langile ikastolako aldizkaria l. i.a. · 2016. 11. 3. · olerkiak — ertsoak aliste...
Post on 02-Sep-2020
10 Views
Preview:
TRANSCRIPT
AURKIBIDEA
IPUIN MOTZAK—ERREPORTAIAK
ALBISTE BITXIAK—DESKRIBAPENAK
OLERKIAK — BERTSOAK
ALBISTE ONAK—AMETSAK
ESAERA ZAHARRAK—ERREZETAK
ESKOLAKO ALBISTEAK—IRAGARKIAK
BIOGRAFIA
AHOLKUAK
ELKARRIZKETAK
L. I.A. hitza
aurkitu aldizka-
ri barruan. Por-
tadakoak ez du
balio.
2016ko azaroaren 3a
Langile Ikastolako Aldizkaria
L. I.A. 32. zenbakia
1-2-3 HEMEN NAIZ BERRIRO Anak hamaika urte bete zituen, bere gurasoek pentsatu zuten beretzako gela ba-karra izateko ordua iritsi zela eta ez arreba txikiarekin gela partekatzekoa.
Garaje gainean gela bat eraiki, eta bere gauza guztiak eraman zituzten. Ana oso pozik zegoen, gela handia zen eta nahi zuen bakartasuna ematen zion.
Altzari gutxi zituen gelan jartzeko eta bere amak azoka batera eraman zuen, bi-garren eskuko trasteak saltzen ziren horietako batera. Egurrezko armairu txiki bat aurkitu zuten, dotorea zirudien baino nahiko hondatua ikusten zen hala ere aitak konponduko zuela eta erosi zuten, beste gauza batzu-ekin batera. Anaren aitak lixatu eta armairua margotu ondoren berri bezala utzi zuen, ederra zirudien aretoan. Barruan gorde zituen bere gauza pribatu guztiak, besteen bista-tik kanpo zeudela pentsatuz. Gau hartan kox-kox batzuk entzun ziren, armairu barrutik zetozen, Anak ate txi-kiak ireki zituen baina ez zuen ezer ikusi, halere soinuak jarraitzen zu-ten. Hurrengo gauean, armairuko ateak zabalik uztea erabaki zuen, soinu-rik ez zen entzun, baina barruko gauza guztiak armairutik kanpo hegan atera ziren bat-batean. Lagun bati elkarrekin lo egitera etortzeko eskatu zion. Barregurez ikusi zuten armairutik berriro gauzak nola hegan ateratzen ziren. Bere gauzez hitz egiten hasi ziren konturatu gabe armairutik gizon txiki eta itxura txarreko bat atera zela, biluzik zegoen, aldeetan adar-mota batzuk zeuzkan, be-
giak ia ireki gabe ziruditen eta ahoan hortza mehe, luze eta zorrotz batzuk azaltzen zitzaizkion, armairutik kanpo bere gorputza bultza egiteko hatz mehe eta luze batzuk erabiltzen zituen. Neskak aitaren gelara abiatu ziren garrasika. Aitak amets txar bat izan zela-
koan armairua hartu eta garajera jaitsi zuen gau hartan bertan eta gelara berriro bidali zituen lotara. Oheratu ziren bai, baina “1 2,3 hemen naiz berriro” entzuten zen bitartean izaki beldurgarria ohe azpitik salto egin eta bi neskak jan zituen
Mikel L.
Atzo etxetik ihes egin nuen asper asper eginda nengoelako beti hirukien artean bi-zitzen.
Gaua zen, ezen zipitzik ere ikusten. Nire
atzean hanka hotsak entzun nituen: Tap, tap,
tap…
Bihotza saltoka jarri zitzaidan lehertzeko zo-
rian. Izututa nengoen. Azkar azkar zuhaitz ba-
ten atzean ezkutatu nintzen. Arnas estuz bi-
dera begiratu nuen. Joe!!! Ezin nuen sinistu nire bi hiruki lagunak zi-
ren niri segika. Bat batean algaraka, parrez lehertzen hasi nintzen. Ezkutalekutik atera eta hiru-rok bizkarretik helduta etxera itzuli ginen.
Naia Barrenetxea 6.B
OHOREAK ALTZOKO
PAGOARENTZAT
Orain dela 180 urte lan-
datu zuen Manuel Anto-
nio Imaz bertsolariak eta
botoak eskatzen ari dira
“Europako 2017ko zuhai-
tza” izendatua izan dadin
lortzeko. L. I.A.
“Bosques sin fronteras” taldeak lehiaketa antolatu du aipaturiko
izendapenean Espainia mailan parte hartu dezaken zuhaitza
aukeratzeko. Hautagaien artean dago Altzoko pago hori. Gure
pagoak, Avilako pinu batekin, Asturiaseko hagin batekin, Cace-
reseko haritz handi batekin, Malagako fikus batekin, Malagako
pinu batekin, Cadizeko txaparro batekin eta Elcheko makal ba-
tekin lehiatu beharko du.
Badakigu zuhaitzaren adin zehatza Manuel Antonio Imaz ber-
tsolariak bere lurretan ezkondu zen urtean landatu zuelako,
1836ean.
Gaur egun 23m neurtzen du altueraz. Imaz bertsolariak izugarri
maite zuen zuhaitz hori eta maiz xamar neurtzen zuen. Horreta-
rako, bere gerriko faja askatu eta neurtzen zuen, gero, etxeko
kupel batekin alderatuz jakiten zuen zen bat zenbat handitzen
ari zen.
Badirudi, barrutik usteltzen ere hasi zela eta bertsolariaren ilo-
bek puntara igo eta enbor barrua harriekin eta lurrarekin bete
omen zuten. Ondoren, pagoa, era bat eskerturik, goiko aldetik
itxi egin omen zen eta sendatu.
Kirmen Uribe idazleak olerki bat idatzi zion pago honi “Bitartean
heldu eskutik” liburuan.
EGILEA: ENEKO
ITSA
S TR
IKU
A
Itsa
s tr
iku
ak a
nim
alia
txi
ki, b
irib
il et
a ar
antz
atsu
ak d
ira.
Ech
ino
idea
kla
sea
erat
zen
du
ten
ak.I
tsas
tri
kue
k o
sko
l ara
ntz
a-
tsu
a d
ute
, 3
eta
10
cm
art
eko
ak. O
hik
o k
olo
reak
bel
tza,
ber
de
ahu
la, o
liba
ber
dea
, arr
ea, g
orr
ind
ola
eta
go
rria
dir
a.
Mu
nd
uko
itsa
so g
uzti
etan
biz
i dir
a. P
olik
i-p
olik
i mu
gitz
en d
ira,
bat
ez e
re a
lgez
elik
atu
z. It
sas
trik
uen
har
rap
ari n
agu
-
siak
itsa
s ig
arab
ak, a
ingi
rak
eta
bes
tela
koak
dir
a. It
sas
luzo
kerr
en e
ta it
sas
izar
ren
hu
rbile
ko s
enid
eak
dir
a. I
tsas
tri
-
kuen
go
nad
ak e
ta a
rrau
tzak
oso
ain
tzat
har
tzen
dir
a su
kald
arit
zan
.
Hai
zea
Zab
ala
Mo
ren
o
ITSA
SO G
OR
RIA
Itsa
so g
orr
ia In
dia
ko O
zean
oko
go
lko
an d
ago
, Afr
ikak
o ip
ar-e
kial
dea
eta
Ara
bia
ko p
enin
tsu
la b
erei
zten
dit
uen
a. L
uze
-
meh
arra
da:
2.2
50
km
luze
eta
35
5 k
m z
abal
dit
u. H
ego
ald
etik
Ad
engo
Go
lko
are
kin
lotz
en d
a, B
ab e
l-M
and
eb it
sasa
rte
estu
aren
bit
arte
z. Ip
arra
ldea
n,
ber
riz,
bi a
dar
dit
u: S
uez
ko e
ta A
kab
ako
go
lko
ak. O
so u
r ga
ziak
dir
a, u
har
te t
xiki
ask
o
dau
de
eta
kora
lezk
o h
arka
itz
arri
sku
tsu
ak. M
edit
erra
ne
oti
k In
dia
ko it
saso
ra d
oan
itsa
sbid
eko
zati
nag
usi
etak
oa
da.
Hai
zea
Zab
ala
Mo
ren
o
HALLOWEEN
Urria bukatuta
hildakoen eguna
Txantxa eta jolasa
guretzat onena
Goxokiak bilduta
jaten degu dena
Halloween badelako
beldurgarriena.
DOINUA: Markosek egin eban
EGILEA: Xare
ESAERA ZAHARRAK
Orain nik aukeratutako
esaera zahar batzuk esango
dizkizuet. Esaera hauek au-
keratu ditut udazkenekoak
direlako. Guztiak nekaza-
ritzarekin lotutak daude.
-Mendebala euritan euri-
tan,berrogeita zortzi ordu
bustita.
-Urri erdi-euri, laborariak
irri.
-Urrian bota ongarri, arabe-
ra uzta berri.
-Hostoak lurrera, garia
lurrera.
-Urriko elurra, zortzi hila-
beteko elurra. Iranzu
ALBISTEAK Hurengo astean Pagoeta aiako parke naturalera joaz
egua pasatzera 5 . mailakoak .
Urriak 25 an A eta D gelakoak joango dira eta Urriaren
27 an B eta C .
Lehenengo hiruileko honetan landaretza gaia ikasten
ari gera eta an bertan behaketa lana egitera goaz.
Urriaren 28 an, aldiz, 6. mailakoak eguna pasatzera Un-
daiara joango dira Bizkaiako leku zoragarri hau eza-
gutzera doaz eta biodirtsita-
tea eta hegaztien inguruan
ikasi eta lan egingo dute.
Eskola kirolako partiduekin
hasi gara jada.
Aurten berrikuntza izan da 5.
mailakoentzat, kirola aukeratzeko aukera izan baitugu.
Zorte au guztiori biharko eta ondorengo partidoetara-
ko.
EGILEA : Olaia Arsuaga.
ALBISTE ONAK
Xabier Zabalak entrenatuko du Hernaniko trainerua
Emakume traineruan aurrera pausua eman nahi du Hernaniko Arraun
Elkarteak.
Entrenatzailea berria jartzea erabaki du-
te:Xabier Zabala (loiola 1974). Klubean
aski ezaguna da Zabala,bertako kide bai- ta
2006tik. Zabalak entrenatuko du traine-
rua 2016-2017 denboraldian.
“Etxera itzultzea bezala izan da,ilusio
haundia dut>>azaldu du Zabalak .
Mahai futbol txapelketa
Hernaniko Gaueko denda komikiengatik ezaguna bada ere,mahai jola-
sak ere saltzen dituzte bertan. Hori hórrela, aurreneko mahai futbol
txapelkelta antolatzea erabaki dute. Azaroan zehar jokatuko da txapel-
keta,eta izena eman behar da, debalde
Deskontu bereziekin, gazteak operara erakarri nahi
ditu OLBEk
2016-10-05
OPERA. Opera gustuko duzu, baina oraindik ez dakizu lelopean, gaz-
teentzako deskontu bereziak jarri ditu martxan OLBE Opera Lagunen
Bilboko Elkarteak. Gazteak operara erakartzea du helburu, eta, horreta-
rako, besteak beste, bi txartel jarriko ditu eskuragarri: 25 urtetik behera-
koentzat bata, eta 26-30 urte artekoentzat bestea. Horiekin 25 eta 30
euroan lortu ahalko dira emanaldietarako sarrerak.
Egile: Eneko Bilbao
Googlek 100.000 euro eskatzen dizkio 12 ur-
teko mutiko bati publizitateagatik.
12 urteko mutiko bat Adwords zerbitzuan erregistratu
zen zen dirua irabaziko zuelakoan, jakin gabe, berez,
zerbitzu horrek, publizitatea egiteagatik, kobratu egi-
ten duela.
Google barruan Adsense da zure web orria eskaintzen
baduzu iragarkietarako, dirua ematen duen zerbitzua;
aldiz, Adwordsekin, Googleri ordaindu egin behar zaio
iragarkiak jartzeagatik.
Beraz, mutiko hori Adwords zerbitzuan erregistratu
zen, Adsense zerbitzuan ordez.
Horregatik, orain, Googlek 100.000 euro baino gehiago
eskatzen dizkio kontratatutako publizitatearengatik.
Iker Franco
GAUR GAUEAN AMESTU DUT
Gaur gauean amestu dut. Amestu dut, gaueko hamabie-
tan esnatu naizela. Esnatu naiz eta ordua begiratu dut.
Ordua begiratzean, zerbait desberdin ikusi dut. Des-
berdin erlojua ikusi dut, eta arretaz begiratu diot.
Arretaz begiratzean, ikusi dut, lore bat zela, eta lorea
usaintzera ausartu naiz. Baina, loreak ni usaindu nau,
eta erloju-lorean barrena joan naiz. Bidai luze eta mu-
gitua izan dut, baina bukaera iristean salto batean lu-
rrera erori naiz ipurdiko batez.Eta ipurdikoa hartze-
rakoan, konturatu naiz, zerbait erori zaidala,.baina ez
naiz ohartu zer erori zaidan.Orduan alde batera eta
bestera begiratu dut eta, ikusi dut, dena handiagoa
zela, eta horrek harritu egin nau, baina, gehiago ha-
rritu nau, nire atzetik entzuten ditudan, pausu eta
pausu, pisutsu eta geldoek. Atzera begiratzean,ikusi
dut, gizaki erraldoi bat niri begira. Nik, arretaz begi-
ratu diot, eta galdetu diot, ia nor den, baina ez dit
erantzun, eta begirada aldatu zaio, baina are eta itsu-
siago jarri zaio.Denbora egon gara elkarri begira, eta
halako batean, bere esku handi horiek ireki ditu eta ni
hartu nau baina, nik berehala kosk! egin diot eta erral-
doia lurrera erori da. Bitartean erlojua begiratzera
nindoala, ikusi dut erlojurik ez nuela. Ez naiz larritu ,
zeren eta lore usain eder bat etorri zait bat ba-
tean.Eta bat batean lorea ikusi dut ere.Lorera hurbildu
naiz eta lorea usaindu dut.Baina oraingoan ere, lorean
barrena joan naiz eta orduan ametsa nire ohean bukatu
dut, eta esnatzean erlojurik ez nuela ohartu naiz.
Laia Etxandi 6.B
ERREZETA—KUSKUSA
Osagaiak:
-kuskus
-olioa
-gurina
-gatza
-oilaskoa
-azenarioa
-kalabaza
Egiteko era:
Lehenengo kuskusa egin behar da.
Lapiko baten ur pixkat eta gatza ipintzen dira. Ura irakiten
dagoenean kuskusa bota behar da eta sua itzali.
Ondoren, lapiko handi bat prestatzen da. Lapikoaren ba-
rruan, olioa, gatza, azenarioa zati txikiak eginda, kalaba-
zaren zati batzuk eta oilasko osoa jarri ondoren, labean
sartzen da. Labean 180 gradutan egon behar du eta 60
minutuz.
Denbora hau pasa eta gero, lapikoa labetik
atera ondoren, platerean serbitzen da eta
jateko prest dago.
ON EGIN!! NOUHAILA
Plater merkea da eta denon gustukoa. Umeei sukalda-
ritzan erakusteko ere txoil egokia da. Ia-ia edozere-
kin egin daitezke kroketak, baina guk hemen ur-
daiazpikoarenak egitea proposatzen dugu.
Osagaiak
Irina: 250 gramo
Gurina: 125 gramo
Esnea: 1500 ml. Esneketariarena, ahal bada, hobe. Eskualdean badaude
makinak horretarako.
Gatza (probatuz)
Urdaiazpikoa: 200 gramo puska ttikitan. Esate baterako, “Basatxerri” izan
daiteke.
Arrautza egosia 1 (sardexkarekin puska ttikiak egin). Baserrikoa ahal bada,
hobe.
Nola prestatu
Kazola batean esnea berotu. Beste batean gurina urtu eta pixkanaka irina
bota eta eskuzko hagaxka batekin irabiatu. Ondoren, esnea pixkanaka
botatzen joan irabiatzeari utzi gabe. Pikorrak ateratzen badira, saiatu es-
kuz desegiten, baina ezin bada, irabiagailu elektrikoa erabili.
Gatza eman eta segi bueltak ematen. Ordu laurden batera urdaiazpikoa
erantsi eta segi irabiatzen.
Bost minutu falta direnean arrautza erantsi, eta segi eragiten. Hiru edo lau
aldiz sua indar guztiarekin jarri eta irakiten hasten denean indarra jaitsi.
Ordu erdi batean bueltaka ibili. Oso garrantzitsua da denbora hori es-
kaintzea orea irabiatzeari kroketak guriagoak atera daitezen. Horixe da
plater honen giltza: asko irabiatzea.
Horren ondoren, erretilu zapal batera atera orea eta hozten utzi. Erretilua-
ren arabera, komeni izan daiteke ur hotzez bustitzea orea itsats ez da-
urdaiazpiko kroketak
Osagaiak
Kroketak biltzeko osagaiak
Irina
Arrautzak: 3 edo. Ahal bada, baserrikoak erabili.
Ogi birrindua. Kroketak askoz hobeak ateratzen dira ogia etxean birrintzen bada.
Nola egiten den? Oso erraza.
Ogia birrintzeko modua
Ogi puska zaharrak labean xigortu eta gero bi-
rringailu batekin pazientziarekin birrindu. Ez
dugu, ordea, beti denbora izaten horretarako.
Hona “martingala” ttiki bat etxean ogia aise-
aise birrintzeko.
Ogi xigortua erosi, integrala bada hobe, eta bi-
rrindu. Etxean birrinduarekin erosten denarekin
baino askoz onagoak ateratzen dira eta era ho-
netara 10 minutu besterik ez dira behar.
Nola bildu
Lehenik eta behin gogoan izan behar da oreak hotza egon behar duela kroketak
biltzeko.
Lan gehixeago ematen badu ere, kroketak txiki samarrak aiseago eta gusturago
jaten dira. Horregatik, biltze-lana bizpahiru lagunen artean egiten bada, askoz
hobeto denontzat.
Biltzeko, ore pixka bat hartu, irineztatu forma ematearekin batean, gero arrautzan
blaitu eta azkenik ogi birrinduz estali. Lehen esan bezala, bizpahiru lagunen ar-
tean egiten bada lan hau... askoz hobeto.
Arestian zehaztutako kopuruarekin 85-90 kroketa ateratzen dira, gutxi gorabehera,
baina denak jaten ez badira, izozgailuan sar daitezke, eta komeni denean... hortxe
daude frijitzeko prest.
Frijitzeko oliba-olioa erabili. 0,4º motakoa egokia izan daiteke.
Onena da olioak kroketa osorik estaltzea. Horregatik, egin nahi den kroketa kopu-
ruaren arabera, aukeratu behar da kazolaren tamaina, olio gehiegi ez gastatzeko.
Olioak oso beroa egon behar du, baina kontuz ibili behar da kroketak ez erret-
zeko.
Komeni da kroketak atera behar diren plater edo erretiluan paper xurgatzailea pa-
ratzea soberako olioa paperak (eta ez guk) xurga dezan.
Unax Gaztelumendi
Errezeta
IRAGARKIA
Etxean asperturik zaudete etxeko lanak egiten?
Etxeko lanak direla et-
eta gurasoak haserre
dituzue?
Bukatu dira horrela-
koak gure azken as-
makuntzarekin M.X
robota. Robot etxeko-
lanegilea eta erantzun
guztiak ondo egiten dituena.
Ikasle bakoitzari ikastola bukatzerakoan bat ba-
natuko zaizue DOHAINIK. Berezko prezioa 500
eurokoa da. Beraz, badakizue, M.X robota dohai-
nik nahi baduzue klasea bukatzerakoan ikusiko
gara.
EGILEA:Manex
IMANOL URBIETA BERISTAIN
JAIO: 1934 ko martxoaren 10an Za-
rautz (Gipuzkoa) HIL:2016 ko irailaren 28 a (82 urtere-
kin)
EZIZENA: Manolo HISTORIA: 8urterekin txistua jotzen
asi zen. Ondoren pianoa. 12 urte zi-
tuela Zarauzko Arrillaga gozotegian
piano kontzertua jotzen zituen. Txikita-
tik ere hasi zen Zarauzko udal bandan
jotzen, 14 urterekin Arantzazura joan
arte. Arantzazutik aterata kultura mun-
duan murgildu zen, Irrintzi kultur tal-
dea sortuz Oleskariak otxotearekin eta
Naya orkestrarekin. Garai hartan Ez
Dok Amairurekin harremanetan egon
zen. Ametsik indartsuenetako bat he-
rriko beharrei erantzutea zen. Olen-
tzero zela, antzerkiak zirela... Musikaz
arduratuko zen norbait behar izaten
zen beti. Lan haietan jarduten genuen
kuadrillan; batzuek antzerkilari, bes-
teak dantzan, eta bera musikan"
1959an Zarauzko Modelo aretoan
haur kantarien lehen agerpena antola-
tu zuen. 1960ko hamarkadan Aurrezki
Kutxan lanean hasi zen baina
1970ean Erromara joan zen ikasketak
egitera eta bueltan Zarauzko ikastolan
hasi zen lanean, irakasle eta zuzenda-
ri, kaleratu zuten arte. Zarauzko ikas-
tolan ezagutu zuen bere emazte izan-
go zen Kontxi Aizarna. Garai horietan
ere Zarauzko Antonianos eta La Sa-
llen izan zen irakasle.
Eider Goikoetxea
Elena Odriozola
Elena Odriozola Berastegi
1967an jaio zen Donost
ian. Bere aita eta aitona
margolariak ziren. 13 urte
zituela, aitak margolaritza
eskoletara apuntatu zuen.
Gerora, Arte eta Dekorazio
ikasketak burutu zituen. Ur-
te batzuk publizitate
agentzia batean lanean
egon eta gero, 1997. urtean
erabaki zuen ilustratzailea
izatea. Hainbat sari irabazi
ditu eta batzuk hauek dira:
bi urtetan Euskadi saria, Es-
paniako ilustrazio sari na-
zionala, Bratislaveko ilustra-
zio nazioarteko urrezko sa-
garra...
Maddi Iriondo
IRRATIRAKO GOMENDIOA
Guretzat irakurtzen ikastea oso garrantzi-
tsua da, baina horretarako liburua erakarga-
rria izatea komeni da. Nik liburu asko irakurri
ditut: Greg, Geronimo Stilton, Asterix eta
Obelix, Bat Pat, Mondrago… baina gehien gus-
tatu zaidana Futbolisimos da eta horregatik
gomendatzen dizuet liburu hau. Zergatik gustatu
zait liburu hau? Txapelketak egiten direlako eta
liburu bakoitzean misterio bat dagoelako.
Arazo bakarra da gaztelaniaz dagoela eta
euskaratzea gustatuko litzaidake.
Egilea:Ibai Zubeldia
FRUTA
Fruta oso ona da goxua delako eta bitamina as-
ko dituelako, adibidez platanoak potasio asko
du eta buruarentzat oso ona da.
2-4 fruta jan behar dira egunean.
Frutek kaloria gutxi dute eta gaitera A-B-C eta
horrelako bitaminak dituzte. Bitamina hauek
begiak, hezurrak garuna , bihotza osasuntsu
mantentzen eta hainbat gaixotasun ez edu-
kitzen ere laguntzen dute.
Arene
top related