non zer - argiahego euskal herriko esne ekoizleen eta gaztagileen sektorea pil-pilean dago. duela...

52

Upload: others

Post on 07-Jan-2020

14 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

2014KO URRIAREN 26A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Garbine Ubeda Goikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa:Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria. Euskara:Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua: LanderArbelaitz. www.argia.com: Gorka Bereziartua, Jon Torner.Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Harpidetzak: Iraitz Agirre. Salmentak: Karlos Olasolo.Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: IdoiaArregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia,Olatz Korta, Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, MariKarmen Loiarte. Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa:GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.eus.Lege.gordailua: SS 837-2012. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:DANI BLANCO

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA ASTEKO GAIA

ARTZAINTZA Bada bizitza Aldanondo enpresaren ostean.ONINTZA IRURETA AZKUNE / 4

PERTSONAIALEIRE OLABERRIA: «Txirrindulari izango naiz hankek pedalei azkar

eragiten dieten bitartean». MIEL A. ELUSTONDO / 9

GAIAKHIK HASI Hogei urte euskal hezkuntzaren topagune.

MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 14AUZOLAN ESPERIENTZIAK Oria ibaia garbitzea, denon ardura.

MARTIN VICIOSO / 15CÈLIA VILA: «Umiliatuak izateaz nekatuta, euren eskubideak

aldarrikatzeko batzen dira dokumentaleko emakumeak». JUDITH PEREZ / 16

IRITZIAREN LEIHOAMARCA ESPAÑAREN AHULEZIAK

BALEREN BAKAIKOA AZURMENDI / 20ANITZAK IÑAKI MURUA / 22EZ LURPERATU EUSKALDUNON EGUNKARIA

PELLO ZUBIRIA KAMINO / 23GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 21TXANDAN Hazkundeaz. ITXARO BORDA / 22BERTSO BERRIAK Itxia, baina ez isildua.

IÑAKI PETXARROMAN GUTIERREZ / 23ZIRTAK Barkatu, Amaia. DANELE SARRIUGARTE / 24

ERDIKO KAIERALOURDES MÉNDEZ: «Artea kritika sozialerako tresna izatea jarrera

politikoki zuzen baten isla bilakatu dela dirudi». MYRIAM GARZIA / 25

HAPPY BIRTHDAY TO YOU Zorionak Warnerri, zimurkeriagatik.GARBINE UBEDA GOIKOETXEA / 28

LITERATURA XABIER ETXANIZ ERLE / 30MUSIKA JOXI UBEDA / 31DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 32ALEA Inportazioko poesia edaten Egiako Le Bukowskin.

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA / 33OSASUNA JABIER AGIRRE / 34LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 35DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 36

TERMOMETROAXABIER ITURBE OTAEGI: «Ez gaitezen engaina, Kutxan alderdiak

eta sindikatuak daude, eta berdin segituko du». URKO APAOLAZA AVILA / 37

OLABIDE IKASTOLAK 50 URTE Ikastola baten historiaren sorrerakgordetzen duena. MIEL A. ELUSTONDO / 42

MENDEBALDEKO KURDISTAN Kobanê, izan zitekeen mundua.NEREA EIZAGIRRE TELLERIA / 46

EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 45EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 45NET HURBIL Magia beltza Ipar Irlandako gerran, ingelesen eskutik.

PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2014ko urriaren 26a, 2.434. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

2014KO URRIAREN 26A4 �

ASTEKO GAIA

ARTZAINTZA

Hego Euskal Herriko esne ekoizleen eta gaztagileen sektorea pil-pilean dago. Duela gutxiarte ez bezala, orain industriak esne eta gazta ekoizpena handitzeko eskatzen du, Idiazabaljatorri-deiturakoa. Aurkiak ifrentzua du, ordea: esnea tranformatzeko Aldanondo enpresa

handiak urteak daramatza hainbat esne ekoizlerekin zorrak kitatu gabe. Aldanondori esneaeman edo ez, artzain guztiak dira esnearen prezio txepelaz kexu.

HEGO EUSKAL HERRIKO hainbat esne ekoiz-lek ipurdiko ederra jaso du azken urteotan.Latxa ardiari jetzitako esne litroak Aldanon-do enpresari ematen zizkioten urtero, harkIdiazabal jatorri-deiturako gazta egin zezan.2011tik ekoizleei esne litroak ordaindu ezinikdabil, enpresa erraldoia izan nahi zuena.2009an, 200dik gora Idiazabal jatorri-deitura-ko artzainek saltzen zioten esnea, gaur egun50 batek baino ez dute enpresa horrekin segi-tzen. Artzain batzuk beste enpresa batzuekinhasi dira lanean. Beste batzuek kooperatibaksortu dituzte, artzainen arteko babesa bilatuz.Aldanondok eragindako sarraskiaren ondo-ren ordea, ez dute denek ofizioan segitzen.Erretirora heltzeko urte gutxi geratzen zaiz-kiela-eta, artzain batzuek ardiakjezteari utzi diote, behi batzukdauzkatela eta beste, jubilazio-ra iritsiko direla kalkulatu dute.

Mikel Alzuart (Arizkun,Nafarroa) artzaina baino arrau-tza ekoizlea da, eta era berean,EHNE Nafarroako kidea.Aldanondo enpresaren etaartzainen artean azken urteo-tan izan den harremanak trista-tuta dago: “Bultzada politiko handia izan duAldanondok, Idiazabal jatorri-deiturareneskaparatea izan behar zuen, lurrarekin kon-prometitua, artzaintzaren motorra. EuskalAutonomia Erkidegoko esne biltzaile handie-na izan behar zuen, eta ordainketak etenda-koan kontrakoa gertatu da: jendeak ardiakjezteari utzi dio”. Halako enpresak porrotegiteak esne ekoizleen egoeran berebiziko

garrantzia duela uste du Alzuartek; “sektoreabiziberritu beharrean, akabatu egin du”. Ezdu ordea EHNEko sindikalistak etsipeneanerori nahi eta egoera txarrak ona ekartzenduela uste du; alegia, beti ere errazagoa delaarazo zehatz bati erantzutea, problemarik ezden egoeran ekimena izatea baino.

Sektoreari bultzada emateko testuinguruinteresgarriaFelix Ajuria aramaioarra esne ekoizle eta gaz-tagilea da. Beste begi batzuekin ikusten duartzaintza sektorearen egoera, agian Idiazabaljatorri-deiturako lehendakariordea delako, etagazta salmentak abiada hartu duelako. Sekto-rea kili-kolo dagoen galdetu diogu: “Ez nuke

esango egoera orokorra larriadenik, nahiz eta Aldanondore-na gertatu. Aldanondori azke-neko kanpainan esnea emandion artzain kopurua 40 ingu-rukoa izango zen, eta beraz,sektore asko dago Aldanondo-tik kanpo. Enpresa horrek ezdu biltzen sasoi batean bezala.Beste kontu bat da kobratugabe geratu diren artzainen

egoera, hori oso-oso larria da”.Ajuriak panorama orokorra deskribatu

digu, bere ustez oso interesgarria. Sektoretiktiratzen duena Idiazabal jatorri-deiturakogazta da. Gazta saldu ezinda ibili dira urtetan,baina orain, nahiz eta krisi ekonomiko garaiaizan, gazta oso ondo saltzen ari da. Industriakgazta gehiago eskatzen du, esne gehiagobehar du. Hazkundearen faktoreak hainbat

Bada bizitza Aldanondoenpresaren ostean

“Ez dugu bertako arrazarekinlan egiten txapela daukalako,hemen dauzkagun baliabideekinarrazarik errentagarriena delako baizik”

Felix Ajuria, Idiazabal J. D.

| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

Argazkiak: Dani Blanco

2014KO URRIAREN 26A 5�

ARTZAINTZA

dira. Batetik, supermerkatu kate handiakjokabidea aldatzen hasi dira, bertako produk-tuaren aldeko apustua egiten ari dira, kasuhonetan Idiazabalen aldekoa. Bigarrenik,denda txikiak ere joko horretan sartzen aridira, eta hirugarrenik, kontsumitzailea ereulertzen ari da zuzenean erosita, denda txi-kietan edo bestelako tokietan, Idiazabal gaztaez dela hain produktu garestia. Ajuriarenustez, saldu ezinaren estutasunik ez dagoe-nez, momentu egokia da erabakiak hartzeko.

Gaztari erreparatuta egin ditu aurrekohitzak. Alabaina, esne ekoizleen egoerak kez-katzen du. Artzainen kostu prezioek goraegin dute eta esnearen prezioak trabatuta

segitzen du. Azkeneko kanpainan esne litro-ko kobratu dutena gutxiegi da. Prezio baxua-ri buruz, Idiazabal J.D.-ko lehendakariordeakondoko irakurketa egin du: “Industriak Idia-zabal gazta merke saldu nahi badu ezin izan-go dio artzainari nahikoa ordaindu. Kostuguztien balore katearen azterketa egiten arigara, jakiteko industriak gazta gutxienez zeinpreziotan saldu beharko lukeen, beti ereartzainak jarduera duintasunez mantentzekoadina kobratu dezan”. Izan ere, artzain gazta-gileen produkzioa %1-2 igotzen ari den bitar-tean, esne ekoizleen kopuruak izugarri egindu behera azken laupabost urtetan, errenta-garritasun faltagatik. Desagertzeko arriskuan

Supermerkatu kate handiak, denda txikiak eta kontsumitzaileak, poliki-poliki, bertako ekoizpenaren aldeko jarreraareagotzen ari direla uste dute sektorean. Ikusi behar moda den ala gelditzeko etorri den.

Ardi latxarekin lan egiten duten ustiategiei lan tresnakeskaintzeko asmoz sortu zen Latxa Esnea kooperati-ba, 2011ko azaroan. EAEko eta Nafarroako 30artzain daude bilduta. Latxa ardien esnearekin Idiaza-bal jatorri-deiturako gazta egiten dute Asteasuko gaz-tandegi batean. Mariano Imaz ataundarra (Gipuzkoa)kooperatibako lehendakaria da.

Zergatik sortu zenuten Latxa Esnea kooperatiba?2011n Aldanondorena gertatu zen, beste enpresekinbatera (Vasco Navarra eta Enaquesa) hordagoa jozuen eta esnea biltzeari uko egin zion. Tankeanesnea zeukana esnea botaz ibili zen. Hordagoarenondorioz, eta Europatik etorritako lege berribatzuen ondorioz, gauzak asko aldatu dira hemen.Legediaren kontuan aitzindariak izan gara. Garaibatean, eta orain ere bai, esnea zeneukanean esneajasotzen zizunari deitzen zenion. Hari eman etakito. Ez zen begiratzen zenbat pagatuko zizun,noiz... Ezer ere ez zen begiratzen. Itxura denez,horixe egin zuen jendeak eta besteak esan, “ez, aur-ten ez dizut esnerik bilduko”.

Elkartzea erabaki zenuten, horrelakorik berriz gertatu ezzedin.Hego Euskal Herriko artzain pilo bat juntatu ginen,aterabide bat emateko. Nahiz eta hasieran jende mul-tzo handia juntatu, batzuk lerrokatu ginen aterabidebat emateko eta kooperatiba instrumentu baliagarriaizan zitekeela pentsatu genuen.

Ez genuen planteatzen kooperatibatik enpreseikontra egitea, baizik eta lankidetza bidez gure pro-duktuak prezio duinean merkaturatzea. Gure pro-duktuaren jabe izan behar genuela uste genuen, pre-zioa guk jarri, faktura guk egin. Garai batean fakturabesteak egiten zizun. Hori non ezagutu da?

Europatik kontratuen legedia iritsi baino lehen hasizineten enpresekin kontratuak egiten.Lehenengo momentutik egin genituen kontratuak.Urtebetera etorri zen legedia Europatik. Kontratuanfinkatzen duzu zer esne kopuru aterako duzun, zeindatatan, zein preziotan. Enpresa behartuta dago 30egun baino lehenago ordaintzera. Horrek guri ziurta-suna ematen digu, enpresak esnea eramango duelaeta guk kobratuko dugula. Enpresarentzat ere aban-taila da, badaki kanpaina osoan zer esne kopuruemango diogun. Elkarlan hori lortzen hasi ginen, etaiazkoa booma izan zen, enpresa handi eta txikiekin,bederatzirekin gutxienez, egin genituen kontratuak.Prezioa ere zertxobait mugitu genuen.

Esnearen prezioarekin gustura? Ez. Esneak prezio egonkorra du eta bestelakoekaldaketak dituzte, normalean behetik gora. Egunero-ko gure gastuek igoera mailakatua duten bitartean,guk ekoizten ditugun produktuetan ez da horrelako-rik ikusten, ondorioz gure etekina murriztuz doa.

Beste aldetik, pentsuak burtsan kotizatzen du,debekaturik egon beharko luke lehengaiekin horrelajokatzeak.

Kontentu zaudete hasitako bidearekin?Hasiera batean trabak izan genituen arren, urtetikurtera sorpresa baikorrak izan ditugu. Lehen esandizut, esnea kokatzeko inongo arazorik ez dugu izaneta enpresa bat baino gehiago etorri zaigu esne gehia-go eskatuz. Gure borroka prezioarena da eta nahizeta lorpenak izan, oraindik bide luzea dugu egitekobaldintza duinen alde.

Kooperatiba sortzeaz gain, sektorean elkartzeko beha-rra ikusten duzu.

ARTZAINTZA

2014KO URRIAREN 26A6 �

daude. Ondorioz, katea osatu du Ajuriak:industriak gazta merke saltzen badu ez dioganoraz ordainduko artzainari, artzainakdesagertu egingo dira, eta beraz, ez da esnerikegongo, eta ondorioz Idiazabal gazta merke-rik ere ez.

Ekoizpenari baino, ekoizleei eman garrantziaZein da artzaintzak biziraun dezan ereduegokia? Mikel Alzuartek hala dio: “Aldanon-dorena gertatu eta gero, beste halako enpre-sa baten zain geratuko al gara? Ez, bestelakoekimenak behar dira, fabrika txikiagoak, etabadira orain ere”. Alzuartek erdiguneanekoizpena baino, ekoizlea duen ereduaren

alde egiten du. Gaitasuna dago milaka etamilaka litro esne ekoizteko modu industria-lean, esate baterako Nafarroan kanpokoassaf ardi arrazarekin. EHNE Nafarroakokideak ordea, ekoizle anitz eta ekoizpenmugatuaren alde egiten du. Latxa ardia era-biltzeak bertako baliabideak ustiatzea esannahi du eta etxekoari balio erantsia ematealortu behar da. Latxa ardiaren bidez eginda-ko ekoizpen mugatuak eredu iraunkorrabermatzen du, ingurumena kudeatzen du,bertako paisaia zaintzen. Litro kopuru itzelahelburu duen industria ereduak inguruakutsatzeko aukera asko du. Alzuartek oharraegin du: jatorri-deiturak (izan Idiazabal,

Mariano Imaz, Latxa Esnea kooperatibako lehendakaria

«Orain da nortasuna hartzeko, prezioak-eta ezartzeko garaia»

Erronkari edo Ossau-Irati) tokian tokikoekoizpena babesten du, beste kontu bat daekoizpen hori artzainaren biziraupena ber-matuz egingo den ala industria handiak iren-tsiko duen.

Ildo beretik hitz egin du Idiazabal jatorri-deiturako lehendakariordeak. Haren ustez,“Aldanondoren aldeko apustu historikoa egindute eta beti esan dugu estrategia okerra dela,bide horri heltzeagatik beste estrategia batzukbaztertu egin direlako”. Industriaren mono-polioa da kezka. Esne eta gazta industriakhiru ezaugarri izan beharko lituzkeela dio:dibertsifikatua, sektorearekiko leiala, eta sek-torearekin batera hazi nahi duena. Zaku

Batzuk esnea oinarrizko prezio batzuetan saltzen arigaren bitartean, beste batzuk prezioak botatzen aridira. Guk kontratuak egiten ditugu, baina portzentajealtu batean, edo kontratuak ez dira egiten, edo kon-tratu irregularrak egiten dira. Espainian %31 da kon-tratupekoa. Artzain askok eta askok, bakarrik dabile-nak, kontratua sinatu duenean ez daki zer sinatuduen: “Esnea biltzen zidak eta pozik”.

Ez dago inolako sarerik sektorean?Gazta egiten dutenak Artzai Gaztan daude elkartuta.Gu kooperatiban gaude... eta hortik aparte ez dagogauza handirik.

Kooperatibak onurak ditu noski bertako bazki-deentzat, baina nik uste dut sektoreari ere ekarri diz-kiola onurak. Batzuentzat erreferente da. Badiraartzain batzuk esnea taldetxotan negoziatzen dute-nak, Nafarroan adibidez. Haiek esango dute, “LatxaEsnea halako preziotan badabil, gu ez gara gutxiagoizango”. Nolabaiteko mugimenduak hasi dira.

Beste aldekoak ere badaude. Adibide garbi bat:esnea jasotzeari uko egin arren, hurrengo urtean ereAldanondori eman diotenak badira, eta orain ezinkobraturik dabiltza. Abanikoa oso zabala da. Bainagarbi ikusten dena da, antolakuntza bideragarri edoitxurazkoa eramanez gero badagoela sektoreari bul-tzada ematerik.

Erakunde publikoekin nolako harremana duzue?Galdera bat daukat Jaurlaritzarentzat eta beste politi-karientzat: zein plan estrategiko daukazue nekazari-tzan? Ba al daukazue? Gure sektorea estanpa bezalaerabili nahi dute, leku batean bat, bestean beste batjarri eta argazkia atera, eta “begira zer egiten arigaren”. Gure eredua ez da hori. Uste dugu gizarteosoari ematen diogula zerbitzua, produktu bat sor-tzen dugulako, kalitatezkoa, eta ez bakarrik gazta,baita arkumea ere.

Zure ondorengoek artzaintzan jarraitzea nahiko al zenuke?Galdera tipikoa da hori eta ez dizut nire ahoko hitze-kin erantzungo. Beste askok ere esaten dutena esan-

go dizut: nola esango diot semeari hasteko, ez badutikusten nik egindako lanaren konpentsaziorik? Admi-nistrazioen aldetik bideragarria izango den apusturikez badago, nola esan halakorik?

Garbi daukat bestalde, sektore honetan lanean arigarenon %90 ez garela bideragarritasun ekonomiko-ari begira soilik ari, beste faktore batzuk daude: base-rriarekin daukagun harremana, eta gure inguruarekindaukagun lotura eta konpromisoa.

Garrantzizkoak dira faktore horiek, baina bidera-garritasuna beharrezkoa da, zeren urtero ikustenditugu muturrekoa hartu duten gazteak. Aldanondo-ren ondoren, sektorea kili-kolo geratu da, 2009tik100dik gora artzainek utzi egin dute, Aldanondokesnea ez ordaintzearen ondorioz.

Artzainak eta enpresak birkokatzen ari dira, mer-katua oso nahasia dago. Hala eta guztiz ere, optimis-tak gara. Orain da nortasuna hartzeko, prezioak-etaezartzeko garaia, bai kooperatibarentzat, baita artzainguztientzat ere. Kontua da hau dena ondo kudeatze-ko gai izango garen.

2014KO URRIAREN 26A 7�

Esne ekoizpenaren egoera hauskorraz lasai hitz egindigu Imazek, baina arkumea aipatzeak sutu egin du.Etxean kanpokoa jaten ari garela dio eta bertakoarkume kalitatezkoa Espainiako jauntxoei saltzen zaiela.

AR

GIA

�8 2014KO URRIAREN 26A

ARTZAINTZA

horretan denetarik sartzen da. Enpresa han-diak hainbat merkatutara zabaltzeko aukeraeman dezake, txikiek berriz bestelako merka-tuen ateak ireki ditzakete. Denak dira beha-rrezkoak: enpresa handi, txiki eta ertainak,kooperatibak, herrietako gaztandegi txikiak...Azken urteotan, esnea saltzetik gaztandegiaerosi eta gazta egiteko pausoa eman dutenenadibidea nabarmendu du. Ajuriaren ustez,eredu interesgarria da: “Bestelako jokoarauak ditu, zuk kontrolatzen duzu produk-tua, zuk egiten duzu eta zuk saltzen duzu.

Dena dela, ulertzen dugu artzain guztieneskuetan ez dagoela gazta egiteko aukera, ezda guztientzako aukera. Pentsatzen duguegon behar dela artzain mundu bat zeinakesnea ekoitziko duen eta industriari saldukodion”.

Latxa ardiari aitorpenaAlzuartek azpimarratu digu ingurua babeste-ko nolako garrantzia duen latxa ardiarekinegindako ekoizpen mugatuak. Ados dagoAjuria. Latxa ardiari eta ingurua kudeatzekoeredu horri kontsumitzaileek eta administra-zioek aitorpena zor diela uste du. “Ez dugubertako arrazarekin lan egiten txapela dauka-lako, hemen dauzkagun baliabideekin arraza-rik errentagarriena delako baizik. Ustiaketahonen bidez, gure mendiez egiten den kudea-keta aitortzeko bide bakarra ez da kontsumi-tzaileek ekoizpena ordaintzea. Europatikbadator betetzen dugun rolaren onespena,diru-laguntza bidez. Ez Eusko Jaurlaritzak,ez diputazioek, ezta Nafarroako Gobernuakere ez dute horren aldeko apustu sendorikegin”.

Ahulgune handiak ditu artzaintza sekto-reak. Esneaz eta gaztaz aritu gara, bainalarrialdia bizi duen arkumea ez dugu aipatu.Hala eta guztiz ere, hel diezaiegun Ajuriarenhitzei: “Testuingurua oso interesgarria da,nire kezka da ea asmatuko dugunmomentu hau baliatzen sektorea-ri bultzada emateko, artzainengainbehera geldotzeko eta gaz-teak erakartzeko”. n

“Gaitasuna badago milaka eta milakalitro esne ekoizteko, baina ekoizleanitz eta ekoizpen mugatuaren alde egiten dut”

Mikel Alzuart, EHNE Nafarroa

Idiazabal jatorri-deitura EAEko artzaintzaren bizkarrezurrada. Argazkian, Asteasuko Goine gaztandegia.

2014KO URRIAREN 26A 9�

PERTSONAIA

Txirrindulari profesionala. Pistakoa, oroz gain.Pistako garaipenek eraman zintuzten errepidera.Bai. Berez, atletismotik nator. Atletismoaketa pistako txirrindularitzak antzekotasunhandiak dituzte: serieko lana, abiadura…Horretan ez zegoen alderik. Alderdi teknikoada ezberdintasuna, bizikleta erabiltzea, alegia.Umetan herrian, Ikaztegietan, ibilita nengo-

en, baina teknika aldetik gabezia handiakneuzkan. Bestalde, 26 urterekin hasi nintzenlehiatzen, tropeltxoan, eta hor ere gorabehe-rak izaten dira. Atletismoko abiadura probe-tan bakarrik ari zara gehienetan, nor berekaletik doa, bestelako oztoporik gabe. Bizi-kleta hartu nuenean, berriz, gauza asko ikasibehar izan nituen. Erronka polita izan zen.

«Txirrindulari izango naizhankek pedalei azkar

eragiten dieten bitartean»Horra Leire Olaberria, belodromoan itzulika, peraltean gora eta behera, modu ikusgarrian,

abiada bizian… Gu, berriz, harixe begira-begira, zirkinik egiteke. Eta, hizketan lasai hasi denean, adi-adi gu, jakinguran.

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Zaldi Ero

LEIRE OLABERRIA

Bizikletan hasi, eta ez nolanahi: pistako bizikle-ta berezian, belodromoko peraltean gora etabehera pedalei etengabe eragin beharrean!Bai, belodromoan, eta Anoetakoan [Donos-tia]. Oso belodromo bortitza da. Hara joannintzenean beldurra ere izan nuen! Bainaneure buruari esan nion: “Beldur hau gaindi-tu behar dut nik”. Horrela hasi nintzen. Eznuen lehiatzeko asmorik, baina atletismogaraian izandako lehiatzeko harra piztu eginzen berriz, eta handik laster, mundu berriadeskubritu nuen: izugarri gustatzen zitzaidanespezialitatea, eta nire gorpuzkerari ere ondozihoakiona: pistako txirrindularitza.

Anoetakoa, etxe ondoko belodromoa zuk. Hordira, bestalde, Berriz, Zalla, Trapaga eta Tafa-llakoak. Belodromo bortitza, Anoetakoa, esanduzunez...Negukoa da gure denboraldia, udan ez dugubelodromoa erabiltzen. Udazkenean hastengara Anoetako belodromora bueltaka, etagogorra egiten da: hotza da belodromoa.Hara joan eta serieak egiten ditugu, abiadurahandian. Eta zenbat eta handiagoa gure abia-dura, orduan eta handiagoa hotza. Txirrin-dulari ibili nahi duenarentzat Anoetak handi-cap guztiak ditu. Lanerako desatsegina da,guztiz: hotz handia, hezetasun handia,zementuz egina… Gaur egun, lehiatzengaren belodromo guztiak egurrezkoak dira!Anoetako belodromoak entrenatzeko baliodu, bai, lehiatzeko baino baldintza gogorra-goetan entrenatu behar izaten dudalako,baina pistak izan ditzakeen gauza polit askogaldu egiten dira Anoetan. Pena ere ematendit. Atzerrian lehiatzen gara, gehienbat. Pis-tak tradizio handia duen herrialde askodaude, eta haietara joaten gara. EuskalHerrian txirrindularitzak jarraitzaile askoditu, baina aldi berean, pena da Anoetakobelodromoa hain zahartua egotea. Eta oke-rrago, proiektu berririk ez inon!

Gustuko pistak badituzu munduan…Bai. Australiakoak, esate baterako, ikaragarrigustatzen zaizkit. Sidneyn eta Melbournen,bietan lehiatu naiz. Zortzi bat aldiz izan naizAustralian, eta beti gustura. Herrialdea beraasko gustatzen zait. Jendearen izaera bera!Oso irekiak dira. Hirietan, bestalde, kirolaegiteko ohitura handia dago, kirola egitekolekuak ere han eta hemen… BelodromoetanManchesterrekoa ere gustukoa dut. Izugarrijarraitzen dute pistako txirrindularitza, txi-rrindulari onak dituzte, eta antolatzaile apar-tak ere badira. Izan asko dituzte, eta ikusleekgainezka betetzen dituzte beti pistak. Osoatsegina da bertan lehiatzea. Gainera, Bilbo-tik bertara dago Manchester, hango antola-

tzaileekin ere harreman ona dut eta han iza-ten naiz gonbidatzen nauten guztietan. Egiaesan, Ikaztegietan nagoenean jasotzen ditu-dan gonbidapen guztiak onartzen ditut,negua lehiatzen pasatu ahal izateko.

Eta nola gogorratzen duzu Pekingo OlinpiarJokoetan puntuaketa proban brontzezko domi-na irabazitako belodromoa? Txinako belodromoak oroitzapen ederrakdakarzkit, baina herrialdea ez zait bateregustatzen, eta bertara lehiatzera joatea ereez. Neguan joan behar izaten dugu hara, etaeguraldiak ez du askorik laguntzen. Elikadu-ra aldetik ere zailtasunak ditugu: han ongijatea ez da erraza, eta beldur handia izatendugu haragia jaten dugunean. Klenbuteroladela eta ez dela, kontu handia izan behardugu. Kontrol mordoa gainditu behar izatenditugu, eta herrialde horietan hemen ezbezala tratatzen dute haragia. Gu gara guregorputzean azaltzen diren substantzia guz-tien arduradun, eta kontu handiz ibili beharizaten dugu. Herrialde horietara joatea ezzaigu askorik gustatzen, irabazteko bainogehiago galtzekoak ditugulako.

Cali, Kolonbia…Belodromoa ez da guztiz itxia, eta hori ezzaigu askorik gustatzen, serie batetik besterahaizea asko alda daitekeenez, lehiatzeko ego-erak ere alda daitezke. Gainerakoan, belo-dromo egokia da, eta herrialdeari dagokio-nez, Calik ondo hartzen gaitu beti…Bestalde, arrisku handia dago kalean. Kafeahartzen gu, eta poliziak ditugu inguruan,zaintzen. Herrialde horietan ibili, etxera eto-rri eta bestelakoa da ikuspegia: ni hemenbeste inor gabe eta bakarrik irten naitekebizikletan, ez dut arazorik, ez gorabeheraarrarorik. Calin eta halako tokietan, aldiz, ezdago horrelako bakerik. Horregatik, etxeraitzuli eta kalean zeure gisa, bakarrik, askata-sun sentipena handia da.

�10 2014KO URRIAREN 26A

Leire Olaberria Dorronsoro (Ikaztegieta,Gipuzkoa, 1977). Atletismoan hasi zen, eta kadete etajunior mailako Espainiako txapeldun izan zen, 100 metrokomodalitatean. 26 urte zituela ekin zion bizikletari, pistan,eta 2004tik hona emaitza onak kateatu ditu bata bestearenondoren, pistako munduko txapelketetan, Pekingo OlinpiarJokoetan, nahiz Espainiako txapelketetan. Turismoikasketak egin zituen lehenengo, eta Magisteritza ondoren.Kirolariak behar duen elikadura gehigarria egiten duenFullgas enpresa du, gizonarekin batera. Txirrindularitxapelduna, munduak zaildu duena.

NORTASUN AGIRIA

Bizitza luzea da“Goi-mailanegotekotan, gauzaaskori egin beharzaio uko, baina,aldi berean, goi-maila horrexekberak egunerokobizimoduakematen ez dituengauza askoematen ditu.Askoz gehiagodira jasoditudanak, bideanutzi ditudanakbaino. Eta, bideanutzi, lagunak,familia, halakojaki hau… ez ditutbetiko utzi: gauzakhorrela egitekomomentua da, etagero, beste modubatera egitekogaraia iritsiko da.Bizitza luzea da!”

�12 2014KO URRIAREN 26A

LEIRE OLABERRIA

Munduan diren bateko eta besteko belodro-moak aipaturik, herrialdeak ere ezagutu dituzuzuk; hein batean, bederen. Zer eman dizu mun-duan ibiltzeak?Ikuspegi zabala, oso. Bizikletaren bidez, etapistako txirrindularitzaren Munduko Kopa-ren bitartez, mundua alderik alde zeharkatuahal izan dut, Australia, Kolonbia, Mexiko…Kultura piloa, eta ikuspegia zabaldu besterikez dizu egiten horrek. Batzuetan iruditzenzait hemen uste dugula arraza onena garela,eta batera eta bestera ibili eta konturatzenzara munduan jende on asko dagoela. Beste-lakoa ere bai. Herritik irten eta mugak haus-ten dituzu, gauzak ikusteko modua zabalduegiten da, norberak mundua ikusteko duenmodua, eta pentsatzeko modua bera, aldatueta zabaldu egiten da.

Zure WhatsApp profilean, pintada bat, norbai-tek nonbait egina: “Le pedí un café y me dijo:‘Sólo queda té’. Fue hermoso” (Kafea eskatunion, eta esan zidan: “Tea besterik ez dago”.Ederra izan zen).Mexikon izan zen. Asko ibiltzen gara han.Esaten dituztenak, eta esateko modua!Herrialde pobretzat jotzen ditugu hemen,baina sekulako aberastasuna dute jendeareki-ko harremanetan, hitz egiteko moduan…Han denbora eman, etxera itzuli, eta badirazenbait gauza, hangoak, hemen faltan bota-tzen ditudanak: Le pedí un café y me dijo: “Sóloqueda té”. Fue hermoso.

Beti ari gara, munduko afiziorik ederrena dugu-la eta hau, hori eta hura…Asko gustatzen zaigu esatea, bai, hemengozalegoa eta hau eta hura, baina Belgikara korri-tzera joan eta berehala konturatzen zara hangoafizioa ez dela kamutsa. Eta antolatzaileak, etaazpiegiturak, eta bidegorri sarea… Hemen,zergatik ez dugu behar bezalako belodromo-rik? Federazioko presidentearekin hitz egitendugunean horretaz aritu izan gara behin bainogehiagotan, baina, tamalez, uste dut nire bizi-tza profesionalean ez dudala belodromo bategokia ezagutuko. Eta, gero, ez dakit.

Ez da erraz ulertzen: ziklismo zaletasun handia,talde profesionala ere bai urte askoan, azpiegi-tura ikaragarriak nonahi… Nazioartean punta-puntako pista txapelduna etxean, eta belodro-morik ez!Lastima da, bai. Euskadiko Sei Orduak ereegiten zen garai batean, baina orain ez. Ustedut zaharkitua geratu zela formatua, orainbestelako gauzak egiten direla Holandan, Bel-gikan, Alemanian… Han Sei Orduak ez, SeiEgunak egiten dituzte, eta belodromoak betigainezka. Espektakulu ikusgarria da izan ere,

iluntzeko zazpietan, zortzietan hasten garakorritzen egunero, eta goizeko ordu batakarte izaten gara pistan. Eta jendez gainezka!

Bide ederra egina duzu hasi zinenetik. Ibilbi-dea, diote. Garaipenak eta porrotak…Gauza pila gertatzen dira norberaren ibilbi-dean. Jendea ere, pila ezagutzen da. Garaipe-nek jende asko ezagutzeko bidea irekitzendizute, leku askotan egoteko aukera. Porrotekaldiz, oso bakarrik sentiarazten zaituzte, zureingurua egoki aukeratu ez baduzu, batez ere.Gauza horiek guztiek esperientzia mordoadakarzkizute, une gozoak eta garratzak. Ni,nire adinean, horretaz nago harro: oraindikborrokan jarraitzeaz eta lanerako aukeratududan jendea aukeratu izanaz. Garaipenarinahiz porrotari ematen zaion pisu handihorri ere garrantzia kentzen ikasi dut, askodisfrutatzen ere ikasi dut, nahiz eta jakin,badakidan, kirol honetan nire jarraipenaemaitzen menpe dagoela.

Ez gara erretiroa aldarrika hasiko, hurrik emanere!, baina jarraipenaz mintzo zara… 37 urtedituzularik, noiz arte iraungo du zure gorputzakegurrean?Inoiz ez diot garrantzirik eman adinari. Txi-rrindulari izango naiz nire hankak pedaleiazkar eragiten dieten bitartean. Konturatzennaizenean mundu mailan punta-puntan ibil-tzeko gauza ez naizela, bizikletak ez naumotibatuko. Askotan esaten dute, bai, gazte-tan azkarragoak garela, urteekin erresisten-tzia irabazten dela… Egia da erresistentziairabazten dela, horren araberako lana egitenbaduzu. Nik, oraingoz, ez dut abiadura galdududanik nabaritu. Berandu hasi izanarenondorio izan liteke, eta txiki-txikitatik ez hasiizanak ere neke psikologikoa galarazi didala.Hogeita sei urte nituela hasi nintzen, eta des-gaste hori ere ez daukat. Nik zera ikasi dut:gorputza mimatzen baduzu, gorputzak izu-garri itzultzen dizula. Kirolari garenez, askozaindu behar dugu elikadura, prestakuntza,atsedena... Gauzak ondo eginez gero, adinbiologikoa gorabehera, gorputzak erantzunegiten du. Erantzuten ez duela ikusten duda-nean, beste zerbait egiteko garaia izango da.

Sarah Hammer-en eta Laura Trott-en baimenez…Txirrindularitzaren historian izan diren etaizango diren ohiz kanpoko bi txirrindularidira. Haien garaian bizitzea gertatu zait. Aur-kari gogorrak dira, oso. Baina beraiei eskernaiz ni hobea. Askotan, entrenamenduan,nekatuta, eta serie bat gehiago egin behar! Biziklista horiek hor egoteak laguntzen dizuserie hori egiten, badakizu-eta Sarah inoiz ezdiola serie bat egiteari utziko, Laurak ez dizu-

Familia“Etxean kirolzalehandiak izan gara.Lehengusu batdut, PelloOlaberria,gaztetxoaoraindik, AlbertoContadorrentxirrindularitaldean. Beste batere, AndoniOlaberria,mendiko bizikletanibili zen. EtxarriAranatzen,lehengusina dutOihana Olaberria,txirrindulariizandakoa. Bainagurasoetan ez duthorrelakorik,zaletasunabesterik. Gurebelaunaldia, aldiz,oso kirolaria da”.

Txakurrakzaunka“Txatartegimordoa dagoMexikon. Etatxatartegibakoitzak pit bullarrazakolauzpabost txakurditu, libre. Hangarenean, betigabiltzaesprintean. Gurezain daudelaematen du! Haienparean pasatzean,hantxe bi-hirutxakur gureatzetik segika:‘Eragin, eragingogor, atzetikdatoz-eta!’”.

2014KO URRIAREN 26A 13�

LEIRE OLABERRIA

Lorpenak“Dominaolinpikoak aldatuzuen nire bizitza.Gizarteak horrelabaloratu du, bainanire kirolibilbidean izan dirabeste zenbaitemaitza, dominahura lortzekoezinbestekoak.Askotan esatendiot neure buruari:‘Hau inoiz ez zengertatuko, halakoegun hartanaurrera egin izanez banu!’”.

la esprintean barkatuko. Guztion gainetikdaude biak. Laurak Ingalaterrakoa izatekozortea du, potentzia handia pistako txirrindu-laritzan. Oso-oso txirrindulari ona da, eta,gainera, ez du pedalei eragiten beste ezertanpentsatu behar. Sarah iparramerikarra da,Kaliforniakoa, harekin lan egiteko zoria izandut Mallorcan, eta ikusi dut zenbat balioduen. Sarah eta Laura, erreferentzia dira nire-tzat.

Bizikletaria arriskuan da beti, ez nolanahikoan:bizi-arriskuan.Askotan, etxetik atera eta ez dakit itzulikonaizen edo ez. Errepidean ibiltzeak duenarriskua. Han ezer gertatuz gero, norbera dalehena min hartzen. Askotan esan dut etxean,erdi txantxetan, erdi serio: “Ezer gertatzenbazait, jakizue egitea gustatu zaidan huraxeeginez gertatu zaidala. Alde horretatik, ezizan kezkarik egun batean itzultzen ezbanaiz”. Pistan bizia galdu duten lagunak erebaditut, Isaac Galvez bat, esaterako, Joan Lla-nerasekin munduko txapelduna izandakoa,Gantera [Belgika] joan, Sei Egunetan korri-tzen ari zela kolpatu eta hil zena. Haren arre-

barekin korritzen nuen nik. Modurik positi-boenean pentsatzen dut, baina txirrindulariguztiok dugu oso presente irudipen hori, ale-gia, egun batean etxetik irten, eta balitekeelaez itzultzea, urteen poderioz hainbat lagun hilzaizkizu-eta errepidean. Iñaki Lejarreta bera,kasurako: txirrindularia, eta neskalagunaberriz, txirrindulari izandakoa eta haurdun.Igande goiz batean, etxetik bizikletan irten,eta itzuli ez. Horrelakoak gertatzen direnean,badakizu norberari ere gertatu ahal zaiola.

Erbestean ere bizi-arriskua esan nahi du bizi-kletak?Zenbait herrialdetan, Australian esaterako,txirrindulariak semaforo gorria pasatu eta txi-rrindulari txarra zarela esango dizu. Holan-dan eta Belgikan ere errespetu handia diotetxirrindulariari. Bidegorriak dituzte leku guz-tietan, baina bidegorria dagoelarik txirrindu-laria errepidean ikusten badute, ez dute bialdiz pentsatzen: igurtzian aurreratuko zai-tuzte, bidegorrira bidali arte. Jakina, hemen-go bidegorriek eta hangoek ez dute zerikusi-rik. Han, hartu bidegorria eta nahi bestekilometro egin ditzakezu, nahiduzun abiaduran. Hemen, jo bide-gorrira eta ez daude zainduak,oinezkoak dabiltza bertan, autoakaparkatuta… n

“18 urte nituela joan nintzen Donostiara ikastera, etaharrezkero, Donostian eta Astigarragan bizi izan nintzen.Oraindik orain, berriz, Ikaztegietara itzuli naiz. Nire bizitzakhainbeste mugimendu dauka, non etxera itzultzen naizeneanleku lasai bat nahi dudan. Kanpoan nabilenean oso erritmohandia du nire bizimoduak: etxera itzuli eta bertanerrekuperatzen naiz esfortzutik, ordutegi aldaketatik etagainean daramadan jipoitik”.

Etxera

AZKEN HITZA

�14 2014KO URRIAREN 26A

Euskal irakaskuntzako hezitzaile eta eragileak euskaraz informatzea, formatzea etaeztabaidarako elkartzea, helburu horiekin sortu zen Hik Hasi proiektua duela hogei urte.

Euskara, euskal curriculuma eta pedagogia ardatz, oraindik ere sorrerako jomuga duegitasmoak: euskal hezkuntza eredu propioa eraikitzea.

HIK HASI

GUZTIENTZAKO ESKOLA bultzatzendu Hik Hasik, eta haurra erdiguneanjartzen duten pedagogia konstrukti-bistetan sakondu du hasieratik. Hez-kuntza “nazionala, irakasleena, bate-rakoia, irekia, plurala etaindependentea” aldarrikatzen du etabalore horiexetan oinarritzen daproiektuaren bizkarrezurra: HikHasi aldizkaria. 1995eko ekaineanargitaratu zuten lehen alea eta ikas-turte honetan 200. zenbakia kalera-tuko du. 2011tik ahizpa txikia dugainera: Hazi Hezi etxerako haziera eta hezike-ta aldizkaria, umeen behar emozional, fisikoeta pedagogikoak asetzea xede duena. Agerka-riez gain, 30 liburu, jolas CD eta DVD merka-turatu dituzte, eta bidaia pedagogikoak, biltza-rrak eta hamabost edizio bete dituen UdakoTopaketa Pedagogikoak ere antolatu dituzte.

Hezkuntzaren rolak beste bat izan behar duJoxe Mari Auzmendi egitasmoaren sortzaileeta kideak azaldu digunez, hogei urteotanerritmoan nabaritu du aldaketa handiena,“hezkuntzan, baina baita gizartean oro harere, batik bat digitalizazioagatik, baita gizamugimenduari lotuta ere (mugimendu horrekkultura, erlijio, hizkuntza, familia eredu…aniztasuna ekarri du). Horrek guztiak askoeragin dio eskolari”. Lehen, gaineratu du, lanegiteko prestatzen zuen eskolak, “gaur egunez dakigu zertan egingo dugun lan, eta hez-kuntzaren rolak beste bat izan behar du, bainaeskolak oraindik ez du aldaketa hori egin”.

Urteotan guztiotan, dena den, aurrerapenugari egin da ikastetxeetan, Auzmendik nabar-mendu duenez. Oinarrizko Hizkuntza Akor-dioa gogoratzen du adibidez, aurrera begirakozimendu garrantzitsua. “Jolasen mundua etaaisialdia hezkuntzara gerturatzeko ere lan han-

dia egin da edota oso positiboa dahaur hezkuntzak izan duen ebolu-zioa: konturatu gara, bai gurasoakbai hezitzaileak, zein garrantzitsuaden 0-6 urte arteko adina; behetikgora eraikitzen den hezkuntzan urtefuntsezkoak dira oinarriak finkatze-ko, eta goraipatzekoa da formakun-tzarako eta euren zeregina hobetze-ko haur hezkuntzako hezitzaileekduten grina”. Ikastetxeetan, halaber,barneratu dute herri hezitzaileareneta eskola komunitatearen garran-

tzia eta aurrerapausoak eman dira bizikide-tzan, parekidetasunean, ikaslea protagonistabihurtzeko erronkan, norberaren gaitasunetanoinarritutako hezkuntzan… “baina hori guztiateorian, oraindik praktikan ez delako gauzatu”.

Goitik beherako hezkuntza eredu mesfidatiaHogei urtetan zer ez den aldatu ere galdetudiogu Auzmendiri. Hezkuntza sistema aipatudu berak. “Espainiatik eta Frantziatik datorki-gun hezkuntza sistema goitik behera dagoantolatuta eta inposatuta, gizartearekiko siste-ma mesfidatia da, ez duelako konfiantzarikherritarren gaitasunetan, eta agindutan oinarri-tzen delako. Demokratizazioa behar da bene-tako aldaketarako, bestela mugatuta eta estutu-ta jarraituko dugu”. Horren aurrean, gurecurriculuma zehaztea eta eraikitzea da erronkanagusia. Bide hori pixkanaka gorpuzten aridela uste du Hik Hasiko kideak. Inplikatutaikusten al ditu hezkuntza eragileak? “Arazoahezkuntza sistema da, eta eredu horrek jartzenduen hesia. Bestela, eskola komunitateak inda-rra hartzen duen ikastetxeetan,gurasoek, ikasleek eta denek pro-tagonismoa hartu eta euren gaita-sunetan sinisten denean, sekulakoemaitza onak lortzen dira”. n

Hogei urteeuskal hezkuntzaren topagune

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

“Urteotan jolasenmundua etaaisialdiahezkuntzaragerturatzeko lanhandia egin daeta oso positiboada baita ere haurhezkuntzak izanduen eboluzioa”,azaldu digu JoxeMari AuzmendiHik Hasikosortzaile etakideak.

2014KO URRIAREN 26A 15�

Oria ibaia aparrez betea zen garaia igaro da, baina horrek ez du esan nahi gaur egun erabatgarbia denik. Urriaren 11n hura garbitzeko auzolanerako deia egin zuen Andoaingo Eguzkik.Azken urteetan gero eta herri gehiagotan sortu dira halako ekimenak. Izan ere, ibaia egoera

onean mantentzea gizarte osoaren betebeharra da.

AUZOLAN ESPERIENTZIAK

GIPUZKOAKO industriagune garrantzi-tsuenetako batzuk Oria ibaiaren maga-lean kokatuta daude. Besteak beste,horiek sortutako hondakinengatik Eus-kal Herriko kutsatuenen artean egonda urte askotan. Egoera nabari hobetuden arren, bizilagunek eta erakundeekologistek salatu dute oraindik erebadela zer hobetu. Izan ere, Eguzkitalde ekologistak dioenez Andoainenerabilitako uraren erdia araztu gabeOriara egozten da. 2005ean EuroparBatasunak zehaztu zuen zikindutakourek araztegitik igaro behar zutela,baina Eguzkiren arabera erantzukizunosoa ez da erakundeena. Herritarrekere ibaia garbi mantentzen lagundu dezaten,auzolanerako deiak egiten dituzte urtero.

Aurten, urriaren 11n bildu dira Andoainenelkarlana aurrera eramateko. Ibaiaren eta ura-ren egoera hobetu behar dela aipatzeaz gain,erreka inguruko eremuak zaindu beharrarengarrantzia azpimarratu dute. Leitzaranenaisialdirako egokitutako guneak, Otieta etaOlazar esaterako, behar bezala zaindu gabedaudela aipatu dute. Bereziki udara amai-tzean, plastiko zaharrak eta alde batera utzita-ko hondakinak aurki daitezke. Babestutakobiotopoa izanik, premiazkoa da egoki man-tentzea.

Oria ibaiak Gipuzkoako arro hidrologiko-rik handiena du, 54 udalerriz osatua. Hala,Oria eta haren adarrak auzolanean garbitzekosaiakerak beste hainbat herritan ere egin izandira. Besteak beste, Zizurkilen, Ordizian,Tolosan, eta Lasarte-Oria, Zubieta eta Usur-bil zeharkatzen dituen eremuan antolatudituzte garbiketa jardunaldiak azken urteetan.Halaber, ohiko ekintza da Euskal Herrikoibai gehienetan, batez ere gune industrialhandiak igarotzen dituzten horietan.

Instituzioen txandaDuela hamar urte konponduta behar zuenarazoak eginbeharren zerrendatik ezabatugabe dirau. Andoaingo Eguzkik salatu duEusko Jaurlaritzak ez duela 2004an adostuta-ko diru-laguntza osoa eman. Udalak ere bereardura duela nabarmendu dute. Diotenez, urzikinak “Jaurlaritzak eta Aldundiak eraikitakohoditeri orokorrera lotzea bere esku dago”.

Adunako araztegia eraikitzearen ondo-rioz, Alegia eta Andoain artean dauden herrigehienetako ur zikinak araztea lortu da.Hortaz, esan daiteke pixkanaka hobekun-tzak eman direla. Hala ere, asko dago egite-ko oraindik ere. Zikindutako ura eta honda-kinak ibaitik erabat desagerraraztea lannekeza da, eta gizarte osoari dagokio. Garbi-keta ekimenek asko laguntzen dute, batezere ibaiaren ertzetako hondakinak jasotzeko.Baina ez da ahaztu behar zikinkeria askolantegi eta etxeetatik etorri beha-rrean gure arduragabekeriarenondorioz sortzen dugula. Horre-gatik, auzolan premiakoena ezkutsatzea da. n

Oria ibaia garbitzea,denon ardura

| MARTIN VICIOSO |

EG

UZ

KI

�16 2014KO URRIAREN 26A

Yamuna ehungintzako langilea da Indian. Urtebete darama lanik egin gabe, greba egitensaiatzeagatik. Egunero lantegira joan eta zortzi ordu pasatzen ditu bertan; soldata kobratzen du,

baina lan egitea debekatu diote. Enpresak ez du kaleratu nahi, eta bera ezin da joan. Izan ere,badaki inguruko enpresek ez dutela kontratatuko, nagusiak horretaz arduratu baitira. Les

costures de la pell (Azaleko josturak) dokumental katalanak jaso dituen historietako bat da.

SEI HILABETE eman dituzte Cèlia Vila etaEnric Escofet-ek Indian, eta horren emaitzada Les costures de la pell. No Dust Films kolek-tiboko gainerako kideekin batera (MarinaEstopiñan, Marc Soler eta Eduard Valls),dokumentalaren muntaketa bukatzen ari diraeta udazken honetan mikrofinantzazio kan-paina jarriko dute martxan, filma ahalik etaleku gehienetara eramateko helburuz. Baldin-tza kaskarretan, baina borrokatzeari uko egingabe, arroparen industria erraldoiarentzatjosten duten Indiako emakumeez hitz egindugu Cèlia Vilarekin.

Zer dela eta erabaki zenu-ten Indiara joatea?Duela ia bi urte, multina-zionalak ikertzen dituenSOMO erakundearenCaptured by Cotton txostenairitsi zitzaigun eskuetara,kasualitatez. India hegoal-deko milaka emakumekehungintzaren industria-rentzat lan egiten paira-tzen duten egoeraren berri ematen zuen: ezdute mugimendu askatasunik, ezin dira berenfamiliekin kontaktuan jarri, lanaldi amaiga-beak bete behar dituzte eta fabriketako begi-raleen partetik hamaika gehiegikeria jasatendituzte. Txosten horrek biziki hunkitu gin-tuen; emakume horiek infernu bat bizi dute,guk erosi eta jantziko dugun arropa egiten.Asko pentsatu gabe, euren borrokarekin bategitea erabaki genuen. Oinarrizko ekipamen-

du teknikoa bildu eta Indiara joan ginendokumentala grabatzera.

Zer ikusiko dugu dokumentalean?Sei hilabete pasa ditugu langileokin Indiahegoaldean, eurekin bizitzen. Dokumentalakemakume hauen sufrimendua eta jasatenduten diskriminazioa erakusten du, bainabaita euren ausardia, indarra eta gauzak alda-tzeko gogoa ere.

Egiten dugun erosketa bakoitzak ondoriolarriak ditu lan esklabotzan, eta hori ez dabidezkoa. Les costures de la pellek horretazohartzeko balio izatea espero dugu. Hala ere,

ez dugu bilatzen ezer ira-kastea, edo irudi eztabai-daezinak sortzea, ikuslea-ren gogoeta baizik. Haienmezua ahalik eta moduzintzoenean transmititzensaiatu gara.

Gogorra da Indiako jostu-nen egoera.Diskriminazio hirukoitza

jasaten dute: soziala, ekonomikoa eta gene-rozkoa. Pobreak dira, askok ez dute ikaske-tarik, ezta baliabiderik ere, eta eguneroehunka arropa pieza egiten dituzte oso sol-data eskasaren truke. Produkzio oso altuaexijitzen diete, eta batzuek astero 60 ordukolanaldiak bete behar dituzte, 10 ordu egune-ro. Atsedena hartzeko tarteak oso laburrakdira: ordu erdi bazkaltzeko eta hiru minututea hartzeko. Patronalak, gainera, abusatu

«Umiliatuak izateaz nekatuta, eureneskubideak aldarrikatzeko batzendira dokumentaleko emakumeak»

| JUDITH PEREZ |

“Emakume horiek infernu bat bizi dute,guk erosi eta jantziko dugun arropaegiten. Dokumentalak jasaten dutendiskriminazioa erakusten du, baina baitaeuren ausardia, indarra eta gauzakaldatzeko gogoa ere”

CÈLIA VILA

2014KO URRIAREN 26A 17�

CÈLIA VILA

egiten du: soldatak nahi duteneanmurrizten dituzte, eta ez dizkiete aparte-ko lanorduak ordaintzen. Are gehiago,langileek euren lanalditik kanpo lan egi-teari uko egiten badiote ez dute soldatajasotzen. Begiraleen partetik tratu txarfisiko eta psikologikoak jasaten dituzte,ekonomikoki marjinatzen dituzte eta ezdute ia denborarik euren seme-alabekinegoteko. Askok aitortu digute aukeraizan balute ez zuketela seme-alabarikizango, ama ona izatea ezinezkoa zaielauste dutelako. Eta oso argi utzi diguteeuren egoera ez dela soilik lan baldintzaprekarioen ondorio; gizarteak beti trata-tu ditu gaizki. Senarren jarrerari buruzetsipenez hitz egiten dute, eta askok tratutxarrak eta sexu-erasoak jasan dituzte fabri-ketako begiraleengandik, medikuengan-dik… eta askatasuna merezi ez dutela pen-tsatzen duten gizonengandik.

Nola lortu zenuten emakume horiengana iristea?Indiara iritsi ginenean gure kontaktu baka-rra Cividep izeneko Gobernuz KanpokoErakundea zen. Bangalore-n aritzen dira,langileak eta komunitateak ahalduntzen etaenpresek giza eskubideak betetzen dituztela

bermatzen. Haiek eman ziguten GarmentLabour Union (GLU) ekimenaren berri.Emakumeek osatu eta zuzendutako ehun-gintza sindikatua da GLU, eta langileen bal-dintzak hobetzea du helburu. Sindikatuhorri esker ezagutu genituen gure doku-mentaleko protagonistak: umiliatuak izateaznekatuta, euren eskubideak aldarrikatzekobatzen diren emakumeak. Ez dute baliabi-derik, ezta laguntzarik ere, baina beldurgabe borrokatzen dute, euren egoera hobe-tzeko.

Goiko irudian, ehungintza fabrika batekolangileak greban. Eskuineko argazkian,jostunak lantegitik ateratzen.

�18 2014KO URRIAREN 26A

CÈLIA VILA

Hasieran arreta eta zuhurtasun handizjokatu zuten gurekin. Izan ere, beren aldedagoen norbait aurkitzea ez da ohikoena.GLUko bulegoan bizitzea eskaini ziguten,beraiek bizi diren eta lan egiten duten auzoberean. Gertutasun horrek asko erraztu zuengainerakoa eta egunez egun elkarrenganakokonfiantza sendotu genuen. Emakume hauenindarra eta egoera aldatzeko gogoa ezustekooso atsegina izan zen.

Lan baldintza prekarioez gain, beraz, emakumehauen eskubideen aldeko borroka ere jorratuduzue dokumentalean.

Hasiera batean, sindikatua aipatu baino ezgenuen egin behar. Baina iritsi ginenean ema-kume hauen antolatzeko ahalmena eta grinaikusi genituen. Aktibismoak garrantzi handiadu beraien bizitzan, eta ondorioz, hala islatubehar zen dokumentalean ere. GLU sindika-tuak prestakuntza jardunaldiak egiten ditu,lan zuzenbidearen inguruan. Eskubideaknola aldarrikatu azaltzen diete langileei, abo-katuen eta aktibisten laguntzarekin. Sexu era-soa zer den eta nola saihestu, zeintzuk direnenpresak legez eskaini behar dizkien zerbi-tzuak, zer egin behar duten horiek eskura iza-teko…

Oro har, Indiako gizarteak ez du ongiikusten emakumeak beren kabuz antolatzea,baina gauzak aldatzeko borondateak ematendie indarra egunerokoan. Jardunaldiek, gai-nera, elkarrekin harremanak eratzeko baliodute, baita dituzten baliabideak modu era-ginkorrean kudeatzeko mekanismoak sor-tzeko ere.

Horren guztiaren jakitun al gara mendebaldarrok?Ehungintzan gertatu izan diren istripu larrien

“Kostuaren murrizketa nola lortzendute multinazionalek? Lan baldintzaprekarioak ezarriz eta lana‘feminizatuz’. Emakumeak‘lasaiagoak’, ‘fidelagoak’,‘diziplinatuagoak’ eta, azken finean,‘merkeagoak’ dira”

2014KO URRIAREN 26A 19�

CÈLIA VILA

ondorioz, langileen lan baldintzak munduansoberan ezagunak dira. Baina bidegabekeriahorien aurrean gizartearentzat askoz erosoa-goa da ezikusiarena egitea, ez baitiogu ezeriuko egin nahi. Sarri, alde handia dago “jaki-naren gainean egotearen” eta “enpatizatzea-ren” artean.

Zergatik mantentzen dira halako lan baldintzakXXI. mendean?Arazoa ez da lan baldintza horiek manten-tzen direla, egunez egun okerragoak direlabaizik. Merkatuan lehiakorrak izateko, ehun-gintzaren industriako ekoizleek produkziokostua murriztu behar dute eta produkziokostuaren zatirik handiena langileria da. Hor-taz, kostuaren murrizketa nola lortzen dute?Lan baldintza prekarioak ezarriz eta lana“feminizatuz”. Emakumeak “lasaiagoak”,“fidelagoak”, “diziplinatuagoak” eta, azkenfinean, “merkeagoak” dira.

Eta guk, kontsumitzaile bezala, zer egin deza-kegu?Kontsumitzaileok ez gara egoera honenarduradun bakarrak, baina azken mutu-rrean gu gara produktua ordaintzen dugu-nak eta nolabait produkzio sistema haubizirik mantentzen dugunak. Modan dago-en arroparen bila bizi gara, momentuanizan nahi dugu eta ahalik eta prezio txikienaordaindu, kontuan hartu gabe arropa horiegin duenak are gutxiago irabazten duela.Prezio baxuegiko produktuei “ez” esatenikasi behar dugu, prezio baxuko produktuakalitate baxuko bizitza delako, egin duenpertsonarentzat. Kontsumitzaile gisa zer,noiz eta non erosi nahi dugun eta zer erabi-lera emango diogun erabakitze-ko ahalmena dugu. Kontsumoarduratsua egitea giltzarria damundu bidezkoagoa eraikitzenlaguntzeko. n

Ezker-eskuin: Yamuna, dokumentaleko protagonistetako bat, self-help-group delako bileran; Cèlia Vila filmeko ko-zuzendaria Suhasini langilearen testigantza jasotzen; Enric Escofet ko-zuzendaria Bangladesheko kaleetan grabatzen; etaNo Dust Films-eko kideetako lau: Marc Soler, Cèlia Vila, Enric Escofet eta Eduard Valls.

20 � 2014KO URRIAREN 26A

IRITZIAREN LEIHOA

AZKEN GARAI hauetan nazioarteko zenbaiterakunderen ekonomia aurreikuspenakargitaratzen ari dira, hala nola NazioartekoDiru Funtsarenak, (NDF) Ekonomia Lan-kidetza eta Garapenerako Antolakuntzare-nak (ELGA), BBVArenak, eta abar. Orohar, guztiek antzeko aurreikuspenak egindituzte. Izan ere, herrialde gehienetan haz-kunde tasa apalak izango dira eta Eurogu-nea, ziurrenik, atzeraldian sartuko da.Beraz, 2008tik hona, hirugarren uzkurral-dia ezagutzeko zorian gaude.

Aurreikuspen horien arabera 2014anhazkunde tasa txikiak izango dira. Hainzuzen, Alemaniak %ko 1,4 izango du,Frantziako Estatuak hutsaren parekoa,%ko 0,4, eta Italiak %ko -0,4. Bada,herrialde horiek baldin badira Eurogune-ko motorrak, atzetik doazenek, horienartean Espainiako Estatua, uzkurraldia ezdute erraz saihestuko.

Egoera kezkagarri horren inguruanduela aste batzuk Mikel Zurbano adiski-deak zenbait gogoeta interesgarri eginzituen zutabe honetan bertan, beraz, ezditut errepikatuko. Hala ere, azpimarratubehar da, hirugarren uzkurraldi horrenzergatia austeritate politika izan arren,Euroguneko agintari nagusiek ez dutelainolako autokritikarik egin, berean jarrai-tu nahi dute, nahiz eta NDFk ere berekezkak azaldu politika anker horreninguruan.

Ikusirik austeritate politikak zer-nolakoondorio kaskarrak ekarri dituen Eurogu-neko herrialdeentzat, Espainiako ekono-mia hartu dute erakusleiho gisa. Izan ere,aurten %ko 1,2 haziko ei da BPG eta %ko1,6 datorren urtean. Hots, EspainiakoEstatua ispilu! Besterik ezean, dagoenare-kin justifikatu behar Angel Gurria ELGA-

ko idazkari nagusiak egiten duen lana edodena delakoa.

Gurriaren ustetan, nahiz eta bost milioiinguru lanik gabe egon, lan merkatua ondoomen dago eta dauden arazoak konpon-tzeko, horien artean defizit eta zor publi-koarenak, BEZa eta kutsadura sortzenduten jardueraren gaineko zergaren etaondarearen gainekoa igo egin behar omendira, baita SICAVek, aberatsenen funtsak,ordaintzen duten hutsaren ondorengoehuneko bata ez omen da nahikoa. Azkenfinean, jende arruntak jasaten duen BEZatzerakorra justifikatu besterik ez du egitenELGAk. Ai!, zerga neurri horiek konpen-tsatzeko, enpresarien kotizazioak murriztuegin behar omen dira.

Abagune idealista horrek ezer gutxiesaten du. Izan ere, adibidez, EspainiakoEstatuan langabezia tasa garaiena dago,Greziaren ondoren. Gazteen arteko lan-gabezia tasa ehuneko 53koa da. Eskolaporrota Europako bataz bestekoa bainohiru bider handiagoa da, ikasleriaren ehu-neko 23k porrota ezagutzen baitu. Arazohoriek saihestu egiten ditu Gurria jaunak,ez baitira berarentzat eta bere inguruko-entzat inolako kezka. Ahaztu gabe, ebolakekarriko dizkion ondorio ekonomikonegatiboak.

Dena dela, badirudi Gurriaren ateraldihoriek taberna zuloan eginak bailiranhartu behar direla. Izan ere, egun batzuklehenago, erakunde berak mezu serioago-ak eman zituen: Espainiako Estatuko alo-kairu maila gehiegi jaitsi dela eta horrekeskariaren gainean eragin ezkorra duela,Alemaniako batez besteko alokairua2.575 € da, aldiz, Espainakoa 1.634 €, edoEBko batez bestekoaren ehuneko 17baino apalagoa.

Datu horiek adierazgarriak dira produk-tibitate mailak alderatzeko, eta horretanespainiar enpresariek lehiakorrak izan nahibadute EBren barruan, badaukate zer ika-sia, baita mundu merkatu globalizatuanere. Baina hori egiteko, enpre-sari horiek diru publikoa erra-zegi eskuratzen dute. Arazoguztiok dira Marca España han-kaz gora jartzen dutenak. n

Marca Españaren ahuleziakM

AD

DI

SOR

OA

Azken finean, jende arruntak jasaten duenBEZ atzerakorra justifikatu besterik ez duegiten ELGAk. Ai!, zerga neurri horiekkonpentsatzeko, enpresarien kotizazioakmurriztu egin behar omen dira

BalerenBakaikoaAzurmendi �

EHUKO

I R A K A S L E A,

E KO N O M I A L A R I A

2014KO URRIAREN 26A 21�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

IRITZIAREN LEIHOA

2014KO URRIAREN 26A�22

EKONOMISTA ospetsuek aldare tepoetanargi ahulekiko ezkoak zutuntzen dituzte,naski mirakulu bat behar litekeelako petro-lio txoke ezberdinen aitzineko hazkundezoragarriaz, osasuntsuaz, axolagabeaz etasanoaz berriz gozatzeko gisa. Gobernuekherritarrak sakrifikatuko lituzkete arraikienpresa gosaioetako akzio-jabedunei sosemaitza gotorrak oparitzeko, ikusiz gaine-ra Troikak larriki zafratu Grezia hartanjadanik hazkunde-ikarak sumatzen direla!

Dena putar eta dena ke zen ordukohazkundea, munduak eta energia iturriekmugagabeak ziruditen, industria kimikoakasmatu molekula zitalak oro irensteko,

txertatzeko eta gorotz hedatzeko prestgeunden, baina gaurdanik fabrika zatarrentximiniak erori dira, portu-gune herdoil-duetan langabetu lerroak biderka emenda-tzen doaz, ezinbesteko zikinaren, pozoia-ren eta kutsaduraren nostalgikoakbihurtzen ari garela.

Ezindua zakilari torraka debaldetantematzen zaion eran obratzen dabiltzajendalde etsituei egiaren errateko lotsadiren arduradun politikoak:otoitz, inprekazio eta meha-txu.

Hazkundea ez baita egundoitzuliko! n

HAN HITZAK, HEMEN HITZAK... Ar hitzak, emehitzak... Arren hitzak, emeen hitzak.... Ar-eme hitzakharreman hitzak... eta ekintzak? Nola zebiltzank?

LEHEN GERTAERA: Aurtengo Kilometroetakokanta, hain aberats eta oriotarrentzat etxekotua, ira-kurri eta entzun dut, gustu handiz. Zorionak Olatzbeste behin ere!

“Saria hausiya zekarkiñe marian sartuko omen ditun eokieran bi mila baixkine...Zeinek esan du hika egitea euskara konpli-katzea, zailtasuna, swahili... dela?

MUTILLOYAN AMARRATUTA,ZENBAT LEZAKE KONTA.. AITU,MUXU BOTA ABITZEA GUAZTIK,ERRIA TXIKOTA!!

Euskera soildu, inausi, kimatu... beharbadugu, ez bedi izan herrian txertatutik. Ezdiezaiogun Euskara Batuari deitu euskerak, eusk-erazegiteko erak eskaini eta guk erabiltzen ditugulako. Etagutxiago era hauetako bat hika edo noka denean. Elizakberorika jarri gintuen eta zezenketek beronika... helduhika egiteko joera berpizteari. Hika ari dena euskeraz arida, zuka ari denak ez du garantia hori bermatzen, beti.

Zenbat ahalegin eta txanpon... inbertitzen alaxahutzen dugu ez dakitenek euskara ikas dezaten?Eta erabil dezagun? Bizi dezagun?

BIGARREN GERTAERA: Asteburu honetan Lapurdi-ko Senperen Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna.

50/60 pertsona bildu eta hainbat ekintza burutugenuen. Duela hiruzpalau urte bederatzi BertsoEskola genituen Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoaneta egun 31 ditugu. Egun berean, Xilabako kanpora-keta ere Senperen jokatzea egokitu zen eta 300 per-tsonatik gora entzuten, ideiaz blai oholtzaratu ziren

bertsulariek zer ekarpen egiten zuten bizi-tzera. Hainbesteko arrazoi oldea ondotolestuta entzutea, a zer gozatua!

Goizaldera, gorputza eta mihia dantzanhasi zirenean, ilunak argi erakutsi zidan aisial-diak zenbateko pisua duen bertsoa, euskera...eta zeinek daki zenbat gai interesgarri geure-ganatzeko. Jolasean, era arin eta gustagarrianbarneratutakoak zeinen ederki funtzionatzenduen: zuberotarrak gabiriarrenak bezala gas-teiztarrak urretxuarren ziriak hausnartzen;Larrabetzukoak hendaiarrekin zirtoka eta

lesakarrak azkaindarrak xaxatzen... euskalkiek zutenberen berezko lekua harturik eta, esan bezala, hanhitzak anitzak ziren... sekula baino dibertsoagoak!

Ez soildu zailtasuna, aniztasun interesantea badai-teke, aberastasun indargarria... alferrikakoa, aho-korapiloa, hitz hutsala, adaburu maskala... ez inausi.Matarrasa!

Gazte horien arteko harreman jariatua,giroa, konplizitatea, batera ikustea... muga-gabeko euskeraren herriaren eraikitzeoinarri interesanteena izango da. n

Anitzak

Iñaki MuruaBE RT S O L A R I A �

Ez soilduzailtasuna,aniztasuninteresanteabadaiteke,aberastasunindargarria

ItxaroBorda�

IDA Z L E A

DA

NI

BLA

NC

O

DA

NI

BLA

NC

O

Hazkundeaz

IRITZIAREN LEIHOA

� 232014KO URRIAREN 26A

EZ DEZAGUN estali hilotz itsusihori. Denon bistan egon dadila.Seguru haren ustel kiratsak inko-modatuko dituela bihotz onekosinestunak eta demokrazia guayhonen propagandistak. Ikuskizunpolita ez du ematen, kateak itsu-siak baitira hilotzaren gorpu-tzean. Baina ez genuke utzi beharinpunitatez eta amnesiaz lurpera-tzen.

Zorionak eta besarkada banaEgunkaria Auzia 2 artxibatzenikusi duzuenoi, aurretik Egunka-ria Auzia 1 errugabetze orokorra-rekin bukatzeak askeago egin zin-tuztenoi bezala. Lehenbizikoepaiketaren ateetan berea pres-kripzioz ixtenikusi nuenhonek hurbile-tik sentitu dutgero zuek senti-tutako lasaitzehandia. Zuenfamilien ondo-an sufritu dugureak zuen kal-barioko bidea, hainbeste dramatxiki eta tragedia handiz betea.

Karpeta itxitako baten itxuraduen kasuari, ordea, odola dariooraindik. Asko beharko luke2003ko otsailaren 20an emanda-ko aizkorakadaren arrakalakorbaintzeko.

Non dira egun hartatik faltadiren diru guztiak? Ez dakit bade-nik ere galera izugarri haren kon-tabilitaterik. Ez dut entzunMadrildik inor hurbildu denikhaien galdezka.

Zertan dira Egunkariaz, hartanparte izan edo lagundu zutenbeste enpresez eta zepo mixera-ble hartan harrapatu gintuztenpertsonez zientoka orri, minutu,

hitz eta iruditan zabaldutako irai-nak? Konpontzeko keinurik txi-kienik ikusi ote zaio irain-ereilee-tako inori?

Argitu gabe diraute geure soi-netan jasandako tortura eta tratutxarrek. Bihotzez eskertuta nagotorturak salatuz ahalegindu zire-nei ikerketa egin zedin, harik etaepaile espainolek formulismohipokriten artean ito zuten arte.Adorez borrokatu zarete salake-taren bidean, jakinik aurreandagoela aste honetan bertan ElPaís egunkari progreak “Un Esta-do dentro del Estado” definitu duengorputz militarra. Ez da oraindiksortu ez progrerik eta ez libera-

lik, ez apezpi-ku, ez epaile, ezararteko, ezlehendakari, ezdiputatu, ezofiziozko bake-gile, ez kristo-rik, horiei kon-tuak eskatukod i z k i e n i k .

Kontuak eskatu, diot: norkamestu horiek kontrolatzea…

Egunkariaren hilotzak abisa-tzen digu funtsean ezer gutxialdatu dela Espainian 2003tikeuskaldunokiko. Orduan gukkontatutakoen berdinak kontatuditu geroztik beste askok, garrasi,haluzinazio, usain, jipoi, oinaze.Orduan bezala hedabide bat ixte-ko, nahi den edozein enpresa edoproiektu hondoratzeko, eskulibreak dauzkate Madrilgo kuar-teletan.

Ez hobiratu, arren, Euskaldu-non Egunkaria. Ez, behintzat, zeregin zuten-ziguten jakin eta berri-ro beste inori egingo ez diotelabermea eskuratu arte. n

DA

NI

BLA

NC

O

Pello Zubiria Kamino� ARGIAKO KAZETARIA

Ez lurperatu Euskaldunon Egunkaria

Egunkariaren hilotzakabisatzen digu funtseanezer gutxi aldatu delaEspainian 2003tikeuskaldunokiko

2003ko otsailakhogei zituenerako,lantoki genuen huraitxi zuten betirako.Martin Ugalde parkea,eguna argitzerako,mamu berdez betea zen,zetorren orori “alto!”.Lantokiaren atean,ohar eta giltzarrapo,urteetako ametsabukatua zen de facto.Euskarak behar gintuen,atera Tolosarako,Egunkaria-ren lanaEgunero hasten delako.

Itxia eta ez isildualehen mezu eta hizki,biharamuneko azalajaso genuen ederki.Torturen itzal luzeanerori ginen deblauki,elkartasun uholdeagezur artean aterki.Donostia gainezka eginda,goraka hasi poliki,nahiz bidea zaila izanaurrera egin behar beti.Egunkaria ez badabeste bat behar zen aurki:haiek itxita nahi zuteneta guk Berria ireki.

Hamaika urte luzetanmehatxuaren esklabo,polizi eta epaileakgezur artean oparo.Lehenik absoluzioaezin lasaitu zeharo,artxibatu ondoreneanlo egin dugu lasaiago.Buruan dugu babestugaituen herria, klaro!Asko eman diguzuenoi,ezin eskatu gehiago.Eta etsaiek zenbat kalte,zenbat sumin, zenbat trago...Auzia amaitu da bainamina oraindik hor dago. n

Itxia, baina ez isildua

Iñaki PetxarromanGutierrez

Doinua: Habanera.

BERTSO BERRIAK

24 � 2014KO URRIAREN 26A

IRITZIAREN LEIHOA - ZIRTAK

BALDIN ETA atarikoetan ohikoa bada, edo behintzatitxura onekoa, nork bere idazketaren nondik norako-ak zedarritzea gutxi gorabehera, edo behin hasita,handinahiki egin nahi izatekotan, nork bere plantea-mendu estetikoa, literarioa edo dena delako aurkez-tea, berdin da oso hastapenetako tipikoa nork bereerreferentziak omentzea eta izen-abizenez aipatzea;bada, hementxe nator, markatutako bideen zale erebanaizen heinean.

Gaurko honetan hitz-multzotxo bat hainbesteeman digun poetari, gehi gogoetaxka orokorrago bataldareratzen ditugun heroi horietaz eta zehatzagoaldareratzen ditugun arte pertsonak baino ez zirenhoriei aldareratzean bizkarreratzen diegun zamaz,alegia, geure espektatibak betetzearena, geure bertsiohobeago, ausartago, ederrago bat gorpuztearena,sarritan geuk egokitu dizkiegun printzipio batzueiirmoki eutsi beharrarena. Egin izan dudanez sarritan,eta zuri ere garai batean egin nizunez, esan behardizut Amaia, publikoki esan ere: “Barka-tu, Amaia”.

Itxaropen printzak badaudenarren, baten batzuek, oro har,zenbait klasikori barra-barraerasaten dien gaitzak jota,nahiko modu axalekoan eza-gutzen dugu, kolektiboki,Amaia Lasaren lana, argitara-tu eta 40 urte pasata oraindikere manifestazioetako lelogisa erabil genitzakeen (etabide batez genero hori azal-ber ritu) bere poemetatikhiruzpalau baino ez dakizki-gu buruz, bat bera ere ezdugu Nire aitaren etxea bezainburdinez markatuta.

Itxaropen printzekin hasinaiz, baina, eta niri JosuneMuñozen bitartez iritsizitzaizkidan, BilbokoAlondegian, LiteraturaEskolak antolatutakosaioan. Eta ikasi nuenAmaia Lasaren askata-sun egarria ez zela soilik “jainkoguztiak ukatzea”, bazela halaber “loreabaztertzea, inoren eskutan ez zimeltzeko”. Eta,hala ere, nire erreakzio primarioena salata-

ria izan zen, gizarteari, akademiari: zergatik ez zegoenaldarrikatuago, zergatik ez presenteago? Eta eraberean haserrezkoa autorearekin: zergatik hain liburugutxi, zergatik Nikaraguara alde egin zenuen hemenhainbeste behar zintugunean, zergatik Amaia? Zen-bat feminista erraietako genituzke dagoeneko.

Denbora pasata, bulkadak baretuxeago, atzeraitzuli zitzaidan zapore mingotsa eztarrira, nik neukbehiala ebakitako aurpegiratze-doinu gaiztotu horiparez pare egokitu zitzaidanean Kathleen Hannahabeslari eta Riot grrrl mugimenduaren sortzaile nagu-sietako bati buruzko The Punk Singer dokumentalean(2013, Sini Anderson). Izan ere, Hannah-k musikaegiteari utzi zion garaiaz diharduela, zaleetako batiabandonu-sentipena hain dario ozen eta patetiko.Hain bidegabe, funtsean. Miresten ditugunek, mires-ten ditugun arren, ez baitigute ezer zor.

Bukatu aurretik, zorrez ari naizenez, dena estulotuta eta zirkularki amaitzeko gustuko

dudan moduan, izenburua aukeratzera-koan neuk ere kontuan izan dudan

M-en beste abesti horri bi hitz,harira ez datorrela irudi deza-keen eta seguru asko karaktere

gehiago mereziko lituz-keen arren: aldareratuta-koei exijitzen dieguna ezote den gurasoei, bainabatez ere Amari galdatzendiogunaren antzekoa. Zil-bor-hestea mozteaz arigarenean ez ote diegun

seme-alabok lasaiegi eska-tzen bake sainduan utz gai-

tzala, soilik ondo dator-kigunean haatik,geuk geure pribile-gioei uko egitekoasmorik gabe: gaixogaudenetan zopa, eta

baldintzarik gabekotasunabeti, besteak beste. Hortaz, bada, barkatu,

Amaia, eta, batez ere, eske-rrik askoAmaia, ezer

zor ez zenigunarren hain eskuzabalki emandiguzun guztiagatik. n

Danele Sarriugarte� IDA Z L E A

DA

NI

BLA

NC

O

Barkatu, Amaia

Antton Olariaga

2014KO URRIAREN 26A 25�

ERDIKO KAIERA

Feminismoa eta Artea. Elkarrekin ala bereizitahobe?Ez elkarrekin ezta bereizita ere: hobe artiku-latuta. Feminismoa eta artea artikulatzea,uztartzea eta elkar elikatzea oinarrizkoa irudi-tzen zaigu.

Zein gai aztertuko dituzue? Zeintzuk dira hizlariinteresgarrienak?Aurtengo ikastaroa, aurrekoak bezala, ezdago gaika edo gakoen arabera pentsatuta.Zenbait egunez, eztabaidarako espazio publi-ko bat sortzea nahi dugu, non zenbait belau-naldi, herri eta disziplinatako pertsonek partehartuko duten. Hizlari guztiak dira interesga-

rriak, izan ere, euren arteko alde horiek era-gindako analisi feministak proposatuko dizki-gute, eta horri esker, errealitate eta testuingu-ru anitzetara hurbilduko gara eta haien artekobateratzeak eta urruntzeak aztertzea ahalbi-detuko digute.

Artea eta politika ondo konpontzen dira?Nire ustez, artearen eta politikaren artekoharremana testuinguruaren araberakoa izatenda, une historikoaren araberakoa. Eta testuin-guru horrek azaltzen du zergatik politikak–ideologia politiko zehatz batzuek, esangonuke– jotzen duen artera –arte forma zehatzbatzuetara– edota alderantziz, zergatik arteak

«Artea kritika sozialerako tresnaizatea jarrera politikoki zuzenbaten isla bilakatu dela dirudi»

LOURDES MÉNDEZEHU-KO ANTROPOLOGIA SOZIALEKO KATEDRADUNA

Urriaren 24tik 26ra Artea eta Feminismoaren arteko loturak aztertu dira BilbokoAlondegian, Ikuspegi Feminista Arte Ekoizpenetan eta Arte Teorietan ikastaroaren bidez.

Xabier Arakistain komisarioak eta EHUko Antropologia Sozialeko katedraduna den LourdesMéndezek zuzentzen dute ikastaroa, zeinetan nazioarteko hainbat sortzailek eta pentsalarik

euren sormen prozesuetan feminismoak duen eraginaz hitz egin duten. Lourdes Méndezekin arteaz eta politikaz jardun dugu.

| MYRIAM GARZIA |

26 � 2014KO URRIAREN 26A

jotzen duen politikara. Mendebaldeko gizar-teetan, modernitateaz geroztik, artearen etapolitikaren arteko harremana tirabiratsuaizan ohi da, are gehiago aldaketa sozial, poli-tiko eta ekonomikoen garaietan, beste arrazoibatzuen artean, tentsio horrek errepresenta-zioen eremuan eragin zuzena duela uste dela-ko, eta ondorioz, horren zama sinbolikoahandia da. Mundua errepresentatzeak etahausnartzeak, artetik zein politikatik, intere-sen arteko hainbat gatazka sor ditzake.

Artea kritikarako, hausnarketarako eta salake-tarako tresna izan daiteke?Artea, mundu sozialarekiko hausnarketa kriti-koak eraikitzeko modu bat izan daiteke, edo ez.Hala ere, azken urteotan sarri agertzen den gaibaten gainean jarri nahiko nuke arreta, hau da,artea kritika sozialerako tresna izatea jarrerapolitikoki zuzen baten isla bilakatu ote den.Jarrera horretatik, nahita ala nahi gabe, zenbaitarazo sozial (sexismoak, arrazakeriak, biolen-tziak, xenofobiak, transfobiak eta abar) esteti-zatzen dira, eta horren ondorioz, ekintza-haus-narketa politikoan lausotzen dira, sinbolikokizenbait irudiren bidez adierazi direlako.

Zein da pentsamendu feministak artean duenpisua?Artearen eremuan ari diren eragileengan (sor-tzaileak, teorikoak, komisarioak...) pentsa-mendu feministaren eragina, izatez, begi-bis-takoa da XX. mendeko 60ko hamarkadatik,eta ezin da bereizi mugimendu feministenborroka politikoetatik. Arteari dagokionez,

eremu horretan ari diren gizon eta emaku-meen arteko harreman sozialak egituratzendituen sexismoa agerian utzi duela; bestetik,artearen historiaren kanona berrikustenlagundu du, eta agerian utzi du kanon horrekemakume sortzaileak baztertu egin izandituela; gainera, izaera publikoa duten artemuseoetan emakume sortzaileen lanen urri-tasuna utzi du agerian, eta zoritxarrez, EuskalHerriko museoak ez dira salbuespena; gizo-nezkoen eta emakumezkoen estereotipoakeraisten lagundu duten gakoak eman ditu, etahorri esker emakume sortzaileei errepresen-tazio berriak ekoizten lagundu die...

Beraz, esan daiteke emakumeek egindako artegaraikidea, nagusiki, feminista dela? Jakingo duzun moduan, “arte garaikide” etike-ta lortzea oso zaila da, ez baitzaio ematenhemen eta orain egiten den artelanari. Esparrutxiki batera mugatzen da, eta espezialista taldebatzuek hautatzen dute eta martxan jartzen.

Esan behar dut ez dudala onartzen emaku-meek egindako arte garaikideaz hitz egitea, ezbada, simetrikoki, gizonek egindako artegaraikideaz hitz egiten. Beraz, sortzailea(gizonezkoa ala emakumezkoa izan) feminis-ta bada, bere lanak teoria eta borroka femi-nisten zordun izango dira, gehiago edogutxiago, eta era berean, arte garaikideanematen den ekintza espresiboaren eta bero-nen diskurtsoaren zordun ere izango dira.

Sorkuntza prozesua bera artelan bilakatzea daegungo joera, eta hala, gai pertsonala espa-

“Nahiago dutekoizpenaz hitz egin,sorkuntzaz baino.Oraindik ere, gezurradirudien arren, gizonasorkuntzarekin lotzendu gure gizarteak, etaemakumea, aldiz,ugalketarekin”.

2014KO URRIAREN 26A 27�

LOURDES MÉNDEZ - ERDIKO KAIERA

rru publikora pasatzen da. Zein da pentsa-mendu kritiko eta politikoaren eragina espa-rru horretan?Ez dut uste sorkuntza prozesua bera artelanadenik, baina horrek artearen teorietan jarrerabat hartzera bultzatzen gaitu eta subjektuaulertzeko modu bat dakar. Garaiok ispila-tzeen garaiak dira. Berdintasuna dugu ispila-tze edo lilura horietako bat, alegia, eremupertsonala gainerako baldintza sozialen(sexua, klasea, etnizitatea,praktika sexuala...) parte delauste izatea, eta arriskutsuada. Baldintza sozial horiekmugatzen eta subjektu beza-la eraikitzen laguntzen dute,jardun eremua edozein delaere. Ispilatze garaiotako kon-tzietzia izateak, horiek eza-gutzeak eta pertsona bakoi-tzak bizi duen errealitatearekin alderatzeakhelburu politiko zehatzak lortzen lagundukodigu; berdintasunaren kasuan bezala, egun,oraindik ere, utopia bat baita, eta ez naiz soi-lik gizon eta emakumeen arteko berdintasu-naz ari.

Feminismoaz hitz egitean, politikaz ari gara?Jakina. Feminismoaz hitz egiten dugunean,sexuen arteko desberdinasun sozialen oina-rrien analisiez hitz egiten dugulako; hala nola,eskubide zibilak, politikoak eta sexualak lor-tzeko borroka itzelez; eta, hainbat praktikaemanzipatzailez, atzera begiratuz gero, euro-pako gizarteetan 200 urtetik gorako historiaduten horiez.

Zeintzuk dira emakume sortzaileen erronkak?Izan daitezke oztopo sorkuntzarako?Nahiago dut ekoizpenaz hitz egin, sorkun-tzaz baino. Oraindik ere, gezurra dirudienarren, gizona sorkuntzarekin lotzen du guregizarteak, eta emakumea, aldiz, ugalketarekin.Borroka feministari esker hainbat lorpen izan

bada ere, elkartze sinboliko horrek indarreandirau eta eragin zuzena du emakume sortzai-leen onarpen sozialean. Nola azaldu bestela,Europan eta Euskal Herrian, Arte Ederreta-ko lizentziatu eta graduatuen %67 emaku-mezkoak izatea, eta aldiz, kopuru horren%10 baizik ez izatea euren artelanak erakus-ten dituztenak?

Nire ustez, egun emakumezko sortzaileekduten erronkarik handiena ezagupena da.

Besterik da iraupen luzekoegitura sozio-sexual hori,sinbolikoki edo materialki,zein punturaino barneratutadaukagun emakume sortzai-leek, eta horrek nola ozto-potzen duen emakume sor-tzaileak bere burua sortzailegisa ezagutaraztea. Ezagu-pen horren ondorioz, ema-

kume sortzaileak artelanak ekoiztea lortukodu, egitura edota ordena horren menpe egongabe.

Zein ondoriotara heldu nahi duzue ikastarohoni esker?Ikastaro honek ez du ondorio zehatzetaraheltzeko asmorik. Ikuspuntu feminista bate-tik eraikitako arte ezagutzaren transmisioada interesatzen zaiguna. Eta, transmisio horihezkuntza sistemako mailetara eramanbehar da, ez baita inolaz ere heltzen. Ikasta-ro honen helburua espazio bat sortzea da,hausnarketa kritikorako gune eta pentsa-mendu feministaren zirkulaziorako topalekuizatea.

Bestalde, lehen edizioa egin genuenetik,ikastaroak, egungo artearen narratibakdituen ezaugarri androzentrikoak eta euro-zentrikoak izan ditu ardatz.Teoria feministek 60ko hamar-kadatik hona aurrera eramanda-ko borroken ahanztura saihes-tea dugu helburu. n

“Esan behar dut ez dudala onartzenemakumeek egindako artegaraikideaz hitz egitea, ez bada,simetrikoki, gizonek egindako artegaraikideaz hitz egiten”

28 � 2014KO URRIAREN 26A

ERDIKO KAIERA

URTEBETETZEETAN kandelen argitan abestuohi den doinua Patty Smith Hill eta MildredJane Hill ahizpek sortu zuten XX. mendearenhasieran. AEBetako Kentuckyn sortu ziren,1868an eta 1859an hurrenez hurren. Irakasleeta hezitzailea zen lehena; piano-jotzaile,organista, konpositore eta afrikar jatorrikomusikan aditua, bigarrena. Eskolak ematekobaliagarri, 1889tik aurrera haurrentzakokanta ugari sortu zuten elkarrekin, horietarikgehienak Song Stories for the Kindergarten(1893) liburuan jasoak. Tartean zen GoodMorning To All (Egun on denoi), alegiaHappy Birthday to You sonatuaren sorburuedo ama, nolabait esanda. Hain ezagunadugun doinuan, hala dio hitzak:

Good morning to youGood morning to youGood morning, dear childrenGood Morning to All.

Urte gutxitan Good morning to All-entokia hartu zuen Happy Birthday to You-k,ez jakin ordea, hitzen aldaketa zehazki norizor zaion. Egun ona opa duen melodia etaurtebetetze ospakizunerako hitzak biltzendituen bertsioa 1910 urtearen inguruansortu zen gutxi gorabehera, eta Cable Com-panyk eman zuen estreinakoz argitara1912an, The Beginers’ Book of Songs libu-ruan. Hortxe katramilaren abiapuntua, Hillahizpak ez baitira inon ageri, ez abestia iden-tifikatzeko izenburuan, ez sinaduran, ezjabetza-erregistroetan ere.

1930eko hamarkadaren erdialderako, ibil-bide arrakastatsua egina zuen abesti eralda-tuak. Western Union konpainiak, esaterako,

lehen telegrama abestuan baliatu zuen, etaBroadway-ra ere heldu zen, The Band Wagon(1931) obra tarteko. Jakina, egilearekiko aitor-tzarik eta ordain ekonomikorik kontuanhartu gabe.

Hirugarren ahizpa batek, Jessica Hillek,auzi-eskea egin zuen epaitegian familiarenizenean. Epaileak atzera bota zuen ordea, etademandak ez zuen aurrera egin.

Tartean, F. Summy Companyk erregistrorajo eta bere egin zituen Happy Birthday toYou-ren eta antzeko hainbat bertsioren copy-rightak, Jessica Hillen baimena eskuetanzuela. Aldaeretako batek, esaterako, nota batgehiago du melodian, “Happy”-ren bi silabakerosoago esateko.

1942an Patty eta Jessica ahizpek, Hill Fun-dazioa sorturik, Summy Company demanda-tu zuten, esanez, Jessica Hillek ez zizkiolaabestiaren eskubide osoak eman, argitalpene-rako eskubide mugatuak baizik. Kasu hone-tan ere, demandak ez zuen aurrera egin.

Garaiko legeen arabera, copyrightak 28urteko epea zuen, eta hura beste horrenbesteurterako berritzeko aukera ere bazenez, 56urteren buruan, alegia 1991n egile eskubidee-tatik libre behar zuen doinuak. Alabaina,1976ko egile eskubideen legeak 75 urteraluzatu zuen epea, eta 1998ko CopyrightarenHedatze legeak beste 20 urte gehitu zizkion.Alegia, 2030era arte, AEBetan bederen,babestuta jarraituko du Happy Birthday toYou-k, Warner Music Groupen esku erabat,eta lege-urratze bakoitzak 150.000 dolar edo112.000 euro inguruko isuna galdatzekoeskubidea emango dio.

Zorionak Warnerri,zimurkeriagatik

HAPPY BIRTHDAY TO YOU

Happy Birthday To You –guretzat Zorionak zuri– ingelesezko abestirik entzutetsuena daGuinness errekor liburuaren arabera, eta Warner/Chapell Music du jabe legala, 1990ean TheSummy Company argitaldaria erosi eta haren ondarea bereganatuz geroztik. Urtean 2 milioi

dolar jasotzen ditu royaltytan, baina zilegi ote? Norena da abestia?

| GARBINE UBEDA GOIKOETXEA |

2014KO URRIAREN 26A 29�

Abestiaren egiletza auzitanAzken urteotan auzitan da berriro abestiarenjabetzari dagokion guztia, Jennifer Nelsonzinemagile amerikarra buru, demanda kolek-tiboa ezarri baitzaio Warnerri, New Yorkekoepaitegi federalean. Nelsonek abestiaren his-toriaren gaineko film dokumentala egin zuen2013an, eta bertan, jende multzo bat HappyBirthday to You abesten ageri denez, 1500dolar ordaindu behar izan zituen egile-esku-bideetan. Gerora, Robert Brauneis unibertsi-tate irakasleak abestiaz egindako ikerketaoinarritzat hartuta, 1500 dolarrak eta 2009tikaurrera royaltytan jasotako dirutza atzeraitzul dezan eskatzea deliberatu zuen.

Brauneis jaunaren aburuz, ezin da ziurtzateman abestiaren hitzak Patty Smith Hillekidatzi zituenik, horren frogarik ez dagoelakoinon. Bestalde, Happy Birthday to You-renlehen argitalpenak ez zuen behar bezalakocopyright eskaerarik izan, eta horren ondo-rioz egile eskubideak babesik gabe utzi zituz-ten. Halaber, 1935ean Happy Birthday to You

erregistratu izana ere baliogabetu beharkolitzatekeela dio Brauneisek, melodia bera ezindelako bi aldiz erregistroan pausatu, copy-rightak orijinala behar duelako ezinbestean,eta kasu honetan, nota bakar bateko aldea du.Horrez gain, Hill ahizpak sortzaileak izanzirenik ere kolokan jarri izan du Brauneis jau-nak. Haren ustez, abesti erlijioso afro-ameri-kar baten aldaera besterik ez zen HappyBirthday to You.

Demanda jarri dutenen arabera, GoodMorning To All 1921etik egile eskubideeta-tik libre denez, bere melodiak ere halaxebehar du, eta beste horrenbeste HappyBirthday to You-k ere. Epaitegian horrenaldeko hautua egiten badute, Warnerrek2009tik aurrera irabazitako royaltyak galdu-ko ditu. Alabaina, Good Morning To All beraere abesti erlijioso zahar batenaldaera dela erabakiko balitz,Warnerrek milioika eta milioikadolar itzuli beharko ditu atzera.Azaroan emango dute epaia. n

30 � 2014KO URRIAREN 26A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

HAUXE DA, oker ez banago eta liburuan ageriden informazioaren arabera, Gus Jimenezenlehen lana. Alde horretatik ez dugu idazlearenaurreko erreferentziarik, eta horri gehitzenbadiogu liburuaren izenburuak ez duela apartekopistarik ematen... zaila gertatzen zaigu liburuarennondik norakoa jakitea. Núria Fortuny ilustra-tzaile katalanaren irudiak, aldiz, fantasiakomundu batera eramaten gaituela dirudi. Bestalde,kontrazaleko testuak ederki laburtzen du nobela-txo honen muina.

Jimenezek gaur egun ohikoa den egoera batetikabiatzen du istorioa, neskatila batek amari gutunbat igortzen diola, harrituta, oso-oso urrutitikdatorren eskutitza delako, fakturek eta propagan-dak gure gutunontziak betetzen dituzten garaihonetan gutun bat, “Oso urrutitik dator, hegazki-nean etorri da”.

Gutun horrek June eta Neliseren bizitza alda-tuko du zeharo. Neliseren aitak idatzitako testuariesker neskatoak aita baduela deskubrituko du;amak, aldiz, urtetan desagertutako gizonarenberri izan.

Lehen kapitulu labur horien ondoren Morade-ro uhartera iristean, hango bizitzaren berri eman-go du Saalek, Neliseren aitak. Eta kontaketahorrek betetzen du liburuaren zatirik handiena,eta kontaketaren ondorioz ulertu ahal izangodugu zergatik ez zen bueltatu Saal alaba jaiotzean,zergatik eman dituen urte batzuk desagertuta,

zergatik iritsi den hain berandu Moraderotik bida-litako eskutitza.

Eguneroko bizitzaz eta gauza guztiak korrikaeta presaka egiten ditugun mundu honetaz min-tzo da Gus Jimenez ipuin fantastiko honetan;Moraderoko biztanleek denbora galdu beharreanirabazi egiten dute, astia dute gauza asko egitekopatxadaz, berriketarako geratuz, paisaia ikusiz,lasaitasun osoz. Eta hori guztia erloju bati esker:“Zuretzako oparia da –argitu zion alkateak (…)Demeter erlojugileak egindako horma-erlojua da.Makina benetan miresgarriak dira gizon honekegiten dituenak”.

Zenbaitetan liburuaren narrazioak ere Deme-ter erlojugilearen erritmoarekin bat datorreladirudi, astiro eta ezer gertatzen ez den egoeradirudi; amaierak, baina, dena argitzen du, baitakontakizunaren moteltasuna ere.

Liburuaren egitura, hasieran eta amaieranJune eta Neliseren presentzia eta kontakizunarengune nagusia, Saali Moraderon jazotakoa, agianbortxatua da eta gertakari sinpleen kontaketakberez ez du irakurlea harrapatzen; bestalde,baina, kapitulu laburrez osaturik egoteak lagun-du egiten du eta nobela erraz irakurtzen da; errazeta harridura puntu batekin, NúriaFortunyren irudiek sortzen dutenharriduraren antzeko puntuarekin. n

Xabier Etxaniz Erle

MoraderoTestua: Gus Jimenez.Irudiak: Núria Fortuny.

Elkar, 2014

Denbora irabazten den tokia

Haur eta Gazte Literatura

2014KO URRIAREN 26A 31�

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

AIRE MALENKONIATSUAK etailunak entzun daitezke Libe-ren lehen diskoan. Taldeakrock doinuak jotzen ditu,gogor samarrak kantu batzue-tan, eta oinarri er ritmikosendo baten gainean LibeGarcia de Kortazarren kanta-tzeko eta teklatuak jotzekomodu berezia azpimarraga-rriak dira. Bere ahotsak indareta nortasun handia dauka, etateklatuen bidez kantuak eder-ki janzten ditu giro bereziak sortuz. Talde berribaten lehen diskoa da, baina ongi landua eta osatuadago. Taldekideak eskarmentu handiko musikariakdira, eta denen artean lan polita egin dute.

Libe Garcia de Kortazar gasteiztarrak besteurrats bat egin du bere musika ibilbidean, jauzihandi bat, bere kantuak argitaratuz. Zenbait talde-tan teklatuak jotzen aritu da azken urteetan. Neu-bat taldearekin jotzen hasi zen, eta Sorkun, Ekoneta Izaki Gardenak taldeekin ere aritu da, besteakbeste. Talde horiekin jotzen aritu denean bere kan-tuak konposatzeko astia ere izan du. Kantu horieta-ko batzuetan Joseba Ponceren (Dut, Kuraia,Lisabö) laguntza izan du, bere ideiak gauzatzekoeta konposizioak biribiltzeko.

Kantu horiek eskarmentu handiko hainbat musi-kari gasteiztarren laguntzaz landu eta moldatu ditu.Atxus baxu jotzailearekin (Neubat, Sorkun, Vice-presidentes), Txus Villalabeitia gitarra jotzaileare-kin (Same Old, Eh!) eta Eneko De Arza bateriajotzailearekin (Naüt, Trumbo), hain zuzen. Kan-tuak entsegu lokalean prestatu ondoren KarlosOsinagaren gidaritzapean grabatu dituzte Bonbere-neako estudioan. Disko borobila osatu dute, mar-dula. Kantuek barrenak astintzen dizkigute, etahaien bidez erraz bidaiatu dezakegu urrunera, bestelurralde batzuetara.

Barne-barnetik ateratako doi-nuak eta sentipenak dira abestietanbildu direnak: “Ereindako haziakeuri azidoez bustita, erreta, antzutunituen. Eta udaberriek ez nautebiguntzen, kimuak, erroak, erauzi

ditut” (Lilitegi antzua); “Burua lurpean, urrunerazoaz, atzera behin ere so egin gabe. Koldarkeria-ren hegoak zabaltzen ihesean urrun heldu daite-ke” (Ihesaldi handia); “Airea mugitzen bada, taupa-dak gelditzen dira. Ekia iluntzen bada, gorputzakharritzen dira” (Haizea); “Itzal lauso bihurtu nuenneure burua inork ez ikusteko” (Jaio naiz); “Urra-tsak, ostoez estalita. Usaina, uretan deseginda.Ahotsa, haizeak eramanda. Gogoak, giltzapeangordeta” (Urratsak); “Berde zena gorritu, izanzena suntsitu. Pauso ororen ertza, Hemen da negubeltza” (Negu beltza); “Gurinezko bihotza, bero-tzean biguna; hotza ari duenean gogorra. Loka-tzezko bihotza, zorabiatzen dena; Kolpe idorbatekin hauskorra” (Gurinezko bihotza); “Gaueroilunpean mamua agertzen da eta nire ametsetanzure bila doa” (Mamuak); “Haurtzaroaren beroabeharko nuke. Laztanak, muxuak, matte-matte”(Hustua); “Herdoildutako egunetan ez da nahikoasmo onaz, pauso bat aurrera eta bi pauso atzeragoaz” (Nahigabe).

Liberen lanak hunkitu egin gaitu, eta arretaz erre-paratuko diegu bere hurrengo urratsei,bere grabazioei eta jendaurreko ema-naldiei. n

Joxi Ubeda

Txango hunkigarriak

Ihesaldi handia Libe

Bonberenea Ekintzak, 2014

32 � 2014KO URRIAREN 26A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

– Izena?– Bond, James Bond.– Oso ondo. Bond

James Bond.– Ez, ez… James eta

Bond aparte.– Ados! James Bona-

parte.– Ez, ez, ez… James

Bond eta kito.– A! James Boneta

Quito– Aizu! Jarri 007.

Hitz gezidunak

SoluzioaKike Amonarrizen umorea

James Bond

LOGURA

------------PERTSONAIA-

REN IZENA

AGERTZEKO

EKINTZA

------------BIZI GAREN

PLANETA

GOROTZA

------------MUTU

ADIA EGIN

------------6. MUSIKA

NOTA

BASAMOR-TUKO

BERDEGUNE

DAUKAZU

------------GAR

HANDIKO SU

NEURRI

------------TURKIAKO

HERRITAR

SABAIAN

TRONADURA

EZARRI

------------SUSTRAI

LARANJA

PERTSONAIA-REN ABIZENA

------------LARRUAZA-LEKO GAITZ

ARTSENIKOA

------------ULTZAMAKO

HERRIA

TOKI

HORRETAN

------------LORE

IKUSGARRIA

LEHEN

------------ERRAZTU

KINKINA

------------ARGI,

GARBIKI

LASTERKA

------------IDAZTEKO

LAPITZ

KANPO,LANDA

------------UDAK

KAPITULU

------------ZATI GUZTIZ

TXIKIA

BIHITEGI,ALETEGI

------------UPEL

BASERRIKO

ABERE

------------SENDABELAR

ORDAINDU

GABE

MASKARA-DETAKO PER-

TSONAIA

------------EGIPTOKO

JAINKOA

ABIATZEN DA

(ALDERAN-TZIZ)

------------AURRIZKI

EKOLOGISTA

UZKER

------------AZKENA ETA

LEHENA

OXIGENOA

------------NORI

ATZIZKIA

KAFEA HAR-TZEKO

ONTZIA

------------500

OGIDUN

EKAI

------------DAGO

ISURKARIAK

------------IZOTZA

FIRURIKAN

ZIRKONIOA

------------GURA, DESIRA

IGOALDI,IGOERA

------------ALDIGAIZTO

AL

DK

ON

TS

ON

AN

-T

EE

RR

EP

IKA

-T

UA

----

----

----

BA

LIO

AI

T

DL

OK

SU

TZ

AR

IA

GZ

UA

ZO

AA

SH

AU

RR

EN

LI

KI

DO

AK

KI

NA

EL

AA

RI

NK

IA

T

AT

AL

SE

LA

UR

U

IR

UR

IK

AA

RD

I

ZR

KA

UT

ER

AO

D

TE

PA

AP

UZ

KE

RO

OG

IT

ZE

KI

KA

RA

TI

AG

ZA

LD

IO

KI

N

D J Z

O A

ZALDI ERO

2014KO URRIAREN 26A 33�

ALEA - ERDIKO KAIERA

POETA IZENA daukan tabernaaukeratu zuten Susa argitaletxe-ko kideek Munduko PoesiaKaierak bildumaren labealdiberriko hiru liburuak aurkezte-ko. Donostiako Egia auzoandagoen Le Bukowskin roundbikoitzean eman zuten argitaratuberri dituzten Emily Dickinson,Carlos Drummond de Andradeeta Miguel Hernándezen libu-ruen albistea. Prentsarako aurre-na, tabernaren kaleko leihoazaintzen duen portzelanazkodalmata txakurraren begirada-pean; eta arratsean publiko oro-korrarentzat, hiru poetak itzul-tzen aritu diren idazleekegindako errezitaldiarekin.Urriaren 16ko arratsaldean,beraz, literatura atsegin dutenentzatLe Bukowski zen egon beharrekolekua.

Poema bat bestearen atzetikedat… barka, entzuten kontzentra-tuta nengoelako zenbatzerik izan eznuen jende kopuru nolanahi polita-ren aurrean aritu ziren errezitatzenAngel Erro, Koldo Izagirre eta JosuLanda. Tabernako eszenatoki roc-keroaren hondoan bertsotan aritze-ko bezala eserita, Beñat Sarasolakaiera bildumaren zuzendaria gai-jartzaile. Punturik ez zen zenbatumunduko poesia txapelketa nagusihonetan.

Bazeukan kontuak bere zailtasu-na, hiru poetak oso desberdinakdirelako, kasik bestelako laguntzarikgabe aritu zirelako –poemaren batenaudioa jatorrizko hizkuntzan etakantaren bat–, eta errezitaldietarajoaten den publikoak ez duelakojakiten une bakoitzean zer eginbehar duen –poema bakoitza buka-tzean txalo jo behar da? Poemabaino lehen? Azken esaldia asma-tzen saiatu behar ote du entzuleak?–.Horregatik beharbada, hotz samarzegoen giroari aurre egin behar izanzion Angel Errok hasieran.

Altxa zen baina, eta tonu barnera-koian, lehen konpasetan zalantzati,Dickinson agertu zen tabernarazuriz jantzita. Sarasolak liburuarensarreran aipatzen du idazle estatuba-tuarraren lana itzultzeak daukan zail-tasuna eta Errok, uste baino erraza-go egin badu ere, Dickinsonekinobsesio txiki bat garatu duela adiera-zi zuen prentsarentzako aurkezpe-nean; beste bi itzultzaileek ere biziizan dute eritasun bera, antologolanaren zati bat ere euren esku egonizanaren ondorioz, seguraski.

Amerikatik atera gabe segi zuengaualdiak Koldo Izagirrek Drum-mond de Andraderen poemak erre-zitatu zituenean. Ahotsa asko behar-tu gabe lortu zuen brasildarrarenhitzak atzeko lerroetan ere entzutea.Kasu honetan itzulpenaren arazoabeste bat izan da: 19 urterekin publi-katzen hasi zen idazlea eta 85 urtere-kin hil. Argitaratutakoa bezalakobeste hiruzpalau liburu publikatubeharko lirateke Izagirreren esane-tan, idazleari justizia egitekotan.

Bitxikeriarako ere eman zuenerrezitaldi zati horrek, Izagirremikrofonora hurbildu baitzen toka-tzen ez zen momentu batean, Cae-

tano Velosok musikatutako poemabaten txanda baitzen. Ikuskizuna-ren ordena saltatu izanagatik barka-mena eskatu zion pasaitarrak Velo-sori… portugesez.

Eta matiz apaletan zihoan gauaJosu Landa atorra gorri flamenkozzutitu zen arte, Miguel Hernándeztaularatzera. Jatorrizko poemenmusikaltasuna euskarara ekartzenasmatzea izan da, berak esandakoa-ren arabera, itzulpenaren gakoetakobat. Olibazaleak ezaguna hatxearnastu eta guzti ekarri zueneanbaieztatu genuen kezka hori buruanizan duela, baita lana arrakastazburutu duela ere: jatorrizko hitzekinPaco Ibañezek egindako abestia osoezaguna izan arren, poema euskarazlehen aldiz entzutea gaueko unegorenetako bat izan zen.

Ekitaldi xumea buelta gehiago-rik gabe amaitu zen. Eta halabukatuko dugu kronika hau ere,handik aurrerakoak egokiagoakbaitira artikulu jotidiaztar bateanagertzeko. n

GorkaBereziartua

Mitxelena

Inportazioko poesia edatenEgiako Le Bukowskin

G.U

.G.

34 � 2014KO URRIAREN 26A

ERDIKO KAIERA - OSASUNA | JABIER AGIRRE |

Babeslea: iametza Interaktiboa

AHORATZEN DUGUN gantzaren%40 erraz identifikatzen dugunez,nahi izanez gero otorduetan albobatera utz daiteke; urdaiazpikoarenzati zuria edo haragi-xerra batenkoipea, esate baterako. Baina gaine-rako guztia, %60, ez dago hainikusgai, janariaren beraren itxura-gatik edo koiperik duen ala ez gukez dakigulako.

Ezkutuko koipe hori berez dagoelikagaietan, dela modu naturalean–ahuakatean, olibetan eta fruitulehorretan, adibidez–, dela prozesa-tzerakoan edo sukaldean prestatze-rakoan erantsi zaielako; hala da, esa-terako, maionesaren edo aperitiboenkasuan. Modu naturalean dagoengantza monointsaturatua izaten da,eta LDL edo kolesterol txarra jais-ten laguntzen du. Bigarren kasuan,ordea, koipea saturatua da, kaltega-rria osasunerako. Hestebete, opilindustrial eta janari “azkar” ugaritanegoten da koipe hori. Gauza beragertatzen da animalia-jatorriko pro-

duktuekin; haragi gorriarekin,esnearekin edota esneki ez desnata-tuekin, adibidez.

Kopuru egokian hartuz gero, koi-peak beharrezko mantenugaiak diragure gorputzarentzat. Organoakbabesten dituzte eta hainbat proze-su metabolikotan parte hartzendute. Bitamina liposolubleen absor-tzioan eta garraioan, esaterako.Halaber, sexu-hormonak eratzendituzte eta energia iturri garrantzi-tsua dira.

Gantzei esker janariak zaporehobea du, baina edozein motatakogantz gramo batek bederatzi kaloriaekartzen dizkio gorputzari. Gehiegiahoratuz gero, gorputzean pilatzenda. Horrek gainpisua ekar dezakeaurrena, eta obesitatea gero.

Zenbat komeni da?Dietistek gomendatzen dute emaku-meek gehienez 65 gramo koipe har-tzea egunean, eta 80 gizonek. Etaerne: frijitutako jakiak eta gurina

saihestu ditzakezu, baina egun bateangailetak, arrautzak, gazta koipetsua,txorizo ogitartekoren bat, fruitu leho-rrak edo ahuakatea bezalako fruituakjaten badituzu, erraz gaindituko ditu-zu adituek aholkatutako zifra horiek.

Zeintzuk dira uste baino gantzgehiago duten jakiak? Hona hemenadibide batzuk: gazta eta urdaiazpi-ko ogitarteko batek 39 gramo koipeemango dizkigu, jogurt greziar batekhamahiru, eta opil batek hamabi.Hurrek 60 gramo koipe inguru ema-ten dizkigute jandako 100 gramoko,oliba beltzek 30, kokoak 26, txokola-te beltzak 24 eta izozkiak bederatzi.Horregatik, gantz kopurua kontrola-tzeaz gain, jatorria ere zaindu beha-rra dago. Aukeratu osasungarrienakbeti; fruitu lehorrak, oliba olioa etaarrain urdinarenak, alegia.

l Saihestu hestebeteen gehie-gizko kontsumoa: pateak, saltxi-txak... Arraina jan haragiaren ordez,koipe gutxiago eta osasungarriagoadu eta. Kendu azala oilaskoari. l Arrautzekin neurriz ibili

–astean hiru inguru har ditzakezu–,esne eta esneki gaingabetuak aukera-tu, eta murriztu gazta koipetsuak,izozkiak eta arrautza duten postreak.l Saihestu jaki prozesatuak,

opil industrialak, aperitiboak etatrans koipeak edo gantz hidrogena-tuak dituztenak. l Sukaldean jakiak labean,

lurrunetan edo plantxan egin itza-zu. Frijituak oso noizbehinka. Era-bili oliba olioa, baina neurriz (bi koi-larakada egunean). l Egin ariketa fisi-

koa modu erregularrean,koipeen metabolismoarilagunduko diozu. n

Kontuz gantz ezkutuarekin

TAM

OR

LAN

-CC

BY

SA

Hestebeteek osasunerako kaltegarria den koipe saturatua izaten dute.

2014KO URRIAREN 26A 35�

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

Herbehereek urrats izugarria eman dute. Europa-ren bihotzean dagoen estatu horrek, Animalien Alde-koen parlamentarien ekimen bati esker, Roundup her-bizidaren salmenta debekatuko du. 2016tik aurreraezin salduko zaie erabiltzaile partikularrei. Rounduphorren osagaia glifosatoa da, gaitz askoren eragiletzatjotzen dena. Dagoeneko Tasmanian, Errusian etaMexikon galarazita dago. Jakinaren gainean zaude.Geurean barra-barra erabiltzen da, baita plaza etalorategi publiko frankotan ere. n

PLATANO JOKOA, jaun-andreak!Irailaren azken igandea da eta,urtero legez, Enrique Abril oiar-tzuarraren izena daraman errebotetxapelketa jokoan da Gipuzkoakoerrebote plazetan. Bizirik dirautenplazetan: Zubietan, Villabonan etaOiartzunen. Beste makina bat hordago, aspaldiko urtetan pilotapunpa eta erreboterik sentitu gabe.Okerragoko atarramentua izandute erail dituzten plazek: Segura,Usurbil... Erreboterako gauzaez.

Gaur Zubietan da partida.Zubieta eta Donibane Lohizune,Zubieta Pilota Elkarteko etaLuzaz Gazteko bi bosnakoak,aurrez aurre. Eder da plaza.Gauza gutxi, pilotariz bizi dagoenerrebote plaza bezain eder.

Jokoan, platanoak (Platanus xhispanica) hitza du. Errebote plazagehienetan platanoak daude aldebietan. Ikusleak abaroan dituzte,udako eguerdietan jokatzen direnpartida horietan. Joko-plazarenmuga ere badira platanoak. Urteromugarrotzen dira, jeneralean, etaplatano motzek non edo handikpuja lehertu behar. Ondorioz pan-panoak alde guztietara, baitalurrean plaza mugatzen duen zin-tarriaren gainetik ere, plazarenzerua bereganatuz. Pilotariek,epaileek eta kantalariek ere gustu-ra hartzen dute zerua kendu etaitzalpean hartzen dituen platanoa.

Panpanoak harantz eta honantzdabiltza pilotari segika. Hara-hone-rakoak hego haizea harrotu du.Lurreko hautsa, lainezaz gainezka,dantzan hasi da, pilota punparenatzetik, pilotarien hanketan zirimo-lan eta, nabarmen putzak hartuta,pasamarrako geldilariek, pilotageratu nahian, burua lurrera bota-tzen dutenean. Kareharri hautsakeztarriak lehortzen ditu, puntu-kantariari galdetu: “Sakeak bi,errestuak esperantza”, kantatu ezi-nik dabil. Gainontzekoon eztarriakere jotzen ditu, baita goitik beherazuriz jantzi ere. Platanoak ere zuri,zuriñaren onddoak ederki jota

dauzka, eta horren lizun zuriarengainean, hauts zuria.

Platanoak jokatu egin nahi etapilota hurbil samar datorreneanpanpanoa luzatu eta laztantzendu. Jokaldiaren seinale, hostorenbat askatuko du. Donibandarpareteko Frederic Karrikaburukbotatakoari erantzunez Zubieta-koak, Joseba Aizpuruak, jotakoariplatanoak zirri egin dio. Bosnajokoko berdinketa izorratu dioetxeko platanoak.“Hamabost eta berro-gei, jaun-andreak”,kantu urratua apenasentzun da. n

JAK

OB

AE

RR

EK

ON

DO

WW

W.G

MO

EV

IDE

NC

E.C

OM

Platanoa gora, platanoa behera

Behea goiko muturrean

36 � 2014KO URRIAREN 26A

ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

QUITO, 1822KO EKAINAREN 16A.Simon Bolivar, Hego AmerikarenAskatzailea, garaile sartu zen Ekua-dorreko hirian. Jendetzaren artetik,neska gazte batek arrosazko eta erei-notzezko koroa bota zion eta jaurti-keta ederki doitu zuen, Bolivarrenbesoetara iritsi baitzen lore-sorta.Bolivarrek eta Manuela Saenz Aizpu-ruk topo egin zuten lehen aldia izanzen hura. Bigarren aldian, Askatzai-leak, lehen elkartze hura gogoan, zeraesan omen zion Manuelari: “Anderea,nire soldaduek zuk duzun tiro trebe-tasuna balute, dagoeneko Espainiarigerra irabaziko genion”. Handikaurrera eta Bolivar hil artean (1830),Manuela haren bikotekide izangozen, gerran nahiz amodioan.

Manuelaren aita, Simon SaenzVergara burgostarra, Juana Maria delCampo Larraondo jatorri bizkaita-rreko oinordeko aberatsarekinezkondu zen 1781ean. Urte batzukgeroago Joaquina de Aizpuru kreo-learekin maitasun-harreman bat izanzuen eta horren ondorioz, 1797anManuela Saenz Aizpuru jaio zenQuiton. Ama erditzean hil omenzitzaion; beste iturri batzuen arabera,haurrak bi urte zituenean hil zen.Amaordeak sasikoa zelako baztertu-ta, Quitoko Santa Katalina komen-tuan hartu zuten.

17 urte zituela komentutik ihesegin zuen, baina gertakariaz ezer gutxidakigu eta Manuela bera ere ez zuengertatutakoari buruzko xehetasunakemateko zale; dirudienez, FaustoD’Elhuyarrek –Juan Jose Elhuyarreniloba eta Fausto Elhuyarren semea–seduzitu eta berehala bazterrera utzizuen neskatoa. 1817an, 20 urte zitue-la, James Thorne mediku ingeles diru-dunarekin ezkondu zen, aurrez aitakhala itunduta zeukalako. Baina horrekez zuen geldiarazi Bolivarrekin bateraborrokara joateko orduan.

1828ko irailaren 25ean Bolivarrenetsaiak San Karlos jauregira (Santa Fede Bogotá, Kolonbia) hurbildu ziren,buruzagia hiltzeko helburuarekin.Manuela haien asmoez jabetu zen eta

erasotzaileak entretenitzea lortu zuen.Bolivarri leihotik ihes egiteko aukeraeman eta, hala, bizia salbatu zion.Horregatik La Libertadora del Liberta-dor (Askatzailearen Askatzailea) ezize-na ipini zioten. Baina horrek ez duesan nahi Manuelak merezitakoonarpena jaso zuenik. Alderantziz.San Karlos jauregian plaka bat ipinizuten gertakariaren oroimenez, bainaidazkunean Manuelaren izena ez daaipatu ere egiten. Historialari batzuekBolivarren itzaleko osagarri erroman-tiko huts gisa deskribatu dute. Bestebatzuek elezahar sexual iluna sortudute haren inguruan, Manuelarenjarrera ireki, aurrerakoi eta proboka-tzaileak gaitzituta. Baina azkenhamarkadetako errebisionismoariesker, Saenz Aizpuruk independen-tziaren heroi gisa jokatutako rolaazpimarratzen duten lanak argitaratudira, eta Hego Amerikako feminis-moaren aitzindaritzat ere jotzen dute.

Bolivar hil eta gero, Manuelaktabakoa saltzen, baleontzientzatidazkiak ingelesera itzultzen etaenkarguzko brodatuaketa gozokiak eginez lortuzuen bizibidea, 1856koazaroaren 23an difteriakjota hil zen arte. n

Itsaspekoak ezomen zuenetorkizunikCORNELIUS DREBBEL (1572-1633) asmatzaile holandarrakeraiki zuen historiako lehenitsaspekoa. Jakue I.a Ingalate-rrako erregeak asmatzaile gisakontratatu zuen eta Drebbelekhorrelako itsaspeko ontziaketorkizun handia zutela ulerta-razi nahi izan zien BritainiarArmadako kideei.

Arrantzontzi bat hartu, egu-rrezko estalkia ipini eta denalarru koipetuaz estali zuenasmatzaileak. Tramankuluahamabi arraunlarik mugiaraz-ten zuten, arnasteko hodi baterabiltzen zutenak.

Ontzi bitxiak lehen urpekobidaia Tamesis ibaian eginzuen 1620an edo 1621ean, etahamabi oineko sakonerara iri-tsi zen (3,6 metro, gutxi gora-behera). Badirudi erregeakgogo onez hartu zuela erakus-taldia, baina Britainiar Arma-dak ez zion gailuari erabileramilitarrik aurkitu eta Drebbe-len ekimenak beste hiru mendebehar izan zituen aurrera egite-ko. n

Arrastoak

RO

YA

LSU

BM

AR

INE

MU

SEU

M

Cornelius Drebbelen itsaspekoaTamesis ibaian, G.H. Tweedalekmargotua. XVII. mendeanasmatu zuen Drebbelekitsaspeko ontzia, baina harkabiatutako bideak ez zuen XX.mendera arte jarraipenik izan.

MO

ON

ME

NT

UM

Manuela Saenz Aizpuru,Askatzailearen Askatzaile

Manuela Saenz Aizpuru (1797-1856)Simon Bolivarren bikotekide etaborrokakide izan zen zortzi urtez.

2014KO URRIAREN 26A 37�

TERMOMETROA

XABIER ITURBE OTAEGI

Urriaren 24an Kutxaren batzar orokorrak banku fundazio bihurtu ala ez bozkatuko du. Erabaki garrantzitsu horren aurretik bildu gara finantza erakundeko lehendakari Xabier Iturbe

Otaegirekin (Pasaia, 1963), Kutxak eta Kutxanbankek hartuko duten norabideaz galdezka.

| URKO APAOLAZA AVILA |Argazkiak: Dani Blanco

«Ez gaitezen engaina, Kutxanalderdiak eta sindikatuak

daude, eta berdin segituko du»

Zer aldatuko da Kutxan urriaren 24tikaurrera?Egia esateko oso gauza gutxi. Egonbeharrean 80 pertsonako batzar bat,egongo dela 15 pertsonako patrona-

tu bat. Hori da aldaketa nagusi baka-rra. Orain arte pertsona horiek pro-posatu izan dituzte GipuzkoakoAldundiak, Donostiako Udalak,Batzar Nagusiek, langileek eta beze-

roek; bada hemendik aurrera bezero-ek ezin izango dute proposamenikegin, Kutxak ez duelako bezerorik,bezeroak Kutxabankenak dira. Patro-noak izateko eskatzen diren baldin-

38 � 2014KO URRIAREN 26A

TERMOMETROA - XABIER ITURBE

tzak ere aldatuko dira, lehen bainoaskoz gogorragoak dira. Alde bate-tik, curriculum profesional eta espe-rientzia bat eskatuko da, eta bestetik,bateraezintasunak daude: politikoekezin dute patronatuan egon, etakargu publikoek ere ez.

Baina izaera mantendu egiten da,pribatua eta soziala, helburuak ereberak dira, erabakiak hartzeko meka-nismoa ere bai… Bestalde, karguenluzapena laburtu dugu, lehen hirumandatu izan zitezkeen, orain gehie-nez bi. Eta kontrol publikoa EuskoJaurlaritzak eta Espainiako Bankuakegingo dute.

Nola mantenduko du Kutxak kontrolpubliko eta soziala, erabakigune nagu-sia 15 patronoren eskuetan geratukobada?Orain ere hala dago, orain hamabostlagun daude administrazio kontsei-luan eta 80 batzarrean.

Baina hemendik aurrera patronatuakahalmena edukiko du patrono horiekizendatzeko…Ez, Batzar Nagusiek. Lau urtetikbehin proposatuko dituzte.

Proposatu, baina izendatu?Proposatutakoak izendatzen dira.

Demagun hurrengo foru hauteskun-deetan Batzar Nagusietako kolorepolitikoa irauli egiten dela. Bermatudaiteke horren ordezkaritza egongodela patronatuan?Bai, hori diote estatutuek. PatronoakBatzar Nagusiek proposatuko dituz-te eta Kutxako patronatuak egingoduena da formalki hori onartu. Atze-ra bota ditzake bateraezintasun etaprofesionaltasun irizpideak betetzenez badituzte.

Orduan, proposamen hori loteslea da,irizpide horiek betez gero behartutadago onartzera? Juridikoki ez dugu loteslea dela jarri,zeren hori joan zitekeen legearenkontra. Legeak esaten du patronoakpatronatuak izendatu behar dituela.Baina sortu dugun mekanismoa daBatzar Nagusietatik ateratako izenakzuzenean patrono izateko. Horrekbermatzen du ordezkaritza soziala.Azkenean Kutxa gipuzkoarrena daeta Gipuzkoa hoberen ordezkatzen

duena Batzar Nagusiak dira. Lehena-go ere Gipuzkoako ordezkaritza bategon behar zen Kutxan (udalak,bezeroak…). Baina ez gaitezenengaina, atzean alderdi politikoak etasindikatuak daude. Berdin segitukodu denak, hor aldaketarik ez dago.

Patronatuak protektoratu bat izangodu, kasu honetan Eusko Jaurlaritzaizango da, baina banku fundazioenerabaki estrategikoetan eragin deza-ke? Esaterako, eragotzi dezake Kutxa-banken kapital pribatua sartzea? Jaurlaritzak egin behar duena da kon-firmatu Kutxak legea eta helburuakbetetzen dituela. Baina hori orain erehorrela da. Erabaki estrategikoakhartu direnean, hiru kutxen fusioaadibidez, Jaurlaritzaren baimenabehar izan dugu, eta legezkoa baldinbada noski emango dizula.

Beraz, Jaurlaritzak zaintzen duena dalegea betetzen den hala ez. Fundazio guztiekin bezala. Funda-zioak oso araututa daude eta gober-nuak bermatu behar du bere helbu-ruetara egokitzen direla.

Mario Fernándezek esan zuen aurrezkikutxek Kutxabanken duten partizipa-zioa %30era jaitsi beharko dutela. Zukere gauza bera pentsatzen duzu?Berak bere iritzia eman zuen etaaurreikuspen bat egin zuen. Ni eko-nomialaria naiz, baina etorkizunaasmatzen ez dut ikasi.

Baina aurreikuspen bat edukiko duzu.Nik uste dut %100 mantentzen zailaizango dela, baina seguruenik %51tikez dugula jaitsi behar izango.

Zeinek presionatzen du hori hala izandadin?Europako Banku Zentralak, Troikaketa Espainiako Bankuak. Presiona-

tzen diote Kutxabanki eta baita fun-dazioei ere. Fundazioei, esaterako,[Espainiako aurrezki kutxen eta fun-dazioen] lege honen bidez. Legeakesaten du banku batean %30 bainogehiagoko partizipazioa daukatenfundazioek finantza plan bat eginbeharko dutela. Plan hori EspainiakoBankuak onartu behar du eta ezbadizu onartzen, eskumena daukazuri saltzera behartzeko. Presiomodu bat da hori.

Aurrezki kutxak, orain dauden gisan,banku fundazio bihurtzera ere behar-tzen ditu. Zuretzako lege hori ona da? Lege hori baldintza bat da, EuropakEspainiari jarritakoa dirua emateko.Honek denak arrazoi bat dauka:Espainiako finantza sistemak diruasko behar zuen bankuak kapitaliza-tzeko eta dirua Europari eskatu

behar izan zion. Honek 100.000milioi euroko [kreditu] linea batjarri zion, baina baldintza bate-kin: “Ez dut nahi berriz nirega-na etortzea diru bila”. Hori ber-matzeko Espainiako bankuguztiek kaudimena izan behardute, eta ez bakarrik bankuek,akziodunek ere, hurrengoanbankuek huts egiten baduteakziodunek jar dezaten dirua.

Hori da Europarekin sinatutakomemorandumean jartzen duena?Zuk niri dirua eskatzen didazu etanik jartzen dizkizut baldintza batzuk,edozein bankuk bezala.

Kutxabankek amaitu dezake bankuhandi batek absorbituta?Noski. Baina ez dakigu non bukatudezakeen, guk eramaten duguntokian edo merkatuak eramaten duentokian bukatuko du.

Gaur egungo norabidea ikusita, ez dabaztertzen horrelakorik?Ez dut inor ezagutzen nahi duenikKutxabankek amaitzea beste bankubatek janda. Baina horretarakobanku sendo bat behar duzu. Kutxa-banken erronka nagusia ez da priba-tizatuko den ala ez, ez dira kontukorporatibo horiek, erronka nagusiada negozio sendo bat edukitzea,banku komertzial bat delako, betiizan da, sorreratik kutxak izan direnbezala.

“Legeak esaten dupatronoak patronatuakizendatu behar dituela. Baina Batzar Nagusietatikateratako izenak zuzeneanpatrono izateko mekanismoasortu dugu”

2014KO URRIAREN 26A 39�

XABIER ITURBE - TERMOMETROA

Gipuzkoako Aldundiak Kutxa fundazioarrunt bilakatzeko egindako proposa-mena “berandu datorrela” esan zuenadministrazio kontseiluak. Halakoproposamen bati lehenago heldu izanbalitzaio, egingarria litzateke?Gipuzkoako Aldundiarena ez daproposamen bat, bi ideia dira:Kutxak bere akzioak salduko dizkiodoan diputazioari eta udalei, etahauek akzioengatik jasotzen dituztenirabaziak bueltatuko dizkiote Kutxa-ri. Landu behar da nola salduko direnakzioak, nola bermatuko duzun diruhori, nola udalek eta Aldundiak ezduten ondarea salduko, Kutxarenpresentzia Kutxabanken, estatutuak,patronatua… Proposamen batekexekutagarria eta tramitagarria izanbehar du; hori dena zehaztu gabedago. Ikusi duguna da juridikokibideragarritasunik ez duela, eta argidago abenduaren 29rako ez dueladenborarik ematen, ordurako edotransformatuta gaude edo transfor-matzen gaituzte.

Aldundiak iragarri du auzibidea irekikoduela bere proposamena Kutxako

batzarrean ez bada eztabaidatzen.Irudi luke eztabaidari uko egiten diolaadministrazio kontseiluak.Batzarrean eztabaidatu daiteke etaseguru gai hau aterako dela eta ezta-baidatuko dela.

Baina gai ordenan ez dago.Ez, administrazio kontseiluan onar-tutako gai ordenan ez dago sartuta.Eskaera bat dago eta begiratzen arigara ea nola konpondu dezakegun,oraindik ez dugu erabaki.

Kutxaren zuzendaritzak beste alterna-tibarik aztertu du, banku fundaziobihurtzeaz gain? Bide gehiago aipatuizan dira: kreditu kooperatibarena,banku publikorena… Egon da besteazterketarik mahai-gainean?

Ez dira nahastu behar kutxak etaKutxabank. Banku kreditua esatendutenean, Kutxabanki buruz ari dira.Kutxek bi aukera ditugu: banku fun-dazio ala fundazio arrunt bihurtu.Guk argi dugu legea beteko dugula,

eta ez dugu inolako arazorikbanku fundazio izateko. Ezdugu ikusten zer abantailaduen fundazio arrunt batek.Arazoa ez da banku fundazioizan ala fundazio arrunt,hemen arazo bakarra daKutxabanken akzioen %32dugula, eta lehen esanmoduan, legeak ez duela uzten

%30 baino gehiago edukitzea.Kutxak, arazo bat izatekotan %2koadu, oso txikia.

Eta nola konponduko duzue? Esatera-ko, EAJk Gipuzkoako Aldundiari eska-tu dio Kutxari erosteko Kutxanbankenakziotan dituen 10 milioi euro.Behin banku fundazio bihurtutaEspainiako Bankuak eskatuko digufinantza plan bat egitea, eta horreta-rako zirkular bat prestatzen ari da,baina oraindik ez dugu ezagutzen.

“Ez dakigu non amaitu dezakeen Kutxabankek, guk eramaten dugun tokian edo merkatuak eramaten duen tokian amaitukodu. (...) Ez dut inor ezagutzen nahi duenik Kutxabankek amaitzea beste banku batek janda”.

“Aurrezki kutxek Kutxabankenduten partaidetza %100eanmantentzea zaila izango da,baina seguruenik ez dugu%51tik jaitsi behar izango”

40 � 2014KO URRIAREN 26A

Ezagutzen dugunean erantzungodiogu.

Banku fundazio bihurtzeko erabakihori, borondate politikoa egonez gero,etorkizun batean aldatu daiteke?Bai.

Zein litzateke formula?Bihurtu nahi duzunaren araberakoerabakiak hartzea. Muga bakarradago: banku baten %10 bainogehiago baldin baduzu edo bankuhorretan kontseilari bat izendatzekoaukera baldin baduzu, behartutazaude banku fundazio izatera. Ezduzula hori izan nahi? Bada %10etikjaitsi behar duzu eta ez duzu ezeskubiderik ez eraginik eduki behar

Kutxabanken. Hori nahi dugu?Kutxak ez edukitzea eraginik Kutxa-banken? Ez.

Estres testen emaitzak laster jakingodira eta lasai zaudetela adierazi duzue.Zer neurri hartu duzue konfiantza horiizateko?Estres test bat argazki bat da. Hirukutxa ginenean estres testetan lehe-nengo postuetan egon gara beti,bai Vital, bai BBK eta baita Kutxaere. Elkartu eta gero ere Kutxaban-kek balantze sendoena daukaEspainia mailan, horregatik ustedugu lehenengo postuetan azaldu-ko garela. Banku baten argazkiaoso gutxi aldatzen da urte batetikbestera.

Kutxabankek hainbat enpresetanzituen partizipazioak saldu ditu. KutxakDonostian zituen hainbat eraikin histo-riko ere bai. Guk saldu dugun bakarra eraikinhonen zati bat izan da, Aldundiari,berak eskatu digulako. Eta negoziake-tetan gaude Garibai kaleko solairubat saltzeko. Zergatik? Ez dugulakobehar. Hiru aurrezki kutxak elkartugarenez eraikin gutxiago behar ditu-gu. Eta partizipazioak Euskaltelen etaIbermátican jaitsi ditugu. Euskaltelen%50 izaten segitzen dugu eta Ibermá-tican bigarren akziodunak gara.

Zein helburu du horrek?Enpresa baten %50a baino gehiagobaduzu, zure kontuetan bere partidaguztiak finkatu behar dituzu. Gukgure banku-kontuetan edukiko geni-tuzke telekomunikazioetako diru-sarrerak, Euskalteleko langileak,Ibermáticako beste 3.000 langile…Horregatik da inportantea %50etikjaistea, bestela kontuak ez dira gar-biak.

Basilea III-ko akordioek ere derrigor-tzen dute partizipazio industrialak jais-tea.Bankua tartekari bat da, hartzen duguaurreztaileen dirua eta behar duenariuzten diogu maileguen bidez. Basi-leak dioena da bankuak horretan jar-dun behar dugula, aurrezkietara etainbertsiora. Ezin ditugu aurrezkiakakziotan inbertitu, zatik txiki bateanagian bai, baina ez gehiegi. Beregaraian bankuek industria-zorroazuten, baina hori kendu egin zuten,eta kutxak ere bide beretik goaz.

Nazioarteko Diru Funtsak esan duEuropako bankuek oraindik ez dutelakredituak emateko nahikoa gaitasun.Zein egoeratan aurkitzen da Kutxa-bank?Gu kredituak emateko deseatzengaude. Beste gauza bat da horretara-ko eskaera behar dela eta gaur egunoso baxua da.

Baina gaitasuna badago?Bai, gaitasuna eta gogoa, gure nego-zioa delako. Baina enpresa txiki etaertainei dirua uzteko inbertsioakegon behar dira, eta enpresak ez diraezer inbertitzen ari. Inbertsiorik ezbadago kreditu eskaerarik ere ez.

“Guk hipoteka pila bat dauzkagu, azkeneko 30 urteotan egindakoak, etahorietatik bizi gara, ez egiten ari garen berrietatik”.

2014KO URRIAREN 26A 41�

XABIER ITURBE - TERMOMETROA

Orduan, Kutxabanken egungo negoziolerro nagusia zein da? Zerk tiratzen duKutxabanketik?Partikularrek, euskaldunen aurrez-kiak, baina horiek beheraka doaz.Hipoteka-maileguek duela bost urteematen zutenaren herena ematendute, etxeak hiru aldiz gutxiago sal-tzen direlako.

Hipotekak jaitsi badira eta kredituakere ez badira ematen, nonbaitetikatera behar dira etekinak… Guk hipoteka pila bat dauzkagu,azkeneko 30 urtetan egindakoak etahorietatik bizi gara, ez egiten arigaren berrietatik. Balantze bat dauka-gu, oinarri bat, baina hori jaisten arida, hau bainera bat bezala da: baine-ra beteta genuen, baina azkenekobost urtetan gehiago joaten zaiguzulotik iturritik datorrena baino.Balantzea jaisten ari da, urtero %3-4.Kutxabanken etorkizuna bermatutaegongo da lortzen badugu bainerabeteta edukitzea.

Eta jaitsiera horri aurre egiteko, zein dabidea?Ekonomiak suspertu egin behardu. Orduan inbertsioak egongodira, enpresak, jendeak soldatare-kin etxeak erosiko ditu, ekonomiaigoko da, eta hala, guk kredituakemango ditugu. Finantza arloa daekonomia errealaren beste aurpe-gia, txanpon beraren beste aurpe-gia. Baina finantza arloak ezin dumugitu ekonomia erreala, hori jen-deak mugitzen du.

Hain zuzen Euskal Herriko ekonomiaerreala finantzatzea izan da aurrezkikutxen funtzio nagusietako bat. Baina

Kutxabanken, azken urtean inbertsiofuntsen kudeaketaren negozioak egindu gehien gora. Kutxen negozio zati inportanteenapartikularrak dira eta beti izan dahorrela. Duela 30 urte arte debekatu-ta zuten enpresekin lan egitea, sortueta lehenengo 100 urtetan partikula-rrekin baizik ez zuten lan egin, gor-dailuekin eta maileguekin, batez erehipotekak. Azkeneko 30 urteotansartu gara enpresa munduan, bainaizan da zati txiki bat, gure balantzea-ren %15-20 izan dira eta horrelajarraitzen du.

Herritarrek ordaindu ezin zituzten 340milioi euroko zorra “funts espekulati-bo” bati saltzea erabaki zuen Kutxa-bankek. IRPH indizeekin ere auzitanamaitu duzue, etxegabetzeak hordaude... Halakoek herritarrengankonfiantza eza sor dezakete Kutxa-bank hartzen ari den norabideareninguruan?Gure negozioan helburua da aurrez-kiak hartu eta behar duenari uztea,eta uzten diozun horri, egokitzenzaionean, kobratzea. Saiatu beharduzu kobratzen, zure obligazioa da,ez delako zure dirua, beste batzuen

dirua da. Guk gestio hori egitendugu, eta azkenean, kondarrakkobratzeko ahalmenik ez dugunez,frakdun kobratzaileen antzera ari-tzen diren enpresa espezializatuakdaude: hartzen dituzte bankuenkondarrak eta beraiek kobratzendute. Hori orain eta beti egin izanda, ez da gauza berria.

Agian krisiarekin ageriago geratu dahori?Orain mundu guztiak begiratzen diebankuei eta egiten dugun guztia aridira aztertzen gauza berri bat izan-

go balitz bezala, baina hau betiegin izan da. Norbaitek etxea ezbadu ordaindu negoziatzenduzu, eta ez bazara adostasunbatera iristen, etxearekin gera-tzen zara. Bankuen negozioabeti izan da horrela eta beti izan-go da, poliziarena den bezalaisunak jartzea eta ogasunarenazergak kobratzea.

Ada Colauk PAHko buru zenakesana da Kutxabank dela Espai-niako Estatuan modu gupidaga-

beenean jokatzen duen bankua.Nik uste dut erabat alderantzizdela. Ordaintzen ez dutenen%99arekin adostasunera iristengara. Eta hori datu bat da. Gukutxak gara, beti izan dugu sentsi-bilitate berezi bat eta hala duguKutxabanken ere, jende berdinadelako. Azkeneko momentuanbaino ez, eta beste erremediorik ezdagoelako, etxearekingeratu behar izatendugu. Baina ez da gureborondatea, ezta guredesioa ere. n

“Kondarrak kobratzekoahalmenik ez dugunez,frakdun kobratzaileenantzera aritzen direnenpresa espezializatuakdaude eta beraiekkobratzen dute. Hori oraineta beti egin izan da”

42 � 2014KO URRIAREN 26A

TERMOMETROA

50 URTE Gasteizko ikastolarik zaha-rrenak, eta askoz ere gehiago, aldiz,Andoni Perez Cuadradok (Gasteiz,1926) gerra aurrean Arabako hiri-buruan zen giroa umetan ezagutu-tako lekuko bizia. “Zazpi urtenituen ikastolan sartu nintzenean”.Andonik, izan ere, izen horixe dara-bil Zapatari kaleko Euskal Eskolaaipatzen duen aldiro: ikastola. EAJ-ren ekimena zen, ezinbestean.“Ikastolan Pilar Landaburu genuenandereño”. 1933an hasi zen Andoniikastolan, eta orduko ikasleenzerrenda osorik inon gorde ez badaere, aski informazio osatua ematendigun erlikia batek argibide parega-bea ematen digu. “Nire anaia Jose-txuren jaunartzeko oroigarria dau-kat. Done Mikel parrokian eginzuen jaunartzea, 1936ko uztailaren5ean, gerra hasi baino hamabostegun lehenago! Bada, oroigarrihorretan egun hartan jaunartzeaegin zuten ikastolako haur guzti-guztien izenak datoz. Horixe bai-tezpadako zerrenda!”.

Ikastola izan, Euskal Eskola izan,gaztelaniaz erakusten zuten, Erre-publikaren eskola nazionaletanantzo. “Gurean, dena den, erlijioeskola ematen zuen Etxebeste anaiajesuitak, eta Errepublikaren eskole-tan ez bezala, gurutzea genuengelan. 40ren bat ikasle ginen”.

Zerutik jakina da eskolaz kan-poko ekintzak nagusi direla gaur

egun, baina orduan ere ikasleekbazuten hortik. “Iluntzean –ezegunero ere, baina bai astean zen-bait aldiz–, zazpiak alde horretan,beste zenbait ekintza izaten zirendelako eskola hartan: Gaztetxuakesaten zitzaion [Euzko GaztetxuBatza, EAJk gerra aurretik hau-rrak bere girora ekartzeko ekime-na]. Han, euskarazko eskolak, dan-tza, antzerkia… eta horrelakoakegiten genituen, hainbat pertsonalarriren ardurapean: Uralde, Julian

Agir re, Atorrasagasti ahizpak,Castresana, Peli Presa, Estibaliz,Maritxu Alava... Gaztetxurik ezbazen, arkupe plazako [PlazaBerria, edo Espainia plaza, gauregun] batzokira joaten ginen”.Hiru urte iraun zuen giro horrek.Gero, ez ikastola ez Gaztetxu,zuztarretik zapuztu zuten Andoni-ren eta gainerako umeen bidea.1936ko uztailean matxinatu Fran-co, ikasleak oporraldian zirela, etaondoko irailean ez zen ikastolarik

50 urte bete ditu aurten Olabide Ikastolak Gasteizen, 1963ko abenduaren 4an hasi baitzirenzenbait ume, banaka-banaka, Izaskun Arrue maistraren etxeko eskaileretan gora. Gasteizkoikastolarik zaharrenaren hazitzat daukate Zerkabarren kaleko 9. zenbakiko etxea –Arrueren

bizitokia, alegia–, baina hazi hura baino lehen ere izan zen besterik. Ikastolaren 50.urteurrenak 1963 aurreko garaietara bidaia egiteko parada eman digu.

OLABIDE IKASTOLAK 50 URTE

| MIEL A. ELUSTONDO |

Ikastola baten historiarensorrerak gordetzen duena

Izaskun Arrue irakaslearen ikasleak, Zerkabarren kaleko ikastolan, 1964ko otsailean.

2014KO URRIAREN 26A 43�

OLABIDE IKASTOLAK 50 URTE - TERMOMETROA

ez inolako euskal eskolarik. Hiruurte izan ziren. “Gerra, eta handikatzera, klandestinitate gorria!”,Andoni Perez Cuadradok esangustu duenez.

KlandestinitateaAndoni Perez Cuadradoren arabe-ra, gerra ondoan Gasteizen ezagu-tzen den euskarari buruzko lehe-nengo ekintza Andoni UrrestarazuUmandiren eskutik etorri zen. PerezCuadradok Bidegileak bilduman ida-tzia duenez, Urrestarazu Santande-rren –bi urtez–, eta Larrinaganeduki zuten kartzelan preso. Ondo-ren, egonaldia egin zuen Donos-tian. “Azkenik, Gasteizera itzuli zeneta bertatik hasi bere bizitzako lanaizango zena: euskararen irakaskun-tza (…) Gogora dezagun, unebatez, zer izango zen 1942ko Gas-teiz hura, Umandik aurkitu zuenaespetxea utzi zuenean.

Giroari gutxi begiraturik, unehartantxe hasi zen, etxean, euskarairakasten bertara hurbiltzen zire-nei”. Hamasei urte zituela, haiekinbat egin zuen Perez Cuadradok,beste zenbait lagunekin batera.

Pedro Anitua, Ramon Narbaiza 80taka urte gainean, eta gauzakoker esango ote dituen kezkatanbere izena ezkutatu nahiago duenlekukoak kontatua dakigu. AndoniUrrestarazuren ikasle izan zen, etabertatik bertara bizi izan zuenorduko giroa. Are, historia honenkate-begi galdua dugu gure lekukoezkutu hau. Elizbarrutiaren Ikas-tun Eskolan hasi zen 1945ean,Arana kalean, hamalau urte bete-tzean. Pedro Anitua apaiza izanzen eskola haren eragile; eibartarraAnitua, hango Arma-eskolarengisakoa egin nahi bide zuen, lane-ko adinean ziren gazteei aukeraeman lanbide bat ikas zezaten.Anituak, Soraluzeko plaentxiarraizan zuen ondoan: Ramon Narbai-za, behar zen lekuan egon ohizena, nahiz eta bere burua agertuzale txikia izan, itzalean nahiagozuena beti. Gasteizko seminarioaBizkaiko eta Gipuzkoako apaizgaigaztez beteta zegoen garai hartan,eta dudarik ez, euskal kontzientziapizten lan egin zuten batek bainogehiagok. Sasoi hartan, “tandem

bikaina osatu zuten Anituak etaNarbaizak”, esan digu Jose Anto-niok.

Ikastun Eskolan mekanikariikasi zuen gure ber riemaileak.1942an ireki zuten eskola, eta hiru-garren promoziokoa izan zen gurelekukoa. Ikastun Eskola hartanizan ziren, adibidez, ObdulioLopez de Lacalle, Anjel Aranzabal,Jose Antonio Arriola, Peli Martineta beste hainbat. Eta ikasketahaien barruan, bateko tornu etabesteko torloju, erlijio eskolak.Aldi berean, Elizbarrutiak etxe batjaso zuen dohaintzan Nieves Canokalean, Villa Nieves, elizak irakas-kuntza-lanean erabil zezan agin-dua emanik. Han, neskentzakoeskola ireki zuten, haiek jantzigin-tzan eta administraritzan trebatze-ko asmotan. Hango irakasleetanezagutu bide zuen On RamonNarbaizak Umandiren ar rebaTerese Urrestarazu, irakasle-ikas-ketak egina baitzen Terese. Loturahorrek indar hartuko zuen urtebatzuk geroago.

Andoni Urrestarazu ‘Umandi’Dakigunez, On Ramon Narbaizakez zituen, bakarrik, erlijio eskolakeman. Mendi-irteerak antolatuzituen edo haietan parte hartu zuen.Mendi tontorretan meza eman erebai, askotan. Mendialdi haietan bategin zuten Arana kaleko mutil ikas-tunek, zein Villa Nieves hartako

neskek. Giro horretan bultzatuzituen gazte haiek On Ramon Nar-baizak euskara ikastera. Izan ere,horretan zen 1951n Andoni Urres-tarazu Umandi Gasteizen, San Anto-nio kaleko etxean, trenbidearenkontra-kontra. Euskarazko eskolahaietan zen, laster, gure berriemaileanonimoa. Honek, oraindik gordeadu Andoni Urrestarazuk 1953anParisko erbestetik jasotako eskuti-tza; gordeak ditu, era berean, irakas-leak banatu ohi zizkien orrialde-oharrak, eta haiekin batera, orrialdehaiexek baliatuz Urrestarazuk osatu-tako gramatika, Euskal-Eliztia (euz-keraz idatzita), 1955eko edizioa,gero!, Parisen ondu zuena. Izan ere,1951ko bi eguneko grebari jarraikizitzaion errepresioak kolpe latzaeman zion EAJren sareari Gastei-zen, eta Umandi –eta gainerakolagunak– ez ziren onik irten. Uman-di, hasteko, Bakea kaleko kartzelaneduki zuten, eta, ondoren, Arabakohiriburutik 100 kilometrora aginduzioten. Huescan eta Iruñean ibiliondoren, Hondarribitik HendaiaraBidasoa itsasbeheran igaro, eta IparEuskal Herrian egonalditxoa eginikParisa jo zuen. “Egun batean, Ando-niren euskarazko eskolara joan beti-ko moduan, eta haren arrebak besteinork ez gintuen hartu. Andoni kan-pora joana zela esan zigun. Hirulagunek ihes egin zuten, hirurakEAJkoak. Handik egun batzuetara,haiek Iparraldera onik heldu etaetxean jakinarazi zutenean jakingenuen guk ere zer zen haien ‘kan-pora joatea’”. Gure lekukoaren esa-nak dira. Urteak geroago, Gasteizkoeuskaltzale historiko Peli Martinekidatzirik utziko zuenez, Andoni

1933an Pilar Landaburu zen irakasleGasteizko “ikastola”n.

44 � 2014KO URRIAREN 26A

TERMOMETROA - OLABIDE IKASTOLAK 50 URTE

Urrestarazuren euskara eskolakezinbestekoak gertatu ziren Araba-ko hiriburuko gazte haiek “euskalkontzientziaz” jabe zitezen. Urresta-razuren ikasleen artean ziren, gurelekukoarekin batera, Obdulio Lopezde Lacalle, Anjel Aranzabal, PeliMartin, Jose Antonio Arriola…hots, Elizbarrutiaren Ikastun Esko-lan On Ramon Narbaizaren eskutikikasten jardundako gazte haiexeta-koak!

Ramiro Maeztu InstitutuaUmandi erbestean, baina sua piztu-rik, 1957an, euskarazko eskolakematen hasiko ziren Gasteizen,Ramiro Maeztu Institutuan, gauregun legebiltzarraren eraikina denhorrexetan. Antolatzaile, hots han-diz, Filologia eta Euskal IkasketenRamiro de Maeztu Institutua asma-tu zuten. Arabako Hezkuntza etaKultura Lurralde Ordezkaritzarenbabesean jardun zuten, eta zenbaithitzaldi ere eratu zituzten, JoxemielBarandiaran, Koldo Mitxelena,Arrue, Juan Gorostiaga… hizlarizirela. Urte bat geroago, 1958an,lehenbiziko gogo-jardunak euska-raz Gasteizen, San Antonioko eli-zan; Erreparadoratan, inola ere.

Peli Martinek idatzia utzi zuenez,udalari egin zioten erran delako ins-titutuan euskarazko eskolak eratzekoeskaria. Alkateak, berriz, gobernado-re zibilari jakinarazi zion, eta honekbaietz, baina esanez udalak ez zuela

gisako ekimena baimentzeko ahal-menik, Hezkuntzako LurraldeOrdezkaritzak zuela eskumena, ezbeste inork. Gobernadoreak, jakina,bere sokako zuzendaria izendatu etaabiarazi ziren euskarazko eskolahaiek. Peli Martinen arabera, lotsaga-be xamar eta ausardia handiz, “eus-karazko eskolak klandestinitatetikateratzeko garaia zela uste genuen.Izen-ematea ireki, eta sekulakoaerantzuna: 244 lagunek eman zutenizena lehenengo urtean, 1957an!”.

1959an, beste urrats bat: martxo-aren 15ean, Raimundo Olabiderenjaiotzaren 90. urteurrenaren karie-tara, omenaldia antolatu zuten hiri-ko Principal antzokian orduko eus-kaltzaleek, Euskaltzaindiarekinharremanetan eta Arabako ForuAldundiaren eta Gasteizko Udala-ren babesean.

1962an bertan behera utzi beharizan zuen bere bidea Filologia etaEuskal Ikasketen Ramiro MaeztuInstitutu hark. Urte hartan, Mugi-menduaren Lurralde Batzordeakberealdiko asmoa izan zuen: euska-razko eskolak institutu hartatik

atera eta Mugimenduaren BulegoNagusira eraman nahi izan zituen.Inork ez zuen ontzat hartu leku-aldatze hura. Hasteko, inork ezzuen izena eman. “Horrela deseginzen Filologia eta Euskal IkasketenInstitutu hura, eta, harekin batera,gure hirian euskara ikasten saiatuziren ikasle taldeak”, Peli Martinenidatzietan. Dena den, ez zen amaie-ra izan. Jendea eginahalean saiatuzen, harik eta Jesus Obrero ikaste-txean berriz ere euskarazko eskolakematen hasi ziren arte. Geroago,Arte eta Lanbide Eskolan ere eman-go zituzten.

Ezkongabeak ezkonduGiroa hori zelarik, nola sortu zen,zehatz eta mehatz, Gasteizko lehen-biziko ikastola hura, aurten 50 urtebete dituena? Lekuko anonimoakdu giltza: “Zer izango zen, bada!1945ean Ikastunen Eskolan ginenhaiek, gazte ezkongabeak, ezkon-duak ginela 1960an, eta hiru-lauurteko seme-alabak genituela!Ordurako, abertzaletuak ginen,nazionalista ginen, sentimenduagenuen, eta Peli Martin ea haurrakeuskaraz eskolatuko genituen gal-dezka etorri zitzaigunean, baietzerantzun genion!”.

Eta, horrela, 1963ko abenduaren4an, eta ondoko egun edo hilabe-tean, Gasteizen gerraondoan izanzen lehenbiziko andereñoaren etxe-ko eskaileretan gora –Zerkabarrenkalea 9, laugarren solairua ezkerre-ko atea–, umeak eraman zituztengurasoek Olabide Ikastolaren haziaerein zuten. Umeak ziren ItziarLopez de Lacalle, Arantza Aranza-bal, Iñaki Arriola, Pedro IgnazioElosegi… eta Izaskun Arruerenseme zaharrena –Rafael Pikatoste–,beste zenbaitekin batera. Itziar…Arantza… Iñaki… ElizbarrutiarenEskolan On Ramon Narbaizarekin,eta honekin mendian, eta honekeraginik Andoni Urrestarazu Uman-diren euskarazko eskoletan ibilitakoneska eta mutil gurasotuen seme-alabak.

Gerra aurrean jarri zuten harriharen gainean jasozuten Olabide Ikastolahau. 50 urte, baina,zinez, askoz gehiagoere bai. n

1957an, 244 lagunekeman zuten izenaeuskarazko eskolakemateko

Ikastolako haurren jaunartzea Estibaliz santutegian 1967. urte inguruan, IxidroBaztarrika gidari.

2014KO URRIAREN 26A 45�

EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

EGUNGO EBOLA EPIDEMIA, 2013ko abenduan sortua,garai berrietako osasun publikoko larrialdi latzena da,Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Mundua ezdago ondo prestatuta ebolaren moduko larrialdi latz etajarraituari erantzuteko, zuzendari nagusiak esan zuenez.Hurbileko historian biosegurtasuneko 4. mailako birusbatek –existitzen den gorena– ez du sekula hainbestejende kutsatu, ezta hain azkar eta hainbesteko zabalkun-dearekin ere: oraingo ebola-agerraldian 8.399 kasu zeu-den zenbatuta joan den astean eta 4.033 hildako eraginditu. Birus honen kontra ez dago, ez txertorik ez trata-mendurik.

Zergatik oraindik ez dago txertorik? Abandonatutadagoen Afrika behartsua delako kutsatuena, eta ezEuropa edo Amerika. Obama ez dago kutsatuta. Etahorrela, ebola ez da errentagarria. Finantzazio faltak etakutsatuen kopuruak immunizazioa garatzeko aukeraribalazta jarri diote. Kapitalismoaren oinarrietako bat denindustria farmazeutikoak ez du urratsik eman, oraindikez duelako nahikoa etekin ikusten. Halaxe esan du ebo-

laz gehien dakien adituetako batek, Christopher Basle-rrek: “Industriak ez du interesik jarri merkatua txikiegiadelako. Ekonomiaren ikuspuntutik ez da bateragarriafarmazeutika handiek hori garatzen saiatzea”.

Ez da errentagarria gizakiek biziraun dezaten solu-zioak bilatzea, ezta gaitz eta epidemien kontrako txerto-ak sortzea ere. Hiltzeko balio duten armak produzitze-ko gastu militarra, ordea, bai omen da errentagarria.Munduak 1,5 bilioi dolar bideratzen du urtean arlo mili-tarrera –munduko Barne Produktu Gordinaren %2,7–.AEBek aurten 527.000 milioi dolar gastatuko dute.Espainiako Estatuan urteko gastu militarra 367 eurokoada pertsona bakoitzeko; farmazeutikoa berriz, 255 euro.Gobernuen, nazioarteko erakundeen eta farmazeutikamultinazionalen politikek 180º egin beharko lukete bira,birusek eta goseak jota bizi diren milakalagunen biziak salbatzeko. Bizitzak, herio-tzak eta gerrak baino gehiago merezi du!

Juan Mari Arregi

Ebola ez da errentagarria

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

Euskarabilduaren 3. edizioa

azaroaren 6anEUSKARABILDUA jardunaldiek IKTakjakintzaren mesedetan izenburua izan-go dute. Donostian, San TelmoMuseoan, izango dira azaroaren 6aneta izen-ematea doan da. TeknologiaBerriek hezkuntzan izan duten era-gina, edo hobeto esan, irakaskun-tzan, zer-nolako etekina atera beharzaien hausnartzen arituko dira egunosoz hizlariak eta entzuleak. Hau-rrak eta gazteak makinen menpekobihurtu ordez, hezkuntza prozesue-tan Teknologia Berriak nola baliatuditzaketen aztertuko dute. Ondoko-ak arituko dira hizlari: Maite Goñi(Mondragon Unibertsitatea), Anto-ni Marín Amatller (UOC), IkerOlkoz eta Asier Iturralde (Iametza),Mari Luz Guenaga (Deusto Tech),Belen Maiza (Ordiziako Udala) etaLaia Coma (Escuela Universitaria deHotelería y Turismo).

Euskarabilduaren antolatzaileakIametza interaktiboa, ARGIA etaAmetzagaiña dira.

EUSKO JAURLARITZAKlegealdi honetarako(2013-2016) iragarrita-ko hamalau Plan Estra-tegikoetatik bat daEuskararen AgendaEstrategikoa. Legeal-diaren ia erdira iritsigarenean, Legebiltza-rrean aurkeztu dute.Hamahiru lan-ildo, 34ekimen eta 168 ekintzazehaztuta daude. Ez dahutsetik egindako Agenda. Markonagusia Euskara 21. Itun berritu bate-rantz dokumentua da. Dokumentuhark XXI. mende hasierako hiz-kuntza politikaren oinarriak jasozituen. Beste oinarria, EuskararenAholku Batzordeak 2012an egineta onartu zuen Euskara Sustatze-ko Ekintza Plana da.

Legebiltzarrean egindako aur-kezpenean EH Bilduk eta PPkEuskararen Agenda Estrategikoakritikatu zuten. EH Bilduren ustez,

halako agenda batlegealdi hasieran aur-keztu behar zen, orainpropaganda kutsuabaitu. Xabier Isasilegebiltzarkideak adie-razi zuenez, EuskoJaurlaritza ez da ari lor-tzen adostasunik hiz-kuntza politikarengaian. PPko IñakiOiartzabalek ez dugustuko ez Agendaren

norabidea, ez planteamendua, eztabideratutako dirua ere.

PSE-EEren ahotik berriz, bibalorazio desberdin entzun diraepe motzean. Idoia Mendiak udanesan zuen diru gehiegi bideratzenzela euskara sustatzera. Legebiltza-rreko aurkezpenean, aldiz, JoseVicente Reyesek esan zuen, bate-tik, hizkuntza politikarako diruzakua aipagarria zela, eta bestetik,diru horren erabilera eraginko-rrean jarri behar dela arreta.

Euskararen Agenda Estrategikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

46 � 2014KO URRIAREN 26A

TERMOMETROA

2011N SIRIAKO Bashar Al-Asadengobernu autoritarioaren aurkakoaltxamendua hastearekin (SiriakoUdaberria) Siriako kurduak oposi-zioarekin elkarlanean aritu zirenhasiera batean. Berehala argitu zenordea, oposiziokoek ere ez zutelakurduen identitate nazionala onar-tuko. Horrela, kurduek Siriako gerrazibilaren erdian, euren bidea har-tzea erabaki, eta gobernagarritasungabezia haren aurrean, lurralde kur-duaren autonomia aldarrikatuzuten. Halaxe jaio zen Rojava (kur-dueraz mendebaldea esan nahi du,lehen Siriako gobernupean zenlurralde kurdua Kurdistan osoarenMendebaldea delako) eta 2012kouztailaren 19ko eguna aldarrikatzendute bertan jazotako iraultza sozia-laren hasiera.

Uztailaren 19 hartatik aurrera,YPG (Herri Babeserako miliziak)eta YPJ (emakumeez soilik osatuak)milizietako kideek defendatzendute zonaldea. Bestalde, PYDko(Batasun Demokratikoko Alderdia)kideek hartu dute bere gain lurral-dearen antolakuntza, eta kurduenburuzagi Abdullah Öcalanek pro-posatutako Konfederalismo Demo-kratikoaren printzipioei jarraiki,demokrazia zuzenean oinarritutakoprozesu eraikitzailea jarri dute mar-txan. Horrela, gradualki gertatu denarren, Rojavako eremuan prozesuiraultzailea jazo da: botere zuzenaherri eta auzoetako asanbladetarai-no eraman, ekonomia komunitario-an oinarritutako sistema abiatu,

kooperatibak eraiki, kurdueraz etabalore askatzaileetan oinarritutakohezkuntza sistema martxan jarri,emakumeen ahalduntzea bultzatuduten talde feministak hedatu, kur-duez gain lurraldeko gutxiengo erli-jioso eta etnia ororen elkarbizitzaahalbidetu, eta abar. Eszeptikorenbatek, “ez da posible, gutxiagorakoizango da, gutxi entzun baitugu har-taz!” pentsatuko du. Bada bai, men-debaldekoon begiak beste norabaitbegira zeudela, iraultza egin duteKurdistango zatitxo horretan.

Estatu Islamiarraren setioa 2012ko uztailaren 19az geroztik,Estatu Islamiarrak (EI) etengabeegin dio eraso Rojavari. Kurduakaspaldi hasi ziren Mendebaldeariardura eta laguntza eskatzen, bainaisiltasuna soilik itzuli zaie bueltan.Irai laren 15az geroztik, EIkKobanêko hiria erabat setiatu du.Lerrook idazterako, EIko kideekhirian sartzea lortu dute, bidean662tik gora hildako, 200.000 erre-

fuxiatutik gora, ehunka emakumebortxatu, eta finean gizadiaren aur-kako sarraskia eraginez, SiriakoGiza Eskubideen Behatokiarendatuen arabera. YPG eta YPJkomilizianoek borroka egitea erabakidute. Baina esan beharra dago,miliziok ez daudela “gerrillari pres-tatuez” soilik osatuak. Hasierabatean, Qandileko mendietatik jai-tsitako gerrillariek osatzen bazituz-ten ere, erasoa hastearekin herrita-rrek hartu dituzte armak. Adinguztietakoak daude lehen lerroan,

baina batik bat emakumeenparte-hartzea da azpimarra-garriena.Konfederalismo Demo kra -tikoa feminismoaren prin -tzipioetan oinarritua dagoeta Kur distango emaku-meen mugimenduak jada,bide luzea ibilia du. Horre-txegatik, nahiz eta Mende-baldearen begietan asteotaniritsi zaizkigun emakumegerrillari hauen argazkiakberrikuntza iruditu – ia feti-

txe bilakatzeraino –, emakume kur-duek hamarkadak daramatzateeuren herriagatik, eta genero aska-penagatik borrokan. Rojavako iraul-tza feminista da zeharo, eta hauazpimarratzekoa da, izan ere, iraul-tza gehiegi egin da historian emaku-meak gutxiegi askatuz. Hara noneta, herrialde arabiar batean gertatuden; hurrengoan beloari buruz hitzegiterakoan, bi aldiz pentsatuko otedugu?

Rojavako iraultza feminista dazeharo. Iraultza gehiegi egindira historian emakumeakgutxiegi askatuz, eta hara nonherrialde arabiar batean gertatuden; hurrengoan beloari buruzhitz egitean bi aldiz pentsatukoote dugu?

Azken asteotan asko idatzi da Kobanêri buruz. Beharbada sarraskiari buruzko informaziogehiena kontatua dago. Baina beranduegi jaio da Kobanê mundura, Rojavako itxaropenaren irla

ttipi hau berandu "deskubritu" dela dirudi. Zer gertatu da han, Estatu Islamiarrekofundamentalisten setioa hasi aurretik?

Kobanê, izan zitekeen mundua

MENDEBALDEKO KURDISTAN

| NEREA EIZAGIRRE TELLERIA |

2014KO URRIAREN 26A 47�

Mendebaldearen ardura(gabezia) Jakina da EIren sorreran Mendebal-deko potentziek izan duten eragina,baina behin arazoaren erantzule iza-nagatik, apenas esku hartu duteondorengo kaosa geldiarazteko.Turkiako gobernuak EI aktiboki etakontzienteki laguntzen dihardu:tunel batzuk eraiki ditu EIko kidezaurituak erietxe turkiarretan sen-datzeko eta armez hornitu dituztelafrogatuta geratu da. Herritar kur-duei? Muga itxi diete, errefuxiatuakTurkiara sartzen ez uzteko, eta bidebatez, Kobanêra borrokara igaronahi duten kurduei bidea eragozte-ko. Horrez gain, aste honetan Euro-pa osora zabaldu dira elkartasunekimenak, eta Kurdistanen eta Tur-kian egindako mobilizazioetan 40tikgora lagun kurdu hil dituzte indararmatu turkiarrek.

Turkia kurduak hiltzen ikustea ezda kontu berria, baina gogora deza-gun, PKK-rekin hitzartutako bakeprozesuaren parte dela 2013tik, etabestalde, Turkia NATOko kidedela. Firatnews-en arabera, Turkia-

ko 92 presondegitan sakabanatutadauden 4.000 preso politiko ingu-ruk gose grebari ekin zioten joanden astean, gobernu turkiarrareneta EIren arteko elkarlana salatuasmoz.

Rojavako kasuan ez bezala, abuz-tuan Sinjar mendian (Irakeko Kur-distan), Estatu Islamiarraren ofentsi-baren aurrean, AEBek eta NATOkobeste zenbait herrialdeek esku hartuzuten eta bertako pexmergak (Irakeko

gobernu kurduaren indar armatuak)armaz hornitu zituzten. Irakeko kur-duei laguntza zuzena eman dio Men-debaldeak, “horiek bakearen alde”ari zirela argudiatuz. Aldiz, Siriakokurduak PKK-rekin lotura ideologi-

koa dutenak, terroristak dira Mende-baldearen begietan. Irakeko kurduneoliberalak lagundu, eta aldiz, buru-jabetza praktikatzen duten Siriakokurduak hiltzen utzi ditu. Genozi-dioa eta sarraski humanitarioa eragi-teaz gain, proiektu politiko bat ereerailtzen ari dira Kobanên

Analista politiko zein agintariekKobanê astebete baino gutxiagoaneroriko zela aurreikusten zuten.Hilabetea igaro da eta erresisten-

tziak borrokan dirau. Azkenegunotan gainera, EI atzeraeginarazi dute milizia kur-duek, euren kemenari eta koa-lizio internazionalak jaurtita-ko bonbei esker. Logika etaaurreikuspen guztiak haustenari dira kurduak. Duintasu-nak aterperik badu, emakumeeta gizon ger ri l lari horien

begietan bizi da. Kobanê bestemundu baten itxaro-pena izan zitekeen,baina tamalez munduhau izatera kondena-tzen ari dira. n

Irakeko kurdu neoliberalaklagundu, eta aldiz,burujabetza praktikatzenduten Siriako kurduak hiltzenutzi ditu Mendebaldeak

YPJko kideak, emakumeez osatutako miliziak. Askapen sozial, genero eta nazio ikuspegikoa gertatu da Rojavan, Mendebaldeko Kurdistanen.

48 � 2014KO URRIAREN 26A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Ipar Irlandako argazki artxibo publikoko irudihandian militar ingelesak patruila lanean1972an. The Guardianek bere kronikaneskainitako irudi txikian, Sunday Worldegunkariak 1973ko urrian azaldutako lehenorria: ”Magia beltzaren beldurra mugako biherritan” dio titulu nagusian. Oraindik biziden Frank Kitson jenerala izan zen britainia-rrek Ipar Irlandan antolatutako gerra berezia-ren buru. Aurretik ofizial bezala aritu zenKenyan, Mau-Mauen gerrillaren kontrakooperazioetan. Inperio britainiarraren dominagorenen jabe den Kitsonek bi liburu famatu-tan bildu du kontraintsurgentziazko teoria:“Gangs and Counter-gangs” (1960) eta“Low Intensity Operations: Subversion,Insurgency and Peacekeeping” (1971).Intentsitate ahuleko operazioak liburua argi-taratutako urte horietan bertan jarri zituenpraktikan Irlandan. Jarraitzaile zorrotzak izanditu mundu guztian, Espainian barne.

SENTSAZIONALISTA IRUDI LUKELondresko The Guardian egunkariakurriaren 9an eskainitako tituluhonek: “Satanic panic: how Britishagents stoked natural fears in Troubles”,alegia “Magia beltzezko panikoa:nola Britainia Handiko agenteekzabaldu zituzten antzinako beldu-rrak Ipar Irlandako liskarrengaraian”. Debaldeko sentsazionalis-mo horia emango luke baldin eta ezbalitz Ingalaterrako egunkari serio-enak jarri duela horrerarako erabilizsoziologo eta irakasle ezagun batenliburu berria.

Londresko tropek kontraintsur-gentziazko borrokan sorginkerieneta esoterismoaren beldurrak nolausatu zituzten argitu du RichardJenkins soziologoak argitaratu berriduen “Black Magic and Bogeymen”liburuan. Garai batean haurrei bel-durra eragiteko aipatzen zitzaiengizon gaiztoa da ingelesez Bogeyman,gaztelaniaz El coco edo El hombre delsaco eta frantsesez Croque-mitaine da.Euskaraz Hamalau zaku deitzen zeladio Zehazki hiztegiak baina umetanguri sarritan aipatzen zitzaizkigunZakero, Sakamantekas eta abar ere.

Kontua da duela 40 urte Lon-dresko inteligentziako agenteekIpar Irlandan zabaldu zituztelazurrumurru eta albiste faltsuak hai-zatuz deabruak hartutako jendeak,meza beltzak, sorginkeriak eta

enparauak, urte haietako liskarretanindartzen ari ziren talde armatuakahultzen laguntzeko. Sheffieldekounibertsitatean ari den Jenkinseklibururako elkarrizketatu dituhorretan aritutako ofizialak, eta tar-tean armadaren operazio beltzen buruizandako Colin Wallace kapitaina.

Wallacek aitortu du 1972-1974kourteetan, ingelesez Troubles (liskarrak)bataiatutako garaien une beroenean,iritsi zirela Belfasteko gune istilutsue-netan gauez ipintzera kandela beltzaketa azpikoz gain jarritako gurutzeak,etxe zahar hondatuen inguruetan.Ondoren armadako prentsa ardura-dunek horiei buruzko istorioak bana-tzen zizkieten egunkariei, aipatuzmeza beltzak, errito satanikoak etaabar, Belfast iparraldeko auzo katoli-koetan edo protestanteetan gertatzenari omen zirenak.

Militarren desinformazioak fun-tzionatzen zuela erakusten du TheGuardianek albiste hau aberastekodakarren faksimileak: Sunday Worldegunkariaren 1973ko lehen orri batdioena “Black magic, fear in two bordertowns” (Magia beltza, beldurramugako bi herritan).

Britainiarrek, Wallacek dioenez,jokoa atera nahi zien eliza katoliko-ak eta protestanteak gatazkan zeu-katen garrantziari eta Irlandanorduan ere oso bizirik zegoen sines-keriari, gatazkan ari ziren alde guz-

tien posizioak errazago manipulatuahal izateko. Alboko beste onurabat ere ikusten zioten operazioari:gaztetxoak eta haurrak uxatzeaingelesei interesatzen zitzaizkienguneetatik, hala nola ezkutukobehatokiak antolatuta zeuzkateneraikinetatik.

Kitson jeneralaren laborategia 1972-74 urteak izan ziren IparIrlandako gatazkan odoltsuenetako-ak. Garai horretan ekin zioten Uls-terreko lealistek beren arerio politi-koak errito estiloko tortura bidezhiltzeari. Sona handikoa gertatu zen1973ko hilketa bat, Paddy Wilsonpolitikari katolikoa eta haren lagunaIrene Andrewsena. Jenkins soziolo-goak idatzi du militar ingeleseksortu nahi izan zutela halako loturabat jendeen buruetan izugarrikeriahorien eta sorginkeriaren artean.

Soziologoari informaziookberretsi dizkion John Colin Wallaceez da ezezaguna. 1943an sortua,armadan kapitain graduraino iritsia,gerra psikologikoan egin zen aditueta 1970ko hamarkadako urtegogorretan Londresek horretarakoprestatutako ekipoaren buru arituzen. Bera omen zen Ulsterrekonatibo bakarretakoa ekipo berezikoofizialetan, hori ere bere alde.

Gerra psikologikoa zen ingelesekIpar Irlandako matxinada itotzeko

Ipar Irlandan 1970eko hamarkadan militar ingelesek, indarmilitar bortitzaz gain, eskura zituzten propaganda eta

desinformazioa naro erabili zituzten Sinn Fein etanazionalistak ahultzeko. Armadako ofizial ohi batek aitortu

berri du sorginkeria eta magia beltza ere erabili zituelalekuko giroa nahastu eta herritarrak ikaratzeko.

Magia beltza Ipar Irlandako gerran,

ingelesen eskutik

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

2014KO URRIAREN 26A 49�

- TERMOMETROA

antolatutako kontraintsurgentziaz-ko estrategia zabalaren osagai.Oraindik bizi den eta inork moles-tatu ez duen Frank Kitson jeneralaeduki zuen buru.

ARGIAko ekipoa 1985ean argi-taratzen hasi zen Larrun aldizkariakbigarren zenbakian dossier zabalaeskaini zion gaiari: “Irlanda, gerrabereziaren laborategia”. Interneten ira-kurgai dago. Hartan adieraztenzenez, frantsesek Vietnamen etaAljerian antolatutako estrategiakontraintsurgentetik edan zuenKitson ingelesak eta hortik bazkatuziren gero munduko beste armadaasko, tartean Espainiakoa, 1980kohamarkadan gaiotako arduradunzeukala Andres Casinello jenerala.

Kitsonen aginduetara aritu zen

garaian, ordea, Colin Wallacek izanzuen beste operazio bereziagobaten berri. Clockwork Orange izena-rekin, Britainia Handiko militareskuindarrenak ari ziren konspira-tzen errepublikanoekin negoziake-ten bidea irekitzeko asmoren batzuten politikariak izorratzeko, izanlaborista edo kontserbadore.

Bigarren eskandalu bat ere haiza-tu zuen Wallacek: Kincorako muti-koen eskolako abusuak. Berak sala-tuaren arabera, Ipar Irlandakopoliziak bazuen eskolako burupedofiloen desmasien berri, bainaez zuen deus egin arduradunetakobat poliziaren eta zerbitzu sekretumilitarren laguntzailea zelako.

Bi kontuez libreago mintzatzekoutzi zuen armada Wallace kapitai-

nak, baina laster aurkituko zenondorioek harrapatuta. Alde batetiksekretu militarrak kazetariei jakina-raztea egotzi zioten. Okerragoaizan zen bigarren zepoa: Kincorakopedofiloen istorioak zabaltzen hasi-ta laster, 1980an, Wallaceri egotzizioten lankide baten senarra hilizana.

Hiltzailetzat kondenaturik bosturte espetxean eman ondoren lortuzuen kasua berriro aztertzea etaazkenean libre geratu zen. Famahandiko kasu hartaz Paul Footkazetariak idatzi zuen “Who FramedColin Wallace?” (Nork jarri ziontranpa Colin Wallaceri?) liburua.Footek hasieran uste zuen Wallacegezurretan ari zela, Londresko mili-tarrek esaten zuten moduan gizonapolizia xume bat besterik ez zela,baina ikertu ahala ohartu zen elite-ko ofizial izana zela, Wallacek berakaldarrikatzen zuen moduan.

Espetxetik irtendakoan, Walla-cen lekukotasuna baliatu dute IparIrlandako masakrerik larrienetakobat argitzeko. Hamabost hil ziren–gizon, emakume eta haur– TheMcGurk’s Bar ostatuan lehertutakobonbarekin. Amona han hil ziotenCiarán MacAirtek 2012ko liburubatean argitu zuen bonba paramili-tar unionistek jarri zutela, ez IRAk,militar ingelesek esan bezala.Hitzaurrea Colin Wallacek eginzion.

Militarrak orain aitortu dituenakfikziozko film batean jarriz gero,ikusleek esango luketegidoigileei eskua arinegijoan zaiela. Magia bel-tza antiterrorismoan,nork sinetsi... n

50 � 2014KO URRIAREN 26A

INORK ez daki zer gerta litekeenune zehatz batean Kataluniakoindependentzia prozesuan, bainaoraingoz esan liteke gertatutakoaeszenatoki aurreikusienetako batzela: ez da azaroaren 9ko lehenkontsulta egingo –Madrilek debe-katutakoa–, hauteskundeak aurre-ratuko dira eta hauei plebiszituizaera emango zaie.

Eskema zabal horretan, alabai-na, badira ezusteak, konfiantzaezak, alderdi lehiak eta noraezapuntu bat, apurka bideratzen joan-go direnak. Batetik, Artur Masekmaukapetik atera du erreferendumalternatiboa eta zerrenda sobera-nista bateratu bat eskatu du haus-teskundeetarako, ERCk egitendion markajeari eutsiz. BainaOriol Junquerasen alderdiak horjarraituko du Mas soka motzeanlotu guran; bestelakoa da lor-tuko duen.

Badirudi Masek aukerazentzuzkoenari heldu diolaorain: batetik, Espainiarenerreakzioa saihestu eta harierreferendum alternatiboare-kin beste erronka bat jarrimahai gainean; ERCren pre-sioari eutsi eta hau –oraindikzehaztu gabeko– zerrenda batera-tu batera bultzatu. Bere alderdiariinkestek ematen dizkioten datutxarrak dira bere ahuldadea eta,alde horretatik, egin ahalak egingoditu ERCrekin batera aurkezteko,bai honekin koalizio zuzena egi-nez bai zerrenda independentistazabala medio. Bietan badirudi beralitzatekeela zerrenda buru.

Horrek guztiak arnasa emangolieke Masi eta CDCri, baina ezERCren presioa gainetik kentzekobeste, azken finean, molde bateanedo bestean independentismoarenpresioa handia da eta. ERCrenazgain, joan den igandean ANC eta

Omnium Culturalek hiru hilekoepean hauteskundeak deitzekoeskaera norabide berean doaz.

Hauteskundeetara nola aurkez-tu giltzarri da plebiszitu horretanindependentziaren aldeko ahaliketa boto gehien biltzeko, bainabaita ere programaren oinarriazein den. Independentzia bai,baina nola formulatua? ERCkbadaki zer nahi duen: programanargi adieraztea independentziarenaldekoek gehiengoa lortuz geroKataluniako Legebiltzarrak inde-pendentzia aldarrikatuko duela.Eta Masek hori onartuko du? Ezdirudi, are gutxiago gainera jakingabe zerrenda horrek zer sosten-gu duen. Masen helburua ez daorain independentzia aldarrika-tzea, baizik eta independentismo-ak argi irabaztea plebiszitua.

Horretarako nahiko izan litekegisa honetako zerbait formula-tzea: “Kataluniaren independen-tziaren aldekoak gara eta legealdihonetan berau gauza dadin kon-promisoa hartuko dugu”. Ez daahaztu behar Espainian ere alda-keta handiak egon daitezkeela2015 amaierako hauteskundeenondoren, eta hor gertatzen denaere garrantzitsua izan daitekeelaKataluniakoaren garapenerako.Beraz, ordura arte itxaron etaEspainiarekin negoziatu edo, zen-bakiek ematen badute, lehenagoindependentzia aldarrikatu? Badi-rudi bi joera horien arteko lehiadagoela Kataluniako independen-

tismoan, eta hauteskundeetakoemaitzek ere lagunduko dute dile-ma argitzen.

Lehenago baina, A9ko errefe-renduma egin beharko da eta hauere independentismoaren indarra-ren neurgailu gisa ikusiko da.Independentismoak ez du besteaukerarik eta ahalik eta indar han-diena jarri behar du hau ahalik etaarrakastatsuen izan dadin. Parte-hartzean egongo da gakoa eta gisahorretako erreferendum bateanmilioi bat pertsonek parte hartukobalute hauteskundeetarako bultza-da itzela litzateke.

Eta hauteskundeetan zer parte-hartze maila beharko litzatekeindependentismoaren garaipenaargi gera dadin? Teorian, botoe-maileen gehiengoa gehi bat, bainazifra batzuen bidez ere ikus liteke

zer izan daitekeen zilegi, zerbaleko eta zer garaipen han-dia. 2006an egin zen egungoautonomia estatutuaren erre-ferenduma, 2.570.000 herri-tarrek parte hartu zuten ber-tan (erroldaren %48k) eta%73k egin zuen alde eta%20,76k aurka. 2012ko

hauteskunde autonomikoetan CiU,ERC eta CUPeko botoak batuta1,7 milioira iritsi ziren (%67,7kopartehartzearekin). Oraingo hau-teskundeetan askoz gehiago lordezakete, baldin eta gizarte sobera-nista ondo mobilizatzen badute.Baina lortu egin behar da etahorretarako soberanismo osoarikomeni zaio ahalik eta indartsuenprestatzea A9 erreferenduma.Madrilentzat edozein zifra izangoda porrota, baina soberanistentzattermometro bikainaizango da hauteskun-de aurreratuei nolaaurre egin ondo haus-nartzeko. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

Masen helburua ez da orainindependentzia aldarrikatzea,baizik eta independentismoakargi irabaztea plebiszitua

Independentzia bai, baina orain edo geroxeago?