244_agauntza erreka ura baino gehiago.pdf

1
2011ko martxoaren 21ean Errenkorapilo ikerketa taldeak Lazkaotik igarotzen den Agauntza errekaren azterketa egin ondoren, errekaren uraren kalitatea ona dela izan arren, herrigunean ibaietako ibarbasoa guztiz galdua dagoela ondorioztatu du. Gizakiaren eragina, errekaren ibilgu guztian nabaria da, erreka, guztiz kanalizatua baitago. Ibaiak, aintzinatik, energia-iturri bezala, merkataritza-bide bezala, nekazaritzako, herritarren uraren hornidurarako, etab. erabili izan dira. Horren eraginez, ibai eta ibarbaso askok beraien egoera naturala galdu dute, eta baita beraiei lotutako flora eta fauna ere. Ibarbasoa lurreko hezetasunez bizirauten duen eta ibaiertzean hazten den landareriak osatzen duenari deritzo. Animalien babeslekua eta bazka da. Ingurumenaren egoera mantentzen du. Tenperatura erregulatzen du eta oxigenazio handiagoa ahalbidetzen du. Ibaiertzak egonkortzen ditu, eta uraren higadura-ahalmena gutxitzen du. Elikagaiak ekartzen ditu. Lursailen emankortasuna baimentzen du. Paisaia eta kultura aldetik balio izugarria dauka. Lurazpiko urak eta ur-freatikoak arazten ditu. Ibarbasoaren garrantzia Lazkaoko Agauntza erreka, neurketa puntuan Sustraitz errekastoa, Agauntza errekaren adarra Agauntza errekak sortu duen ibar txikian dago kokatuta Lazkao eta Agauntza ibaiaren urek herria zeharkatzen dute. Sustraitz, Basakaitz, eta Begiristain errekastoek besteak beste agauntza ibaira isurtzen dituzte euren urak. Emari txikiko ibaia izan arren indartsua da Agauntza erreka. Lazkaora hurbildu ahala ibaiak zabaltzen eta urak mantsotzen joaten dira. Agauntza errekak badu aparteko garrantzia, Oria Garaian kokaturik dago eta hau Garrrantzi komunitarioko Lekua (GKL) izendatuta baitago, mehatxatutako bi espezie (Bisoi europarra eta Muturluzea) aurkitu izan baitira bertan. Agauntza erreka Lazkaoko Agauntza erreka, Mikel Deunaren parrokia parean Agauntza erreka, Ataun PARAMETROAK AGAUNTZA Balio egokiak Nitratoak 0 ppm 0 - 5 ppm Fosfatoak 2 ppm 0-1 ppm oso ona 1-2 ppm onargarria Nitritoak 0 0 - 5 ppm Tenperatura 10ºC Oxigeno- disolbatua 8 -11 mg/L > 4 mg/L Oxigeno-saturazioa > % 71 > % 71 ona; > % 91 oso ona pH 6,8 6,5 - 8 Uraren gogortasuna 10>6 ppt BIODIBERTSITATEA GIZAKIAREN ERAGINA URAREN KALITATEA LANDARETZA Sahatsa (Salix sp.) Ale gutxi batzuk ikusi ditugu, erreka bazterretan Haltza (Alnus glutinosa) Lazkaoko erdigunetik Ataun aldera, zuhaitz honen kopurua handitu egiten da. Sasiakazia (Robinia pseudoacacia) Ale ugari daude Agauntza errekaren bazterretan. Apaingarri gisa landatutako zuhaitz honek ibaietako basoetako zuhaitzak ordezkatzen ditu. Lizarra (Fraximus excelsior) Lazkaoko erdigunean errekaren kanalizazioa dela eta ale gutxi batzuk daude, gehiago Ataun eta Beasain alderuntz. Makal beltza (Populus nigra) Haltzarekin eta Lizarrarekin batera, erreka bazterretan ugarien den espeziea da. FAUNA INBADITZAILEAK INBADITZAILEAK MEHATXATUAK Erreka aztertu dugun puntua Zubierreka industria gunetik gertu dago, nekazal eremuan. Erreka guztiz kanalizatua dago eta berezko ibarbasoak nekazal lurrez ordezkatuak. Lazkao Ataunekin lotzen duen errepidea ere, erreka bazterretik 5 metrora aurkitzen da.. Bestalde, erreka inguruan hondakin ugari aurkitu dugu. Agauntz erreka herrigunean eta Gurutze kalearen atzealdean 5 minututan 2 zabor poltsa bete genituen erreka bazterrean aurkitzen zen zaborrarekin MUTURLUZEA (Galemys pyrenaicus) Uretako ugaztun txiki honek,11 eta 13,5 cm-ko luzera du.50 eta 80 g arteko pisua. Ibaietako goi ibilguetan bizi ohi da. Agauntza errekaren inguruan ibili ohi da. BISOI EUROPEARRA (Mustela lutreola) Tamaina txikiko animalia da. Ar helduak 800-1000 g-ko pisua du eta 540 mm-ko luzera du ,emetan berriz 400-600 g-ko pisua du eta luzeran berriz 40 mm-koa du. Agauntza erreka inguruan ibiliz ikusi ohi da. Amuaraina (Salmo trutta) Ezkailua (Phoxinus phoxinus) Barboa (Barbus barbus) Loina (Parachondrostoma arrigonis Erraz ugaltzen denez, eta bertako karramarroa baino handiagoa denez, hau ordezkatzera iritsi daiteke. Neurketak Zubierreka industria gunearen ondoren Ataun bidean dagoen jeitsiera batean egin dira (Hiru txikiko presaren ondoan) Bioadierazleei dagokienez, Gasteropodoak eta Efimeraren larbak aurkitu ditugu, uraren kalitate onaren adierazle. Herrigunetik neurketa puntura gehienbat behean aipatzen diren zuhaitz espezieak aurki daitezke. Gutxi batzuk herrigunean, gehiago herritik urruntzean. Aipatzekoa da Gurutze kalearen parean Lizarra eta Haltza ale batzuk birlandatu direla. KARRAMARRO SEINALUDUNA (pacifastacus leniusculus) ERRENKORAPILO ikerketa taldea Iturriak: Ibaialde programa Landarlan Ingurumen taldearen “Oria Garaia, Garrantzi Komunitarioko Lekuaren Amundarain eta Agauntza errekaren azterketa” Agauntza errekako uraren kalitatea oso ona da, hala ere badago zertan hobetu: ONDORIOAK: IBARBASOA: Inguruko ibarbasoa erabat galdurik dago, gizakiaren ondorioz, herrigunea, nekazal lurrak, errepideak, industriadirela eta. ESPEZIE INBADITZAILEAK: Espezie inbaditzaileak kendu beharko lirateke, jatorrizko flora eta faunaren aldeko apostua eginez. HONDAKINAK: Erreka inguruan zabor ugari dago. IBARBASOA BERRESKURATZEKO AHALEGINAK EGIN BEHARKO LIRATEKE, BIOANIZTASUNA MANTENTZEKO ETA MEHATXATURIK DAUDEN ESPEZIEAK BABESTEKO. ESPEZIE INBADITZAILEAK KENDU ETA JATORRIZ IBARBASOKOAK DIREN ZUHAITZAK LANDATU BEHARKO LIRATEKE. ERREKARA HONDAKINIK EZ BOTATZEKO AHALEGIN BEREZIA EGIN BEHARKO GENUKE HERRITARROK.

Upload: elhuyarolinpiada

Post on 12-Apr-2017

229 views

Category:

Documents


8 download

TRANSCRIPT

Page 1: 244_agauntza erreka ura baino gehiago.pdf

2011ko martxoaren 21ean Errenkorapilo ikerketa taldeak Lazkaotik igarotzen den Agauntza errekaren azterketa egin ondoren, errekaren uraren kalitatea ona dela izan arren, herrigunean ibaietako

ibarbasoa guztiz galdua dagoela ondorioztatu du. Gizakiaren eragina, errekaren ibilgu guztian nabaria da, erreka, guztiz kanalizatua baitago.

Ibaiak, aintzinatik, energia-iturri bezala, merkataritza-bide bezala, nekazaritzako, herritarren uraren hornidurarako, etab. erabili izan dira. Horren eraginez, ibai

eta ibarbaso askok beraien egoera naturala galdu dute, eta baita beraiei lotutako flora eta fauna ere.

Ibarbasoa lurreko hezetasunez bizirauten duen eta ibaiertzean hazten den landareriak osatzen duenari deritzo.

•Animalien babeslekua eta bazka da.

• Ingurumenaren egoera mantentzen du.

•Tenperatura erregulatzen du eta oxigenazio handiagoa ahalbidetzen du.

•Ibaiertzak egonkortzen ditu, eta uraren higadura-ahalmena gutxitzen du.

•Elikagaiak ekartzen ditu.

•Lursailen emankortasuna baimentzen du.

•Paisaia eta kultura aldetik balio izugarria dauka.

•Lurazpiko urak eta ur-freatikoak arazten ditu.

Ibarbasoaren garrantzia

Lazkaoko Agauntza erreka, neurketa puntuan Sustraitz errekastoa, Agauntza errekaren adarra

Agauntza errekak sortu duen ibar txikian dago kokatuta Lazkao eta Agauntza ibaiaren urek herria zeharkatzen dute.

Sustraitz, Basakaitz, eta Begiristain errekastoek besteak beste agauntza ibaira isurtzen dituzte euren urak.

Emari txikiko ibaia izan arren indartsua da Agauntza erreka. Lazkaora hurbildu ahala ibaiak zabaltzen eta urak mantsotzen

joaten dira.

Agauntza errekak badu aparteko garrantzia, Oria Garaian kokaturik dago eta hau Garrrantzi komunitarioko Lekua (GKL)

izendatuta baitago, mehatxatutako bi espezie (Bisoi europarra eta Muturluzea) aurkitu izan baitira bertan.

Agauntza erreka

Lazkaoko Agauntza erreka, Mikel Deunaren parrokia parean

Agauntza erreka, Ataun

PARAMETROAK AGAUNTZA Balio egokiak

Nitratoak 0 ppm 0 - 5 ppm

Fosfatoak 2 ppm0-1 ppm oso ona

1-2 ppm onargarria

Nitritoak 0 0 - 5 ppm

Tenperatura 10ºC

Oxigeno- disolbatua 8 -11 mg/L > 4 mg/L

Oxigeno-saturazioa > % 71 > % 71 ona; > % 91 oso ona

pH 6,8 6,5 - 8

Uraren gogortasuna 10>6 ppt

BIODIBERTSITATEA

GIZAKIAREN ERAGINAURAREN KALITATEA

LANDARETZA

Sahatsa (Salix sp.)

Ale gutxi batzuk ikusi

ditugu, erreka

bazterretan

Haltza (Alnus glutinosa)

Lazkaoko erdigunetik

Ataun aldera, zuhaitz

honen kopurua handitu

egiten da.

Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)

Ale ugari daude Agauntza

errekaren bazterretan.

Apaingarri gisa landatutako zuhaitz

honek ibaietako basoetako

zuhaitzak ordezkatzen ditu.

Lizarra (Fraximus excelsior)

Lazkaoko erdigunean

errekaren kanalizazioa dela

eta ale gutxi batzuk daude,

gehiago Ataun eta Beasain

alderuntz.

Makal beltza (Populus nigra)

Haltzarekin eta Lizarrarekin

batera, erreka bazterretan

ugarien den espeziea da.

FAUNA

INBADITZAILEAK

INBADITZAILEAK

MEHATXATUAK

•Erreka aztertu dugun puntua Zubierreka industria gunetik

gertu dago, nekazal eremuan.

•Erreka guztiz kanalizatua dago eta berezko ibarbasoak

nekazal lurrez ordezkatuak.

• Lazkao Ataunekin lotzen duen errepidea ere, erreka

bazterretik 5 metrora aurkitzen da..

•Bestalde, erreka inguruan hondakin ugari aurkitu dugu.Agauntz erreka herrigunean eta

Gurutze kalearen atzealdean

5 minututan 2 zabor poltsa bete

genituen erreka bazterrean

aurkitzen zen zaborrarekin

MUTURLUZEA (Galemys pyrenaicus)

Uretako ugaztun txiki honek,11 eta 13,5

cm-ko luzera du.50 eta 80 g arteko pisua.

Ibaietako goi ibilguetan bizi ohi da.

Agauntza errekaren inguruan ibili ohi da.

BISOI EUROPEARRA (Mustela lutreola)

Tamaina txikiko animalia da. Ar helduak

800-1000 g-ko pisua du eta 540 mm-ko

luzera du ,emetan berriz 400-600 g-ko pisua

du eta luzeran berriz 40 mm-koa du.

Agauntza erreka inguruan ibiliz ikusi ohi da.

Amuaraina (Salmo trutta)

Ezkailua (Phoxinus phoxinus)

Barboa (Barbus barbus)

Loina (Parachondrostoma arrigonis

Erraz ugaltzen denez, eta bertako

karramarroa baino handiagoa

denez, hau ordezkatzera iritsi daiteke.

Neurketak Zubierreka industria gunearen ondoren Ataun bidean

dagoen jeitsiera batean egin dira (Hiru txikiko presaren ondoan)

Bioadierazleei dagokienez,

Gasteropodoak eta Efimeraren larbak

aurkitu ditugu, uraren kalitate onaren

adierazle.

Herrigunetik neurketa puntura gehienbat behean aipatzen diren zuhaitz espezieak aurki daitezke. Gutxi

batzuk herrigunean, gehiago herritik urruntzean. Aipatzekoa da Gurutze kalearen parean Lizarra eta

Haltza ale batzuk birlandatu direla.

KARRAMARRO SEINALUDUNA (pacifastacus leniusculus)

ERRENKORAPILO ikerketa taldea

Iturriak: Ibaialde programaLandarlan Ingurumen taldearen “Oria Garaia, Garrantzi Komunitarioko Lekuaren Amundarain eta Agauntza errekaren azterketa”

Agauntza errekako uraren kalitatea oso ona da, hala ere badago zertan hobetu:

ONDORIOAK:

IBARBASOA: Inguruko ibarbasoa erabat

galdurik dago, gizakiaren ondorioz,

herrigunea, nekazal lurrak, errepideak,

industria… direla eta.

ESPEZIE INBADITZAILEAK: Espezie

inbaditzaileak kendu beharko lirateke,

jatorrizko flora eta faunaren aldekoapostua eginez.

HONDAKINAK: Erreka inguruan zaborugari dago.

IBARBASOA BERRESKURATZEKO AHALEGINAK EGIN

BEHARKO LIRATEKE, BIOANIZTASUNA

MANTENTZEKO ETA MEHATXATURIK DAUDEN

ESPEZIEAK BABESTEKO.

ESPEZIE INBADITZAILEAK KENDU ETA JATORRIZ

IBARBASOKOAK DIREN ZUHAITZAK LANDATU

BEHARKO LIRATEKE.

ERREKARA HONDAKINIK EZ BOTATZEKO AHALEGIN

BEREZIA EGIN BEHARKO GENUKE HERRITARROK.