10. baliabideen sintesia

6
BERRIKUNTZA ETA ALDAKETARI ERRESISTENTZIA Eskolak aldaketa bat duela argi dago eta horretarako ezinbestekoa da “barne motore” batzuk egotea, prozesu horiek dinamizatzeko, autonomia erabiliz. Aldaketa hori iniziatibarekin, irakasleen lanarekin eta erreformari esker izaten da; izan ere, ezerk norabidea ematen ez badio zaila izango da aldaketa bat gertatzea. Bestalde, eskolak aldaketa nabaria nahi badu, lehenago, berarengandik ikasi behar du aldaketa gertatzeko. Baina zenbait zailtasun aurki daitezke aldaketa horren barruan, hau da, estruktura formal batzuk egoera batzuetan aldaketa zail dezakete. Beraz, estruktura horiek aldatu egin behar dira egoera ez zailtzeko. Horretarako, ezinbestekoa da pertsona ideia ,jarrera … aldatzea eta batez ere kolaborazioa jasotzea . Azkenean, aldaketak irakasleei eragiteaz gain, eskolari, gurasoei eta baita eskolako langileei ere eragiten die. Azkenik, ikusi dute, aldaketarako orduan, irakasleen jarrerak ez badira aldatzen, beraien jarrera horiek zentzua izateko bere eskolako kulturako integrazioan ere zerikusi handia duela. Eskolako gramatika: Zergatik da aldatzeko hain zaila? Amerikako Hezkuntza Ikerketaren Aldizkaria ez da bakarrik IKTak hezkuntza formalean sartzeaz bakarrik arduratzen, integrazio hori gertatzen denean, modelo tradizionalen erreplikazioaz ere bai. Menpekotasun horrekin alderatuz, eskolaz kanpoko proiektuetan IKTak integratuta daude berrikuntzan. ESKOLA GRAMATIKA Zergatik ez da teknologia irakaskuntzan erabiltzen? Teknologiaren integrazioaren adibide gisa, eskolaz kanpoko bi proiektu aztertu dira. Lehenengoa, “Pincel y ratón”, haurren sormena hobetzen eta horiek IKTak era erreflexibo eta erabilgarri baten erabiltzeko hezten saiatzen da. Bigarren proiektua, “Menosca”, GPSaren, argazkien eta webguneen diseinuen bitartez, beraien inguru sozial eta historikoaz jakitea bilatzen du. Bi proiektuek IKTek ikasketa esanguratsurako eskaintzen dituzten aukerak azpimarratzen ditu

Upload: equipoa754

Post on 28-Jun-2015

144 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: 10. baliabideen sintesia

BERRIKUNTZA ETA ALDAKETARI ERRESISTENTZIA

Eskolak aldaketa bat duela argi dago eta horretarako ezinbestekoa da “barne motore” batzuk egotea, prozesu horiek dinamizatzeko, autonomia erabiliz. Aldaketa hori iniziatibarekin, irakasleen lanarekin eta erreformari esker izaten da; izan ere, ezerk norabidea ematen ez badio zaila izango da aldaketa bat gertatzea.

Bestalde, eskolak aldaketa nabaria nahi badu, lehenago, berarengandik ikasi behar du aldaketa gertatzeko. Baina zenbait zailtasun aurki daitezke aldaketa horren barruan, hau da, estruktura formal batzuk egoera batzuetan aldaketa zail dezakete. Beraz, estruktura horiek aldatu egin behar dira egoera ez zailtzeko. Horretarako, ezinbestekoa da pertsona ideia ,jarrera … aldatzea eta batez ere kolaborazioa jasotzea .

Azkenean, aldaketak irakasleei eragiteaz gain, eskolari, gurasoei eta baita eskolako langileei ere eragiten die. Azkenik, ikusi dute, aldaketarako orduan, irakasleen jarrerak ez badira aldatzen, beraien jarrera horiek zentzua izateko bere eskolako kulturako integrazioan ere zerikusi handia duela.

Eskolako gramatika: Zergatik da aldatzeko hain zaila? Amerikako Hezkuntza Ikerketaren Aldizkaria ez da bakarrik IKTak hezkuntza formalean sartzeaz bakarrik arduratzen, integrazio hori gertatzen denean, modelo tradizionalen erreplikazioaz ere bai. Menpekotasun horrekin alderatuz, eskolaz kanpoko proiektuetan IKTak integratuta daude berrikuntzan.

ESKOLA GRAMATIKA

Zergatik ez da teknologia irakaskuntzan erabiltzen? Teknologiaren integrazioaren adibide gisa, eskolaz kanpoko bi proiektu aztertu dira. Lehenengoa, “Pincel y ratón”, haurren sormena hobetzen eta horiek IKTak era erreflexibo eta erabilgarri baten erabiltzeko hezten saiatzen da. Bigarren proiektua, “Menosca”, GPSaren, argazkien eta webguneen diseinuen bitartez, beraien inguru sozial eta historikoaz jakitea bilatzen du. Bi proiektuek IKTek ikasketa esanguratsurako eskaintzen dituzten aukerak azpimarratzen ditu

Hezkuntza formala eta eskolaz kanpoko esperientziak alderatuz, ezagutaraztea posible egiten du eta “eskola gramatikaren” printzipio eta arauak aurkezten dira.

Azkenik, esan aldaketarako lehen pausua eskolako gramatikaz konturatzea dela; psikologia, programa, denbora eta espazio antolaketa, baliabide, emaitza, balorazio, eta abarren inguruan.

IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA“GURE MUNDUA EZAGUTZEN” PROIEKTUAN

Curriculum proiektuak proposamen didaktikoaren ikerkuntza eta esperimentaziorako lan tresnak izateaz gain, irakasleen ikaskuntza bideratzeko ere badira.

Proiektu ezberdinek eragina izan dute hezkuntzaren berrikuntzan, “Gure mundua ikertzen Curriculum proiektua”, batik bat. Honen helburua ikasleei curriculum diseinuaren

Page 2: 10. baliabideen sintesia

lana erraztea da, baita gelan aurrera eramateko ekintzak proposatzea ere, eskolaren hobekuntzan laguntzea, etab.

Proiektu honek, eskolaren ezagutzaren etengabeko eraikuntza eta egituraketa nahi du, ingurune sozio- naturalekin zerikusia duten arazo konkretuen ikerketaren bidez. Maila ezberdinak daude:

1. Marko teorikoa. Ikuspegi konstruktubista, sistemiko eta kritikoan oinarriturik.2. Proposamen didaktikoa, ikasleentzako ikerkuntza eremurako pentsatua, baita

irakasleentzako prestakuntzarako ikerkuntza profesional eremu bat ere.3. Bertan, irakasle eta ikasleek praktikan diseinatu, garatu eta ebaluatzen diren unitate

didaktikoak agertzen dira.

Eskolan gure mundua irakastea bere dimentsio anitzetan ezagutzea dakar berekin, eta ikerkuntza eremu hau horretan datza. Honek espazio geografikoaren ezagutza, lurraldearen okupazioa (demografia), horren aldaketa eta organizazio politiko, soziala eta fenomeno kulturalen ezagutzak bereganatzean dihardu.

Sozietate historikoak eta gaur egungoak ikertzen proiektuak errealitate politiko, sozial eta kulturala, bere aldaketa eta egonkortasunekin ezagutzen du helburu bezala: elkar bizitzeko hezi,kultur eta arte aniztasunaz gozatu, baloratu eta ulertu dezaten, munduko aldaketa politiko eta ingurumenekoei aurre egiteko gai izatea, eta erabakiak modu demokratikoan hartzea. Errealitate sozialari erantzuna ematen saiatzen da, LHko konpetentzi eta helburuak eta gizarte zientzien irakaskuntza orokorra birplanteatzen.

Proiektu curricular honen ustez, edukiak ikuspegi kultural , pertsonal, metadiziplinar eta ingurumenarenaren arazo aipagarrien arabera hautatu behar dira.

Izan ere, ikasleek iraganarekin elkarbizitzen du alde batetik, patrimonio kulturalaren bidez, eta beste aldetik, beren senideen bidez. Eta horrek, gure mundua hobeto ulertzen laguntzen die.Baina hiritartasunean hezteko ezagutzak ez dira nahikoak, baita hiritargoen aktibotasuna eta parte hartzea sustatu behar da.

Hau ez da modu zuzenean irakasten klasean, izan ere, tratamendu konplexu bat behar du, ikasleen ikaskuntza oztopoei arreta eskainiz.

Ekintza hauek sekuentzia malgu batean organizatzen dira: planifikazioa, non ikertuko den arazoari buruzko ariketan egiten diren; aurkikuntza fasea (erantzunak bilatzeko hedabide ezberdinetatik informazioa bilatzen da), estrukturaketa fasea eta ebaluazio fasea (ikasleek jasotako ikaskuntza baloratzea).

Ikerkuntza eremua gelako curriculumean zehazten da, unitate didaktikoen diseinu, garapen eta ebaluazioen bidez. Gaur egungo zein aurreko organizazio politiko, harreman sozial eta manifestazio kulturalekin zerikusia duten edukiak Lehen Hezkuntzako hiru zikloetan egotea nahi da, modu progresiboan, beste edukiekin batera.

Horrela, ziklo bakoitzean aurrekoan emandakoari jarraipena eta sakontasuna eman diezaiokegu.

Page 3: 10. baliabideen sintesia

ZAILTASUNAK PRAKTIKAN

Hezkuntza berrikuntza ikerketa didaktikoaren motore nagusia da. Bi horiek elkarri lotuta joan behar dute eta, gainera, praktikatik ekin beharko diote, irakasleak euren lanean eta ikasleak euren ikaste prozesuan dituzten zailtasunetatik, horiek hobetzen lagunduz.

Ikerketa, askotan, unibertsitatearekin lotzen da, eskoletan lan egiten duten irakasleak alde batera utziz. Hala ere, ikasgeletan aldaketak eman nahi badira, ezinbestekoa da bai unibertsitateko eta baita ikastetxeetako irakasleak elkarlanean aritzea. Beraz, ikerketa zientifikoa eta ikasgeletako praktikak ez dira banandu behar, elkar lotuta baitoaz.

Ikastetxeetan lan egiten duten irakasleen aldetik, behar beharrezkoa izango da aldatzeko nahia eta, noski, sormena. Horretarako, aldaketa eta berrikuntza bereiztea garrantzitsua da: berrikuntza, aldaketa ez bezala, helburu bat da, transformazio esanguratsu bat dakar, ez da zertan asmakuntza bat izan behar eta, azkenik, berrikuntzak asmo bat dauka beti.

Zergatik ez dira praktikara eramaten diseinatzen diren berrikuntza proiektuak? Galdera horren erantzunetako bat izango litzateke gaur egun zabalduta dagoen hezkuntza kultura, irakasleen artean batez ere, gero horiek ikasleei transmitituz. Irakasleek, nolabait esateko, berrikuntzari “beldur” diete, izan ere, horien baloreak ez datoz bat ideiarekin. Horrez gain, badaude beste hainbat faktore pentsaera horretan eragina dutenak; hala nola, errutina, indibidualismoa, pesimismoa, curriculum ezkutua, eskaintza pedagogiko handia, ikerketaren eta praktikaren bereizmena…

Gaur egun eskolak duen egitura konplexuak eta curriculum itxiak ere ez dio ezertan laguntzen berrikuntzari. Gainera, berrikuntza indibiduala emateko ere, ingurukoen laguntza eta onarpena behar izaten da, esaterako, sarean zure berrikuntza zuzenean ikasgelara eramaten lagunduko dizun plataforma bat. Horrela izan ezean, beldurra ematen du aurrera pausoak emateak.

Hezkuntzaren ikuspegia eta Proiektuen bidezko lanak.Fernando Hernández

TIC-az hitz egiten du bestelako hezkuntza modu bezala. XIX.mendearen bukaeran esan zen, berrikuntza oro eskola aldatzea lortuko zuen iragarpena izango zela. Eskola liburutegiak, irratiak, internet... ordezkatuko zutela esaten zen; horrela, norberak bere kabuz ikasiko zuen eta. Baina, zergatik esaten da berrikuntzek ordezkatuko dutela eskola? - Eskola tradizionalaren inertzia. Eskola antolatzeko modua aldatzen bada, irakasleen identitatea ere aldatu behar da. Hortaz gain, industria eskolarrak ere aldatu beharko luke

Page 4: 10. baliabideen sintesia

(testuliburuak). Guzti hau gertatu beharko litzateke beste eskola mota batzuk edo Tic funtziona dezaten.Hala ere, oso zaila da industria aldatzea, honek eraldatua izan ez duelako nahi hain zuzen.- Curriculumaren ikuspegiak huts egiten du. Irakaslegoaren estatus quoa mantentzera bideratuta dago, familiaren lasaitasunera eta argitaletxeen negoziora.Arazoa da %30 horrek, eskola uztearen ondorioa. Horretarako, funtsezkoa izango litzateke aldaketa kulturala.

"El trabajo por proyectos" lana, 1983 urtean hasi zen eskola batean. Honen ideia nagusia zen, momentu hartan ardura zuten zentroei bestelako alternatibak aurkitzea. Irakaslegoaren jarrera aldatzea ikasleekiko. Ikasgela, elkarrizketa tokitzat eraikitzean datza.Baina bat egiten du esatean, ez dela egiteko modua baizik eta hezkuntzaren sorkuntza. Hezkuntzaren sorkuntzak 3 ideia nagusi ditu:

1. Ikasleak modu ezberdin batean begiratzea; hau da, jakinduriaren eramailetzat hartu. Taldean ikasten da edota F. Hernandez-ek dioen bezala "se aprende en circulo". Interakzio bitartez, elkarrekintzan.

2. Ikasgela, ikerketa gunea da. Bertan esperientzia sortuz doa.3. Ikasleen begirunea izan esperientzia, ezagutza...subjektu eramailetzat. Irakaslea aldiz,

esperientzia guzti hauek mugitu, eraldatu eta zentzua hartzeko bidea egiten lagundu behar die.

Eskolei jarraipen bat eginez konturatzen dira, ondorengo kontzeptuak ezinbestekoak direla:- Irakasleak ohartzen dira, ikasleekiko lotura aldatu behar dutela. Oso garrantzitsua baita lotura hori.- Esperientzia kontzeptua, ikaskuntza esperientziak. Ikasgelan gertatzen denaz jabetu behar da irakaslea, irtenbideak bilatu, beharrei erantzun... ezin dugu dena gidoi batean eduki.- Sormen pedagogikoa sustatu.

Beraz, hiru printzipio hauek funtsezkoak izango dira hezkuntzan. Hortaz gain, ezinbestekoa izango da irakaslearen aldetik, lan egiteko gogoa isladatzea, jakitea dena ez dagoela planifikatuta, beldurrei aurre egitea...

Hausnarketa moduan, garrantzitsua izango da ondorengoa: "aprender como forma de relación". Bertan, esperientzia, jakintza subjektuak... barneratzen dira azkenik ikasgela proiektuen erlazio batean bihurtzen delarik.