“beyoncerekin dantzatzea izango litzateke nire amets · jendartea 11 belo islamikoa daramaten...
Post on 22-May-2020
7 Views
Preview:
TRANSCRIPT
A I A R A L D E A hemen2018 · 05 · 23
WWW.AIARALDEA.EUS
#88DOAN
KOMUNIKABIDE EUSKALDUN INDEPENDENTE ETAHERRITARREN ALDEEGIN ZAITEZ BAZKIDE
www.faktoria.eus
AIARA 2Zazpi atxilotu legez
kanpoko hiltegi bat
kudeatzeagatikNorbanakoei eta taberna eta elikagaien establezimendu batzuei saltzen zieten haragia
AIARALDEA 4Arriskuan dago
Tubacexeko 550 milioi
euroko kontratuaDonald Trumpek Iranekin zuen akordio nuklearra bertan behera utzi duelako
AIARALDEA 8Udal-aurrekontuen %3
baino ez da bideratzen
euskararaEskualdeko udalek euren aurrekontuen %1-3 bideratzen dute euskarara
JENDARTEA 11Belo islamikoa daramaten
emakumeen bizipen eta
pentsamenduakEskualdeko bi emakume musulmanekin hitz egin dugu gaiaren inguruan
KIROLA 20Munduko Hockey
Txapelketara joango da
Nuria LarrinagaUztailaren 25etik abuztuaren 5era bitartean jokatuko da Bartzelonan
SAYDI LUBANZADIO (Laudio, 1996) MOVISTAR+ KATEKO FAMA ¡A
BAILAR! TELEBISTA PROGRAMAN EGON DA HAMAR ASTEZ. DUELA EGUN
BATZUK ITZULI DA LAUDIORA, DANTZARI GISA HAZTEN JARRAITZEKO PREST.
MAITE GARCIA RIOBÓ:“Heriotza bizitzaren parte dela erakutsi dit Ekhik eta hori islatu dut liburuan” 14 or.
“Beyoncerekindantzatzeaizango litzatekenire amets handiena”
TALLERES GOMETEGUI:26 langile kaleratu dituzte eta kolokan dago gainerakoen etorkizuna 3 or.
2 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Euskaraz bizi eta ingurua maitatu!
Aiaraldea Ekintzen Faktoriak udaleku eskaintza zabala antolatu du aurtengo udarako.Adin guztietarako eginiko eskaintza da.
ARITZ: 635 75 10 34 INTERNET BIDEZ:www.aiaraldea.eus/bereziak/faktoriaren-udaleku-eskaintza-2018
1. TXANDA: Ekainaren 25etik 30era2.TXANDA: Irailaren 3tik 8ra. (Gardean, trenez joango gara hezitzaile batekin)10:00etatik 13:00etara
Uztailaren 26tik 29ra Irailaren 3tik 8ra
Gazteibiltariudaleku ibilitaria Aiaraldean
Mugimendu askea etasormenudaleku irekiak
Agroekologiaudaleku itxiakURDUÑAN
Familiaudaleku itxiakLAPUEBLA DE LABARCAN
4-12 urte6-14 urte
12-16 urte
1. TXANDA: Uztailaren 8tik 14ra.2. TXANDA: Uztailaren 15etik 21era SANTA CLARAn, Urduña.
herriz herri
Aiara Arrankudiaga-Zollo
Inprimakiak prestatu ditu udalak, herritarren etxebizitza-beharrak jasotzeko
Testua Txabi Alvarado Bañares
Bere jabegoko lurzoruetan etxebizitzak eraiki daitezkeen aztertzeari ekin dio Arrankudia-ga-Zolloko udalak. Bilera irekia egin zuten horretarako iragan ostiralean -maiatzak 11- Udal-talde aretoan. “Udal-zoruarekin zer egin daitekeen aztertu eta he-
rritarren iritzia entzuteko auke-ra izan genuen bertan”, azaldu dute tokiko erakundeko ardu-radunek.
Bilera hori “lehen pausoa” izan zela nabarmendu dute. “Krono-grama adostu zen bertan”. Bideo-rri horri jarraituz emango dituz-te hurrengo urratsak. Alde bate-tik, inprimaki bat jarriko dute herritar ororen eskura, etxebizi-
tzen balizko interesdunen nahi eta kezkak jasotzeko. Datorren astelehenetik -maiatzak 16- au-rrera egongo da eskura, udale-txean.Bestetik, bileran aipatuta-ko informazioaren laburpen bat osatuko dute, ekimenaren non-dik norakoak jendarteratzeko.
Aurreratu dutenez, ekainaren amaieran egingo dute hurrengo bilera.
Testua Txabi Alvarado Bañares
“Hiltegi” operazioa burutu zuen Ertzaintzak iragan oste-gunean Aiaran. Legez kanpoko hiltegi bat itxi eta zazpi pertso-na atxilotu zituzten, gehienak Soxon, antza. Poliziaren arabe-ra, abereak osasun eta adminis-trazio kontrolik gabe hiltzen zi-tuzten bertan. Zazpi atxilotue-tako bosti leporatu diete “talde kriminala” eratzea, hainbat de-litu egotzita: animalien aurka-ko tratu txarrak gauzatzea eta osasun publikoaren zein ingu-runearen aurka aritzea.
Hiltegiko haragiak Gasteiz eta Bilboko norbanakoen eskue-tan amaitzen zuen gehienetan, baina “zati handi bat” tabernei eta elikagai saltokiei saltzen zie-ten. Burgos iparraldean zegoen amildegi batera eramaten zi-tuzten animalien hondakinak.
Atxilotuek 32-59 urte bitarte-ko adina dute. Amurrioko epai-
tegiaren esku utzi dituzte. Guz-tiak aske daude dagoeneko eta baldintzapeko neurriak ezarri dizkiete hiruri.
Atxilotutako hiruk aurreka-riak dituzte: lehenak 43 urte ditu eta genero indarkeriaga-tik, urruntze agindua haustea-gatik eta lapurtzeagatik konde-natua izan da. Bigarrenak 48 urte ditu eta mehatxuengatik, genero indarkeriagatik eta ani-malien aurkako tratu txarren-gatik epaitua izan da aurretik. Hirugarrenak 59 urte ditu eta mehatxuak, erasoak eta kal-teak gauzatzeagatik ditu au-rrekariak.
Bizkaia eta Kantabriako abeltzainek eramaten zituzten abereak bertara. “Legezko merkatuan irteerarik ez zuten animaliak ziren, eta merkatu beltzean mugitzen zituzten”, adierazi du Er tzaintzak. Poliziaren aburuz, astero bi behi eta 25 ardi hiltzen zituzten. Ikerketak irekita jarraitzen du.
Legez kanpoko hiltegi bat itxi eta zazpi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak
Astero bi behi eta 25 ardi hiltzen zituzten. Aiaraldea.eus
GRAFIKA ETA DISEINU LANETARAKOLAN POLTSA
3AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Laudio
Testua Txabi Alvarado Bañares
Talleres Gometeguiko zuzen-daritzak aurkeztutako Enplegua Erregulatzeko Espedientea gau-zatzea onartu du Gasteizko Mer-kataritza Epaitegiak. Gaur eman diete kaleratze-gutuna behargi-nei. “Bajan daudenek oraindik ez dute jaso, baina imajinatzen dugu laster jakinaraziko zaie-la”, azaldu dute Laudioko LABe-ko kideek. “Gainontzeko langi-leen etorkizuna ekoizpen unita-tearekin gertatzen denaren ara-berakoa izango da”.
Hartzekodunen konkurtsoan sartuta dago Gometegui, eta hiru inbertitzailek azaldu dute “errentagarria den ekoizpen unitatea” erosteko interesa. Baina sindikatuko kideek sala-tu dute enpresaren egungo zu-
zendaritza prozesua oztopatzen ari dela. “Behin baino gehiago-tan eskatu dugu balizko eroslee-kin biltzea, eta erantzuna ezez-koa izan da beti. Inbertitzailee-tako bat gurekin jarri zen ha-rremanetan, baina bilera fabri-ka barruan egitea galarazi zigun egungo gerentziak”. Hori dela eta, LABeko kideek uste dute zu-zendaritza “zer edo zer ezkuta-tzen” ari dela, “inbertitzaileeta-ko bati mesede egiteko”.
Sindikalisten kaleratzeaLABek errekurtsoa jarriko du
Enplegua Erregulatzeko Espe-dientearen aurka, kaleratuen artean euren ordezkari sindi-kala dagoelako eta sindikalis-tak kaleratzeetatik babestuak egon beharko luketelako. “Pro-zesua erabat narratsa izan da”, salatu dute.
26 langile kaleratu dituzte Gometeguin, Enplegua Erregulatzeko espedientea onartuta
Inbertsio plan handia aurkeztuko du udal-gobernuak, “aurrekontuaren luzapena osatzeko”
Testua Txabi Alvarado Bañares
2017ko aurrekontuaren lu-zapenarekin funtzionatuko du aurten Laudioko Udalak. Hala jakinarazi du EH Bildu-ren udal-gobernuak. “Inber-tsio-plan handi bat” aurkeztu-ko dute, aurrekontu-luzapena osatzeko. “Iazko likidazioa izan bezain laster aurkeztuko dugu proposamena”, aurreratu du Jon Ander Altubek. Zinegotziak au-rreikusi duenez, hilabete hone-tan bertan egingo dute “inber-tsio-zerrenda” hori bozkatzeko udalbatza.
Altubek aurreratu du “onar-pen handia” duten inbertsioak
aurkeztuko dituztela, Altzarra-teko antzokiarena, San Mar-tingo aldagelena edota Ugar-teko plazarena kasu. “Asmoa izango da jada adostua dagoe-narekin jarraitzeko beharrezko ditu partidak onartzea”, azaldu du Altubek. Horregatik, zine-gotziak uste du “ia ezinezkoa” izango dela horien aurka bozka-tzea. “Argi dugu gauzak egiteko garaian gaudela, ez gauzak esa-teko garaian”.
EAJren kritikakBaina Laudioko Eusko Alder-
di Jeltzalea ez dago ados udal-gobernuaren planteamendua-rekin. Jeltzaleek gogor kritikatu dute EH Bilduren erabakia. “Era-
bateko kudeaketa eta aurreikus-pen falta” izatea leporatu diote. “Eskutik ihes egin die kudeake-tak, denbora gainera erori zaie”.
EH Bilduk “adarra jo” die po-sizioari eta herritarrei, EAJren aburuz. Jeltzaleek nabarmendu dute diru-partidetako asko EAJk txertatutakoak direla eta orain arte ez direla exekutatu. “Horre-gatik berriz bideratuko dituzte, gal ez daitezen”.
Lanpostu garrantzitsu ba-tzuen ordezkapena aurreikusi ez izana ere leporatu diote udal-gobernuari. Kontu-hartzailea-ren figura jarri dute horren adibide gisa: “Gaur egun, kon-tuak egunean jartzeak sekulako kaosa dakar. Horregatik, orain, 2018aren erdian gauden arren, ez dakigu ezer iazko kontuen itxieraren inguruan”.
“Aldebakartasunez” jokatzea ere leporatu dio EAJk udal-go-bernuari, oposizioarekin kon-tatu ez izana argudiatuta. Talde politikoak eta herritarrak “en-gainatu” dituztela salatu dute jeltzaleek, “laster 2018rako au-rrekontu proposamen bat aur-keztuko zutela” esan zutelako.
“Biderik errazena hautatu dute, kontsentsurako klima egokirik ez zegoela argudiatu-ta eta arloetan ezer landu gabe”. Gauzak hala, egoera “onartezi-na” dela salatu dute jeltzaleek.
Laudioko Industriagunean dago Gometeguiren lantegia. Aiaraldea.eus
Ekainaren 16an eta 23an izango dira ingeleseko azterketak
herriz herri
Aholkularitza: Lanekoa, skala, kontabilitatekoa eta juridikoa
Foru kalea, 2.AMURRIO. Tel 945 39 33 51Lamuza, 12. LAUDIO.Tel 946 72 74 28Torre de Ugao, 12. UGAO.Tel 946 03 91 65
Testua Aitor Aspuru Saez
Ekainaren 16an eta 23an izango dira Laudioko Udalak eta Deustuko Hizkuntza Zen-troak hitzartutako hiru azter-ketak. Helduen Hezkuntzako Ikastetxean izango dira hitzor-duak. Ekainaren 16an B-2 titu-lua eskuratzeko parada eman-go dute, baina izena emateko
epea jadanik iraungi da. Ordea, ekainaren 23an B-2 -"First"- eta C-1 tituluak lortzeko azterketak egingo dituzte.
Lehenengo kasuan maiatza-ren 23ra bitartean eman dai-teke izena 180 euroren truke. C-1 tituluko azterketa egiteko, aldiz, maiatzaren 21a izango da inskripzioa egiteko muga, 190 euro ordainduta. Deusto.es webgunean egin daiteke hori.
Behin-behineko konponbidea bilatuko dute Abasto plazan
Abasto plazako sabaiaren zati batzuk erori dira. Laudioko Uda-leko teknikariek arazoa aztertu dute eta jatorria, antza, hezeta-suna da. Arrakalak zituzten beste zati batzuk kendu dituzte arazoak ekiditeko, eta behin-behineko konponbidea bilatuko dute. Amets Meatza zinegotziak azaldu du plaza guztiz egokitze-ko 1,5 milioi euro behar direla eta horretarako laguntza ekonomikoa ezinbestekoa dela.
4 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
herriz herri
AiaraldeaUrduña
Tubacexeko 550 milioi euroko eskaera arriskuan dago, Trumpek Iranekin akordioa apurtu duelako
Hiru greba egun egin zituzten apirilean Laudio eta Amurrioko lantegietan, lan-hitzarmena dela eta. Aiaraldea.eus
Nerbioiko parke linealean komunak jartzea aztertuko dute
Ugalketa garaian zezenak ezingo dira mendietan egon
Behien ugalketa modu artifizialean egiteko neurria adostu dute Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta zenbait udalek. Iaz tricomoniasis kasua a t z e m a n z i o t e n Z u i a n kutsatutako zezen bati.
Zezen gehienei egin dizkiete azterketak eta gaixorik ez daudela ondorioztatu dute. Hala ere, abereak ukuiluetan uztea proposatu dute, behi gehiegi daudela eta guztiei probak egitea garestiegia dela iritzita.
Testua Txabi Alvarado Bañares
Abian dago Urduña Hiria Lo-rez Apaintzeko lehiaketaren V. edizioa. Udalak azaldu du hi-ria "biztanle zein bisitarien-tzat" erakargarriagoa egitea dela txapelketaren helburua. Jakinarazi dutenez, hiru ka-tegoria izango ditu norgehia-gokak: saltokiak edo ostala-ritza lokalak, alde zaharreko etxeak eta alde zaharretik kan-
poko etxeak. 200 euro jasoko dituzte kategoria bakoitzeko irabazleek.
Ekainaren 29a azken egunaEkainaren 29a izango da txa-
pelketan izena emateko azken eguna. Hiru modutan eskura-tu daitezke lehiaketaren oi-narriak eta izen-emate fitxa: www.urduna.com webgunean, Turismo Bulegoan edota Hi-rix aplikazioaren Urduñako orrian.
Urduña Hiria Lorez Apaintzeko lehiaketaabian, bosgarrenez
Hiria erakargarriagoa egitea da lehiaketaren helburua. Aiaraldea.eus
Orozko
Eskolan eta igerilekuetan hobekuntzak egingo ditu udalak
Testua Izar Mendiguren Cosgaya
Eskolako estalkia konpon-tzea eta igerilekuko klimati-zazioa hobetzea adostu dute Orozkoko maiatzeko udal osoko bilkuran. Diru-lagun-tza eskaerak egin dituzte ho-rretarako. "Eskolaren kasuan eraikin zaharraren teilatua berritzeko diru-laguntza es-katu genuen, 139.000 euro-tan baloratutako memoria aurkeztu genuen, eta 83.000€ emango dizkigute, %60 hain zuzen", azaldu du Josu Sanpe-dro alkateak. Edifizioak itoki-nik ez badu ere, egoera kriti-koan dago egun, alkatearen hitzetan: "Hautsi baino lehen, aurreratzea erabaki dugu".
Igerilekuko klimatizazioaIgerilekuari dagokionean,
83.000 euroko gastua aurrei-kusi zuten, "nahiz eta eskaera muga 80.000 eurokoa izan".
Energia sistema berritzeko 48.000€ eskuratuko dituzte, hots, %60. "Igerilekuko kli-matizazioa aldatzean datza. Ireki zirenetik dago martxan, Agenda 21en barruan eskae-ra aurkeztu dugun hiruga-rren aldia da. Azkenean onar-tu egin digute".
Udalaren erremanentea ere izan zuten hizpide; 171.548 eurokoa izango baita, azken moldaketa egin ondotik. Bes-talde, hondakinen tratamen-durako zerbitzuaren pres-tazioa egiteko hitzarmena onartu zen.
Testua Aitor Aspuru Saez
Bilera egin zuten iragan osti-
ralean Tubacex taldeko zuzen-daritzak eta langile ordezka-riek. Jesús Esmorís kontseila-riak adierazi zien sindikatuei une zailean dagoela enpresa Do-nald Trumpen erabakiaren os-tean. Izan ere, Iranekin akordio nuklearra bertan behera utzi ostean, Tubacexek isunak jaso ahalko lituzke 550 milioi euro-ko eskaera ekoiztuko balu erre-publika islamikoarentzat.
Esmorísek nabarmendu du
operazioa babesten duten baz-kideek eta bankuek ez dituztela zigor horiek jasan nahi eta hor-taz, salmenta bertan behera ge-ratzeko arriskuan dagoela. Zu-zendaritzak azpimarratu du lan handia izan dela eskaria lortzea eta horri uko eginez gero, lante-giak txanda eta erdian geratu-ko lirateke.
Esmorísek aipatu du energia-ren sektorea krisialdian dagoe-la, baina epe ertainean hobera egiteko parada sumatzen du-tela. Horri esker, Irango porro-ta orekatzeko aukera egongo li-tzateke, baina ez epe motzean.
Hitzarmenaren gatazkaZuzendaritzak ez du abagu-
nea galdu eta lan-hitzarmena-ren gatazka jarri du mahai gai-nean. Zuzendarien aburuz, en-presak inbertsioak egin ditu Laudio eta Amurrioko fakto-rietan eta proposatutako hitzar-mena mesedegarria zen langi-leentzat.
Hortaz, eurentzat ez da jasan-garria 3 eguneko greba egin iza-na.Bukatzeko, egoerari irtenbi-dea bilatzeko, malgutasuna es-katu die beharginei; epeak, ka-litatea, prezioa eta zerbitzua ho-betzeko.
Testua Izar Mendiguren Cosgaya
Amurrio eta Laudio arteko parke linealak komun eta itu-rri gabezia du, EH Bilduren us-tez. Arabako Batzar Nagusietara eraman zuten azpiegitura horiek jartzeko proposamena, eta onar-tu egin zen. Hala, bidean barrena kokatuko dituzte komunak, atse-denguneak, seinaleak eta beste. Arabako Batzar Nagusiek Ingu-
rumen diputatuari eskatu dio-te urtea baino lehen aurkeztea azterketa, "udalen eta erabiltzai-leen ekarpenak kontuan hartu-ta".
Mozioa onartuta, beraz, Ner-bioiko bidegorrian hobekuntzak egiteko konpromisoa hartu dute Arabako Batzar Nagusiek. "Beha-rren azterketa aurkeztu beharko du Aldundiak urtea amaitu bai-no lehen. Ondoren, premiaz gau-zatu beharko du", adierazi dute.
5AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
herriz herri
Testua Txabi Alvarado Bañares
Udal-aurrekontua artikulu honen argazkiko pastela balitz, alboan dagoen zatitxoa izango litzateke eskualdeko udalek eus-karara bideratzen duten ehune-koa. Aiaraldeko tokiko erakun-deek gastuetarako baliatzen du-ten diruaren %1 eta %3 artean bideratzen dute euskara sus-tatzeko ekintzetara. Hori iku-si daiteke azken hiru urteetako (2015-2017) aurrekontuak azter-tuta, baina atera daitezke baita ere beste ondorio interesgarri batzuk.
Hala ere, ezer baino lehen, ko-menigarria da aipatzea batzue-tan zaila dela “euskarara bidera-tzen den diru kopurua” zenbate-koa den zehaztea. Udal guztiek ez dute euskara arlo berezitu bat eta aurrekontuetan askotan nahasturik azaltzen dira diru-partidak. Gauzak hala, zaila da zifra eta kopuru zehatzak ate-ratzea, ez baitago irizpide bate-raturik.
Euskararekin erlazionatuta-ko hainbat motatako diru-par-tidak topatu daitezke udal-au-rrekontuetan: Euskara susta-tzen duten elkarte eta ekimenei ematen zaizkien laguntzak, eus-karazko ekintzen antolakuntza-ra bideratzen den dirua, euska-ra ikasteko bekak, euskara tek-nikariaren soldata...
Horrez gain, kontuan hartu behar da zenbait ekintza, eus-karaz egite hutsagatik, “euska-ra sustatzeko ekintza” gisa har-tzen direla automatikoki. Eus-karazko kultur ekitaldiak Eus-kara Sailetik antolatzen dira askotan, gaztelerazkoak Kultur Sailetik bideratzen diren bitar-tean. Gauzak hala, gaztelerak aurrekontuetan duen presen-tzia (euskarak duena baino as-koz handiagoa dena berez) ez-kutatuta geratzen da.
Baxuena, ArtzinieganLaudiokoa da eskualdean
euskarara diru gehien bidera-tzen duen udala. Iazko aurre-kontuaren %3,01 bideratu zuen sail horretara. Gutxien bidera-tzen duena, aldiz, Artziniega da: 2017an diruaren %0,65 era-bili zuen euskara sustatzeko: 1.1882,59 euro 1,8 milioiko au-rrekontu batetik.
Kontuan hartu behar da, gai-nera, diru horren barruan Aia-raldea hedabideari ematen zion laguntza sartzen zela, eta aur-ten udal-gobernuak partida hori aurrekontuetatik kendu duela, PPk hala eskatuta.
Gainontzeko herrietako ehu-nekoak %1aren eta %3aren ar-tekoak dira. Orozkon aurrekon-tuaren %1,28 bideratu zen iaz
euskarara, Arrankudiaga-Zo-llon %1,7, Urduñan %2,05, Okon-don %1,03, Amurrion %2,1 eta Aiaran %2,06.
Hala ere, euskarara bidera-tzen den diruaren ehunekoak baxuak diren arren, apurka-apurka handitzen ari dira. Ara-kaldo da igoera nabarmena izan duen udalerria: 2015ean %1,6 bi-deratu zuten euskarara. 2017an, aldiz, %2,7.
Aiaraldeaz haragoko joeraJoera hori ez da soilik Aiaral-
dean ematen, EAE osoan igotzen ari da ehunekoa, apurka-apurka bada ere. Eustaten datuen ara-bera, 5.000 biztanletik gora-ko udalerriek euren aurrekon-tu osoaren %1,92 bideratzen zu-ten euskara sustatzera 2002an.
2014rako, baina, ehuneko hori puntu eta erdi igo zen, %2,37rai-no. Arabako Foru Aldundiak ere igo egin du euskara bideratzen duen diruaren ehunekoa, as-koz modu apalagoan bada ere. 2002an %0,33 bideratu zuen eta 2014an %0,48.
Eusko Jaurlaritzak, aldiz, beherakada izan du. 2002an %1,57 baliatu zuen euskara sus-tatzeko ekintzetara eta 2014an %0,95. Hala ere, proportzioa txi-kitu egin den arren, diru kopu-rua igo egin da.
Gauzak hala, datuek ondorio argi bat uzten dute mahai gai-nean: oraindik bide luzea fal-ta dela egiteko euskarak tokiko erakundeen eguneroko jardu-nean behar adina presentzia eta pisu izan arte.
AiaraldeaUdal aurrekontuen oso zati txikia bideratzen dute eskualdeko udalek euskarara. Laudioko Udalak bideratzen du ehuneko handiena eta Artziniegakoak, aldiz, txikiena.
Urtez urte handitzen doaz diru kopuruak, baina oraindik bide luzea falta da gaztelerak duen pisua berdintzera iristeko.
Euskarari, udal-aurrekontuen %3 baino gutxiago
Udal aurrekontuen oso zati txikia bideratzen da euskara sustatzera. Aiaraldea.eus
Urtez urte handitzen doa udalek euren aurrekontu-etatik euskarara bideratzen duten diruaren ehunekoa, apurka-apurka bada ere
6 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Testua Txabi Alvarado Bañares
Iragan ostiralean ospatu zuten Gasteizen Hala Bedi irrati librearen “Gala bedi” ekitaldia, Jimmy Jazz aretoan. Aiaraldea Ekintzen Faktoriak jaso zuen “Utopia” saria, euskararen eta eraldaketa sozialaren alde egiten ari den lanaren aitortza gisa.
“HalaBeditarrak” saria ere
banatu zuten atzoko ekitaldian, “Hala Bediko egunerokoa posible egiten dutenak zoriontzea zen asmoa”, azaldu dute irrati libreko kideek, “mugimendu Feministako k ide bate k , p entsio du n batek, gaztetxero batek eta komunitatera batu den azken Halabelarriak -irratiko bazkideak- jaso dute saria, guztien izenean”. “Herria Bizirik” saria, aldiz, Gazte Emantzipaziorako Sareak jaso
zuen. “ Urteko kolektiboetako bat baloratu nahi izan da sari honekin, okupaziotik haratago joateagatik eta espekulazioa salatzeagatik”.
Um or e a k e t a i r on i a k protagonismo handia izan zuten gala osoan zehar. “Hala mierda” saria izan zen horren adierazle. Udaltzaingoari eta Delikuentzia Kanpora plataformari eman zieten saria.
Testua Izar Mendiguren Cosgaya
Arespalditzako Emakumeen Gelan elkartu zen lehenbizikoz Aiaraldeko Berdintasun Foroa, iragan ostegunean. Bertan izan zen Miren Urresti Aiarako Ber-dintasun teknikaria, besteak beste. Positiboki baloratu du topaketa teknikariak: “Eskual-deko emakumeak elkartu gi-nen, gizonezko bakarra etorri zen, gonbidapena mistoa bai-tzen. 25 batu ginen, herri guz-tietakoak: Artziniegarrak, okon-doarrak, laudioarrak...”.
Urrestiren arabera, orokorra izan zen lehen saioa, “bi ordu-ko iraupena izanik, ez zigun as-tirik eman nahi genuen guztia lantzeko”. Hori dela eta, ekai-nean berriro elkartzeko asmoa aurreratu du teknikariak. Hi-tzordua oraindik ez dute zabal-du; bai, ordea, aztergaiak: eraso matxisten protokoloa eta Aia-raldeko Berdintasun Topaketak.
Protokolo bateratuaKlown saioaren sarreraren
ondotik, Aiarako Berdintasun plana aurkeztu zuten, eta era-so matxisten aurkako protoko-loari heldu zioten ondoren. Izan ere, tokiko erakundeak jendar-teko arazoari aurre egiteko pro-zedura landu du: “Eragile femi-nistek izan behar duten fun-tzioa eztabaidatzea izango da hurrengo pausoa”. Hain zuzen, eskualde mailan nola erantzun adostea nahi dute. Gaur-gaur-koz Okondon, Artziniegan eta Aiaran dute bateratuta genero indarkeriaren aurkako protoko-loa. Aurrera begira, ordea, Lau-dio eta Amurriorekin koordina-tzea nahiko lukete.
Bestalde, urriko azken aste-buruan antolatzen dituzte Aia-rako Kuadrillan Berdintasun Topaketak: “Bakoitzak zein gai landu nahi duen esango du ekai-neko bileran, topaketak presta-tzean denen interesa aintzat hartzeko”.
herriz herri
Aiaraldea
Nerbioi ibaian hildako 8.000 arrainen kasua, artxibatuta
8.000 arrain baino gehiago agertu ziren iazko udan Nerbioi ibaian hilik. Aiaraldea.eus
Hala Bediren “Utopia” saria jaso du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak
Artziniega eta Okondo arteko autobus zerbitzua merketzea aztertuko du Aldundiak
Eraso matxisten aurkako protokoloa sortu nahi du Berdintasun Foroak
Testua Aitor Aspuru Saez
Agerraldia egin zuten iragan astean Nerbioi Bizirik eta Zado-rra Bizirik plataformek Gastei-zen, salatzeko Amurrion jazota-ko isurketaren aurkako epaike-tak ez duela aurrera egingo.
Plataformen aburuz, zenbait erakunde publikoren errua da hori eta Arabako Fiskaltzaren txostena baliatu dute argudiake-ta gisa. Aldi berean, aldarrikatu dute protokolo eraginkorra ados-tu behar dutela instituzio guz-tiek horrelako kasuen aurrean.
URA Agentzia eta SOS DeiakPlataformek gogor salatu dute
Amurriora hurbildu zen URA Agentziako ikerlariak ez zuela la-
ginik hartu egun berean. Bestalde, SOS Deiak-ek, fiskaltzaren txoste-naren arabera, ez zuen probarik jaso eta aipatu zuen arrain txikiak eta karramarroak besterik ez zire-la hil, nahiz eta tamaina guztietako 8.000 arrain baino gehiago zendu ziren. Biei exijitu diete protokoloa adosteko, horrelako gertakariak errepikatu ez daitezen.
Amurrioko UdalaFiskalak argudiatu du Saratxoko
ibilbidean isurketa puntu bakarra dagoela, eta horregatik ezinezkoa dela jakitea nork kutsatu zuen ibaia. Horrez gain, plataformak adierazi du tokiko erakundeak ez zuela ikerketarik egin une horre-tan. Hori dela eta, udalari eskatu diote plataformek isurketak egi-teko baimena duten enpresei ba-
nakako identifikazio sistema ezart-zea, jakiteko zeinek botatzen duen zer ibaian.
Arabako Foru AldundiaPlataformek azaldutakoaren
arabera, Arabako Foru Aldundiak 6 egun behar izan zituen arrainak jasotzeko eta aztertzeko. Azkenik, laborategian ezin izan zuten asma-tu zerk hil zituen.
ErtzaintzaNerbioi Bizirikek eta Zadorra Bi-
zirikek egotzi diote poliziari uko egitea birritan frogak jasotzeko es-kakizunei. Zentzu horretan, plata-formek aldarrikatu dute Ertzaint-zak izan behar dituela ingurume-na babesteko bitartekoak eta giza baliabide trebatuak, SEPRONAren antzekoak. Testua
Izar Mendiguren Cosgaya
Arabako Foru Aldundia-rekin bildu dira Artziniega eta Okondo arteko bus zer-bitzua -16.linea- merkeagoa izateko sinadura bilketaren sustatzaileak.
Herritarrek adierazi dute-nez, "arazoa aztertu eta tari-fa berrikusteko konpromi-soa" hartu du Arabako Az-piegitura eta Mugikortasun Diputatuak.
Aldaketa epeei dagokienez, datorren urtean abian jar-tzea aurreikusi du Aldundiko ordezkariak. Apirileko udal-batzan alderdi guztiek egin
zuten bat herritarren eskae-rarekin
Batzar Nagusietan ere jo-rratu zen gaia, Arabako EH Bilduk adierazi duenez. Koa-lizioak tarifa moldaketa irai-laren 1ean ezartzeko propo-samena aurkeztu zuen, erdi-bideko zuzenketa bidez.
Horrez gain, eskualdeko garraio publikoaren prezio politika salatu zuten EH Bil-duko kideek, baita alderdien jarrera ere: "EAJ eta PSE abs-tenitu egin dira, artziniega-rrak zigortzen dituen 16. li-nearen tarifa jeisteko eskae-raren aurrean, irailaren 1etik aurrera prezio moldaketak indarrean jartzeko".
7AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
herriz herri
Tubos Reunidosek adierazi du 8,6 milioi euro galdu dituela
Testua Aitor Aspuru Saez
Tubos Reunidos enpresak azal-du du bere egoera zalantzazkoa dela, azken 3 hilabeteetan 8,6 mi-lioi euroko galerak izan ostean. Zuzendaritzak aldagai ugariri egotzi dizkio egungo emaitzak.Berez, aurtengo negozio kopu-rua antzekoa izan da 2017koa-rekin alderatuta; 81 milioi euro-koa, iaz baino %1,2 gehiago, hain zuzen.
Hala ere, etekin gordinek behe-ra jo dute. 2017an 11 milioi euro-koak izan ziren eta aurten, ordea, 3,6 milioikoak.
Zuzendaritzak argitu du etekin
gordinak 14,5 milioi eurokoak izango liratekeela txatarraren prezioagatik eta dolarraren ba-lio-galeragatik izango ez balitz. Hodiak ekoizteko baliatzen den txatarrak %18 igo du prezioa. Ho-rrez gain, dolarrak %13ko balio-galera izan du.
Donald Trumpen zergakGainera, enpresako arduradu-
nek nabarmendu dute martxoa-ren 23an indarrean sartu zela Do-nald Trump Estatu Batuetako presidenteak inportazioetarako sortutako zerga; %25ekoa, alegia.
Bestalde, sozietate zergaren al-daketaren ondorioz, 800.000 euro gehiago ordaindu dituzte.
IKUSI
IKUSKIZUNARENEMANALDI BEREZIAMAIATZAREN27AN 21:00ETANAiaraldea.eus ATARIAN
Amurrio
Testua Aitor Aspuru Saez
Amurrioko sanrokeetan kontzertuak eskainiko dituzte Doctor Deseo eta Glaukoma musika taldeek, hedabideek zabaldu dutenez. Doctor Deseok abuztuaren 13an hartuko du Amurrioko oholtza eta Glaukoma taldeak, aldiz, 14an. DJ Ruba eta Garilak 26 abuztuaren 16an arituko dira.Doctor Deseo talde bilbotar eta
beteranoak La fuerza de la fragi-lidad liburua argitaratu berri du, CD eta DVDarekin. Glaukomak, al-diz, iaz kaleratu zuen Kalima lana.
Kartel irabazleaAurtengo sanrokeetako kartel
lehiaketaren irabazlea hautatu dute baita ere. Juan Diego Ingel-mo Benavente gailendu da txa-pelketan, Iguarrako margolanare-kin. Kontrazalen Lehiaketan, aldiz, Unai Hernandez Martinek eginiko lana izan da irabazlea.
Doctor Deseo eta Glaukoma taldeek joko dute jaietan
Juan Diego Ingelmok eginiko kartela.
1,8 milioi euro baliatuko dituzteur-horniketa hobetzeko
Amurrioko ur-horniketa hobetzeko obrak kontratatuko ditu Arabako Foru Aldundiak. Hala ebatzi zuen atzo erakunde publiko horren Gobernu Kon-tseiluak. Lan horien helburua izango da ura Askargan men-diaren gainetik Izoriako Ur Edangarriaren Tratamendura-ko Estazioraino eramateko bidea eraikitzea. Ur horiek Aspuruko estazioan tratatu izan dira orain arte. Gauzak hala, zerbitzua hobetuko dela nabarmendu du Foru Aldundiak, Izorian azpiegitura modernoagoak daudelako.
Era berean, Izorian tratatu-tako ura Larrinbe, Iperraga eta Aspuruko biltegietara bidera-tzeko azpiegiturak ere sortuko dituzte. Obrak egiteko 1.849.257 euro baliatzea aurreikusi du Aldundiak. Obrak egiteko kon-tratatuko den enpresak hamar hilabeteko epea izango du lan guztiak egiteko.
Etorkizunerako proiektuakEtorkizunean ur-sare hori
garatzeko asmoa adierazi du Kantauriko Urkidetzak, Saratxo, Lekamaña, Berganza eta Ber-ganzagoitiraino iritsita. Iperra-gako estazioa erabiltzeari utzi ahalko liokete modu horretan, zerbitzuaren eraginkortasuna handituz. Lezamako ur-horni-keta ere sare berri horretara lotzeko asmoa adierazi du era-kundeak.
ILEA TINDATZEKOBUZTIN BEGANOAK ETA
ORGANIKOAK2€-ko deskontua landare produktuen
bidezko kolorazioan*Kontsultatu baldintzak *Balioduna 2018/06/23 arte
15 luminaria berri instalatuko dituzte 10 igarobideetan
Testua Txabi Alvarado Bañares
Led motako 15 farola jarriko ditu Amurrioko Udalak herri-ko hainbat tokitako argiztape-na hobetzeko. Hamar igarobi-detan jarriko dituzte: Mendiko, Lucas Rey, Bañuetaibar, Landa-
ko eta Aldai kaleetan, Aldai eta Etxegoienbidea kaleen arteko bide-gurutzean eta Iturralde eta Aiara etorbideetan.
9.590 euro baliatuko dituzte guztira luminariak aldatzeko. Energia kontsumoa murriztzea eta oinezkoen segurtasuna ho-betzea da ekimenaren xedea.
Iturralde etorbidean jarriko dituzte luminariak, besteak beste. Amurrioko Udala
8 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
O S A S U NG I DA
FISIOTERAPEUTAKEstibaliz Robredo Ruiz de Azuakol. zenbakia/1233Esther García Galindezkol. zenbakia/1271
Armurubenta, 5 behea - AMURRIO (Araba)
Fisioterapia eta OsteopatiaPelbis-zoruaren errehabilitazioaGAH, Stretching eta Yoga
ALDEZ AURRETIKO HITZORDUA945 06 68 60 · 629 93 42 91
Fisioterapia pediatrikoaMasailezur disfuntzioa Arnasketa fisioterapia
Jarrera-berreziketa orokorra (RPG) Muskulu eta lotailu lesioak
Gernika Plaza, 8 behea (Urduña) 945 71 28 31 · 695 83 17 86
ErrehabilitazioaTerapia manualaUroginekologia
Drenaje linfatiko manualaKirol lesioak
Etxez etxeko zerbitzua
Barrena 1 Kalea, behea. Luiaondo 605 732 462
FISIOTERAPIA
Geroz eta hurbilago dago uda garaia. Oporrak, bidaiak, herrietako jaiak, ibilaldiak... makina bat ekintza egiteko aukera eskaintzen du urteko sasoi horrek, ohiko egunero-kotasunetik kanpo. Horrega-tik, komenigarria da norbe-raren osasuna arreta handiz zaintzea, azken orduko gai-xoaldi edo lesio batek uda osoa zapuz ez dezan.
Eguzkitako krema ematea-rena izan ohi da aholku zabal-duena, baina badaude beste batzuk ere. Adibidez, komeni-garria da oinetakoak beti jan-tzita eramatea. Hondartzan oinutsik joateko ohitura han-dia dago, baina lesioak izate-ko arriskua handitzen du ho-rrek, oinak ez daudelako zo-ruarekin kontaktu zuzena iza-tera ohituak.
Pertsona askok baliatzen dute uda urtean zehar egin ez duten kirola egiteko. Bai-na gorputza ohitua ez egoteak handitu egiten du lesioak iza-teko arriskua.
Horren aurrean hainbat dira adituek ematen dituz-ten gomendioak: beroketak egitea, kirolaren arabera har-tu beharreko babes-neurriak kontuan izatea... pausu ho-riek aurrez egiteak jarduera-ren ondorioz lesio larri bat iza-tea ekidin dezake.
Ahorako gomendioakUda garaian sagarrak ahoa
zaintzeko fruta apartak dire-la diote adituek, hortzak gar-bitzen laguntzen dutelako eta hortzoientzako onuragarriak direlako.
Horrez gain, ahal dela ura edatea gomendatzen dute, uda garaian ohikoak bilaka-tzen diren edari azukredun eta alkoholdunen kontsumoa murriztuz. Eguzkiari dagokio-nez, ezpainak babestearen ga-rrantzia nabarmentzen dute adituek. Bertako azalak ez du melaninarik eta, ondorioz, as-koz errazago erretzen da.
Zainzuriak eta alkatxo-fak ere onak dira, antioxida-
tzaileak dituztelako eta aho-ko ehunak zaharkitzea ekidi-ten dutelako. Hori bai, komeni da elikadura egoki bati garbi-keta egoki batekin ematea ja-rraipena. Modu horretan ahoa fresko eta osasuntsu manten-du ahal izango dugu, udako bi-zipenei irri egiten jarraitzeko.
UmeekinUdak aukera ematen du bai-
ta ere senide eta lagunekin ohikoan baino denbora gehia-go pasatzeko. Udako uneak aukera paregabea izan daitez-ke gurasoen eta umeen arteko harremanetan edota haurren hezkuntzan sakontzeko, esko-lako etxeko lanetatik harago.
Udako bidaiak estimulu uholdea izan ohi dira hau-rrentzat. Arreta-pizgarri ho-riek umearen hizkuntza-gai-tasunetan sakondu edota bere lexikoa aberasteko balia-tu daitezke, beste testuinguru batean astunak suertatuko li-ratekeen ikasketak modu jos-tagarri batean jasoz. Hondartzan oinutsik ibiltzea kaltegarria izan daiteke oinentzat. Darwin Bell
Bidaiatzeko, hondartzara joateko, kirola egiteko... makina bat jarduera egiteko baliatu daitezke udako egun luzeak. Baina funtsezkoa da baita ere norbere
buruaren zaintzari arreta jartzea, udako plan guztiak zapuztu ditzaketen azken orduko gaixoaldi edo lesioak ekiditeko.
Aholku eta baliabideak uda osasungarri batez gozatzeko
9AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
LOGOPEDIA PODOLOGIA
ODONTOLOGIA
• Odon to log i a o roko r r a• Inp l an teak• Or todon tz i a• Es te t i k a
Dionisio Aldama kalea 2 (Amurr io) 945 068 996
ZURE BET IKO DENTISTAORAIN BABIO HORTZ KL INIKAN
Maia l en Mar t í nez Fombe l l i daAnder Mar t í nez Fombe l l i da
Umeak / NagusiakIkastetxeekin harremanakGurasoentzako orientazioa Tailerrak (irakurketa, hizkuntza...)Fisitoterapia pediatrikoaPsikologiaArArreta goiztiarra (0-6urte bitartekoa)
INPLANTEAK
O S A S U NG I DA
10 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Testua Txabi Alvarado Bañares
15 urte zenituela etorri zinen Aiaraldera. Nolatan?Nire aita hemen zegoen lanean. Familia berriz biltzeko
eskaera egin zuen eta horrela etorri ginen nire ama, nire nebak eta ni. Gurasoak Gasteizen bizi dira eta ni Amurrion, bakarrik.
Nahiko nagusia zinen Marokotik hona bizitzera etorri zinenean. Aldaketa handia izan zen?
Ez nuen etorri nahi. 15 urte nituen eta ikasketak Marokon egiten ari nintzen. Medikuntza ikasteko asmoa nuen. Oso ona nintzen ikasketetan, oso gogoko nuen klasera joan eta ikastea. Klaseko lehenengoa nintzen beti!
Nik ez nekien hona bizitzera etorriko nintzela nire aitak etxera deitu zuen arte. Erabateko kaosa izan zen. Hasieran esperientzia berri bat bezala hartzen saiatu nintzen, ilusioarekin. Ez naiz damutzen etorri izanaz, baina ez nuen ondo pasatu. Lagunak, familia, ohiturak... utzi behar izan nituen atzean, ezagutzen ez nuen kultura eta hizkuntza batean murgiltzeko.
Zaraobe Institutuan DBH ikasten hasi nintzen. Hasieran irakasle bat jarri zidaten gaztelera klaseetan lagun ziezadan. Baina irakaslea laster konturatu zen laguntzarik gabe moldatu nintekeela. Gainontzeko ikasleak zur eta lur geratzen ziren ikasgaiak gainditzen nituela ikusten zutenean.
Bizpahiru urte egon nintzen Zaraoben ikasten, DBH amaitu arte. Batxilergoko lehen urtean, baina, urteen poderioz pilatutako karga psikologiko guztia lehertu zitzaida.
Zer dela eta?Denak izan zuen eragina. Hona etorri izanak, ohitura
aldaketak, hasieran gaizki hitz egiten zidan jendeak...Ezin
izan nuen Batxilergoa amaitu. Horren ondorioz, erdi-mailako gradu bat gin behar izan nuen. Vidralan egin nituen praktikak eta lan bila hasi nintzen gero.
Arazorik izan al duzu emakume marokoarra eta musulmana izateagatik?
Bai, hainbat komentario txar jaso nituen Zaraoben, nire herri berean bizi diren eta ezagutzen ditudan pertsonen eskutik. Nire erlijioaren aurka jarduten zuten, nire sinesmenak errespetatu gabe. Institutuko zuzendaritzarekin bilerak izatera iritsi ginen, pertsona horien jazarpena medio. Ezin nuen isildu. Negar egiten nuen, bai, baina banekien nire burua defendatzen.
Hori guztia hasieran izan zen, hona etortzean pairatu nuen aldaketa handiaren ondorioz. Baina gero moldatzen joan nintzen, lagunen eta beste pertsona batzuen laguntzarekin. Jende askok ez daki zertan datzan musulmana izatea. Nik kristautasuna edo beste edozein erlijio bezalakoa dela uste dut, bakoitzak sinetsi dezala nahi duena.
Egun zuk ez daramazu hijabik.Jende askok uste du emakume musulmanok derrigorturik
eramaten dugula hijaba, gurasoek, senarrak edo nebek aginduta, eta ez da egia. Badago jende matxista, baina toki guztietan. Nire amak, amonak, izebak… hijaba baldin badute, eurak hala nahi dutelako da.
Askotan esan didate -eta oraindik esaten didate- hijaba derrigorturik eramaten dugula. Baina zer pentsatzen duzue? Nik badut nire izaera eta pentsatzeko modua, nik neuk hartzen ditut nire erabakiak. Marokon emakumeak ez gara gizonezkoen pentsamoldearekin jaiotzen.
Ni bi urtez egon nintzen zapia janzten, hala erabaki nuelako. Horrek eragin handia izan zuen hona etorri nintzenean, harreman zuzena izan zuen pairatu nuen sufrimenduarekin. Jende guztia niri begira geratzen zen, ezin nintzen kalera atera.
Horregatik erabaki zenuen zapia eramateari uztea?Etorri nintzenean zapia eramaten jarraitu nuen
hasieran. Baina supermerkatura joaten nintzenean, adibidez, jende guztia geratzen zitzaidan begira. Biluzik egongo banintz bezala sentitzen nintzen.
Ez nien jaramon egiten komentarioei, baina baziren iraingarriak. Erantzun nahi izaten nien, ni ere pertsona nintzela aldarrikatzeko. Baina ez nintzen hizkuntza horren ondo erabiltzeko gai.
Garai hartan gaur egun dudan heldutasuna izango banu, ziur ez niokeela zapia eramateari utziko.
Eskolan ere arazorik izan zenuen zapiarekin?Institutuan ere berdin, oso gaizki pasa nuen. Tratu
txarrak jaso nituela esango nuke, tratu txarrak ez baitira soilik jipoietan neurtzen, baita begiradetan ere. Klasean zapia zeraman bakarra nintzen ni. Hala ere, klasean ez nuen gaizki pasatzen, patiora jaistean gertatzen zen dena. Ni ez naiz ergela, badakit jendearen begiradak irakurtzen. Arrazismo moduko bat zen. Zorionez, hasieran baino ez zitzaidan gertatu hori. Eskerrak ezagutu dudan jendea ezagutu dudala.
Duela hamar urte gertatu zitzaidan hori, baina esango nuke gaur egun ere gertatzen dela, noski geratzen dela. Azkenean zapia kentzea erabaki nuen. Oso arraro sentitzen nintzen, ezberdin. Haizeak ilea mugitzen zidan… Nire gorputzaren zati bat kendu izan balidate bezala sentitzen nintzen. Oso gaizki pasa nuen.
Imajinatu zu Marokora zoazela eta jende guztia begira geratzen zaizula. Ez dute egingo. “Begira, europar bat”, esango dute. Ondo tratatuko zaituzte, jende abegikorra garelako.
Baduzu zapia berriz jartzeko asmorik?Ez dakit etorkizunean berriz jarriko dudan. Nire
erabakia izango da.
LAYLA LAMAAMLI (Maroko, 1992) 15 URTE ZITUENEAN ETORRI ZEN
AIARALDERA BIZITZERA. GARAI HARTAN HIJABA -EMAKUME
MUSULMAN BATZUEK DARAMATEN ZAPIA- ZERAMAN, BAINA
ERAMATEARI UTZI BEHAR EGIN ZION JASO ZITUEN PRESIOENGATIK.
elkarrizketa
“Oso gogorra izan zen MarokotikAiaraldera etortzea, baina nire kabuz egin dut aurrera”
11AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Testua Aitor Aspuru Saez
Maiz entzuten den eztabaida da zapi islamikoarena. Horreta-rako matxismoaren ardatza ba-liatzen bada orokorrean, ezin da alde batean utzi polemikak alda-gai gehiagori eragiten diela zu-zenean: erlijioari eta identita-teari, esaterako.
Hortaz, feminismoa gogoko ez duten pertsona askok mugi-mendu horren aldarrikapenak erabiltzen dituztenean gai ho-rretan -bakarrik horretan, eta ez beste esparru batzuetan-, pen-tsatu daiteke islamofobia edo, zuzenean, arrazismoa sustatze-ko erabiltzen dutela.
Izan ere, zapiaren afera gene-ro kontu hutsean uztean, ema-kumeen identitatearen espa-rrua baztertzeko arriskuan ge-ratzen gara. Eta kosmopaleto as-kok behin eta berriro errepika-tzen badute ere mundu global honetan identitateak garran-tzirik ez daukala, errealitateak etengabe erakusten du baietz. Katalunian zein Belgikan, Esta-tu Batuetan, Euskal Herrian edo Libanon, identitatea gizartearen erdigunean dago. Eragina dau-ka beltza, zuria, musulmana edo kristaua izateak, estatu propio izan edo ez izateak ere garran-tzia duen bezala.
Bi emakumerekin solaseanGaia lantzeko euskal gizartean
buru-belarri sartuta dauden bi emakumeri galdetu diegu belo islamikoaren inguruan. Ouazna El Khalloufi duela 32 urte bizi da Aiaraldean eta 15 urterekin eto-rri zen. Berez, aita aitzindaria izan zen erresidentzia txartela lortzen seme-alabentzat.
Bizitza arrunta dauka; lantegi batean aritzen da eta pozik azal-tzen du bertan tratua beti ona izan dela, berdintasunean oina-rritua. Ouaznak gogoko du inork ez erreparatzea bere presentzian eta horregatik, besteak beste, ez du zapia janzten: “inork ez nin-duke kontratatuko hijaba jarri-ko banu”. Oraindik gogoratzen du Laudiora heldu zenean jende orok begiratzen zuela bere ama estralurtarra izango balitz beza-la, beloa erabilita ilea estaltzen baitzuen. Gaztea zenetik ez du soinean eraman eta ohitu da ho-rrela bizitzera, baina bere burua marokoartzat jotzen duen neu-rrian, erro horiek mantentzea gogoko luke, etxean ahal duen heinean arabiarrez mintzatzen diren bezala. Zentzu horretan, Ouaznak nahiko luke beloa janz-tea: “hobeto sentituko nintzate-ke”. Hala eta guztiz ere, ez era-mateak bizitza errazten dio.
"%100 feministak"Fatima Bidalle sahararrak, or-
dea, kalean eta lanean beti estal-tzen du ilea eta arazoak ematen dizkio horrek: “inork ez du nire lana beloagatik baloratu behar,
baizik eta egiten dudanagatik”. Bere kasuan, ordea, hautuak ez dauka zerikusia soilik islama-rekin. “Koranak esaten du begi-rada maltzurrak ekiditeko jar-tzen dela beloa”. Baina, gehien-bat, Saharako kulturari lotzen du: “Gurea ez da hijaba, mahlfa baizik. Orokorrean koloredunak dira eta sasoiaren arabera hauta-tzen dugu bata edo bestea. Uda-berrian laranja janzten dugu asko. Bestalde, Saudi Arabian hijaba beltza da beti. Guk kolo-re hori norbait hil denean edo gerran gaudenean soilik hauta-tzen dugu. Herri bakoitzak bere kultura du, eta niretzat ez da fi-
datzekoa bere erroak atzean uz-ten dituena”.
Bidallek modu aktiboan par-te hartu zuen iragan martxoa-ren 8ko mobilizazioetan eta be-loa matxismoaren isla ote den galdetzen diotenean bereha-la erantzuten du: “Hasteko, mahlfa ez da derrigorrezkoa. Ezkongabea izan zaitezke, eta, hala ere, jantzi. Sahararrak %100ean feministak gara eta horrek ez du zerikusirik beloarekin, baizik eta ideiekin. Ideiak oso argi izan behar ditu norberak bide egokia hartzeko eta du i ntasu na ren a lde borrokatzeko”.
erreportajea
Aiaraldeko bi emakume musulmanekin hitz egin dugu hijabaren erabileraren inguruan
Gai korapilatsua da hijabak -emakume musulman batzuek janzten duten buruzapia- gure jendartera ekarri duen eztabaida. Izan ere, emakumeek soilik janzten dute eta
horrek kutsu matxistaren susmoa pizten du. Hala ere, ez al da egokiagoa emakume musulmanei euren ikuspuntuaz galdetzea, gaiaren inguruko komentarioak egin baino lehen?
Emakume musulmanak eta beloa, euren ikuspegitik
Belo islamikoak ez du soilik harremana erlijioarekin, identitateak ere pisu handia du. Lan Rasso
12 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
ag
en
da
2018
/05/2
3
MU
SIK
A
05
.25
21:0
0 L
AU
DIO
FR
EA
KN
AT
IO +
AN
AK
RO
SIS
+
LU
RG
OR
RO
rbeko
Etx
ea
05
.25
22:0
0 A
MU
RR
IOA
MU
RR
IOC
K
LE
HIA
KE
TA
RE
N 2
. F
INA
LE
RD
IAK
Bu
rub
io K
ult
ur
Elk
art
ea
05
.25
23
:00
LA
UD
IOD
AN
TZ
A G
AU
AB
ais
ala
k a
nto
latu
taG
azela
05
.26
13:0
0 L
AU
DIO
CO
WB
OY
To
lo t
ab
ern
a
05
.27
19:3
0 L
AU
DIO
MU
SIK
A B
AN
DA
RE
N
KO
NT
ZE
RT
UA
Ald
ai p
laza
06
.01
19:3
0 L
AU
DIO
DJ
KE
LM
EN
To
lo t
ab
ern
a
06
.02
20
:00
LA
UD
IOM
IKE
L U
RA
KE
N +
MA
NK
AO
S
+ A
BE
RE
HO
rbeko
Etx
ea
AN
TZ
ER
KIA
05
.26
18:3
0 L
AU
DIO
“BIH
OT
Z B
IHO
TZ
EZ
”K
low
n i
ku
skiz
un
aM
usi
ka e
txea
05
.31
17:0
0 L
AN
TE
NO
BA
RR
ET
ER
AP
IA
AN
TZ
EZ
LA
NA
Esk
ola
k
TA
ILE
RR
AK
05
.24
17:0
0 M
UR
GA
BU
RM
UIN
ET
A N
EU
RO
NA
J
AR
DU
ER
A S
EN
DO
A
IZA
TE
KO
TA
ILE
RR
A
05
.25
17:3
0 O
KO
ND
OS
LIM
E T
AIL
ER
RA
Lib
uru
teg
ia
05
.26
10:0
0 L
AU
DIO
KO
SM
ET
IKA
NA
TU
RA
LA
Ku
ltu
ra E
txea
UM
EE
NT
ZA
KO
E
KIN
TZ
AK
05
.29
17:3
0 A
RT
ZIN
IEG
AIP
UIN
KO
NT
AL
AR
IA“E
l m
on
stru
o d
e l
a s
eñ
ora
M
o”
Ud
al lib
uru
teg
ia
06
.02
11:0
0 L
AU
DIO
IPU
IN K
ON
TA
KE
TA
Lib
uru
teg
ia
KIR
OL
A
05
.26
10:0
0 L
AU
DIO
SA
NT
A L
UZ
IAK
O I
II.
KIL
OM
ET
RO
BE
RT
IKA
LA
Ug
art
eko
pla
za
06
.02
9:0
0-2
1:0
0 L
AU
DIO
12 O
RD
UZ
FU
TB
ITO
AN
Lam
uza Ikast
etx
ea
HIT
ZA
LD
IAK
05
.25
19:0
0 O
RO
ZK
OF
EM
INIS
MO
A E
TA
S
IND
IKA
LIS
MO
AA
inh
oa
Etx
aid
ere
kin
Do
nib
an
e a
reto
a
05
.25
19:0
0 L
AU
DIO
“LO
QU
E N
UN
CA
IM
AG
INÉ
”li
bu
rua
ren
au
rke
zp
en
aE
rab
ilera
an
itzeko
ud
al are
toa
05
.28
16:4
5 A
RT
ZIN
IEG
AE
ST
ER
EO
TIP
OA
K E
TA
R
OL
AK
AP
UR
TZ
EN
Se
xu
an
izta
sun
ari
bu
ruz
ko
h
itz
ald
iaA
rteko
Gu
re A
ma Ikast
etx
ea
05
.29
17:3
0 A
MU
RR
IOD
RO
GE
N P
RE
BE
NT
ZIO
AZ
ara
ob
e In
stit
utu
a
05
.31
16:4
5 O
KO
ND
OE
ST
ER
EO
TIP
OA
K
AP
UR
TZ
EN
Se
xu
an
izta
sun
ari
bu
ruz
ko
h
itz
ald
iaO
ko
nd
oko
esk
ola
05
.31
19:3
0 L
AU
DIO
DIS
PE
RT
SIO
AR
I B
UR
UZ
KO
H
ITZ
AL
DIA
Era
bile
ra a
nit
zeko
ud
al are
toa
BE
ST
EA
K
05
.24
19:0
0 O
RO
ZK
OS
AN
AN
TO
LIN
AK
A
NT
OL
AT
ZE
KO
BIL
ER
AIn
du
ma
05
.25
LA
UD
IOS
AN
FE
RN
AN
DO
JA
IAK
17:0
0 /
/ A
nim
az
ioa
, jo
ko
ak
e
ta l
eh
iak
eta
k2
0:0
0 /
/ U
ntx
i e
ta b
ak
ail
ao
le
hia
ke
ta g
ast
ron
om
iko
a2
2:0
0 /
/ S
en
ide
tasu
n a
fari
a2
3:0
0 /
/ S
ole
da
d L
un
are
n
ko
ntz
ert
ua
Lati
orr
o a
uzo
a
05
.25
LA
UD
IOE
RM
U A
ND
RA
MA
RIK
O J
AIA
K19
:00
//
Um
ee
ntz
ak
o
dis
ko
da
ntz
a2
0:0
0 /
/ T
xo
ko
late
ja
na
eta
p
arr
illa
da
Herr
iko
pla
za
05
.25
20
:00
AR
RA
NK
UD
IAG
AJ
OS
EB
A M
AR
TIN
EN
O
ME
NA
LD
IAF
ron
toia
05
.26
LA
UD
IOH
AU
RR
ER
A E
KIT
AL
DI
SO
LID
AR
IOA
11:3
0-1
4:0
0 /
/ H
au
rre
ntz
ak
o
pu
zg
arr
iak
eta
jo
lasa
k13
:00
-14
:00
//
Zu
nb
a17
:30
-19
:30
//
Ko
reo
gra
fia
tx
ap
elk
eta
19:3
0-1
9:4
5 /
/ E
kit
ald
ia19
:45
-21:
00
//
Pir
ritx
, P
orr
otx
e
ta M
ari
mo
tots
en
La
ud
iok
o
leh
en
gu
su e
ta l
eh
en
gu
sin
ak
21:
00
-22
:00
//
Pin
txo
ak
22
:00
-1:0
0 /
/ D
isk
o-d
an
tza
Ald
ai p
laza
05
.26
12:3
0 L
AU
DIO
SA
N F
ER
NA
ND
O J
AIA
K12
:30
//
Du
ltz
ain
ero
en
k
ale
jira
14:3
0 /
/ S
en
ide
tasu
n a
fari
a17
:30
//
Tu
ta e
ta i
ge
l tx
ap
elk
eta
22
:30
//
Be
rbe
na
Lati
orr
o a
uzo
a
05
.26
OR
OZ
KO
AN
DR
A M
AR
I K
AL
EK
O J
AIA
K13
:00
//
Ka
leji
ra e
ta p
lak
a
ko
ka
tze
a k
ale
are
n h
asi
era
n14
:30
//
Ba
zk
ari
a t
xo
min
ta
be
rna
n18
:30
//
Jo
lasa
k u
me
g
uz
tie
ntz
at
19:0
0 /
/ P
intx
oa
k g
uz
tie
ntz
at
19:3
0 /
/ Z
oz
ke
ta e
ta
ma
ria
txia
kA
nd
ra M
ari
kale
an
05
.27
LA
UD
IOE
RM
U A
ND
RA
MA
RIK
O J
AIA
K0
8:3
0 e
ta 1
0:3
0 /
/ Ib
ila
ldi
gid
atu
a13
:00
//
Art
za
in t
xa
ku
r e
rak
ust
ald
iaE
rro
me
ria
eg
un
oso
an
Erm
uko
larr
eak
05
.27
LA
UD
IOS
AN
FE
RN
AN
DO
JA
IAK
12:0
0 /
/ M
ez
a13
:30
//
Ag
inta
rie
n e
ta
du
ltz
ain
ero
en
ha
rre
ra14
:00
//
Sa
rie
n b
an
ak
eta
eta
to
kik
o p
rod
uk
tue
n d
ast
atz
ea
Lati
orr
o a
uzo
a
05
.28
LA
UD
IOE
RM
U A
ND
RA
MA
RIK
O J
AIA
KE
rro
me
ria
eg
un
oso
an
12:0
0 /
/ E
usk
al
Da
ntz
ak
16:0
0 /
/ U
me
en
tza
ko
ik
usk
izu
na
Erm
uko
larr
eak
05
.28
18:3
0 A
RR
AN
KU
DIA
GA
GA
ZT
E E
TA
HE
LD
UE
NT
ZA
KO
E
US
KA
L D
AN
TZ
AK
Txo
nd
orr
a g
azte
txea
06
.01
20
:00
AM
UR
RIO
DA
NT
ZA
IK
US
KIZ
UN
AJ
. U
ruñ
ue
lak
o d
an
tza
esk
ola
Am
urr
io A
ntz
okia
06
.02
10:0
0 A
MU
RR
IOA
IAR
AL
DE
KO
EL
KA
RT
AS
UN
E
GU
NA
11:0
0 /
/ S
ala
ke
ta e
kim
en
ak
Zo
rro
zta
rri
era
ku
ske
ta13
:30
//
Ma
nif
est
az
ioa
eta
e
kit
ald
ia15
:00
//
He
rri
ba
zk
ari
a e
ta
be
rtso
-sa
ioa
19:0
0 /
/ E
spe
txe
-po
liti
ka
ren
a
urk
ak
o p
ita
da
19:3
0 /
/ K
on
tze
rtu
ak
: O
ste
rab
e +
Ez
tan
da
+ P
eru
h
Se
lek
tah
00
:00
//
DJ
ak
Herr
ian
20
18/0
6/0
5
Mai
atza
ren
26
an e
gin
go d
u A
iara
Dan
tza
tal -
dea
k Eu
skal
Jaia
. 11:
00
etan
elk
artu
ko d
ira,
eta
ga
uer
a ar
te lu
zatu
ko d
a fe
sta.
11
:15e
an a
bia
tuko
dir
a k
alej
iran
Am
urr
ioko
h
ain
bat
lek
uta
tik
. Hau
rren
dan
tzal
dia
esk
ai-
nik
o d
ute
12:
00
etan
Juan
Urr
uti
a p
laza
n. B
er-
tan
har
tuko
du
te p
arte
Oro
zko
eta
Lau
dio
ko
Itx
ark
un
dia
tal
dea
k, L
aud
io Ik
asto
lak
eta
Aia
-ra
Dan
tza
Tald
eak
. “N
ahiz
eta
au
rten
Am
urr
io-
ko E
usk
al Ja
ian
bat
uko
gar
en, a
smo
a u
rter
o h
e -rr
i bat
ean
elk
artz
ea d
a”, a
zald
u d
u Ir
aia
Asp
u-
ru A
iara
Dan
tza
Tald
eko
kid
eak
. “H
au p
rop
osa
-tz
en d
en le
hen
engo
urt
ea iz
anik
zai
la e
gin
zai
-gu
elk
arte
gu
ztie
kin
elk
artz
ea, e
ta h
orr
egat
ik
ind
arra
dan
tza
tald
eeta
n ja
rri d
ugu
. Hal
a er
e,
dat
oze
n u
rtee
tan
ah
alik
eta
elk
arte
geh
ien
ba-
tzea
izan
go d
a as
mo
a”.
Zen
tzu
ho
rret
an s
ust
atu
du
te k
ult
ur
erag
i-le
ekin
elk
arla
na.
13:1
5ean
, ad
ibid
ez, d
antz
apo
-te
oar
i ek
ingo
dio
te, A
mu
rrio
ko g
aite
roek
in,
Urd
uñ
ako
Oil
arra
k ta
ldea
rek
in e
ta L
aud
ioko
U
gart
eko
Otx
ote
arek
in. I
zan
ere
, jai
a eu
skal
k
ult
ura
ren
to
pal
eku
izat
ea n
ahi d
ute
.
Baz
kar
ia e
ta e
rro
mer
iaEg
uer
dia
n b
azk
aria
egi
ngo
du
te p
arke
an. T
i -ke
tak
salg
ai d
aud
e d
ago
enek
o, 8
eu
rore
n t
ru-
ke R
efo
rren
, El
Rin
con
cito
n, T
xo
kogo
rrin
eta
Txo
tise
n. E
z d
ira
falt
ako
arr
atsa
ldea
n u
mee
n-
tzak
o jo
lasa
k et
a m
usi
ka,
16:0
0et
atik
17:1
5 ar
te
txo
ko b
erez
ia j
arri
ko b
aitu
te. 1
8:30
ean
iza
n-
go d
a ek
ital
di n
agu
sia,
esk
ual
dek
o d
antz
a ta
l-d
een
em
anal
dia
, hai
n z
uze
n. I
txar
ku
nd
ia, U
n-
tzu
eta,
Oro
zko
eta
Art
zin
iega
ko d
antz
a ta
ldea
et
a A
iara
dan
tza
tald
ea e
lkar
tuko
dir
a b
erta
n.
Zal
etu
ek e
re i
zan
go d
ute
dan
tzat
zeko
au
-ke
ra, 2
0:0
0et
an d
antz
apla
za a
nto
latu
bai
tu-
te P
atx
i et
a K
on
pai
nia
rek
in. E
gu
nar
i am
aie -
ra e
mat
eko
, Oro
zko
ko H
ilea
n B
arik
u B
at t
al-
dea
k ko
ntz
ertu
a es
kai
nik
o d
u. A
nto
latz
aile
ek
egu
n o
soan
bas
erri
tarr
ez j
antz
ita
ber
tara
tze -
ko d
eia
luza
tu d
ute
.
Am
urrio
ko
Eu
ska
l Ja
iaesk
uald
eko
dantz
ari
en
to
pale
ku
13AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Ka
rtele
ra
LA
UD
IOA
LD
EA
RE
TO
A
El
insu
lto
MA
IAT
ZA
K 2
6,
LA
RU
NB
AT
AS
arr
era
: 3
eu
ro
17:3
0 /
20
:00
LA
UD
IOA
LD
E
AR
ET
OA
Am
or a
m
ed
ian
och
eM
AIA
TZ
AK
25
, 2
6,
27
, 2
8O
ST
IRA
LA
, LA
RU
NB
AT
A,
IGA
ND
EA
ET
A A
ST
EL
EH
EN
AS
arr
era
: 5
/4 e
uro
AM
UR
RIO
AN
TZ
OK
IA
Ra
bb
it
Sch
oo
lM
AIA
TZ
AK
27
IGA
ND
EA
Sarr
era
: 3
,9 e
uro
17:3
0
LA
NT
EN
OK
O E
SK
OLA
ZA
HA
RR
AK
Ra
ra
MA
IAT
ZA
K 2
6,
LA
RU
NB
AT
AS
AR
RE
RA
DO
KO
A
18:3
0
MU
SIK
A
05
.25
21:0
0 L
AU
DIO
FR
EA
KN
AT
IO +
AN
AK
RO
SIS
+
LU
RG
OR
RO
rbeko
Etx
ea
05
.25
22:0
0 A
MU
RR
IOA
MU
RR
IOC
K
LE
HIA
KE
TA
RE
N 2
. F
INA
LE
RD
IAK
Bu
rub
io K
ult
ur
Elk
art
ea
05
.25
23
:00
LA
UD
IOD
AN
TZ
A G
AU
AB
ais
ala
k a
nto
latu
taG
azela
05
.26
13:0
0 L
AU
DIO
CO
WB
OY
To
lo t
ab
ern
a
05
.27
19:3
0 L
AU
DIO
MU
SIK
A B
AN
DA
RE
N
KO
NT
ZE
RT
UA
Ald
ai p
laza
06
.01
19:3
0 L
AU
DIO
DJ
KE
LM
EN
To
lo t
ab
ern
a
06
.02
20
:00
LA
UD
IOM
IKE
L U
RA
KE
N +
MA
NK
AO
S
+ A
BE
RE
HO
rbeko
Etx
ea
AN
TZ
ER
KIA
05
.26
18:3
0 L
AU
DIO
“BIH
OT
Z B
IHO
TZ
EZ
”K
low
n i
ku
skiz
un
aM
usi
ka e
txea
05
.31
17:0
0 L
AN
TE
NO
BA
RR
ET
ER
AP
IA
AN
TZ
EZ
LA
NA
Esk
ola
k
TA
ILE
RR
AK
05
.24
17:0
0 M
UR
GA
BU
RM
UIN
ET
A N
EU
RO
NA
J
AR
DU
ER
A S
EN
DO
A
IZA
TE
KO
TA
ILE
RR
A
05
.25
17:3
0 O
KO
ND
OS
LIM
E T
AIL
ER
RA
Lib
uru
teg
ia
05
.26
10:0
0 L
AU
DIO
KO
SM
ET
IKA
NA
TU
RA
LA
Ku
ltu
ra E
txea
UM
EE
NT
ZA
KO
E
KIN
TZ
AK
05
.29
17:3
0 A
RT
ZIN
IEG
AIP
UIN
KO
NT
AL
AR
IA“E
l m
on
stru
o d
e l
a s
eñ
ora
M
o”
Ud
al lib
uru
teg
ia
06
.02
11:0
0 L
AU
DIO
IPU
IN K
ON
TA
KE
TA
Lib
uru
teg
ia
KIR
OL
A
05
.26
10:0
0 L
AU
DIO
SA
NT
A L
UZ
IAK
O I
II.
KIL
OM
ET
RO
BE
RT
IKA
LA
Ug
art
eko
pla
za
06
.02
9:0
0-2
1:0
0 L
AU
DIO
12 O
RD
UZ
FU
TB
ITO
AN
Lam
uza Ikast
etx
ea
HIT
ZA
LD
IAK
05
.25
19:0
0 O
RO
ZK
OF
EM
INIS
MO
A E
TA
S
IND
IKA
LIS
MO
AA
inh
oa
Etx
aid
ere
kin
Do
nib
an
e a
reto
a
05
.25
19:0
0 L
AU
DIO
“LO
QU
E N
UN
CA
IM
AG
INÉ
”li
bu
rua
ren
au
rke
zp
en
aE
rab
ilera
an
itzeko
ud
al are
toa
05
.28
16:4
5 A
RT
ZIN
IEG
AE
ST
ER
EO
TIP
OA
K E
TA
R
OL
AK
AP
UR
TZ
EN
Se
xu
an
izta
sun
ari
bu
ruz
ko
h
itz
ald
iaA
rteko
Gu
re A
ma Ikast
etx
ea
05
.29
17:3
0 A
MU
RR
IOD
RO
GE
N P
RE
BE
NT
ZIO
AZ
ara
ob
e In
stit
utu
a
05
.31
16:4
5 O
KO
ND
OE
ST
ER
EO
TIP
OA
K
AP
UR
TZ
EN
Se
xu
an
izta
sun
ari
bu
ruz
ko
h
itz
ald
iaO
ko
nd
oko
esk
ola
05
.31
19:3
0 L
AU
DIO
DIS
PE
RT
SIO
AR
I B
UR
UZ
KO
H
ITZ
AL
DIA
Era
bile
ra a
nit
zeko
ud
al are
toa
BE
ST
EA
K
05
.24
19:0
0 O
RO
ZK
OS
AN
AN
TO
LIN
AK
A
NT
OL
AT
ZE
KO
BIL
ER
AIn
du
ma
05
.25
LA
UD
IOS
AN
FE
RN
AN
DO
JA
IAK
17:0
0 /
/ A
nim
az
ioa
, jo
ko
ak
e
ta l
eh
iak
eta
k2
0:0
0 /
/ U
ntx
i e
ta b
ak
ail
ao
le
hia
ke
ta g
ast
ron
om
iko
a2
2:0
0 /
/ S
en
ide
tasu
n a
fari
a2
3:0
0 /
/ S
ole
da
d L
un
are
n
ko
ntz
ert
ua
Lati
orr
o a
uzo
a
05
.25
LA
UD
IOE
RM
U A
ND
RA
MA
RIK
O J
AIA
K19
:00
//
Um
ee
ntz
ak
o
dis
ko
da
ntz
a2
0:0
0 /
/ T
xo
ko
late
ja
na
eta
p
arr
illa
da
Herr
iko
pla
za
05
.25
20
:00
AR
RA
NK
UD
IAG
AJ
OS
EB
A M
AR
TIN
EN
O
ME
NA
LD
IAF
ron
toia
05
.26
LA
UD
IOH
AU
RR
ER
A E
KIT
AL
DI
SO
LID
AR
IOA
11:3
0-1
4:0
0 /
/ H
au
rre
ntz
ak
o
pu
zg
arr
iak
eta
jo
lasa
k13
:00
-14
:00
//
Zu
nb
a17
:30
-19
:30
//
Ko
reo
gra
fia
tx
ap
elk
eta
19:3
0-1
9:4
5 /
/ E
kit
ald
ia19
:45
-21:
00
//
Pir
ritx
, P
orr
otx
e
ta M
ari
mo
tots
en
La
ud
iok
o
leh
en
gu
su e
ta l
eh
en
gu
sin
ak
21:
00
-22
:00
//
Pin
txo
ak
22
:00
-1:0
0 /
/ D
isk
o-d
an
tza
Ald
ai p
laza
05
.26
12:3
0 L
AU
DIO
SA
N F
ER
NA
ND
O J
AIA
K12
:30
//
Du
ltz
ain
ero
en
k
ale
jira
14:3
0 /
/ S
en
ide
tasu
n a
fari
a17
:30
//
Tu
ta e
ta i
ge
l tx
ap
elk
eta
22
:30
//
Be
rbe
na
Lati
orr
o a
uzo
a
05
.26
OR
OZ
KO
AN
DR
A M
AR
I K
AL
EK
O J
AIA
K13
:00
//
Ka
leji
ra e
ta p
lak
a
ko
ka
tze
a k
ale
are
n h
asi
era
n14
:30
//
Ba
zk
ari
a t
xo
min
ta
be
rna
n18
:30
//
Jo
lasa
k u
me
g
uz
tie
ntz
at
19:0
0 /
/ P
intx
oa
k g
uz
tie
ntz
at
19:3
0 /
/ Z
oz
ke
ta e
ta
ma
ria
txia
kA
nd
ra M
ari
kale
an
05
.27
LA
UD
IOE
RM
U A
ND
RA
MA
RIK
O J
AIA
K0
8:3
0 e
ta 1
0:3
0 /
/ Ib
ila
ldi
gid
atu
a13
:00
//
Art
za
in t
xa
ku
r e
rak
ust
ald
iaE
rro
me
ria
eg
un
oso
an
Erm
uko
larr
eak
05
.27
LA
UD
IOS
AN
FE
RN
AN
DO
JA
IAK
12:0
0 /
/ M
ez
a13
:30
//
Ag
inta
rie
n e
ta
du
ltz
ain
ero
en
ha
rre
ra14
:00
//
Sa
rie
n b
an
ak
eta
eta
to
kik
o p
rod
uk
tue
n d
ast
atz
ea
Lati
orr
o a
uzo
a
05
.28
LA
UD
IOE
RM
U A
ND
RA
MA
RIK
O J
AIA
KE
rro
me
ria
eg
un
oso
an
12:0
0 /
/ E
usk
al
Da
ntz
ak
16:0
0 /
/ U
me
en
tza
ko
ik
usk
izu
na
Erm
uko
larr
eak
05
.28
18:3
0 A
RR
AN
KU
DIA
GA
GA
ZT
E E
TA
HE
LD
UE
NT
ZA
KO
E
US
KA
L D
AN
TZ
AK
Txo
nd
orr
a g
azte
txea
06
.01
20
:00
AM
UR
RIO
DA
NT
ZA
IK
US
KIZ
UN
AJ
. U
ruñ
ue
lak
o d
an
tza
esk
ola
Am
urr
io A
ntz
okia
06
.02
10:0
0 A
MU
RR
IOA
IAR
AL
DE
KO
EL
KA
RT
AS
UN
E
GU
NA
11:0
0 /
/ S
ala
ke
ta e
kim
en
ak
Zo
rro
zta
rri
era
ku
ske
ta13
:30
//
Ma
nif
est
az
ioa
eta
e
kit
ald
ia15
:00
//
He
rri
ba
zk
ari
a e
ta
be
rtso
-sa
ioa
19:0
0 /
/ E
spe
txe
-po
liti
ka
ren
a
urk
ak
o p
ita
da
19:3
0 /
/ K
on
tze
rtu
ak
: O
ste
rab
e +
Ez
tan
da
+ P
eru
h
Se
lek
tah
00
:00
//
DJ
ak
Herr
ian
INF
O +
aia
rald
ea.e
us
Ast
eb
uru
bete
osp
ak
izu
n
Erm
uko
larr
eeta
n
Asp
an
ov
ase
n
ald
ek
o d
an
tza
jaia
ldia
Lau
dio
n
Sex
u
an
izta
sun
a
hiz
pid
e O
kon
do
eta
Art
zin
ieg
an
Mai
atza
ren
25e
tik
28
ra l
uza
tuko
dir
a Er
mu
ko ja
iak
. Ost
iral
ean
um
een
tzak
o jo
-la
sak
eta
dis
kod
antz
a eg
on
go d
ira
Her
ri-
ko P
laza
n. L
aru
nb
atea
n “
Erro
nk
a b
erti
-k
ala”
pro
bak
har
tuko
du
pro
tago
nis
mo
a.
Igan
dea
n b
isit
a g
idat
ua,
art
zain
tx
aku
-rr
en t
xap
elke
ta e
ta e
rro
mer
ia e
gon
go
dir
a Er
mu
ko la
rree
tan
. Ast
eleh
enea
n e
re
ego
ngo
da
zert
az g
oza
tu: u
mee
ntz
ako
jo-
lasa
k, d
antz
a-em
anal
dia
eta
err
om
eria
eg
ingo
dit
uzt
e.
Sex
u a
niz
tasu
nar
en a
ldek
o h
itza
l -d
iak
esk
ain
iko
dit
uzt
e O
kon
do
eta
Ar-
tzin
iega
ko i
kas
tetx
eeta
n. L
aia
esko
lak
anto
latu
dit
u b
i ek
imen
ak, t
ok
iko
era
-k
un
dee
kin
elk
arla
nea
n.
Art
zin
iega
n m
aiat
zare
n 2
8an
-d
ato
-rr
en a
stel
ehen
ean
- es
kai
nik
o d
ute
hi -
tzal
dia
, 16
:45e
an. O
kon
do
n, a
ldiz
, os-
tegu
nea
n -m
aiat
zak
31-
izan
go d
a zi
ta,
ord
u b
erea
n. A
nto
latz
aile
ek j
akin
ara-
zi d
ute
Oko
nd
on
hau
rtza
ind
egi
zerb
i-tz
ua
ego
ngo
del
a. Z
erb
itzu
ho
ri b
alia
-tu
nah
i d
ute
n g
ura
soek
au
rret
ik j
aki-
nar
azi
beh
arko
du
te 6
86
58
7 8
89
tel
e-fo
no
ra d
eitu
ta e
do
cay
ala.
mir
en@
ayto
.ar
aba.
eus
hel
bid
e el
ektr
on
iko
ra m
ezu
b
at b
idal
ita.
“Est
ereo
tip
oak
eta
ro
lak
ap
urt
zea”
iz
ango
da
hit
zald
ien
xed
e n
agu
sia,
Lai
a es
kola
tik
jak
inar
azi d
ute
nez
.
“Hau
rrer
a” e
git
asm
oa
egin
go d
ute
la-
run
bat
ean
Lau
dio
ko A
ldai
pla
zan
. Asp
a-n
ov
asek
eta
SO
S La
mu
za P
arke
a p
lata
for-
mak
an
tola
tu d
ute
eg
un
a, e
lkar
lan
ean
. Zu
nb
a et
a h
aurr
entz
ako
pu
zgar
ri e
ta jo
-la
sak
ego
ngo
dir
a go
izea
n. A
rrat
sald
ean
, al
diz
, Ko
reo
gra
fia
Txap
elke
taz
eta
dis
-ko
dan
tzaz
go
zatz
eko
par
ada
ego
ngo
da,
P
irri
tx, P
orr
otx
eta
Mar
imo
tots
en “
Lau
-d
ioko
leh
eng
usu
-leh
eng
usi
nen
lag
un
-tz
arek
in”.
14 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Testua Izar Mendiguren Cosgaya
Ekhiren heriotza da liburuaren ardatza. Nire kontsultara datozenek eman zidaten liburua
ateratzeko ideia. Guraso asko etorri zaizkit haurrak zendu zaizkielako zulotik atera ezinik. Nik 3 urte eman ditut heriotza lantzen, terapiak egiten. Asko lan egin eta gero ohartu nintzen irribarrea eskuratu dudala, bizitza polita dela pentsatu dudala berriz. Horregatik liburuan islatu dut bizitako prozesua; trantze bera bizi dutenak lagundu ahal izateko. Dena den, heriotza hainbeste lantzen denez, ez dut uste dolutik pasa behar denik laguntza sentitzeko. Heriotzarekiko ikuspegi ezberdin bat da, erlijiotik kanpo dagoena.
Heriotza ikuspegi erlijiosotik aldendu duzu.Heriotza bizitzaren parte da, inolako taburik gabe hitz
egin beharko litzateke horri buruz. Heriotza bizitzan integratzen saiatu behar gara, gertu dugunean egoera hobeto kudeatzen jakiteko.
Heriotzaz hitz egitea beharrezkoa dela diozu.Gertukoren bat hiltzen denean gauza eta emozio asko
isiltzen dira, ez dira kontatzen. Jendeak sentipen arraroak ditu,baina ez ditu komunikatzen, egoera bera bizi duen batekin ez bada. Zergatik gertatzen den hau? Kritikekiko beldurragatik. Jendeak ez du energia ulertzen. Maitasuna gure parte da, energia: indartu, mindu... egin gaitzake.
Zergatik jaiotzen gara? Zergatik bizi ditugu egoera hauek batzuek, eta beste zenbaitek ez? Zergatik? Galdera horiek erantzuteko beharra sentitu nuen nire semea hiltzean. Zergatik igaro behar nuen nik trantze hori, umeekin parkean jolasean guraso mordoa zeudenean? Hari horietatik abiatuta jo nuen nire burua laguntzeko erantzun eta terapia bila. Batzuei erlijioan sinisteak laguntzen die, niri
ez. Horregatik, heriotza zientifikoki aztertzea erabaki nuen. Nire ustez, saneatzeko zergatiak bilatu behar dira: egoera ulertu behar da, onartu eta aurre egin. Nik beti eramango dut motxila hori aldean, baina zama ez izatea lortu behar dut.
Nola landu beharko litzateke heriotza, zure ustez?Zenbait tokitan heriotza ospatu egiten dute, sofan
malkotan hautsi ordez. Sinistea edo ez sinistea kulturarekin lotua dago, barneratu dugunarekin. Nik denetarik ez ikastea botatzen dut faltan, bakoitzak balora dezan zeri heldu eta zeri ez. Nire amona 92 urtez bizi izan zen, eta ez nuen sekula beltza ez den kolore batekin jantzita ikusi. Beti zihoan lutoz. Hori kulturaren ondorio da. Gauzek beti dute erantzun edo arrazoiren bat, baina bilatu egin behar da horretarako, eta ez da erraza. Nik hautatu nuen bidea oso gogorra izan zen, terapia oso emozionala izan baitzen.
Terapia hautatu zenuen indarberritzeko bidetzat. Brian Weis Estatu Batuetako psikiatrak planteatutakoa
da, iraganeko bizitzetara jotzean datza, pazienteen fobiak soluzionatzeko. Bartzelonara joan nintzen orduan, Cristina San Migelekin -haren ikaslea- gauzatzera. Oso terapia gogorra da, emozionalki prestatua egon behar zara. Mendizale bat baina, ezin da Everestera heldu lan gogotik egin ezean. Edozer konpontzeko lana dago atzean. Terapiarekin bizitzarekiko ikuspegia aldatu zitzaidan: gozatzeko aukera ikusi nuen.
Ekhi proiektua ez da liburua bakarrik...Iñaki Plazak -nire bikoteak- DVD disko bat egin zion,
eta liburu hau proiektuaren parte da ere. Indiara bidaia bat egin genuen duela 5 urte. 56 bizikleta erosi genituen Vicente Ferrer Fundazioaren bidez hango herri bateko haurrei emateko, 10 kilometrora baitzuten eskola eta
bestela ezin ziren iritsi. Bizikleta zen eskolaratzeko zuten aukera bakarra. Iñakik Ekhi proiektua abiatzea erabaki zuen orduan; diskoaren irabaziak bertan eskola bat eraikitzera bideratuta. Ikastetxea egiteko diru askoz gehiago behar denez, liburuko dirua ere horra bideratuko dugu. Hiruzpalau urteren buruan ametsa egi bihurtzea espero dugu.
Bizitzari aurre egiteko zer planteatu duzu liburuan?Ekhiren heriotzaz geroztik, gehiago baloratzen dut
bizitza. Nire umeak hezteko modua ez zen bera izango Ekhi ez balitz hil. Jende askok lagundu nau Ekhi gaixotu zenetik. Zaku horretan sartzen ditut gaixoaldian aldamenean izan genituen 3 pediatrak. Urtebeteko txertoa jartzean makaldu zen, sukar handia izan zuen eta gaizki jarri zen. Oso ume irribarretsua zen, sekulako begi urdinak zituen, baina nik helduaren begirada ikusten nion, jakintsuarena. Irakastera zetorrenaren sentsazioa izan nuen hasieratik, eta hala izan da. Asko lagundu digu pertsonalki garatzen Ekhik.
Zer ikasi duzu semearen heriotzatik?Heriotza bizitzaren parte dela, eta badirela luzatu ezin
diren egoerak. Ekhiren ondotik nire bizitzan agertu diren pertsona guztiak indartzeko etorri dira, ez txikitzeko. Hori sekulakoa da. Nik beti sentitu dut Ekhik aurrera egiteko harriak jarri dizkidala bidean.
Nolakoa izan da liburua sortzeko prozesua?Bi seme txiki ditudanez, gauetan idatzi dut. Ama izanik,
familia eta lan bizitza uztartu behar izan ditut. Ni ez naiz idazlea, beraz, 5 urte pasa ditut bukatu arte. Hasiera batean, liburuaren izenburua Zergatik Ekhiri? Zergatik niri? zen. Argitaletxeko aditu batekin -Igor Del Barrio- jarri nintzen kontaktuan orduan, nik adierazi nahi nuena irakurleari ulerterrazagoa egiteko. Bien artean idatzi dugu liburua.
Kultura
MAITE GARCIA RIOBOk (Pontedeume, 1978) URTEAK DARAMATZA
URDUÑAN BIZITZEN. 13 HILABETEREKIN HIL ZITZAION EKHI SEMEA. LIBURUA
IDATZI DU, HAURREN HERIOTZAREN DOLUARI AURRE EGITEKO.
“Heriotza bizitzaren parte dela
erakutsi dit Ekhik”
15AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
kultura
“New York eta Los
Angelesera dantza egitera joateko
irrikitan nago”
SAYDI LUBANZADIO (Laudio, 1996) DANTZARI JAIO DA ETA FAMA ¡A
BAILAR! TELEBISTA SAIOKO LEHIAKIDE OSO OSPETSUA BILAKATU DA.
PROGRAMATIK KALERATUA IZAN OSTEAN, LAUDION ETA KANPOKO
ERREALITATERA MOLDATZEN ARI DA, BAINA EZ DENBORA LUZEZ, LANEAN
JARRAITU NAHI BAITU MUNDUKO ELITERA HELDU ARTE.
Testua Aitor Aspuru Saez
Iragan astean atera zinen Fama ¡a bailar! saiotik. Zer moduz zaude?
Nekatuta nago, baina pozik. Nire lana ondo egin dut, eta orain informazioa jasotzen ari naiz. Aldaketa ez da oso handia izan, baina telebista-saioan hamar astez egoteak eragina izan du nire eguneroko zenbait gauzetan. Oso modu bortitzean suspertzen naiz eta mikrofonoa jarri behar dudala pentsatzen dut.
Bestalde, ezustean harrapatu nau jendearen maitasunak. Ikusten dudanean nirekin hunkitzen direla oso arrunta naizela esateko gogoak sartzen zaizkit. Edonola ere, ondo daramat. Kide batzuek oso txarto pasa dute. Astebetez egon ziren negarrez eta urduritu egiten ziren galaren ordua hurbiltzen zenean. Ni oso lasai egon naiz.
Nituen gabeziak hobetzeko balio izan dit saioak. Azken finean, asko landu ditugu nik ezagutzen ez nituen estiloak. Lagundu nau, zentzu horretan, elikatzeko, eta nire burua ezagutzeko. Orain badakit pazientziarik ez dudala, beste gauza batzuen artean.
Telebistan alde gozoa ikusten da bakarrik. Zer nolako egoerak bizi izan dituzu barruan?
Gogorra izan da. Ni 17 urterekin joan nintzen Parisera dantzatu nahi nuelako. Hori ere ez zen xamurra izan. Hasieran aitarekin egon nintzen, baina gero erabat bakarrik.
Horrekin alderatuta, uste nuen Fama ¡a bailar! erraza izango zela, baina ez du zerikusirik izan. Parisen zein telesaioan zure ametsak lortzeko borrokatzen zara, baina ez da gauza bera. Parisek bizitza aldatu zidan; etorkina izatea, hizkuntza ez menperatzea... Famaren alderik zailena, ordea, kanpoko informaziorik ez izatea
zen. Tontokeria dirudi, baina ez nekien jendeak gogoko ninduen edo ez. Buruak hortik jotzen du maiz, baina ez genuen denbora tarterik horri buruz pentsatzeko.
Horrez gain, oso gogorra da familiaren berririk ez izatea. Nire ama eta neba platora etorri zirenean negarrez hasi nintzen eta konturatu nintzen zenbat maite ditudan eta zenbat maite nauten. Banekien, baina ikustea telebista saio batera etorri zirela nigatik... Horrek bultzada eman zidan, birritan esan bainuen utzi nahi nuela.
Oso lehiakide naturala izan zarela goraipatu dute, baina nolakoa da 24 orduz grabatua izatea?
Niretzat ez zen ahalegin berezia izan telebistaren kameretara ohitzea. Kide batzuek ezin izan zuten. Agian hitz egiten ari ziren eta kamara hurreratzean isiltzen ziren. Nik, ordea, erabaki nuen etxean bezala jokatuko nuela. Egia da gogorra dela ikustea batzuetan egiten dizkizuten elkarrizketetatik soilik zati txarrak hautatzen dituztela. Hala eta guztiz ere, azkar ohitu nintzen.
Espero dut nire bizitza ez aldatzea. Egia da jende gehiagok jarraitzen nauela, baina nik bide bat dut egiteke, eta espero dut betetzea. Fama sartu da nire ibilbidean, baina aurrera egin beharra dago.
Jakina, saioaren bultzada profitatu nahi dut, eta ez naiz desagertuko egun batetik bestera, baina jorratzen ditudan estiloak oso hiritarrak dira: Londres edo Los Angelesekoak, esaterako. Ondorioz, atzerrira jo nahi dut.
Hori aipatu duzula, bi beka dituzu Estatu Batuetan ikasteko. Horietako bat Rihanna eta Beyoncéren koreografoak eman zizun, gainera.
Bai, biak, New York zein Los Angelesekoak egiteko irrikitan nago. Hori bai, zaila da. Los Angeleseko beka dantza ikastaro trinko batean eskuratu nuen eta egonaldia zein klaseak ordainduko dizkidate. Aldiz, Beyoncé eta Rihannaren dantzariak emandako bekak klaseak baino ez ditu barnebiltzen. Hortaz, ezin naiz Manhattanera diru gabe joan. Aurreztu behar dut, lehenik eta behin. Egin nahi ditut bi bekak, baina denbora beharko dut.
Fama ¡a bailar! saioan agertu baino lehen ibilbide luzea egin duzu, nahiz eta oso gaztea izan.
Bai, jende askok uste du bat-batean agertu naizela, baina txikitatik egin dut dantzari lotuta egin ahal nuen guztia. Oso pozik nago dantza ezagutu izanagatik. Bestela ez dakit zer egingo nukeen nire bizitzarekin.
Hemendik aurrera ez dakit zehazki zein izango den bidea. Badakit aurrera egingo dudala, baina ez dakit nondik. Fama erakusleiho bat da. Ikasi dut eta ezagutzera eman naiz, baina lanean jarraitu behar dut, telebista saioak ez dit ezer konponduko. Hori da argi dagoen gauza bakarra: buru-belarri lanean jarraitu behar dudala.
Ez dakit Londres edo Parisera joango naizen, baina Bilbotik alde egin behar dudala uste dut. Bi urte oso zoriontsu igaro ditut hemen, baina mundura atera behar naiz. Hasteko, Madrilera joango naiz klaseak jasotzeko, eta ikusteko nola doan dena. Gero gerokoak.
Lehiakideak aipatu dituzu, ondo moldatu zineten?Lehiaketaren alderik onena kideak izan dira. Beldur
nintzen. Asko eztabaidatuko genuela uste nuen, baina edizio honetako partide guztiok argi genuen ez genuela “reality”rik nahi, dantzatzea baizik. Zorte handikoa naiz eta kideak asko maite ditut.
Zure ametsik kuttunena zein da?Beyoncérekin dantzatzea. Hori da nire helburu
nagusiena. Hori lortuko banu agian beste bat jarriko nioke nire buruari, baina orain hori da gehien nahi dudana. Asko bidaiatu, ikasi eta lan egin beharra dago, horretarako.
16 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Testua Txabi Alvarado Bañares
Bigarren diskoa publikatu berri duzue. Zer berrikuntza ditu lehenengoarekin alderatuta?
Mushkumen lehen albuma zerbait esperimentala bezala jaio zen, Juncal, Amaya, Josean eta ni elkartu ginenean. Gure buruak instrumentu osaera sinple bate-ra mugatzea zen asmoa: Kitarra akustikoa, pianoa eta perkusioa. Osaera horretara mugatuaz gure buruak derrigortu genituen abes-tiak musikaren oinarrietara joz konposatzera, gure nortasuna eragin diguten estilo guztien artean bilatuz.
Lehen diskoaren ostean, eta hainbat kontzertu eta entseguren ondoren, handitu egin da talde-kideen arteko elkar-ezagutza. Bigarren disko honetarako bage-nuen ideia argiago bat gure soi-nua garatzeko jarraitu beharre-ko bidearen eta gure zuzenekoe-tan garatu ahalko genituen abestiak konposatzearen ingu-ruan, gure inprobisazio, perfo-mance eta dantzen taularatzea indartzeko. Zuzenekoa gure %50
da. Nire totem animalia lanak soinu indartsuagoa dauka, Den-bora diskoak baino izaera defi-nituagoarekin.
Taupaka elkartearekin publi-katu duzue disko berria. Zegatik?
Taupakako kideek proposatu ziguten diskoa eurekin plazara-tzea. Dugun harreman pertso-nalaz harago, gustuko genuen elkarte gisa zuten filosofia, sor-kuntza askatasun osoa eskaintzen ziguten eta, batez ere, diskoa SGAEren menpe egon gabe argi-taratzea. Bistakoa da gauza asko ditugula komunean.
Diskoko letra guztiak dira euskaraz.
Denbora diskoa hiru abesti plazaratu genituen gazteleraz. Baina, aipatu dugun bezala, lehenbiziko lan hori gure izaera osatzeko baliatu genuen, eta konturatu gara Mushkumen euskarak %100eko protagonis-moa hartu duela. Modu kon-tziente batean hartutako eraba-kia izan da, abestietan euskara-ren zolitasuna gaztelerarena baino egokiagoa zela ikusita.
Zer kontatzen dute zuen letrek?
Juncalek idazten ditu. Gai emozional eta existentzialak jorratzen dituzte. Eguneroko istorio eta aferetatik aldendu nahi dugu, gai poetikoetara trans-zenditzeko. Lengoaia hori askoz liluragarriagoa dela uste dugu. Ez dira hiru zati klasikoetan harrapatutako kontakizunak.
Gauzak hala, testuen inter-pretazioa entzuleen esku geratzen da. Bistakoa den guztia azkar igarotzen da entzulearen buru-tik, asimilatzeko erraza delako. Poetikoa den hori, aldiz, bizirik jarraitzen du, esanahiaren eten-gabeko bilaketa bat ematen dela-ko.
Zuen zuzenekoetan asko zaintzen duzue taularatzea.
Etxeko saloian entzuteko musika baino zerbait gehiago eskaini nahi diogu entzuleari. Musikatik harago doan zuzene-koa eskaintzen dugu. Eszenato-ki aurrean dauden ikusleak ikus-kizun batez gozatzea da gure helburua, bere zentzumenak etengabe piztuaz.
Ikuskizuna taldea taulara igo baino lehen hasten dela esan daiteke, gure eszenatokia set bat da, elementu teknikoak (mikroak, heldulekuak...) egurrezko, budi-nezko edota larruzko elemen-tuekin -eskuz eginiko eskulturak, besteak beste- uztartzen dituena.
Horrez gain, aipatu beharra dago abestiak zuzenekoetan dis-koan baino gehiago garatzen ditugula, inprobisazioa, dantza eta perfomanceak gehituta, bes-teak beste.
Diskoa aurkezteari ekin dio-zue. Zer asmo edo proiektu ditu-zue etorkizunera begira?
Ahalik eta toki gehienetan jotzea eta bideoklipak grabatzen jarraitzea. Bat argitaratu dugu dagoeneko, Basamortuan abes-tiarena. Denbora diskoarekin 3 bideoklip plazatu genituen, eta antzeko zerbait egingo dugu Nire totem animalia lanarekin.
Multimediaren aroan bizi gara eta Mushkum taldeko kideoi asko gustatzen zaigu irudiaren artea: estetika, argazkilaritza, bideoa... musikaren osagarri ezin-hobea dela deritzogu.
“Euskarak%100kopresentziahartu dutaldean”
MUSHKUM TALDEKO KIDEA DA LUIS VIL, JUNCAL ANTZUGARAI, JOSEAN VALLE ETA AMAYA MOLEONEKIN BATERA. PROIEKTU MUSIKALAREN
BIGARREN LANA PLAZARATU BERRI DUTE: NIRE TOTEM ANIMALIA DISKOA.
D´zanp erreferentziazko hitzordua da dantzarientzat. Maiatzaren 5ean edizio berria antolatu zuten Bilboko Eus-kalduna Jauregian eta talde ugarik eman zuen izena.
Horien artean zegoen Laudio Wellness. Street dance generoa lantzen duen talde gazteak ez zuen helburu zehatzik eta bes-te 28 talde gehiagorekin neur-tu zen “Youth” kategorian. Ezustean, 3. postua erdietsi zuten eta oso modu positiboan baloratu dute emandako urra-tsa.
Laudio Wellness taldeak 3. postua eskuratu zuen D´zanp lehiaketan
Orbeko Etxean girotu dute Star Wars sagaren “fan filma”
Kultura
Javier Gil laudioarrak idatzi eta zuzendu du Star Wars: El último concierto pelikula eta Iván Gil izan da ekoizlea. Lana “fan film” generoaren barruan dago, hau da, espazioko saga-ren jarraitzaileek ekoiztutakoa da. 32 minutu irauten du, gaz-teleraz dago egina eta herriko zenbait pertsona agertzen da bertan.
Obrak film originalen pasar-teak eta Laudioko etxe oku-patuan bertan hartutako irudiak uztartuko ditu, besteak beste. Izan ere, istorioa Darth Vaderrek eta bere metal tal-deak Orbeko Etxean ematen duten kontzertuan dago giro-tua.
Orbeko Etxearen urteurre-naren barruan estreinatuko dute filma, Jedi Galaktikoa jaialdian. Ekainaren 29an izango da zita, 19:30ean. Pin-txo-potearekin hasiko dira eta pelikula sorta proiekta-tuko dute gero.
17AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
kultura
Testua Txabi Alvarado Bañares
Eskuak bete sari itzuli dira Oroz-koko Gazte Asanbladako kideak Euskarazko Spoten Euspot lehia-ketatik. Spot onenaren saria jaso dute Gizaki programatuak izene-ko bideoagatik.
“Arratsalde batean bildu ginen bideoko ideia pentsatzeko. Hain-bat proposamen atera ziren, baina topikoetan ez erortzea eta errea-litatea Gazte Asanbladaren ikus-puntutik jasotzea erabaki genuen azkenean”. Hala azaldu du bideoa-ren sorkuntza-prozesua asanbla-dako kidea den Nora Latatuk. Bere izenean aurkeztu zuten lana lehia-
ketan. Hori dela eta, bigarren sari bat jaso dute: Mondragon Uniber-tsitateko ikasle batek eginiko spot onenarena -Latatuk bertan ikas-ten baitu-.
Hala ere, gazte eragileko kideek nabarmendu dute lana kolektiboa izan dela. “Guztion artean egin dugu. Irabazi dugun dirua gazte asanbladaren proiektuak aurrera ateratzeko baliatuko dugu”.
Aurreko edizioetan ere sarituakHonakoa ez da Orozkoko Gazte
Asanblada euspot lehiaketara aur-keztu den lehenbiziko aldia. Iazko edizioan beste bi sari irabazi zituz-ten: Publikoarena eta Mondragon Unibertsitateko ikasle onenarena.
Orozkoko Gazte Asanblada garaile Euspot lehiaketan
Orozkoko Gazte Asanbladako kideak, saria jaso ostean. Orozkoko Gazte Asanblada
Hamabi talde igaro dira Amurriock lehiaketaren finalaurrekoetara
Testua eta argazkia Txabi Alvarado Bañares
Hamabi talde igaro dira Amurriock musika lehiaketaren azkenaurreko fasera. Iragan ostiralean -maiatzak 18- egin zen lehen finalaurrekoa. Meridian, Pomeray eta Hiri Galduak taldeak igo ziren oholtzara.
Ostiral honetan -maiatzak 25- rock eta metal musika jorratzen dituzten taldeen txanda izango
da: Moonshiners, Vertigo Rising eta Deus Ez .
Ekainaren 1ean, aldiz, “popa eta beste estilo batzuk” entzun ahalko dira Burubion, Tristtan Mourguy eta Horeba, Gwa Ya eta Magic Inn taldeekin.
Ekainaren 8an joko dute finaler-dietarako sailkatu diren azken hiru taldek: Oslo Ovnis, Deimocracy eta Hoax Attack, hirurak ala hirurak metal estilokoak.
Finalaurreko guztiak 22:00etan
hasiko dira eta sarrera doakoa izan-go da.
Finala, ekainaren 15eanBurubio kultur elkarteko kideak
pozik azaldu dira lehiaketak izan-dako harrerarekin, baina hautake-ta prozesua zaila izan dela nabar-mendu dute. Izan ere, 81 talde aur-keztu dira guztira norgehiagoka-ra. Ekainaren 15ean izango da fi-nala, Amurrioko Musika Astearen barruan.
Eyes Shut EPa aurkeztu du Maik Falls musika ekoizle laudioarrak
Kalean dago jada Maik Fallsen lan berria. Eyes Shut da EParen izena eta lau abestiz osatua dago.
“Nire aurreko lanarekin konparatuta soinu-diseinuan lan
handiagoa dago eta kantak soinu-sentsazioetan oinarrituagoak daude”, azaldu du musika ekoizle laudioarrak, eta iragarri du kanta gehiago sortzen ari dela. “Soinu
AFA
Cuadrabus
Zure egunerokoarenparte gara
18 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Kirola “Emakumeensareak osatzeko balio dute txapelketek”
UDANE ITURBE ARTAGOITIAk (Orozko, 2001) EMAKUME BIZKAITARREN
V. KINIELA IRABAZI ZUEN IRAGAN ASTEAN.
Testua eta argazkia Izar Mendiguren Cosgaya
Getxotik txapela ekarri berri duzu. Pozik garaipenarekin?Bai! Kiniela txapelketa izan zen, ezberdina, beraz. Hiru
liga egiten dira, bikoteka, Kinielan. Multzo bakoitzetik bikote bana sailkatzen da finalera. Baina ez da hori berezitasun bakarra: tantoka jolasten da, pilota galtzen duena doa kanpora; eta 15. puntua irabazten duenak egiten du txapelketan aurrera.
Azken tantoa da inportanteena, beraz!Bai, dena jokatzen da 15. tantoaren bueltan. Nik birritan
jolastu dut Pala Kiniela txapelketan, Getxon beti. Festetan antolatzen dute lehiaketa: Emakumeen arteko Pala kiniela txapelketa. Duela bi urte beste bikote batekin jokatu nuen, eta bigarren geratu ginen.
Orozkon egiten al da horrelako txapelketarik?Ez. Behin egin zen, duela asko, baina ez da errepikatu.
Palan Kinielak gizonezkoek egiten dituzte gehiago.
Nolakoa da palaren egoera Orozkon?Gure kategorian 6 emakume gaude jolasten, baina
badago 9 urtekoen beste talde bat. Gu gara nagusienak, 16urtetik gorakoak, federatuak. 20 urtetik gorakorik ez dago Orozkon. Gaur egun, emakumeak gara palan gabiltzan guztiak. Lehen, gizonak ere baziren, nire neba kasu. Eskupilotan ere aritu izan dira neskak, eta palan mutilak ere bai, baina ez da palako bikote mutilik atera. Palan ez dago jende asko, baina nik uste dut aurrera egingo duela urteekaz. Neska txikiek ilusio handia dute, eta hori ikustea oso polita da.
Noiz hasi zinen palan?Duela sei urte. Lagunekin batera animatu nintzen,
palan jolastea eskainiko zutela entzun genuenean probatzea erabaki genuen.
Ez da txapelketan goia jo duzun lehen aldia...Hasi nintzenetik egon naiz lehiatzen. Hasieran,
eskolakoekin zen, Orozkokoen artean egiten genituen partidak.
Ilusioz eta gogotik entrenatzen duzue, Olgetan elkartean.Bai, palan astean bitan aritzen gara: astearteetan eta
ostegunetan. Taldean entrenatzen dugu, bederatziak batera. Normalean bikoteka aritzen gara, txapelketak binaka direlako. Orozkon, ordea, txapeketa bat antolatzen dugu, banakakoa. Ekainaren 23an izaten da finala.
Zein da zure erronka edo helmuga pertsonala?Momentuz ondo sentitzen naiz, jarraitu nahi dut.
Olgetan disfrutatzen dudan bitartean ez dut utziko. Ez dut beste erronkarik, gozatzea da nire helburua. Eskolarteko ligan izan dira gure partida gehienak, gu jada federatuta gaude.
Erresistentzia ala kolperako indarra, zer behar da palan?
Erresistentzia, baina kolperako indarra baduzu, hobeto.
Non lehiatzen zarete?Bizkaian, batez ere. Pala ez dago eskualdeka hain
errotuta, beraz, lurralde mailan jokatzen dugu. Uxue Etxebarria eta Uxue Lazkano orozkoarrek, esaterako, aurreko astean irabazi zuten Bizkaiko liga. Gure kategorian denok jolasten dugu, baina txikiagoek lotsagatik gaizki
pasatzen dute. Txapelketek emakumeen sareak osatzeko balio dute. Eskualdean ez dago lehiaketarik, baina Aretakoak bai ezagutzen ditugu.
Frontoian gizonezkoak dira nagusi, oraindik?Geroz eta gutxiago, baina bai. Orozkoko finaletan
ikusle gehienak mutilak dira. Eskupilotan palan baino pertsona gehiago dabiltza. Azken urteetan, ordea, jende gehiago animatu da. Bakoitzak bere jolasa du, nik lagunekin pala probatu nuen eta asko gustatu zitzaidan.
Zuretzat zer da pala edo palan jokatzea?Asko dibertitzea. Beste mundu bat da, frontoira sartzen
zaren unetik.
Pilotak ere izango du garrantzia palan...Bai, gomazkoak erabiltzen ditugu, baina mailaren
arabera ezberdinak dira: puntu berdedunak, horidunak...
Trinketean aritu al zara inoiz?Eskualdean ez dago frontoirik. Nik hiru aldiz probatu
dut, Bilbon. Udan Miribillara gonbidatu gintuzten trinketea ezagutzera. Astebetez aritu ginen gauza ezberdinak probatzen.
Zuek zarete Orozkoko aurreneko emakumezko pala jokalariak. Izan duzue erreferenterik?
Ez. Gure taldeko jendearen osabek beti jolastu dute palan, baina emakumerik ez dugu guk ezagutu. Duela 6 urte pala jartzea erabaki zuten, eta ni eta lagunak animatu egin ginen.
Zelako etorkizuna opa diozu kirolari?Ona, jende asko batu dezala!
19AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Arrate gestoria
Testua Aitor Apuru Saez
Laudio Eskubaloi taldeko neskek Arabako Kopako finala galdu zuten igandean Gasteizko Eharialdearen kontra. Partida berdindua izan zen, baina hiriburu
arabarrean geratu zen trofeoa.Bigarren urtez jarraian heldu dira Arabako Kopako finalera Laudio Eskubaloi taldeko neskak eta 25-19 galdu zuten Aranbizkarreko kirolgunean Eharialdearen aurka. Laudioko jende ugarik jo zuen Gasteizera herrikoak babestera.
ESKUBALOIA
Laudio Eskubaloi taldea bigarren izan da berriz Arabako Kopan
Laudio Eskubaloi taldea Aranbizkarran. Koldo Zabala
Testua Txabi Alvarado Bañares
Uztailaren 28an -larunbata- egingo dute Aretako Trail L a s t e r k e t a r e n b i g a r r e n edizioa. 18:00etan hasiko da norgehiagoka Aretako zubitik abiatuta, iaz goizez izan zen. Korrikalariek 12 kilometroko ibi lbidea osatu beharko dute, 750 metroko desnibel positiboarekin. Antolatzaileek jakinarazi dute bi hornidura puntu egongo direla: 5 ,5. kilometroan bata eta helmugan bestea.
Izen ematea zabalikAtzo ireki zen izena emateko
epea. Sportmaniacs.com webgu-
nean egin daiteke inskripzioa, uztailaren 23ra arte. Antolatzai-leek aurreratu dute 200 parte hart-zaile onartuko dituztela gehienez. Hori bai, izen-ematea garestitu
egingo da denbora igaro ahala. Ins-kripzioa ekainaren 1ean edo lehe-nago egiten dutenek 8 euro ordain-du beharko dituzte. Beranduago egiten dutenek, aldiz, 10 euro.
TRAILA
Uztailaren 28an izango da Aretako II. Trail Lasterketa eta ireki dute izena emateko epea
Iaz egin zuten lasterketaren lehen edizioa. Aiaraldea.eus
BORROKA ARTEAK
Izaro Blanco da Espainiako Kick Boxingeko Light eta Point Contacteko txapelduna, eta Iker Blanco bigarrena
Testua Aitor Aspuru Saez
Izaro eta Iker Blanco Pikaza neba-arrebek Pontevedrara jo zuten maiatzaren 12ko astebu-ruan Espainiako Kick Boxing Light Contact eta Point Contact Txapelketetan parte hartzeko.
Izaro 65 kilo gaineko 13-14-15 urteetako kategorian lehiatu zen eta txapelak lortu zituen bi diziplinetan, bost borroka egin ostean. Ikerrek, ordea, 79 kilo
azpiko 16-17-18 urteetako espa-rruan borrokatu zuen. Bost nor-gehiagoka izan zituen ere eta Kick Boxing Light Contact zein Point Contacten bigarren pos-tuak eskuratu zituen.
Arrakastaz beteriko ibilbideaUgaoko Txapeldunak klube-
ko bi kirolariek Oscar Nevado 2012ko Munduko Kick Boxing Light Contacteko txapelduna izan zuten entrenatzaile astebu-ruan. Izaroren palmaresa nabar-
mentzekoa da: 8 aldiz izan da Es-painiako Light Contact txapel-duna, 3 aldiz txapeldunordea eta munduko 5. postuan sailka-tu zen behin. Horrez gain, Euska-diko 10 txapelketa irabazi ditu.
Bere neba Ikerrek Espainia-ko 5 txapelketa erdietsi ditu eta 3 txapeldunordetza Light Con-tacten. Hori ez ezik, Euskadin 12 aldiz izan da garaile. Gaine-ra, Kick Boxingeko gerriko bel-tza dauka eta epailea da Muay Thay eta Kick Boxing kiroletan. Lau domina eskuratu dituzte.
Iñaki Gonzalez laugarren Ultra Estels del Sud lasterketan
Amurrio Trail taldeko kidea 4. izan zen sailkapen orokorrean eta 3. seniorrean. Tarragonan lehiatu zen 65 kilometroko eta 3.200 metroko desnibeleko las-terketa. 7 ordu eta 35 minutu behar izan zituen Gonzalezek ibilbidea osatzeko.
Maiatzaren 12ko asteburuan izan zen norgehiagoka.
Utzi zure errenta 17 profesionaleneskuetan
20 urte baino gehiagoko eskarmentua Profesional adituak eta arituak Zure beharrei egokitutako prezioak Errenta-aitorpenean emaitzarik onena bermatzen dizugu
Iturralde kalea 2, AMURRIO945 89 02 06info@arrategestoria.comwww.arrategestoria.com
Kirola
20 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Kirola
Testua Aimar Gutierrez Bidarte
Urteen ostean hockey zelaian zara berriz, norekin eta Espaniako Selekzioarekin. Nola heldu zara horra?
Espainiako Selekzioak entre-namendu bat egin zuen duela hilabete inguru, hemen, Gardea-ko zelaian. Hasieratik neukan susmoa zer edo zer proposatu behar zidatela, behin eta berriro eskatu baitzidaten beraiekin entrenatzeko. Azkenean etorri eta eurekin batera Bartzelonan jokatuko den Munduko Txapel-ketan parte hartzeko eskatu zida-ten.
Hasieratik animatu zinen Selekzioarekin aritzera?
Ez, inondik inora. Kostatu zitzai-dan erabakia hartzea. Azken finean, urte asko igaro dira Hoc-keyan aritzen nintzenetik. Etxe-koen babesa eta animoak ezin-bestekoak izan dira, nigan kon-fiantza osoa jarri dute. Beraiei esker hartu nuen erabakia. Orain bai, oso ziur eta motibaturik nago, polita izango da.
Zenbat igaro da hockey-an jolasten ez duzunetik?
Hiru urte igaroko ziren Laudion geneukan emakume taldetxoa desegin zenetik. Entrenatzeko geratzen ginen eta lagun-arteko partidak jokatzen genituen. Aurre-tik, ez dut gogoan zenbat urte pasa diren Aiara Hockey taldea utzi genuenetik. Goi-mailan ari-tu izan ginen jolasten garai har-tan, gutxienez bi aldiz igo ginen ohorezko mailara.
Garai hartako inorekin koin-tzidituko duzu orain Selekzioan?
Ez, ez dago nirekin jolasten zuen inor orain. Gehienak gaz-teagoak ziren, eta ez daude nire kategorian. Getxoko eta Donos-tiako jokalariekin elkartuko naiz, guztira Euskal Herriko zazpi emakume joango gara Bartzelo-nako Munduko Txapelketara, bat zalantzan dagoen arren, lesiona-tuta baitago.
Nola ari zara Munduko Txa-pelketa prestatzen?
Fisikoa egiten hasi naiz. Egu-nero ateratzen naiz korrika egi-tera eta arratsaldetan Gardeara hurbiltzen naiz Ganbegiko joka-lariekin batera jolastu eta pilota pixkat ikutzera.
Kostatzen ari zait martxa har-tzea, ez pentsa, aurrekoan gor-
putza guztiz minduta esnatu nintzen, baina oso gogotsu nago, esperientzia polita izango da, seguru.
Nolakoa izan da berriz ere jokatzera itzultzea?
Nik oso ondo ikusi dut nire burua, oso gustura aurkitu naiz Espainiako Selekzioarekin egin-dako entrenamenduetan, uste dut ez dudala maila galdu. Ikusi beharko da orain zer gertatzen den Munduko Txapelketan (barreak) ez dut uste selekzio guztiak berdinak izango garenik.
Zer espero duzu Munduko Txapelketaz?
Ondo pasatzea eta jolasteko aukera izatea, horrekin konfor-matzen naiz. Zalantzarik ez dut esperientzia itzela izango dela. Ni master 50 kategorian arituko naiz baina badira beste kategoria asko ere, hockeyaren festa izan-go da Bartzelonakoa. Gure kate-gorian 19 selekziok hartuko dugu parte, oso kopuru ona da.
Gustatuko litzaidake munduko hockey selekzio handiren baten kontra aritzea, Australia edo Her-behereak.
Urte guzti hauen ostean, nola
ikusten duzu hockeya Aiaral-dean?
Zoritxarrez behera doan zerbait da, ez dakit zergatik. Garai batean talde asko zeuden Laudion bertan, orain bakarra geratzen da. Harro-bia badago eta gaztetxoak bada-toz atzetik, baina zaila da jokala-riak mantentzea, futbolarekin lehiatu beharra dago.
Neska taldeak ere behera doaz, Laudion zeuden neska gazteak Getxora joan behar izan dira jolastera herrian ez baitzegoen taldea mantentzeko adina joka-lari.
Nola finantzatuko dituzue txapelketako gastuak?
Hori da kontua. Guk, jokalariok, asumitu beharko ditugu txapel-ketako gastu guztiak, bai Bartze-lonako Munduko Txapelketakoak baita entrenamendu saioetakoak ere.
Oso tristea da baina ez da ezer berria, hockeya ez da futbola. Laudioko hockey taldeetako joka-lariek urteak daramatzate inon-go dirulaguntzarik gabe gastu guztiak asumituz. Ari gara babes-leren bat bilatzen, baina oso zai-la da. Pasioak mugitzen gaitu, ez diogu hockeyan jolasteari uko egingo.
“Kostatu zait Munduko
Txapelketan parte hartzen
animatzea”
NURIA LARRINAGA (Laudio, 1964) URTE LUZEZ ARITU DA HOCKEYAREN
GOI-MAILAN. ORAIN STICKA ESKU ARTEAN HARTZEKO AUKERA IZANGO DU
BERRIZ, BARTZELONAN IZANGO DA UZTAILAREN 25ETIK ABUZTUAREN 5ERA
MUNDUKO TXAPELKETAN JOKATZEN.
Kimu kategoriako Euskal Kopako Arabako finalean lehiatuko dira Altzarrate D taldeko jokalariak. Maiatzaren 2 6 a n i z a n g o d a p a r t i d a Gasteizen, Olaranben, hain zuzen, eta Lakua kluba izango da arerioa.
Altzarrate D taldeak Euskal Kopako Arabako finala jokatuko du hilaren 26an
Carlos Larrory enpresariak kudeatuko du aurrerantzean CD Laudio
Iragan astean egin zen CD Laudioren batzar orokorra Laudioko Kultura Etxeko Arraño gelan. CD Laudioren zuzendaritza berria hautatzea zen bileraren xedea, eta hala egin zuten. Carlos Larrory enpresaria prest azaldu da aurreratzean klubaren kudeaketaz arduratzeko, bere zuzendaritza-taldearekin batera.
Bahitura judizialaKlubaren egungo egoera
ekonomikoaren berri eman zuen Jose Gomezek atzo eginiko batzarrean. Orain arte CD Laudioren presidentea izan da bera, eta klubaren aurkako bahitura judizial bat existitzen dela jakinarazi zuen bileran. Hala ere, Larroryren zuzendaritza-taldeak adierazi du egoera horren b e r r i d u e l a e t a a r a z o a k o n p o n t z e k o m o d u b a t plazaratuko duela laster.
Jaiotzez Laudiokoa da Larrory, eta futbolaren munduarekin harremana du. Datorren ekainaren 30ean hartuko du lan-talde berriak klubaren kontrola. Hala ere, lanean hasi dira jada, kirol eta ekonomia proiektuak lehenago aurkezteko asmoa baitute.
21AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Herriko plaza
ZozketaEskelakJANA ileapaindegian ile garbiketa eta mozketa unisexa
Denborapasak
DENBORAPASEN SOLUZIOAK
Sudoku, hitz-gurutzatu eta hitz gezidunen soluzioak web-gunean ikusgai: http://www.aiaraldea.eus/users/denborapasak
ZAILAERRAZA
NoraZorionak Noritx! Badakizu gu beti berandu, baina lasai aurten oparia lehenago jasoko duzu!
Jujus
PeioZorionak Peio! Segi beti bezain jator bazter guztiak alaitzen! 28 musu erraldoi!!!
Bakeroen familia
GanekoZorionak zure 10. urtebetzean etxekoen partez. Maite zaitugu!
Etxekoak
Laudioko Jana ileapaindegian ile garbiketa eta mozketa egiteko aukera zozketatuko du Aiaraldea hedabideak
Zozketa data: maiatzak 25, 12:00etanwww.aiaraldea.eus web atarian
AneZorionak Mari!!! Oso ondo pasa zure urtebetetzean eta muxu pilo zuretzat!
Neskak
Aizane / IzargiJada 4 urte!! Mila zorion bientzat!! Orain eta beti hirurak bat!! MZ
Amatxu
Bidali zure zorion mezua agurrak@aiaraldea.eushelbidera ekainaren 1a baino lehen
22 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Aiaraldea
23AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
24 AIARALDEA #88 2018ko maiatzaren 23a
Kontra
AUSTRALIA
DESKRIBAPENA
Historiaurretik bizi dira
gizakiak Australian. Lehen
espedizio europarrak
XVI-XVII. mendeetan
iritsi ziren bertara.
Erresuma Batuko presoak
eraman zituzten bertara
kolono gisa. 1901. urtean
independizatu ziren
Erresuma Batutik. Egun
herrialdeak lotura estua
du Estatu Batuekin.
AZALERA
7.741.220 kilometro
koadro.
BIZTANLEAK
25 milioi biztanle.
HIZKUNTZA
Ingelesa.
BITXIKERIAK
Erresuma Batuko Isabel
II. erregina da formalki
Australiako estatu-burua.
“Australian bertakoek zein atzerritarrok ditugu lan baldintza prekarioak”
Austra lian zaude. Non zehazki?
Australiako ekialdera etorri naiz, Brisbane hirira.
Zertara joan zara Australiara? Ze asmorekin?
Karrera bukatu berritan nengoen eta beti izan dudanez at zer r i r a joate ko gogoa momentu ona iruditu zitzaidan etortzeko. Nire asmo nagusia beste jendarte bat ezagutzea zen, munduko beste leku bateZZan bizitzea. Ingeles maila hobetu eta hainbat lekutako jendea ezagutzeko aukera polita iruditzen zitzaidan.
Nolakoa da zure egunerokoa bertan?
Oraintxe bertan zerbitzari gisa nabil jatetxe batetan, bost edo sei egunez astean. Bertan lanean ez nagoenean janaria banatzen dut motor batekin. Astelehenetik ostiralera ingeles
klaseak jasotzen ditut eta denbora libre apur bat dudanean eskalatzera joaten naiz.
Egia esan denbora libre askorik ez dut, Australia oso garestia da eta biziraun nahi baduzu lan egitea besterik ez dago!
Badago beste euskaldunik zurekin ber tan? Nolakoa d a h a r r e m a n a b e r t a ko herritarrekin?
Brisbanen Lorea Garcia bizi da, Amurrioko neska bat. Bere etxean bizitzen pasa nituen lehenego bi asteak. Lekeitioko mutil bat ezagutu dut baina Gold Coasten bizi da, Brisbanetik ordubetera.
Hemengo jendea nahiko atsegina da eta normalean beti daude laguntzeko prest, baina ingelesez oso arin eta hitzak laburtuz egiten dute berba eta batzutan konplikatua izaten da ulertzea...
Zer gustatu zaizu Australiaz gehien?
Australiaz gehien gustatu zaidana kultur-aniztasuna da, ez dakit beste hirietan zelan izango den baina Brisbanen behintzat mundu osoko jendea eta kultura ezberdin asko ezagutzeko aukera dago.
Eta gutxien?Gutxien gustatu zaidana
gizar tea oso kontsumista dela eta lana oso prekarizatua dagoela. Argi dago atzerritarrek baldintza txarrenak izaten dituztela normalean. Baina, kasu honetan, bai Australiarrek bai atzerritarrok ditugu lan baldintza prekarioak.
Eskalatzaile amorratua zara, Non eskalatzen duzu?
Denbora librea dudanean eskalatzen dudala esan dut baina orain arte lana topatzen ibili naiz eta 3 hilabete igaro ditut
eskalatu gabe... Behin Brisbanen bertan dagoen Kangaroo Point-en eskalatu nuen baina arroka ez da oso ona eta dauden bideak hasiberrientzat dira gehienbat. Aste honetan rokodromo batean eman dut izena eta hor nabil, ahal dudanean joaten.
Zer aukera ditu eskaladak Australian?
A u k e r a a s k o d a u d e : Grampians, Blue Mountains, Castle Hill... Baina bidaiatzeko dirua behar da eta oraintxe bertan hori ez da soberan dudan gauza bat -barreak-.
Ezberdintasunik igarri duzu Euskal Herriko eta Australiako eskalada munduen artean?
Ez dut harreman askorik izan eskalada munduarekin duela gutxi arte. Baina ikusi dudana nahiko antzekoa da, eskalatzaileon artean oso giro ona dago beti.
Josu ArtetxeJAIOTERRIAAIARA (1995)
BIZILEKUAAUSTRALIA
BIDAIAREN XEDEABESTE HERRIALDE BAT EZAGUTZEA
Sam Petherbridge
Aiaraldetik mundura
Arantzar, z/gLAUDIO (Araba)
946 721 200 // infor@jez.es
Tellería 2, Laudio (Araba)94 672 65 43// info@
grafiksarea.ecom
EGUNKARI HAU LAGUNTZEN DUTE:
Argitaratzailea: Aiaraldea Kooperatiba Elkartea Tirada: 10.000 ale. Maiztasuna: HamabostekariaLege gordailua: BI-1230-2013 Posta elektronikoa:egunkaria@aiaraldea.eusagenda@aiaraldea.eusagurrak@aiaraldea.eusPublizitatea:publizitatea@komunika.eusTlfnoa: 688 62 53 94Helbidea: Nerbioi Kalea 12, behea. Laudio. Araba. 01400Telefonoak: 94 656 85 54/688 62 59 00 Web-gunea: www.aiaraldea.eusERREDAKZIO OHARRA: Aiaraldea Aldizkariak ez du bere gain hartzen iritzi artikuluetan, zein egindako elkarrizketetan adierazitakoaren erantzukizuna.
top related