aurkezpena palestina quevedo

305
PALESTINA PALESTINA 60 URTEKO ERRESISTENTZIA 60 URTEKO ERRESISTENTZIA Israel eta Palestinaren arteko gatazka XIX. mendearen bukaeran hasi zen, Theodore Herlz-ek Europan mugimendu sionista sortu zuenan. Ideologia honek legez onartezinak diren bi oinarri ditu: -Herri judua herri aukeratua da -Agindutako Lurra haiei dagokiela Jainkoaren aginduz

Upload: kulturerrota

Post on 28-Jun-2015

738 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Aurkezpena Palestina Quevedo

PALESTINAPALESTINA60 URTEKO ERRESISTENTZIA60 URTEKO ERRESISTENTZIA

• Israel eta Palestinaren arteko gatazka XIX. mendearen bukaeran hasi zen, Theodore Herlz-ek Europan mugimendu sionista sortu zuenan. Ideologia honek legez onartezinak diren bi oinarri ditu:

• -Herri judua herri aukeratua da

• -Agindutako Lurra haiei dagokiela Jainkoaren aginduz

Page 2: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 1897. urtean Basilean egin zuten lehenengo juduen biltzarraren ondoren, helburua finkatu zuten. “Juduen etxe nazionala Palestinan sortzea, nazioarteko eskubide publikoaren babesean”.

• Horretarako esaldi ospetsu bezain faltsu hau asmatu zuten: “Herririk gabeko lur bat, lurrik gabeko herri batentzat”.

Page 3: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Sionismoa, hasieratik, Europak Ekialde Hurbilean dituen interes inperial eta kapitalistei estuki lotutako mugimendu kolonialista da.

• Bere helburuak zabaltzeko sionismoak erakunde mota ezberdinak osatu zituen. Helburua emigrazioa, lurraldearen kolonizazioa eta azken finean Israelgo Estatua bultzatzea eta sortzea zen.

Page 4: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Talde militar eta paramilitarrak ere sortu zituen: Irgun, Stern eta Haganah talde ankerrak izan ziren bereziki Palestinarren artean izua gehien zabaldu zutenak.

• Shamir, Rabin eta Beguin bezalako pertsonaia ezagunak aritu ziren talde horietan: guztiak Israelgo Lehen Ministro izan ziren ondoren.

Page 5: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Garai hartan –XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran-, Inperio Otamandarraren menpe zegoen Palestinako lurraldean 550.000 lagun inguru bizi ziren.

• %82 arabiar musulmanak ziren, %12 arabiar kristauak eta juduak ez ziren %5era iristen. Gainontzekoak zenbait herritatik etorritako inmigrante heldu berriak ziren.

• Nekazaritza eta zerbitzuen alorra ziren nagusiki palestinarren bizitzaren ardatza. %70 landa eremuetan bizi ziren eta %30 kostaldeko edo barnealdeko hiri txiki baina dinamikoetan.

Page 6: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Komunitate guztiek bakean elkar bizitzen jarraitzen zuten garai hartan. Baina 1917ko azaroaren 2an Erresuma Batuak, zenbait akordio ekonomiko lotu ondoren, “juduen etxe nazionala Palestinan” sortzeko konpromisoa hartu zuen: hala adierazi zuen britainiarren Atzerri Ministro Arthur James Balfour-ek sionismoaren ordezkari Rothschild baroiari bidalitako gutunean.

Page 7: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 1919an, Lehenengo Mundu Gerra bukatu eta Inperio Otomandarra erori ondoren, Nazioen Elkarteak agintaldien sistema kolonialista ezarri zuen, eta 1920an Palestinaren gaineko agintaldia eman zitzaion Erresuma Batuari. 1922 eta 1948 urte bitartean Palestinan agindu zuen Erresuma Batuak juduen ez legezko inmigrazioa onartu eta bultzatu zuen.

Page 8: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Britainiarren agintepean, palestinarrek terrore sionista zein britainiarren errepresioa jasan zituzten. Terrore kolonialista eta sionistaren aurrean palestinarrek herri matxinadak antolatuz erantzun zuten.

• Nazionalismo arabiarra indartuz joan zen eta palestinarren eta inbaditzaileen arteko gatazkak areagotu egin ziren. 1936tik 1939ra iraun zuen matxinadan britainiarrek eta sionistek 55.000 palestinar baino gehiago urkatu zituzten.

Page 9: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 1938an eta 1939an, Erresuma Batuak juduen inmigrazioari jarri zizkion murrizketak ikusita, talde sionistak erradikalizatu ziren eta atentatu terroristak egiteari ekin zioten, baita interes britainiarren aurka ere: King David hotelaren aurkako atentatuan, 92 lagun hil ziren. Erresuma Batuari gainezka egin zion egoera honek.

Page 10: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Hortaz, Palestinaren gaia sortu berria zen Nazio Batuen Erakundera eraman zuen. 1947ko azaroaren 29an, Batzar Orokorrak onartutako 181 ebazpenaren bidez, NBEk Palestina bi lurraldetan zatitzea onartu zuen: bata judua eta bestea arabiarra. Judu-sionistei lurraldearen %52 eman zien, jarraitasun geografikoarekin. Palestinarrei %46 egokitu zitzaien, jarraitasun geografikorik gabe. Jerusalem nazioarteko kontrolpean gelditu zen. 1947an Palestinako herritarren %70 arabiarrak ziren, eta %30 juduak.

Page 11: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 12: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 13: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 14: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 15: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 16: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 1947an talde terrorista sionistek beren herri eta herrixketatik ateratzera behartuak izan ziren 300.000 palestinarren exodoa eragin zuten, aldi berean pertsona asko hilez eta herri eta herrixka osoak birrinduz.

Page 17: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 1948ko maiatzaren 14an sionistek Israelgo Estatuaren sorrera aldarrikatu zuten, aldebakarrez. Herri arabiarrek ezin zuten halako lapurretarik onartu eta arabiarren eta israeldarren arteko lehenengo Gerra Handia piztu zen: Haganah erakunde sionista ankerrak ia lurralde eta hiri palestinar gehienak hartu zituen mendean armen indarrez, hilketak eta lapurretak eginez eta biztanleak kanporatuz.

Page 18: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 1949ko urtarrilaren 6an gerraren amaiera deklaratu zen. Momentu hartan palestinarren ia 417 herri eta herrixka zeuden birrinduta. (550 ziren osotara), sionistek lurralde palestinarraren %78 bereganatu zuten eta biztanleriaren %80 errefuxiatuta zegoen.

Page 19: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Judu-sionistak lurren %6aren jabe ziren 1947an eta ia Palestina osoa zeukaten lau urte beranduago. Gero eta handiagoa zen botere militar israeldarra eta mundu arabiar zatituaren artean gerra handiak sortu ziren: garrantzitsuenak 1967an eta 1973an piztu ziren. Gerra bakoitzean, Israel lurralde berrien jabe egin zen, nazio palestinarraren oinarri geografikoa zena ia osoki irentsi arte. Baldintza horietan, munduak holokausto berri bat ikusi zuen.

Page 20: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Estatu arabiarretako erregimenek ere zaildu dute herri palestinarrak aurrera daraman askapen borroka. Haien babes erretoriko soilak –azken finean herri horietako biztanleria zapalduari egindako kontzesioa– ezin zuen ezkutatu erresistentzia palestinarra traba bat zela inguru hartan hasieran Europaren eta gero AEBen interesen menpeko txotxongiloena egiten duten agintari arabiarrentzat.

Page 21: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 1970eko “Irail Beltza” izenekoan gertatutakoak –Hussein erregearen armadak Jordanian errefuxiaturik zeuden milaka palestinar hil zituen- diktadura arabiarrek Palestinarekiko duten gorrotoaren eta paternalismoaren arteko jarrera erakutsi zuten. Libano, Siria edo Jordaniako errefuxiatu-kanpalekuetan daudenen egoera adierazten du palestinarrek ezin dutela munduko ezein gobernuren laguntza jaso, ez eta herri anaiak deitutakoena ere.

Page 22: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Nazio Batuen Erakundeak 1974an Palestinako Askatzeko Erakundea herri palestinarraren ordezkari zilegitzat jo zuen, baina PAEk oso kolpe gogorra zuen 1982an Israelek Libano inbaditu zuenean. Militarki askoz indartsuagoa zen etsai baten aurkako borroka basatiak Arafat eta bere kideak hil-hurren utzi zituen, baina akordio baten ondoren Beirutetik atera eta Tunisia aldera jo zuten.

Page 23: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Ariel Sharonek zuzendutako Libanoko inbasioaren garaian, erresistentzia palestinarraren historiako gertaera latz eta beldurgarrienetako bat izan zen: Elia Hobeikiren milizia falangista libaniarrak, Sharon jeneralaren oniritziaz eta ikuskapenaz, Beiruteko Shabra eta Chatilako errefuxiatu kanpalekuetan sartu ziren; bi egunez eta bi gauez Palestinako 3.000 errefuxiatu inguru hil zituzten balaz eta labanaz, gehienak emakumeak eta haurrak.

Page 24: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Tunisian babesa lortu zuen PAEren zuzendaritzak, eta 1985an abiazio israeldarraren bonbardaketa jaso arren, erakundea berrosatzen eta nazioarteko iritziaren arreta lortzen saiatu zen. Orduan, Lehenengo Intifada sortu zen Lurralde Okupatuetan. Kanpoko lidergoarekiko independente samarra zen erresistentzia mugimendu honetan haurrak eta nerabeak, arma gisa harriak bakarrik erabiliz, Israelgo armada indartsuaren aurka aritu ziren hiru urtez. Paslestinarren artean mila hildako baino gehiago izan ziren hildakoak, eta 50 inguru israeldarren artean.

Page 25: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Datu hauek argi erakusten dute borrokaren desoreka handia, baina heriotza horiek min egin zioten Israeli nazioarteko iritzi publikoaren aurrean. 1948. urtetik lehenengoz, nazioartean gatazkaren nondik-norakoei buruzko galderak agertzen eta palestinarren sufrimendua sikiera neurri txiki batean sentitzen hasi zen.

Page 26: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 1991n Iraken aurkako Golkoko Gerra bukatu ondoren, eta herri arabiarren altxamendu orokor baten beldurrez, Bush aita hasieran eta Clinton ondoren ahalegindu ziren konponbide faltsu bat ezartzen zenbait akordio eta batzarren bidez. Inguru osoko arabiarren ezinegona arintzea zen asmoa, amore ematen erabakigarririk gabe.

Page 27: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 1991eko Madrilgo Konferentziaren ondoren Osloko akordioak etorri ziren, (1993 eta 1995). Horietan Aginte Palestinarrak eta Israelek adostu zuten israeldarrak Lurralde Okupatuetatik aterako zirela modu partzial eta mailakatuan, betiere Estatu palestinarraren etorkizuneko ezarkuntzari begira. Edward Said-ek definitu zuen bezala, palestinarren aldeko “Versailleseko errendizioa” izan ziren Osloko akordioak.

Page 28: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Akordioek ez zieten bi gai garrantzitsuri heltzen: errefuxiatuen kontua eta Jerusalemi buruzko auzia. Gainera Lurralde Okupatuak loturarik gabeko hainbat zulok osatutako konstelazioa bilakatuko ziren eta ekonomia, atzerri politika eta ur baliabideen kontrola Israelen esku geratzen zen. Horren guztiaren truke, akordioek Arafati Gazara itzultzeko aukera eman zioten 1994an, baina bere herriaren polizia izatera behartu zuten.

Page 29: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Rabinen hilketaren ondoren (1995), Peres, Netanyahu, Barak edo Sharonen gobernuek, “ezkerra” eta “eskuina”, jarraitu zuten egintza burutuen politikarekin, palestinarrei lurrak lapurtuz, gero eta kolonia gehiago eta erasokorragoak eraikiz, olibondoak erauziz eta palestinarrak izutuz.

Page 30: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 2000. urtean bi gertaera nagusi. Lehena Camp Davideko elkarrizketak, Clintonen garaian. Arafatek eta Barak laboristaren arteko elkarrizketa hauek propaganda israeldarrak azken urteotan egin duen trikimailurik arrakastatsuena izan ziren. Orduan nagusitu zen bertsioaren arabera –gaur egun ere zaila da haren aurka egitea- , Israelek “oso eskaintza eskuzabala” egin zuen eta Arafatek ez zuen onartu nahi izan.

Page 31: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Kontua da inoiz ez zela eskaintzarik egin idatziz, eta planteamendua onartezina zen bere herriaren traidorea ez den edozeinentzat: Palestinarko lurralde lermatuari beste zatitxo bat kentzeaz gain, errefuxiatuen auziari eta Jerusalem Estatu berriko hiriburua izateari uko egiteko exijitu zitzaion Arafati. Arafatek, Oslon ez bezala, Israeldarren iruzurraz jabetu eta ez zuen akordiorik sinatu.

Page 32: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Beste gertaera garrantzitsua Bigarren Intifadaren piztea izan zen, 2000ko irailaren 28an. Al-Aqsa Intifada deitzen zaio Jerusalemeneko Al-Aqsa meskitan sortu zelako, Sharonen bisita probokatzaile baten ondoren. 2005ean bukatutzat eman zen Intifadak balio izan zuen munduak Israelek bere politika genozidarekin jarraitzen duela ikus zezan. Bigarren Intifada honek ia 4.000 palestinarren heriotza eragin zuen, horietako asko bularrean eta buruan tirokatutako haurrak.

Page 33: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Ariel Sharonek 2001eko hauteskundeetan lortu zuen garaipenarekin batera, terrorismo israeldarra areagotu zen eta, aldi berean, Lurralde Okupatuetako bizi baldintzak ere bide beretik joan dira. Palestinarren etsipena eta seta ere modu berean areagotu dira. 2001eko martxotik aurrera Sharonek palestinarren hiri eta errefuxiatu-kanpalekuen aurkako hainbat oldarraldi burutu zituen. 2002ko apirilean gertatutako Jeningo sarraski latza izan zen horietan ezagunena.

Page 34: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Sharonek azken mende erdi honetako neurri lotsagarrienetakoa martxan jarri zuen: Israel eta Lurralde Okupatuen arteko banaketa hesiaren eraikuntza. Partzialki bukatuta dagoen hesiaren bidez Israelek Zisjordaniako beste zati bat bereganatu, hainbat herri erditik zatitu eta Israelen eta “lerro berdearen” (1949an armistizioa egiteko erabili zen muga) artean hamarnaka herri eta laborantza isolaturik utzi eta desagertzera kondenatu ditu.

Page 35: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 2004an Hagako Nazioarteko Justizia Epaitegiak legez kanpokotzat jo zuen hesia eta alde batetik haren eraispena agintzen du; bestetik, nazioarteko komunitateari eskatzen dio inolako laguntzarik ez emateko hesia eraikitzeko. Baina Israelek ez du ebazpena bete, ez eta nazioarteko komunitateak ere.

Page 36: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 2004ko azaroaren 11n, Jasser Arafat hil zen. 2001eko abendutik Palestinako Aginte Nazionalaren egoitzan zegoen gatibu, Ramallahn. Bere argi eta itzalekin, Arafat 50 urtez bere herriaren erresistentziaren ikurra izan zen, Palestinako borrokalari ahaztezina.

Page 37: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Sharonen azken “herentzia” Gazaren Deskonexio Plana deiturikoa izan zen. 2004an onartuta 2005eko abuztuaren 15ean martxan jarri zen. Sharonek neurri batean bere burua zuritu nahi izan zuen, munduari sinestarazi ziolako bake prozesu baten harian palestinarrei kontzesioak egiteko prest zegoela. Hala ere, agerikoa da Israelgo Estatuaren gezur bat eta Palestinako herriari egin zaion beste iseka bat besterik ez dela.

Page 38: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Israelek Gazarekin egin duena biztanle juduz hustea izan da, Gaza presondegi, gheto, kontzentrazio-esparru erraldoi bilakatzeko. Lurraldea erabat txikituta utzi du, azpiegiturarik gabe eta indarberritzeko aukera oro ukatzen zaion biztanleria pobretua utziz. Armada israeldarrak jarraitzen du Gaza Israelekin lotzen dituen pasabideak kontrolatzen. Deskonexio planaren truke, Sharonek Zisjordaniako koloniak betetzeko argi berdea eta Jerusalem judutzeko prozesu itzelaren aurrean nazioarteko ‘baimena’ lortu zituen.

Page 39: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 2006ko urtarrilean Erresistentzia Islamikorako Mugimenduak (Hamas) Palestinako legebiltzarrerako hauteskundeak demokratikoki irabazi zituen. Orduan Israelek eta AEBek aprobetxatu zuten herri palestinarra itotzen duen uztaia gehiago estutzeko, eta EBk ere gauza bera egingo du: blokeo egoera horrek kaos soziala eta giza-hondamena eraman ditu Gaza eta Zisjordaniara.

Page 40: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Hauteskundeetako garaile legez, Hamasek gobernua osatu zuen. Hala ere, Palestinako Aginte Nazionala kontrolatzen duen Fata alderdiak, Israel eta Nazioartearen presioaren laguntzarekin, hamaika traba jarri zizkion Hamasen gobernuari, eta bere aurkako hamaika boikot ekintza burutu ditu.

Page 41: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Bi alderdi nagusien arteko liskar eta tentsioekin amaitu asmoz, 2007ko otsailean Mekako akordioak sinatu zituzten. Akordioen bidez batasun nazionaleko gobernua eratu zen. Hala ere, akordioa ez zen nazioartearen gustuko izan, eta gobernu berri horren aurkako jazarpenarekin jarraitu zuen.

Page 42: Aurkezpena Palestina Quevedo

• 2007ko ekainean PANeko presidente Mahmoud Abbasek akordioa desegin zuen, eta Hamas gobernutik bota zuen. Horri erantzunez, Hamasek Gazako gobernua hartu zuen, armez. Egun, beraz, gorpu bakar baina bi buru dituen egitura dago Palestinan. Fatak Zisjordaniaren kontrola du, eta Hamasek Gazakoa. Bi alderdien arteko liskarrak lehen aldiz Arafatek “marra gorria” bezala definitu zuena zeharkatzea eragin du.

Page 43: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Bitartean, Estatu israeldarrak jarraitzen du herri palestinarraren aurkako politika genozidarekin, arma guztiak erabiliz: hesia, koloniak, check-points edo kontrolguneak, okupazio militarra, hilketa selektiboak, atxiloketa masiboak, herritar zibilen sarraskiak… Herri palestinarrak jarraituko du eusten bere lurrean dituen arma nagusiak erabiliz: arrazoiaren indarra, pazientzia eta DUINTASUNA.

Page 44: Aurkezpena Palestina Quevedo

Al Quds-JerusalemAl Quds-Jerusalem

Page 45: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 46: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 47: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 48: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 49: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 50: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 51: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 52: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 53: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 54: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 55: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 56: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 57: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 58: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 59: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 60: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 61: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 62: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 63: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 64: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 65: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 66: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 67: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 68: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 69: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 70: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 71: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 72: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 73: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 74: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 75: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 76: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 77: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 78: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 79: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 80: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 81: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 82: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 83: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 84: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 85: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 86: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 87: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 88: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 89: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 90: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 91: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 92: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 93: Aurkezpena Palestina Quevedo

Check-PointCheck-Point

Page 94: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 95: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 96: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 97: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 98: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 99: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 100: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 101: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 102: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 103: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 104: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 105: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 106: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 107: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 108: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 109: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 110: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 111: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 112: Aurkezpena Palestina Quevedo

Bil’inBil’in

Page 113: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 114: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 115: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 116: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 117: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 118: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 119: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 120: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 121: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 122: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 123: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 124: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 125: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 126: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 127: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 128: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 129: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 130: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 131: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 132: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 133: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 134: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 135: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 136: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 137: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 138: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 139: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 140: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 141: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 142: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 143: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 144: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 145: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 146: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 147: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 148: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 149: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 150: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 151: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 152: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 153: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 154: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 155: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 156: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 157: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 158: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 159: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 160: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 161: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 162: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 163: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 164: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 165: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 166: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 167: Aurkezpena Palestina Quevedo

KolonoakKolonoak

Page 168: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 169: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 170: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 171: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 172: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 173: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 174: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 175: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 176: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 177: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 178: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 179: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 180: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 181: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 182: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 183: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 184: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 185: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 186: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 187: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 188: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 189: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 190: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 191: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 192: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 193: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 194: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 195: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 196: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 197: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 198: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 199: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 200: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 201: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 202: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 203: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 204: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 205: Aurkezpena Palestina Quevedo

ErrefuxiatuakErrefuxiatuak

Page 206: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 207: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 208: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 209: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 210: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 211: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 212: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 213: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 214: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 215: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 216: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 217: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 218: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 219: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 220: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 221: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 222: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 223: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 224: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 225: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 226: Aurkezpena Palestina Quevedo

MartiriakMartiriak

Page 227: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Nazio Batuen Erakundearen 42/159 ebazpenak, 1987ko abenduaren 7koa, herri orok okupaziotik defenditzeko eskubidea duela esaten du. Erakunde bereko 242 ebazpenak, 1967koa, Israeli exijititzen dio lurralde okupatuetatik alde egin behar duela: Sinai penintsulatik Egipton, Golango altuetatik Sirian eta Gaza eta Zisjordaniatik Palestinan. Orain arte bakarrik Sinaitik alde egin du.

Page 228: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Bi ebazpen hauetan oinarriturik, palestinarrek eskubide moralaz gain, legezko eskubidea dute edozein erresistentzia mota egiteko: erresistentzia pasiboa, erresistentzia eraginkorra, desobedientzia zibila eta baita ere erresistentzia armatua.

• Beraiek bakarrik aukeratu behar dute zein motatako erresistentzia den egokiena une eta egoera bakoitzean eta palestinar herria da zein estrategia jarraitu behar duen erabaki behar duena.

Page 229: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Palestinako herria ez da inondik ere herri gerrazalea, guztiz alderantziz baizik: herri baketsu, zintzoa, ostatu-emailea da.

• Baina bidezko bake bat lortzeko saiakera guztiak egin dituzunean eta ordainean gezurrak besterik jaso ez dituzunean (errepresio gehiago, zirikamen gehiago, zapalkuntza gehiago…), zoritxarrez irtenbide bakarra uzten dute: erresistentzia armatua. Ez da aukeraketa, azken hautaketa baizik.

Page 230: Aurkezpena Palestina Quevedo

• Hortaz, ez dugu ahaztu behar hilketa guztien errudun bakarra Israelgo estatu arrazista dela, bai palestinarrena, baita israeldarrena ere. Kanpoko gizarte zibilok baldintzarik gabe lagundu behar ditugu palestinar herriaren borroka eta bere bidezko erresistentzia, erresistentzia edozein motakoa delarik ere.

• Palestinarren borroka justiziaren aldeko borroka da, herrien askatasunaren aldeko borroka, duintasunaren aldeko borroka.

Page 231: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 232: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 233: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 234: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 235: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 236: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 237: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 238: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 239: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 240: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 241: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 242: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 243: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 244: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 245: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 246: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 247: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 248: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 249: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 250: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 251: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 252: Aurkezpena Palestina Quevedo

GazaGaza

Page 253: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 254: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 255: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 256: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 257: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 258: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 259: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 260: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 261: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 262: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 263: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 264: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 265: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 266: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 267: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 268: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 269: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 270: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 271: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 272: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 273: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 274: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 275: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 276: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 277: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 278: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 279: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 280: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 281: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 282: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 283: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 284: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 285: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 286: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 287: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 288: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 289: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 290: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 291: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 292: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 293: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 294: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 295: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 296: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 297: Aurkezpena Palestina Quevedo

48 lurrak48 lurrak

Page 298: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 299: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 300: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 301: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 302: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 303: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 304: Aurkezpena Palestina Quevedo
Page 305: Aurkezpena Palestina Quevedo