1. kasu klinikoa
Post on 09-Jan-2016
72 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
1. Kasu klinikoa
• 35 urteko emakumea. Osasun arazorik ez dauka. Ginekologoarenera doa, ohiko azterketa egin diezaion. Miaketa ginekologikoa guztiz normala da. Umetoki-lepoko zitologia-lagina hartzen dio.
Diagnostikoa
• Umetoki-lepoko zitologia normala
2. Kasu klinikoa
• 43 urteko emakumea. Ohiko azterketa ginekologikoa. Osasun arazorik ez.
Diagnostikoa
• Umetoki-lepoko zitologia: Epitelio barneko behe mailako lesio ezkatatsua (LGSIL) – giza papilomabirusak eragindako lesioa.
3. Kasu klinikoa
• 50 urteko emakumea. Odol jario arina baginatik. Azterketa ginekologikoan, kolore gorriko gune irregular bat ikusten da umetoki-lepoan.
Diagnostikoa
• Umetoki-lepoa: Kartzinoma in situ
4. Kasu klinikoa
• 22 urteko emakumea. Koskor bat nabaritu du eskuineko bularrean. Borobila da eta ez dago ondoko ehunei itsatsita.
Diagnostikoa
• Bularreko fibroadenoma.
5. Kasu klinikoa
• 40 urteko gizona. Koskor bat nabaritu du bizkarrean. Larruazal azpiko ehunean dago eta biguna da.
Diagnostikoa
• Lipoma
6. Kasu klinikoa
• 48 urteko gizona. Oso tumor handia dauka ezkerreko izterrean, atzeko aldean.
Diagnostikoa
• Liposarkoma
top related