durango (froga)
Post on 15-Mar-2016
251 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
DURANGOKO KIROL ONDAREA:
BILAKAERA HISTORIKOA
1
AURKIBIDEA 1. Datu Orokorrak………………………………………………………………………….. 3. or.
2. Historia……………………………………………………………………………………. 4-11 or.
3. Haurren jolas tradizionalak……………………………………………….........12-17 or.
4.
2
KOKAPENA:
Lurralde Historikoa: Bizkaia Eskualdea: Durangaldea Epai Barrutia: Durango Zabalera: 10,79 Km' Altuera: 119 m. Kokagunea: Sartalde-luzera 2 37' 53" Ipar-latitudea 43 10' 16"
OROGRAFIA:
Durangok Ibaizabal errekaren ezker ertzean zabalgune bat osatzen du. Hegoaldean, geruza
ia bertikalak dituen antiklinal estu eta puskatu txiki batek mendikatea osatzen du: ekialdetik
mendebalderantz Udala, Anboto eta Alluitz mendiak aurkitzen ditugu. Udalerri barruan aipatzekoak dira
Pagasarri (838 m.) eta Neberondo mendiak (453 m.). Bata zein bestea, karstiko erako karezko mendi sail
baten barruan aurkitzen dira. HIDROGRAFIA:
Mañaria ibaiak eta zenbait errekatxok (Larrinagatxu, Etxanerreka, eta abar) Ibaizabal
errekaren ur-etorria handitu egiten dute. MUGAK:
Iparraldean Iurreta du mugatzat; Hegoaldean Izurtza eta Mañaria; Ekialdean Abadiño, eta
Mendebaldean Dima, Iurreta eta Zornotza. BIZTANLERIA:
1940. urtetik hona Durangok etengabeko hazkuntza demografikoa ezagutu izan du, batez
ere, inguruan ezarri ziren industria ugarien eraginez. 80. hamarkadan, joera honek nolabaiteko geldialdia
izan zuen krisi ekonomikoaren ondorioz. Mende erditik hona emandako biztanleria gorakadaren arrazoirik
nagusiena Durangaldeko nekazal munduko eta itsas herrietako immigrazioan aurkitu behar da eta, batez
ere, beste lurraldeetako biztanleriaren etorreran. Honek, hain zuzen, argi asko erakusten digu adin
piramidearen gaztetasuna. Durangok, 2009ko datuen arabera 28.229 biztanle ditu, hauetatik 13.878
gizonezkoak dira eta 14.351 emakumezkoak dira. JARDUERA EKONOMIKOA:
Durango neurri ertaineko zerbitzu hiria dugu. Autonomia Erkidegoko geografian estrategikoki
kokatuta dago, eta langileriaren zati handi bat betetzen duen industria garrantzitsu bat du, batez ere,
fundizio eta tresneriaren arloan. Durangok, Ibaizabal errekaren goi eta erdi harana betetzen duen eskualde
burua izanik, zerbitzu arloa oso garatua du, batez ere, merkataritza, zerbitzu publiko, garraio, banku eta
aseguruei dagokienean.
DATU OROKORRAK
3
NOLA HASI ZEN?
Durango izenaren jatorriari buruzko iritziak ugariak dira. Alfontso
Irigoienen ustez "argi dago erdi aroan sortua dela, eta Duranco antroponimo formaz
ezagutzen zela". Beste batzuk Urazango hitzetik datorrela diote eta Justo Garatek
Padurango izenaren garapenetik datorrela dio. Uriko forua berrestean Juan infanteak
(1372) Tavira de Durango izena eman zion. Tabira gune zaharraren izena izango
litzateke eta Durango merinaldearena. XVI. mendea arte Villanueva de Tabira izenaz
ezagutzen zen.
HISTORIA
Orella Unzue historialariaren ustetan, Durangaldeak bere historia eta
bere koaderno juridikoak ditu erdi aroko Iruñeako erresumaren barruan. 1095. urtea arte
Durangoko Konderria Iruñeako lehen Erresuma barruan aurkitzen zen eta geroago
Nafarroakoan. Urte horretatik aurrera Bizkaiko Jaurerriaren menpeko bihurtu zen; baina,
hala ere, nahiko burujabe izaten jarraitu zuen.
Durango Hiria noiz sortu zen zehatz-mehatz jakiterik ez dagoen arren, historialari gehientsuenak bat datoz
Santxo VI. "Jakintsuaren" (1150-1194) eta Santxo VII. "Indartsuaren" (1194-1234) erregealdien bitartean kokatzerakoan.
1195. urtean Gaztelako Alfontso VIII.ak Durangaldeko Konderri osoa bereganatzean, Uria Gaztelako Koroaren menpera
pasatu zen.
4
NOLAKOA ZEN?
Hasiera baten 3 kale paralelok ematen zioten itxura herriari (Barrenkalea edo "Yuso", Artekalea eta
Goienkalea edo "Suso"). Beranduago Kalebarria gehitu zitzaion. Kale guztiak zeharkale batek gurutzatzen zituen eta
XVI. mendean oraindik bukatu gabe zegoen hegotik iparralderaino luzatzen zen harresi batez inguratuta zeuden.
Harresi honek Kurutziaga, San Pedro, San Juan, Piedadeko Amarena eta gaur egun ere zutik dirauen Santa Anako
ateak zituen.
5
Santa Anako Eliza
Santa Anako Arkua
6
Durango XV.mendean
Alde Zaharra
7
XV. mende osoan zehar herriak Zaldibar, Ibarguen eta Unzueta ahaide nagusien arteko borroken
ondorioak jasan zituen. Garai horretan eraiki ziren jauntxoen dorretxeak: Arandoño, Asteiza, Etxebarria, Lariz
Monago eta Otalora. Gaur egun ia ez da dorretxe hauen aztarnarik gordetzen. Gaztelako Enrike III.ak (1339) eta
Enrike IV.ak (1457) bisitaldiak egin zituzten. Udal artxibategian ageri denez Isabel erregina Katolikoak (1483) gaua
eman zuen Larizko dorretxean Uriko eta merinaldeko foruak zin egitera etorri zenean.
Lariz Dorrea
Isabel Erregina Katolikoa
8
Mende honetako gertakizunik aipagarriena Durangoko Heresia izenaz ezagutzen dena da (1442-1444).
Nahiz eta gaiari buruzko agiriak eskasak diren, badakigu bultzatzaile nagusienetakoa Alonso de Mella fraide
frantziskotarra izan zela, jatorriz Zamorakoa eta Juan de Mella kardinalaren anaia. Bere ideologiari buruz, Ernesto
García Fernándezen iritzian, "badaude parekotasun batzuk "Espiritu Askearen Anaiekin" (sexualitateari buruzkoak
batez ere), dotrina Joakindarrekin (Espiritu Santuaren Aroaren iristeaz), eta halaber, Wiclifitas eta Husitas XIV. mende
amaieran eta XV. mende hasieran azaldutako ideiekin (elizaren aberastasuna, doktore eta teologoek egiten duten
liburu santuen interpretazioa, Aita Santuaren kontrako iritziak, eta abar)". Gaiaren neurriak ikusita, bai agintari
publikoak bai erlijiosoak, gogor egin zieten Mellaren jarraitzaileei. Ehunetik gora heriotza zigorraz kondenatu zituzten
(jendaurrean erre zituzten: Kurutziaga, Santo Domingo de la Calzadan eta Valladoliden) eta beste batzuk, Mella bera
eta bere lagun frai Guillen tarteko, ihes egitea lortu zuten. Kurutziagako gurutzeak gaur arte iraun du heresiaren
oroigarri. Heresiek jarraipena izan zuten XVI eta XVII. mendeetan eta baita XIX. mendeko 2. erdialdean ere. Garai
honetan, bere burua "profetatzat" zuen Manzanero izeneko batek jarraitzaile sorta handia bereganatu zuen eta sekta
bat sortu ere bai, nahiz eta eskualdetik kanpora oihartzun gutxi izan.
Kurutziagako Gurutzea
XVI. MENDEA:
XVI. mendeko gertakizunik aipagarrienak Urian gertatu ziren zoritxarrekin lotuta daude. Horrela,
1517. urtean, Durango izurrite gogor batek eraso zuen eta herritar asko hil egin ziren. 1544an Uriko bazterrak
urez gainezka egin zuten uholde izugarri baten ondorioz. 1554ko martxoaren 11n Uriak sute handi bat jasan
zuen. Sutea Artekalean hasi zen, eta gutxira, zurezko etxe guztiak kiskali egin ziren. 1597an beste izurrite bat
eman zen. Mende honetakoa dugu Udaletxearen eraikuntza, Bernabe Solano maisu harginak egina zati handi
baten.
9
Udaletxea
XVII. MENDEA:
XVII. mendean zehar Durango Uriak Gaztelako Koroak Frantziaren aurka izan zituen gudu
ugarietako ondorioak jasan zituen: bai dirutan bai jendetan. Sarri askotan, Bizkaiko eta Gipuzkoako portuei
laguntzera joan behar izaten zuten. Gudu hauen ondorioz burdingintzaren garapena eman zen, lantzak, ezpatak,
daga, pikak eta antzerako armak eginez..
XVIII. MENDEA:
XVIII. mendea beherakada ekonomikoaren mendea dugu, eta honen adierazgarri Udalak ezartzen zituen
zergak. Hala eta guztiz ere, 1785ean frontoia eraikitzeari ekin zitzaion. Aipagarria da Durangok Konbentzio Frantsesaren
aurka izandako guduan egindako eskaintza: 70 soldaduz osatutako zazpi konpainia sortu ziren. Frantsesak 1795ko uztailean
sartu ziren Durangon, eta handik lasterrera, errendizioaren ostean, herria hustu egin zuten. Urte batzuk geroago,
Independentziaren gerlan, Uria eta gainontzeko lurraldea Frantsesek hartu zuten berriz ere. Madalenako eliza botatzea
agindu zuten eta bere lekuan hilerria eraikitzeko agindua eman.
XIX. MENDEA:
1813.an Kadizko Konstituzioa onartu zen Durangon. Urte batzuk geroago, Fernando VII.ak herritarren
goresmena jaso zuen 1828ko ekainean Durangora egin zuen bisitaldian. Durangon oihartzun handia izan zuten Gerla
Karlistek. Lehenengo Gerra Karlistan, Durango Uria Don Karlos erregegaiaren gortea bilakatu zen. Don Karlosek
Pinondoko Juan Santos Orueren etxean hartu zuen ostatu. Gudaldietako giza eta diru galera izugarriei kolera izurritea
gehitu behar zaie. Esan beharrik ez dago Durango ia lur jota gelditu zela. Lehenengo karlistada, Durangon, 1839. urteko
abuztuaren 2an amaitu zen Espartero jenerala herrian sartu eta gero. 2. gerra karlistan (1872-1876) Durango, berriro ere,
Karlos VII. erregegaiaren gortea bilakatu zen eta Francisco Zengotitaren agindupean 800 gizonez osotutako batailoi bat
sortu zen. Lehenengo karlistadan bezala, lehen garaipenak Karlisten aldekoak ziren, baina gerrak aurrera egin ahala,
liberalak garaile atera ziren. Azkenean, 1875eko otsailaren 4an, liberalen tropak herrian sartu ziren inolako eragozpenik
gabe.
1882. urtean Bilbotik Durangorako trenbidea zabaldu zen, ahalegin handia suposatu zuena baina herriko
ekonomiari bultzada handia eman ziona. 1886an Euskal Jaiak antolatu ziren Durangon, garrantzi handiko kultur ekitaldiak
alegia. Aipagarriak dira bertsolarien eta txistularien lehiaketak eta, batez ere, literatura lehiaketak.
10
XX. MENDEA: XX. mendearen hasieran,
industria garatu zen
Durangon. Aipagarrienak,
Mendizabal, Ferretera
Vizcaina eta Olma izanik.
1927.urtean Iurretako
elizatearen anexioa eman
zen. Honela, Durangok 2.000
biztanle gehiago izan zituen.
Banatzea 1990.eko
urtarrilaren 1ean gertatu zen
Primo de Riveraren diktadurapean, diktadorea bera etorri zen Durangoko
azoka zabaltzera. 1937.eko martxoaren 31an, Espainiako Gerra Zibilean
(1936-1939), Durangok biztanleria zibilaren kontrako bonbardaketa
sistematikoa jasan zuen. Handik gutxira Nafarroako 1.go Brigadako
tropak Urian sartu ziren. 50. hamarkada arte gose eta eskasia urteak dira.
Hamarkada honetan industriak, berriro ere, garapen handia ezagutu zuen
eta honen ondorioz Estatuko beste lurralde batzuetatik, Extremadura eta
Andaluziatik batez ere, etorkin multzo handia heldu zen herrira.
11
12
HAURREN JOLAS TRADIZIONALAK
Haurrak garai eta kultura guztietan jolastu direla baieztatu izan da sarri. Honen inguruan, ikuspuntu
ezberdinak daude haur-jolasak historian izan duen bilakaerari buruz. Batzuek haur-jolasen bilakaeran aldaketa nabarmenak hauteman dituzte, batez ere XVIII. mendetik, jolasa produktiboa, pedagogikoa, didaktikoa izan behar zen.
Pieter Brueghelen Haur-jolasak margolana. 1560 urtea.
HAUR JOLASEN HISTORIA
13
DURANGOKO HAUR JOLAS TRADIZIONALAK
Euskal Herriko haur-jolas tradizional gehienak inguruko kulturetan ere aurki daitezke, baina euskal
kulturak izan dituen berezitasunak haurren jolasetan ere aurkitzen dira, Euskal Herrian ere. Jaio bezain laster, euskal
kantez lagundu dira haurrarekiko jolasak. Ezagunak dira antzinako ume txikien kili-kili,kukuka, belarritik tiraka,
hatzamartxoekin edo arre arre mandako jolasteko kantak. Kanta hau, haurraren eskuko bost hatzamartxoekin
jolasteko zen:
Kukurruku. Zer diozu?...: Euskal Herri osoan zabaldurik zegoen haur txikientzako elkarrizketa
moduko olerki tradizionala ere aipatu behar dugu, Durango eta inguruko herrietako umeek orduak pasatzen
baitzituzten honelako kantekin. Gainera, euskal kulturan erlijioak izan duen eragin nabarmena hauteman daiteke:
Honek xoxa bildu
honek sua egin
honek arraultza prejitu
honek pixkat jan
honek dana dana
14
Kultura tradizionala natura eta baserri-giroan
garatuta zegoen gehien bat. Haurrak naturako animalia eta
landareekin egindako jolasen arrasto ugari aurkitu ditzakegu,
amona mantangorri edo marigorringo alegia, haur-kanta eta
jolas ugarietan agertzen dira. Haurrak, garai hauetan, gaur
egun arriskutsu bezala ikusten ditugun jolas asko egiten
zituztela ere adierazi behar da, inkea adibide garbia dala.
Mari Ardanza Durangarrak azaltzen duen antzera, Inkea
umeen jolas tradizionala bihurtu zen, nahiz eta, biolentzia
nahiko zuen jokoa izan. Joko honek mutur zorroztua zuen
bara baten beharra exijitzen zuen. Bara hori urrutira botaz ea
nork lurrean tinko uzten zuen baloratzen zen.
Kilker-harrapaketan edo kabietara (txorien
kabiak bilatzen) jolastea ere oso ohikoa zen garai hauetan.
Haurrak beraiek egindako txabola txikietan ibiltzen ziren
batzuetan. Beste alde batetik, elurra egitea aukera bikaina
zen haurrak malda behera irrist egiten jolasteko, beraz ikusi
dezakegunez ez zuten aspertzeko denborarik. Euri asko
egiten zuenean, putzu eta erreketan ere jolasten ziren. Aldi
berean, kasu deigarria da txirikila jokoarena. Josefina Agirre-
ren hitzetan entzun genuen joko honetaz. Txirikila hori zur
zati batekin egiten zen. Honek puntak zorroztuta zituela
altuera batetan jartzen zen, beste zur batez jo ahal izateko
moduan. Orduan mutur baten jo eta beste alderantza noraino
joaten zen balio zuen. Urrunago botatzen zuena zen
irabazlea. Haurrak kilker-harrapaketan.
Mari Ardanza Azkarate, Durangoko auzotarra.
15
Soka saltoa, orain dela denbora askotik existitu izan da eta jolas sinple, merkea eta dibertigarria zenez
arrakasta handia zuen, batez ere emakumeen artean. Oso ohikoa zen Durangoko kaleetatik nesken taldetxo bat
ikustea sokasaltoan aritzen.
Ezkerreko irudian ikusi dezakezuenez, Durangoko ume
batzuk 1923.tabirako kale batean kaniketan jolasten ari
dira, esan beharra dago, denbora aurrera joan ahala
honen moduko jolasek jende asko praktikatu dituela.6 bat urte zituztenean normalean, erregelak dituzten jolasetan
Xirrixti-mirrixti, gerrena, plat
olio-zopa, kikili-salda
urrup, edan edo klik
Ikimilikiliklik!
hasten ziren haurrak. Hau da ezagunenetako bat, aldi berean antzinako sorginak aireratzean ere esaten zutena:
16
Trebezia-jolasetan aritzen ziren lehengo haurrak honelako jokoetan aritzen ziren: tortoloak, non
arkumeen hanketako hezur txikiak dado moduan erabiltzen ziren jolasak ziren, guztiok hobeto ulertzeko tabak
izenpean ere ezagunak dira. Zotzetan, txanpa, puxtarriekin, soka saltoan eta txirringola edo uztaia, baita ere.
Mugimenduzko jolasetan, harrapaketa eta ezkutaketaz gainera, txorro morroka asko jolasten zen.
Ezk. Goian, umeak
ezkutaketan jkolasten.
Ezk. Behean, tortoloak
edo tabak.
Esk. Neskato
battxirringolaz
jolasten.
17
Lehengo haurrak trebeak ziren euren jostailuak egiten: punteria lantzeko tiragoma, goitibera, maldan
behera joateko ibilgailua, edo petako edo etxeko pinball-taula besteak beste. Herriko jaietan, haurrentzako jolas
bereziak antolatzen ziren: zaku-lasterketak eta aulki jokoa, besteak beste.
Eskuman, goitibera.
Behean, zaku lazterketak.
top related