528

10

Upload: ttipi-ttapa

Post on 19-Feb-2016

223 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Arratsaldeanpilotajaialdihandiaetaarratseandantzaldia Arratsaldeko17:00aldera,profesionalenartekopilotapartidaikusgarriaizanendapi- lotalekuan.Lehenik,bigarrenmailakolauterdikotxapelketakokanporaketajokatuko 12 | ttipi-ttapa|528zbk. 2009.10.14 2009.10.14 PostuaunitzLaxoaplazaraeramanendiraaurten. Argazkia:ONDIKOL Argazkia:ONDIKOL ttipi-ttapa|528zbk. 14 | ttipi-ttapa|528zbk. 2009.10.14 BertanEgunaospatuzenabuztuaren7an. Argazkia:ONDIKOL

TRANSCRIPT

Page 1: 528
Page 2: 528

12 | ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

Udazkeneko Feria indartzeko lanean ari dira Elizondon azkeneko urteetan, eta hori,“gandenurtekoaziendakopuruarengorakadan”somatuzelaaipatudiguXabiTorresalkateak.“Aipagarria da Baztango nekazariek egiten duten lana. Egia da garraioa ordaintzen die-gula, baina beraien lanik gabe ezinezkoa izanen zen feria egitea, laguntza handia es-kaintzen daukute eta eskerrak eman behar zaizkie”.Aurten ere egitarau zabala prestatu dute urriaren 29rako eta 30erako. Egun handian,ortziralean, azienda feria eginen da eta horretan, Burgete eta Jaka arrazako behor etazaldiak, behiak, euskal zerriak, astoak, ardiak eta bertze zenbait azienda ikusiko diraMerkatuko Plazan. Aipatzekoa da, horietako batzuk plazaraino kamioietan eraman be-harrean, oinez ailegatuko direla, joan den urtean bezalaxe, “lehengo moduan egiteko”.Makineria erakusketa ere eginen da, nekazari eta abeltzainek bere lana errazago egi-teko merkaturatu diren azken tresnak ikus dezaten.Andoni Egaña eta Julio Soto arikodirabertsotan.11:00aldera,EuskalZerriarendastaketaeginenda.Bertakozerriaekoiztenduten abeltzainek, haragia erre eta probatzera emanen dute, euro batean salduko direnpintxoetan, baso bat ardorekin.

Arratsaldean pilota jaialdi handia eta arratsean dantzaldiaArratsaldeko 17:00 aldera, profesionalen arteko pilota partida ikusgarria izanen da pi-lotalekuan. Lehenik, bigarren mailako lau terdiko txapelketako kanporaketa jokatuko

ELIZONDOKO FERIAK

Egitarau zabalarekinsendotu nahi diraUdazkeneko Feriak

Page 3: 528

dute Apezetxeak eta Merino II.ak. Ondotik, partida nagusian, Irujo eta Laskurain,Titin III eta Zubietaren kontra ariko dira. Ortziral arratsean, lehen aldiz dantzaldia iza-nen da plazan eta horrek giroa berotzen lagunduko du. Bai ortziralean, baita larun-batean ere, egun osoan merkatua izanen da Elizondoko karriketatik barna. Dena den,aurtengoan obren ondorioz aldaketak izan direlako, Jaime Urrutia karrika ahalik eta li-breenuzteko intentzioa dute eta postu aunitz laxo plazara eramanendituzte,nekazaritzamakineriaren erakusketa egiten den inguru horretara.Hain zuzen, postuen salmenta izaten da Elizondoko herriaren urteko diru-sarrera gar-rantzitsuenetako bat. “Gan den urtean metro lineala 18 eurotan saldu genuen –errandigu Xabi Torresek– eta berrehun postu baino gehiago izanen ziren. Diru sarrera han-dienetakoa da herriarendako”.

| 13ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

Postu aunitz Laxoa plazara eramanen dira aurten.

Argazkia: ONDIKOL

Argazkia: ONDIKOL

Page 4: 528

14 | ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

Mar i Joxe A lañalehendakaria, MikelSobrino lehendakari-ordeaetaBlankiLeto-na diruzainarekinbatera, Juanjo Leizaidazkaria,etaMiguelQuevedo, Joxe MariUrsuegi eta Bernar-dette Bertiz sartuziren joan den urtehondarrean Bertan,Baztango MerkartarietaZerbitzuenElkar-tekozuzendaritzaba-t zo rdean . Ba i naabenduan berriz ereberrituko dute juntaeta hiru lehenbizi-koek karguak utzi eta bertze hiru lagun berri sartuko dira. Izan ere, mugimendu handi-ko elkartea da Bertan eta 80 komertzio eta zerbitzu biltzen ditu bere baitan. “Momen-tu honetan eskuartean dugun gauzarik garrantzitsuena eskualdeko 4 elkarteek elkar-lanean gauzak egiteko nahia dugu eta Eguberrietarako elkarrekin zerbait egin nahigenuko eskualdeko komertzio ttikia elkarturik dagoela erakusteko eta gure bertuteakerakusteko” aipatu digu Mikel Sobrino lehendakariordeak. Izan ere, joan den urtetikhasita,Bera,Doneztebe eta Lesakako elkarteekin batera elkarlanean ari daBertan elkar-tea.Ortziral honetan, urriaren 15ean, bazkideen batzarra egitekoa dira eta udazken-neguparterako egin gogo dituzten kanpainak ere hortxe erabakiko dituzte. Dena dela, So-brinok aitzindu digunez, “bertzenaz, beti bezala Eguberriei begira egutegia, oparienkanpainaetaherriakapaintzekozerbaitenbilagabiltza”. ArraiozkoNafarMendimerkata-ritza gune berriak Elizondon izan duen eragina ez dute oraindik sakon aztertu. “Denbo-ra zailak dira krisiaren ondorioz eta honek lagundu, sorik, ez du eginen baina ez dugudaturik” aipatu digu Sobrinok.Gainerakoan, urte osoan ekitaldiak antolatzen ari da Bertan elkartea. Udaberri aldean,“Baztan Erosi Fite” kanpaina egin zuten bezeroen artean eta Elena Urtasun suertatu zenirabazle. Ekainaren 19ko goizean, 2.000 euroko erosketak egin zituen elkarteko den-detan.Abuztuaren 7ko Bertan Egunean,komertzioak karrikara ateratzeaz gain, II.Argaz-ki lehiaketako sariak banatu ziren.

Bertan Eguna ospatu zen abuztuaren 7an.

BERTANBaztango Merkatari eta Zerbitzuen Elkartea

Eskualdeko bertzeelkarteekin elkarlanean

Argazkia: ONDIKOL

Page 5: 528

| 15ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

Lehenbiziko saria: Juan Karlos Olaetxea

3. saria: Juan Lameirinhas

2011ko egutegia prestatzeko,II.Argazki Lehiaketa irabazi duJuan Karlos OlaetxeakBertan II. Argazki Lehiaketa ere egin daaurten, iaz bezalaxe, Baztango natura gaihartuta. 2011ko egutegirako argazkiaklortzeko egin zen lehiaketa eta 400, 200eta 100 euroko sariak banatu zituzten,

elkarteko edozein dendetan erosketakeginez gastatzeko. Lehenbiziko saria, iazbezala, Juan Karlos Olaetxea berata-rrarentzat izan zen, bigarrena ErratzukoMitxel Etxenikerentzat eta hirugarrena-JuanLameirinhaselizondarrarentzat.Horieketa bertze argazki guztiak abuztuaren 7anegin zuten Bertan Egunean ikusgai paratuzituzten eta orduantxe jaso zituzten sari-ak, Bertan elkartekoMiguel Quevedo etaMari Joxe Alañaren eskutik. Baina udanikusi ez zutenek, oraindik ere udazkeneanizanen dute argazkiak ikusteko aukera.Arizkunenean lehiaketara aurkeztutakoargazkienerakusketaegitekoadadatozenasteetan.

2. saria: Mitxel Etxenike

Page 6: 528

16 | ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

Azken urteetan ez dute hutsik egiten Eli-zondoko Udazkeneko Ferietan Azpilkue-tako Arribiltoa auzoko Fermin Baraza-balenbehiek.“Egiaerrateko,hobbimodu-ra edukitzen ditut gehien bat pirenaikaarrazako behi guti batzuk, eta belagiaksasiak ez hartzeko” dio. Hori bai, behiakbakarrik kontzen ditu,Ameriketan pasatuzituen bederatzi urteetan ardiekin asper-tuta nonbait: “Lau urte egin nituen artzainKalifornianetagerokarreteranaritunintzen.Ez nuen penarik izan gaterakoan, eztabueltatu nintzenean ere, gustora gan etagustora etorri nintzen”. 1975ean bueltatuzenAzpilkuetaraetageroztikherrikoalkateere izan da Barazabal.Pirenaika arrazako behiak izatearen arra-zoia garbi dauka Bizarrenekoak: “Nere-tako bertzeak baino ederragoak dira, etakuidadogutixeagobeharduteladiote,bainahauekerebadutebere lana”.Haragitarako

Fermin Barazaball

Fermin BARAZABALAzpilkuetako Bizarrenekoa

«Aurten behor aunitz ekartzeElizondoko feria indartu asm

Page 7: 528

erabiltzen dira behi hauek eta alde horre-tatik, bertze arrazakoak baino produkziohandiagorik dutenik ez du uste.Udazkeneko feriara ez ezik, azkeneko ur-teetan Elizondon egin den estatu mailakopiriniar arrazako lehiaketa eta enkanteraere eramanditu bere behiak aspaldiko ur-teetan. Hainbertze azienden artean, “be-hi ederrak badira, bai, baina baita plazarasekulan eraman beharko ez liratekeenakazienda aunitz ere. Denetarik bada”.Lehiaketazaparte,enkanteaereegitendaegun horretan, baina azken aldian ez duarrakasta handirik izaten. Hamabi behiaterazirensubastara,2.300eurokohasie-rako prezioarekin, baina hiru bertzerik ezziren saldu.Saltzeko atera ziren bertze 50bataretzeeta12zezen,bainaazkenhauek

ez zuten batere arrakastarik izan. Kopu-ru horiek, sektoreak bizi duen krisia ongiislatzen dutela uste du Fermin Baraza-balek. “Sektorea motel dago –dio–, horigarbi dago. Duela hiru-lau urtera artesubentzioa izaten zen, baina kendu eginzuten eta orai subentziorik ez da. Hori so-matzen da. Aziendekin bizi ahal izatekoazienda aunitz behar dituzu, ez da lehenbezala.Baserritikbizitzeko lanaunitzeeginbehar da”.Desagertzeaz egon zen pirenaika arraza-ko behia. 1970. hamarkadan 1.500 batburu gelditzen ziren Aezkoan, baina orai23.000aziendadaude, izenaematendionmendi-lerro osoan (Euskal Herria,Aragoi,eta Katalunian). “Orai aunitz ikusten dabehi klase hau” aipatu diguBarazabalek.Udazkeneko feriarabueltatuz,oraindikeretratuak egiten direla aipatu digu azpilkue-tarrak: “Saldu egin ditugu behi batzuk,prezioa aunitz aldatzen da, baina saltzendugunontzat bajuak dira beti”.Ur r ia ren 29an eginen den fer iar idagokionez, “aurten behor aunitzekartzekoak dira, ehun bat, erakusketaegiteko. Feria indartzeko baliagarria iza-nen da” erran digu Ferminek.

| 17ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

tzekoak dira,moz»

Argazkia: ONDIKOL

Page 8: 528

18 | ttipi-ttapa | 528 zbk.

2010.10.14

PIRINIAR ARRAZAKO BEHI AZIENDENXXIII. LEHIAKETA ENKANTEA

Piriniar arrazako 300 batbehi azienda aurkeztu zirenElizondoko lehiaketa etaenkanteraAurten 23. edizioa bete duen piriniar arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkanteaegin da Elizondon Merkatuko Plazan iraileko hondar asteburuan. 31 ganadutegiko 300bat azienda aurkeztu ziren lehiaketa-enkantean eta Martin Garde zinegotziak aipatuzuenez, aurtengoak 70.000 euro inguruko aurrekontua izan du. Eguraldiak ez du soberalagundu asteburu honetan, baina halere azienda ederrak eta jende aunitz ikusi da Eli-zondoko karriketan eta, batez ere, Merkatuko Plaza inguruan. Sari banaketan, VirginiaAleman Baztango udaleko alkatearekin eta Jon Dufurrena mendi eta abeltzaintza zine-gotziarekin batera, Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Inguru-men kontseilaria eta Patxi Aranguren, piriniar arraza hobetzeko lanean ari den Aspina-Conaspi elkarteko idazkari teknikoa izan ziren, bertzeak bertze.Aurtengoan, seigarren aldiz egin da lehiaketa-enkantea Elizondon eta Jon Dufurrenakaipatu duenez,“piriniar arrazako behiaren erakusleihoa izan da Elizondo”. Igandean,Pon-cianoAntxorena arizkundarrak hazitako aretzea ere zozketatu zen eta Zudaireko abeltzainbatek eskuratu zuen. Bertze aldetik, behi aziendei eskainitako margo lehiaketan GaraziUrkia Katarain eta David Oses Eraso suertatu ziren saridun.

Hamar kategoriaInguruko eta Euskal Herriko behiez gain, kanpotik etorritako ehunka abelburu ikusgai izandira, tartean Aragoi eta Kataluniakoak. Baserritar bakoitzak bi buru aurkezten ahal zitueneta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamar kategorietan sailkatu ziren”. Sari berezi-ak ere izan ziren.

Azienda-bururik onena: Zaldibiko Garikoitz Nazabalen buru bati.Ernalkuntza artifizialeko loterik onena: Amurrioko Perikoba SCIndize genetiko onenak dituen zezena: Irungo Antonio Generabarrenarena.Indize genetiko onenak dituen urruxa: Abadiñoko Ibon Lasuenena.Baztango urruxarik onena: Arizkungo Isabel Agirrerena.Baztango zezenik onena: Erratzuko Juan Jose Iñarrearena.Ernalkunta artifizialaren erabilerari saria: Zudaireko Francisco Javier Zegamari.Nafarroako esplotazioen ugalkortasunaren saria:Goñiko JavierAnzizu Irigarai deMu-narrizNafarroako Aretzea eta INVAC sariak: Garraldako Elias eta Angel Juanperez koopera-tiba eta Izaleko Alfonso Ayechu.

Page 9: 528

| 19ttipi-ttapa | 504 zbk.

2009.10.14

ZEZENKOAK24 hilabete artekoak:1. Gregorio Iraola (Arraitz)2. G. Nazabal (Zaldibia)3. J. Antonio Sorbet (Burutain)EA*. Isabel Ibarrola (Azoz)2 eta 4 urte artekoak:1. Isabel Ibarrola (Azoz)2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)3. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)EA*. Elizondo SC (Egilaz)4 urtetik goitikoak:1. A. Agirrebarrena (Irun)2. Garikoitz Nazabal (Zaldibia)3. J. Antonio Sorbet (Burutain)EA*.Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

URRUXAK8-18 hilabete:1. Leire Amundarain (Orozko)2. J. Antonio Sorbet (Burutain)3. Juan Jose Urteaga (Zestoa)EA*. Garikoitz Nazabal (Zaldibia)Motxa. Iñigez anaiak (Zudaire)

18-24 hilabete:1. Leire Amundarain (Orozko)2. J. Antonio Sorbet ((Burutain)3. Juan Jose Urteaga (Zestoa)EA*. Prudencio Urkia (Idiazabal)Motxa. Perikoba SC (Amurrio)2-3 urte:1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)2. Gregorio Iraola (Arraitz)3. Isabel Ibarrola (Azoz)Motxa. Perikoba SC (Amurrio)Ugalketarako.IonPeioFranziskoe-nea (Beruete)3-4 urte:1. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)3. J. Antonio Sorbet (Burutain)EA*. Prudencio Urkia (Idiazabal)Motxa. Dolaetxea (Oñati)Ugalketarako.IonPeioFranziskoe-nea (Beruete)4-6 urte:1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)2. Gregorio Iraola (Arraitz)

3. Antonio Agirrebarrena (Irun)EA*. Rufino Jaio (Iurreta)Motxa. Elizondo SC (Egilaz)Ugalketarako. Isabel Ibarrola(Azoz)6-8 urte:1. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)2. Isabel Ibarrola (Azoz)3. Ibon Lasuen (Abadiño)EA*. Iñaki Alkorta (Azpeitia)Motxa. Perikoba SC (Amurrio)Ugalketarako. Iñigez anaiak (Zu-daire)8 urtetik goitikoak:1. Juan Jose Urteaga (Zestoa)2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)3. Isabel Ibarrola (Azoz)IA. Leire Amundarain (Orozko)Motxa. Iñigez anaiak (Zudaire)Ugalketarako. Jose Antonio Sor-bet (Burutain).

*EA: Ernalkuntza artifizialekoa.

SARIAK

Argazkia: ONDIKOL

Page 10: 528

20 | ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14