manual de acogida (euskera)

20
apdema.org Bienvenida Ongietorri HARRERA ESKULIBURUA

Upload: apdema

Post on 22-Jul-2016

239 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Misión, visión y valores de la Asociación

TRANSCRIPT

Page 1: Manual de Acogida (euskera)

apdema.org

BienvenidaOngietorri

HARRERAESKULIBURUA

Page 2: Manual de Acogida (euskera)
Page 3: Manual de Acogida (euskera)

Irabazi asmorik gabeko Arabako elkarte bat da APDEMA, erabilera publikokoa; 1500 familiak baino gehiagok osatzen dugu, eta adimen ezintasuna duten pertsonen eta euren familien bizi kalitatea hobetzea dugu helburu.

Gure ahaleginak familiei laguntzera, zerbitzuen kalitatera eta gizartea mentalizatzera bideratzen ditugu.

Pertsonek eta pertsonentzat sortutako elkartea da gurea. Adimen ezintasuna duten pertsonek, euren senide eta tutoreek, boluntarioek, laguntzaileek, profesionalek. Elkarbizitzak gure desberdintasunak hobeto ezagutzen laguntzen digu.

ELKARTEAREN MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK.P4APDEMAREN HISTORIA LABUR-LABUR.P5

ORGANIGRAMA.P11GURE ZERBITZUAK ETA PROGRAMAK.P12FEAPS KALITATEAREKIKO KONPROMISOA.P18

Page 4: Manual de Acogida (euskera)

Balioak

Horretarako:Elkartea buru da ezintasunen bat duten Arabako pertsonen beharretarako konponbideetan, ondorengo hauekin:

Titulartasun (erantzukizun) publikoko Kudeaketa Eredu Misto batekin: gestio pribatu kontzertatukoa eta plangintza publikoaren mendekoa. Elkarteak zerbitzuak erabili eta ematen ditu aldi berean.

Jarduera-irizpide berritzaileak erabilita, baliaezintasunari dagokionez.

Familien lidergo soziala eta elkarteen parte-hartze demokratikoa sustatuta.

Bizi kalitatearekin konprometitutako elkarte kualifikatu gisa, gaitasun teknikoa eta kalitatea legitimazio-iturrien osagarri direlako, beharrei konponbideak emateko gaitasuna biderkatzen dutelako.

Gizarte ordezkaritza handi eta zabal batekin.

Guk nahi dugun etorkizuna ingurune osasungarri, irisgarri eta bateragarriak eraikitzean datza, autodeterminaziotik eta adimen

ezintasuna duten pertsonak barne hartuta.

Adimen ezintasuna duten pertsonen eta euren familien bizi kalitatea hobetzea.

Ondorengo hauek, alegia:Elkartasuna, justizia, kalitatea, gardentasuna, inguruarekiko elkar harremana, bezeroarekiko orientazioa, kualifikazioa eta berrikuntza, eraginkortasuna, independentzia, kooperazioa, kide izateko sentimendua eta parte-hartzea.

Elkarteak munduaren ikuspegi partekatuarekin lotutako balioak ditu, ezintasun intelektuala duten pertsonekin eta horien

familiekin, eta horiek euren inguruarekin duten erlazioarekin.

Ikuspegia

Misioa

· 4 ·

Page 5: Manual de Acogida (euskera)

1962ko uztailaren 9an sortu zen Elkartea. Hasieran, AFASA izena zuen.

1963. urtean, Arabako lehenengo zentro pilotu espezializatua sortu zen, Zuzendaritza Batzordeko kideek pertsonalki abalatutako kreditu batekin.

1965ean, bere lehenengo egoitza soziala izan zuen Elkarteak.

1968an, lehenengo gizarte laguntzailea sartu zen.

1969an lehenengo lan munduan txertatze kasuak eman ziren; San Jose zentroko bi ikasle Gasteizko Cegasa enpresan hasi ziren lanean.

1970ean, APDEMA Gazte Kluba jarri zen abian, adimen urriko pertsonentzako Denbora Libreko estatuko lehen zerbitzua.

1971n, APDEMA izena hartu zuen elkarteak, horren jarduera probintziara proiektatu zen, eta Amurrioko eta Laudioko ordezkaritzak sortu ziren.

1962-1971

· 5 ·

labur labur-HistoriaAPDEMAREN

Page 6: Manual de Acogida (euskera)

1972, CADIA tailer babestua jarri zen abian, eta Santa Maria del Yerno ikastetxe espezializatua inauguratu zuten Laudion.

1974an, Gizarte Lan eta Denbora Librea sailak antolatu ziren, eta Hezkuntza Bereziko Arkautiko Zentroa hasi zen lanean.

1975ean, San Antonio tailer babestua eta adimen ezintasun handia eta larria duten pertsonen arretarako Berrostegieta Zentroa jarri ziren abian.

1976a mugarri izan zen Elkartearen historian. Adimen Urriko Pertsonei Laguntzeko Arabako Zerbitzua sortu zen, Arabako laguntza lan guztia bultzatu eta koordinatzeko.

1978an Hezkuntza Goiztiarreko Zentroa jarri zen abian, arazoak zituzten hiru urtera arteko haurrak artatzeko.

1979an, Garun Paralitikoen Zentroa sortu zen.

1980an, Elkarteko Guraso Lehenengo Biltzarra egin zen, eta Guraso Eskola jarri zen martxan.

1981eko urtarrilaren 14an, Helduentzako Gasteizko Egoitza inauguratu zen.

1972-1981

· 6 ·

Page 7: Manual de Acogida (euskera)

1982an, kirolaren bidezko integrazioaren esperientziari ekin zitzaion, Luis Dorao Ikastetxearen lankidetzarekin. Esperimentu bezala, eskolaurre zerbitzu integratu bat jarri zen abian, El Pilar Haur Eskolan.

1983an, Helduentzako Oiongo Egoitza hasi zen lanean. Denbora libreko integrazio esperientziarekin hasi zen, Esperantza Eskaut Taldearen lankidetzarekin.

1984an, Adimen Urriko Sakonen Etxebidea Zentro berria eta Hezkuntza Bereziko Lakuako Zentroa hasi ziren lanean.

Helduen Gasteizko Kluba eta Laudioko Leku-Alai klubak sortu ziren, gurasoen ekimenez.

1985ean, Zaintza Fundazioa sortu zen, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

1986an, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren parte bihurtzen zen Apdema.

1990ean, Gurasotik Gurasora Programa jarri zen abian.

1991n, Senideentzako Astebururako Atseden Etxea jarri zen abian.

1982-1991

· 7 ·

Page 8: Manual de Acogida (euskera)

1993an, Gasteizko etxe espezifiko baten inaugurazioarekin amaitu zen Psikiatrikotik Irteteko Programa.

1994an, Arabako Zilarrezko Domina jaso zuen APDEMAk, bere lanaren sari.

1995ean, Errumaniako Craiovako probintziako Helios Fundazioari laguntzeko programa batean hartu genuen parte, Danimarkako Strortrom probintziaren lankidetzarekin.

1996an, Elkarteko ama talde batek Dibulgazio Batzordea sortu zuen.

1998an, Autobabesleen lehenengo taldea sortu zen, pertsona desgaituen adierazpenen eta erabaki-hartzeen foro modura.

1999an, Arreta Goiztiarreko Zerbitzua inauguratu zen.APDEMAko presidente Ana Osaba Euskal Federazioko presidente eta FEAPS Konfederazio Nazionaleko idazkaria da.

2000. urtean, Adimen Urriko Arabako Pertsonen bizimodu independentea babesteko AVI Programa jarri zen abian

1992-2001

· 8 ·

Page 9: Manual de Acogida (euskera)

2002an, Berrogeigarren urteurrena ospatu zuen Elkartek, “40 urte integratzen” lelopean.

Foru Aldundiak "2002ko aitormenak" saria eman zion Elkarteari, urtean zehar Arabako bizimoduan nabarmendu izanagatik.

2003an, APDEMA izena mantenduz, Adimen Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea izena hartu zuen Elkarteak.

2004an, APDEMAk kudeatutako Arreta Goiztiarreko Zerbitzuaren bosgarren urteurrenarekin bat etorriz, Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuari ekin zitzaion.

2005ean, Amurrioko Gazte Alaiak aisia zentroaren XXV. urteurrena izan zen.

2007an, AVI Programa (bizimodu independentearen aldekoa) Laudiora zabaldu zen.

2008an, uztailean, Talde Etxe bat jarri zuen APDEMAk abian Amurrion.

2010ean, Etxeko Atseden Zerbitzua jarri zen martxan. Aisiarako Ekintzen Programari ekin zitzaion Arabar Errioxan. USOA Babes Fundazioak bere 25. urteurrena ospatu zuen.

2011n, uztailean, Eusko Jaurlaritzak lagatako bigarren etxebizitza jarri zen martxan, Lakuako auzoko Orreaga kalean.

2002-2011

· 9 ·

Page 10: Manual de Acogida (euskera)

2012, APDEMAren 50. urteurrena.

COPE katearen "Urteko arabarra" saria jaso zuen APDEMAk.

2013an, Ideia gazteen HAZIAK udal lehiaketa irabazi zuen APDEMAk. Zazpi urteko erromesaldiaren ondoren, APDEMAren erabiltzaile talde batek oinez eta modu autonomoan amaitu zuten Donejakue Bidea. Mugarri aitzindaria izan zen estatu mailan.

2014an, Irakurketa Errazeko Elkartearen Lehenengo Kluba sortu zen. APDEMAk Irakurketa Erraza formatuan editatu zuen INDESAko langileen lan hitzarmena, argitalpen aitzindaria izan zen estatu mailan.

Interes sozialeko erakunde aitortu zuten APDEMA, horren ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen laguntza aitortzeko.

2015ean, 2015/03/30ean, APDEMAk kudeatutako Arreta Goiztiarreko foru zentro berria inauguratu zen

2012-2015

· 10 ·

Page 11: Manual de Acogida (euskera)

· 11 ·

OKUPAZIOAKENPLEGUA

BATZAR NAGUSIA

BATZARRAK

MARITURRI

OION

LAUDIO

ZAPARDIEL

SARACIBAR

FORONDA

URBASA

EASO

AMURRIO

LOSAS

PROGRAMAK

BIA

ATSEDENALDIA

FAMILIA A.

HARRERA

JARRAIPENA

ARTATU GABEAK

PROGRAMAK

PRESTAKUNTZA

KOMUNIKAZIOA

JARRAIPENAESKOLA ARLOKOA

PRESTAKUNTZAETORKIZUNA JARDUERA

KOMUNITARIETANSARTZEA

ESTIMULAZIO OROKORRA

BOLUNTARIOAK

AUTOKUDEATZAILEAK

VITORIA-GASTEIZ

AMURRIO

LAUDIO

PROGRAMAK

OPORRAK

KIROLA

LANDA EREMUAK

ZAHARTZEA

ARRETA

FISIOTERAPIA

LOGOPEDIA

ESKU-HARTZE FAMILIARRA

batzordeakadministrazioaidazkaria

etxebizitzak asoziatiboak aisia eta gizarte p. a. goiztiarra

ZUZENDARITZA BATZORDEA

ZUZENDARITZA

TALDE ETXEAK

Organigrama

ZENTROAK

Page 12: Manual de Acogida (euskera)

Apdeman, adimen ezintasuna duten pertsonen eta horien familiek euren bizitzan dituzten beharrei erantzutea bilatzen dugu. Horretarako, hainbat zerbitzu ditugu, lau arlo desberdinetan egituratuta: Asoziazio zerbitzuak; Etxebizitza zerbitzua; Aisia eta Gizarte Parte-hartzea eta Arreta Goiztiarra.

Asoziazio zerbitzuen eremu desberdinetan garatutako ekintzak familiei laguntzeko dira, adimen ezintasuna duten pertsonak ahaztu gabe.

Gizarte laguntzailearen lana, arlo honetan, adimen ezintasuna duten pertsonak eta horien familiak artatzea eta horien jarraipena egitea da, euren beharren arabera mota guztietako informazioa, orientazioa eta babesa eskainita. "Artatu gabeko" pertsonen inguruko kezka berezia ere badu Apdemak, alegia, erakundeen inolako laguntzari ez dutenena. Harremanetan gaude eurekin, beren beharren araberako laguntza eskaintzeko.

· 12 ·

Gurezerbitzuaketa programak

ASOZIAZIO ZERBITZUAK

FAMILIA ARRETA

Gure helburua da adimen ezintasuna duten pertsonentzat eta horien familientzat interesagarri diren gaien inguruko informazio eta eztabaida guneak ezartzea.

PRESTAKUNTZA

Talde horietako kide diren pertsonen arretarekin lotutako gaiak lantzen dira bertan:

· Enplegu Batzordea..· Okupazio Zentroen Batzordea.

LAN BATZORDE ETA TALDEAK

Page 13: Manual de Acogida (euskera)

· 13 ·

Ohikoa da Gazteiztxo programan parte hartzea, eta horren bitartez, DBHko ikasle taldeak elkartea ezagutzera hurbiltzen dira.

SENTSIBILIZAZIOA

Apdemaren ahotsa da zerbitzua. Tresna garrantzitsua, adimen ezintasuna duten pertsonek eta euren familiek iritzi publikoan leku bat eduki dezaten. Gure komunikazio ekintzen artean, kariño berezia diogun bat egiten dugu: hiruhileko Ecos buletina. Bertan, adimen ezintasuna duten pertsonek, euren senideek, teknikariek, boluntarioek eta abarrek elkartearen egunerokoa islatzen dugu.

KOMUNIKAZIOA

Etxebizitzek adimen ezintasuna eta laguntza behar desberdinak dituzten pertsonak artatzen dituzte: ezintasun orokorra dutenetatik ezintasun zabala edo mugatua dutenetara ("arreta bizia eta/edo etengabeko gainbegiratzea" behar dutenetatik “aldizkako arreta eta/edo ohiko gainbegiratzea" behar dutenetara).

ETXEBIZITZAK

APDEMAk hainbat etxebizitza-zerbitzu eta programa eskaintzen ditu, etxe bat behar duten eta euren kabuz bilatu ezin duten adimen ezintasuna dute pertsonek etxe bat eduki dezaten.Taldeentzako 11 Etxek eta bi programak osatzen duten Etxebizitza Zerbitzua:Astebururako Atseden Programak eta AVI Programak (Bizimodu Independentearen aldeko Programa).

Etxebizitzen eta AVI Programaren betebeharra da adimen ezintasuna duten pertsonek baliabide eguneratu. normalizatu eta integratuak edukitzea, etxebizitza partikularretan bizitza, beharrezko laguntza jasota, eta euren autonomia eta egokitzapena mantenduta edo areagotuta, eta, gainera, eguneroko bizimoduak eta bizimodu komunitarioak eskaintzen dituzten ekintza eta aukeretan parte-hartze handiagoa lortuta.

Etxebizitza zerbitzu guztiak IFBSrekin hitzartutako Lankidetza Hitzarmenaren bidez garatzen eta kudeatzen dira.

Langile taldea arreta zuzeneko profesional taldeek, etxebizitzen arduradun batek eta programen arduradun batek osatzen dute.Etxebizitza zerbitzuko langile taldean lau kategoria profesional daude:

Etxebizitza edo Programa arduraduna

Egoitzako monitorea

Etxekoandrea

Etxeko laguntzailea

ETXEBIZITZA ZERBITZUA

Page 14: Manual de Acogida (euskera)

· 14 ·

Hartzen duten erabiltzaile kopuruaren arabera, bi etxebizitza mota eskaintzen ditu APDEMAk:

Taldeentzako 9 etxebizitza, gehienez ere 10 erabiltzaile hartzen dituztenak Taldeentzako 2 etxebizitza, gehienez ere 4 erabiltzaile hartzen dituztenak

Etxebizitza horiek guztiak iraunkorrak dira, hau da, babes osoa eskaintzen dute urte osoan, eta bertan banakako laguntza programak eskaintzen dira eta, kasu batzuetan, hezkuntza, lan edo aisia motako beste zerbitzu batzuekin konbinatuta. Eguneroko bizitzako gaitasunetan trebatzeko programak ere eskaintzen dituzte, erabiltzaileen autonomia mantendu eta garatzeko.

Estaldura eremua Arabako Lurralde Historikora mugatzen da. Nukleo nagusia Gasteizen dago, 7 etxerekin; 2 Arabar Errioxan daude, Oionen, eta 2 Aiara inguruan, Laudion eta Amurrion.

Egonaldi iraunkorrez aparte, taldeentzako etxeek egonaldi laburreko edo premiazko egonaldietarako lekuak ere badituzte. Adimen ezintasuna duten pertsonentzako etxebizitza zerbitzuaren egonaldi laburrak dira, senideen behar berezietarako edo pertsona horien beraien egoera puntualetarako.

Arlo profesionalak adimen ezintasuna eta APDEMAren etxebizitza zerbitzua ezagutu eta horren ikuspegi hurbilagoa eduki dezan, hainbat lankidetza hitzarmen egin dira hainbat motatako hezkuntza entitateekin praktika profesionalak kudeatzeko: Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Egibide, besteak beste.

ETXEEK EMANDAKO LAGUNTZA

Adimen ezintasuna edukita modu independentean bizitzea erabakitzen duten edo erabaki duten eta gauza batzuetan euren kabuz konpon ezin ditzaketen beharrak edo gabeziak dituztenen pertsonei laguntza, orientazioa eta babesa eskaintzean datza programa.

PROGRAMA AVI (Apoyo a la Vida Independiente)

Familiei laguntzeko programa bat da. Eskola adinean dauden eta jokabide arazoak edo bestelakoak (sentsorialak, motrizitate ingurukoak eta abar) dituzten haurren senideei asteburuan atseden ematea du helburu.

Urtek asteburu guztietan funtzionatzen du programak, ostiral arratsaldetik astelehen goizera. Gainera, egonaldi laburrak, bost egunekoak, eskaintzen zaizkie erabiltzaileei, Aste Santuan, San Prudentzio jaietan eta udan. Aisia programa da batez ere.

Atseden etxea Gasteizen dago, eta banakako hiru gela ditu, haurrek egonaldia ahalik eta ondoen egin dezaten, monitore talde baten laguntzarekin. Zerbitzu maila pertsonaren “erabateko arreta eta/edo etengabeko gainbegiratzea"ri dagokiona da.

Gainerako etxebizitzetan ez bezala, ez da beharrezkoa IFBSn eskaera egitea. APDEMAn egiten da zuzenean, programaren arduradunak eskaera bakoitza baloratu eta aztertuta.

ATSEDEN PROGRAMA

Page 15: Manual de Acogida (euskera)

· 15 ·

Adimen ezintasuna duten eta euren etxean, pentsioetan, gizarte sareetatik kanpoko egoitzetan eta abar bakarrik bizi diren pertsonei kasu egiten zaie batez ere, etxean erakundeen edo familiaren laguntzarik ez dutenei.

Baldintzak betetzen dituzten eta modu independentean bizi nahi duten pertsona guztiak izan daitezke programa honen erabiltzaile. Jardun eremua probintzia da eta azken helburua da adimen ezintasuna duten pertsonei euren etxean eta euren komunitate zein auzoko parte izaten laguntzea. Gaur egun, Gasteizen garatzen da batez ere AVI programa, baina Oionen eta Laudion ere badago.

Eskaera IFBSren bitartez egiten da.

Monitore talde batek eta programaren arduradunak "aldizkako arreta eta/edo ohiko gainbegiratzea" behar duten pertsonei, adimen ezintasuna dutenei, kasu egiten diete.

Programa honen helburua da ekintza ludikoak eskaintzea, ahalik eta inklusiboenak, adimen ezintasuna duten Guardiako Kuadrillako gazte zein helduentzat.

ARABAR ERRIOXAKO AISIA PROGRAMA

Gasteizen, Laudion eta Amurrion daude, eta harreman pertsonalak eta talde harremanak sustatzeko topaleku dira. Horrekin, adimen ezintasuna duten pertsonen autonomia pertsonala, parte-hartzea eta kooperazioa sustatu nahi ditugu.Alde batetik, animazio soziokulturaleko tailerrak sartzen dira eskaintzaren barruan, astean zehar egiten direnak, eta bestetik, asteburuetako ekintzak.

AISIA ZENTROAK

Apdemak eta zerbitzu honen bitartez, kirol eta jolas ekintzak eskaini nahi dizkiegu adimen ezintasuna duten pertsonei, bai eta topalekuak ere.

Aisia zentroek eta programek, kirol programek, udako oporretarako programek eta bidaiek, zahartze programek, boluntariotzak eta autokudeaketa programek osatzen dute gure eskaintza.

Boluntarioak ezinbestekoak dira zerbitzu honetan, euren laguntza eskaintzen dutenak.

IFBSrekin sinatutako lankidetza hitzarmen baten bitartez kudeatzen da zerbitzua.

PARTE-HARTZE ZERBITZUAAISIA ETA GIZARTE

Page 16: Manual de Acogida (euskera)

· 16 ·

Gasteizen, Amurrion, Laudion eta Oionen garatzen den programa honen helburua da eguneroko kirola eskaintzea maila guztietan. Apdema Kirol Taldeko kirolariek kirol topaketa eta lehiaketetan parte hartzen dute, erkidego, estatu eta nazioarte mailan.

KIROLA

Adimen ezintasuna duten pertsonek Aste Santuan, Pazkoan eta udako hilabeteetan hondartzan atseden-egun batzuez gozatu ahal izatea eskaintzen da.

OPORRAK

Programa honen helburua da kirol ekintzak eta ekintza soziokulturalak eskaintzea adimen ezintasuna duten 60 urtetik gorako pertsonentzat. Ekintza horiek hiriko gizarte etxeetan eta adinekoen zentroetan egiten dira.

ZAHARTZEA

Apdemak Arabako eta estatuko lehenengo autokudeatzaile taldea jarri zuen abian 1998. urtean. Talde horiek kide bakoitzak espresatzeko eta bere nahiak eta beharrak adierazteko, entzuteko eta entzunak izateko, esperientziak partekatzeko eta, azken batean, parte hartzeko espazio propio bat, eurak benetako protagonista dituena, edukitzea ahalbidetzen dute.Gaur egun, bost autokudeatzaile talde daude: lau Gasteizen eta bat Amurrion.

AUTOKUDEATZAILEAK

Arreta goiztiarreko zerbitzuan euren garapenean arazoak dituzten edo arazoak edukitzeko arriskua duten 0-3 urteko haurrak eta horien familiak artatzen ditugu.Esku hartzearen oinarrizko helburuak dira euren gaitasunak ahalik eta gehien bultzatzea, haurrari eta horren familiari ingurura egokitzen laguntzea eta modu prebentiboan jokatzea.Horretarako, banakako saioak egiten dira, bai eta taldekakoak ere kasu batzuetan, 60 minutukoak, familiak parte hartuta eta familia parte izanda; horri ere laguntza eskaintzen zaio behar duen guztietan. Esku-hartzearen maiztasuna haurraren garapenaren unean uneko beharren araberakoa da.Arreta goiztiarreko zerbitzuko profesional taldea psikologo batek, garapena oro har estimulatzeko teknikariek, fisioterapeuta pediatrikoek eta kanpoko logopedia zerbitzu batek osatzen dute.Programan parte hartzeko, IFBSren Balorazio Zentrora joan behar da (Manuel Iradier kalea, 27, behea), eta gizarte langilearekin eskaera bete.Balorazioa egin ondoren IFBSko taldeak hala ebazten badu, arreta goiztiarreko zentroan hasiko da esku hartzea (Isaac Albeniz kalea, z/g)

ARRETA GOIZTIARREKO ZERBITZUA

Page 17: Manual de Acogida (euskera)

· 17 ·

ZERBITZU ETA PROGRAMEN HELBIDE ETA TELEFONOAK

ZERBITZUA ARRETA GOIZTIARRA

APDEMA ZENTROAK

ZENTROA

ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROA

Isaak Diez eskul-torearen kalea, z/g

GASTEIZ 01007 945.235.218

HERRIA

ORDUTEGIA: Al.-Og.: 09:00-13:00 eta 15:00-19:00 Os.: 08:30-15:00

POSTA K. TELEFONOAHelbidea

ZENTROA HERRIA POSTA K. TELEFONOAHelbidea

ZENTROA HERRIA POSTA K. TELEFONOAHelbidea

AISIA ETA GIZARTE PARTE-HARTZE ZERBITZUA

GASTEIZKO AISIA ZENTROA

Zerkabarren kalea, 1, behea

GASTEIZ 01008 945.144.633

BULEGOA: As.-Os.:10-13 (Az. izan ezik) EKINTZAK: As.-Os.: 17-21 Lr.: 17-21 Ig.: 18-21

AMURRIOKO GAZTE ALAIAK AISIA ZENTROA

Landaburu, 15, behea

AMURRIO (ARABA) 01470 636.487.032

BULEGOA: Eskaeraren arabera EKINTZAK: Larunbat eta igande 16:30-20

LAUDIOKO AISIA ZENTROA

Viña Vieja, 6 LAUDIO (ARABA) 01400 636.487.032

BULEGOA: Asteartea 17:30-20:30 EKINTZAK: Larunbatak 17:00- 20:00

ZERBITZUA ETXEBIZITZAK

BILTZAR NAGUSIEN TALDE ETXEA

Biltzar Nagusien kalea, 53, 1. erd. esk.

GASTEIZ 01010 945.277.498

MARITURRI TALDE ETXEA

Oion, 26, behea

GASTEIZ 01015 945.283.496

OION TALDE ETXEA

Laureano Iribarria kalea, 9, 1.

OION (ARABA) 01320 945.601.821

LAUDIO TALDE ETXEA

Lamuza, 33-1.

LAUDIO (ARABA) 01400 946.725.061

ATSEDEN ETXEA

Joan Karlos I.aren hiribidea, 19, 1. A

GASTEIZ 01002 945.173.767

LAS LOSAS TALDE ETXEA

Gernika, 4, 1. L OION (ARABA) 01320 945.622.175

ZAPARDIEL TALDE ETXEA

Giza Eskubideen hiribidea, 36, 1. A

GASTEIZ 01015 945.288.976

MARTIN SARACIBAR TALDE ETXEA

Martin Sarazibar kalea, 1, 2. A eta B

GASTEIZ 01010 945.170.213

FORONDA TALDE ETXEA

Valentin Foronda zidorra, 20, 2. A eta B

GASTEIZ 01010 945.176.185

SIERRA DE URBASA TALDE ETXEA

Urbasa Mendiaren kalea, 8, 1. A

GASTEIZ 01010 945.175.217

EASO TALDE ETXEA

Donostia kalea, 76, 1. A eta B

GASTEIZ 01010 945.171.450

AMURRIOKO TALDE ETXEA

Intxaurdio, 2 E, 2. C

AMURRIO (ARABA) 01470 945.891.417

Page 18: Manual de Acogida (euskera)

APDEMAk FEAPS kalitate ereduaren arabera lan egiteko konpromisoa hartu du.

Hiru osagai ezinbestekoren interakzioaren emaitza da FEAPS: bizi kalitatea, kudeaketaren kalitatea eta etika; beraz, ezin da horietako bakar bat ere faltatu edo batek ezin du eduki garapen nabarmen desberdinik beste bien aldean.

Ereduaren printzipioak:

• Pertsona ororen balioa babesten duen adimen ezintasun kontzepzioa, horren gaitasun profilen eta mugen gainetik.• Pertsona orok etengabe egin dezake aurrera, pertsona moduan, laguntza egokia badauka.• Inguruaren funtzioa ezinbestekoa da.• Familia da gizarte inklusioaren oinarria.• Pertsonak oinarrizko agente izan behar du bere etorkizunarenplanifikazioan eta bere patuaren eraikuntzan.

· 18 ·

kalitatearekikokonpromisoafeaps

KUDEA-KETAREN

kalitatea

BIZIkalitatea

ETIKAKudeaketaren

Page 19: Manual de Acogida (euskera)
Page 20: Manual de Acogida (euskera)

Edita: APDEMA - Asociación a favor de Personas con Discapacidad Intelectual de ÁlavaLa Paloma, 1 Bajo. 01012 Vitoria-GasteizTel. 945 258 [email protected]

www.facebook.com/apdematwitter.com/Apdema

apdema.org