001 zuraren identifikazio maketa - elhuyar.eus · landareen sailkapena taxonomia botanikoa erabiliz...
Post on 02-Sep-2019
14 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak
16
2.1 IZENDAPENA
Izendapenaren atalean lau azpiatal daude: izen arrunta edo komertziala, izen zientifikoa,
familia eta sailkapena.
2.1.1 TAXONOMIA BOTANIKOA
Asko dira zurak izendatzeko erabili ohi diren sailkatzeko irizpideak. Honela, zuhaitzak
izendatzeko, konifero, hostozabal, hostogalkor, erretxinadun, boreal, tropikal, eta bestelako
termino batzuk erabiltzen dira.
Zura izen komertzialarekin izendatzea, batzuetan, arazo bihur liteke. Gerta liteke izen
komertzial batez genero bereko espezie desberdinak izendatzea. Adibidez, Southern yellow
pine edo hegoaldeko pinu horia izenarekin propietate berdintsuak dituzten Ipar Ameriketako
hainbat espezie merkaturatzen dira.
Landareen sailkapena taxonomia botanikoa erabiliz egin daiteke, hau da, landareak
dibisio, klase, ordena, familia, genero eta espezietan taldekatzeko aukera izanen da.
Horregatik, zuraren sailkapena zuhaitzen izen botanikoaren bidez eginen da, espezie
bakoitzari dagokion zura zehatz-mehatz zein den jakiteko.
Fitxetan zuhaitzen izen arruntarekin edo komertzialarekin batera, izen zientifikoa (genero
eta espeziea) azalduko da. Adibidez, Pinus sylvestris L. izenarekin, lehendabiziko hitzak
(Pinus) generoa adierazten du eta bigarrenak (sylvestris) espeziea adierazten du. L letrak
landare hori sailkatu zuenaren deitura adierazten du (Linneo). Jarraian, zuhaitza zer
familiatakoa den agertuko da. Ondoren, beste sailkapen orokorrago baten araberako zuhaitz
taldea aipatuko da.
2.1.2 KONIFEROAK ETA HOSTOZABALAK
Munduan 16.000 mota zur dagoela kalkulatzen da. Horietatik guztietatik 2.000 inguru baino
ez dira merkaturatzen. Kopuru horretatik, 500 koniferoak dira, eta gainerako 1.500ak,
hostozabalak. Espainiako estatuan mundu osotik datozen 150 espezie inguru
merkaturatzen dira. Horietatik, 100 hostozabalak dira eta 50, berriz, koniferoak.
Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak
17
Hori dela eta, zuren fitxa teknikoetan bi izendapen orokor hauek erabiliko ditugu zura
sailkatzeko:
• Koniferoak: koniferaleen ordenari dagozkion espezieak dira (izeiak, laritzak, zedroak,
pinuak eta abar). Gimnospermoen taldean bilduta daude guztiak.
• Hostozabalak: angiospermo dikotiledoneoen hainbat ordenari dagozkion espezieak
dira (haritzak, pagoa, zumarra, artea eta abar).
Zuraren identifikazioa Espainiako estatuan, gaur egun, honako erakunde hauek egiten
dute:
ETSIM (Escuela Técnica Superior de Ingenieros de Montes)
INIA (Instituto Nacional de Investigaciones Agrarias)
Zuhaitz koniferoen basoak
Zuhaitz hostozabalen basoak
Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak
18
2.2 JATORRIA
Atal honetan, mapa baten bidez, zur mota bakoitza nondik ekartzen den adieraziko da.
Mundu-mapan, jatorrizko lekua beste kolore batez azalduko da eta zein kontinentetakoa
den ikusi ahal izanen da.
Jatorriaren arabera hostozabalen zurak honela sailkatzen dira:
• Hostozabal borealen zura. Habitata Kantzer tropikoaren eta zirkulu polar artikoaren
artean daukaten zuhaitz hostozabalen zurak izendatzeko erabili ohi da.
• Hostozabal australen zura. Izen hau gutxiago erabiltzen da, talde horretako
hostozabalak ere gutxiago direlako. Habitata Kaprikornio tropikoaren eta zirkulu
polar antartikoaren artean daukaten zuhaitzetatik datozen zuretara mugatzen da.
• Hostozabal tropikalen zura. Habitata bi tropikoen artean duten hostozabalen zur
guztiak izendatzeko erabiltzen da forma hau.
2.3 ITXURA
Argazki batean zuraren itxura ikusiko da, bai zaineria eta baita kolorea ere. Esan beharra
dago zati txiki bat besterik ez dela agertzen eta benetako itxura zur zati handiago batekin
ikusi beharko litzatekeela.
Zuraren haziera-eraztunak begiratu hutsez ikusi ahal izango dira edo, bestela, irudia
hamar aldiz handiagotzen duten tresnak erabilita (hau da, egitura makroskopikoa aztertuta).
Batzuetan, haziera-eraztunetan erraz nabarmendu daitezke udaberrian osatzen den zura eta
udan eta udazkenean osatzen dena.
Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak
19
Zuhaitzen haziera-eraztun gazteenek zuraren zurgizena osatzen dute eta azalaren azpian
daude; ostera, haziera-eraztun zaharrenak zuhaitzen bihotzaren inguruan daude eta zuraren
zurgiharra osatzen dute.
Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak
20
Zuhaitzaren anatomia
2.4 ZURAREN EZAUGARRIAK
Atal honetan zuraren itxurarekin lotutako ezaugarri batzuk aztertuko ditugu: kolorea, zaineria,
zuntza eta alea. Fitxa teknikoetan, ordea, zurgizenaren eta zurgiharraren kolorea, zuntzaren
itxura eta alearen tamaina aipatuko dira.
2.4.1 KOLOREA
Zuraren kolorea zeluletako pareten kolorearen araberakoa da eta espezie bakoitzaren
ezaugarria da. Zurean zurgiharraren eta zurgizenaren kolorea desberdinak izan daitezke.
Koniferoen eta hostozabalen zurek kolorean alde nabarmena dute, egitura mikroskopikoa
desberdina dutelako. Koniferoek erretxina eta olio ugari dute, eta horiek zelula-hormen
tarteetan sartzen dira.
Hostozabaletan uretan disolba daitezkeen substantziak daude —taninoak eta materia
koloratzaileak, esaterako—, eta sarritan substantzia mineralak ere bai.
Hori guztia dela eta, bi taldeetako zuhaitzetan zurgiharra zurgizena baino ilunagoa
da. Orokorrean, zur gogorrek kolore ilunagoa edo biziagoa dute bigunek baino.
Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak
21
Hostozabalen zura Koniferoen zura
Kolorearen arabera, zura honela sailkatzen da:
• oso argia, ia zuria (urkia, astigarra, makala...)
• hori iluna (artea, irokoa...)
• marroia (haritza, teka...)
• gorrixka (kaoba, sapelia, bubinga, pagoa...)
• horia (ezpela)
• morea (amarantoa)
• beltza (ebanoa)
Izei zuria Ebanoa
2.4.2 ZAINERIA
Zuraren zuntzek kanpoko aldean kolore eta tonu desberdinekin osatzen duten marrazkia da
zaineria.
Zaineria sortzeko hainbat arrazoi daude: udaberriko eta udako eraztunak desberdinak
izatea; zuhaitzaren ehunak olio, erretxina eta koloratzaileei esker kolorea hartzea; zurak
deformazioak eta akatsak izatea; eta enborra ebakitzeko erabiltzen den sistema.
Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak
22
Kaoba-zuraren zaineria
2.4.3 ZUNTZA
Zuntza zelulaz osatuta dago. Zuntza aztertzerakoan, zelulen dimentsioa, kokapena, itxura
eta orientazioa hartzen dira kontuan.
Zur batzuetan, zuntza oso ikusterraza izaten da; adibidez, artean, gaztainondoan, izeian
eta intxaurrondoan.
Kokapenaren eta itxuraren arabera, honela sailka daitezke zuntzak: alternoak, trinkoak,
diagonalak, irregularrak, zuzenak, bihurriak eta abar.
1 2 3
1. Diagonala
2. Bihurria
3. Zuzena
4. Uhindua
5. Irregularra
6. Gurutzatua
4 5 6
Mozteko garaian zuntzaren luzetarako norabidea jarraituz gero, zuraren harian mozten
dela esaten da.
Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak
23
Intxaurrondoaren zaineria
Arte-zurez egindako zorua
Izei-zuraren zaineria
2.4.4 ALEA
Zura osatzen duten elementuen tamainari deitzen zaio alea. Elementu horien arabera, zurak
honela sailka daitezke: ale larriko zurak (haritza, artea, elondoa...), ale ertaineko zurak
(gaztainondoa, irokoa...) eta ale xeheko zurak (pagoa, gereziondoa...).
68
IZENDAPENA
GEREZIONDOA
Prunus avium Errosazeoen familiakoa
Hostozabala
JATORRIA
ITXURA
EZAUGARRIAK
Zurgizena: arrosa argia
Zurgiharra: arrosa-
gorrixka, ongi desberdindua
zurgizenetik
Zuntza: zuzena, zaindura
ikusgarria
Alea: xehearen eta oso
xehearen artean
AKATSAK
Berdatzea onddo
kromogenoen erasoaren
eraginez
IRAUNKORTASUNA
Ez-iraunkorra onddo eta
intsektuen aurrean
PROPIETATE FISIKOAK
Dentsitatea: 620 kg/m3. Pisu ertaineko zura
Gogortasuna: 4,3. Zur erdigogorra
Kopatzeko joera: ertaina. Zur erdimugikorra
PROPIETATE TEKNOLOGIKOAK
PROZESUA Txarra Ona Oso ona
Zerratzea
Iltzatzea
Torlojutzea
Kolatzea
Akabera
PROPIETATE MEKANIKOAK
kg/cm2 Esfortzuak
Flexioaren aurreko
erresistentzia
980
Konpresioaren aurreko
erresistentzia
490
Trakzioaren aurreko
erresistentzia
980
Elastikotasun-modulua 102.000
XURGAGARRITASUNA
< 3 mm 3-6 mm > 6 mm Guztizkoa
Zurgizena
Zurgiharra
ERABILERA
Txapa apaingarriak
Altzari finak: kurbadun altzariak eta tailatuak
Tornu bidez egindako piezak
Barne-zurgintza: zoruak, frisoak, moldurak, eskailerak...
69
IZENDAPENA
HAGINA
Taxus baccata Taxazeoen familiakoa
Koniferoa
JATORRIA
ITXURA
EZAUGARRIAK
Zurgizena: hori argia
Zurgiharra: horiaren eta
marroi-gorrixkaren artekoa
Zuntza: zuzenaren eta
uhinduaren artekoa
Alea: xehearen eta oso
xehearen artean
AKATSAK
Adabegiak
IRAUNKORTASUNA
Ez-iraunkorra intsektuen
aurrean
PROPIETATE FISIKOAK
Dentsitatea: 650 kg/m3. Pisu ertaineko zura
Gogortasuna: 4,5. Zur gogorra
Kopatzeko joera: txikia. Zur egonkorra
PROPIETATE TEKNOLOGIAKOAK
PROZESUA Txarra Ona Oso ona
Zerratzea
Iltzatzea
Torlojutzea
Kolatzea
Akabera
PROPIETATE MEKANIKOAK
kg/cm2 Esfortzuak
Flexioaren aurkako
erresistentzia
850
Konpresioaren aurkako
erresistentzia
570
Trakzioaren aurkako
erresistentzia
Elastikotasun-modulua 15.700
XURGAGARRITASUNA
< 3 mm 3-6 mm > 6 mm Guztizkoa
Zurgizena
Zurgiharra
ERABILERA
Barne-zureria
Txapa apaingarriak
Tornu bidez egindako piezak
Altzarigintza
Eskulturgintza eta artisautza
70
IZENDAPENA
HALTZ GORRIA
Alnus rubra Bong Betulazeoen familiakoa Hostozabala
JATORRIA
ITXURA
EZAUGARRIAK
Zurgizena eta zurgiharra:
zuri-horixkaren eta
marroi-horixkaren artekoa
Zuntza: zuzena
Alea: xehea
AKATSAK
Arazorik ez
IRAUNKORTASUNA
Batzuetan, arazoak
onddoekin eta termitekin
PROPIETATE FISIKOAK
Dentsitatea: 450 kg/m3. Zur arina
Gogortasuna: 1,8. Zur biguna
Kopatzeko joera: txikia. Zur egonkorra
PROPIETATE TEKNOLOGIKOAK
PROZESUA Txarra Ona Oso ona
Zerratzea
Iltzatzea
Torlojutzea
Kolatzea
Akabera
PROPIETATE MEKANIKOAK
kg/cm2 Esfortzuak
Flexioaren aurreko
erresistentzia
680
Konpresioaren aurreko
erresistentzia
401
Trakzioaren aurreko
erresistentzia
Elastikotasun-modulua 95.000
XURGAGARRITASUNA
< 3 mm 3-6 mm > 6 mm Guztizkoa
Zurgizena
Zurgiharra
ERABILERA
Taula kontratxapatuak
Barruko altzari finak eta altzari torneatuak
Moldurak, zokaloak…
Arrabotak
Tornu bidez egindako piezak
71
IZENDAPENA
HALTZA
Alnus glutinosa Betulazeoen familiakoa
Hostozabala
JATORRIA
ITXURA
EZAUGARRIAK
Zurgizena eta zurgiharra:
marroi-gorrixka argia
Zuntza: zuzena
Alea: xehea
AKATSAK
Arazorik ez
IRAUNKORTASUNA
Batzuetan, arazoak
onddoekin eta termitekin
PROPIETATE FISIKOAK
Dentsitatea: 500-550 kg/m3. Zur erdiarina
Gogortasuna: 1,8. Zur biguna
Kopatzeko joera: txikia. Zur egonkorra
PROPIETATE TEKNOLOGIKOAK
PROZESUA Txarra Ona Oso ona
Zerratzea
Iltzatzea
Torlojutzea
Kolatzea
Akabera
PROPIETATE MEKANIKOAK
kg/cm2 Esfortzuak
Flexioaren aurkako
erresistentzia
800
Konpresioaren aurkako
erresistentzia
410
Trakzioaren aurkako
erresistentzia
440
Elastikotasun-modulua 115.000
XURGAGARRITASUNA
< 3 mm 3-6 mm > 6 mm Guztizkoa
Zurgizena
Zurgiharra
ERABILERA
Txapa apaingarriak eta taula kontratxapatuak
Altzariak
Jostailuak
Arrabotak
Tornu bidez egindako piezak
top related