501 guaixea

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko marsuak 20, ostirala • 2. aroa • 501. zenbakia VI. Altsasuko Duatloia bihar jokatuko da. 10:30ean Nafar Kirol Jolasen duatloi proben txanda izanen da; 16:00etan helduak Futsalsakana txapelketako finala gaur Kirolak >> 11 Kirolak >> 12 Bidelagun, handituz doa >>5 Kepa Junkerak eta Brun forjako forjariek Aldapeko jo zuten Bidelagun elkarteko kideen aurrean. Atzo hasi zen Korrikak bi pasa eginen ditu Sakanatik Aurreneko pasa bihar, larunbatean, goi- zaldeko 1:57an eginen du, Irurtzundik. Hilaren 28an zeharkatuko du Sakana >>3 Altsasu, aste batez, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren egoitza Musika eskolan, adinduen egoitzan eta ikastetxeetan ariko dira. Despeditzeko kontzertua emanen dute >>15 Altsasuko festen kontsultako galdera batzarrean erabakiko da Batzarra igandean, 18:00etan >>6 Elaide.eus, harremanak euskaraz izateko sarea Eskolarako xenda eginen du Udalak Iturmenin Mendialdearen garapen lokala zehazteko bilera 24an >>7 >>5 >>3

Upload: guaixe-fundazioa

Post on 08-Apr-2016

265 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 501 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko marsuak 20, ostirala • 2. aroa • 501. zenbakia

VI. Altsasuko Duatloia biharjokatuko da. 10:30ean Nafar KirolJolasen duatloi proben txandaizanen da; 16:00etan helduak

Futsalsakanatxapelketakofinala gaur

Kirolak >> 11Kirolak >> 12

Bidelagun, handituz doa>>5

Kepa Junkerak eta Brun forjako forjariek Aldapeko jo zuten Bidelagun elkarteko kideen aurrean.

Atzo hasi zen Korrikakbi pasa eginen dituSakanatikAurreneko pasa bihar, larunbatean, goi-zaldeko 1:57an eginen du, Irurtzundik.Hilaren 28an zeharkatuko du Sakana >>3

Altsasu, aste batez,Nafarroako OrkestraSinfonikoaren egoitza Musika eskolan, adinduen egoitzan etaikastetxeetan ariko dira. Despeditzekokontzertua emanen dute >>15

Altsasuko festenkontsultakogalderabatzarreanerabakiko daBatzarra igandean,18:00etan >>6

Elaide.eus,harremanakeuskarazizateko sarea

Eskolarakoxenda eginendu UdalakIturmenin

Mendialdearengarapen lokalazehaztekobilera 24an

>>7 >>5>>3

Page 2: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Mikel OraaAzpilikuetaZORIONAK zure lehenurtean aitatxo bezala!!Muxu asko.

Ane OraaGonzaloONGI ETORRI, Ane, po-txola!! Zure amaren etaaitaren partez. Muxuasko.

marsuak 20-26Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Lexuri Ari ari gora gure dan-tzari! Zenbatzeko hatzguziek akatuko dazkizuurte hontan Zorionak eta egun onapasa!

MusikaD-Pintxos, Bagauda eta Guri 5. Martxoaren21ean, larunbatean, 23:00etan Bakaikun.Gazte Eguna.

Trotamundosn. Martxoaren 24tik 28ra,asteartetik larunbatera, Altsasun.Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.

AntzerkiaOvarios verdes fritos. Martxoaren 21ean,larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Detritus teatro.

ZinemaEl abuelo que salto por la ventana y selargo. Martxoaren 20an, ostiralean,21:45ean eta martxoaren 22an, domekan,20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Siempre Alice. Martxoaren 20an, ostiralean,22:00etan eta martxoaren 22an, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Bob Esponja. Martxoaren 22an, domekan,17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Mendi irteerakErnialde, Ernio, Iturrioz. Martxoaren 22an,igandean, 7:00etan Olatzagutitik abiatukoda autobusa. Sakanako Mendizaleak.

Bizikleta irteerakAltsasu-Urritzola-Altsasu. Martxoaren21ean, larunbatean, 10:00etan Altsasukokultur gune paretik. 74 km. Zikloturistataldea.

Lubierri-Abelbidea. Martxoaren 22an,domekan, 8:30ean Altsasuko Zumalakarregiplazatik. 9:20ean Bioitza kanpinean. 57 km.Burunda txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

ErakusketakHiri paisaia. Martxoaren 30era arte,astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean. Gardenataldea.

Hitzaldiak El protagonismo de la mujer en el cambiopolítico. Martxoaren 25ean, asteazkenean,19:00etan Altsasuko Gure Etxea eraikinean.Hizlariak: Sara Brun, Margarita Agudo etaNieves Recalde. Podemos Altsasu AhalDugu.

Euskal preso politikoen egoera gaur egun.Martxoaren 26an, ostegunean, 19:00etanAltsasuko Zubi-ondo elkartean. Hizlaria:Juan Mari Olano.

TailerrakAurreiritzirik ez, mesedez. Martxoaren20an, ostiralean, 17:30ean Irurtzungo GazteTxokoan. Gidaria, Alicia Pano.

Haurraren izaerarekiko errespetua etaautonomia izateko laguntza. Martxoaren25ean, asteazkenean, 17:00etatik19:00etara Irurtzungo kultur etxean. Izenematea 620 0254 230, Amalur elkartea.

Basoko plana berritzeko parte hartzeprozesua ixteko saioa. Martxoaren 25ean,asteazkenean, 18:00etatik 20:00etaraEtxarri Aranazko udaletxean.

Bestelakoak Gazte Eguna. Martxoaren 21ean,larunbatean, 14:30etik aurrera Bakaikun.BGA, IGA eta UGA.

Billar txapelketa. Martxoaren 20an,larunbatean, arratsaldean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Nafarroako Mendiaren Garapen LokalekoEstrategia Parte-Hartzailea 2014-2020.Martxoaren 24an, asteartean, 18:00etatik21:00etara Arbizuko Utzugane zentroan.Cederna-Garalur.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Martxoaren 16an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko 1.gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Martxoaren20an, ostiralean, 20:00etan Lakuntzako,Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Sakanako herri programa. Martxoaren21ean, larunbatean, 9:30etik 13:00etaraEtxarri Aranazko kultur etxean. EHBildu.

Festen datari buruzko batzarra.Martxoaren 22an, domekan, 18:00etanAltsasuko Burunda pilotalekuan. AltsasukoFesten Batzordea.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Martxoaren 22an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Badator Korrika 19. Martxoaren 20an,ostiralean, 15:30etik aurrera Irurtzunen.Ikus 3. orria.

Badator Korrika 19. Martxoaren 21ean,larunbatean, 9:30etik aurrera Lakuntzan.Ikus 3. orria.

Petoen margotzea. Martxoaren 21ean,larunbatean, 16:00etan Uharte ArakilgoHaur txokoan.

Korrika Txikia eta txokolate jatea.Martxoaren 21ean, larunbatean,16:30ean Arbizuko plazan.

Korrika Txikia. Martxoaren 21ean,larunbatean, 17:00etan Arruazun.

Areto futboleko txapelketa. Martxoaren21ean, larunbatean, 18:00etan UharteArakilen.

Korrika afaria. Martxoaren 21ean,larunbatean, 22:00etan UrdiaingoAitziber elkartean.

Korrika afaria. Martxoaren 21ean,larunbatean, 22:00etan Ziordikoelkartean. Sagardotegi menua.

Oso printzesa iletsua. Martxoaren 22an,domekan, 17:00etan Olatzagutiko kulturetxean. Antzerkia.

Korrika Txikia. Martxoaren 22an,domekan, 17:30ean BakaikutikIturmendira.

Beti lagun. Martxoaren 22an, igandean,18:00etan Irurtzungo kultur etxean. 2urtetik aurrera. Rosa Martinez.Txotxongilo antzerkia.

Korrika Txikia eta argazki erraldoia.Martxoaren 22an, domekan, 19:00etanZiordiko plazan.

Korrika Txikia. Martxoaren 25ean,asteazkenean, 12:00etan Altsasuko Foruplazan.

Mintzodromoa. Martxoaren 26an,ostegunean, 19:00etan Altsasuko Foruplazan. Eguraldi txarrarekin Gure Etxeaeraikinean.

Descifrando el enimga. Martxoaren 26an,ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean

Ikuslearen eguna, 3 euro.

Page 3: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a 3

ezkaatza >>

Atzo abiatu zen Korrika,Urepelen. Gaurgoizaldean Irurtzundikpasako da baina Sakanapunta batetik besteramartxoaren 28anzeharkatuko du,goizaldean

Atzo abiatu zen, arratsaldeko bos-tetan, 19. Korrika, Urepelen, maki-na bat jenderen babesa zuela. Ure-peletik hasi eta Euskal Herrianbarna ibilbide zabala egingo duKorrikak, 11 egun eta 2.459 kilo-metro gainditu ondoren martxo-aren 29an Bilbon despeditzeko,“Euskahaldun” lelopean.

Euskahaldun“Herri hau euskaraz pentsatukodugu, edo ez da izanen” esan zuenAmets Arzallusek Korrika 18renbukaeran, Baionan. “Hortaz, eus-kahaldundu gaitezen” erantzundio aurtengo Korrikak. “Ahaldun-du gaitezen euskararen eta euskal-gintzaren egoeraz. Batu ditzagunnire, zure, haren ahalegin pertso-nalak eta biderka dezagun gureahalmena auzolanean. Egin deza-gun eta eragin. Eta egin eragin.Euskaldun guztiok osatzen dugu

Euskal Herria, Euskararen Herriaeta horixe aldarrikatu nahi dugu,

guztion artean, auzolanean etaelkarlanean, lortu ahal dugulaeuskaraz biziko den herria, eus-kalakariz osatutako herria”. Horida Korrikak aurten aldarrikatunahi duen mezua.

Korrikak aurten 50 urte bete-ko dituen Durangoko azoka omen-duko du, “liburu eta diskoen azo-kaz haratago, euskalgintzaren etaeuskal kulturaren bilgune delako,euskaldunen eta kulturzaleen ezin-besteko topalekua”.

Sakanan bitanSakanatik bitan pasako da aurtenKorrika. Gaur, ostiralean Iruñe-ra sartu ondoren, gauerdianBerriozartik pasatuko da eta larun-bat goizaldean, 1:57an pasako daIrurtzundik, Uitzi eta Leitzarabidean. Hurrengo larunbat goizal-dean, martxoaren 28an, Sakanazeharkatuko du puntatik puntara.Etxauritik sartuko da Sakanara,Errotzera, goizaldeko 2:00tan. Irur-tzun (2:21), Satrustegi (2:53), Lakun-

Elaide, Saretik Plazara sare sozialak,euskaraz badakiten eta ikasten aridiren euskaldunak biltzen ditu, sareannahiz plazan, euskara eta euskarazbizitzeko beste aukera bat emanez

Euskaraz sortu den lehen saresoziala da www.elaide.eus. Zale-tasunak eta interesak partekatudaitezke bertan, planak egin,albisteak komentatu… Euskarazdakitenei eta hizkuntza ikasten

ari direnei zuzenduta dago saresoziala. Elaideko kideak euskaraikasi edo landu nahi dutenenbidelagunak dira.

Sare sozial berrian euskarazbizitzeko eta euskara lantzekohainbat harreman nahiz baliabi-de aurkitu daitezke: taldean aritunahi duenak txaterako eta intere-sak partekatzeko gunea du; kon-tsultak edo proposamenak egin

daitezke; planak antolatzeko, bes-telako beharrak asetzeko edoproiektuak egiteko.

Elaideren plataforma eraikiabadago ere, osatzeko sasoian dagooraindik. Udazkenean aurkeztu-ko dute Euskara Zerbitzua dutenNafarroako hainbat toki entitatek,Sakanako Mankomunitatea barne.Toki erakundeak euskaltegiekineta Mintzakide programarekin

elkarlanean aritu dira eta, orain,herritarrak eta ikasleak elkartudira Elaideren jendartea eraiki-

tzen hasteko. www.elaide.eus-ensartu eta erabiltzen hasteko gon-bitea luzatu dute.

Arbizu eta Murtxante arteko desafio arrakastatsua

Korrikaren alde, Arbizu eta Murchanteren arteko herri kirol desafioa egin zen atzo Murchanten. Tuterako Argia ikastolako Mikel Navarroirakasle arbizuarrak adierazi digunez, oso arrakastatsua izan zen ekimena. Arbizutik 100 pertsona inguru hurbildu ziren, eta murtxante-ar askok egin zieten ongi etorria. Kalejira egin ondoren, frontoian egin zuten desafioa. Gutxigatik Murchantek irabazi zuen. Bitartean txis-torra, gazta, Murchanteko ogi txigortuak eta ardoa dastatu zituzten. Bazkariaren ondotik trikiti doinuekin eta jotekin luzatu zen festa.

Goazen denok Korrika!SAKANA

»

Elaide.eus, harremanak euskarazizateko sare soziala

Korrika txikiak etaKorrika Kulturala Korrikaren inguruan Korrika Kulturalaeta Korrika txikiak antolatzen dira Saka-nako herri askotan. Dagoeneko martxandira makina bat ekitaldi. Horien guztienberri Guaixeko agendan duzue.

IRURTZUNMartxoak 20, ostirala18:30ean Barazki gunean ITB umeekin:pankarta, photo call, zumba saioa… 20:30ean Idoia Tapiaren kontzertua,Larrazpin. 22:00etan Afaria Larrazpin. 1:00etan Korrikalejira Larrazpitik guru-tzeraino. 1:57an 19. Korrika.

LAKUNTZAMartxoak 21, larunbata*10:30ean Familiendako mendi buelta.Gosaria izanen da. 12:30ean Buruhandiak. 13:00etan Elai-Alai dantza taldea. Ondo-ren auzatea. 18:30ean Izenak izana, Euskal Herrikoipuin eta kondairak. Enekharitza ipuinkontalaria. Kultur etxeko goiko gelan. * Ekintzan egin bitartean Korrikako mate-riala salgai izanen da.

ALTSASUMintzodromoaEstreinakoz Sakanan, ostegunean,19:00etan, Mintzodromoa eginen da.Euskara plazara ateratzeko eta erabile-ra bulkatzeko elkargunea da Mintzodro-moa. Helburua da jendea taldetxoetanelkartzea eta proposatutako gai batiburuz hizketatzea. Denbora tarte bat pasa-tu ondoren, taldeak desegin eta berriaksortuko dira. Mihia errazago dantza egindezan merienda goxoa eta musika ira-garri dituzte. Gurasoei haurrekin joate-ko gonbitea egin diete, haiendako gin-kana, margoak eta bestelakoak prestdituztelako. Mintzodromoa AltsasukoForu plazan izanen da, eguraldiak lagun-duko ez balu, Gure Etxea eraikinean.

Informazio gehiago: www.korrika.eus

Segurtasun arauakKorrika gauez pasako denez, ezinbestekoada korrikalaria bere burua iluntasuneannabarmentzea. Horregatik, arropa islatzai-leak edota linternak eraman behar dituzte;ikusteko eta ikusiak izateko. Korrika etorriaurretik eta joan ondoren errepidearenezkerreko bazterbidean ibili behar da, erre-pidera atera gabe. Beharrezkoa ez bada, ezgurutzatu errepidea.

Page 4: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a4 iritzia

astekoa

Raf Atxuri

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Garazi GarziaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Guraso. Aita-Ama.Orain dela bi hilabete Argiaastekariak azalera ekarri zuengaia: “ Errudun sentitzen direnamen belaunaldia. Bateko etabesteko kritikek itotako amak”.Erreportaia luze eta mamitsuanegungo amatasun ereduen ingu-ruko hausnarketa eta iritziakplazaratzen ziren.

Belaunaldi bakarrean, osourte gutxitan teknologien alo-rrean bezala familia ereduarenaldaketa nabarmena ezagutudugu Europan, baina nago ere-du berria oraino finkatu edo

ondugabea dela. Izan ere, fami-lia antolamendu zaharra osoargi definitua zegoen, aiteketxetik kanpo egiten zuten laneta sosak ekarri, amen lanaetxe barruan gauzatzen zeneta eginkizun ugariren arteanhaurren heziketa zen horieta-ko bat. Eskema zurrun etazehatza, denek zekiten zeinbetebehar zuten antolabidehartan.

Oso denbora gutxian eskemahau guztia irauli da goitik behe-ra, teorikoki behintzat, eta biko-

teko bi kideengan omen datzaetxeko lanen beren gain hartzea,haurren heziketa barne, bainabeste hainbat gizarte-bilakaera-tan bezalaxe “zaharra” ez dadesagertu eta “berria” ere ez dabete-betean etorri.

Jendartea haurraren hezike-taren garrantziaz jakitun da,teorikoki beti ere eta demagunhazkuntza naturala, sosegua,afektuak, emozioak, maitasuna,kalitatezko denbora eskaintzeaetab. paratzen direla prozesua-ren muinean. Demagun ere

bikotekide biek parekidetasune-an parte hartu nahi dutela hau-rraren hazi eta hezibidean. Lanerrealitateak bidea ematen duhonetarako? Jendartearen pre-sioak bidea ematen du haurrahaz eta hezi dadin lehiakeria-rik gabeko inguru batean? Alaemakumea hezitzaile nahiz lan-gile “superwoman”a izaterakondenatu beharko dugu?Genero sistemaren desorekakdesagertuko badira azken gal-dera honi erantzun beharko dio-gu egoki.

Ba al zenekien hitzak ez dituelahaizeak eramaten? Are gehiago,hitzek indar handia dute, bereaztarna uzten dute , eta eragin bai-korra edota negatiboa dute.

Zain itzazu zure hitzak, haiekaztarna bat utziko baitute beti.Askotan entzuten dugu telebistan,Facebook-en, irratian …. edotaprentsan irakurtzen, pertsone-kiko ieritzi negatiboak “Etorki-nak guri lana kentzera datoz,diru-laguntza denak jasotzendituzte”…”

Baina pentsatu al duzu inoiz zen-bat edo norainoko kaltea egindezaketen gure hitzek? Hitzekpertsona zauritu edo senda deza-

kete. Horrexegatik, gomendaga-rria da hitz egin aurretik, esanbehar dugun horretan pentsa-tzea, besteen ohore ona ez zarta-tzearren. Hortaz, zaindu leheniketa behin pentsamenduak, hauekhitz bihurtzen baitira. Eta zain-du hitzak hauek destinoa marka-tzen baitute, bai hitz egiten dugu-nona baita, nola besteena ere.

Behin gure ahotik atera direla-rik, hitzek ez dute atzera buelta-rik.

Gure barne munduaren adieraz-le dira. Gure hizkera zaintzenbadugu, gure barne mundua erezainduko dugu.

Iraintzen duten hitzek Hitza

irainkorrek ez dute sekula ezereraikitzailerik sortzen. Inoiz.

Adierazpen erasotzaileekin per-tsonei mina ematen diegu, zau-riak, erresentimendua erremi-na eta mina sortuz.

Baina gure ahotik ateratzenduguna noizbait gurera etorrikoda bueltan.

Hitzak biziak dira! Salbatu(“ulertzen dut zure egoera”) edokondena dezakete gizakia (“ijito-ak eta errumaniarrak lapurrak!”)dezakete gizakia.

Hitza egokienak zama arin deza-kete,hitza alaiak eguna argitueta hitza egokienak gauzak, ego-erak leundu.

Esaten ditugun hitzak politakbadira, entzungo ditugun ohihar-tzunak ere halakoxeak izangodira.

Gure esku dago hitzak onerakoedo txarrerako erabiltzea. Hizke-ra zainduz, gure barne egoera gar-bitzen dugu. Eta hitz horien eskudago askotan zoriona edo zoritxa-rra.

Hortaz, hitz egin dezagun beti,bai gure ariman nola besteene-an bakea geratuko den moduan.

Hitzak haizeak eramaten ezdituelako……Zain ditzagun gurehitzak.

Inmigrazio Zerbitzua

hara zer dien

Hitzen indarra

barrutik kanpora

Wuau!Urtarrilaren Ilbeltzaren 30an,Guaixeren 494. alean, “SakananNafar Gobernuaren ordua da”izenpean artikulu bat publikatugenuen eskualdeko 25 pertsonensinadurapean. Artikulu hartan,Sakanan azken urtetan landuta-ko garapen prozesuaren berriematen genuen eta etorkizuneanhorrela jarraitu ahal izateko,Nafarroako Gobernuaren aldetikeman beharreko pausuak azal-tzen genituen.

Artikulu hura, aste pare batlehenago publiko egin zen akor-dio bat sustatzeko idatzi zen. Urta-rrilaren Ilbeltzaren 13an, Nafa-rroako Parlamentuak guztizkoadostasunarekin Sakanako PlanEstrategikoari bere babesa aza-laerazi zion. Honekin, alde bate-tik, Sakanak behar dituen balia-bideak lortzeko erraztasuna ema-tea eskatzen zaio eta beste aldebatetik, baliabide hauek inple-mentatzerako orduan, Nafarro-ako Gobernua eragile aktibo batizatea.

Egunak pasa, asteak pasa, hila-beteak pasa dira eta ez dugu eran-tzun positiborik jaso. Hobeto esan-da, ez dugu erantzunik jaso! Atze-ra e gin e z gero, AbianPlataformak martxan jarri zuenSakanako Krisi Mahaia datorki-gu gogora. Bertan, adostasunmaila handiarekin 6 pausu ados-tu ziren. Hiru pausu Sakanakoeragileen eskuetan zeuden. Betedira! Beste hiru pausu aldiz, Nafa-rroako Gobernuaren eskumene-tan. Erantzuna hutsaren hurren-goa! WUAU!

Hauek ahal dira gure liderrak?Gure gobernariak? Gure ordez-kariak? WUAU!

Horrelako lidergo motarekinForu Erkidego honen etorkizunakili- kolo egon daiteke. Sakana-ren etorkizuna aldiz, ez! Gurea,GURE eskutan baitago. Eta horre-la izateko, antolatuta eta sareanlan egiten jarraitu behar dugu.Sarea baita, gure indarrak gehi-tzeko metodoa.

Azkenaldian, eskualde mailanaukera berriak zabaltzen ari gara.Gure ustetan, guztiok dugu gurelekua eta aukera, baina zuk, zureaaurkitu behar duzu. Proposamenberriren bat egin nahi [email protected] hel-bidera idatzi dezakezu.

WUAU!

Sakantzen Sarea

Esker onezSaioa Alegria Lahidalga. LakuntzakoEuskal Herrian Euskaraz-en izenean

Lau hitz hauekin Sakanako Eus-karaz Bizi Egun txikian partehartu zenuten eta hurbildu zine-

ten euskaltzale guztiei gureeskerrik beroenak helarazi nahidizkizuegu. Zuek gabe egun hauezin izango zelako ospatu. Osopozgarria da sakandarrok Eus-kararen alde egotetik Euskara-ren alde egitera pasa nahi dugu-la ikustea.

Eguna giro ederrean ospatugenuen eta hiru hilabeteko lana-ren uzta jaso genuela esan dai-teke. Hala ere, sentitzen duguakatsik egin badugu. Ahalik etahoberen egiten saiatu gara. Gureeskerrik beroenak helarazi nahidizkiegu Lakuntzako erraldoi

eta buruhandien konpartsari,Lakuntzako fanfarreari, Lakun-tzako musikari eta musika tek-nikariei, Lakuntzako tabernei,Udalari eta Altsasuko eta Etxa-rriko EHEko kideei.

Mila esker eta euskarazbizi!!!

gutunak Atal honetan ahalik eta iritzigehienek tokia izan dezaten1.500 karaktere (espazioekin)baino gehiago duten gutunik EZDA ONARTUKO. Karakterekopuru horretatik gorako gutun

guztiak LABURTU eginen dira.Gutunean izen-abizenak,telefonoa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertubeharko dira. Gutunakasteazkeneko goizeko

hamarretarako egon behar diragurean; bestela, ez da astehorretan publikatuko. Guaixealdizkariak ez du bere gainhartzen derrigorrez, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien

erantzukizunik. Zure iritzia helarazteko:Foruen plaza 23, 1 Altsasu;[email protected] edo 948 564 275 telefonoa.

Page 5: 501 guaixea

sakanerria >>Guaixe • 2015eko marsuaren 20a 5

Altsasu» SAKANA

Astelehenean egindako saioandozena erdi erakunde altsasua-rretako bederatzi ordezkari elkar-tu ziren Iortia kultur gunean.www.guaixe.eus web orrian sakan-darren parte hartzeari zabalikdagoen leihoa, Komunitatea, nolaerabili ezagutu zuten. Eta aurre-rantzean beraiek ere Altsasuz sare-an euskaraz ariko dira.

Sakanako euskarazko plazadigitalaHorixe izan nahi du www.guaixe.eusweb orriako Komunitatea ata-lak. Bierrik fundazioak sustatuta,edozein sakandarren eta ibarreko

erakunderen parte hartzeari zaba-lik dago komunitatea. Komunita-teko profilerako propio sor daitez-ke edukiak, edo aurretik martxandagoen blog edo sare sozial bate-kin lotu daiteke Guaixe-eus-ekoKomunitatea. Beti ere, euskaraz.

Cederna-Garalurrek 2014-2020aldirako garapen lokalekoestrategia definitzen ari da etaastearterako, 18:00etatik21:00etara, sakandarrak bileraradeitu ditu Arbizuko Utzuganezentrora

Parte-hartzearen bidez Nafarro-ako Mendialderako garapen loka-leko estrategia zehazten ari daCederna-Garalur. Garapenak non-dik nora joan behar duen zehaz-teko garaian Cederna-GaralurrekMendialdeko eskualdeetan lurral-de-mahaiak eta mahai sektoria-lak sortzen ari da. Mahai horienbueltan Nafarroako Mendiarenentitate publikoek, pribatuek etasozialek parte hartzea nahi duGaralurrek.

Osatzen ari diren agirian aha-lik eta ideia eta lurralde proiektugehien jaso nahi ditu Garalurrek,“Nafarroako Mendia lurraldelehiakorragoa, berritzaileagoa,ekonomikoki eta ingurumenera-ko iraunkorragoa eta berdinta-sun printzipioekin adeitsuagoaizatea lortzeko”. Horregatik, aste-arteko bilerara joatera gonbidatuditu sakandarrak, estrategia

“lurraldekoa eta lurraldearenda-ko” izan dadin. Sakandarren ekar-penen garrantzia nabarmendudute Garalurretik. Eta iragarridute asteartekoa bilera parte-har-tzailea izanen dela.

Orain artekoaCederna-Garalurrek diagnosi-pro-posamen bat eginda du eta hori iza-nen da astearteko bileraren oina-rria. Han landuko diren ekintzaeta proiektuak jasotzen dira. Huraosatzeko, besteak beste, kontuanizan dute Sakanako Plan Estrate-

gikoa. Eztabaidarako agiriak bostlan esparru jaso ditu: lehen sek-torea eta energia; turismoa, mer-kataritza, zerbitzuak eta artisau-tza; industria eta enpresei zerbi-tzuak; ondarea (kultura,arkitektura, natura…) eta, azke-nik, bizi kalitatea (IKT, komuni-kazioak, zerbitzuak, enplegua).

Mendialdeko garapen lokalekoestrategia definitu ondoren, Ceder-na-Garalurrek agiria Europakofuntsekin hornituta dagoen Nafa-rroako Gobernuaren diru-lagun-tza deialdira aurkeztuko du.

Abenduan turismo arloan lanegiten duten 17 eragile izatetik 33izatera pasa dira hiru hilabetetan

Sakanan dauden turismo eragi-leek ibarrean bertan dituzten

baliabideak bertatik bertara eza-gutzeko erronda egiten ari diraurte hasiera. Altsasuko BasokoMari artisau gunearen ondoren,atzo Izurdiagako Brun, forjaren

interpretazio zentroaren txandaizan zen. Bidelagun elkarteandauden landetxe, jatetxe, artisau-gintza edota turismo aktiboko 35bat ordezkari elkartu ziren Brun-darren zentroan.

Bidelagun elkarteko buruAlfonso Nuin Cartujok esan zigu-nez, bisita erronda horren asmoada“turismo eragileok Sakanakbisitariei eskaintzen dizkien espe-rientziak bertatik bertara ezagu-tzea, gero bisitariei aholkua emanahal izateko”. Forjaren interpre-tazio zentroak “dudarik gabe,bisita merezi du” ziurtatu zigun:“gaur egun ez dago forjaririk, ez

da ezagutzen. Gainera, Brunda-rrek zazpi belaunaldi daramatehonetan”.

Nuinek jakinarazi digunez, aur-ki Arruazuko Albi gaztandegia etaUrdiaingo Errotain zalditegia bisi-tatzeko asmoa dute. Landetxeeidagokienez, zubi honetarako etaAste Santurako aurreikuspenakonak direla aurreratu zigun.

Kepa JunkeraEduardo Brunek azaldu digunez,urtero pertsonaia ospetsu bat gon-bidatzen dute forjara, omentzeko.Barricadako Alfredo Piedrafitaeta Jon Maia bertsolariak izan

dira aurretik. Aurten Kepa Jun-kerak bisitatu ditu. Euskal musi-kan egindako ibilbideagatikomendu zuten. Junkerak Brunda-rrek egindako trikiti baten iruditxikia jaso zuen oroigarri gisa.Musikariak forjarien eta trikiti-xaren hauspoaren arteko pareko-tasuna egin zuen. Eta forjariekingude gainean borrekin lan egi-ten zutela, Junkerarekin batera,Aldapeko pieza jo zuten.

SAKANA

Saioak nahieran:

Bakarren batek bere herrianGuaixe.eus-en Komunitateariburuzko saioa hartzen interesabalu, [email protected] helbi-dera idatzi beharko luke.

Guaixe.eus altsasuartzen

Mendialdearen garapen lokalekoestrategia parte-hartzailea

Cederna Garalurrek aurretik ekintzaileendako antolatutako jardunaldia.

Guaixeko Komunitateko kide nola egin azaltzen.

Bidelagun elkartea handituz doa

Bidelagun elkarteak Junkera omendu zuen Brun forjarien burdindegian.

Forjarien & Junkeraren bideoah t t p : / / g u a i x e . e u s / i z u r d i a g a /1426692796524

Page 6: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a6 sakanerria

Domeka goizean 20 bat bakaikua-rrek hartu zuten beheko basora-ko bidea. Haur, gazte eta heldu, guz-tiek langintza bakarra zuten: 30gaztainondo landatzea. Gaztai-nondoen lan taldearen hurrengoegitekoa ale gazte horien inguru-ko bazterrak garbi mantentzeaizanen da.

Bihar, 14:30etik aurrera, Bakaikunospatuko da

Bakaiku, Iturmendi eta Urdiain-go gazte asanbladak elkartu etabiharko Gazte Eguna antolatudute. Burunda ekialdeko hiru gaz-

te asanbladek haien kideen arte-ko erlazioak sendotzeko asmozantolatu dute ospakizuna, bazka-riarekin hasi eta kontzertuekindespedituko dena. Egun guztianzehar elkartea eta haren atzeko

aldean dagoen zuloa zabalik ego-nen dira.

Domekan, 18:00etan AltsasukoBurunda pilotalekuan batzarraeginen da, 29ko herri galdeketakogaldera zehaztuko da bertan

Altsasuko Festen Batzordeak altsa-suarrak batzarrera deitu ditu etzi-ko. Zortzi urtean behin gertatzendenez, aurten Altsasuko festakdomekatik ostegunera (irailaren13tik 17ra) izanen dira. Festen egi-taraua antolatzeaz arduratzen denbatzordeak aste bukaera hartzekodata aldaketa eskatu zion udalari.Udalbatzak festak noiz hasi herrigaldeketa lotesle bidez erabakitzeaonartu zuen. Martxoaren 29an iza-nen da kontsula. Altsasuarrei egi-nen zaien galdera domekako batza-rrean zehaztuko da. Horregatik,etziko batzarrean parte hartzeradeitu dituzte altsasuarrak.

Batzarrak bi zati izanen ditu.

Aurrenekoan eragileek data aldatuedo mantentzearen aldeko argudio-ak emanen dituzte. Horiek guztiakentzun eta gero galdera zehaztekogaraia izanen da. Proposamenenartean egokiena erabaki eta udala-ri jakinaraziko zaio.

Aldeko jarreraFesta Batzordeak data aldaketa“ezinbestekotzat” jotzen du. Fes-tak asteburuan hartzea nahi du.

Batzordekideek diotenez, “herri-tik herriarendako festetan sines-ten dugunez, zaila litzateke soilikastez diren festak antolatzea”.Aukera horrek adin tarte guztienparte hartzea murriztea eta arra-kasta txikitzea ekarriko lukeelaargudiatu dute; “ikastetxeek egu-tegia osatzeko, jai egun horiekguztiak nekez hartuko lituzkete.Eta Altsasutik kanpo lan edo ikas-ten duten biztanleek festez goza-

tzeko aukera gutxiago lituzkete”. Antolakuntza aldetik dauden

arazoak ere nabarmendu dituztebatzordekideek: “egitaraua osatze-ko zailtasunak izanen genituzke,iraila erdialdean astez gureganaetor daitezkeenak gutxi baitira.Horrek programazioa pobretzeaekarriko luke”. Aldi berean, “azkenurteetan egitarauan garrantziahandia hartu dute herriko talde etaelkarteek, aldaketarik ezean zail-tasun handiak izanen lituzkete aste-gunetan euren lana eskaintzeko”.

Presoen eskubideenaldeko atxikimendubilaSarek deituta apirilaren 18anEtxarri Aranatzen eginen denmanifestaziorako atxikimenduaemateko dinamika abiarazi du

Sakanako Sare dinamika herritarrakheldu den hilerako deitu duen mobi-lizazioarekin hiru aldarrikapen eginnahi ditu. Batetik, “euskal presopolitikoei eta haien senideei eta lagu-nei aplikatzen zaien dispertsio poli-tika krudelarekin amaitzea”. Beste-tik, “gaixo dauden preso eta ihesla-rien berehalako etxeratzea”. Eta,azkenik, “giza eskubideak, konpon-bidea, bakea”. Manifestazio horri atxikimenduaeman nahi dioten Sakanako eragileeta norbanakoek [email protected] e-posta helbidera zuzen-du daitezke. Sakanako Saretik jaki-narazi digutenez, dagoeneko hainbatdira atxikimendua azaldu dutenak.

Porlandegitikkaleratutako ELAkokideak laneanNafarroako Auzitegi GorenakCementos Portland Valderrivasbereizkeria sindikalarengatikzigortu zuen eta ELAko afiliatuakberronartzera behartu du

Madrilen UGTk eta CCOOk negozia-tutako Enplegu Erregulazio Espedien-te (EEE) baten ondorioz, 2013an Ola-tzagutiko porlandegitik 9 langilekaleratu zituzten, haietako sei ELA-ko kideak. Sindikatuak epaitegira jozuen eta arrazoia eman dio: ez zienarrazoi ekonomiko edo antolakun-tzakoengatik kaleratuak izan, baiziketa bere esangura sindikalagatik”. ELA-ko 5 kide lanera bueltatu dira, “kale-ratze traumatikoaren ondoren enpre-sa utzi du besteak”.Porlandegiko ELAko ordezkari RubenGarciak esan duenez, “argi utzi du ELA-ren ibilbidea errepresaliatu nahi zela”.ELAtik “sindikalismo autonomo etaerreibindikatzailearen egunerokota-suna” aldarrikatu dute. Hauteskundesindikaletan porlandegian ordezka-ri bat gehiago lortu dutela gogora eka-rri du Garciak, “eta boto bategatik ezgenuen bosgarrena lortu bulegoetan”.Sakanako ELAko buru Gorka Viergek,porlandegiko afiliatu eta gainontze-ko militanteen konpromisoa nabar-mendu zuen: “hain zaila den egungoegoeran, azken finean, makina batenpresatan urte askotan lortutako lanbaldintza duinekin bukatzea eragoz-teko azken oztopoa militanteak dira”.

LekunberrizSindikatuko Nafarroako koordinatzai-le Mitxel Lakuntzak esan zuen epaiakEEE negoziatu zuen Nafarroako UGT-ko buru Javier Lekunberri“askata-sun sindikalen kontrako espedien-tea sinatzeaz eta koordinatzeaz ardu-ratu zen”. Lakuntzak gogora ekarrizuenez, “zuzendaritzak, 2013tik,enpresa batzordeari ez dio ordu sin-dikalen inguruko informaziorik eman.Beraz, ez dago modurik jakitekonondik jasotzen duen soldata Lekun-berrik, ordu sindikalak ez badiraELAren sindikalismoaren kontra izan-dako jarrerarengatik izan litekeen argi-tzea eskatu diogu bai enpresari etaLekunberriri”. Sindikatuak CEN patro-nalari dei egin zion “isil egoteari utzi,publikoki bere konpromisoa ager-tu dezan eta lan egin bere bazkide-en artean funtsezko eskubideakerrespeta ditzaten”.

Altsasu» Olatzagutia»

Sakana

Data aldaketarenalde agertu dira Haize Berriak banda, gaztetxea, Zubi-ondoelkartea, Peñak, Burunda txirrindularitaldea, Trasteando, Zubi-ondo abesba-tza, EHBildu, Geroa Bai, IU, PSN eta UPN.

Bakaiku»

Landaketa eta beste egin zituzten domekan Bakaikuko basoan. Utzitakoa

Bakaiku / Iturmendi / Urdiain»

Burunda ekialdeko Gazte EgunaEgitaraua

14:30ean Bazkaria gaztetxean. 18:00etan Gazte asanbladenarteko jolasak. 20:00etan Kontzentrazioa etaauzatea. Ondoren triki-poteoa. 22:00etan Bokatada. 23:00etan Kontzertuak: D-Pin-txos, Bagauda eta Guri 5.

Altsasu»

Herri galdeketako galderaren bila

Gaztainondoberriak basoan

Page 7: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a sakanerria 7

Haurren segurtasunean pentsatzen,udalak aurtengorako egiteaaurreikusi duen lanetako bat da

Iturmendiko Udalak aurten287.393,69 euroko aurrekontua iza-nen du. Victoriano Gabirondoalkateak jakinarazi digunez, “gas-tu finkoak ordaindu eta gutxigehiagorako” aurrekontuak diraaurtengoak. Inbertsioen ataleandiru-sail handiena Udalak Konsis-torial kalean biltegi gisa erabiltzenduen etxeko teilatua konpontzerabideratuko du (gaztetxearen alda-

meneneko etxea). Lan horietatik dirurik sobe-

ran geldituko balitz, medikuarenetxeko teiluatuan ere lanen bat egi-nen luke Iturmendiko Udalak.Horrekin batera, Gabirondok azal-du digunez, elizazpitik eskolaberrira joateko oinezkoendakoxenda bat egokituko du Udalak.“Hirigintza planean 6 metrokokale bat aurreikusten da, bainaorain xenda eginen dugu. Ikasle-ak errepidetik oinez joaten diraeta arriskua kendu nahi dugu”,

zehaztu du alkateak. Azkenik,basoan siatsa dagoen tokian ubi-de pare bat eginen ditu Udalak.

Alkateak esan digunez, eskola-ko lanak beste egitasmo batzuk

hurrengo legegintzaldikoei pasa-tzera bultzatu ditu. “Iturmendia-rren aspaldiko nahia da medikukontsultategia herri erdian izatea.Eskola zaharraren erdia gelditu-

ko da horretarako, baina ez garaOsasunbidearekin hizketatu”. Egi-tekoen zerrendan gelditzen denaere medikuaren etxea zenarekinzer egin erabakitzea da.

1.557 sakandar ziren otsailaakaberan lan bila zebiltzanak, pasaden urteko otsailean baino 232gutxiago. Nafarroako populazioaren%3,19 izanik, langabeen %3,17 dirasakandarrak (0,08ko jaitsiera)

Abendu akaberan 82 langabegehiago zenbatu zituzten Nafa-rroako Enplegu Zerbitzuan. Aben-duan langabeziak gora egindakoabi hilabetetan berdindu da. Izanere, ilbeltzean 29k opatu zuten

lana eta otsailean beste 53k. Otsai-leko jaitsiera %3,29koa izan da.Emakumezkoak dira langabetugehienak, 828 edo %53,18 ( aurre-ko hilean baino 26 gutxiago). Gizo-nezko langabeak, berriz, 729 edo%46,82 dira (27 gutxiago).

AdinaAdin tarteari dagokionez, 45 urteedo gehiago dutenen adin tartea

da handiena: 721 edo %46,31 (23gutxiago). 25 eta 44 urte bitartekolangabeak 691 ziren, %44,38 (27gutxiago). 25 urte baino gutxiago-ko langabetuak 145 ziren, %9,31 (3gutxiago).

SektorekaLangabezian dauden sakandargehienek, 925ek edo %59,41ek, zer-bitzuen sektorean lan egin nahi-ko lukete (30 gutxiago). Industria-rako lan eskatzaileak 397 edo %25,5ziren (25 gutxiago). Eraikuntzaeta lehen sektorean aritzeko eska-erak bere horretan mantendu dirahilabete batetik bestera: 110 (%7,06)

eta 39 (%2,5). Azkenik, aurretiklanik egin ez dutenen kopuruakgora egin zuen eta otsaila akabe-ran 86 ziren, %5,52 (2 gehiago).

SAKANA

Iturmendi»

Eskolarako xenda

Otsailean 53 langabegutxiago

Kontratuak aldeagertu dira Aldi baterako kontratazioaizan zen nagusi otsailean:%95,56 (517 kontratu, 150gutxiago). Sinatutako kon-tratuetatik hasieratik muga-gabeak %2,59 izan ziren ilbel-tzean (14, 16 gutxiago). Otsai-leko mugagabe bihurtutakokontratuak %1,85 izan ziren(10, 1 gutxiago). Nafarroanotsailean sinatu ziren 21.794kontratuetatik %2,48 sakan-darrenak ziren.

Eskolara joateko xenda etxearen eta frontoiaren artetik abiatuko da.

Page 8: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a8 sakanerria

Hualde Geroa BairenparlamenturakozerrendanGeroa Bairen kon-tseilu nagusiakkoalizioak Nafa-rroako Parlamen-tuko hauteskun-deetara aurkeztu-ko duen zerrendaberrestea falta da.Baina haren buru Uxue Barkos iza-nen dela ziurra da. Unai Hualde altsa-suarra zerrendan laugarren postuandago, berresteko faltan, esan beza-la. Hualde, dagoeneko lehendaka-ritzarako hautagaitzan Barkos lagun-tzen duen zortzikoteko kide da.

Emilio Iguzkizaren omenaldiaprestakuntzan ari zela GuardiaZibilak identifikatutako gazteetakobatek 300 euroko isuna jaso du

Joan den urtean 80 urte bete zirenGuardia Zibilaren tiroz EmilioIguzkiza hil egin zela. Urteurrena-ren harira, lastailaren 12an, Altsa-su Memoria eragileak omenaldiekitaldia antolatu zuen eta oroiga-rri bat mustu zuen Gartzia Xime-nez kalean. Eragiletik herenegunjakinarazi zutenez, ekitaldia hasi

baino ordu erdi lehenago GuardiaZibilak agertu eta baimenik gabehura bertan behera uzteko esanzien. Antolatzaileek udalaren agin-dua erakutsi zieten eta aurrerajarraitu zuten ekitaldiarekin. Hain-bat pertsona identifikatu zituzteneta haietako batek berriki isunajaso du.

Altsasu Memoriak jakinaraziduenez, ekitaldia kalez jantzitakoguardia zibilek zaindu zuten. Era-

gileak Iguzkizaren omenezko oroi-garria kentzeko saiakerak salatuditu. “Emilioren erailketa inpuni-tate osoz egin zuten eta inpunita-te berdinarekin jarraitzen duteherri oroimenaren kontra” salatudu Altsasu Memoriak, “benetakoherri memoria lantzen jarraitze-ko konpromisoa” berretsiz.

Ekitaldi berriaEragileak jakinarazi du garagarri-laren 13an herri oroimenaren bil-ketaren bigarren fasea aurkeztu-ko duela. 1950. eta 1992. urteen arte-an gertatutakoak jasoko dituzte:Fasako greba, Altsasuko ikastola,Gure Etxea, Franco Altsasun, Iku-rrinaren jazarpena, estatu kolpea,Zen plana, gerra zikina, intsumi-sioa… “Argi dugu Altsasuko herrimemoria auzolanean jaso behardela, dinamikoa izan behar dela.Horregatik, deia luzatzen dugu gaihorren inguruan interesa duenorori gurera etorri eta lanean has-teko. Guztion ekarpena ezinbeste-koa da”. Altsasuarrei edozein bizi-pen, testigantza, bideo, agiri eta bes-telakoak emateko eskatu diete.Haiek artxiboa osatu eta txukun-du eta udal liburutegian uztekoasmoa dutela jakinarazi dute.

Iñaki Sagredok “Navarra, Castillosque defendieron el Reino. Tomo V.Nuestra historia, nuestras gentes”liburua publikatu du

Aspaldiko ezaguna dugu IñakiSagredo Garde. Ikertzaile nafa-rrak makina bat urte daramatzaNafarroako erresuma defendatuzuten gazteluak zeintzuk izanziren, non zeuden eta egun dutenegoeraren berri emanez. Gazteluguztien kokapena egina du mapabatean, airetik argazkiak ateradizkie orduko gazteluei edo gazte-luak zeuden tokiei eta garai har-tako Nafarroako defentsa ikertze-ko eta zabaltzeko lanetan buru-belarri jarraitzen du.

Beraren lana oinarri hartuta,Nafarroako erreinua defendatze-ko erresuman barna zeuden 118gazteluetan oroigarriak jartzenari da Nafarroa Bizirik fundazioa,tartean Sakanakoetan.

Sakanako defentsa eta gazte-luak Sagredoren lanaren arabera–Navarra. Castillos que defendie-ron el Reino izenburupean 5 libu-ru argitaratu ditu, azkena aurkez-tu berria, beste hainbat lanekinbatera–, Sakanako defentsarenoinarria gazteluak ziren. Sakana-ko defentsa sistema ondoko gaz-teluek osatzen zuten: Ziordiko gaz-telua, Urdiaingo Sarabeko Iruri-ta, Etxarri Aranazko dorrea,Uharte Arakilgoa, Etxeberri-Irur-tzungo Bi Aizpeko Aixita eta Ara-kilgo Orarregi, Gaztelu gainean.Gipuzkoako Ataun eta Ausa gaz-teluak ere Sakanako defentsa-

korridoreko parte ziren. Hortazaparte, hainbat herri gotortutazeuden, Etxarri Aranatz eta Uhar-te Arakil esaterako. Olaztiko etaUharte Arakilgo elizak ere gotor-tu zituzten. Iñaki Sagredok ustedu Aralarko San Migelen gaztelu-rik ez, baina zaintza guneren bategon behar zuela.

Gazteluen atzean zeuden per-tsonakBerriki, liburu berria aurkeztu duSagredok: Navarra, Castillos que

defendieron el Reino. Tomo V. Nues-tra historia, nuestras gentes. Gara-ño, Aitzorrotz, Azkar, Orzorroz,Zaitegi eta Sakanako Irurita etaAixitan egindako lan arkeologiko-ak aintzat hartu ditu Nafarroakodefentsa sistemen inguruko azter-keta osatzeko, eta, hortaz aparte,Nafarroako gazteluak defendatuzituzten pertsonen bizipenak etahistoriak ekarri ditu. Horretara-ko, Comptoseko Artxibo Orokorre-ko dokumentuak aztertzen lanhandia egin du ikertzaileak. “Izen-

abizenak dituzten pertsonak dira,Erdi Aroko garaiko bizipenakdituztenak, Nafarroako defentsanlan egin zutenak, eta, askok, Nafa-rroaren alde bizia emanzutenak.Euren bizipenen berri emateare-kin batera, liburuan argazkiak,planoak eta gaztelu eta gotorle-kuak kokatuta dauden mapaktopatu daitezke. Gure historia sor-tu zutenendako omenaldi bat izannahi du liburu honek” adierazi duIñaki Sagredok. “Liburu honenirabaziak gure gazteluak izan zire-nak berreskuratzeko egiten arigaren lanetara bideratuko dira,tartean Irurita eta Aixita gazteluenerrekuperaziora” gaineratu duidazleak.

Altsasu»

Memoriari isuna Liburu aurkezpena

«Octubre de 1934 en EuskalHerria» liburua idatzi dute R.Garaik, J. Gutik eta J. Chuecak.Hiru idazleak apirilaren 10ean,ostiralean, 19:00etan Altsasu-ko Iortia kultur gunean libu-ruaren aurkezpena eginendute. Urte eta hilabete hartanhil zuten Iguzkiza. HizlariakAltsasun eta Olatzagutian izan-dako langile borrokaz eta izan-dako errepresioaz hizketatu-ko dira.

Altsasu Memoria taldeko kideak Iguzkizaren semearekin batera.

SAKANA

Irurita eta Aixita gazteluez gehiago

Irurita eta Aixita

Urdiaingo Saraben eta Arakil-Irurtzunen kokatzen ziren gaz-teluetan arkeologia lanak egitenjarraitzeko asmoa daukate.

Aixita gazteluko oroigarria jartzen. Behean, jentilen leihoa, Iruritako gazteluan.

Sakana

»

Altsasu»

EHBildu ibarrekoprograma zehazteraLarunbatean, 9:30etik 13:00etara,Etxarri Aranazko kultur etxean

Koalizioak Sakanako herri progra-ma egiteko jardunaldia antolatu dubiharko. Horretarako lehenik lege-gintzaldiko balantzea egin etahurrengorako arlokako lan ildo etaproposamenak aztertuko dituzte.Lan taldeek egungo zerbitzuak,toki garapena, azpiegiturak etamankomunitatearen izaera-anto-laketa aztertuko dituzte. Legealdiberria baino epe luzeagoa ere iza-nen dute kontuan, “ikuspuntutik ere-muz eremu eta modu orokorreanlandu beharreko norabideareninguruko gogoetari” ekinen diote.Azken horrek “hurrengo hilabeteeta urteetan jarraipena eta gara-pena izanen dute”. EHBilduk sakan-darrak biharko jardunaldietaragonbidatu ditu.

EHBilduk 224ekarpen jaso ditu

Pasa den astean Altsasu 2020topaketa irekiak antolatu zituenEHBilduk. Haien balorazio positi-boa egin du koalizioak. 11 gaireninguruan hausnartu eta ekintzakproposatu zituzten. 80 herrita-rrek parte hartu zuten eta haienparte hartzea eta ekarpenak esker-tu ditu koalizioak. Ekarpen gehienak, 50, enplegua etagarapen arloan izan ziren. Etxebizi-tza eta hirigintza (40), gizarte zerbi-tzua eta osasuna (26), hezkuntza (22)eta euskara (15) arloetan ere ekar-pen asko egin zituzten. EHBildutikjakinarazi dute ekarpen guztiak aur-ki www.altsasu.ehbildu.eus webgunean jarriko dituztela. Aldi bere-an, herriko eragile, kolektibo etaelkarteei helaraziko diete, haien ikus-puntua jasotzeko, eta nahi izanez geroproposamenak egin ditzaten. Herri-tarrek euren EHBildurendako pro-posamenak altsasu2020@ gmail.comhelbidean egin ditzakete. Ekarpenakjasotzeko astelehenerako herri bil-gunea ere iragarri dute.

Page 9: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a eskelak eta oharrak 9

Etxebizitzak errentan eman

ALOKAIRUA

Pisua alokatzen da Lakuntzan. Gela bakarrekoapartamentua, erdigunean. Altzariak eta bizitze-ko beharrezkoak diren elementu guztiekin jantzi-ta. 300 € hilabeteko errenta. Interesatuek 67883 03 71 telefonora deitu.

OPATUTAKOAKGiltza sorta opatu zen Altsasun marsuarenlehendabiziko astean. Galdu duena joan dadilaAltsasuko udaltzainengana.

IKASTAROAKPlaza libreak zumba ikastaroan!!. Zumba eginnahi baduzu apuntatu zaitez AltsasukoIntxostiapunta Gaztegunean izango den zumbaikastarora, astearte eta ostiralean, 18:00etatik19:00ak arte. Prezioa 25 €. Apuntatu zaitez!!Informazio gehiago 948 56 47 85.

LEHIAKETAKArgazki lehiaketa Altsasuko Gure EskuDagok antolatuta. 2014Ko giza katean aterata-ko argazkiak inprimatu eta Biltokin, Gautxorinedo Txalaparta tabernetan aurkeztu behar dira

martxoaren 29a baino lehen.

Haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa.Lezamako udalak eta Elkar argitaletxeak, 6 eta 12urte bitarteko haurrendako irakurgai berriak sortueta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dutelehiaketa. Lanak hartzeko azken eguna apirilaren30 a izanen da. Argibideak deitzaleen web orrie-tan.

Oharrak Gazte Txokoa Iruñeko Rokodromora.Martxoaren 28an. Prezioa 11 € autobusa barne.Irteera 15:00etan autobus geltokitik eta buelta21:00etan. Izena emateko epea martxoaren 20anbukatzen da. Baimena sinatuta ekarri behar da.Informazio gehiago 948 56 47 85 telefonoan.Animatu eta apuntatu zaitez Gaztegunean!!

Olaztiko irakurle taldea. Martxoaren 27an,ostiralean, 21:00etan Sandor Marairen “La mujerjusta” liburuaz hizketatuko dira.

Arakildik sagardotegira. Arakilgo Udalak apiri-laren 11rako Hernaniko Itxasburu sagardotegirairteera antolatu du, bazkaltzera. Sagardotegi etabarazkijaleendako menuak aukeran. Izen emateamartxoaren 25era arte izanen da zabalik.

Horretarako, udaletxetik pasa edo 948 50 01 01edo [email protected] idatzi.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota

bakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpinaÖ Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo948 460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,

11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Izei Ostiza Olmedo, martxoaren6an Urdiainen• Emma Cambero Viñaras,martxoaren 8an Altsasun• Ane Oraa Gonzalo, martxoaren13an Altsasun

Heriotzak

• Asunción Baroja Ulibarri,martxoaren 12an Olaztin• Pablo Goikoetxea Uribe,martxoaren 16an Altsasun

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Sabino GarmendiaIriarte

Andra Mari Ikastolako Gurasoa

Amets bat baldin badabetiko bizia

amets ederrena da,amets da guztia

Andra Mari Ikastolako guraso, langile eta ikasleak

Sabino Garmendia Iriarte

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;kantuz izan dudana zerbait irabazi,kantuz gostura ditut guziak iretsi;

kantuz ez duta beraz hitzea merezi?

Andra Mari Ikastolako Lehen Hezkuntza

Sabino Garmendia Iriarte

Zurekin izandako solasaldiak beti gure oroimenean iraungo dute.

Ez zaitugu inoiz ahaztuko.

Poteoko lagunak

Sabino Garmendia Iriarte

Eskerrik asko etxarriar guztien izenean,

gure kaleak txistuz eta gaitazalaitzeagatik.

Etxarri Aranazko Udala

Xabino Garmendia Iriarte

Aberasgarria osozure bidea konpartitzea,mingarria, ordea,agur esatea,zure txistuaren soinuazegongo zara gurean.

Goizederren koadrila

Xabino

Musika izendu da zu bide laune eta makiña bat doiñu jo ttuzu txistu eta gaitakin herriyandako.

Hale de, gu beitten geldittuko da zu musikan doiñube.

Eskerrik asko

Zu kuadrille

Etxarri Aranatzen, 2015eko martxoaren 20an

Page 10: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a10 eskelak

Maria AngelesGanboa Azpiroz

Gauza asko esan genitzake baina ezin,sentitzen duguna askoz handiagoa delako.

Lakuntzako kintuekZugarramurdi-Lakuntza

Meza funerala martxoaren 22an goizeko 11:00etanLakuntzako San Salbador elizan.

Naiara Goikoetxea ArtetaIV. urteurrena

Zure begien zintzotasunakinoiz ez gaituzula utziko

adierazten digu.

Beti gure artean.Zure lagunak

Naiara Goikoetxea ArtetaZure alfonbra magikora igo nintzeneta ametsik ederreneraegin nuen hegan.Zurekin ezagutu nituenzetazko munduak,argi-haizeak,zure barrearen alaitasunaurrezko izar-euria.

Eta zure epeltasuneangozo eta aski segur

betirako babestu nintzen.Maite zaitut.

Francisco JavierLazkoz Flores

IV. urteurrena

Bizirik gauden bitartean,gure bihotzean egonen zara.

EtxekoakLakuntza

Lau edo mila urte pasa arrenbeti izango zarete hemen, maitiak,gure alaitasunetan, gure malkoetan,

gure bihotzetan.Muga guztien gainetik

beti elkarrekin, beti batera.

Maite zaituztegu

Garazi Garasaeta

Naiara GoikoetxeaIV. urteurrena

Etxekoak

Asunción BarojaUllibarri

Eskerrak eman nahi dizkizueguune latz hauetan gure ondoan

izan zareten guztiei.

SenideakOlazti

Xabino

Gure ondoan jarraituko duzu askatasunerako bidean

Etxarriko Sortu

Page 11: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a 11

kirola >>FUTBOLA

EGIARRETA ETA ZALDUA LIDER: Elomen-diko Txapelketako 2. faseko 13. jardunal-dian, A multzoan Apoloren kontra 3-2 gal-

du zuen Egiarretak eta B multzoan Zalduak3-1 irabazi zion Basatiri. Egiarretak Unzitiizango du arerio eta Zalduak Elomendi.

DuatloiaTxirrindularitza

VI. Altsasuko Duatloia bihar jokatukoda, larunbatean. Goizeko 10:30eanNafar Kirol Jolasen Duatloi probarentxanda izango da, eta 16:00tannagusien proba jokatuko da

Duatloiaren ikuskizun paregabe-az gozatzeko aukera bikaina eskai-niko du bihar, larunbatean, Altsa-suk. Sakana Triatloi Taldeak hain-bat entitate eta babesleenlaguntzarekin antolatutako VI.Altsasuko duatloia jokatuko bai-ta. Goizean, 10:30ean, kategoria txi-kikoak ariko dira lehian, NafarKirol Jokoetarako (NKJ) baliaga-rria den proban, eta arratsaldean,16:00etan, proba nagusia jokatukoda. Altsasuko duatloia Nafarroa-ko eta Euskal Herriko Zirkuitue-tarako puntuagarria da.

10:30ean kategoria txikiko-ak, TxiokanKategoria txikikoak Txioka haurikastolaren inguruetan prestatu-tako zirkuituan lehiatuko dira.Aurrebenjaminak 10:30ean hasi-ko dira (250 m korrrikan, 1 km bizi-kletan eta 125 m korrikan), benja-minak 10:50ean (500 m korrikan,2 km bizikletan eta 250 m korri-kan), kimuak 11:10ean (1 km korri-kan, 4 km bizikletan eta 500 mkorrikan) eta haurrak 12:00etan (2km korrikan, 8 km bizikletan eta1 km korrikan). Juniorrek etakadeteek helduen proban partehartuko dute, arratsaldean.

16:00etan helduak: 5 km-22km-2,5 kmVI. Altsasuko Duatloia arratsalde-ko 16:00tan abiatuko da ForuenPlazatik. 16:00etan emakumeakaterako dira eta 16:15ean gizonez-koak. Ibilbidea aurreko urteko ber-bera izango da. Altsasun prestatu-

tako 2,5 km-ko zirkuituari bi biraeman beharko diote korrika dua-

tletek, segidan Iortia Kultur Gune-aren aurrean dauden boxetan, tran-

tsizio gunean, bizikleta hartu eta22 km-ko distantzia osatzeko. Hasie-ran Olaztirano joko dute duatletek,Urbasako portua igotzen hasi, etaAltamirako bidegurutzean behera-ko bidea hartuko dute, Altamira jai-tsiz. Altsasu zeharkatuta NA-1000errepidean aurrera egingo dute,Zegama Ortzaurteko bidegurutze-raino. Bertan buelta hartuko dute,Altsasuko boxetara joan arte. Bizi-kleta utzi eta, bukatzeko, 2,5 km-ko zirkuituari bira bat eman behar-ko diote korrika, Foruen plazakohelmugara iristeko. Helmugan eda-ri eta janari hornidura izango da.

Aurreko urtean 185 duatletaaritu ziren proba nagusian etaBeñat Arnaiz (1:05:40) eta MariaMendive (1:18:29) izan ziren azka-rrenak. 15 sakandar inguru arituziren eta Igor Flores izan zen azka-rrena, helmugan 16.a (1:08:57).Kategoria txikietan, aldiz, 135 dua-tleta lehiatu ziren. Atzo, Guaixe-ko erredakzioa ixterakoan NafarKirol Jolasetan 102 duatleta eta hel-duen proban 90 duatleta zeuden ize-na emanda.

Azkaratek bigarrengaraipena eman dioRural KutxariRural Kutxa talde amateur sakan-darrak denboraldiko bigarren garai-pena lortu du. Iker Azkaratek Otei-zako 73. Circuito de Pascuaseko hel-mugan Lizarteko Arcas gaindituzuen, garaipena lortuz. Bestalde,larunbatean, Euskadi FundaziokoJon Irisarri nagusitu zen Lizartzan,Rural Kutxako Victor Etxeberriare-kin sprint lehiatua jokatu eta gero.Rural Kutxako Jonathan Lastra 4.aizan zen eta Josu Zabala 8.a, biak5 segundora.

Saez bigarrena Macarion

Espainiako Koparako baliagarriazen Macario Sari Nagusian RuralKutxako Hector Saezek lan bikainaegin zuen. 145 km ihes eginda egonzen, Lokomotiv taldeko bi txirrin-dulari errusiarrekin batera. Saezsaiatu zen, baina helmugan Loko-motiveko Zhuralvev nagusitu zen,Rural Kutxakoaren aurretik.

Erbiti 42.a Paris-Nizan

Richie Portek (Sky) irabazi zuen Paris-Niza. Movistarreko Imanol Erbiti 42.asailkatu zen, 1:58ra. Hiriberrikoaklan handia egin zuen proban 9.a izanden Gorka Izagirrerendako.

Altsasu duatleten topalekuSariak

* Lehen gizonezko eta emakumez-koak: 200 euro + garaikurra* Bigarren gizonezko eta emaku-mezkoak: 125 euro + garaikurra* Hirugarren gizonezko eta ema-kumezkoak: 75 euro + garaikurra* Lehen kadeteak, lehen junio-rrak, lehen 23 urtez azpikoak,lehen beteranoak eta lehensakandarrek (gizonak eta ema-kumeak) trofeoa jasoko dute. Tal-de onenak saria jasoko du.

www.navarratriatlon.comIzena ematea eta informazio guztia. Gehia-go www.sakanatri.com web gunean.

Urdiaindarra hirugarrena sailkatuzen Japoniako Kopako lehen proban

Igandean hasi zen Japoniako Txi-rrindularitza Kopa, Utsunomyan

jokatutako probarekin (60 km).Team Ukyo taldearekin debutatudu Pablo Urtasunek. Urdiaindarraklan bikaina egin zuen eta hiruga-

Txirrindularitza

rrena izan zen helmugan, esprintestuan. Bere taldekide KazushigeKubokik irabazi zuen lasterketa etaTeam Matrix taldeko Hayato Yos-hida izan zen bigarrena.

Igandean bigarrenaJaponian parte hartzen duen lehenproban podiumera igotzea ez daedonolakoa eta pozik dago urdiain-darra. Igandean Kopako bigarren

proba jokatuko du, TaiwanekoTourra. Team Ukyo taldearen hel-burua Japoniako Kopa irabazteada eta taldeak hasiera bikainaegin du.

Urtasunen primerakodebuta Japonian

Nafarroako HerriKirol Jokoetako 3.Jardunaldia IgantzinNafar Kirol Jokoen laugarren jardu-naldia igandean jokatuko da Igan-tzin, 11:00etan, eta euria egiten badu,Arantzan. Proba konbinatuetan etasokatiran lehiatuko dira Andra Marieta Iñigo Aritza ikastoletatik sortu-tako taldeak.

Herri kirolak

Sergio Garcia bikain Arangurenen

Igandean jokatu zen, hotza nagusi zela, II. Aranguren Bailarako Duatloia. 185 duatletek osa-tu zuten proba (5 km korrikan, 20 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). Irabazleak Saltoki Tri-kideak taldeko Raul Amatriain (57:15) eta Nuria Rodriguez (1:06:11) izan ziren. Sakanda-rrek lan bikaina egin zuten. Sergio Garcia de Eulate 11.a iritsi zen helmugara (1:00:06), MikelAstiz 21.a (1:01:08), Saltoki taldean debutatu duen Felix Benjumea 26.a (1:01:36), Juan LuisMaiza 27.a (1:01:39) eta Fermin Azkargorta 100.a (1:09:26).

Villalobos, Mintegi eta Maiza aurreanProba nagusia baino lehen kategoria txikiko probak jokatu ziren, Nafar Kirol Jolasetarakobaliagarriak zirenak. Sakana Triatloi Taldeko kideak bikain aritu ziren. Benjaminetan EgoiLakuntza 2.a sailkatu zen (8:56), kimuetan Ander Villalobos 11.a (17:55) eta haurren ema-kumezkoetan Leire Maiza 3.a (30:52). Haurren mailako gizonezkoetan, aldiz Unai Villalobosizan zen garailea (26:42), bere taldekide Iker Mintegiren aurretik (26:54).

Page 12: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a12 kirola

Areto futbolaKirolak

Futbola

Futsalsakana txapelketako finalajokatuko dute bi taldeek gaur,ostiralean, 20:00etan, Uharte Arakilen

Futsalsakana areto futbol txapel-keta azken txanpara iritsi da.Aurreko asteburuan finalerdiakjokatu ziren, eta finalerdi horie-tatik atera ziren gaur, ostiralean,final handia jokatuko duten bi tal-deak: Bunker eta Racing San Migel.

FinalerdiakLehen finalerdian Bunkerrek nagu-sitasun handiz irabazi zion Auzo-motojoriki. Hasieran etxarriarrekaurre egin zieten altsasuarrei, bai-na ondoren Bunkerrek aurrea har-tu zuen eta atsedenaldirako 5-0aurreratu zen. Bigarren zatianAuzomotojorikek aukerak izanzituen baina ez zuen asmatzen, etabukaeran 9-1 gailendu zen Bunker.Aipatzekoa da talde altsasuarrekoArroyok 5 gol sartu zituela.

Beste finalerdia, Racing SanMigel talde uhartearraren etaArbizuren artekoa, askoz ereborrokatuagoa izan zen. Tentsiozeta joko bikainez betetako parti-da izan zen bi taldeek eskaini zute-na. Raulek Arbizu aurreratu zuenmarkagailuan eta uhartearrek

buelta eman zioten partidari, Gor-kak eta J. Mari Gorritik sartuta-ko bi golekin. Baina atsedenaldiabaino lehen Josu Reparazek ber-dintzea lortu zuen. Bigarren zatianbi atezainak adi egon ziren, bi tal-deen jaurtiketak geldituz. Partidabukatzeko 3 minuturen faltanDanik Racingi garaipena emanzion gola sartu zuen. Arbizu ate-zain-jokalari formularekin parti-

da berdintzen saiatu zen, bainaRacingeko defentsa sendo aritu zeneta garaipenari eutsi zioten. Bunker eta Racing San Migel tal-deen arteko finala gaur jokatukoda, ostiralean, 20:00etan, UharteArakilgo pilotalekuan.

Zubieta-Berasaluze II.a, Ezkurdia-Zabaleta eta Artola-Albisu daudefinalerdietarako sailkatuta. Irujo-Barriola eta Oinatz-Aretxabaletarenarteko partidako irabazlea izango dasailkatuko den laugarren bikoa

Binakako Txapelketak azken une-ra arte emozioari eutsiko dio.Dagoeneko hiru bikotek lortu dutefinalerdietara sailkatzea –Bera-saluze II-Zubieta, Ezkurdia-Zaba-leta eta Artola-Albisu–, baina lau-garrena nor izango den asteburu-ko azken jardunaldian erabakikoda. Izan ere, Berasaluze II-Zubie-tak 22-19 irabazi zieten Altuna III-Barriolari eta hankaz gora jarrizuten txapelketa.

Ostiralean Artola-Albisuk fina-lerdietara sailkatzea lortu zuten,Ezkurdiari eta Zabaletari 16-22irabazi eta gero. Sakandarrak

ziren faboritoak, baina Ataungoatzelariak sekulako partida joka-tu zuen eta Artola Ezkurdia eki-diten saiatu zen, tantoa despedi-tzeko. Zabaletak ere maila bikai-na eman zuen, baina lehen zatianegin zuen lan handia bigarrenenzatian nabaritu zitzaion. Ezkur-diak lana kendu nahi izan zion,hainbat akats eginez, eta, azkene-an, 16-22 galdu zuten sakandarrek.

Begiak IrunenAsteburuan Binakako hasierakoligaxkako 14. eta azken jardunal-dia jokatuko da. Ezkurdiak etaZabaletak Urrutikoetxea eta Beroizizango dituzte aurkari. Partidan ezdago ezer jokoan, baina bi bikoekitxura ona eman nahiko dute etagaraipena lortzera aterako dira.Bestalde, Berasaluzek eta ZubietakRetegi Bi eta Rezusta izanen dituz-te arerio. Hemen ere ez dago ezerjokoan, baina ligaxka garaipena-rekin itxi nahiko dute biek. Begiguztiak Irunera jarrita egongo dira,Irujok eta Barriolak Oinatzen etaUntoriaren kontra jokatuko dute-lako, eta partidako irabazlea fina-lerdietarako sailkatuko delako.

Magnakfinalerdietan esanzion agur KopariFinal laurdenetan Palma Futsali 2-1irabazi eta gero, finalerdietanBarcelonak 4-1 hartu zuen menpeantalde irurtzundarra

Asteburu honetan jokatu zen Ciu-dad Realen areto futboleko Espai-niako Kopa. Ostiraleko final laurde-netan, Magna eta Palma Futsalenarteko partida oso lehiatua izan zeneta bi taldeak parez pare aritu ziren.Victorrek Magna aurreratu zuen, bai-na Palmak berehala berdindu zuen.Imanol Arregik arriskatzea eraba-ki zuen eta Victor atezain-jokalarimoduan jarri zuen. Partida buka-tzeko 3 segundoren faltan, Carlito-sek garaipenaren gola sartu zuen,Magna Nafarroa finalerdietarakosailkatu zuen gola.

Bartzelonari hortzak

erakutsi

Finalerdietan Bartzelonak eta Mag-nak ikuskizun bikaina eskaini zuten.3. minuturako 2-0 aurreratu zenBartzelona. Magnak ez zuen etsi, kon-traerasora pasa zen eta ongi eutsizion Bartzelonaren etengabeko era-soei. Baina Wildek eta Rafa Usinek4-0 aurreratu zuten Bartzelona. Ima-nol Arregik Victor atezain-jokalari jarrizuen eta Tolràk irurtzungoen lehengola sartzea lortu zuen, baina mar-kagailua ez zen gehiago mugitu eta4-1 galduta Magnak agur esan beharizan zion Espainiako Kopari. “Final erdian hasierako 5 minututangaizki ibili ginen eta gero ongi joka-tu genuen, baina Bartzelonari irabaz-teko bikain aritu behar duzu. Buruaaltxatu genuen eta bukaerarainoborrokatu genuen. Harro nago horre-kin” adierazi zuen Imanol Arregik.

Atsedena

Asteburu honetan atsedenaldia izan-go du areto futboleko lehen maila-ko txapelketak.

Bunker edo Racing San Migel?

http://futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia, finaler-dietako bideoak barne.

Aurreko urteko finalistak, Racing San Migel eta Arbizu. Arbizuk irabazi zuen.

Pilota

Laugarrenaren zain

Binakako Txapelketa.Hasierako ligaxkako14. jardunaldiaUrrutikoetxea-Beroiz / Ezkur-dia-Zabaleta (ostiralean,22:00etan, Aizarnazabalen.ETB1)Berasaluze II-Zubieta / RetegiBi-Rezusta (larunbatean,17:30ean, Arnedon)Irujo-Barriola / Oinatz-Unto-ria (larunbatean, 17:30ean, Iru-nen. laSexta)Xala-Merino II / Artola-Albisu(igandean, 17:00etan, Eibarren.ETB1)

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa25. jardunaldia

Cantolagua 2 – Lagun Artea 1

Zangozan, Cantolaguak 50. minutuan golasartu zuen eta Unai Bakaikoak berdintzealortu zuen, penaltiz. Tamalez, 78. minutuanCantolaguak garaipenaren gola sartu zuen.Laguneko Xabi Burillok zelaia utzi beharizan zuen, lesionatuta. Atzo Mendiliderraren kontra jokatzekoa zen Lagun.

Sailkapena >>1. Mendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .55 p

13. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .24 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – San Juan B

(Igandean, 17:00etan, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa25. jardunaldia

Etxarri Aranatz 2 – Mendillorri 0

Altsasu 4 – Salesianos 1

Pablok aurreratu zuen Etxarri, 50.minutuan, eta handik 25 minuturagaraipenaren gola sartu zuen Xabatek.Nahiz eta jokalari bat gutxiagorekin geratu,partida ongi kontrolatu zuen liderrak. Atzoatzeratutako partida jokatzekoa zen Etxarri,Donezteberen kontra. Dantzalekuko zaleak gustura geratu zirenAltsasuren garaipenarekin. Salesianos izanzen markagailuan aurreratu zena, bainaAltsasuk ongi erantzuten jakin zuen etaatsedenaldirako berdintzea lortu zuenJavik. Bigarren zatian Joelek, Javik etaAitorrek sartutako golei esker, 4-1 gailenduzen Altsasu. Atzo atzeratutako partidajokatzekoak ziren Berriozarren kontra.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .59 p8. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .35 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz (atseden jardunaldia)San Jorge – Altsasu

(Igandean, 17:00etan, Sanduzelain)

Futbola

Sailkapena:

1. Berasaluze II-Zubieta 10 puntu2. Ezkurdia-Zabaleta 9 puntu3. Artola-Albisu 8 puntu4. Irujo-Barriola 7 puntu5. Oinatz-Aretxabaleta 6 puntu6. Retegi Bi-Rezusta 5 puntu7. Olaizola II-Beroiz 4 puntu8. Xala-Merino II 3 puntu

Zubietaren erakustaldia Bilbon

Bilboko Bizkaia pilotalekuak partida erabakigarri eta ikusgarria hartu zuen igandean. Fina-lerdietan dauden Berasaluze eta Zubieta batetik, eta finalerdietara sailkatzeko irabazi be-harrean zeuden Irujo ordezkatzen duen Altuna III.a eta Barriola bestetik. Partida gogor etaikusgarria izan zen, bi bikoak irabaztera atera zirelako. Azkenean, Berasaluze eta Zubietagailendu ziren, 22-19, atzelari etxarriarrak egindako lan ikusgarriari esker hein handi bate-an. Zubietak partida bikaina egin zuen, Barriola dominatu zuen, bigarren zatian bereziki: pi-lotari altuera eman zion, kantxa bikain estali zuen eta Berasaluzeri pilota bikainak utzi ziz-kion. Horrela, garaipena ikusgarria lortu zuten.

Page 13: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a kirola 13

AtletismoaMendi lasterketak

»

LIZARDI ESTETIKA ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua depilazio-etan.

HOSTO GORRI ALTZARIAK

E T X A R R I A R A N A T ZDendako produktuetan %5eko deskontua.

ARGIRO OPTIKAE T X A R R I A R A N A T Z

%15eko deskontua gradua-tuetan eta %5 eguzkitakotan.

ZELANDI KIROLDEGIAA L T S A S U

Lehenengo matrikula doan.

GOROSTIA L T S A S U

30 €tik gorako erosketetan% 10eko deskontu-baleahurrengo erosketarako.

LA CIGÜEÑAA L T S A S U

60 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

IZARAA L T S A S U

%10eko deskontua etxekojantzi eta osagarrietan eta %5eko deskontua gortina etaenkarguetan (eskaintza ezmetagarria).

TXIKITXOA L T S A S U

60 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-txartel bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

NAMASTE YOGAA L T S A S U

Bi yoga klase doan.

TIPI TAPA OINETAKOAKA L T S A S U

60 €ko erosketagatik %10ekodeskontua (eskaintza ezmetagarria).

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Unanuarra Espainiako Beterano 75Kross Txapelketan hirugarrena izanzen

Asteburuan Espainiako Kross Txa-pelketak jokatu dira Alcobendasen,hainbat modalitateetan. Tartean,Espainiako Beteranoen Kross Txa-pelketa jokatu zen (6.250 m). JoseMari Merzerok ez zuen txapelke-tan huts egin eta 75 urteko katego-rian hirugarrena sailkatu zen(32:31). Hortaz, brontzezko domina-rekin etorri zaigu unanuarraMadrildik, kontentu. Sasoikojarraitzen du Merzerok.

Izaskun BeunzaBeteranoen probaz aparte, Espai-niako autonomien arteko KrossTxapelketak eta Indibidualak joka-tu ziren. Emakumezkoen maila

absolutuan (8.050 m) Izaskun Beun-za olaztiarra 79. postuan iritsi zenhelmugara (34:10). Autonomiakotxapelketan 12.ak sailkatu zirenemakume nafarrak. Aipagarria daNafarroako selekzioak uniforme-rik gabe parte hartu zuela Espai-niako Txapelketan. Nonbait aurre-kontuak ez zuen horretarako ema-ten.

Sakandarrak DonostianIgandean XIII. Udaberri Lasterke-ta jokatu zen Donostian (10 km).1.469 korrikalarik osatu zuten pro-ba eta Asier Cuevas izan zen azka-rrena (31:42). Tartean, Joni Araña82.a izan zen (37:23), Alatz Agirre107.a (37:54), Xabier Zabalza 552.a(47:06), Marian Ijurra 714.a (49:21),eta Ana Parache 1122.a (55:13).

Eguraldi kaxkarrari aurre eginez,adin guztietako 89 emakume arituziren Altsasuko II. Lilasterketan

Igandeko eguraldi kaxkarrak etxe-an gozo-gozo gelditzera gonbida-tzen zuen. Baina euriari eta hotza-ri aurre eginez, adin guztietako 89emakumek erantzun zioten Altsa-suko Emakumeen Bilguneak egin-dako gonbitari: Altsasuko II. Lilas-terkan parte hartzeari.

Eguerdiko 12:00etan emanzitzaion hasiera emakumeen las-terketa parte-hartzaile ez lehiako-rrari. Emakume gehienek korri-ka osatu zuten 4 km inguruko ibil-bidea, baina batzuk bizikletanegin zuten bidea, baita patinetanere. Izan ere, parte-hartzea zenkontua. Altsasuko karriketatikbarna korrikan, bizikletan edopatinetan ibili ziren, peto moreagainean zutela. Proba bukatzera-koan merezitako gosariaz gozatze-ko aukera izan zuten guztiek.

Altsasuko Udaleko Emakume-en Bilguneak eskerrak eman nahidizkie Lilatoia aurrera ateratzekolanean aritu ziren boluntario guz-

tiei, bereziki Dantzaleku Sakanaklubari, DYAri, Virginia Ruiz deEgino medikuari eta ekitaldiazabaltzen lagundu dieten guztiei.“Baina bereziki Altsasuko kaleakmorez koloreztatu zuten emakume-ak eskertu eta zoriondu nahi ditu-gu. Igandeko eguna egunerokota-

sun eta ohikoa bihurtzeko laneanjarraitzea da orain dagokiguna.Lilasterketa izan dadin lehen urra-tsa eta tranpolina, emakumeokproba mistoetarako jauzia egindezagun. Kaleak ere gureak dira”adierazi du Emakumeen Bilgune-ko teknikari Oihana Gallok.

Munarriz seigarrenaJurramendin etaKatarain zazpigarrenaArriaranen

Igandean jokatu zen I. JurramendiTrail Montejurra mendi lasterketa (22,7km, 1250 metroko desnibela). Nafa-rroako Mendi Lasterketen Txapelke-tako lehendabiziko proba puntuaga-rria zen. 240 korrikalarik hartu zutenirteera, eta horietatik 208 iritsi zirenhelmugara, Imanol Goñi buru zela(1:55:32). Proban ia 20 sakandarrekeman zuten izena, gehienak SakanaBizirik taldekoak. Hiru sakandar sar-tu ziren Top-ten edo probako lehen10 jokalarien artean: Aritz Munarriz,6.a (2:01:11), Evaristo Noveleta irur-tzundarra (2:06:54) eta Gorka San-testeban etxarrendarra (2:07:15). Bestalde, larunbatean IV. Arriaran-go Mendi Lasterketa jokatu zenArriaranen (Beasain), Xabier Men-dizabalen oroimenezko mendi las-terketa. 15 km pasatxoko proba zen,eta 201 korrikalarik osatu zuten.Azkarrenak Ismail Razga (1:07:18)eta Maria Zorroza (1:24:42) izan ziren.Proban aritu ziren korrikalari sakan-darrek lan polita egin zuten, bere-ziki Beñat Katarainek. Lakuntzarra7.a izan zen helmugan (1:12:50).

Sakandarrak I. Jurramendi Trailean

1.Imanol Goñi: 1:55:326.Aritz Munarriz: 2:01:119.Evaristo Noveleta: 2:06:5410.Gorka Santesteban: 2:07:1511.Aritz Ganboa: 2:08:3118.Ander Erice: 2:11:2420.Mikel Berastegi: 2:11:3826.Alberto Goñi: 2:12:5627.Fidel Jimenez: 2:12:5645.Mikel Rubio: 2:19:3151.Santi Galarza: 2:21:5752.Mikel Iriarte: 2:23:0177.Aitor Larraza: 2:29:44121.Iñaki Morillas: 2:40:12129.Juanjo Armendariz: 2:42:10165.David Oroz: 2:51:16166.Hugo Rubio: 2:51:16

*Oharra: Antolakuntzak ez du korrikalarienjaioterriko daturik eman. Hortaz, gertadaiteke sakandarren bat ez agertzea.

Sakandarrak IV. Arriarango MendiLasterketan

1.Ismail Razga: 1:07:187.Beñat Katarain: 1:12:5023.Joxeja Maiza: 1:17:3538.Alberto Razkin: 1:21:3669.Iker Flores: 1:28:10115.Ibai Arrese: 1:37:22129.Iban Verdugo: 1:39:53130.Gorka Verdugo: 1:39:53166.Maria Goikoetxea: 1:46:30

Brontzezko Merzero

Merzero, eskuinean, podiumean.

Emakumeaklilasterkan

Beñat Katarain Arriaranen.

Gehienek korrikan, baina patinetan edo bizikletan egin zuenik ere egon zen.

Page 14: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a14

bazterretik

Galder Gonzalez Larrañaga

Nafarroa turismoaren kontra

Harrigarria iruditu zait Gipuz-koako Foru Aldundiak erre-pideetan jarri dituen karte-len inguruan NafarroakoGobernuak, bere ingurukomedio ultra-zentratuek eta,tamalez, euren burua abertza-letzat duten batzuen aldetikere. UPNren gobernuak duenobsesio identitariotik bainoezin da ulertu turismoa bul-katzeko diren kartel batzuenkontra egitea.Askok pentsatuko duzue hitzegingo dudala Nafarroak Eus-kal Estatu baten eraikuntzanizan behar duen paper histo-riko eta zentralaren inguruan.Baina ez, gai hau askoz prak-tikoagoa da. Ez da historiaga-tik, ez da borroka identitario-agatik: gai ekonomiko bat da.Gipuzkoa izan da turismoangorakadarik handiena izanduen herrialdea. Barne Pro-duktu Gordinaren ehunekogero eta handiagoa ematen duturismoak, eta hain txikia denherri batek lurralde ezberdi-netako eskaintza egitea guz-tiz beharrezkoa da. Horregatik iruditzen zait hainlarria Gasteizko GobernuakAlemanian Bizkaia bakarrikpromozionatzea. Horregatikiruditzen zait hain beharrez-koa A8a hartuta Eibar bainolehenago Bizkaia promoziona-tzea. Edo Lapurdira iristen arizarela Ipar Euskal Herria pro-mozionatzea. Edo A15a har-tuta Iruñeko gotorlekua, Ara-lar mendilerroa edo Plazaolabidea promozionatzea. BainaNafarroan ez omen dute horre-la ikusten. Eurek ordaintzenez duten publizitate positiboaegitea ez omen zaie ideia onairuditzen.Eraikuntza nazionala turis-moan egiteko garaian gaude.Udalbiltzak (edo Udalbiltza ezbada, beste norbaitek) ibilbi-de nazionalak bultzatu behar-ko lituzke, gai ezberdinen ingu-ruan. Interesa dago EuskalHerria ezagutzeko, kultura,ondarea eta historia ezagutze-ko. Interesa egon daiteke ger-tuko historia, memoria etapolitikaren inguruan ikasteko(hor interesgarria PartizanTravelek egiten duen lana).Turismoa aldatzen ari da, etaNafarroa kontrako norabide-an doa.

kultura >>

Nafarroako Bertsolari Txapelketarakotxartela lortu zuen etxarriarrak, ez,ordea, Oier Lakuntzak

Bertsozaleek betetako Burlatakokultur etxean erabaki zen Nafarro-ako Bertsolari Txapelketako fina-lean arituko den zortzikotea. Azkengeltoki horretarako txartela esku-ratu zuen Eneko Lazkoz Martine-zek atzoko saioa irabazita. Final-erdietako hirugarren puntuazioonena ere eskuratu zuen. Saioserioa egin zuen etxarriarrak, joko-

an zegoena kontuan hartuta. Bes-te aldean, Oier Lakuntza Irigoienizan zen. Ez zen bere mailan aritueta seigarren bukatu zuen Burla-tan. Final-erdietako 16. puntua-

zioa izan da urdiaindarrarena. Lazkozek bi aste ditu finala

prestatzeko. Hilaren 28an jokatu-ko da Elizondoko frontoian. Etxa-rriarrarekin batera, Elizondon

bertsotan ariko dira: Julio Soto,Xabier Terreros, Aimar Karrika,Ander Fuentes “Itturri”, EnekoFernandez, Oskar Estanga etaJulen Zelaieta.

Euskarazko kantuzaletasuna sustatzekoantolatzen direnjaialdietatik lehena hartuzuen Lakuntzak

Kultur etxea betea zela mustu zirenaurtengo Nafarroako Haur eta Gaz-tetxo Jaialdiak Lakuntzan. Leitzaeta Lesakako taldeekin bateraLakuntzako Luis Fuentes ikaste-txe publikoko eta San Saastin musi-ka eskolako eta Arbizuko eta Ola-tzagutiko ikastetxe publikoetakoikasleek parte hartu zuten. Haie-

tako askok azken jaialdian eginendute topo, maiatzean, Burlatan.

Hamaika talde igo zirenoholtzaraJaialdien antolatzaile AmaiaDominguezek esan digunez,“zorionez dena primeran aterazen”. Antolaketa lanean lagundudioten Lakuntzako Ane Miren Iru-retagoiena eta Arbizuko AmaiaErrazkin irakasleei esker ona azal-du die. Baita aurkezle eta soinu tek-nikari aritu ziren Josema Leitza,Ricardo Aretari eta LakuntzakoUdalari ere.

di-da >>ilustrazioak

Album ilustratuen

tailerrerako izen

ematea zabalik

Sakanako Mankomunitateko Eus-kara Zerbitzuak album ilustratuasortzeko tailerra antolatu du.Apirilaren 24an, ostiralez,18:00etatik 20:00etara izanenda, Ziordiko liburutegian.

Apirilaren 17ra arte

eman daiteke izena

Yolanda Arrieta eta AitziberAlonso izanen dira Ziordianhaurrekin ariko direnak. LehenHezkuntzako ikasleei, 6 eta 10urte bitarteko haurrei zuzendu-ta dago tailerra. Izen ematea api-rilaren 17ra arte egonen dazabalik Ziordiko Liburutegianbertan (948 468 970 edo [email protected]).

Larunbatean, 20:00etan, AltsasukoIortia kultur gunean

Mastur Batetu Solita Catalina dok-torea, identitate eta txis galeretanaditua, bihar Altsasun izanen da.Txumino power revolution izene-ko bere programa garatzeko gon-bitea luzatuko du. Mastur BatetuSolita Catalina doktorearen iritzizburu edo sabai energetikoa erai-kitzeko hura landu beharreanoinarria jartzea garrantzitsuagoada. Eta oinarri hori, doktorearenarabera, pelbis-zoru boteretsu batda. Doktoreak, beraz, eszenatoki-tik pelbis-zoru boteretsua izatekobere programaren puntuak aletu-ko ditu.

Bakarrizketa eta performan-cearen bidez doktoreak bere pro-

grama martxan jartzen dueneanhasiko dira komeriak. Ovarios ver-des fritos ikuskizun probokatibo,apurtzaile eta dibertigarria aur-keztuko du Detritus Teatrus kon-painiak Belen Nevadoren eskutik.Antzezlanak erotismoa begirada

fresko eta berritzaile baten ikus-puntutik erakusten du. Konple-xuak alde batera utzita, plazerainork ez duela ematen dio, barruandaramagula. Doktoreak dioenmoduan: gustua nirea da, plazerazuena.

Lazkoz finalerasarrerak >

Finalerako sarrerak www.ber-tsosarrerak.eus atarian eskura-tu daitezke edo Etxarri-Aranaz-ko Xapatero.

Haur kantariakLakuntzan

Doktorea emakumearensexualitateaz eszenatokitik

Page 15: 501 guaixea

Guaixe • 2015eko marsuaren 20a kultura 15

Heldu den astean,asteartetik larunbateraizanen da, musikaeragileen arteko hartu-eman ugariak

Nafarroako Orkestra SinfonikoakAltsasura Trotamundosn progra-ma ekarriko du. Orkestrako geren-te Joaquin Romerok aurkezpene-an esan zuenez, “ideia ez da gukerakustea, elkartrukatzea baizik.Gure ohiko errepertorioa ekarri-ko dugu, baina eskualdeko tokikoerrepertorioa ikastera, bustitzera,bagatoz ere. Altsasuko erreperto-rioa orkestrarako moldatu dugu”.

Elkartrukea, beraz, Romeroknabarmendu nahi izan duenez:“guretako garrantzitsua da, bes-te esperientzia batzuk jasotzeraheldu gara. Musika denak gara.

Denok egiten dugu. Ez dago bat bes-tea baino garrantzitsuagoa denmusikarik. Musika kultur adieraz-pena da. Zenbat eta aberatsagoaizan orduan eta aberatsagoa iza-nen da gizartea. Eskaintzera etahartzera heldu gara.

Bost egun Altsasun Romerok argitu duenez, “gozamensoziala hobetzeko egindako progra-ma da Trotamundosn. Kultur ehu-na eta bizitza sortzeko helburuadu”. Hori nola gauzatuko dutenazaldu digu orkestrako programenkoordinatzaile Ione Arronizek:“Alde batetik, musika eskolakoikasleekin ere topaketak izanendira. Orkestrako musika bakarla-riak etorriko dira. Musika tresnabakoitzeko ikasleekin saioak egi-nen dituzte orkestrako kideek”.

Nafarroako Orkestra Sinfoni-

koak kontzertutara joan ezin dai-tezken pertsona taldeei musikagerturatu nahi die. Horregatik, “guhaien etxeetara gerturatuko gara.Aita Barandiaran adinduen egoi-tzara eta Josefina Arregi klinika-ra biolontxelo hiruko batekin joa-nen gara”. Horrekin batera, jubi-latu elkartearen egoitzan kamarakontzertua eskainiko dute orkes-trako kideek: “zarzuelen aukera-keta bat izanen da”, zehaztu duArronizek.

Koordinatzaileak azaldu digu-nez, altsasuko hiru ikastetxeeta-ko Lehen Hezkuntzako ikasleekinariko dira orkestrako musika-riak ere. “Ana Hernandez musi-ka-pedagogoak osatutako gidoiagaratuko dute”. Egonaldia orkes-trak Altsasuko musika eragileguztiez lagunduta emanen duenkontzertuarekin despedituko da.Martxoaren 28ko emanaldirakosarrera guztiak dagoeneko agor-tuak daude.

Egitaraua

>> Martxoak 24, asteartea17:00etan NOSeko bakarlariekin topake-tak. Altsasuko Udal Musika Eskola.

>>Martxoak 25, asteazkena16:00etanTxelo hirukotearen kontzertua,Josefina Arregi klinikan.18:00etanTxelo hirukotearen kontzertua,Aita Barandiaran adinduen egoitzan.

G. Tartini Adagio Cantabile L.V Beethoven Trio Op. 87W. Lutoslawsky GaikM. Jarre Dr. Zhivagoko Lararen piezaS. Myers The Deerhunterko CavatinaD. Stubbs Jazz TchaikovskyG. Kahn y W. Donaldson Making Whoopee

>>Maiatzak 26, osteguna10:00etan Kameran zehar, Sagrado Cora-zon ikastetxean.11:30ean Kameran zehar, Zelandi ikaste-txe publikoan.

J.Guridi Erronda kantaL.Boccherini MinuetoJ. Brahms Hungariar dantza 5. zbkiaJ. Strauss Vienako basoen baltsaI. Albéniz Tango, Op. 165, nº 2 A. Piazzola LibertangoW.A. Mozart Alla turca

(K. 331 sonatakoa)S. Joplin Paragon RagP. Tchaikovsky Intxaur-hauskailukotxinatar dantza Aurkezle-pedagogoa: Ana Hernández.

19:00etan Zarzuela aukeraketa kontzer-tua, La Unión jubilatu eta pentsiodunen elkar-tean.

G. Gimenez La Torre del Oro. Prelu-dioaF. Moreno Torroba La Chulapona.HautaketaF. Chueca y J. Valverde El año pasadopor agua. HautaketaZuzendaria: Joseba Torre

>>Martxoak 27, ostirala 10:00etanKamaran zehar, Iñigo Aritza ikas-tola. Gainontzeko ikastetxeen egitarau bera.

>>Martxoak 28, larunbata20:00etan Trotamundosn, kontzertu par-te-hartzailea. Iortia kultur gunean.

G.Bizet Carmen Suite nº1G. Verdi Rigoletto, Caro Nome.

Bakarlaria: Sofia Esparza.G. Bizet Carmen, Je dis que rien nem’épouvante. Bakarlaria: MariaAiestaran.C. Gounod Romeo eta Julieta, Je veuxvivre. Bakarlaria: Maria Lakuntza.L. Aramburu Hartzaren Ehiza,orkestra eta txistu bandarako. E. Zelaia Bariaziodun baltsa, orkestraeta akordeoirako. F.A. Barbieri Orkestra eta bandarakosinfonia W.A. Mozart Ave Verum, abesbatzaekin. G. Verdi Nabucco, Va pensiero,esklaboen korua, abesbatzarekin.

Zuzendaria: Joseba TorreMusikariak: Nafarroako OrkestraSinfonikoa, Enrike Zelaia akordeoilaria,Altsasuko Dantza Eskola, BurundarTxistulariak, Haize Berriak banda etaErkudengo Ama abesbatza.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoareneta Altsasuren arteko elkartrukea

Trotamundosnprogramaz

Nafarroako Orkestra SinfonikoakOSN Social egitarau zabala mar-txan jarri zuen joan den urtean.“Musika gure bizitzetan osogarrantzitsua da. Gizarteak gara-tzeko tresna boteretsua da. Goza-tzeko bitartekoa da musika. Etagozamenak ongizatea hobetzendigu. Hezkuntzako tresna indar-tsua ere bada musika. Aldi bere-an, gizarteratzeko, elkartrukera-ko bitarteko bat ere bada musi-ka. Lengoai unibertsala da. Musikatresna eta topa-gune gisa zabal-du nahi dugu”. Oinarri hori du OSNSocial, Romerok kontatu duenez. Arronizek azaldu digunez, “orkes-trak areto handietan kontzertuhandiak ematen segitzen du, bai-na joan den urtetik gure jardunazabaldu eta hurbiltzeko konpro-miso bat daukagu. Denen arteko

kultur truke bat egon dadin. Gurekasuan musika truke bat da, musi-ka zabaltzeko eta denok disfru-tatzeko”.Hainbat programek osatzen duteOSN Social eta haien helburuaorkestraren jarduna Iruñetik des-zentralizatzea eta Nafarroarazabaltzea eta hurbiltzea da. Rome-roren esanetan, “Gozamen sozia-la hobetzeko egindako programada Trotamundosn”. Joan den urte-an Lizarran abiarazi zuten progra-ma. Pratrimonios programarenbidez obrak berreskuratzen dute.Museoekin eta Iruñeko Planeta-rioarekin Bigarren Hezkuntzakoikasleei zuzendutako programaere badu orkestrak. Aurkezpenean Garazi Urrestara-zu Zubizarreta alkateak “musikaaukera eskaintzeagatik” orkestraherritara hurbiltzeko ahaleginaeskertu zuen. Baita Altsasu Tro-tamundosn programako egoitzagisa aukeratua izatea ere.

Page 16: 501 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko marsuak 20, ostirala • 2. aroa • 501. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 20 . . . . . . . . . 1 . . . . . . . .39.4Etxarri A. 21.4 . . . . 0,15 . . . . . . . .37.2Altsasu 20 . . . . . . . . . 1 . . . . . . . .34.1Aralar 14.3. . . . . . . -3.2 . . . . . .22Urbasa 10 . . . . . . . . -1 . . . . . . . .26.7

: eguraldiaasteko >>

Min: 5 Max: 7 Min: 4 Max: 9 Min: 4 Max: 5 Min:2 Max: 10 Min: 3 Max: 9 Min: 4 Max: 7 Min: 2 Max: 9

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 40% euria: 55% euria: 65% euria: 65% euria: 55% euria: 88% euria: 68%

Joxe Mari Merzero unanuarrakMadrilgo lasterketan hirugarrengelditu da asteburuan. 76 urtebeteko ditu apirilean baina orain-dik osasuntsu ikusten du bereburua.

1. Noiz hasi zinen lasterka?Haurra nintzenetik ibili naiz haraeta hona korrika. Leku batetik bes-tera joan behar zenean korrikaegiten nuen bidea. Familia artzai-na da eta beti ibili izan gara men-dian gora eta behera. Hor hasiziren nire hastapenak.

2. Gaztetan lehian ere aritutakoazara. Bai, 23 urte bete nituen arte modusakonago batean lantzen hasi nin-tzen. Txapelketa askotan aritunaiz korrika eta postu onak lor-tu ditut. Lehiaketak sakrifiziohandia eskatzen du baina, hala ere,gustatu egiten zitzaidan ahal nuenlasterketa guztietan parte har-tzea.

3. Lehia utzi zenuen baina ezafizioa. 23 urte eta 40 urte artean gehia-go izan da afizioa, baina, denbo-ra gutxi izan nuen urte haietankorrikan ibiltzeko. 40 urtetikaurrera hasi naiz lasterkan goza-tzen.

4. Mota guztietako lasterketetanhartu duzu parte. Maratoiak, maratoi-erdiak, herrilasterketak... denak dira nire gus-tuko. Urrea, zilarra eta brontzeaditut domina. Atzeragoko postue-tan ere geratutakoa naiz.

5. Atzerrian ere izan zarakorrika?

New York, Paris, Londres, Praga...baita gertuago ere, Donostian, ACoruñan... Atzerrian maratoiasko lortu ditut. Dena dela, mara-toiak korritzeari duela lau urteutzi nion, adinak esfortzu gehie-gi egitea behartzen du eta 42 kilo-metro baino gehiago dira mara-toi bakoitza.

6 Gainerako lasterketak egitendituzu orain?Herri lasterketetan aritzen naizorain gehien bat. 2009. urtetik2012ra bitartean lehen hiru pos-tuetan geratzea lortu dut horie-tako askotan. Gustura aritzennaiz halakoetan parte hartzen.

7. Zer da zuretzako korrika eginahal izatea?Korrika egiteak erlaxatu egitennau, bizio bat da. Osasuna dudanbitartean korrikan aritzea da nireerronka.

8. Entrenatzea eskatzen dulasterketetan parte hartzeak?Astean lau aldiz korrika egiteraateratzen naiz. Egun txarrak ereizaten ditut, gorputza bere onene-an ez dagoela sentitzen dudanegun horiek. Baina ez da arazo-

rik, lasai hartu eta hobeki nago-en unerako uzten dut korrika egi-tera ateratzearena.

9. 76 urte beteko dituzuapirilean. Nola lortu duzu adinhorrekin horren ongi segitzeagustatzen zaizuna egiten?Ez dut sekula osasun arazorikizan. Osasuntsu jan eta osasun-tsu bizitzearen seinale dela esa-nen nuke. Lasterka aritzeak ema-ten dit niri behar dudan energia.Guztia ongi kudeatzean dagogakoa, oreka bilatzean.

10. Beste lasterkariekin aritzenzarenean zer esaten dizute?"Fuera de serie bat naizela". Askokesaten didate nire adinean nibezain ongi egon nahiko lukete-la eta korrika egiten segitzea.

11. Osasuntsua da beraz korrikaegitea?Guztiz osasuntsua. Gero eta jen-de gehiagok hartu du gainera afi-zioa, esanen nuke. Hasi nahi duenhorri gomendatuko nioke polikihastea, zaila dela hasieran kons-tantzia bat mantentzea baina kon-turatzerako kilometroak zenba-tzen hasiko dira korrika.

>>11galdera

Joxe Mari Merzero Unanuko korrikalaria

Testua: Maialen Huarte Arano

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

20 27 4 12

Marsukobazkide zozketa

MARSUKO SARIAK:1. SARIA: Ekainberri museorako 2 sarrera. Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza,

Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu baleaeta Irrien lagunak aldizkaria.

2.3.4.SARIAK: Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza, Lacturaleren lotea, MagnaXotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea eta Irrien lagunak aldizkaria.