joku eta jostailu ez sexistak. zer hartu kontuan? · jostailu anitzak sexu bietan, rol sexistak...
Post on 23-Jun-2020
7 Views
Preview:
TRANSCRIPT
JOKU ETA JOSTAILU EZ SEXISTAK.
ZER HARTU KONTUAN?
Gatikako Udala Abenduak 12
Aurrera egin dugu?
LEGO 1981 LEGO 2016
“Es verdad que antes Lego era más unisex. Estábamos perdiendo una cuota de mercado. Se hicieron muchos estudios antes de sacar Lego Friends”. Estudios que consistieron en seguir en el día a día a las niñas de familias americanas y europeas. Las conclusiones respecto a sus gustos: “La amistad, las mascotas y, sobre todo, los detalles, por encima de la construcción”.
Director general LEGO Iberia
“7 urte ditut eta LEGOak maite ditut, baina ez zait
gustatzen LEGO mutil asko eta LEGO neska gutxi
egotea. Gaur dendara joan naiz eta LEGOAK bi sailetan ikusi ditut, neskak larrosa eta mutilak urdina. Neska
guztiak etxean jesarrita zeuden, hondartzara edo
erosketak egitera zihoazen eta ez zuten lanik, baina
mutilek abenturak zituzten, lanera zihoazen , pertsonak
salbatzen zituzten edota marrazoekin igeri egiten zuten. LEGO neska gehiago nahi ditut eta abenturetara
joaten eta ondo pasatzen utzi diezaietela.Ok??!!
LEGO 2014
ZENBAIT KONTZEPTU
SEXISMOA ANDROZENTRISMOA
Gaitasun, esparru, jarrera,
abilidade… desberdinak
egokitzen zaizkie. Gizona eta gizonaren
ikuspuntua
munduaren,
gizartearen, kulturaren
zentroa.
Gizakiarekin
identifikatzen da.
Harreman jerarkikoa.
Gizona nagusi.
589 umeri egindako inkesta:
Gustukuen dituzten pertsonaiak aipatzean, %74 pertsonaia
maskulinoak ziren.
Mutilek pertsonaia maskulinoak baino ez dituzte aipatzen.
Lehenengo 10en artean, 7 gizonezkoak ziren.
• Korrika egitea, saltatzea, eskailerak igotzea… MOTRIZITATEA
• Gorputzeko atelen garapena eta kontrola. FISIKOA
• Obserbazioa, manipulazioa, irudikatzea, erabakitzea … KOGNITIBOA
• Beharrizanak eta sentimenduak adierazten dira.Nortasuna indartzen da.
AFEKTUAK
• Autoerrealizazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna eta oinarrizko prozesu psikologikoak .
PSIKOLOGIKOA
• Besteekin harremana lantzen da, elkarlana… SOZIALA
• Hizkuntza erabiltzen da irudikapenak, araudiak, sentimentuak adierazteko. LINGUISTIKOA
Jokoak hurrengo hauen garapena bermatzen du:
JOKOAREN GARRANTZIA
Ze eredu eskaintzen dute jostailuek ?
Ze balore eta gaitasun bultzatzen dituzte?
Ze balore eta eredu bultzatzen
ditu jostailuen publizitateak?
NESKAK MUTILAK
Pasiboak, mantsoak.
Edertasuna eta gorputzagatik arduratuak.
Eztiak, disziplinatuak.
Etxeko lanak egiten;
zaintzen.
Erabiltzen den hizkuntza
diminutiboz beterik ( perrito,
camita etab.).
Arriskuak hartzen.
Lehiakorrak.
Aktiboak.
Indartsuak.
Ausartak, adoretsuak.
Erabiltzen den hizkuntza aumentatiboz beterik: abiadura, akzioa… ( “tú tienes el poder” “ahora puedes acabar con el mal”).
Jolas eta jostailu sexistak
dira:
• Neskak zein mutilak jolasteko aukera ematen ez dutenak.
• Gizona edo emakumea izaten "irakasten" dutenak.
• Harremanak, jarduerak, sexuaren arabera markatzen
dituztenak.
• Egungo genero zatiketa erreproduzitzen dutenak.
Edozein jostailu erosi
aurretik, zera galdetu
geure buruari:
Jostailu hau umeak duen adinerako aproposa da? Adinaren araberako gomendioak
ditu?
Behin eta berriro jolas daiteke berarekin? Interesa piztuko dio? Minutu batzuetarako
edo orduetan jolasteko modukoa da?
Jostailu honekin umeak bere lagunekin jolastu ahal izango du?
Erraz apurtzen da? Luzaroan iraungo du?
Erabilera anitzeko jostailua da?
Umeari estereotipo sexistak ez errepikatzen lagunduko dio?
Jostailu hau nire semea edo alabarekin konpartituko dut?
Kultur-aniztasuna eta naturarekiko errespetua errazten duen jostailua da?
Arriskurik suposatzen du?
Telebistan iragartzen dute? Zer nolako iragarkia da? Estereotipatutako iragarkia da?
Iragarritakoa betetzen du?
JOSTAILUAK AUKERATZEKO
IRIZPIDEAK
• Umearen ADINERAKO ETA GAITASUNERAKO jostailu egokiak.
Jostailu bat behar baino lehenago ematea kaltegarria da, baita behar baino beranduago ematea ere.
Umearen EKINTZA, IRUDIMENA ETA GAITASUNA sustatzen duten jostailuak.
Jostailu perfektuegia protagonista bihurtzen da, pasibitatea bultzatzen du eta sormena ito egiten du. Jostailuak parte hartzeko, erronkarako eta aurkikuntzarako aukera eman behar du eta zera estimulatu: adimen-
gaitasunak, abileziak eta emozio eta fantasien adierazpena.
Jostailu EZBERDINAK KONBINATU.
Egituraturik ez dauden jolas-materialak, jostailu sinbolikoak, errepresentaziozkoak eta jostailu didaktikoak. Erabilgarria da umeei egituraketa maila gutxiko jolas-materialak eskaintzea (jolas ezberdinetarako erabil daitezkeenak). Hauek irudimena lantzeko eta detaileak osatzeko aukera ematen dute (kutxa bat
mahai bat bihur daiteke, edota itsasontzi bat...).
JOSTAILUAK AUKERATZEKO
IRIZPIDEAK
Jostailu IRAUNKORRAK / ALDIZKAKOAK
Garrantzitsua da denbora batez tratu gogorra jasan dezaketen jostailuak izatea. Haren erresistentziak, bere munduaren zati bihurtu den jostailua apurtzen denean, umeek sufritzea eragozten du. Hala ere, ona da aldizkako jostailuak izatea ere, momentuko beharrari erantzuteko.
Jendarte elkarrekintza eta, batez ere, ELKARREKINTZA KOOPERATIBOA sustatuko dutenak, BAKARRIK JOLASTEKO aukera emango dietenekin konbinatu.
Jolasa komunikazio tresna garrantzitsua da, beraz, beste pertsonekin elkarrekintza sustatuko dutenak positiboak izango dira umeen garapenerako. Bakarkako jolasek ere garrantzia dute, beste testuinguru batean adierazi ezin dituen fantasiak agertzeko aukera ematen diotelako.
Jostailu anitzak sexu bietan, rol sexistak tipifikatzen ez dituztenak, eta jarrera bortitzak bultzatzen ez dituztenak (Jostailu belikoak).
Saiatu liburu, pelikula eta bideojokoak erostean neska eta mutilak ager daitezen.
top related