01 hezkuntza eta curricculum proiektuaren markoa · euskal herriko ikastetxeek adostu eta...
Post on 02-Sep-2019
1 Views
Preview:
TRANSCRIPT
3
Aurkibidea
Sarrera 1. Curriculum diseinuaren ezaugarri bereizgarriak 1.1. Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma
- Konpetentzietan oinarritutako curriculuma - Euskal curriculumeko kultur ibilbidean oinarrituko curriculuma - Prozedura metadiziplinarrak arlo guztietan integratzen dituen curriculuma - Euskara ardatz duen eleaniztasuna bideratzen duen eta konpetentzia digitala ikas arlo
guztietan integratzen dituen curriculuma - Ebaluazioan oinarrizko konpetentzia guztiak barne hartzen dituen curriculuma
1.2. Ikaslearen arloko irteera-profilaren eta integrazio pedagogiaren baitako unitate didaktikoaren
diseinua
2. Curriculum-diseinuaren garapena: zehaztapen-mailak
3. Curriculumaren lehen zehaztapen-maila: Ikaslearen irteera-profil orokorra 3.1. Testuingurua eta behar izan indibidualak / sozialak 3.2. Bizitzako eremuak eta egoerak 3.3. Hezkuntzaren xedeak 3.4. Oinarrizko konpetentziak 3.5. Metodologiaren ardatzak
- Integrazioaren pedagogia - Prozedura metadiziplinarrak
3.6. Ebaluazioaren ardatzak - Ebaluazio-motak eta bakoitzaren funtzioak - Ebaluazio-gaiak - Ebaluaziorako erreferenteak: irizpideak eta lorpen-adierazleak
4
SARRERA Gaur egun adostasuna (teorikoa eta politikoa) duen baieztapena da (Euskal Curriculumaren egitasmoa
(2005), Europako Batzordearen gomendioak (2006), Loi d´Orientation (2006), LOMCE, Nafarroako eta
EAEko dekretuak: Oinarrizko Hezkuntzaren bukaeran ikasleak lortzea espero den irteera-profila
oinarrizko konpetentziak direla.
Oinarrizko konpetentziak ipar modura hartuz, Oinarrizko Hezkuntza osoa etenik gabe eraikitzen duen
Hezkuntza-eredua garatzea da egungo nazioarteko erronka nagusia.
Nazioarteko erroka horri euskal ikuspegitik aurre egiteko aukera dira Euskal Curriculumaren
garapenerako eraikitzen ari garen konpetentzietan oinarritutako Hezkuntza- eta Curriculum-Proiektua
eta horiek gauzatzeko sortzen ari garen ikasmaterialak.
Ikastolen proiektu komun honek bidea irekitzen du ikastola bakoitzak, lekuan lekuko ezaugarriak
integratuz, oinarri sendoekin bere hezkuntza- eta curriculum-proiektua eraikitzen joateko.
6
1. CURRICULUM DISEINUAREN EZAUGARRI BEREIZGARRIAK
1.1. Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma
Hezkuntzaren xedeak oinarrizko konpetentziak garatuz lortzen dira. Hortaz, Oinarrizko Hezkuntza
osoaren ikuspegitik, Euskal Curriculumaren garapenerako Hezkuntza- eta Curriculum-Proiektu honek
ikaslearen irteera-profil orokorrean definitutako oinarrizko konpetentziak ditu abiapuntu eta helmuga.
Irteera-profil orokorreko oinarrizko konpetentziak (diziplinarrak eta metadiziplinarrak) hezkuntza-prozesu
osoaren iparra dira. Horregatik, garrantzitsua da prozesu horretan ikaslearekin erlazioa duten
hezkuntza-eragile guztiek, modu koordinatuan aritu ahal daitezen, haien esanahi unibokoa edukitzea.
Ikaslearen irteera-profil orokorra abiapuntu eta ezaugarri nagusi duen Hezkuntza- eta Curriculum-
Proiektu honek ondoko lau osagai kurrikularrak integratzen ditu:
� Ardatza: bizitzako egoerei aurre egiteko oinarrizko konpetentziak.
� Kultur edukiak: egoera horiek ulertzeko eta irtenbideak bilatzeko behar diren baliabidea gisa eta
hezkuntzaren ohiko transmisio-funtzioa bideratzen dutenak;
� Prozedura metadiziplinarrak: oinarrizko konpetentzia metadiziplinarren eta diziplinarren garapena
modu eraginkorrean ahalbideratzen dutenak, bizitza osoan zehar pertsona bezala heltzen eta
ikasten jarraitzeko oinarria jarriz;
� Euskara ardatz duen eleaniztasuna eta konpetentzia digitala: osagai guztien arteko komunikazioa
eta integrazioa bideratu eta sostengatzen dutena.
Hona goiko grafikoa adierazitakoaren azalpenak.
Ikaslearen irteera-profilean
oinarritutako curriculuma
(1)
Konpetentzietan
oinarritutako
curriculuma
(2)
Euskal curriculumaren kultur
ibilbidean oinarritutako
curriculuma
(3)
Prozedura metadiziplinarrak
arlo guztietan integratzen
dituen curriculuma
(4)
Euskaran ardazturiko eleaniztasuna bideratzen duen konpetentzia digitala arlo guztietan
integratzen duen curriculuma
(5)
Oinarrizko konpetentzia guztiak barne hartzen dituen
ebaluazioa
7
Konpetentzietan oinarritutako curriculuma
Oinarrizko Hezkuntzaren helburu nagusia ikaslea bizitzarako prestatuta egon dadila lortzea da, baina
testuinguru bakoitzak exijentzia desberdinak ditu bizitzarako. Testuinguru horren baitan (partikularra eta
unibertsala), ikuspegi historikoa eta irizpide etikoak behar dira, bai egoerak bizitzako eremuetan
(pertsonala, akademikoa eta lanekoa) kokatzeko, bai eta horietan jarduteko ere, hartara bizitza-eremu
horietan sor dakizkiokeen arazoei eraginkortasunez irtenbidea bilatzeko. Horretarako berme onena da
oinarrizko konpetentziak (metadiziplinarrak eta diziplinarrak) eskuratzea. Kontuan hartuta
konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-eredu desberdinak daudela eta konpetente izatea bizitzako
eremuetako egoerei modu egoki eta eraginkorrean aurre egiteko gaitasuntzat hartzen dugula,
Ikastolen hezkuntza- eta curriculum-proiektu honek, Integrazioaren Pedagogiaren ekarpenak bere
eginez, konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren ikuspegi bat hautatu du: ikasleen irteera-profila
egoera-familien baitan definitzen duena, beti ere, Euskal Curriculumaren proposamenarekiko leial
izanez, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren gomendioak eta Espainiako eta Frantziako
araudiek ezartzen dutenari jarraituz.
Euskal curriculumeko kultur ibilbidean oinarrituko curriculuma
Curriculum-proiektu honek heltzen dion konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspuntutik
beharrezkoa da edukiak (baliabideak) eskuratzea, baina ez da nahikoa. Konpetente izateko,
beharrezkoa da, baita ere, eskuratutako jakintzak modu integratuan mobilizatzen eta transferitzen
jakitea bizitzako egoerei aurre egiteko.
Euskal Herriko ikastetxeek adostu eta onartutako kultur edukiak, Derrigorrezko eskolaldirako Euskal
Curriculuma (2006) eta Derrigorrezko eskolaldirako Euskal Curriculum Espezifikoa (2008)
dokumentuetan jasotakoak dira curriculum-proiektu honetan kultur edukien hautua egiteko iturri
nagusia. Horrela, euskal kultura ezagutzeko, ulertzeko, sentitzeko eta harekin erlazionatzeko aukera
eskaintzen du, gurearekin kontaktuan dauden beste kulturak elementu positibotzat hartuz eta ezagutuz.
Horrekin, norberaren kultura aberastuz eta mundura zabalduz, ikasleari bere nortasuna eraikitzeko
aukera eman nahi zaio. Proposamen hori irekia eta malgua da, Administrazio desberdinetako (EAE,
NFE eta Frantzia) curriculum ofizialak eta ikastetxe bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanez osatzen da
eta horrela gorpuzten da guztiontzako komuna den curriculuma.
Prozedura metadiziplinarrak ikas arlo guztietan integratzen dituen curriculuma
Prozedurak metadiziplinarrak dira, ikaslearen irteera-profilean aurreikusitako hezkuntzaren xedeak eta
oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak eta diziplinarrak lortzeko ezinbesteko operadoreak edo
bitartekariak. Oinarrizko eskolaldiaren funtzio nagusia baldin bada ikaslea bizitzarako presta dadila
lortzea, horrek eskatzen du ikasleak pentsatzen eta ikasten jakin behar duela, kode ezberdinak erabiliz
komunikatzen jakin behar duela, elkarrekin lana egiten eta bizitzen jakin behar duela, norbera izaten
jakin behar duela eta egiten eta ekiten jakin behar duela. Lorpen hori ahalbidetzeko, prozedura
metadiziplinarrak ikas arlo guztietan integratzen dira.
8
Euskara ardatz duen eleaniztasuna bideratzen duen eta konpetentzia digitala ikas arlo guztietan integratzen dituen curriculuma
XXI. mendeko gizartea eleanitza da, eta behar horri erantzuteko euskal herritar eleanitzak hezi behar
ditugu, ikasleek bizitzako egoera bakoitzak eskatzen duen ahozko zein idatzizko hizkuntzaren erabilera
egokia eta eraginkorra egin dezaten gaitzeko. Baina gurea bezalako hizkuntza minorizatuaren kasuan,
eleaniztasunaren planteamenduak baditu kontuan hartu beharreko aldagai garrantzitsuak.
Agerikoa da ingurunearen baldintzek eta gizarte harremanek gaztelania/frantsesa erabiltzera bultzatzen
dutela. Bestalde, urteetako eskarmentuak erakutsi du eraginkorra dela, ikasleek ahoz eta idatziz egoki
komunikatzeko, irakas- eta ikaskuntza-prozesuan euskara erabiltzea. Ebidentzia horien ondorioz,
euskara da ardatz egiten dugun eleaniztasunaren planteamenduan. Horrela soilik bidera baitaiteke
euskararen eta inguruko beste hizkuntzen arteko berdintasun soziala. Curriculum-diseinuak bi
elementuren bidez eragiten du aipatu planteamenduan: hizkuntzen curriculum integratuaren bidez eta
hizkuntza-konpetentziaren lanketa ikas arlo guztietan integratuz.
Bestalde, egungo gizartean informazio- eta komunikazio-teknologiek duten garrantzia kontuan hartuz,
curriculum-proiektu honen ezaugarrietako bat da konpetentzia digitalaren garapena ikas arlo guztietatik
bideratzea. Helburua da ikasleak IKT baliabideen erabilera eraginkorra eta arduratsua egiteko gaitzea:
zeregin bat diseinatu eta planifikatzean, informazioa kudeatzean, produktu digitalak sortzean,
elkarlanean aritzean eta emaitzak komunikatzean. Ikuspuntu horretatik, konpetentzia digitala beste
konpetentzien lorpenerako osagai bilakatzen da.
Ebaluazioan oinarrizko konpetentzia guztiak barne hartzen dituen curriculuma
Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa ezin bereiz daiteke curriculumeko gainerako osagaietatik. Kontuan
hartuta konpetentziez jabetzea hartzen dugula ikasleen irteera-profiltzat, ikasleen ikaskuntzaren
ebaluazioa ere bat dator oinarri horrekin curriculum-proiektu honetan.
1.2. Ikaslearen arloko irteera-profilaren eta integrazio-pedagogiaren baitako unitate didaktikoaren diseinua
Ikas maila jakin bateko ikaskuntza / irakaskuntza prozesua eratzen duten unitate didaktiko bakoitzerako
definitu den konpetentzia, ikasmaila bakoitzaren amaierako konpetentziaren zehaztapena da.
Unitate didaktiko bakoitzean aurreikusi den konpetentzia garatzeko abiapuntua da konpetentzia
horrekin erlazionatutako egoera-familiaren identifikazioa. Hortaz, finkatutako konpetentzia eta egoerak
bihurtzen dira unitate didaktikoan landuko diren baliabideen (edukien) hautaketarako erreferentzia
nagusia. Jokabide konpetenteak eskatzen du, alde batetik, konpetentziak eskatzen dituen eduki-
baliabideak ikasleak eskuratzea eta, bestetik, baliabide horiek era integratuan transferitzen jakitea
familia bereko egoera berri bati modu egoki eta eraginkorrean aurre egiteko. Beraz, Unitate
didaktikoaren sekuentziaren diseinuak ahalbidetzen ditu bi ikaskuntza-motak, jokabide konpetenteak
eskatzen dituen biak, hain zuzen ere.
Hona DBHko (“eki” proiektua) unitate didaktikoaren sekuentzia-eredua.
9
Faseak Ikaskuntza-
egoeren funtzioa Zeregin-/jarduera-tipologia eta funtzioa (Irakaslearentzat eta ikasleentzat)
Ebaluazioa
Hasierako fasea
Ikaslea Konpetentziarekin erlazionatutako
egoerarekiko kokatzea eta haren eskakizunei
erantzuteko lan-plangintza egitea.
• Kokatze-jarduerak: Konpetentziarekin erlazionatuta dagoen eta motibazioa suspertzen duen aurre egin beharreko hasierako egoera konplexu bat aurkeztea.
• Arakatze-jarduerak: Aurre-ezagutzak arakatzea eta gatazka kognitiboa sorraraztea.
• Planifikazio-jarduerak: (1) Sekuentzia didaktikoa aurkeztea eta ikasleek lan-plangintza irudika dezaten lortzea: zergatik-zer-nola. (2) Lan-plangintza kodeliberatzea eta adostea.
Hasierako ebaluazio diagnostikoa
Funtzio orientatzailea
Garapen-fasea Ikasleak konpetentziak / egoerak
eskatutako eduki-baliabideak eta
bestelako baliabideak eskuratzea.
• Ulermen- edota miatze-jarduerak: Aurreikusitako konpetentziaren osagaiek eskatzen dituzten eduki-baliabideak bereganatzeko, informazioa eskuratzea, ulertzea, baloratzea eta sortzea.
• Aplikazio-jarduerak: Ikaskuntza berriak eskema mentaletan integratzen eta finkatzen laguntzea.
• Egituratze-jarduerak: Aurretiko ezagutzen eskema mentalen baitan, ikaskuntza berriak berrantolatzea eta kokatzea.
• Auto-erregulaziorako jarduera: Hasierako lan-plangintza berreskuratzea eta han aurreikusitako eduki- baliabideen ikaskuntzari buruzko auto-ebaluazioa bideratzea.
Prozesuko ebaluazioa
Eduki-baliabideen
ikaskuntzaren ebaluazioa
Erregulazio-funtzioa
• Eduki-baliabideen ebaluazioa (Gidan): Hasierako egoerari aurre egiteko beharrezko eduki-baliabideak zein oinarrizko beste baliabideak ikasleak zein neurritan eskuratu dituen aztertzea.
Funtzio egiaztatzailea
Ikasleak eduki-baliabideak mobilizatzen eta integratzen ikastea.
• Integrazio-jarduera sinpleak: Konpetentziarekin erlazionatutako eduki-baliabideen artetik, batzuk modu integratuan mobilizatzen ikastea.
• Integrazio-jarduera konplexua: Hasierako egoera berreskuratu eta hari irtenbide egokia ematea, horretarako beharrezkoak diren eduki-baliabideak modu integratuan mobilizatzen ikasiz.
• Auto-erregulaziorako jarduera: Ikaskuntza- prozesuari zein haren emaitzari buruzko auto-ebaluazioa bideratzea.
Prozesuko ebaluazioa
Eduki-baliabideen integrazioaren ebaluazioa
Erregulazio-funtzioa
Amaierako fasea
Ikasleak eduki-baliabideak transferitzen
ikastea
• Integrazio-jarduera konplexua: Familia bereko egoera konplexu berri bat eta hari lotutako hiru zeregin proposatzea ikasleak ebatz ditzan, ikasitako baliabideak modu integratuan mobilizatzen eta transferitzen ikasiz.
• Auto-erregulaziorako jarduera: Proposatutako egoera berriari aurre egiteko beharrezko eduki-baliabideen transferentziari buruzko auto-ebaluazioa bideratzea.
Prozesuko ebaluazioa Eduki-baliabideen transferentziaren
ebaluazioa
Erregulazio-funtzioa
Konpetentziaren zertifikazio-fasea
(Gidan)
Ikasleak konpetentziaren lorpena
erakustea
• Integrazio-jarduera konplexua: Familia bereko egoera konplexu berri bat eta hari lotutako hiru zeregin proposatzea ikasleak konpetentziaren lorpena froga dezan.
Konpetentziaren bakarkako ebaluazioa
Funtzio egiaztatzailea
12
2. CURRICULUM GARAPENAREN ZEHAZTAPEN MAILAK
Curriculum-proiektu honetan, garapen kurrikular orotan ohikoa den modura, hiru zehaztapen-maila
bereizten dira, nahiz eta maila bakoitzeko osagaiak, kasu honetan, oso era partikularrean garatzen
diren.
Lehen zehaztapen-maila
Oinarrizko eta Derrigorrezko Hezkuntza osorako ikaslearen irteera-profil orokorra definitzen da,
hezkuntza-prozesuaren printzipioak, oinarrizko konpetentziak eta metodologiaren eta ebaluazioaren
ardatzak zehaztuz.
Bigarren zehaztapen-maila
Ikaslearen arloko irteera-profil espezifikoa definitzen da, Arloko oinarrizko konpetentziarekin
koherentzian eta oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak integratuz, zehazten ditu:
� Oinarrizko eta Derrigorrezko Hezkuntza osorako arloaren ikuspegia, arloko konpetentziak eta
metodologia-ezaugarriak.
� Horiekin koherentzian, etapa, ziklo eta ikasturte bakoitzean ikasleak lortu beharreko
amaierako konpetentzia eta egoera, haren ebaluaziorako erreferenteak eta eskuratu beharreko
edukiak.
Hirugarren zehaztapen-maila
Aurreko bi zehaztapen-mailetan oinarrituz, arloka, ikasturte bakoitzerako gelan aplikatzeko Unitate
Didaktikoak proposatzen dira, ikasleak lortu beharreko konpetentzia eta egoera-familia, eskuratu
beharreko baliabideak (kontzeptuak eta prozedurak), ebaluaziorako irizpideak eta adierazleak eta
ikasleak burutzeko zereginak eta jarduerak zehaztuz.
Ondorengo grafikoan ikus daitezke zehaztapen-maila bakoitzaren osagaiak eta euren arteko erlazioak.
Ikaslearen irteera-profil orokorra Oinarrizko eta Derrigorrezko Hezkuntza osorako
Arloka,ikaslearen irteera-profil espezifikoa Oinarrizko eta Derrigorrezko Hezkuntza osorako
eta ziklo zein ikasturte bakoitzerako
Bigarren zehaztapen-maila
Unitate didaktikoak
Ikas maila bakoitzerako
Hirugarren zehaztapen-maila
Lehen zehaztapen-maila
13
UN
ITA
TE
DID
AK
TIK
OA
3.
zeh
azt
ap
en
-ma
ila
Ika
sma
ila
ka
Helburu didaktikoak
UDren faseak
Arloko konpetentziak eta eduki multzoak
Hasiera Garapena Amaiera
Ko
np
ete
ntz
iare
n e
ba
lua
zio
a
Eduki-baliabideak eta
oinarrizko beste edukiak
Konpetentziaren osagaiak
UDren konpetentzia (Egoera-familia)
Eduki-baliabideen
ebaluazioa
Oin
arr
izk
o h
ezk
un
tza
oso
a Diziplina baitako oinarrizko konpetentzia
Arloko konpetentziak
- Eduki multzoekiko erlazioa
- Prozedura metadiziplinarrak
Metodologia-ezaugarriak
- Arloaren berariazkoak
- Oinarri komunak
Arloaren ikuspegia
Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak
Zik
lo e
do
ik
as
ma
ila
ka
Amaierako Konpetentzia (Egoera)
Ebaluaziorako irizpideak eta adierazleak
TESTUINGURUA ETA GIZARTEAREN ESKAKIZUNAK
Irte
era
-pro
fil
oro
ko
rra
Cu
rric
ulu
m d
ise
inu
are
n
L
eh
en
ze
ha
zta
pe
n-m
ail
a
Ika
sle
are
n
arl
ok
o i
rte
era
-pro
fil
esp
ezi
fik
oa
k
Arl
oe
tak
o c
urr
icu
lum
-dis
ein
ua
ren
big
arr
en
ze
ha
zta
pe
n-m
ail
a
BIZITZA-EREMUAK ETA GOERAK HEZKUNTZAREN XEDEAK
ME
TO
DO
LOG
IAR
EN
ET
A
EB
ALU
AZ
IOA
RE
N
OIN
AR
RIA
K
OINARRIZKO KONPETENTZIAK
Metadiziplinarrak eta diziplinarrak
Konpetentzien mapa
Eduki-baliabideak
Pro
zed
ura
me
tad
izip
lina
rra
k
16
3. IKASLEAREN IRTEERA PROFIL OROKORRA
Hezkuntzaren xedeak lortzeko eta bizitzako eremuetako egoeretan egoki moldatzeko, Oinarrizko
Hezkuntzaren bukaeran ikasleak lortu behar dituen oinarrizko konpetentziak definitzen ditu ikaslearen
irteera-profil orokorrak. Seinalatzen ditu hezkuntza-prozesuaren printzipioak eta zer, noiz eta nola
irakatsi eta ebaluatu behar den curriculum norabideak. Ikasleren irteera-profil orokorra ondorengo
zehaztapen-mailetan formulatzen da ebaluatzeko moduan.
Ondorengo osagaiek erazten dute ikaslearen irteera-profil orokorra:
• Testuinguruan sortzen diren beharrizan indibidualak eta sozialak.
• Bizitzako eremuei lotutako egoerak
• Hezkuntzaren xedeak.
• Oinarrizko konpetentziak.
• Metodologiaren ardatzak.
• Ebaluazioaren ardatzak.
3.1. Testuingurua eta beharrizan indibidualak / sozialak
Ikaslea testuinguru batean kokatzen denez gero, testuinguru horretako beharrizan indibidual eta
sozialekin joan-etorrian eraikitzen du bere izaera eta bere bizitza.
Komunikazioaren bidez jasotzen, interpretatzen, bereganatzen eta sortzen ditu ingurune fisiko-
naturalak, sozio-politikoak, teknologiko-zientifikoak eta ludiko-estetikoak osatzen duten testuinguru
horretan bizitzeko behar dituen ezagutzak eta konpetentziak. Era berean, dimentsio historikoa eta etiko-
erlijiosoa testuinguruaren elementu horietan guztietan zeharka ageri diren dimentsio banaezinak dira,
zentzua eta perspektiba ematen dizkienak.
Hezkuntzaren funtsezko funtzioetako bat, beraz, testuinguru jakin bateko kultur ondarea osatzen duten
jakintzen transmisioa da, izan ere, pertsonari aukera ematen baitio unean unekoa zentzuz bizitzeko eta
etorkizuna eraikitzeko, pertsona horrek munduan duen lekutik beretik.
Ondoko taulan zehazten dira ikaslearen irteera-profil orokorraren lehen osagaiaren edukiak:
Ikaslearen irteera-profil orokorra
METODOLOGIA
BIZITZAKO
EREMUAK ETA EGOERAK
HEZKUNTZAREN XEDEAK
OINARRIZKO KONPETENTZIAK
TESTUINGURUA ETA BEHARRIZAN INDIBIDUALAK / SOZIALAK
EBALUAZIOA
17
Ingurune fisiko-naturala Materia, kosmosa eta lurra, bizitzaren eta bereziki giza espeziearen ezaugarriei eta bere gorputzari buruzko oinarrizko jakintzak, eskuratzea eta zentzuz eta arduraz erabiltzea. Horrekin batera, ikasleak naturaren eta bizitzaren partaide dela barneratzea, baita ekosistema eta gorputza osasuntsu mantentzea ere.
Ingurune sozio-politikoa Bizitza sozialari, politikoari eta ekonomikoari buruzko oinarrizko jakintzak eskuratzea eta era kritikoan erabiltzea. Horrekin batera, ikaslea partaide den komunitateko kide sentitzea, eta, bere jatorria zein den jakitun izanik, munduko hiritartzat bere burua hartzea. Ingurune teknologiko-zientifikoa Arrazonamendu matematikoa, zientziaren oinarrizko ezagutzak eta metodologia, aplikazio teknologikoak eta informazioren eta komunikazioaren teknologiak, arduraz eta erantzukizunez erabiltzea. Ingurune ludiko-estetikoa. Jolasaren eta kirolaren, plastika eta ikus adierazpenen, musika eta dantzaren, dramatizazioaren, ahozko eta idatzizko literaturaren adierazpen nagusiak ezagutzea, erabiltzea eta estimatzea.
Dimentsio historikoa Iraganean eta orain, Euskal Herrian eta
munduan, beste lurralde batzuekin interdependentzian, ingurune fisiko-
naturalean, sozio-politikoan, teknologiko-zientifikoan eta ludiko-estetikoan, eraikitako ezagutzen eta bizitzako egoera eta beharrei
emandako konponbideen ikuspegia eta zentzu historikoa edukitzea, bai eta euskal gizarteak zein gizarteak oro har, ingurune
horietan dituen etorkizuneko erronken perspektiba ere.
Dimentsio etikoa Giza eskubideetan oinarrituz, norberaren
bizitza pribatua eta publikoa burujabetasunez eta zentzuz bideratzeko,
eta izadia, gure ama lurra, errespetuz zaintzeko eta jarraipen iraunkorra ziurtatzen
eragiteko oinarria sendoak izatea.
Komunikazioa Bizitzako eremu desberdinetako egoerek eskatzen dituzten mezuak ulertzea eta adieraztea autonomiaz eta zuzentasunez, egoera bakoitzak eskatzen duen hizkuntza eraginkortasunez erabiliz (euskara, beste ele ofiziala gaztelania / frantsesa eta, gutxienez, nazioarteko erabilera duen beste ele bat) eta hizkuntza horien erabilpenean lengoaia desberdinetako oinarrizko kodeak integratuz (hitz gabekoa, artistikoa,
matematikoa eta digitala).
TESTUINGURUA ETA BEHARRIZAN INDIBIDUALAK ETA SOZIALAK
18
3.2. Bizitzako eremuak eta egoerak
Norbera bizi den testuinguru partikularrarekiko interakzioaz sortzen diren beharrizan indibidualak eta
sozialak bizitzako eremu desberdinetan lekutzen dira eta horietan eragiten dute, eta haietan sortzen
dira bizitzarako prestatzeko aurre egin beharreko egoerak. Jarduera bat egiten edo gertaera bat
garatzen den testuingurua da egoera, eta problema, aldiz, zer zeregin edo proiektu gauzatu behar den
egoera horretan, jokabide konpetentearen bidez. Azalpenak sinplifikatzearren, dokumentuaren une
honetatik aurrera, egoera aipatzean testuinguruari eta zereginari egingo diogu erreferentzia.
Lau eremutan banatutako egoeren proposamena egiten dugu, horren bidez egoera esanguratsuak
hautatzeko irizpideak eduki ahal izateko.
Konpetentziez hitz egitean, esan beharra dago bikote banaezina direla konpetentzia eta egoera. Egoera
bati behar bezala aurre egiteko beharrezkoa da ikasleak arloetako ezagutzak eskuratzea. Baina hori ez
da nahikoa. Konpetente izateak urrats bat gehiago eskatzen du: ikasitakoa beste egoera batera
transferitzea.
Bigarren ikaskuntza hori ahalbideratzeko, konpetentziarekin lotutako egoera-familietan pentsatu behar
da. Hortaz, curriculum-diseinu honetan hiru egoerei lotu zaio konpetentzia bakoitza. Hiru egoerek
egoera-familia bat eratzen dute, zailtasun eta konplexutasun bertsukoak izanik, konpetentzia jakin batez
eta antzeko baliabideak erabiliz aurre egin diezaielako ikasleak. Ezaugarri komun horiei egoera-
familiaren parametroak eratzen dituzte. Parametroek, bestalde, konpetentziaren baliotasun eremua
definitzen dute.
BIZITZAKO EREMUAK ETA EGOERAK
1. Eremu pertsonala Norbanakoaren ingurune hurbilenarekin lotutako egoerak: etxean, familiakoen artean eta lagunen artean, eta norbanakoari eragiten dioten arazoak biltzen dituzten egoera guztiak.
2. Eremu soziala
Tokian tokiko komunitatearekin, instituzioekin eta erakundeekin lotutako egoerak, eta gizarte-kide gisa eragiten duten arazoak biltzen dituzten egoera guztiak.
3. Eremu akademikoa Ikastetxearekin lotutako egoerak, eta ikasle gisa eragiten duten arazoak biltzen dituzten egoera guztiak.
4. Eremu laborala Lan munduarekin lotutako egoerak, eta langile gisa eragiten duten problemak hartzen
dituzten egoerak.
TESTUINGURUA ETA BEHARRIZAN INDIBIDUALAK ETA SOZIALAK
19
Ikus grafikoki aurreko azalpena:
Alabaina, argi dago mundua ulertzeko moduak ez direla berdinak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan
eta Bigarren Hezkuntzan. Ondorioz, ez da berdina izango etapa horietako egoerak hautatzeko irizpidea
ere.
Haur eta Lehen Hezkuntzan eremu pertsonaleko egoerak eta bizipenak nagusitzen dira, bai errealak,
bai imajinatuak. Egoera horiek, ikaslearen hurbileko testuinguruaren beharrizanekin, interesekin eta
esperientziekin lotutakoak dira gehienbat, ikasleak hasieran ulermen mitikotik interpretatuko dituenak
eta, geroago, ulermen erromantikotik.
Bigarren Hezkuntzan, aldiz, eremu sozialeko, akademikoko eta laneko egoerak hasten dira eragin
handiagoa izaten, bai eta ulermen logikoaren eta ironikoaren formak ere. Edonola ere, etapa honetan,
ulermen mitikoaren eta, bereziki, erromantikoaren formen presentzia mantentzen da. Etapa orotan,
baina bereziki Haur eta Lehen Hezkuntzakoetan, kontuan hartu da egoeren alderdi soziologikoa eta
psikologikoa (kognitiboa eta afektiboa).
3.3. Hezkuntzaren xedeak
Hezkuntzaren xedeek hezkuntza-prozesu osoaren zertarakoa erakusten dute, hau da, hezkuntzaren
norabidea eta zentzua ematen diote. Hezkuntzaren ibilbidea bizitza osorakoa den aldetik, Oinarrizko
Hezkuntzak ikaslea helduarorako prestatu behar du, oinarri sendoak emanez bizitza osoan zehar
ikasten jarraitzeko eta gai izan dadin bere bizitza zentzuz eta arduraz bideratzeko, eta gizartean
integratzeko, modu aktibo, kritiko eta arduratsuan. Ikuspegi horretatik, Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak
bizitza osorako hezkuntza-xedeen markoan lekutzen dira.
EGOERA FAMILIA
EZAUGARRI KOMUNAK: parametroak
Ikasleak mobilizatu eta transferitu beharreko ezagutzak
1. EGOERA 2. EGOERA 3. EGOERA
KONPETENTZIA
20
Aurrez seinalatu diren osagaiekin lotuta, ondoko hauek dira ikaslearen irteera-profil orokorraren
hirugarren osagaiaren edukiak:
3.4. Oinarrizko konpetentziak
Hezkuntzaren xedeak lortzeko bidea oinarrizko konpetentziak behar hainbat garatuta edukitzea da.
Ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak; izan ere, era konpetentean aritzeak esan
nahi du ikasitakoa modu integratuan mobilizatzeko gai izatea, bizitzako hainbat eremutan (pertsonala,
soziala, akademikoa eta lanekoa) egoera esanguratsu eta konplexuetako arazoei eraginkortasunez
irtenbidea emateko. Oinarrizko konpetentziak dira, Europako Erkidegoaren Batzordeak
proposatutakoaren arabera (2006), “pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta
TESTUINGURUA ETA BEHARRIZAN INDIBIDUALAK ETA SOZIALAK
BIZITZAKO
EREMUAK ETA EGOERAK
HEZKUNTZAREN XEDEAK
1. Bizitza osorako hezkuntzaren xedea
Norberaren errealitatea, gizartearen eta naturaren errealitateak kritikoki ulertzeko, horietan eraginkortasunez ekiteko eta arduraz eraldatzeko baliabideak ikasleari eskuratzea, era horretara, pertsonak, gizabanako gisa, gizartekide aktibo eta izadi-kide gisa ahalik eta konpetentzia gehien gara ditzan. Hain zuzen,
• Norbanako edo izaki gisa; horrek, ikasle bakoitza, besteekin batera bere biografia eraikitzen duen subjektu autonomo moduan identifikatzea eskatzen du.
• Gizarteko kide gisa; horrek, ikasle bakoitza, kultur aniztasuneko marko batean euskaldun legez identifikatzea eskatzen du.
• Naturako partaide gisa; horrek, ikasle bakoitza, kosmosaren eta lurraren barruan giza espezieko partaide eta izaki bizidun legez identifikatzea eskatzen du.
2. Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak
• Ikaslea konprometitutako pertsona izan dadin prestatzea, unean-uneko egoerei egoki erantzuteko eta helduen bizitzan sartzeko eta norbanako subjektu moduan osotasunezko bizitza bizi ahal izateko, gizartearen partaide eraginkor diren herritar izateko eta natura gorde eta garapen irisgarria gauzatzeko.
• Ikasleak euskara, eta euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren oinarrizko elementuak berengana ditzan lortzea.
• Ikaslea bermez prestatzea hurrengo ikasketak egiteko edota lan munduansartzeko.
• Ikaslea sentiberatu eta gaitzea, bizitza osoan zehar ikasketak iraunkorki eta etengabe egiteko eta garatzeko gai izan dadin.
21
garatzeko, bai eta herritasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere. Oinarrizko hezkuntza
amaitzean, gazteek behar hainbat garatuta eduki behar dituzte oinarrizko konpetentziak, helduarorako
prestatuta egon daitezen, eta etengabeko ikaskuntzaren baitan, konpetentzia horiek garatzen joan
daitezen”. Ikuspegi horretatik, gure gizartean bizitzeko ezinbesteko ikaskuntzak hezurmamitzen dituzte
oinarrizko konpetentziek.
Bi eratakoak berezi daitezke: batetik, oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak, eremu
desberdinetako egoera guztiei aurre egiteko balio dutenak, bai diziplina-arloei lotutako egoerei, bai eta
eguneroko bizitzakoei. Bestetik, diziplina baitako/diziplinarteko oinarrizko konpetentziak diziplina-
arlo jakin baten baliabide espezifikoak behar dituztenak. Azken horiek, eremu eta egoera
zehatzagoekin dute lotura eta testuinguru espezifikoetan aritzeko beharrezkoak dira.
Denak dira oinarrizko konpetentziak, denak baitira beharrezkoak bizitzarako. Hobeto deskribatzeko bi
motatako oinarrizko konpetentziak bereizi baditugu ere, elkarrekiko erlazio estua dute. Izan ere, alde
batetik, oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak ondo ikasi eta ebaluatu ahal izateko, integratu egin
behar dira diziplina baitako oinarrizko konpetentziak garatzen dituzten arloetako edukien ikaskuntza-
prozesuan. Bestetik, oinarrizko konpetentzia metadiziplinarren bitartekaritza beharrezkoa da diziplina
baitako oinarrizko konpetentziak lortzeko.
Ondorengo irudian ikus daitekeen moduan, oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak, diziplina-arloetan
integratzen diren heinean, bitartekari edo eragile dira, bai hezkuntza-xedeak lortzeko, bai diziplina
baitako oinarrizko konpetentziak eskuratzeko. Era honetara ahalbideratzen da Europako Parlamentuak
eta Kontseiluak (2006) gomendatu eta Espainiako “lege organikoek (2006, 2013) nahiz Frantziako “Loi
d’ Orientation” araudiek ezarritako Oinarrizko Konpetentziak lortzea.
22
Jarraian aurkezten dugun oinarrizko konpetentzien formulaziorako bi erreferentzia nagusi baliatu dira: a)
Jacques Delors-ek zuzendutako UNESCOrentzako txostena (1996) eta b) Europako Erkidegoen
Batzordeak aurkeztutako oinarrizko konpetentziei buruzko gomendioa.
HEZKUNTZAREN XEDEAK LORTZEKO
OINARRIZKO KONPETENTZIAK
Metadiziplinarrak
Ikasten ikasteko konpetentzia: Pentsatzen eta ikasten jakitea
Norberaren ekimenerako konpetentzia:
Ekimenez jokatzen jakitea
Gizarterako konpetentzia: Elkarrekin bizitzen jakitea
Norberaren autonomiarako konpetentzia:
Norbera izaten jakitea
Komunikaziorako konpetentzia eta
konpetentzia digitala: Komunikatzen jakitea
Diziplina baitakoak / diziplinartekoak
Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa
Matematika konpetentzia
Konpetentzia teknologikoa
Arte komunikaziorako konpetentzia
(musika eta dantza)
Arte komunikaziorako konpetentzia (plastika eta ikus-adierazpena)
Gorputz komunikaziorako konpetentzia
Gizarte- eta gizabide-konpetentziak
Konpetentzia zientifikoak
23
1. Pentsatzen eta ikasten jakitea (Ikasten ikasteko konpetentzia) • Iturri anitzetatik informazioa bilatzen. hautatzen eta biltegiratzen du.
• Informazioa era esanguratsuan ulertzen eta memorian gordetzen du (ulermenean oinarritutako pentsamendua).
• Informazioa interpretatzen eta ebaluatzen du (pentsamendu kritikoa).
• Ideiak sortzen eta hautatzen ditu (pentsamendu sortzailea). • Baliabide kognitiboak era estrategikoan erabiltzen ditu, ikasitakoa mobilizatuz eta beste egoera batzuetara transferituz.
2. Komunikatzen jakitea (Konpetentzia komunikatiboa eta digitala) • Ahoz eta idatziz jariotasunez, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez komunikatzen da.. • Hitz gabeko hizkuntzaren, hizkuntza artistikoaren eta hizkuntza matematikoaren, zientifikoaren oinarrizko kodeak modu integratu eta harmoniatsuan erabiltzen ditu
• Gizarte komunikabideetako mezuak modu kritikoan interpretatzen eta ebaluatzen ditu. • Zeregin bat diseinatzean eta planifikatzean, informazioa kudeatzean, produkzio digitalak sortzean, elkarlanean aritzean eta emaitzak komunikatzerakoan IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiten du.
• Munduko eta Euskal Herriko errealitate sozio-komunikatiboa modu kritikoan interpretatzen du, eta bere testuinguruko prozesu komunikatiboetan era arduratsu eta etikoan parte hartzen du.
3. Elkarrekin bizitzen jakitea (Konpetentzia soziala) • Bere sentimenduak eta pentsamenduak era asertiboan adierazten ditu eta , era berean, bere gogoa asebetetzen du, era aktiboan entzunez eta besteen sentimenduak eta pentsamenduak kontuan hartuz.
• Taldean ikasten eta lana egiten du, ardurak bereganatuz eta helburu komuna duten zereginetan elkarlanean arituz.
• Eskolako testuinguruko eta handik kanpoko ekimenetan modu aktiboan parte hartzen du. • Giza eskubideetan oinarritutako printzipio etikoekin eta elkarbizitzarako oinarrizko konbentzioen arau sozialekin bat datorren jokabidea du.
• Elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez .arazoei irtenbidea aurkitzen die.
4. Norbera izaten jakitea (Burujabetasun eta autonomiarako konpetentzia) • Bere pentsamendua eta ikasteko estiloa auto-erregulatzen du. • Gorputzaren funtzioak eta bere gorputzaren irudia auto-erregulatzen du. • Bere emozioak auto-erregulatzen ditu. • Bere jokabide morala auto-erregulatzen du. • Hartutako erabakiak eta betebeharrak burutzeko motibazioaren eta borondatearen indarra auto-erregulatzen ditu..
• Bere buruaren autu-estimu baikorra eta egiazkoa du.
5. Ekimenez jokatzen jakitea (Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia) • Ideia eta irtenbide berriak bilatzen eta errealitatea hobetze aldera alternatibak proposatzen ditu. • Planifikatutako ekintzak gauzatzen eta, behar denean, planifikazioaren doiketak egiten ditu. • Egindako ekintzak ebaluatzen eta hobekuntza proposamenak egiten ditu.
OINARRIZKO KONPETENTZIA METADIZIPLINARRAK
Nor bera izaten jakitea
Elkarrekin bizitzen jakitea Egiten eta ekiten jakitea
Pentsatzen eta ikasten jakitea
Komunikatzen jakitea
24
DIZIPLINA BAITAKO/ DIZIPLINARTEKO OINARRIZKO KONPTENTZIAK
1. Hizkuntzak eta Literatura: Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa Ikasle gai da, bere bizitzako eremu desberdinetan, , egoera bakoitzak eskatzen duen ahozko zein idatzizko hizkuntzaren erabilera egokia eta eraginkorra egiteko: euskaraz (B2) beste hizkuntza ofizialean (gaztelania edo frantsesa) (B2) eta nazioarteko komunikaziorako hirugarren hizkuntza batean (B1). Era berean, badu kultura literarioa, Euskal Herrikoa nahiz unibertsala, inguratzen duen mundua eta bere burua hobeto ulertzen lagunduko diona.
2. Matematika: Matematika-konpetentzia Ikaslea gai da, herritar arduratsu gisa, matematikak gizartean duen funtzioa identifikatzeko, ulertzeko eta ezagutza matematikoa erabiltzeko, oinarri sendoko arrazoiketak eraikiz eta matematikaren berariazko pentsamendu eta adierazpen moldeak erabiliz, bizitzako beharrei erantzun eta arazoei irtenbidea eman ahal izateko.
3. Teknologia: Konpetentzia teknologikoa Ikaslea gai da, teknika eta ezagutza zientifikoak zentzuz eta arduraz praktikara eramanez, arazo praktikoei irtenbidea emateko eta gizakion behar eta desirak asetzeko bizitzako hainbat eremu eta egoeratan.
4. Musika eta Dantza: Arte-komunikaziorako konpetentzia Ikaslea gai da musikako eta dantzako ezagutzak eta metodologiak erabiliz, ideia eta sentimenduak sormenez adierazteko eta besteen adierazpenak interpretatu eta balioesteko, hartara .bere buruarekin, ingurune sozialarekin eta natura ingurunearekin gozatzeko eta harmonian bizitzeko.
5. Plastika eta Ikus adierazpena: Arte-komunikaziorako konpetentzia Ikaslea gai adierazpen plastikoaren erabilera sortzailearen bidez, bere bizitza eremuetako egoeretan, bere buruarekin nahiz bere ingurunearekin komunikatzeko. Era berean, badu ekintza artistikoen kultura, Euskal Herrikoa nahiz unibertsala, inguratzen dion mundua ulertzen eta balioesten lagunduko diona.
6. Gorputz Hezkuntza: Gorputz-komunikaziorako konpetentzia Ikaslea gai da bere jokabide motorra,eguneroko bizitzako jardueretan eta joko eta jolasetan baliatzeko, era berean, ideiak eta emozioak sormenez adierazteko eta besteen adierazpenak interpretatzeko eta balioesteko
7. Gizarte Zientziak: Gizarte- eta gizabide-konpetentziak Ikaslea gai da, bizitzako egoera desberdinetan, bere burua, kide den taldea eta bizi deneko mundua ulertzeko, gizarte-zientzietako ezagutzen menderatze eta interpretazio kritikoa eginez eta arloaren berezko metodologiak eta prozedurak erabiliz, eta horrekin guztiarekin, munduko hiritar euskaldun arduratsu moduan gizarte demokratiko eta anitz baten alde aritzeko.
8. Naturaren Zientziak: Konpetentzia zientifikoak Ikaslea gai da, ezagutza eta metodologia zientifikoa erabiliz, bere burua eta natura ulertzeko eta horrekin guztiarekin giza jokabide orok norberarengan eta mundu naturalean duen eraginaz ohartzea, bere bizitzako eremuaren egoeretan erabaki arduratsuak hartzeko.
9. Tutoretza eta Orientazioa Ikaslea gai da, bere buruaz eta inguruan duen munduaz daukan ezagutzan oinarrituta, bere bizitza zentzuz bideratzeko, erabaki arduratsuak hartuz bai bere interes eta gaitasunekin bat datorren aukera akademikoaz edo laboralaz, bai eremu pertsonalean zein sozialean aurkezten zaizkion aukerei buruz.
25
3.5. Metodologiaren ardatzak
Irakasteko metodologia ikaslearen ikaskuntza-prozesua kudeatzeko aukeratzen den bidea edo
estrategia da. Bide edo estrategia horretan faktore askok eragiten dute: testuinguru markoaren
aldagaiak, hezkuntzaren xedeak, ikaskuntza teoriak, arloaren ezaugarriak, ikaslearen bereizgarriak,
etab. Hori dena kontuan hartuz, hezkuntza-eta curriculum-proiektu honetan metodologia ikaslearen
irteera-profilaren lorpenari ongien egokitzen zaion bidea da, hots, Konpetentzietan Oinarritako
Hezkuntzaren bidea. Hautu honen baitan, proposatzen da irakaskuntza- eta ikaskuntza-bitartekoen eta
prozesuen antolamendu arrazoitu eta praktikoa.
Hezkuntza- eta Curriculum-proiektu honetan proposatzen den metodologia bi ardatzetan oinarritzen da:
Integrazioaren Pedagogian (Roegiers, 1997) eta prozedura metadiziplinarrak ikas arlo guztietan
integratzean..
Integrazioaren pedagogia
Integrazio pedagogiaren ezaugarri nagusia, ikaslearen irteera-profila oinarritzat hartuz, egoera
esanguratsuetan eta arazo konplexuen aurrean ikaslea jartzea da. Ikasleak, arazo horri irtenbide egokia
emateko, ikasitako guztia (kontzeptuzko ezagutzak, egiteko prozedurak, barneratutako jarrerak), era
pertsonalizatuan eta integratuan mobilizatzen eta transferitzen asmatu behar du.
Integrazioaren pedagogiak bereganatzen dituen indar-lerroen artean ondorengo hauek azpimarra
daitezke:
- Ikaslea egoera konplexu eta esanguratsuen aurrean jartzea.
- Ikaslea bere ikaskuntza prozesuan protagonista izatea.
- Irakaslearen zeregin nagusia, ikaslearen motibazioa suspertzea eta ikaskuntza-prozesua
gidatzea izatea.
- Ikaslearengan gatazka kognitiboa eta sozio-kognitiboa sor araztea. Horretarako, ikasleen
arteko ikaskuntza kooperatiboa bide egokia da.
- Ikasleak, egoera desberdinetan erabilgarriak izango diren edukiak eta baliabide kognitiboak
eskuratzea.
- Ikaslea informazioaren trataera (ulermena, sormena, ebaluazioa) egokia egiteko gai izatea.
- Konpetentziak mailaka eta etengabe garatzea.
Ez dago arazo guztiak ebazteko era bakarra, horregatik, Integrazioaren Pedagogia ez da oinarritzen
ikasteko teoria edo paradigma bakarrean, aitzitik, egoera bakoitzaren ezaugarrien araberako
metodologia egokitua erabiltzea sustatzen du. Hala ere, Euskal Curriculumaren garapenerako,
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen ikuspegi sozio-eraikitzailea lehenesten da. Lehenesteak esan nahi
du ikuspegi sozio-eraikitzailea izango dela erreferentzia nagusia, baina era osagarrian beste ikuspegiak
ere erabiliko direla.
Ikuspegi sozio-eraikitzaileak, eskola-testuinguruan ikasteko hiru dimentsioren esku-hartze bateratu eta
bereizezina beharrezkoa dela planteatzen du:
1. Dimentsio soziala (S). Gainerako ikasleekiko eta irakaslearekiko harreman sozialak
antolatzearekin lotutako alderdiak dira, eta irakaslearen kontrolpean egiten diren
26
irakaskuntzako jarduerak. Ikasleak pertsonalki eraikitzen ditu ezagutzak, besteekin
interakzioan.
2. Dimentsio eraikitzailea (E). Ikaskuntza antolatzearekin lotutako alderdiak dira, ikasleak lehendik
dakienetik abiatuta bere jakintzak eraiki ditzan, lehengo jakintzen eta zaharren eta jakintza
berrien arteko erlazio dialektikoa ezarriz.
3. Dimentsio interaktiboa (I). Eskolako jakintza antolatzearekin lotutako alderdiak dira, ingurune
fisiko eta sozialarekin baterako eragin-trukea egokituz, ikaskuntzaren xede denaren
ezaugarrien arabera. Beste modu batera esanda, ikaskuntza ez dute erabakitzen diziplina
baitako edukiek, baizik eta ikasleak zein egoeratan erabiltzen dituen zereginei egoki aurre
egiteko jakintzak. Eskolako ikaskuntzak soilik “egoera” batean kokatuta lor daitezke, eta horiek,
aldi berean, ezagutza berriak eskuratzeko eta lehendik dituztenekin integratzeko iturriak eta
ebaluaziorako erreferentziak izango dira.
Prozedura metadiziplinarrak
Ikaslearen irteera-profilean aurreikusitako hezkuntzaren xedeak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko
bitartekoak edo eragileak dira prozedura metadiziplinarrak.
Ikas arlo bakoitzak, lortu nahi duen oinarrizko konpetentzia eskuratzeko, prozedura propioak ditu,
berariazko prozedura diziplinarrak. Baina Derrigorrezko eskolaldiaren funtzio nagusia baldin bada
ikaslea bizitzarako prestatuta egon dadila lortzea, horrek eskatzen du ikasleak oinarrizko konpetentzia
metadiziplinarrak ere eskuratzea. Hau da, pentsatzen eta ikasten jakin behar du ikasleak, kode
desberdinak erabiliz komunikatzen jakin behar du, elkarrekin lana egiten eta bizitzen jakin behar du,
norbera izaten jakin behar du eta egiten eta ekiten jakin behar du. Lorpen hori ahalbidetzeko bitarteko
dira prozedura metadiziplinarrak.
Prozedura metadiziplinarren lanketa diziplina baitako oinarrizko konpetentziak lantzen dituzten
arloetako ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuetan integratu da, soilik horrela ikasi eta ebaluatu
baitaitezke. Integrazio horrek, bestalde, diziplina baitako oinarrizko konpetentziak lortzea ahalbideratzen
du eta aukera ematen du ikas arlo guztiak horizontalean besarkatzeko.
Prozedura metadiziplinarrak, oso era desberdinez operatibizatu daitezke hezkuntza-xedeen eta
metodologiaren hautuaren arabera. Konpetentzietan oinarritutako hezkuntzarako eginiko hautu
pedagogikoarekin koherentzian, ardatza Egiten eta ekiten jakitea da. Ikuspegi honetan garrantzitsua
da ikasleak eduki-baliabideak eskuratuta edukitzea, baina, bereiziki garrantzitsua da baliabide horiek
modu integratuan mobilizatzen jakitea iniziatiba eta ekinez jokatzeko, hau da, bizitzako eremuetako
egoeren aurrean erabakiak hartu eta haiei eraginkortasunez aurre egiteko.
Era konpetentean jokatzeko beharrezkoa da, era bateratu eta banaezinean, pentsatzen eta ikasten
jakitea, elkarrekin bizitzea eta besteekin kolaboratzea, autonomo izatea, autoestimu eta auto-kontzeptu
egokia, iniziatiba eta espiritu ekintzailea edukitzea eta komunikatzen jakitea.
Grafikoan ikus daitekeen moduan Komunikatzen jakin beste oinarrizko konpetentzia metadiziplinar
guztiek trabeska besarkatzen dituen oinarrizko konpetentzia metadiziplinarra da; izan ere, beharrezkoa
27
da bai ikaskuntza-prozesuetan bai eta haien emaitzen transmisioan. Horregatik, soilik gara daiteke
beste oinarrizko konpetentzia metadiziplinar guztietan integratuz.
Bestalde, konpetentzien baitako hezkuntza ezin da mugatu ekiten eta komunikatzen dakiten pertsonak
heztera. Aipatu konpetentziekin batera, beharrezkoa da pertsonaren garapen integrala bideratzea.
Hortaz, Norbera izaten oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak, autorregulazio-prozesuen bidez, beste
oinarrizko konpetentziei laguntzen die.
Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak garatzeko, bakoitzarekin lotutako prozedurak eta teknikak
finkatu dira. Aurrez aipatu bezala, Komunikatzen jakitea beste oinarrizko konpetentzietan integratu
dugu.
Pentsatzen eta ikasten jakinPentsatzen eta ikasten jakinPentsatzen eta ikasten jakinPentsatzen eta ikasten jakin
EKINTZAEKINTZAEKINTZAEKINTZA Egiten eta ekiten jakinEgiten eta ekiten jakinEgiten eta ekiten jakinEgiten eta ekiten jakin
Konpetente izateaKonpetente izateaKonpetente izateaKonpetente izatea
Elkarrekin bizitzen jakiteaElkarrekin bizitzen jakiteaElkarrekin bizitzen jakiteaElkarrekin bizitzen jakitea
Norbera izatean jakiteaNorbera izatean jakiteaNorbera izatean jakiteaNorbera izatean jakitea
KK KKo
mu
om
uo
mu
om
un
ika
zio
rak
on
ika
zio
rak
on
ika
zio
rak
on
ika
zio
rak
o k
on
pe
ten
tzia
k
on
pe
ten
tzia
k
on
pe
ten
tzia
k
on
pe
ten
tzia
eta
ko
np
ete
ntz
ia d
igit
ala
eta
ko
np
ete
ntz
ia d
igit
ala
eta
ko
np
ete
ntz
ia d
igit
ala
eta
ko
np
ete
ntz
ia d
igit
ala
Ko
mu
nik
aK
om
un
ika
Ko
mu
nik
aK
om
un
ika
zio
rak
ozi
ora
ko
zio
rak
ozi
ora
ko
ko
np
ete
ntz
ia
ko
np
ete
ntz
ia
ko
np
ete
ntz
ia
ko
np
ete
ntz
ia
eta
e
ta
eta
e
ta k
on
pe
ten
tzia
dig
ita
lak
on
pe
ten
tzia
dig
ita
lak
on
pe
ten
tzia
dig
ita
lak
on
pe
ten
tzia
dig
ita
la
28
Prozedura metadiziplinarrak eremuka sailkatzeak, eremu bakoitzaren izaeraren berezitasunak argiago
ikusteko laguntzen du, baina jakin badakigu ekintzaren praktikan, pentsamenduaren, komunikazioaren,
elkar bizitzaren eta norbera izatearen ezaugarriak batera doazela.
Pentsatzen eta ikasten jakiteko eta adierazteko konpetentzia garatzeko:
- Iturri anitzetan, informazioa identifikatzeko, eskuratzeko, biltegiratzeko eta iturrien egokitasuna ebaluatzeko prozedurak.
- Informazioa ulertzeko (konparatu, sailkatu, sekuentziatu edo ordenatu, analizatu, eta sintetizatu), oroitzeko eta adierazteko prozedurak (deskribatu, definitu, esplikatu, kontatu, argudiatu…).
- Informazioa baloratzeko eta baloratutakoa adierazteko prozedurak (argudiatu, justifikatu)
- Ideiak sortzeko, hautatzeko eta adierazteko prozedurak.
Ekimenez jokatzen jakiteko eta adierazteko konpetentzia garatzeko:
- Ideiak, zereginak eta proiektuak planifikatzeko eta haien bideragarritasuna analizatzeko prozedurak.
- Planifikatutakoa garatzeko eta beharrezkoa denean doikuntzak egiteko prozedurak.
- Emaitzak eta ekoizpenak ebaluatzeko, komunikatzeko eta hobekuntza-proposamenak egiteko prozedurak.
Elkarrekin bizitzen jakiteko eta adierazteko konpetentzia garatzeko:
- Pertsonarteko harremanetarako eta komunikaziorako (asertibitatea eta enpatia) prozedurak.
- Lankidetzan aritzeko eta ikasteko (kolaboratiboa eta kooperatiboa) prozedurak.
- Giza eskubide eta konbentzioen arauekiko (jokaera soziokulturalak) errespetuzko portaerak ikasteko prozedurak.
- Gatazkak kudeatzeko portaerak.
Norbera izaten eta komunikatzen jakiteko konpetentzia garatzeko: Norbera izaten eta komunikatzen jakiteko konpetentzia garatzeko: Norbera izaten eta komunikatzen jakiteko konpetentzia garatzeko: Norbera izaten eta komunikatzen jakiteko konpetentzia garatzeko:
- Auto-kontzeptu eta autoestimu egokia edukitzeko eta autonomo izateko prozedurak
(gorputzaren, emozioen, ikasteko estiloen, jokaera moralaren, motibazioaren eta
borondatearen indarraren kontzientzia eta erregulazioa).
29
3.6. Ebaluazioaren ardatzak
Ikasleen ikaskuntzen ebaluazioa ezin daiteke bereizi curriculumeko gainerako osagaietatik. Kontuan
hartuta, Euskal Curriculumaren ikasmaterialen markoa perfilatzeko hautatu dugun Hezkuntza Eredu
Pedagogikoak konpetentzien araberako hezkuntza ikuspuntuari heltzen diola, ebaluaziorako
proposatzen diren ardatzak erlazionatuta daude Oinarrizko Hezkuntzarako ikaslearen irteera-profila
gorpuzten duten oinarrizko konpetentzien bereganatzearekin.
Curriculuma egiteko abiapuntua ikaslearen irteera-profil orokorra da (lehen zehaztapen-maila) eta,
erreferentzia orokor horretatik, goitik beherako bidean, deklinatzen eta zehazten dira, era progresiboan,
ikaslearen profil espezifikoa arlo ezberdinetan (bigarren zehaztapen-maila) eta Unitate Didaktikoak
(hirugarren zehaztapen-maila). Aitzitik, ebaluazioaren proposamena egiteko eta aplikatzeko, juxtu
atzekoz aurrerako bidea hartu da: zehatzenetik orokorrerako prozesu induktiboa. Bi elaborazio-
prozesuek, curriculum-diseinuarenak eta ebaluazioarenak, elkar elikatzen dute eta honen emaitza zera
da: bi prozesuen doikuntza etengabea.
Eskema honek laburbiltzen eta erlazionatzen ditu ebaluazioaren ardatzak. Ondorengo ataletan garatzen
da bertako puntu bakoitza.
Curriculumaren zehaztapen-mailak
Ebaluazioaren gaiak
Ebaluazio-motak eta funtzioak
Hirugarren zehaztapen-maila
Unitate Didaktikoak
Helburu didaktikoak
(eduki-baliabideak)
Unitate didaktikoaren konpetentzia
(egoera-familia)
• Hasierako ebaluazio diagnostikoa
• Prozesuaren ebaluazio hezitzailea (auto-erregulazioa)
• Ebaluazio egiaztatzailea
o Helburu didaktikoekin erlazionaturiko eduki-baliabideena, inplikatutako konpetentzia metadiziplinarren ebaluazioa integratuz.
o Unitate Didaktikoaren konpetentziarena, inplikatutako konpetentzia metadiziplinarren ebaluazioa integratuz.
Bigarren zehaztapen-maila:
Arloka, ikaslearen irteera-profil espezifikoa
Ikasmaila
zikloa
Amaierako konpetentzia (k)
• Amaierako konpetentziaren ebaluazio egiaztatzailea,
inplikatutako konpetentzia metadiziplinarren ebaluazioa bertan
integratuz.
Lehen zehaztapen-maila: ikaslearen irteera-profil orokorra
Oinarrizko Hezkuntza osoa
Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak eta
diziplinarrak
• Oinarrizko konpetentzia diziplinarren ebaluazio egiaztatzailea,
inplikatutako konpetentzia metadiziplinarren ebaluazioa bertan
integratuz.
Ebaluazio-motak eta bakoitzaren funtzioa
Gerora erabakiak hartu ahal izateko informazioa jasotzea eta aztertzea oinarritzat hartzen duen
prozesua da ebaluazioa. Helburu desberdinak eduki ditzakeenez, beharrezkoa da jakitea zer funtzio
duen ebaluazioak Unitate didaktikoaren fase bakoitzean eta zer ondorio dituen, bai ikasleentzat, bai
ikaskuntza-prozesuan.
� Ebaluazio diagnostikoa. Ikaskuntza-prozesuaren hasierako unean egiten da eta, feedback moduko
bat oinarritzat duelarik, Unitate didaktikoan proposatutako ikaskuntzekiko ikasle bakoitzaren eta
ikastaldearen aurretiko egoera eta premiak ezagutzea du helburu, eta erabakitzea proposatutakoa
30
zenbaitetaraino den egokia eta ea komenei den bestelako ikaskuntza edo helburu batzuei ekitea.
Unitate Didaktikoaren diseinuan, hasierako fasean egiten da ikaskuntzarako ebaluazio modalitate
honetarako proposamena.
� Ikasleen prozesuko ebaluazioa edo ebaluazio hezigarria. Ikaskuntza-prozesu osoaren garapena
eta bilakaeraren berri ematea du helburu, prozesuan aurrera egin ahala identifika daitezkeen indar-
guneak zein ahuleziak unean uneko premietara egokitu eta, hori guztia kontuan hartuta, erabaki
egokiak hartzeko. Unitate Didaktikoaren garapen-fasean eta amaierako fasean eskaintzen dira
ebaluazio hezigarria bideratzeko irizpideak eta bitartekoak, ikasleentzat eta irakasleentzat, batzuek
zein besteek, programaturiko ikaskuntzei dagokienez, beren egoerez jabetzen eta egindakoetan
sakondu eta hobetzeko erabakiak hartzen laguntzeko.
Konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa zuzen-zuzenean dago lotuta ebaluazio hezigarriarekin, hau
da, ebaluazioa ikaskuntza hobetzearen aldeko baliabidetzat hartzen duen ikuspegiarekin. Horretan
elementu giltzarri bilakatzen dira Unitate Didaktikoaren aipatu faseetan proposatzen diren auto-
erregulaziorako jarduerak. Ikasleak ebaluazioaren eragile nagusi bihurtuz, egindako ikaskuntzak,
haien zertarakoak eta emaitzen lorpenak kontzientziara ekarri eta baloratzeko (metakognizioa)
aukera ematen diote ikasleari (eta irakasleari), eta horren arabera lortu nahi diren helburuak
erdiesteko plangintza egin eta gauzatzekoa (erregulazioa).
Auto-erregulazioaren prozesuaren hobekuntza epe luzean gertatzen da eta ikaslearen garapen
psikologiko orokorrarekin du zerikusia. Ikaskuntza prozesuak ondo gidatuz eta denbora luzean
jarraituz garatzen da auto-erregulatzeko gaitasuna, eta irakaslearen irakasteko era dela horren
eragile nagusiena erakusten dute ikerketek. Ikasleak era autonomoan ikaskuntza prozesuak
kudeatzen ikas dezan laguntzea bada irakaslearen zeregina, ezinbestean landu beharko ditu
metakognizioaren eta erregulazioaren prozedurak. Bestalde, horiek era autonomoan erabiltzen
ikasteko norabideak eman eta ikaskuntza prozesuak gidatu beharko ditu.
Ikaskuntza prozesuak erregulatzen irakasteko eta ikasteko ez dago mugarik adinaren aldetik. Haur
Hezkuntzatik hasita irakatsi daitezke ikaskuntza prozesuak erregulatzeko prozedurak eta teknikak,
nahiz eta ikaslea ez izan oraindik gai horiek adierazteko. Ikaskuntza prozesuen metakognizioak,
aldiz, prozesu horiek kognizioaren objektu izatea eskatzen du eta hausnarketa prozesu horrek
pentsamendu formalaren garapen maila behar du.
� Ebaluazio batutzailea edo egiaztatzailea. Ikasitakoa ebaluatzea edo ikasleen errendimendua
neurtzea, eta horretan oinarrituta hartu beharreko erabakiak hartzea du helburu. Aldi jakin bat
amaituta ikasleek haiengandik espero ziren emaitzak izan dituzten aztertzen eta egiaztatzen ditu
ebaluazio mota honek. Dena dela, ebaluazio-prozesuaren fase hau ikasleen ikaskuntza ebaluatzea
helburu eta ardatz duen prozesu osoaren barne kokatu behar da, azken batean, prozesuak une jakin
batean izandako emaitza besterik ez baita.
Ebaluazioaren gaiak
Konpetentzien araberako hezkuntza eredu pedagogiko honetan ebaluaziorako proposatzen diren gaiak
erlazionatuta daude Oinarrizko Hezkuntzarako ikaslearen irteera-profila gorpuzten duten oinarrizko
31
konpetentzia guztiak bereganatzearekin, bai diziplinarrak, bai metadiziplinarrak, denak baitira
ezinbestekoak hezkuntza-xedeak lortzeko.
Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak ikasi eta ebaluatu ahal izateko, integratu egin behar dira
diziplina baitako oinarrizko konpetentziak lantzen dituzten arloetako ikaskuntza- eta irakaskuntza-
prozesuetan. Integrazio hori ahalbideratzeko bitartekariak dira prozedura metadiziplinarrak. Diziplina
bakoitzak ikasi eta ebaluatu beharreko berariazko kontzeptuak eta prozedurak baditu ere, diziplina
baitako oinarrizko konpetentziak garatzen joateko ezinbestekoa ikasleek prozedura metadiziplinarrak
ikastea eta aplikatzen jakitea.
Ikaslearen irteera-profil orokorrean finkatutako oinarrizko konpetentzien erreferentzia orokor horretatik,
goitik beherako bidean, deklinatzen eta zehazten dira, arloka, ikasmaila bakoitzaren amaieran ikasleak
lortzea espero den Amaierako Konpetentzia, inplikatutako konpetentzia metadiziplinarrak integratuz
(bigarren zehaztapen-maila) eta haren lorpena bideratuko duten ikasmailako Unitate Didaktikoetan
landuko diren konpetentziak (3. zehaztapen-maila). Hortaz, inplikatutako prozedura metadiziplinarrak
integratuz, ikaslearen irteera-profil orokorrean definitutako diziplinen baitako oinarrizko konpetentzien
eta haien deklinazioz ikasmaila bakoitzerako finkatutako amaierako konpetentzien zehaztapena dira
Unitate Didaktikoetan lantzen diren konpetentziak.
Unitate Didaktikoan langai den konpetentziaren lorpenak ikasleak hainbat baliabide (kontzeptuak,
prozedurak -diziplinarrak eta metadiziplinarrak-) eskuratzea dakarrenez, ebaluazioan ikasleek baliabide
horiek eskuratu dituzten aztertu behar da. Baina ezagueren eta trebetasunen (prozedurak erabiltzeko
konpetentzia) gainetik daude konpetentziak. Hortaz, eduki-baliabideez gainera, ezinbestean ebaluatu
behar da ikasleek ikasitakoak behar bezala mobilizatzen eta transferitzen dituzten konpetentziarekin
erlazionatutako familia bereko egoera berri bati aurre egiteko.
Unitate Didaktikoaren diseinuan, curriculumaren gainerako elementuekin koherentzian, integratuta dago
ebaluazioa. Ondorengo koadroan ikus daiteke, laburbilduta, DBHrako sortutako UDren fase bakoitzean
zein den ebaluazio-gaia eta zer ebaluazio-mota proposatzen den eta bakoitzaren funtzioak.
32
Unitate Unitate Unitate Unitate didaktikoaren didaktikoaren didaktikoaren didaktikoaren
ffffaseakaseakaseakaseak
IkaskuntzaIkaskuntzaIkaskuntzaIkaskuntza----egoeren egoeren egoeren egoeren funtzioafuntzioafuntzioafuntzioa
EbaluazioEbaluazioEbaluazioEbaluazio----gaiakgaiakgaiakgaiak
EbaluazioEbaluazioEbaluazioEbaluazio----motak eta funtzioakmotak eta funtzioakmotak eta funtzioakmotak eta funtzioak
Hasierako
fasea
Ikaslea konpetentziarekin
erlazionatutako
egoerarekiko kokatzea eta
haren eskakizunei
erantzuteko lan-plangintza
egitea.
Hasierako diagnostiko-ebaluazioa: Funtzio orientatzailea
Unitate didaktikoan langai den konpetentziak eskatzen
dituen ikaskuntzekiko ikasle bakoitzaren eta ikastaldearen
aurretiko egoera eta premiak ezagutzea, eta erabakitzea
UDn proposatutakoa zenbaitetaraino den egokia eta ea
komenei den bestelako ikaskuntza batzuei ekitea.
Garapen-fasea
Ikasleak konpetentziak
eskatzen dituen eduki-
baliabideak zein
gainerakoak bereganatzea,
inplikatutako prozedura
diziplinarrak eta
metadiziplinarrak barne.
Prozesuko ebaluazioa: ebaluazio hezigarria
Auto-erregulazioa
Helburu didaktikoekin erlazionatutako edukien
ikaskuntza-prozesuari jarraipena egitea eta,
metakognizioa eta erregulazioa bideratuz, ikasle eta
irakasleei beren indarguneez zein ahulguneez jabetzen
eta egindakoetan sakondu eta hobetzeko erabakiak
hartzen laguntzea.
Prozesuko ebaluazioa: ebaluazio egiaztatzailea
Helburu didaktikoekin erlazionaturiko ikaskuntzen
(kontzeptu eta prozedurak) eskuratze-maila aztertzea eta
egiaztatzea, eta horretan oinarrituta hartu beharreko
erabakiak hartzea.
Ikasleak eduki-baliabideak
mobilizatzen eta integratzen
ikastea
Prozesuko ebaluazioa: ebaluazio hezigarria
Auto-erregulazioa
Hasierako egoerari aurre egiteko beharrezkoak diren
eduki-baliabideen mobilizazio eta integrazioaren
ikaskuntza-prozesuari jarraipena egitea eta,
metakognizioa eta erregulazioa bideratuz, ikasle eta
irakasleei beren indarguneez zein ahulguneez jabetzen
eta egindakoetan sakondu eta hobetzeko erabakiak
hartzen laguntzea.
Amaierako
fasea
Ikasleak eduki-baliabideak
transferitzen ikastea
Prozesuko ebaluazioa: ebaluazio hezigarria
Auto-erregulazioa
Familia bereko egoera berri batek eskatzen dituen eduki-
baliabideen transferentziaren ikaskuntza-prozesuari
jarraipena egitea eta, metakognizioa eta erregulazioa
bideratuz, ikasle eta irakasleei beren indarguneez zein
ahulguneez jabetzen eta egindakoetan sakondu eta
hobetzeko erabakiak hartzen laguntzea.
Konpetentzia
egiaztatzeko
fasea (Gidan)
Ikasleak konpetentziaren
lorpena erakustea
Ebaluazio egiaztatzailea
Familia bereko egoera berri bati aurre eginez,
konpetentziaren lorpen-maila egiaztatzea, inplikatutako
prozedura metadiziplinarren ebaluazioa integratuz eta
hartu beharreko erabakiak hartzea.
33
Ebaluaziorako erreferenteak
Aurrez aipatu bezala, konpetente izaten ikasteko ezinbestekoa da konpetentzia jakin batekin lotutako
hainbat jakintza (eduki-baliabideak) bereganatuta edukitzea, baina irakaskuntza- eta ikaskuntza-
prozesua ez da hor bukatzen. Konpetente izateak urrats bat gehiago eskatzen du: bereganatutako
jakintzak modu integratuan mobilizatzen eta transferitzen jakitea, egoera bakoitzaren ezaugarrien
arabera.
Konpetente izateak eskatzen dituen bi ikaskuntza horiek elkarrekin erlazionatuta dauden ebaluaziorako
erreferente desberdinak baliatzea dakar
a. Konpetentziak zenbait eduki-baliabide eskuratzea eskatzen duenez, ebaluazioan aztertu eta
baloratu egin behar da ikasleek eduki horiek eskuratu dituzten.
Unitate didaktikoan langai den konpetentzia da edukien hautaketarako erreferentzia nagusia, baina ez
bakarra. Izan ere, arrazoi desberdinegatik garrantzitsutzat jotako beste eduki batzuk ere lantzen dira.
Langai diren edukiekiko espero den ikaskuntza adierazten dute Helburu Didaktikoek. Hortaz,
jakintzen ebaluaziorako irizpideak dira aldi berean. Jakintzen ebaluaziorako irizpide bakoitzak jokabide
behagarri bihurtzen duten lorpen-adierazleak ditu. Zentzu horretan, lorpen-adierazleak dira eduki-
baliabideen ebaluaziorako azken erreferenteak.
Helburu didaktikoen lorpen-adierazleen artean, oinarrizko jakintzatzat hartzen direnak bereizi dira:
- Konpetentziaren lorpena erakutsi ahal izateko, ikasleak aurrez eskuratuta eduki behar dituela
aurreikusten diren jakintzak adierazten dituztenak. Horiek(K) batez markatu dira.
- Konpetentziaren lorpenerako eduki-baliabide ez izan arren, oinarrizkotzat jo diren ezagutzak:
oinarrizko konpetentzia metadiziplinarren lorpenerako beharrezkoak direlako, curriculumaren
euskal dimentsioarekin lotura dutelako, etab.
b. Konpetentziak zenbait baliabide modu estrategikoan mobilizatzea eta transferitzea eskatzen
duenez, ebaluazioan aztertu eta baloratu egin behar da ikasleek, egoeraren ezaugarrien
arabera, ikasitakoak behar bezala mobilizatzen eta transferitzen dakiten.
Konpetentzia ekintzan hezurmamitzen denez, ekintza oinarri duten egoerak ebaluatu behar dira. Hori
ahalbideratzeko, diziplina bakoitzeko unitate didaktikoan langai den konpetentziarekin erlazionatutako
egoera-familia bat sortu da. Egoera multzo bat familia bat da baldin eta ikasleak egoera horietako
bakoitzari aurre egin badiezaioke baliabide berdintsuak mobilizatuz.
Familia bereko egoera horiek eskatzen dituzten ekintzei aurre egiteko gai diren heinean, hau da, haiei
aurre egiteko behar diren prozedura metadiziplinarrak zein arloko berariazko ezagutzak eta prozedurak
mobilizatzeko eta transferitzeko gai diren heinean, erakutsiko dute ikasleek konpetentziaren jabetze-
maila. Konpetentziarekin erlazionatutako egoerek eskatzen dituzten ekintzei aurre egiteko ikasleek
zenbaterainoko abilezia erakusten duten aztertzeko aukera ematen dute ebaluaziorako irizpide hauek:
pertinentzia, koherentzia eta arloko baliabideen erabilera.
34
Aipatu ebaluazio-irizpideek egoerak gauzatzea eskatzen dituen zeregin bakoitzaren testuingurura
egokitutako lorpen-adierazleak ditu.
Konpetentziaren lorpen-adierazleek lotura dute helburu didaktikoen lorpen-adierazleen artean (K) batez
markatutakoekin, horiek baitira familia bereko egoerei aurre egiteko ikasleek modu integratuan
mobilizatu eta transferitu behar dituzten jakintzen adierazleak.
Ondorengo koadroan azaltzen da diziplina-arlo bakoitzean konpetentziaren / egoeraren ebaluaziorako irizpideek duten esanahia.
ARLOAK PERTINENTZIA KOHERENTZIA ARLOKO BALIABIDEEN
ERABILERA
HIZKUNTZAK
Euskara, Lengua
Castellana, English
Ikasleak eskatutako
zeregina gauzatu du.
Sortutako testuak
erantzuten die
komunikazio-egoeraren
ezaugarriei nahiz
proposatutako baldintzei;
eta horretarako emaniko
euskarriak ere kontuan
hartu ditu.
Ikasleak testuko
informazioa dagokion
egituraren baitan
antolatu du eta ideiak
garatu ditu haien
arteko erlazio logikoa
mantenduz eta
kohesio-elementu
egokiak baliatuz.
Ikasleak komunikazio-
egoeraren ezaugarriei
edota gaiari dagokion
lexikoa erabili du eta
gramatika-ezagutzak
zuzen aplikatu ditu, bai
testuinguruaren
eremukoak bai eta
esaldiaren nahiz
hitzaren eremukoak.
MATEMATIKA
Ikasleak egoeraren
eskakizunari erantzun
dio, euskarrietatik
informazio esanguratsua
eta emaitzara iristeko
eragiketa eta urrats
egokiak hautatuz eta
ekintza gauzatzeko
baldintzak kontuan
hartuz.
Ikasleak zentzua eman
die lortutako emaitzei,
errealitatean kokatuz
eta arrazoiak adieraziz.
Ikasleak, egoeraren
eskakizunari
erantzuteko, zuzen
aplikatu ditu
beharrezkoak diren
ezagutza
matematikoak.
NATURAREN
ZIENTZIAK
Ikasleak gauzatutako
zereginak finkatutako
helburuari erantzuten dio
proposatutako euskarriak
eta eskatutako baldintzak
kontuan hartuz.
Ikasleak
informazioaren arteko
erlazio logikoa
mantendu du eta
arrazoi egokiak eman
ditu.
Ikasleak zuzen erabili
ditu beharrezkoak
diren arloko ezagutzak.
GIZARTE ZIENTZIAK
Ikasleak gauzatutako
zereginak finkatutako
helburuari erantzuten
dio, proposatutako
euskarriak eta eskatutako
baldintzak kontuan
hartuz.
Ikasleak
informazioaren arteko
erlazio logikoa
mantendu du eta
arrazoi egokiak eman
ditu.
Ikasleak zuzen erabili
ditu beharrezkoak
diren arloko ezagutzak.
top related