bizitza, bidaia bat
DESCRIPTION
Bizitza, bidaia bat. Bizitza, tren bidaia baino ez da: jendea sartu-atera etengabe, ezusteak noiznahi, topaketa atseginekin batera agur esan behar tristeak. Jaio eta trenean sartu berriak garelarik, ustez, betirako bidaide izango ditugun lehen lagunak aurkitzen ditugu: gurasoak. - PowerPoint PPT PresentationTRANSCRIPT
Bizitza, bidaia bat.
Bizitza, tren bidaia baino ez da: jendea sartu-atera etengabe, ezusteak noiznahi, topaketa
atseginekin batera agur esan behar tristeak.
Jaio eta trenean sartu berriak garelarik, ustez, betirako bidaide izango ditugun lehen lagunak aurkitzen ditugu:
gurasoak.
Zoritxarrez,ordea, gauzak ez dira guk uste
bezala.
Tamalez, dagokien geltokira iritsitakoan, beraiek, alde egingo
dute eta beren maitasun ordeztezinaren
hutsunea utziko digute.
Zorionez beste lagun berriak sartuko dira gure
trenean, guretzat bereziak, oso, izango direnak ere bai
tartean.
Senideak, adiskideak eta gugan maitasunaren zirrara piztuko dutenak.
Beste batzuk, berriz, sartu-atera baizik ez
dute egingo gure trenean, oharkabean
pasako dira ia-ia.
Batzuk tristura besterik ez dute aurkituko bidaia
osoan zehar. Beste batzuk, berriz,
trenean atzera-aurrera ibiliko dira etengabe,
beharra duenari laguntzeko prest beti.
Jaitsitakoan, oroitzapen iraunkorra utziko dute
askok…
Beste batzuk alde egindakoan, eserlekua hutsik utzi dutenik ere ez gara konturatuko ia-
ia.
Zenbaitetan, oso maite ditugun bidaiari batzuk, beraiek hala nahita, gurea ez den beste bagoi batean doazela ohartuko gara.
Halakoetan bidaia haiengandik urrun egitea beste aukerarik ez zaigu geldituko.
Agian, beraien bagoira hurbildu eta haiekin une batez egon ahal izango dugu…
Ezingo dugu, ordea, beraien aldameneko
eserlekuan eseri, han beste norbait egongo da eta.
Ez horregatik larritu, halakoxea da bidaia. Ametsez josia, erronka eta itxaropenez, nahi eta agurrez betea. Ez du, ordea, atzerabiderik.
Hortaz, saia gaitezen bidaia ahalik eta egokien betetzen.
Ahalegin gaitezen
gainerako bidaideekin ongi
moldatzen, haietako
bakoitzarengan duen hoberena
aurkitzen.
Litekeena da, bidean goazela, haietakoren batek gure laguntza behar izatea…horretarako prest egon gaitezen.
Geuk beharra dugunean, beste norbaitek lagunduko
digu eta.
Kontua zera da: inork ez dakiela zein geltokitan
jaitsi beharra izango duen, ez berak, ez gainerakoak,
ezta aldamenean duen bidaideak ere.
Sarritan galdetzen diot nire buruari, ea trena utzi beharra iritsitakoan tristurak
astinduko ote nauen…Bai noski.
Bidaian lagun izan ditudanengandik
urruntzea mina izango da.
Tristea oso umeak trenean bakarrik jarraitzen uztea.
Ez dakit –batzuk baietz diote- egunen batean berriro denok Geltoki Nagusiren
batean bilduko ote garen.
Nolanahi ere, poztuko nau, alde egin aurretik, semealaben ekipajea trenera igo
zirenean baino osatuagoa dagoela orain ikusteak.
Horrek poztuko nau benetan, ekipaje hori osatzen,
aberasten parte hartu nuela jakiteak.
Adiskide hori, saia gaitezen trenean
emango dugun aldi hau oparoa izan dadin,
merezi duena.
Alde egin beharra datorkigunean, gure eserleku hutsarekin
batera, aurrera jarraituko dutenengan, oroitzapen bizigarria
utz dezagun.
Zuri, tren honetan bidaide zaitudan horri...
Bidaia ona izan!!!