitzua ere «zuzenagoa» da. Bes-
teak beste, sistema horri esker
lortu zituzten joan den urtean
egindako bilketa nagusiaren bi
heren. Horrekin batera, gogora
ekarri du Elikagai Bankuaren
helburua beti izan dela janaria
jasotzea, eta ez dirua: «Bonuen
bidez utzitako diru kantitatea ez
dugu ukitu ere egiten». Alde
horretatik, argi utzi du bonuak ez
direla dirua lortzeko «aitzakia
bat», elikagaiak «hobeto» kude-
atzeko era bat baizik: «Dilistek
eta garbantzuek berdin balio
digute oraindik».
Banaketa gune berriaIñigo Pombo Bilboko Gizarte
Ekintzarako zinegotziak azpima-
rratu du «oso pozik» daudela
Santutxun orain dela zenbait aste
ireki den banaketa gune berriare-
kin. Gune horrek «duinago»
bihurtu du banaketa, ilarak
saihestuz. Mila familia inguru
hornitzen ditu —2.400 eta 3.000
pertsona bitartean—, eta super-
merkatu formatua du. Gunearen
arrakasta ikusita, hurrengoa non
irekiko duten pentsatzen ari dire-
la jakinarazi du Pombok: «Hiri-
ko beste auzoren batean».
Elikagai Bankuakurteko bilketanagusia egingodu asteburuanGaur eta bihar artean egingo dute elikagaienbilketa b 5.500 boluntariok hartuko dute parte,eta milioi bat kilo janari jasotzea espero da
Beharrik handiena dutenentzat elikagaiak biltzen, aurreko kanpaina batean. MITXI
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30aGaiak
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Martxoan Tretatxu bandoleroariburuzko liburu bat kaleratu on-doren, ezkutuan egon diren Bil-boko historiako pasarteekin osatudu liburu berria Hektor Ortegak(Bilbo, 1966): Gomutan, Bilboko
historiaren atal ezezagunak.Ezustean sortu dela dio; Bilbo Hi-ria irratian kontatu dituenak libu-ruan biltzeko proposatu ziotela,eta horrela ondu duela lana. AnePikazaren ilustrazioek aberastueta Bilbo Artek apaindu duen li-burua «oso polita» geratu delaeta, gustura dago emaitzarekin. Gomutan izena du kaleratu berri
duzun liburuak. Zeren gomu-
tan?
Berez, Bilboko historian gertatudiren gauzak gomutara ekartzekoahalegina da. Baina atentzioaeman didaten gaiak edo bilatu di-tudanak ezezagunak dira, ez dau-de oso zabalduta edo gutxi ikertudira. Beraz, badute hori irakurlegehienentzat: ezezagun direla,edo sorpresaren bat behintzatekarri ahal dietela. Bilboko histo-riaren pasarteak gomutara ekar-tzeko saioa da, baina zeozer berriaemateko asmoarekin.Liburuaren sarreran diozu histo-
ria liburuetan lerrorik merezi
izan ez duten uneak eta pertso-
naiak bildu dituzula. Zergatik ez
dute merezi izan lerrorik?
Arrazoi asko daude. Batzuek esa-ten dute historia garaileek idaztendutela. Horrela izaten da, zoritxa-rrez, eta galtzaile asko dago. He-rritar gehienok gatoz galtzaileenesparru horretatik, eta hor daudegure historiarentzat eta guretzatbenetan inportanteak diren gau-zak. Alde horretatik, historia ofi-zialak edo gehien zabaldu direnkontakizunek, gehienetan, baz-terrean utzi dituzte langileak,bazterrean utzi dituzte baserrita-rrak, eta, jakina, bazterrean utzidituzte emakumeak, aurreko biatal horietan ere sartzen direnak.Bazterrean utzi dute euskara, etabazterrean utzi dituzte, finean,guretzat ezinbestekoak diren osa-gai asko. Hortaz, ahalegindu naizateratzen nire ustez herritarroniraganean, gure iraganean, gure-tzat interesgarriak diren gauzak. Emakumeak aipatu dituzu; hala-
ko bilketetan ezohikoa den pre-
sentzia dute liburu honetan. Zer-
gatik? Zer emakume mota dira?
Ez da izan nahita. Baina kontura-tzen zara oharkabean igarotzendiren pertsonaiak, pasarteak etagertakizunak ikertzen hasten za-renean emakume asko topatzendituzula. Gero beste gauza bat daemakumeen historia osatzekozailtasun handiak egoten direla
informazio gutxiago dagoelako,ez direlako izen-abizenekin erre-gistratuta geratzen... Baina gauzabitxiak badira. Bilbon, esaterako,1700. urtera arte elizen zaintzarenardura serora edo freiren esku ze-goen. Badakigu Euskal Herrikoherriren batean geratzen direlaserorak, baina Bilbon ere hor zeu-den Begoñan, Done Jakue elizan...Atal batean jasotzen dut hori. Edogerrillako kapitaina izan zen Te-resa Iturralderen historia. Edo Bi-zenta Mogel. Euskal literaturazirakurri duen jende gehienak ja-kingo du nor den, baina gutxik lo-tuko dute Bilborekin. Ba, BizentaMogel Bilboko oso pertsona ospe-tsua izan zen, Abandokoa. Beste gai asko lantzen dira: Bil-
boren egituraketa, borroka eta
matxinadak, euskal mitologia,
espioi bati buruzko pasartea...
Oso gai diferenteak dira. Zerk
harrituko gaitu, adibidez?
Hori norberaren arabera izangoda; batzuentzat harrigarriagoaizango dena beste batzuentzatezagunagoa edo normalagoa izandaiteke. Nik neuk ardoaren gerra-ren atala nabarmenduko nuke,adibidez; 1934ko euskal sedizioa.Bizkai, Gipuzkoa eta Arabakoudal gehienek egin zuten protestabat izan zen, baina, protesta hainizan zen gogorra, azkenean udalhoriek kargutik kendu baitzituz-ten eta alkate eta zinegotzi batzukauzipetu eta zigortu baitzituzten.Horien buru ibili zen Bilbokoa.Bilboko udaletxera sartu zen Poli-zia udalbatzar bat eragozteko, al-katea ahalegindu zen batzarraegiten, eta, han bertan, Poliziakkargutik kendu zuen. Gero, alka-teordeek jarraitu nahi izan zuten,
eta berdin egin zuten haiekin. Osoegoera bortitza izan zen, oso bi-txia, eta hori Bilboko udaletxeanbertan gertatu zen, 1934an. Kata-luniakoei sedizio delitua leporatuzietenean pentsatu nuen gu erehalakoetan izan garela. Araka-tzen hasi, eta hori aurkitu nuen.Lana euskaratik egina dela dio-
zu. Euskaratik egina izateak hiz-
kuntza jakin batean idatzia ego-
tea baino gehiago esan nahi du.
Niretzat behintzat, ez da nahikoaeuskaraz egotea erdaratik pentsa-tuta egina badago. Lehen aipatudugu Bizenta Mogel. Bilbori buruzegin diren liburu gehienek ez duteaipatu ere egiten, baina guretzatinportantea da. Euskaratik begi-ratzen badiogu munduari, gureerreferentziak diferenteak dira.Euskal mitologia ere bai. Euskalmitologia euskaraz etorri zaigu.
Euskaraz jaso diren kontakizu-nak dira, eta Orozkon eta Zubero-an eta Oñatin batu dituzte. Bainaez gara konturatzen horiek Bilbonere izan direla. Iñaki Gamindekbatu ditu. Guk euskaratik egitenbadugu gure historia, gure errefe-renteak desberdinak dira, etagauza batzuk askoz inportantea-goak bilakatzen dira. Eta, niretzat,euskaraz egotea bezain inportan-tea da euskaratik eginda egotea.Hor dago Jose Larrinaga hiltzaile-aren exekuzioaren kapitulua ere;asko gustatzen zait. Markina-Etxebarrian oso krimen lazgarriaegin zuen: familia oso bat akabatuzuen, XIX. mendean. Hain izanzen zirraragarria, bertsoak ereegin baitzituzten. Bertso horiekkantatuak izan dira, eta ahozkotradizioaren bidez ere heldu diraguregana. Antton Valverdek, Xa-bier Letek, Oskorrik kantatu di-tuzte. Tipo hori Bilbon exekutatuzuten. Guretzat inportantea da.Beste kontu bat sarreran diozu-
na: iraganari begira, oraina uler-
tzeko eta etorkizuna helburu
eginiko lana dela. Zein da ulertu
beharreko ikuspegi hori?
Historia ulertzeko moduarekindago lotuta hori. Iraganaldia uler-tu behar dugu jakiteko gure orai-naldia zer den; jakiteko nor ga-ren, non bizi garen, gure gauregungo ingurua, Bilbo hau, zerden. Eta, ondo ulertzeko, jakinbehar dugu nondik datorren, zergertatu den eta prozesu horiekguztiak zergatik batu diren,orain, puntu honetan. Historiala-riok, gaur egungoa ezagutzeko,aurrekoa ulertu behar dugu.Liburua erraz irakurtzekoa da:
labur kontatutako berrogei isto-
rio ditu, ezohiko modu batean
kontatuak. Horrek badu arrazoi
bat: irrati bidez zabaldu dituzun
historiak dira.
Egia esan, historia batzuk Bertonedo Prest! aldizkarietan agertu zi-ren lehenago. Bilbo Hiria irratiko-ek proposatu zidaten halako kap-sula txiki batzuk prestatzeko Bil-boko historiari buruz Berton-enedo Prest-en egiten nituenen il-dotik, baina Bilbo osoari begira.Horrela sortu ziren, eta hau dibul-gazio lana da. Arin irakurri edoentzuteko pentsatuta daude; irra-tia entzuten egongo den entzule-ari begira. Lehenengo, amu batipini behar duzu interesa pizteko;gero, kokatu behar duzu entzuleaentzungo duen historiaren mar-koan; eta, gero, kontatuko duzukontatu nahi duzuna. Bi edo hiru orrialdeko atalak
dira liburukoak, askotarikoak gaialdetik, laburrak, eta irakurtzekoerrazak eta interesgarriak aldi be-rean, espero dut.
«Euskaratik egindakohistorian desberdinakdira erreferenteak»
Hektor Ortega b Historialaria eta idazlea
Historia «garaileek» idazten dutela dio; langileak, baserritarrak,emakumeak, euskara «bazterrean» uzten direla. Horiei erreparatu, etaBilboko historiari buruzko pasarte ezezagun bitxiak batu ditu Ortegak.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a Berbetan
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30aProposamena
Natalia Salazar Orbe Barakaldo
Herri baten izae-
raren eta gizar-
tea antolatzeko
moduaren isla
da haren fol-
klorea. Dan-
tzaz eta musikaz harago doazen
alderdiak hartzen ditu barnean.
Alde horiei heltzeko asmoz anto-
latu du Barakaldoko Ibarra-Kal-
du kultur elkarteak, beste urtebe-
tez, Herrien Arteko Folklore Jaial-
dia. Aurten 22. aldia dute, eta gero
eta helburu handiagoak dituzte.
Hala azaldu du Aitor Gorostiza
Ibarra-Kalduko kide eta musika-
riak: «Folklorearen barruan herri
ipuingintza, herri literatura,
ahozko literatura, erlijio sinesme-
nak eta mitoenak eta gizartea an-
tolatzeko eta erritualizatzeko
moduak daude. Nahi genituzke
apurka gure jaialdian ekitaldi
gehiago jaso, kulturaren alderdi
zabal horiek sartu ahal izateko».
Horretarako bidea abiatu dute.
Jaialdiari hasiera emateko, argaz-
ki erakusketa zabaldu zuten aste-
lehenean. Eurenean parte hartu-
ko duten taldeak gertuagotik eza-
gutzeko aukera emango du ho-
rrek. Baita jaialdia Barakaldo an-
tzokitik herrira zabaltzekoa ere,
Clara Campoamor kultur etxean
baitago ikusgai.
Dantza eta musika arloak uz-
tartuko dituzten taldeak gonbi-
datu dituzte jaialdira. Musika
Egunaren eta Dantza Egunaren
barruan egingo dituzte ekitaldi
nagusiak datorren astean. Lehe-
nago, ordea, izango da bestelako
jarduerarik. Hain zuzen, bertso
afaria egingo dute gaur, Onintza
Enbeita eta Igor Elortzarekin.
Bertsolaritzari garrantzi bere-
zia ematen dio jaialdiak, aparteko
lekua eskainita: «Bertsolariek
aurkezle lanak egingo dituzte eki-
taldi nagusietan». Bertsolaritza
herri osora zabaltzeko helburua
dago horren atzean. «Ez dugu
nahi bertsozaleek bakarrik izatea
harremana bertsolaritzarekin.
Gure ekitaldietara euskaraz ez
dakien jendea ere etortzen da, eta
bertsolaritzara hurbiltzeko inola-
ko pausorik eman ez duena. Hala,
bertsolarien lana hurbildu nahi
diegu, jendeak ikus dezan bertso-
ek komunikatzeko balio dutela;
alegia, ez dela kontu sinboliko bat
pertsona bat bertsotan aritzea
agertoki gainean».
Herrien Arteko Folklore Jaial-
Herrien Arteko 22. Folklore Jaialdia abian da Barakaldon. Asturiasko eta Errioxako dantzari etamusikariak gonbidatu dituzte, besteak beste. Estaturik ez duten herriei ere lekua egiten die jaialdiak,eta, horren adibide, errusiar lipobenoek osatutako Juravca abesbatza ere ariko da kantuan.
Nortasunaren erakusgarri
Errioxako Villa de Briones taldeak 1561. urtean jada egiten zituen dantzen erakustaldia egingo du Barakaldo antzokian. GRUPO DE DANZAS VILLA DE BRIONES
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a ProposamenaJAIALDIA
Herriak eta haien folklorea
ezagutzeko hainbat jarduera
prestatu dituzte Barakaldon.
Gaur
20:00.Bertso poteoa.
22:00.Bertso afaria, Onintza
Enbeita eta Igor Elortzarekin,
Ibarra-Kaldu elkartean. Kilika
bertso eskolak antolatuta.
Abenduak 7, ostirala
19:30.Musikaren Egunaren
barruan, talde hauek ariko dira
Barakaldo antzokian: Juravca,
Residence Irish Band eta Iba-
rra-Kaldu taldeko musikariak.
Lutxanako dultzaina eskolako
kideek girotuko dute ikuskizu-
nerako sarrera.
Abenduak 8, larunbata
19:30.Dantza Egunaren ba-
rruan, talde hauen emanaldiak
hartuko ditu Barakaldo antzo-
kiak: La Sidrina, Grupo de
Danzas de Villa de Briones eta
Ibarra-Kaldu. Eguraldia lagun
bada, ordu erdi lehenago ka-
lejira egingo dute denek.
Ezustekoak ere izango dira,
Laguntasuna Barakaldoko
dantza taldearen eskutik.
Abenduaren 10era arte
Goizez eta arratsaldez.Tal-
deen argazki erakusketa Clara
Campoamor kultur etxean.
IGORREN
Abenduak 9, igandea
13:00.La Sidrina eta Grupo de
Danzas de Briones, bertako
Arantzarte taldearekin batera.
diaren ezaugarrietako bat da le-kua egiten diela estaturik ez du-ten edo hainbat estatutan sakaba-natuta dauden herriei. Horrenadibide da Juravca abesbatza.Emakume errusiar lipobenoekosatuta dago. «Errusiar jatorrikoetnia bat da. Errumanian kokatuzen XVII. mendean. Errusiatikihes egin behar izan zuten. Izanere, erlijio erreforma bat gertatuzen garai hartan, eta errusiar lipo-benoak erreformaren aurkakoakziren. Jazarpen erlijioso handiapairatu zuten, eta alde egin beharizan zuten. Gehienek Errumania-ra jo zuten, Moldavia aldera».Zornotzan komunitate handiaosatu dute. Bertako ordezkariakizango dira jaialdian, datorren os-tiralean. «Ikusezin bihurtu dituz-ten gutxiengo etniko horiek jen-deak ikus eta ezagut ditzan nahidugu», azaldu du Goroztizak.Musikari eskainitako egun ho-
rren barruan, guztiz bestelakoikuskizun bat egingo du Residen-ce Irish Band taldeak. Folk musi-ka emanaldiak egiteko topaketabihurtu da taldea, Bilbon. Irlanda,Eskozia eta Ingalaterrako herrita-
rrak hasi ziren elkartzen, eurendoinuak jotzeko asmoz. Algortanegin zituen hastapenak egitasmo-ak, 1990eko hamarkadan; Bara-kaldora pasatu zen ostean, eta,orain, Bilbon elkartzen da talde-txo bat, asteazkenero. Garapenhorren lekuko izan den MikeMurphy irlandar jatorriko musi-karia eta beste hainbat lagun ari-ko dira Barakaldoko saioan.Bestalde, Dantza Eguna egingo
dute bihar zortzi, larunbatarekin.Asturias eta Errioxako taldeak(Espainia) gonbidatu ditu Ibarra-Kalduk. Asturiasko Lugones he-rritik iritsiko da La Sidrina taldea.«Dantzariak eta musika taldeadituzte, gaita, akordeoi, perkusioeta abeslariz osatuta». Beste tal-dea Grupo de Danzas Villa deBriones izenekoa da. «Eurendantzek harreman handia duteArabako Errioxako eta Nafarroa-ko Erriberako dantzekin». Makildantzen erakustaldia egingodute. 1561. urte inguruan sortuzen taldea. «Urte horrez geroztikegin dituzten dantzak ekarrikodizkigute».Ibarra-Kaldu talde anfitrioiak
ere egingo du erakustaldia. Musi-ka eta dantza egunetan parte har-tuko du. Lehenengoan, jaialdira-ko propio prestatutako erreper-torioa interpretatuko dute.Dantza Egunean, berriz, bi atale-tan banatuko dute euren emanal-dia. Lehenengoan, NafarroakoCortes herriko dantzak egingo di-
tuzte. «Bigarren zatian muntake-ta berezi bat egingo dugu, jotareneta fandangoaren gainean».
Jota eta fandango «lizunak»Oso dantza interesgarritzat jo ditubi horiek Aitor Gorostizak. Edo-zein herritako festa eta errome-rietan ohikoak badira ere, kanpo-tik ekarritakoak direla gogoraraziIbarra-Kalduko kideak. Ez dagooso argi Andaluzian, Valentzian,Hego Amerikan edo Errenazi-mentu garaiko doinuetan dutenjatorria. Baina Euskal Herrian osobilakaera bitxia izan zuten: «Ga-rai batean, elizak eta hainbat sek-tore garbizalek gaitzetsi egin zi-tuzten, kanpokoak zirelako, ba-tetik, eta lizunak zirelako,bestetik. Izan ere, bikoteen artekokontaktu estua ahalbidetzen zu-ten. Ohituta gaude lehiaketetakofandangoak eta jotak ikustera.Oso akrobatikoak dira. Lehenagobestelakoak ziren, ordea. Herritxikietan oraindik ikusten diraera horretako jota sentsualago-ak».Jaialdia Barakaldotik harago
ere zabaltzen dute urtero. Aurten,Igorrera iritsiko dira Barakaldoragonbidatu dituzten taldeak. «Bil-bo inguruan dugun kultura es-kaintza ugaria hiritik urrun dau-den eremuetara hedatzeko hel-burua du Kanpoko Egun honek».Arantzarte Igorreko taldea arikoda han, «tokiko taldeak indartze-ko dugun asmoa bermatzeko».
Hainbat emakume errusiar lipobenok Juravca abesbatza sortu dute Zornotzan. JURAVCA
MUSIKA
ARTEAGACloverwind.
bGaur, 20:30ean, kultur etxean.
BARAKALDOArdo Beltza.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOLove the 90’s:
Rozalla, Paradisio, Taleesa, Alexia,
2 Unlimited, Whigfield, Paco Pil,
Alice Deejay, Ku Minerva, Chimo
Bayo, Marian Dacal, Just Luis,
Double Vision eta Viceversa.
bBihar, 18:00etan, Bizkaia Arenan.
BARAKALDOBrutalizzed Kids
eta Gudazaleak.
bBihar, 21:30ean, Mendigon.
BARAKALDONightwish
eta Beast in Black.
b Igandean, 21:00etan, BECen.
BASAURIRadikal Hard Core,
Radio Aktiva, Corrosive eta
Fears Away.
bBihar, 20:00etan, Txarraska
gaztetxean.
BERMEOThe Bleeding Flares.
bGaur, 22:00etan, Beleza Malandran.
BERMEODientes de Luna, Ekko
eta Laukatu.
bBihar, 21:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOMuy Stone.
bGaur, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOFidelioopera.
bGaur eta astelehenean, 19:30ean,
Euskaldunan.
BILBOKugel Ensemble
eta Proyecto No-Musical.
bGaur, 19:30ean, Azkuna zentroan.
BILBOGirlschool.
bGaur, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBOGaualdeko Hasperena
eta Clancy & Tommy.
bGaur, 20:00etan, Indautxu
Biziprest egunean.
BILBO Joshua Edelman & Saul
Santolaria vs. Chet Baker.
bGaur, 20:00etan, Euskaldunan.
BILBOMutilated Judge & Inazio
Escudero, Sandra Cuesta, Pascal
Battus, Garazi Navas, Nad Spiro,
Pierre Berthet eta Raul Dominguez.
bGaur, 20:00etan, Open Espazioan.
BILBOSoax.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOManel Fuentes & The
Spring’s Team.
bGaur, 20:30ean, Rock Star
aretoan.
DURANGOKO AZOKA
Datorren asteazkenean hasiko da
Durangoko 53. Azoka. Horra au-
rreneko bi egunetako egitaraua,
Areto Nagusiko ekitaldiez landa:
ASTEAZKENA, ABENDUAK 5
Ahotsenea Zuzenekoak
11:00.Akabu: Erlojuari begira.
11:40.Dunne: Argi eza.
12:00.Telmo Trenor: Musika
elektronikoaren ekoizpena.
12:20.Mushkum: Nire totem
animalia.
13:00. Josu Bergara: Asunak.
13:40.Broken Brothers Brass
Band: Txertaketa.
14:20.Polybius: Polybius.
15:00.Egurra ta Kitto: Hamar urte.
15:40.Eneritz Furyak: Zaldi zuria
/ Maskara.
16:20.Gatom: Binomio / Bueltan
gatoz.
17:00. Irazi: Orratzak.
17:40.Nizuri Tazuneri: 7A7PI.
18:20.Azalera: Azalera.
19:00.Mikel Uraken: Izaki bizidun
berriak.
19:40.Madeleine: Su hura.
Ahotsenea Solasaldiak
11:00.Yurre Ugarte: Gaur egungo
testuak.
13:00. Jasone Osoro: Ihes.
17:00.Aritz Gorrotxategi: Ahazten
diren gauzak.
17:30.Karlos Linazasoro: Lurra
bere erro gorrira.
18:00.Thierry Biscary: Manez
eta Kobreak.
18:30. Joseba Tapia & Lagunak.
19:00. Entzun!aldizkaria.
Szenatokia
10:30. Karrika taldeak gidatuta,
Antzokia zirrikituz zirrikitu.
Irudienea
10:00-14:00.Pixelatu taldea:
Soinu efektuak zinemagintzan.
17:00. Atsolorrafilm laburra.
17:30. Sarkor, garena gara
dokumentala.
19:00. Gu, Laboadokumentala.
Saguganbara
10:30-14:00.Saroa Bikandi eta
Peru Magdalena: Poropopoesia.
17:30.Pirritx, Porrotx, Marimotots
eta Leire Bilbao: Musua.
OSTEGUNA, ABENDUAK 6
Ahotsenea Zuzenekoak
11:00. Izaki Gardenak: Dena oskol.
11:40.Larregi: Loreak desertuan.
12:20.Dientes de Luna.
13:00.Markos Untzeta & Esku
Hutsik: Eguzki gorri bat.
13:40.Anita Parker: Anita Parker 2.
14:20.Xabi Bandini: Begibakar.
15:00.Montauk: Geruzak.
15:40.The Potes: Ametsak dira
egi erabat bete aurretik.
16:20.Nomadak: Hasieratik +.
17:00. Jon Gurrutxaga.
17:40.Euskal Herriko Trikitixa
Elkartea: Haziak II.
18:20.Zizel: Serendipia.
19:00.Aneguria: Percebe,
dana edo ezebez.
19:40.RO: Aikor.
Ahotsenea Solasaldiak
11:00.Alaine Agirre: Kamisoi zuri
zetazkoa.
11:30.EHAZE Antzerki Elkartea:
Euskal antzerki(garaikide)aren
historia bat.
12:00.Agosti Xaho: Bidaia
Nafarroara euskaldunen
oldartzearen denboran.
12:30.Ugaitz Agirre: Tximeletak
bizkarrean.
13:00.Ane Labaka, Miren Artetxe,
Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue
Alberdi: Bertsolaritzaren bilakaera
genero ikuspegitik.
17:00. Inigo Aranbarri: Munduko
tokirik ederrena.
17:30.Harkaitz Cano: Fakirraren
ahotsa.
18:00. Jakoba Errekondo eta
Antton Olariaga: Landareak
lantzen.
18:30.Eneko Aizpurua Urteaga:
Euskal haluzinazio bat.
19:00. Iban Zaldua: Sekula
kontatu behar ez nizkizun gauzak.
Szenatokia
19:00. Hika Teatroa: Txarriboda.
Irudienea
11:00. Zinea sortzenmahaingurua.
12:15. Sukalde bat jantokian
bideoklipa.
12:30. Gure oroitzapenakfilm luzea.
15:30. Harri zopafilma, haurrentzat.
16:15.Hiru3 komunitateko jaia.
17:00.Haurrentzako bikoizketa
tailerra.
18:00. Ez nazazue esnatu laburra.
18:30. Zainfilm laburra.
18:45. Espedizio handia laburra.
19:00. Jainkoak ez dit barkatzen
dokumentala.
Saguganbara
11:00.Pello Anorga eta Jokin
Mitxelena: Zupankapaloak.
11:30. Jolas tailerra.
12:00.Txabi Arnal, Edu Zelaieta
eta Javi Kintana: Torlojuak.
13:00.Pello Anorga eta Maite
Mutuberria: Martzelo itsua.
15:00.Elhuyar. Tailerra: Kimikako
laborategian.
16:00.Yolanda Arrieta eta Enrique
Morente: Bizenta txikieta Mari Xor.
17:00.Dani Martiarena eta Ana
Ibanez: Cosimoren katiuskak.
18:00.Elkar. Jolas hezitzaileak
tailerra.
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a
Agenda
BILBOTucson.
bGaur, 20:30ean, Campa
de los Ingleses tabernan.
BILBOAurora & The Betrayers.
bGaur, 21:00etan, Azkenan.
BILBODr. Calypso eta The Toasters.
bGaur, 21:00etan, Zorrotzako
gaztetxean.
BILBOThe Hammer Killers
eta Motorastola.
bGaur, 21:00etan, La Nuben.
BILBOTooth eta Giante.
bGaur, 21:00etan, Satelite T-n.
BILBOKing of Nothing.
bGaur, 21:00etan, Luberren.
BILBO Jarabe de Palo.
bGaur, 21:30ean, Santana 27n.
BILBOBotxo Boogies,
Raquel Meyers eta DJ Risi Tas.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOTwist eta Shout.
bGaur, 22:30ean, Ambigun.
BILBOTim Sweeney eta DJ Goo.
bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.
BILBOKlem Laborategiaren
La escucha errante jaialdia.
bBihar eta etzi, 12:00etan, Azkuna
zentroan.
BILBOZoroen Kluba: Landanlan
proiektuaren aurkezpen jaia.
bBihar, 18:30ean hasita,
Deustuko Gazte Lokalean.
BILBOHezurbeltzak.
bBihar, 20:00etan, Biran.
BILBOCamila Tellez, Phicus,
Iñaki Garmendia, Lubok, Valentina
Vuksic & Seijiro Murayama, Clara
de Asis, Enxamio do Carneiro eta
Raul Dominguez DJ.
bBihar, 20:00etan, Open Espazioan.
BILBOBlack Stone Cherry
eta Monster Truck.
bBihar, 20:00etan, Santana 27n.
BILBOMark Olson.
bBihar, 20:00etan, Crazy Horsen.
BILBOKepa Junkera.
bBihar, 20:00etan, Santutxuko
La Zona plazan.
BILBOMr. Kilombo.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOMiguel Rios.
bBihar, 21:00etan, Bilbao Arenan.
BILBOMoura & Cordura.
bBihar, 21:00etan, Satelite T-n.
BILBOEladio y los Seres Queridos
eta Nixon.
bBihar, 21:00etan, Stage Liven.
BILBODulce Castigo.
bBihar, 21:15ean, Mytho aretoan.
BILBOAmann & The Wayward Sons.
bBihar, 21:30ean, Azkenan.
BILBOReed.
bBihar, 21:30ean, Shaken.
BILBOTarque.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOUdal Musika Banda.
b Igandean, 12:00etan, Euskaldunan.
BILBOBruce Brothers: Bruce
Springsteenen kantak haurrentzat.
b Igandean, 12:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOYogurinha eta Garilak 26.
b Igandean, 18:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOBenito Lertxundi.
b Igandean, 19:00etan, Arriagan.
BILBOSophie Zelmani.
b Igandean, 20:00etan,
BBK aretoan.
BILBOHannah Williams & The
Affirmations.
b Igandean, 21:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOUdaleko Txistulari Banda
eta Oinkari Dantza Taldea.
bAsteartean, 19:30ean, Euskaldunan.
BILBOLas Ligas Menores,
Buenas Tardes Comandante
eta Feten DJ.
bAsteazkenean, 21:00etan, Shaken.
BILBODaniel Calderon
y los Gigantes del Vallenato.
bAsteazkenean, 23:00etan,
Santana 27n.
BILBO Jacob Sacks Trio.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOThe Max Meser Group.
bOstegunean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOLary Over.
bOstegunean, 20:30ean,
Santana 27n.
DURANGOKamerata Oiasso.
bBihar, 20:00etan, San Frantzisko
elizan.
DURANGODes-Kontrol
eta Rotten XIII.
bBihar, 22:30ean, Plateruenan.
SOPELAKnives eta Crucifucked.
bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzan.
TRAPAGARANUsteak Ustel,
Bleed, Aitor Goitia, Kirua, Huts,
Titikantautore, Larrutan eta
Uzurietalraitz.
bBihar, 18:30ean, kiroldegi ondoan.
TRAPAGARANMeatzal Jaia:
Abeslariak eta Patxi Galarraga,
Aiama, Kirua eta Biofussion.
b Igandean, 18:30ean, kiroldegian.
ZALDIBAREskean Kristo
eta Puta Purpurina.
bGaur, 23:00etan, gaztetxean.
ANTZERKIA
ABADIÑOMuladarra: I ni ce.
bBihar, 19:00etan, Errotan.
AJANGIZAxut: Zazpi senideko.bGaur, 20:30ean, elizan.
ARRIGORRIAGAKiki, Koko eta
Moko: Irriparra barra barra.
bGaur, 18:00etan, Abusu zentroan.
ARRIGORRIAGATanttaka:
Izoztutako haizea bezala.
bGaur, 20:00etan, Lonbo aretoan.
BAKIOAgerre Teatroa: Frontoia,
begi eta hotsez.
b Igandean, 18:15ean, kiroldegian.
BALMASEDALo mejor de Yllana.
b Igandean, 19:30ean, Klareten.
BARAKALDOMatarile Teatro:
Circo de pulgas.
bGaur, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOTanxarina:
La gallina azul.
bBihar, 18:00etan, Clara
Campoamor kultur etxean.
BARAKALDOChema Trujillo:
Aurorita, Aurorita, Hija...
bBihar, 19:00etan, Arimaktoren.
BASAURIBenetan Be: Inondik inora.
b Igandean, 12:30ean, Social
antzokian.
BERANGOTomaxen Abenturak:
Espien eguna.
b Igandean, 18:00etan, antzokian.
BERMEOTxalo: Jainko basatia.
bGaur, 21:00etan, Kafe Antzokian.
BERRIZProyecto Larrua: Baserri.bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BERRIZPirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua.
bAsteartean, 17:00etan, frontoian.
BILBOMiren Gaztañaga,
Kepa Errasti eta Arantza Goikoetxea:
Garai zekenak / Tiempos mezquinos.
bGaur 11:00etan, euskaraz; eta
bihar 17:00etan eta asteartean
19:30ean, gazteleraz, Arriagan.
BILBORoberto White: Criaturas
particulares.
bGaur, 18:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOLos Titiriteros de Binefar:
Antón Retaco.
bGaur Harrobian, eta bihar Campos
Eliseos antzokian, 19:00etan.
BILBOMama Crea: Una celda
propia.
bGaur, 19:30ean, Begoñaibarreko
udaltegian.
BILBOUn enemigo del pueblo.
bGaur eta bihar, 19:30ean, Arriagan.
BILBODavid Caiña: ¿Cómo verder
la muerte?.
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Pabilioi 6n.
BILBOBerto Romero: Mucha
tontería.
bGaur eta bihar, 21:00etan,
eta igandean, 19:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOCambaleo: Solo sucede
lo que puede suceder.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Fundicion aretoan.
BILBOLa Canela: La semilla.
b Igandean, 18:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOXake: Mami Lebrun.
bAstelehenean, 19:30ean, Arriagan.
BILBOLa Fura dels Baus:
Carmina Burana.
bDatorren ostegunean eta
ostiralean, 19:30ean, Arriagan.
BUSTURIAMikel Martinez & Patxo
Telleria: Desentxufatuak.
bGaur, 20:00etan, liburutegian.
DURANGOHika: Txarriboda.
bOstegunean, 19:00etan,
San Agustin kulturgunean.
ERMUAHika: Txarriboda.
bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.
GALDAKAOD’Click: Isla.
bGaur, 20:30ean, Torrezabalen.
GORLIZBeatriz Egizabal: Ttak.bGaur, 19:00etan, udaletxean.
LEIOAAtx Teatroa: 7ak bat.
Gaiztoetan gaiztoenak
bBihar, 20:30ean, Kultur Leioan.
LEMOIZBeatriz Egizabal: Ttak.bBihar, 20:00etan, Armintzan.
MUNGIAKarabansai: Ele!
Lorca-Lauaxeta.
bGaur, 20:00etan, Olalde aretoan.
MUSKIZLo mejor de Yllana.
bBihar, 19:30ean, Meatzari aretoan.
SANTURTZIVerteatro: 7 años.bGaur, 20:30ean, Serantes aretoan.
SANTURTZILa culpa.bBihar, 20:30ean, Serantes aretoan.
SESTAOThe Key Theatre: When
All Was Green.
bGaur, 19:00etan, Musika Eskolan.
SESTAOHop Signor: Giraffe.
bBihar, 17:30ean eta 19:30ean,
Musika Eskolan.
SESTAODi Filippo Marionette:
Hari batetik zintzilik.
b Igandean, 18:00etan,
musika eskolan.
SOPELATartean: Ghero.
bBihar, 20:00etan, Kurtzion.
ZORNOTZAMatarile:
Circo de pulgas.
bBihar, 20:15ean, Zornotza aretoan.
DANTZA
ABADIÑOMuladarra: I ni ce.
bBihar, 19:00etan, Errotan.
ABANTOErdizka Lauetan.
bBihar, 17:00etan, Laskarretan.
BASAURIArgia: Martin Zalakain.bBihar, 20:30ean, Social antzokian.
BERRIZLarrua Proiektua: Baserri.bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
SOPELAKukai: Oskara plazara.
bAstelehenean, 19:00etan, Kurtzion.
BERTSOLARITZA
ABADIÑO Iruña-Veleia Argitu
bertso afaria: Andoni Egaña eta
Arkaitz Estiballes.
bBihar iluntzean, Muntsarazko
Txokoan.
AULESTIPretresku, etzi ez etsi.bGaur, 17:30ean, liburutegian.
AULESTIBertso txarriboda: Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal.
bGaur, 21:30ean, Mariano
jatetxean.
BARAKALDOBertso afaria:
Igor Elortza eta Onintza Enbeita.
bGaur, 22:00etan, Ibarra Kaldu
elkartean. Aurretik, bertso poteoa.
BERRIZMiren Amuriza, MaddalenArzallus, Onintza Enbeita eta Alaia
Martin: Ez da kasualitatea.
b Igandean, 12:30ean, kultur etxean.
BILBOMaddalen Arzallus, Onintza
Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
eta Aitor Sarriegi.
bGaur, 19:00etan, Kirikiño ikastolan.
BILBOOihana Bartra eta Edwin
Giraldo Radioloco repentista.
bGaur, 20:00etan, Hika Ateneoan.
BILBOBertso afaria: Asier Alcedo,
Aissa Intxausti eta Maider Ruesgas.
bGaur, 21:00etan, 7 Katu gaztetxean.
BILBOBertso afaria:
Miren Amuriza eta Julio Soto.
bGaur, 21:00etan, La Lunan.
BILBOBertso bazkaria:
Miren Amuriza eta Andoni Egaña.
bBihar, 14:30ean, Mirigorrin.
ERANDIOJone Uria eta Inazio Vidal.
bAstelehenean, 19:00etan,
Astrabuduko Josu Murueta plazan.
GATIKAOlaia Cancelo, Aitor
Esteban eta Jone Larrinaga.
b Igandean, 13:00etan, plazan.
LEKEITIOBizkaiko Txapelketa.
Ibon Ajuriagojeaskoa, Txaber
Altube, Ander Elortegi, Arrate Illaro,
Etxahun Lekue eta Jone Uria.
bBihar, 17:00etan, kiroldegian.
LEMOIZBertso tailerra haurrentzat.bAstelehenean, 18:00etan,
Urizarko gelan.
MEÑAKABertso-jira: Ibon Ajuria-
gojeaskoa eta Arkaitz Estiballes.
b Igandean, 12:30ean, Elizondotik.
MUSKIZBertso afaria: MaddalenArzallus eta Arkaitz Estiballes.
bGaur, 22:00etan, Gaztegunean.
SONDIKAUxue Alberdi, Malen
Amenabar, Miren Amuriza eta
Ane Labaka: Ez da kasualitatea.
bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
SOPELABertso Jira:
Aitor Mendiluze eta Julio Soto.
b Igandean, 12:00etan, frontoitik.
HITZALDIAK
BILBOAnjel Lertxundi: Itzulpena,
gelditzeko datorren bisita hori.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Bizkaiko Foru Liburutegian.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
GERNIKA-LUMOPura Caspa
film laburren maratoia.
bGaur, 19:15ean, Elai-Alai aretoan.
DURANGOHuntza.
bAsteazkenean, 23:00etan,
Plateruenan.
DURANGOEsne Beltza.
bOstegunean, 23:00etan,
Plateruenan.
ERMUABilboko soinujoleen
orkestra.
bBihar, 12:30ean, Ermua antzokian.
GALDAKAOZirkinik Bez.
bGaur, 23:00etan, Usansoloko
jaietan.
GALDAKAOVoltium eta Ilargi Beltza.
bBihar, 22:00etan, Usansoloko
jaietan.
GORLIZ3zpa4.bGaur, 20:00etan, elizako plazan.
IGORREUckaia, No Drop For Useta Holy Txala.
bBihar, 21:00etan, Kiñu gaztetxean.
LEIOAKhami.
b Igandean, 19:00etan, Kultur Leioan.
MARKINA-XEMEINMar Vaque.
bGaur, 20:00etan, Xemeingo
elizan.
MUNGIARafa Rueda.
bBihar, 20:00etan, Olalde aretoan.
MUNGIANow eta Larregi.
bBihar, 21:00etan, Mungirocken.
MUNGIAAneguria.
bAstelehenean, 20:00etan, Olalde
aretoan.
ORTUELLAThe Bilbobillies.
bBihar, 19:30ean, kultur etxean.
PLENTZIAAudience
eta Agropunkers.
bBihar, 21:30ean, Danontzat
gaztetxean.
PORTUGALETENeke Politikoa,Worth It, Barbakore, Sasha Green,
Stronger Together eta Sudestada.
bGaur, 21:00etan, Grooven.
PORTUGALETEFace to FaceAcoustic Band.
b Igandean, 14:00etan, La Perdizen.
SANTURTZIThe Daltonics.bGaur, 21:00etan, Be Cool pubean.
SOPELAUr Berri, Urte Berri: Mikel
Urdangarin, Izaro, Maddi Oihenart,
Maite Larburu, Natxo de Felipe eta
Igelaren Banda.
bGaur, 20:00etan, Kurtzio
kultur etxean.
SOPELADientes de Luna eta Ekko.
bGaur, 21:00etan, Plaza Beltzan.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 30a Agenda
Natalia Salazar Orbe Gueñes
Muino batetik
begira, laino
ilunen artean
estalita, utzita,
kondaira zaha-
rrek irudikatzen duten misterioz
betetako jauregi zahar bat ageri
da. Inoiz jauregi izan ez zen erai-
kinaren hondarrak dira Gueñe-
sen denboraren joan-etorriak
zaindu eta babestu gabe utzi di-
tuenak. Inoiz bukatu gabeko
proiektuaren oroigarri. Hurtado
Amezaga jauregia izan behar zue-
na abereentzako aterpe bilakatu
da. Felipe V.a Espainiako erregea-
ren omenez sortutako proiektu
amaigabea eguraldi txarreko
egunetarako babesleku bihurtu
da. Hara gerturatzen ausartzen
direnentzat, bederen. Izan ere,
sorginen eta hildakoen garrasien
agertokitzat dute kondairek.
XVIII. mendearen hasierara
egin behar da atzera jauregiaren
proiektua ezagutzeko. Baltasar
Hurtado Amezagak eman zuen
hura eraikitzeko agindua. Felipe
V.a Espainiako erregeak Riscalgo
markesaren titulua eman ziola
eskertzeko, bere jaioterria ezagu-
tzeko gonbita egin zion. Inguru
guztian errege batek merezi duen
moduko eraikinik ez zegoela ja-
betu zen, ordea. Orduantxe hasi
zen eratzen hari harrera egin eta
ostatu emango zion jauregia egi-
teko proiektua.
Markesaren heriotza Orduko arkitektorik onenari
agindu zion eraikina egiteko lana:
Gipuzkoako Martin Zalduari.
1720an, ordea, markesa hil egin
zen, Flandrian, eta lanak geldia-
razi egin zituzten. Eraikin bukatu
gabearen gainbehera hasi zen or-
duan. Eta, harekin batera, kon-
dairak jaio ziren.
Elezaharren arabera, urteak jo-
an ziren, eta Hurtado Amezaga fa-
miliaren oinordekoek aitaren
proiektua bukatu nahi izan zuten.
Bata bestearen atzetik hil ziren,
ordea. Arkitektoak ziren denak.
Lanei ekiten zioten guztiak hil egi-
ten omen ziren. Heriotza horiek
egoera arraroetan gertatzen zirela
zabaldu da, gainera. Hala, Baltasar
Hurtado Amezagaren obra amai-
tu gabe geratu zen. Ez hori baka-
rrik. Handik aurrera, Gueñesko
jauregia izan behar zuena Sorgi-
nen jauregiagisa izendatzen hasi
ziren. Izan ere, esan ohi da hildako
haien guztien arimek eraikinaren
hormen barruan noraezean ja-
rraitzen dutela.
Inguru hartan zeresan handia
eman zuen adierazle, bestelako
kondairak ere azaldu ziren. Haie-
tako baten arabera, erregearen eta
markesaren arteko laguntasun
harremanarengatik inbidiak jota
geratu ziren beste noble batzuk.
Inbidia haiek guztiek konkordun
zital baten irudia hartu zuten. Eta
pertsonaia horrek Balmasedako
azti batengana jo zuen. Amezaga-
tarren kontrako biraoa bota zezan
eskatu zion, familia hark obra bu-
katzerik izan ez zezan. Trukean,
konkordunak arima saldu zion
deabruari. Azken horrek itsaser-
tzean kendu zion arima, Serantes
mendiaren magalean. Hala, ma-
darikazioa Gueñesko jauregiaren
gainean erori zen.
Garai hartan ugariak eta arris-
kutsuak ziren gaixotasunei lotuta
dago beste kondairetako bat.
Amezagatarren seme-alabetako
bat gaixotasun kutsagarri baten
ondorioz hil omen zen. Umea hil
ostean, haren arropak auzoko se-
nide baten umeari oparitu zizkio-
ten. Ume hura ere, gaixotu, eta hil
egin zen. Ama lur jota geratu zen,
eta burua galdu zuen. Haren oihu
eta negarrek etenik ez zutela izan
dio kondairak, ezta hura hil oste-
an ere.
Mendeak joan ziren. Eta, azke-
nean, bertan behera, utzita geratu
zen bukatu gabeko eraikina. Sas-
trakek hartu zituzten hormak
zein jauregi barruko areto dotore-
ak gordeko zituztenak. Gaur
egun, oraindik bada barrutik
oihu, orro eta negarrak entzuten
direla esaten duenik.
Pizkunde estiloan eraikitako
luxuzko jauregia izan behar zuen.
Gaur egun, abereak hotzetik zein
eguzkiaren izpi gogorretatik ba-
besteko aterpe bilakatu da. Arki-
tektura militarra gogorarazten
du, aurrealdean dituen bi dorre
ikusgarrirekin. Baina gero eta
hondatuago dago. Eta, babes
neurririk hartu ezean, sastrakek
janda eta denborak higatuta de-
sagertuko da.
Baltasar Hurtado Amezagak Felipe V.a Espainiako erregeari harrera egiteko jauregi bateraiki nahi izan zuen Gueñesen. Ezin izan zuen bukatu, eta sorgindutzat jo dute askok.
Errege jauregia, abere jauregi
Muino batean dago, eta nabari zaio jauregi dotorea izateko asmoz hasi zuten eraikuntza izan zela. HITZA
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko azaroaren 30a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sBIZKAIA MAITE
Hurtado Amezaga sendiaren etxe baten gainean eraiki zuten jauregia. HITZA
Hainbat kondairazabaldu dira jauregiariburuz. Zorigaitzapairatutako arimakdituzte ardatz gehienek