3. dekretuaren galderak

4
1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatzen da, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK? Oinarrizko Hezkuntza eskolaldiko hamar urte hartzen ditu, normalean, sei urtetik hamasei urte bitartekoak, eta bi hezkuntza-etapatan banatuta dago.Alde batetik, Lehen Hezkuntza (lehen sei urteak); eta beste aldetik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (ondorengo lau urteak). 3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da? Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. 4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago? Lehen hezkuntzako etapak 6 urte hartzen ditu, eta 3 ziklotan banatuta dago: 1. zikloa (1. eta 2. maila hartzen ditu bere baitan), 2. zikloa (3. eta 4. maila) eta 3. zikloa (5. eta 6. maila). 5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT? Eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmen bezala ulertzen da. Gaitasunek beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte- arloko nahiz portaerazko elementuak, eta pertsonek batera erabiltzen dituzte horiek guztiak, lanak modu eraginkorrean egiteko. Hauek dira gaitasunen ezaugarri nagusiak: “egiten jakitea” da berez, hau da, errealitatean aplikatzen den jakintza, askotariko testuinguruetara egokitzeko aukera eman eta izaera integratzailea duena, jakintzak, prozedurak eta jarrerak biltzen baititu. 6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

Upload: equipoa754

Post on 12-Apr-2017

248 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: 3. dekretuaren galderak

1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatzen da, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute.

2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?

Oinarrizko Hezkuntza eskolaldiko hamar urte hartzen ditu, normalean, sei urtetik hamasei urte bitartekoak, eta bi hezkuntza-etapatan banatuta dago.Alde batetik, Lehen Hezkuntza (lehen sei urteak); eta beste aldetik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (ondorengo lau urteak).

3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da? Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da.

4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago? Lehen hezkuntzako etapak 6 urte hartzen ditu, eta 3 ziklotan banatuta dago: 1. zikloa (1. eta 2. maila hartzen ditu bere baitan), 2. zikloa (3. eta 4. maila) eta 3. zikloa (5. eta 6. maila).

5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT?

Eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmen bezala ulertzen da. Gaitasunek beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte-arloko nahiz portaerazko elementuak, eta pertsonek batera erabiltzen dituzte horiek guztiak, lanak modu eraginkorrean egiteko. Hauek dira gaitasunen ezaugarri nagusiak: “egiten jakitea” da berez, hau da, errealitatean aplikatzen den jakintza, askotariko testuinguruetara egokitzeko aukera eman eta izaera integratzailea duena, jakintzak, prozedurak eta jarrerak biltzen baititu.

6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

DeSeCo

7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?

Jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzera egokitua, Oinarrizko Hezkuntzak ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrekotzat dituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortzeko.

8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako gaitasunak? Aipatu bakarrik.

1. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna.

3. Matematikarako gaitasuna.

4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Page 2: 3. dekretuaren galderak

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?

Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa.

10. Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontuan izan beharreko pedagogia printzipioak?

Pedagogia-proposamenak egiteko, hezkuntza-proiektuan jasotako printzipioez gain, honako pedagogia-printzipio hauek hartuko dituzte kontuan ikastetxeek:

1.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.

2.- Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna.

3.- Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera irekitzen ari dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea.

4.- Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera. Hala, bermatu egin behar da Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa.

5.- Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan, egunean gutxienez hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute, etapako maila guztietan.

11. Zeintzuk dira LHko jakintza arloak?

Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:

- Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera

- Arte Hezkuntza

- Gorputz Hezkuntza

- Gaztelania eta Literatura

Page 3: 3. dekretuaren galderak

- Euskara eta Literatura

- Atzerriko Hizkuntza

- Matematika

12. Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako?

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak neurriak hartuko ditu hezkuntza-sistema elebiduna sendotzeko eta ikasleek, Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratuko dutela bermatzeko. Xede hori lortzeko, ikastetxeek euskara eta gaztelania landuko dituzte Oinarrizko Hezkuntzan, ikasleek eskura ditzaten bi hizkuntza horiek ulertzeko eta ahoz eta idatziz adierazteko trebetasunak. Xedea da bi hizkuntza horiek harremanetarako eta erabilerako hizkuntzak izatea eta eremu pertsonalean, sozialean eta akademikoan erabiltzea.

13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea?

Xedea: hezkuntza zabala denez, Derrigorrezko bigarren hezkuntzak ikasleei behar bezalako erantzuteko neurriak hartu behar ditu , ahal den heinean ikasleak lan-taldetik ez bereizteko eta gainera, eskola-jardueran aurrera egiteko aukera izan dezaten.

14. Zein da LHn ikasleen ratioa?

25 ikasle gelako.

15. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn?

Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.

16. Zeintzuk dira arlo bakoitzaren atal nagusiak?

Zientzia,teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna, matematikarako gaitasuna, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna, giza eta arte-kulturarako gaitasuna, norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.