between east and west - grupobbva.com · to¯ru takemitsu (1930-1996) equinox, gitarrarako air,...
TRANSCRIPT
BBVA Fundazioa
Arteen arloko programaren baitan, BBVA Fundazioak arreta berezia eskain tzen dio musika klasikoari, bereziki xx. mendeko eta mende honen hasierako konposizioei. Kulturaren oso esparru gu txik erakusten dute musikak bezain garbi etengabe eguneratutako eta aberastutako tradizio oparo baten eta berrikun tza erradikalaren arteko oreka, biak izanik gure garaiko sentikortasunaren fun tsezko osagaiak. Eta horregatik, BBVA Fundazioaren programaren parte nagusia da.
Jardueren tipologiak honako hauek har tzen ditu barne:
• Lehiaketak eta sariak, hala nola BBVA Fundazioaren Ezagueraren eta Kulturaren Mugak Saria –Musikaren kategorian– eta Asociación Española de Orquestas Sinfónicas (AEOS)en Konposizio Saria.
• xx eta xxi. mendeetako musikaren interpretaziozikloak. Horien artean, honako hauek gailen tzen dira: Erretratuak Zikloa, PluralEnsemble taldearen ardurapean, Auditorio Nacional de Música de Madriden; Bakarlarien Zikloa, BBVA Fundazioaren Madrileko egoi tzan (Salamancako Markesaren Jauregia); eta Musika Garaikideko Kon tzertu Zikloa, BBVA Fundazioaren Bilboko egoi tzan (San Nicolás
eraikina), Gabriel Erkoreka konpositorearen zuzendari tzapean.
• El Mundo de Ayer teatrokon tzertuen zikloak musika, aktorelana eta ikusen tzunezkoen sorkun tza bil tzen ditu, José Ramón Encinar maisuak zuzendurik.
• Prestakun tza akademiko bikaineko taldea, Joven Orquesta Nacional de Españari (JONDE) xedaturiko bekaprograma baten bitartez. Hark Academia Orquesta Nacional de EspañaFundación BBVAren sorkun tza eta pedagogia programa berri bat izango ditu osagai gisa Orquesta y Coro Nacionales de Españaren (OCNE) lagun tzarekin, eta horri esker, JONDEko musikariek OCNEren kon tzertuetan parte hartu ahal izango dute; gainera, Fundación BBVA Escuela Superior de Música Reina Sofía Biola Katedrari eta eskola bereko Sinfonietta de Música Contemporáneari lagunduko zaio.
• Interprete Gazteen Zikloak, Fundazioak Madrilen eta Bilbon dituen egoi tzetan.
• Gure garaiko musikaren audio eta bideograbaketak eta horien hedapena, batik bat NEOSFundación BBVA seriea eta Espainako eta Latinoamerikako Gaur Egungo Musikaren Konpositoreen Bilduma, BBVA Fundazioak Verso zigiluaren lagun
tzarekin sustatua. Artista gailenen interpretazioen bideo edo audioen grabaketari buruzko proiektu bereziak ere egiten dira, besteak beste: Joaquín Achúcarro maisuari eskainitako biak (Opus Arte eta Euroartsekin); lan edo figura adierazgarriei eskainitakoak (Tomás Luis de Victoria, esaterako, BBCrekin); Ecos y sombras izeneko Carta Blanca, Cristóbal Halffter maisuari eskainia (Koala Productionsekin); Lázaro haren operaren mundu mailako estreinaldia (NEOSekin); Ginasteraren Panambí (Deu tsche Grammophonekin), Chaikovskiren Eugene Onegin eta Verdiren Rigoletto operak (Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin [OLBE]); Leticia Morenoren Spanish Landscapes (Deu tsche Grammophonekin), eta Judith Jáureguiren Aura (BerliMusicekin).
• BBVA Fundazioak azken urteetan honako hauekin egin ditu elkarlanak: Operaren Lagunen Bilboko Elkartea (OLBE), Teatro de la Maestranza de Sevilla, Orquesta y Coro de la Comunidad de Madrid (ORCAM), Orquesta Sinfónica de Madrid, Teatro Real de Madrid, eta Gran Teatro del Liceo de Barcelona.
• Espainiako nahiz nazioarteko sor tzaileei eginiko konposizioenkarguak, Centro Nacional de Difusión Musicalarekin (CNDM),
ORCAM eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin bat, zuzeneko beste enkargu ba tzuez gain.
• Publikoari musikasorkun tzaren esanahia argi tzea eta heda tzea xede duten hi tzaldi eta jarduera zikloak. Era berean, BBVA Fundazioak erreferen tziazko argitalpenak susta tzen ditu musikaren arloan, Scherzo aldizkaria, adibidez.
BBVA Fundazioak kulturaren beste esparru ba tzuetan gauza tzen dituen ekin tzen artean, aipa tzekoak dira El Quijote del siglo xxi: versión radiofónica eta gaur egungo pinturari buruzko Punto de fuga programa, bibiak Radio Nacional de Españarekin (RNE) elkarlanean.
Horregatik, BBVA Fundazioaren programaren fun tsezko alderdia osa tzen du; egindako lanaren truke, Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina, eta Real Academia de Bellas Artes de San Fernandoren Ohorezko Domina jaso ditu.
BBVA Fundazioak Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina eta Real Academia de Bellas Artes de San Fernandoren Ohorezko Domina jaso ditu, musika eta kulturaren arloan egindako lanaren truke.
INTERPRETEAK
Mario Caroliflauta
Marco Del Grecogitarra
EGITARAUA
Franz Schubert (1797-1828)Sonata en La menor, D. 821, flauta eta gitarrarako(Marco Del Grecoren transkripzioa gitarrarako) · Allegro moderato · Adagio · Allegretto
Toru Takemi tsu (1930-1996)Equinox, gitarrarakoAir, flautarako
Toshio Hosokawa (1955)Serenade, gitarrarako · In the Moonlight · Dream PathVertical Song I, flautarako
Toru Takemi tsuToward the Sea, flauta kontralto eta gitarrarako · The Night · Moby Dick · Cape Cod
08
zen, eta ideia gogo biziz bereganatu zuen instrumentista, berriz, Vincenz Schuster. Ziur aski, Schubertek Sonata Schuster beraren enkarguz ida tziko zuen. Izan ere, jakina da lana 1824ko azaroan amaitu zuela Schubertek, eta, hurrengo asteetan, Schusterrek bere e txean bertan jo ziela senitartekoei, konpositorea bera pianoan lagun tzaile zuela.
Bere soiltasunean, Sonata «Arpeggione» defini tzerik ez den xarma bereziko obra da, Schuberten melodismo apartaren magiak zipriztindutakoa. Obra hiru mugimendu laburretan egitura tzen da, bigarrena bereziki laburra, «hi tzik gabeko abesti bat» besterik ez den Adagio bat, non biolon txeloak abestu egiten duen eta pianoak haren aho tsa babestu. Aurretik, Allegro moderato zabalean, Schubertek melodiak gara tzeko moduko tema bihur tzeko zuen maisutasunaz gozatu ahal izango dugu. Bi dira garatutako temak edo gaiak: cantabile eta melankolikoa lehendabizikoa, biziagoa bigarrena. Finale edo amaiera rondo formako Allegretto bat da, behin lehendabiziko bi mugimenduetan arpeggionearen adierazpen espresibo eta kantagarriak
Biolon txelo bakarlariek euren errepertorioan duten obra bakarra Sonata La minorrean, D. 821 da, eta, berez, gainera, ez zen biolon txelorako ida tzi, arpeggionerako baizik. Hau da, garai hartan sustatu nahi izan zen baina azkar asko erabileratik kanpo geratu zen instrumenturako. Pen tsa, bere existen tzia laburraren berri baldin badugu, Franz Schubert maisuaren obra hau munduan barna Sonata «Arpeggione» izendapenarekin ezagu tzen delako da hein handi batean.
Eta, nolakoa zen arpeggionea? Biolontxeloaren (edo viola d’amore instrumentuaren) arteko instrumentu hibridoa zen. Bere forma, tamaina eta arkuarekin jo tzen zela kontuan izanik, biolon txeloarekin lotura egitea ezinbestekoa da, baina, aldiz, sei hariko instrumentua zela eta giderrean trasteak zituela kontuan izanik, gitarraren ezaugarrietara ere gertura tzen zen. Instrumentuari gitarrabiolon txeloa, gitarra d’amore edo arpeggione izenak ematen zi tzaizkion, baina, Schubertek azken izen hori hautatu zuenez bere obra izenda tzeko, izen horrekin geratu da betiko. Instrumentuaren asma tzailea Vienako Johann Georg Staufer luthierra izan
PROGRAMARAKO OHARRAK
Europa zaharretik Japonia modernora
09
1996ean hildako Toru Takemi tsu eta uneotan konpositore gisa helduaro une goren bat bizi tzen ari den Toshio Hosokawa. Hala, gaurko interpreta tzaileek bi konpositore japoniarron lanen aukeraketa bikain bat eskainiko digute, guztiak ere bakarlari edo duo gisa jo tzeko obrak.
En tzungo ditugun Takemi tsuren lehendabiziko bi obrak bi interpreta tzaile konkreturen tzat ida tzi zituen maisu japoniarrak. Equinox gitarrako lana 1993an konposatu zuen Kiyoshi Shomura gitarristaren tzat. Izan ere, Shomurak interpreta tzaile gisa zilarrezko ezteiak bete tzen zituelaeta, Takemi tsuk omenaldi bat eskaini nahi izan zion bere debutaren 25. urteurrenean. Obra, noski, Shomura berak estreinatu zuen Tokion, 1994ko apirilaren 4an, eta Takemi tsuk honako hi tzok ida tzi zituen aurkezpenerako: «Gitarrako Equinox lana Joan Miró margolari kataluniarraren 1967ko izen bereko margolanean inspiratuta dago. Ekinokzioan egunaren eta gauaren iraupena berbera da, eta, hala, izenburuak nolabaiteko harremana du konposizioaren propor tzio musikalekin eta eremu harmonikoarekin, baina ez zaio esanahi literariorik bilatu behar». Iruzkin labur horren ondoren, Takemi tsuk bere esker ona adierazi
arakatuta, jo tzailearen birtuosismoa proban jar tzen duena.
Schubertek arpeggione eta pianorako ida tzitako Sonata La minorrean obrak egoki tzapen ugari jasan ditu historian zehar, eta ez bakarrik, bistakoa den bezala, arpeggionea biolon txeloarekin ordezkatuz. Izan ere, instrumentu melodiko ugarik, flautak adibidez, Schuberten partitura aparta bereganatu nahi izan dute. Egoki tzapen horrek emandako emai tza erakargarria gaurko kon tzertuan bertan ezagutuko dugu. Ez hori bakarrik, pianoko akonpainamendua gitarrarako nola transkribatu den ere ezagu tzeko aukera izango dugu. Hain zuzen ere, gaurko kon tzertuan txalotu ahal izango dugun gitarristak berak egin du transkripzioa: Marco Del Greco italiarrak. Horrenbestez, Schuberten musikara gertura tzeko aukera izango badugu ere, fideltasunez baina bestelako hizkera instrumental eta tinbriko batez egindako egoki tzapen baten eskutik egingo dugu.
Gaurko saioak mendebaldetik ekialdera eta xix. mendetik gur egunera bidaiatzeko aukera eskainiko digu. Izan ere, Schubertekin gozatu ondoren, musika garaikide japoniarrera gerturatuko gara bertako bi sor tzaile handienetakoen eskutik:
10
hirian estreinatu zuten 1981eko o tsailean Robert Aitken flautistak eta Leo Brouwer gitarristak. Obra bere osotasunean, aldiz, urte bereko maia tzaren 31n estreinatu zen Tokion, Hiroshi Koizumi eta Norio Sato interpreta tzaileen eskutik. Obra ezin ederrago honen beste bi ber tsio instrumental ere egin zituen Takemi tsuk berak: 1981ean bertan flauta, arpa eta harizko orkestrarako berrida tzi zuen (jatorrizko obrak ez bezala, ber tsio honek konpas barrak ditu zuzendariaren lana errazteko), eta, 1989an, flauta eta arparen tzako, aurrekoaren oso an tzeko lan bat osatuz.
Kon tzertu honi amaiera emango dion Toward the Sea obran, Takemi tsuk Herman Melville idazlearen Moby Dick eleberri ezaguna ekarri zuen gogora, eta, funtsezko zelula tematiko gisa, nomenklatura anglosaxoian SEA hi tza osa tzen duten hiru hizkiei dagozkien notak erabili zituen, hau da: S = Es = Mi bemol; E = Mi; A = La. Zelula tematiko bera agertuko da Takemitsuren aurreragoko beste konposizio ba tzuetan, harri tzekoa ez dena Takemi tsuk bere musikan urari egindako erreferen tzia ugariak kontuan har tzen baditugu. Era berean, konposizioak hiru mugimendu ditu. Lehendabizikoa, lehen aipatutako Gaua, adierazkortasun poetiko eta misterio
zion Shomurari gitarraren aukera tinbriko eta espresibo erakargarriak eraku tsi zizkiolako. Japoniar kulturan, ekinokzioak nolabaiteko harreman dauka herio tzarekin, eguna eta gaua bezala bizi tza eta heriotza oreka perfektuan azal tzen diren unea baita. Agian horregatik, eta piezaren adierazkortasun mingarriagatik beragatik, izan da Takemi tsuk Equinox obran bere elegia ida tzi zuela esatera iri tsi denik ere.
Bestalde, 1996an, Aurèle Nicolet flautista sui tzar bikainak 70 urte bete behar zituelaeta, bere lagun eta miresle zen Toru Takemitsuk flauta bakar saiorako Air pieza konposatu zion zorion opari gisa. Pieza Suitzako Oberwil hirian estreinatu zen 1996ko urtarrilaren 28an, Yasukazu Uemura flautistaren eskutik. Air piezak flautaren cantabile aukera sakonenak araka tzen dituen ibilbide ezin ederragoa proposa tzen du.
Urte ba tzuk lehenago, Toru Takemi tsu maisuak obra bat konposatu zuen bi instrumentuon tzat (flauta eta gitarra), Greenpeace talde ekologistak baleen aldeko kanpaina baterako egindako enkarguari eran tzunez. Hori izan zen, hain zuzen ere, Toward the Sea (I tsasoran tz) obraren jatorria. Obrako lehendabiziko mugimendua (The Night), Kanadako Toronto
11
Mendebaldeko musika kultuaren arteko uztarketa interesgarria egiten saia tzen da; hala, egungo gitarraren erabileran, Hosokawak tradizio japoniarraren parte diren shamisen edo koto bezalako instrumentuen soinua eta tinbrika bilatu eta aurki tzen du –hurrenez hurren lautearen eta zitararen pareko instrumentuak dira–.
Flautarako pieza, berriz, 1995ekoa da eta Vertical Song I du izenburu. Hain zuzen ere, Roberto Fabbricciani flautista italiar handiak enkargatu zion konpositore japoniarrari. Toshio Hosakawak aitortu izan du konposizioari ekiteko motibazio poetikoa, inpul tsu estetikoa, Rainer Maria Rilke poetaren Sonetoak Orfeori laneko lehen sonetoan aurkitu zuela: «Zuhai tz bat bertan al txatu zen! O, transzendentzia purua! O, Orfeo kantuan! O, zuhai tz altua belarrian». Idazketa musikalari dagokionez, lehendabiziko Abesti bertikal honek ohore egiten dio bere izenburuari. Izan ere, flautaren berezko idazketa horizontala iradokizun harmonikoekin aberasten saia tzen da egilea, hau da, idazketa bertikalarekin, interpreta tzaileei euren birtuosismoa erakusteko aukera emanez.
José Luis García del Busto
handikoa da; bigarrena, Moby Dick, esplizituki balea zuri mitikoari eskainitakoa da, berau argumentudeskriptibismoaren zan tzu txikienik gabe gogoratuz; partitura, azkenik, Cod lurmuturreko Atlantikoko urei egindako soinu erreferen tzia plastiko erakargarri batekin ixten da –Ameriketako Estatu Batuetako iparmendebaldeko Massachuset ts estatuko lekurik ekialdetarrena da Cod lurmuturra–.
Gure musika garaikideko kon tzertu egitarauaren barnean, maiz izan dugu Toshio Hosakawa maisuaren musika en tzuteko aukera, bere interes artistikoari justizia eginez. Bada, gaurkoan bere bi konposizio en tzuteko aukera izango dugu, gitarra eta flautarako egindakoak, hurrenez hurren. Gitarrako konposizioa xxi. mendekoa da jada, 2003an ida tzi bai tzuen Hosakawak Timo Korhonen interpreta tzailearen tzako. Urte bereko mar txoaren 7an estreinatu zuen obra Korhonenek Helsinkiko Musica Nova Jaialdian. Finlandiako Irratiaren enkarguz egin zuen lana Hosakawak. Maisuak Serenade izena eman zion bi mugimendutan egituratutako obrari: In the Moonlight (Ilargi zurian) eta Dream Path (Ame tsezko bidea). Aurretik Takemitsuk egin bezala, Hosokawa bere musikan milaka urteko japoniar kulturaren eta
12
MARIO CAROLIflauta
Annamaria Morini eta Manuela Wieslerrekin ikasi zuen. Hogeita bi urterekin, flauta jo tzen hasi eta zazpi urte eskasera, Darmstadteko Kranichsteiner Musikpreis sari prestigio tsua lortu zuen, bere belaunaldiko flauta bakarlari garrantzitsuenetarikoa bilakatu duen ibilbide bikain bati hasiera emanez. Errepertorio klasikoarekin zein konposizio erradikalki garaikideekin senti tzen da eroso. Hala, bere interpretazioak beti dira freskagarriak, biziak, birtuosismoz beteak; eta ez hori bakarrik, soinuetariko bakoi tza ezin hobeto identifika baitaiteke beti. Musikagile askoren inspirazio iturri izan da, eta, hala, bere tzat lanak eta kon tzertuak ida tzi dituztenak asko dira, besteak beste Salvatore Sciarrino, Doina Rotaru, Kaija Saariaho, Toshio Hosokawa, Ramon Lazkano, Ivan Fedele, György Kurtág edota Stefano Gervasoni.
Bakarlari gisa munduko kon tzertu areto nagusietan jo ohi du (Berlineko Philharmonie, Vienako Konzerthaus, Londresko Royal Festival Hall, Parisko Théâtre du Châtelet, Tokioko Suntory Hall, Amsterdamgo Concertgebouw, Municheko Herkulessaal, New Yorkeko Lincoln Center, Bruselako Palais des Beaux Ar ts eta Erromako Parco della Musica besteak beste), lagun tzaile gisa orkestra bikainak izanik betiere: Lon
dresko Philharmonia Orkestra, Radio Franceko Orkestra Filarmonikoa, Belgikako Orkestra Nazionala, RAI Orkestra Sinfonikoa, WDR Orkestra Sinfonikoa, SWR Orkestra Sinfonikoa, Islandiako Orkestra Sinfonikoa, Tokioko Orkestra Filarmonikoa, Tokioko Sinfonietta, Sapporoko Ganbera Orkestra, Aukso Ganbera Orkestra, Estrasburgoko Les Percussions edota Stuttgartko Neue Vocalsolisten. Honako zuzendarien aginduetara jo izan du: Pierre Boulez, Peter Eötvös, Kazushi Ono, Marco Angius, Heinz Holliger, Pascal Rophé edo Lothar Koenigs.
Musikari aparta izateaz gain, per tsona poliglota eta kosmopolita da Mario Caroli, eta Filosofian doktoratua ere bada. Denboraldi batez Sui tzan irakasle gisa aritu ostean, egun Estrasburgoko Académie Supérieure de Musique zentroko flauta irakaslea da. Aldi berean, katedratikoa da Friburgoko Musikhochshule eskolan. Horrez gain, eskola magistralak eskain tzen ditu munduko musika eskola nagusietan eta, 2008an, artista egoiliar izan zen Harvard Uniber tsitate prestigio tsuan.
Guztira berrogei diskotik gora kaleratu ditu dagoeneko, kritikaren laudorioak jasoz, eta sarri izaten dugu hura jo tzen en tzuteko aukera, bai irratian bai telebistan.
13
MARCO DEL GRECOgitarra
Erroman jaio zen 1982an eta bere musika prestakun tza Carlo Carfagna maisuaren eskutik jaso zuen hiriko Conservatorio di Musica Santa Cecilia. Ikasketak bertan amaitu zituen eta ohorezko aipamena jaso zuen. Jarraian, kon tzertu interpretazioko master bat egin zuen Basileako Musikakademie der StadtHochschule für Musik akademian, Stephan Schmidt maisuaren aginduetara.
Tokioko Nazioarteko GitarraLehiaketa, Alirio Díaz Nazioarteko GitarraLehiaketa eta Nicola Fago Nazioarteko GitarraLehiaketa irabazi ditu, eta, horrez gain, bigarren postua lortu zuen Mauro Giuliani Nazioarteko GitarraLehiaketan eta hirugarren gelditu zen Miamiko Nazioarteko GitarraLehiaketan. Hori horrela, ez da harri tzekoa adituek Del Greco belaunaldi berriko gitarrista klasiko onenetako tzat jo tzea. Mundu guztiko kon tzertu aretoetan jo du, tartean Madrilgo Auditorio Nacional de Música; Tokioko Bunka Kaikan, Nikkei eta Yamaha Ginza Aretoak; Yokohamako Minato Mirai Aretoa; Pekingo Interpretazio Arteen Zentro Nazionala; Hong Kongeko Arteen Zentroa; Erromako Auditorium Conciliazione, eta Kaliningradeko Drama An tzokia.
2014an Toru Takemi tsu eta Toshio Hosokawa konpositore japoniarren gi
tarra bakarrerako obrak grabatu zituen Alemaniako NEOS zigiluaren tzat, BBVA Fundazioaren laguntzarekin, eta laudorioak jaso zituen hari esker mundu guztiko prentsan eta irratietan: Rai Radio3, NDR Kultur, KulturRadio, ORF Ö1, Bravo Radio, Il Fronimo, Seicorde, Gendai Guitar, Fono Forum, Classic Voice, Scherzo edo Süddeutsche Zeitung kasu. Diskoak Alessandriako Nazioarteko Gitarra Konbentzioko hogeigarren edizioko Urrezko Gitarra saria ere eskuratu zuen.
Gaur egun, Foggiako Umberto Giordano Kon tserbatorioko irakaslea da, eta Latinako Ottorino Respighi Kon tserbatorioko irakasle gonbidatu gisa ere jarduten du.