aldizkaria 2008 - leartibai.com · tuta dagoen berbaro logopedia-zentroa ezagutuko dugu atal ......
TRANSCRIPT
Teknologia eta izaera berritzailea,
oinarri
2009ko ABENDUA17. ZK. • 5.urte
6-7
Komunikazio organoak zaintzen,bertotik irten barik
Behatokian, aukeraberriei adi
Gaimaz: Beldurrik ezbide berriak hasteko
ESPERANZA 2013
AURKIBIDEAEditoriala
Enpresak sortzen
Ikuspegia
Bertoko enpresak ezagutzen
Behatokia
Leihatila
0033
0044 -- 0055
0066 -- 0077
0088 -- 0099
1100 -- 1111
1122
HAZI aldizkaria
ARGITARATZAILEA:Azaro Fundazioa
LEGE GORDAILUA: BI-804-05
EGOITZA: Xemein Etorbidea 12,48270 MARKINA-XEMEIN
TELEFONOA: 94 616 91 72Faxa: 94 616 92 17
E-POSTA: [email protected]@leartibai.com
TESTUAK: HITZAARGAZKIAK:
GARBINE GARAGARTZALORE BENGOETXEAEIDER MUGARTEGI
DISEINUA ETA MAKETAZIOA: 11 BARRI
WEBGUNEAK:www.azarofundazioa.com
www.leartibai.com
Guztion ahotan geroz eta oihartzun handiagoa dueneslogana. Martxan da jada eskualdearentzat ikaraga-
rrizko onura ekarriko duen proiektu estrategikoa. Martxanda eskualdeko nahiz eskualdez kanpoko erakunde publikozein pribatuek euren babesa eskaini dioten eta guztionaden proiektua.
Eskualdeari begirako ekintzailetasun eta berrikuntza gu-nea izango da Esperanza 2013. Azpiegitura egokiak eraiki-tzea eta prestatzea beharrezkoa da proiektu hau garatuahal izateko. Espazio berri hauek Markina-Xemeingo Espe-ranza gunean kokatuko dira. Bertatik honako zerbitzuakeskainiko dira: enpresa jarduera berritzaileentzat haztegia(bulego itxurako 11 modulo eta 5 pabilioi erdi-industrial),esperimentazio eta prototipaje tailerrak, laborategiak, salagarbia, negozio aukera berrien identifikaziorako behatokia,enpresa jarduera berrien definizio eta kontsolidaziorakoazeleratzaile egitekoari dagozkion funtzio eta zerbitzu es-kaintza, ekintzailetasuna eta berrikuntzaren kudeaketantrebakuntza eskaintza, ikerkuntza gunea eta trebakuntza-rako espazioak (graduatuak eta masterrak).
Honetaz guztiaz, eta proiektu honi dagokionez, azken ur-teotan lortutako helburuen emaitzez hitz egingo da HAZI-ren zenbaki honetako Ikuspegia atalean. Proiektu honenmuina ez baita soilik eraikin berri horren eraikuntza, baiziketa bertan kokatuko diren enpresen sorrera bultzatzekoegingo den lan proaktibo guztia; negozio ideien identifika-
EDITORIALAEsperanza 2013, Lea-Artibai eskualdeko berrikuntza eta garapen gunea.
BABESLEAK
ziotik jarduera ekonomiko berriak sortu eta ondorengo fin-katze faserainokoa, eta beharrezko gaitasunetan treba-kuntza eskaintzea, alegia.
Enpresak sortzen atalari dagokionez, Pormu enpresa ezagutuko dugu; norbere autoaren mantenu/konpontze tailer-sistema berritzailea. Orain dela gutxi sortu da, eta Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartearen laguntzazantolatutako Ideia lehiaketaren lehenengo saria jaso du. Zer-bitzuen sektorea ere ikutu nahirik, Markina-Xemeinen koka-tuta dagoen Berbaro Logopedia-zentroa ezagutuko dugu atalhonetan.
Oraingo zenbaki honetan ere Bertoko enpresak ezagu-tzen atalean, Gaimaz eraikuntzak enpresako Jose MariaGandiaga eta Grupo Fumbarriko Xabier Goenagak esanda-koak helarazi nahi dizkizuegu, eskualdeko enpresetan eral-daketa bultzatzeko pista batzuk eman nahirik.
Behatokia txokoan, urte honetan Azaro Fundazioak, Lear-tibai Garapen Agentziak eta Lea Artibai Ikastetxeko tekni-kariek osatutako PROBE diziplina anitzeko taldeak egindakohainbat azterketen berri emango dizuegu. Akuikultura,Energia, Osasuna, Ingurugiroa, Materialak, Elikagaiak etaTurismo alorrean etengabe egiten ari diren behatze lan pro-aktiboen emaitza batzuk ezagutarazi nahi izan dira. Zenba-ki hau zuen gustukoa izango delakoan, hurrengo HAZIraarte agurtzen gara.
Produktu hau Valora proiektuaren baitan egin da, proiektu horrenfinantzaziorako funtsen %50 EGIFek eman du (POPV 2007-2013)
04 2009ko ABENDUA • 17. ZK. hazi
Orain arte eskualde honetan egon ez den osasun zerbitzu bat eskaintzen du Berbaro logopedia zentroak. Jende askok esaten zigun logopeda baten beha-
rra zuela, baina behar horri erantzuteko Durangora, Bilbora, Eibarrera edo Gernikara joan behar ziren. Beraz, kasu askotan bertan behera uzten zuten
arazoa.
Kasu askotan jendeak ez dio arazo hauei daukan garrantzia ematen, eta beste herri batera joatekotan, nahiago dute ezer ez egin. Baina jakin beharra
dago logopeda batek zuzentzen dituen arazoak, osasun arlokoak izanik, ezin direla bertan behera utzi.
Beraz, behar hauei erantzuna ematea da gure lanaren helburua, eta jendeak gure zentroa hurbil izatea.
Gure eskualdean gero eta zerbitzu gehiago daude, osasun arloan edo beste arlo batzutan ere. Eta guztiak garrantzitsuak dira, jendea bertan geratzeko
eta eguneroko bizimodua errazteko. Gure ingurua aldatzen ari da, eta egia esan, osasun arloan, gauza txikiei ere garrantzia ematen hasi zaie.
Inguruan sarri entzun izan dugu: «lehen ez zegoen horrelako arazorik». Baina hori ez da egia. Mintzatzeko, hitz egiteko, ahoskatzeko….arazoak beti egon
dira gure artean, eta askotan pertsona asko baztertu egin dituzte osasun arazo hauengatik.
Gaur egun, hau guztia pertsonen garapenerako beharrezkotzat hartzen da, eta gure lana arazo mota horiek dituzten pertsonen bizitza hobetzea da.
Maite Ibarluzea eta Dunixe Burgoa
BERBARO
IRITZIAZZee eekkaarrppeenn eeggiitteenn ddiioo llooggooppeeddiiaa zzeennttrroo bbaatteekk eesskkuuaallddeeaarrii??
Komunikaziorako behar ditugun organoak, ordea, ez ditugu itxura edo jokabidea beste zaintzen. In-
dargabetzen eta gaixotzen uzten ditugu, beste irtenbiderik ez dagoelakoan. Baina komunikaziorako
organoak muskuluak direla ulertuz gero, haiek lantzearekin arazo askok irtenbidea dutela ikustea po-
sible da. Eta hain zuzen ere, hori da logopedek eskaintzen duten zerbitzua.
Bertatik bertara, berbaro
Eskualdean asko dira logopeda zerbitzuaren beharra dutenak, baina Durangora edota Eibarrera joan
behar izan dira. Eskualdeko hutsune hori betetzeko asmoz, Maite Ibarluzea (Markina-Xemein, 1976)
eta Dunixe Burgoak (Ondarroa, 1979) Berbaro logopedia zentroa ireki dute, Markina-Xemeinen. Hu-
rrenez hurren, sei eta bederatzi urtez aritu dira Gasteizko zentro batean lanean, eta han bildutako es-
perientziarekin, euren enpresa sortzea erabaki zuten iaz.
Horretarako, Leartibai Garapen Agentzia izan dute bidelagun. Beste hainbat proiekturekin egin
duen bezala, Garapen Agentziak enpresa eratzeko bide iluna argitzen lagundu die. Zailtasun guztiak
gaindituta, ateak parez pare irekita dituzte haien beharra duten guztientzat edota edozein motako za-
lantzak argitu nahi dituztenentzat.
Berbaren garairako prestatuz
Gizakia beste izaki guztietatik bereizten duen gaitasuna komunikazioarenada. Komunikatzeko beharra sentitu izan du gizakiak betidanik, eta horretarako aparatu oso bat eta soinu sistema oso bat garatu du. Hitzak, ahotsak, pisu berezia hartu du, eta gaur egun, itxurak edo ekintzak beste baliodu norbere aurkezpena egiteko orduan.
[ LOGOPEDIA - MARKINA-XEMEIN ]
Adinarekin erlaziorik ez
Sarri asko logopedak umeekin erlazionatzeko
joera egoten da, baina komunikatzeko orduan,
arazoak edota zailtasunak adin guztietan agertu
daitezke.
Berbaron, besteak beste, mintzairako ara-
zoak edo atzerapenak lantzen dituzte. Baita no-
dulu, polipo edo kisteek sortutako edo jaiotzetik
dauzkagun ahotseko arazoak ere. Irakurketa,
idazkera, ulermena edo kontzentrazioa ere lan-
tzen dituzte. Lesioak dituztenei hitz egiteko ara-
zoekin laguntzen diete, eta hitzik egin ezin dute-
nei alternatibak eskaini. Istripuek edo osasun
arazoek komunikazio gaitasunean izan ditzake-
ten ondorioak zuzentzen dituzte… Hitz batean
esateko, komunikazio gaitasuna osasuntsu
mantentzen laguntzen dute.
Horretarako, paziente bakoitzari bere ezau-
garrien araberako tratamendua eskaintzen dio-
te. Pazienteak Berbaron ez baitira zenbaki bat
gehiago. Berbarokoentzat emaitzek dute ga-
rrantzia: euren lanarekin pazienteen bizitza kali-
tatea hobetzen dutela jakitea.
05ENPRESAK SORTZEN
Europan ezaguna den arren, Euskal Herri mai-
lan ezagutzen ez den bezalako enpresaren al-
deko apustua egin du RTV-k. Europan, bereziki,
Alemanian eta Ingalaterran aurki dezakegu en-
presa modelo hau. Espainia mailan, berriz, Ma-
drilen.
Enpresaren izenak argitzen du zein den eu-
ren egitekoa: konpondu zure ibilgailua (Repara
Tu Vehiculo). Hau da, bakoitzak bere ibilgailuari
azterketak edo konponketak egin ahal izateko
beharrezko azpiegitura eta baliabide guztiak es-
kaintzen dituzte. Modu horretan, dirua aurrezten
dute bezeroek, eta bide batez, norberak egina-
ren asebetetasuna lortu.
Ameriketako Estatu Batuetako bizimoduan
guztiz integraturik dagoen ideia bat bertaratzeko
ahalegina da: aisialdiko denbora norbere ibilgai-
lua puntuan edukitzeko erabiltzea. Horretarako,
ordea, hemengo bizimoduak jartzen dituen tra-
bak gainditu beharra dago, eta zailtasun horien
erantzuna eskainiko du Iurretan kokatutako koo-
peratibak.
Norberaren araberako konponketak
Bezeroek euren jakituriaren arabera ibilgailuei
beharrezko azterketa eta konponketak egin
ahal izango dizkiete RTV-n. Horretarako, dene-
tarik eta kalitate onenekoa jarri dute bezeroen
eskura.
600 metro karratu –300 metro karratu estali-
ta, eta beste 300 kanpoko aldean– prestatu di-
tuzte, baita behar guztiei erantzuna emateko
moduko erreminta sorta zabala ere. Baliabideen
artean, nabarmentzekoa da furgonetei eta kara-
banei zuzendutako igogailu berezia, beste inon
topatzen zaila, eta haientzat prestatuta dauka-
ten zerbitzu gunea.
Bi pertsona izango dira tailerraren ardura-
dun zuzenak: alde batetik, enpresaren jarduna
egokia izateko beharrezko guztiaz arduratuko
den koordinatzailea, eta beste alde batetik, be-
zeroei lasaitasunez aritzeko aholkularitza zerbi-
tzua eskainiko dien mekanikaria. Izan ere, beze-
roek euren kabuz aritu ahal izateko azpiegiture-
tan hutsik ez, eta egin beharreko lanaren
gaineko ziurtasuna beharrezkoa dute, eta RTV-
n hori eta gehiago eskainiko diete. Izan ere, as-
tean behin formazio ikastaroak ere antolatuko
dituzte.
Ideiaren oinarria, etorkizunerako oinarri
Hiru bazkideren artean abiatu duten enpresa
berritzaileak Lea-Artibaiko Kooperatiba Mahaia
Elkartearen kooperatiba ideien saria jaso zuen
iaz. Merkatuan aurrera egiteko ikusten zuten bi-
dea argitzea lortu zuen horrek; sari ekonomikoa-
rekin batera, laguntza eta bultzada handia izan
zen Azaro Fundazioak emandakoa.
Ideiaren balioarengan konfiantza osoa dau-
kate RTV-ren sortzaileek, eta horrek etorkizune-
ra begirako erronkei heldu eta aurrera egiteko
indarra ematen die. Lehen tailer mekanikoa Iu-
rretan zabaldu duten arren, Autonomi Erkidego
mailan beste bi ireki nahi dituzte 2010. urtea
amaitu orduko: bata Gasteizen jarriko dute, eta
bestea, Bilbon.
BESTE MEKANIKA BATEN AUKERA
Dirua aurreratzeko bidea eta norbere kabuz gauzakegiteak sortzen duen asebetetzea eskaintzen dieRTV-k bezeroei; ibilgailuak dira euren mundua, etakontzeptu berritzaile bat dakarte.
RTV[ AUTOAREN MANTENTZE MODU BERRIA - DURANGO]
Azaro Fundazioak eta Lea Arti-
bai Ikastetxeak elkarlanean
definitutako eta beste hain-
bat erakunde publiko zein pribatuen
babesa jaso duen eskualdeari begira-
ko proiektua. Horixe da Esperanza
2013. Xedea: oinarri teknologikoa
eta/edo izaera berritzailea duten en-
presa berriak sortzea.
Honako lan eremu nagusi hauen ingu-
ruan egituratzen da:
• Ekintzailetasun eta berrikuntza kulturaren
hedapena
• Negozio aukera berrien inguruko behatokia
• Enpresa proiektu berritzaileak identifikatu,
garatu eta indartzeko azeleratzaile eraginko-
rra
• Inguruko enpresen lehiakortasun eta berri-
kuntza helburuei erantzuten dien ikerkuntza
proiektuak
• Inguruko giza kapitalaren trebakuntza au-
kera berriekin eta enpresen espektatibekin
bat datozen gaien inguruan.
Lea-Artibai eskualdeak hain beharrezko
duen proiektu honen garapenak azpiegitura
egokien eraikuntza eta prestaketa eskatzen
du. Espazio hauek Markina-Xemeingo Espe-
ranza gunean kokatuko dira Esperanza 2013
eraikin berriaren bidez, eta honako kalitatez-
ko zerbitzuak ahalbideratuko ditu:
• Enpresa jarduera berritzaileentzat haztegia
• Esperimentazio eta prototipaje tailerrak
• Laborategiak
• Sala Garbia
• Negozio aukera berrien identifikaziorako
behatokia
• Enpresa jarduera berrien definizio eta kon-
tsolidaziorako azeleratzaile egitekoari da-
gozkion funtzio eta zerbitzu eskaintza.
• Ekintzailetasuna eta berrikuntzaren kudea-
ketan gaitzen duten tailerrak
• Ikerkuntza Gunea
• Formakuntzarako espazioak (graduatuak
eta masterrak)
ESPERANZA 2013, Etorkizuna eraikiz
06 2009ko ABENDUA • 17. ZK. hazi
• 63 aktibitate ekonomiko berri martxan jarri eta 375 lanposturen sorrera bultzatu. -Urtero:
• 6 enpresa berri• 3 aktibitate ekonomiko berri, eratuta dauden enpresetan.
-Sortuko diren enpresen ezaugarriak, urtero, honakoak izango dira: • %60 izaera berritzailea dutenak• 2 kooperatibak• PROBE lan taldearen (Leartiker, Azaro Fundazioa eta Leartibai GarapenAgentziako pertsonek osatutakoa) dinamikatik eratorritako 3 enpresa/aktibitate berri.
• Inguruko enpresen lehiakortasuna: Lea-Artibai eskualdeko enpresekin elkarlanean berrikuntzarekin lotutako 50 proiektu garatu.
-Urtero: • 10 proiektu
-Proiektuen ezaugarriak: • Produktuan berrikuntza: 6 proiektu• Prozesuan, Merkatuan, Antolakuntzan-Pertsonetan berrikuntza: 4 proiektu
-Proiektu hauen oinarrian dauden ikerkuntza proiektuak:• Materialen arloan: Material berriak, materialen karakterizazioa eta simulazioa eta eraldaketa prozesu aurrerakoiak
• Elikagaien arloan: Elikagai funtzionalak eta osasungarriak, kontserbazio teknika berriak eta bioteknologia.
• Giza kapitala:• Graduatuak «Diseinu eta Berrikuntza Ingeniaritzan»• Postgraduatuak: Master eta espezializazio ikastaroak• Doktorautzak
Azpiegiturak 2. fasea (2009-2010). EKINTZAILETASUN ETA BERRIKUNTZA GUNEAeta MATERIALEN TEKNOLOGIA GUNEA
ESPERANZA 2013 PROIEKTUAREN HELBURUAK (2007-2013 EPEALDIRAKO FINKATUTAKOAK)
07IKUSPEGIA
• Helburu kuantitatiboei dagokienez:-Enpresa berriak:
• 15 enpresa berri sortu dira, eta beste 4 sortuko dira urte bukaerarako-Negozio unitate berriak eskualdeko enpresetan
• Eskualdeko enpresetan 7 negozio berri jarri dira martxan, eta beste 5 ari dira aztertzen. Urte bukaera aurretik martxan egongo dira.
-Enpresa/jarduera ekonomiko berri hauetatik guztietatik:• 3 kooperatiba berri sortu dira, eta 2 negozio berri jarri dira aurretik eratuta dauden
kooperatibetan.-Lanpostuen sorrera/mantenimendua:
• 65 lanpostu sortu dira: - 40 lanpostu berri, sortutako enpresa berrietan- 25 lanpostu finkatu dira jada martxan dauden enpresetan
-30 berrikuntza proiektu (berrikuntza produktuan, prozesuetan, merkatuan, antolakuntza-pertsonetan). -25 ikerkuntza proiektu honako lerro teknologiko hauetan:
• Materialen arloko lerro teknologikoak: material berriak, materialen karakterizazioeta simulazioa eta eraldaketa prozesu aurrerakoiak
• Elikagaien arloko lerro teknologikoak: elikagai funtzionalak eta osasuntsuak, kontserbazio teknika berriak eta bioteknologia
• 47 gradu ingeniaritzan• «Diseinu eta Berrikuntzan Ingeniaritza» Gradua jaurti da• «Produktuen Diseinua Plastikoan+Management» Masterra jaurti da• Master berriak aztertze fasean• 2009-2010 ikasturtean 2 doktorautza tesi defendituko dira
• Helburu kualitatiboei dagokienez:-PROBE. Helburu hauek lortzearen alde lan egiten duten diziplina anitzeko pertsonen taldea: negozio aukera berrien bilaketetan, merkatu ikerketetan, enpresaproiektuen bideragarritasun azterketan espezialistak eta, halaber, ikertzaile eta teknikariak.Proaktiboki behatzen diren sektoreak: AKUIKULTURA, ENERGIA, OSASUNA, INGURUMENA, TURISMOA, ELIKAGAIAK, MATERIALAK.-Zerbitzu integrala: ideiaren sorreratik abiatuz-Bezeroari begirako kultura, non honako balore hauetan sostengatzen den:Enpresarekiko KONPROMISOA, KONFIANTZA, ZEHAZTASUNA, ETENGABEKOHOBEKUNTZA, TALDE LANA
-Kooperazio eredu aurreratua
HURRENGO URTEETARAKOHELBURUAK: 2010-2013
Hurrengo urteetan ere buru-belarri
jarraituko dugu lanean finkatutako
helburuak lortzeko. Aktibitate eko-
nomiko berrien sorreran, lanpos-
tuen sorreran eta kontsolidazioan,
enpresekin berrikuntza proiektuak
garatzen, ikerkuntza proiektuak
aurrera eramaten, ingeniari berriak
trebatzen, graduondoak eskain-
tzen eta master eta doktorautza
tesiak bultzatzen.
Horretaz gain, PROBE lan taldea
indartzen egingo dugu lan, jadanik
identifikatuta ditugun behatze ere-
muetan lanean jarraitu eta negozio
aukera berri diren beste eremue-
tan murgildu, Leartiker inguruko
ikerkuntza erreferente bezala kon-
tsolidatu eta erakunde pribatu zein
publikoekin dugun kooperazio ere-
dua hobetu asmoz.
Azpiegiturak: 3. fasea (2010-2013) urdinez dagoena. TREBAKUNTZA GUNEA.Azpiegiturak: 1. fasea (2008 azaroa), ELIKAGAIEN TEKNOLOGIA GUNEA.
LORTUTAKO EMAITZAK 2007-2009
GAIMAZ [ AZPIEGITURA ETA ZERBITZU ENPRESA - MARKINA-XEMEIN ]
08 2009ko ABENDUA • 17. ZK. hazi
Lana hurbiletik ezagutzen duen horietakoa daJose Maria Gandiaga (Amoroto, 1952). Urte as-kotan han eta hemen aritu ondoren, aukera batikusi, eta norbere enpresa sortzeko ilusioari hel-duta, 1990ean, basoko lanei eta beharrei lotutahasi eta gaur egun adar ugari dituen Gaimaz en-presa sortu zuen.
Zer eskaintzen zuen hasieran Gaimazek?Batez ere, mendiko azpiegiturak egiten geni-tuen. Garai hartan, mendian traktore eta gur-dientzat bakarrik zegoen bidea, eta ez zegoenbestelako azpiegiturarik ere. Pistak egitearekinbatera, basoari lotutako lanak sortu ziren: baso-lanak, aisialdi guneak… Batek bestea eskatzenzuen, lanak berak beste pauso bat emanarazizigun. Gerora, Aldundietan Ingurumen departa-menduak sortu ziren. Gaimazen aktibitatea osoegokia zitzaien euren obrak aurrera ateratzeko–berreskuratze lanak direla, landaketak dire-la… – eta horri ere heldu genion.Eta gaur egun, zer eskaintzen duzue?Alor ugari ukitzen ditugu. Ingurumen obrekin ba-tera, obra zibilak egiteari ere ekin genion. Beha-rrak eraginda, taldea handituz eta osatuz joanginen. Baina beti prozedura bera eduki dugu:alor berriak landu, baina aurrekoak ahalik etagehien mantenduz. Saneamendu eta urbaniza-zio lanak ere egiten ditugu. Azpiegitura lanak
egiten ditugu, batik bat, eta mundu horretan es-pezializatzen jarraitzen dugu.Zenbait zerbitzu ere eskaintzen dituzue,ezta?Askotarikoak eta oso ezberdinak. Esaterako,Iberdrolaren lineak garbi mantentzen ditugu,baita granja bateko ganaduak zaindu ere, etaBilboko uren partzuergoan lorategien manten-tze-lanak egiten dizkiogu. Enpresa atipikoa da Gaimaz.Bide berriak jorratzeak ez digu beldurrik ema-ten, beti ere, oinak lurrean ditugula, jakina. Des-berdinak bagara, bai. Aurrera egiteko lan egitendugu beti, eta eskerrak hain eremu ezberdine-tan sartzeko hautua egin genuen, bestela ez ge-nuke aurrera egiterik lortuko.Konpetentzia areagotu den arren, aurreraegiten asmatu duzue. Zein da zuen sekre-tua?Sekreturik ez dago. Jende onak osatzen du Gai-maz: gazteak eta ondo prestatuak. Eurak diraazken batean enpresa eramaten dutenak. Gai-mazen balio handienetariko bat langileak dira,eta eurengan konfiantza handia daukat. Zein da egindako lanik azpimarragarriena?Azpiegituren alorrean, 2003an Oizen egindakoobra aitatuko nuke: parke eolikoa. Inflexio puntubat markatu zuen lan hark enpresaren norabi-dean. Zerbitzu mailan, berriz, Bilbo handikoerrepideen kontserbazioa izan delakoan nago.
Teknologi berriekin ze erlazio daukazue?Teknologikoki maila gorenean dauden apara-tuak, puntakoak, erabiltzen ditugu makina zeinmakinen laguntza lanetarako. Eta kanpoan be-zala, bulego barruan ere, filosofi bere jarraitzendugu.Zein da Gaimazen marka?Lanak ondo egitea. Lanak ondo eginez gero,konfiantza sortzen da. Enpresa serioa garazentzu horretan, eta hasitakoak amaitu arte lanegiten dugu. Langile onak ditugu, eta beharreierantzuten asmatzen dugu.Esperanza 2013 proiektuko eraikinean ereari zarete. Horrelako proiektuak garrantzi-tsuak iruditzen al zaizkizu?Proiektu horren baitan, garapena eta berrikun-tza bezalako alorrak landuko dira. Alde horreta-tik, oso interesgarria iruditzen zait. Eskualdera-ko onuragarria izango delakoan nago.Etorkizunera begira erronka berririk bai?Badaukagu zerbait esku artean, baina alor berrigehiagotan ez gara sartuko momentuz. Espe-zializatuak gauden alorretan sakonduko dugu.
TTeekknnoollooggiikkookkii mmaaiillaa ggoorreenneeaann ddaauuddeenn aappaarraattuuaakk,, ppuunnttaakkooaakk,, eerraabbiillttzzeenn ddiittuugguu
mmaakkiinnaa zzeeiinn mmaakkiinneenn llaagguunnttzzaallaanneettaarraakkoo ’’
’’
« GAIMAZen baliohandienetar ikobat langileak dira,eta eurengan konfiantza handiadaukat»
Ingurumen obrak ez eze,
obra zibilak ere egiten
dituzte gaur egun; beharrak
eraginda, taldea handitu eta
osatu egin duteJose Maria Gandiaga. Gaimaz-en sortzaile eta gaur eguneko zuzendaria
09BERTOKO ENPRESAK EZAGUTZEN
ZZeerrttaazz aarrii ggaarraa aannttoollaakkuunnttzzaarreenn eerraallddaa--kkeettaazz hhiittzz eeggiitteeaann??
Erakundeen eraldaketari buruz, asko idatzi da
liburu-dendetan ‘best-seller’ ugari egon izan
dira, hitzaldiak eman dira, guruak, metodologiak
sortu dira, dena gure erakundeen eraldaketari
ekiteko, baina nire ustez, batzuek izan ezik, oso
gutxik izan dute kontutan lanaren izaeraren al-
daketa, hau da, ez dute kontuan hartu elemen-
turik esanguratsuena, ezagutza; beraz, ez dute
kontuan eduki pertsona. Gure erakundeen eral-
daketaz ari garenean, azken batean, garapena
pertsonaren ezagutzan oinarritzeaz ari gara, tal-
de baten parte den pertsonaren ezagutzan, ger-
taera jasotzen den lekuan erabaki ahalmena
daukan pertsona, beti ere amankomunean
adostutako helburuari eta merkatuan, gizarte-
an, adibidez, egon ahal den edozein premiari
aurrea hartu eta balioa ematera bideratuta.
BBaaiinnaa ggeehhiiaaggoo eerree bbaaddaa,, eezzttaa??
Lan fisikoa kognitiboari gailentzen zaion ustean
oinarritzen diren egiturak edo botere ahalmenak
goitik behera apurtzea ere bada. Ezagutzari bo-
terea uztea dela esan daiteke. Ezagutza hori gu-
tako bakoitzaren baitan dago, geuk nahi dugu-
nean martxan ipintzen dugu, lankidetzan, eta,
gainera, era kaotikoan jasotzen diren gertaerez
inguratuta dago. Nire ustez, eraldaketa. horren
guztiarenganako eten bako moldaketa da ZZeeiinn eemmaaiittzzaa eessppeerroo ddiirraa??
Eraldaketa hauen funtsezko ondorioa, erakun-
deek, hau da, pertsonek, gero eta aldakorragoa
den inguru batean ilusiorako, egokitzeko, ebolu-
zionatzeko eta bizirauteko daukaten ahalmena-
ri lotuta doa. Gaur egun, gure erakundeek orain-
dik ere itxurako etekinak lortu arren, horren alda-
korra eta kaotikoa den inguruan azkar
berregituratzeko ahalmenik ez badaukate, des-
«Pertsonen garapenean eta bezeroen orientazioan oinarritzea beharrezkoa da»
agertu egingo dira. Alfonso Vazquezek (Hobest
aholkularitza) oso ondo agertzen du kontzeptua
irudi baten bitartez. Ispilua eta ur putzua eta ba-
tean eta bestean harri batek daukan eragina ai-
patzen du. Jakina, ispiluak (sistema egituratu-
zurruna) ahalmen txikiagoa edukiko du inguru
aldakor batean inpaktuetara (harria) moldatze-
ko, ur putzu batek (desegituratuta dagoen egitu-
ra berregituragarria) eduki dezakeena baino.
Berregituratzeko ahalmen hori mota horretako
eraldaketen funtsezko ondorioa da.EEmmaaiittzzaakk ppoossiittiibbooaakk iizzaannddaa,, zzeerrggaattiikk eezzdduugguu gguuzzttiiookk bbiiddee hhoorrii jjaarrrraaiittzzeenn??
Indarrean dagoen sistemak bereak dituen mu-
gak dauzka. Horrek ez du errazten era horreta-
ko eraldaketak garatzea. Boterea antzinako oi-
narrietan egituratuta dago. Umetatik zera era-
kutsi izan digute: gutxi batzuek pentsatu eta
agintzen dutela, eta beste askok pentsatutako
eta agindutako hori bete behar dutela. Gizarte
guztia, bere estamendu guztietan, honela oina-
rrituta zegoen: lana (makina) trukea zela, dirua
esfortzu fisikoaren truke, funtzio jakin batzuekin
eta prozedura batzuekin, non bakoitzaren jo-
kaera mugatzen zen. Mota honetako eraldake-
tak mahai gainean jartzean, botere egiturek pro-
tagonismoa galtzen dute, eta autobabeserako
mekanismoa jartzen da martxan. Beraz, siste-
maren jagoleek euren boterea erabiltzen dute
era horretako aldaketarik egon ez dadin.ZZeellaann ggaaiinnddiittzzeenn ddiirraa bbeelldduurrrraakk??
Posizio desberdinetatik bizi izan ditut egoera
horiek. Lehenengo bider, erdiko buruzagi nin-
tzen; geroago, Zuzendaritzako kide; eta, azke-
nean, Proiektu Koordinatzaile. Dena dela, neuk
eduki ahal izan ditudan beldurrak baino gehiago
kezkatu izan nau erakundeko oinarrizko beste
estamendu batzuek eduki ahal izan dituzten
beldurrak, jabetzarena, esate baterako (oina-
rrizkoa aldaketan), eta zuzendaritzako kideen
eta erdiko buruzagien posizioa era honetako
eraldaketen aurrean. Talde hausnarketen bi-
dez, pertsonen garapenean eta bezeroen
orientazioan oinarritzea beharrezkoa da. Horre-
tan oinarritutako proiektu amankomuna sortzen
joan gara, eta, horren eraginez, beldurrak ken-
tzen.
XABIER GOENAGA [ ANTOLATZEKO ERAN ALDAKETA - LEA-ARTIBAI ]
Leartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko enpresen foroa martxan dauka etaazken bileran Grupo Fumbarriko Xabier Goenagaren esperientzia ezagutzekoaukera izan dugu. Hori aprobetxatuz, galdera batzuk egin dizkiogu:
Lea-Artibaiko Enpresen foroa
’
10 2009ko ABENDUA • 17. ZK. hazi
ESKUALDEKO BEHATOKIAREN URTEKO EMAITZAK
2009an eskualdeko 12 enpresek erabili dituzte behatokiko zerbitzuak identifikatuta zituztennegozio aukeren merkatu kontrasteak egiteko, merkatu berrien inguruko informazioa lortzeko, lehiakideak ezagutzeko eta abar. 55 enpresek jaso dute idea berritzaileak jasotzendituen buletin teknologikoa. Horretaz gain, beste hainbat azterketa, eta ekintza bideratu diraeskualderako negozio idea berriak identifikatzeko eta hauek ezagutaraztera emateko.
2009an lanean aritu da Esperanza 2013ko
Behatokia, Azaro Fundazioa, Leartiker eta
Leartibai Garapen Agentziaren eskutik.
Erakunde hauetako 6 pertsonak parte hartzen
dute. Bestalde, INEMarekin dugun lankidetza
akordioaren baitan, urtero 10 pertsona gehia-
gorekin osatzen da lan taldea. Bertatik bi lan
ildo garatu dira: negozio aukera berrien identi-
fikazioa eta enpresen lehiakortasuna hobetze-
ko informazioaren bilaketa eta azterketa.
Lea-Artibaiko behatokia 2006. urtean jarri
zen martxan, Esperanza 2013 proiektuaren
babesean; eta lehenengo fruituak 2007.urtean
eman zituen. Ordundik hona, eskualdeko
enpresen artean gero eta ezagunagoa da zer-
bitzua, eta bertatik egindako lanari esker,
negozio aukera berriak ere martxan dira
eskualdean. Negozio aukera berrien identifika-
zioa eta eskualdeko enpresei beraien lehiakor-
tasuna hobetzeko behar duten informazioaren
bilaketa eta azterketa egiteaz gain, orokorrean
eskualdeko garapen ekonomikorako interes-
garriak diren esparruen arakatze eta azterke-
tak ere bideratzen dira. Hartara, azken bi urte-
etan eskualdearen sare industrialaren azterke-
ta eta beste lan batzuk bideratu dira.
Negozio aukera berrien identifikazioan 7
esparrutan aritu gara behatokitik lanean, akui-
kultura, energia berriztagarriak eta efizientzia
energetikoa, osasuna, ingurumena, turismoa,
material polimerikoak eta elikagaigintza. Ideien
identifikaziorako bi azterketa mota egin dira:
- Kontrasteak: 40 ordu inguruko azterketa,
negozio aukera baten lehenengo hurbilpena
egiteko.
- Zaintza zehatzak: hauek gai ezberdinen
inguruko azterketa sakonak dira, etorkizuna
izan dezaketen gaien inguruan.
Kontraste motako 27 azterketa egin dira,
eta hauetatik 10, enpresetan aurkeztu dira.
Horretaz gain, arestian aipatu bezala, negozio
aukera berrien identifikaziorako merkatuen
tendentzien azterketa, teknologia emergente-
en azterketa eta abar egiten dira. 2009.urtean
17 azterketa sakon egin dira tendentzia eta
aukerak identifikatzeko asmoarekin. Azterketa
hauetatik, hainbat produktu eta negozio berri
identifikatu dira.
Aitatu bezala, behatokitik eskualdeko
enpresei behar duten informazio estrategikoa-
ren inguruko bilaketan ere laguntza eskaintzen
da. Enpresekin elkarlanean bideratutako kon-
traste hauek bezero berriak aurkitzeko, merka-
tu berrietara esportatzeko eta negozio aukera
berri baten ideia kontrastatzeko balio izan
diete. Eskualdeko 12 enpresak aprobetxatu
dute zerbitzu hau.
Berebiziko garrantzia du behatokiarentzat
eskualdeko enpresekin lan egitea; eta alderdi
horretatik jauzi kualitatibo garrantzitsua eman
da 2009. urtean, eskualdeko enpresekin harre-
mana sendotuz. Egindako lanaren %56 enpre-
sekin egin edo eta enpresekin konpartitu da.
Helburua urtez urte kopuru hau handitzea da.
Gure zerbitzuei zukua ateratzera gonbidatzen
zaituztegu zuoi enpresoi, helburua lortzeko
aukera izan dezagun.
2009.ko Behatokiko kideak
11BEHATOKIA
Lehenengo patentea aurkeztu da
Behatokitik 2007. urtean zaintza zehatz baten ondoren munduan oso enpresa gutxik garatutako teknologia bat identifikatu zen. Idea eskual-
deko enpresa bateri aurkeztu eta azken urteetan zehar Azaro Fundazioa, eskualdeko enpresa eta Bilboko ingeniaritza eskolako sailaren arte-
ko elkarlanari esker patente bat aurkeztera heldu gara. Onartua izanez gero enpresak izango du ustiatzeko eskubidea.
Dagoeneko eskualdeko behatokia jarri da datorren urteari begira. Hainbat berrikuntza aurreikusi eta garatuko badira ere, helburuak
irmo daude zehaztuta. Aitatutako edozein gairen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero edo eta zerbitzuen inguruko argibide
gehiago, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu 94 616 91 72 telefonoan edo [email protected] helbidearen bitartez.
Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu aurtengo urtean gurekin behatokia osatu duten pertsonei eskerrik beroenak emateko, eskaini digu-
ten laguntza eta egindako lanagatik: Maite, Alaitz, David, Ion Ander, Aitor, Lander, Ibon, Gorka, Esther eta Asier, Eskerrik asko!! .
Enpresa bateko kide bazara, agian zure eskuan ere izan duzu behatoki-
tik bidaltzen den buletin teknologikoa. Buletin hauetan enpresentzako
interesgarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak eta sektore emer-
genteen inguruko notiziak jasotzen dira.
2009. urtean 6 bidalketa egin dira eta guztira, behin edo behin Mutriku eta
Lea-Artibaiko 55 enpresek jaso dute dokumentu elektronikoa. Buletin tek-
nologiko hau ez da maiztasun zehatz batekin bidaltzen, enpresarentzat
interesgarriak diren berriak eta aukerak identifikatzen ditugunean baizik.
2010.urtean berrikuntzak izango ditugu alor honetan, Azaro Fundazioko
web gunean sektoreka banatatutako buletin teknologikoak izango baititu-
zue zuen eskura.
Behin eta berriz aipatzen dugun idea berrien identifikaziorako oso
garrantzitsua da beste herrialde batzuetako errealitateak ezagutzea,
Horretarako, behatokiko kideek urtean zehar hainbat jardunaldi eta azo-
ketan parte hartzen dugu.
Ez hori bakarrik, atzerrian parte hartu dugun transferentzia teknologi-
korako egitasmoetan, eskualdeko zenbait enpresen izenean ere egin
ditugu bilerak, hauek dituzten idea berrietarako bezero bilaketan edo eta
teknologia hornitzaileak identifikatzeko ahaleginean. Aurten, hamasei
azoka eta jardunaldietan parte hartu dugu.
KONTRASTEAK
WPC – Wood Plastic Composite Polimeroak osasungintzan
Arrain gelatina Umearoko loditasunaren aurkako produktuak
Energia Mini-eolikoa Plater prestatuak
Osasun sektorean hotzgailuen erabilera Enpresa bioteknologikoetako ekipamenduak
Ur teknologia Hondakin industrialak
Kutsadura akustikoa generadore eolikoetan Itsasenergian industria auxiliarra
Etxez etxeko asistentziaren behar izanak Solar termoelektrika
Produktu piezoelektrikoak Efizientzia energetikoa
Alkohol gutxiko sagardoa Akuikulkultura plana
Etxeko energia kontrolatzeko erreminta adimentsua (enerctrl) Akuikultura indusria auxiliarra
Plastikozko altzariak Itsasenergien teknologia
Mikroalgak eskaintzen duten negozio aukerak Mikroalgak
Itsas pepinoa eta itsas lakatza Geotermia
WSN -- Wireless Sensor Network-- teknologikoa eta preziziozko nekazaritza
2009an egindako kontraste kopurua 2009an egindako zaintza zehatz kopurua
BULETIN TEKNOLOGIKOA: BEHATOKIAREN MUINA, INFORMAZIOA ENPRESEKIN KONPARTITZEN DA
ZAINTZA ZEHATZAK
2009.ko kontraste eta zaintza batzuen izenburuak
LEIHATILA
MIKROENPRESA DIGITALAXedea: ordenagailuak erostea,Internetera alta ematea eta hasiera-ko 6 hilabeteetako kuotak eta birus-kontrako softwarea diruz laguntzenditu, 9 langiletik beherako enpresen-tzat.Epea: 2009/12/31.
MERKATARITZAKO AUTONOMO-EN LANARI JARRAIPENAXedea: adineko enpresariak ordez-katuz eta merkataritza egiturari etaenpleguari eusteko laguntza.Epea: 2009/12/31.
BIDERATUXedea: 50 langile baino gehiagoduten enpresetan finantza berregitu-raketa egiteko laguntza kanpokoesku-hartzea beharrezkoa bada epelabur edo ertainean desagertu ezdaitezen.Epea: 2009/12/31.
RESISTEXedea: Finantza zorrak negoziatze-ko homologatutako goi mailakofinantza aholkulariak kontratatzekolaguntzak.Epea: 2010/12/31.
FINANTZA EGOKITZAPENA AUTO-NOMOENTZATXedea: bankuaren finantzaketa lor-tzeko laguntza, zirkulatzailearenbeharrizanak epe laburreko zorraberritu eta epe laburreko zorra epeertain eta luzerako zor gisa egokitze-ko laguntzak. Interes tasaren baldin-tzak aldekoak izanik.Epea: 2009/12/31.
ICO LINEAKXedea: interes tasaren baldintzakaldekoak eta amortizazio epe luzee-tako maileguak lortzea.Epea: aurrekontua agortu arte.
DIRU LAGUNTZAK 4
94 616917294 6169088
Informazio gehiagorako DEITU: