kronika: asteari zeharka begira krimea, hain ezberdin eta … · 06 unai belaustegi: euskaldunon...

32
MATXIO, XENPELARREN AURPEGIA J UAN FRANTZISKO PETRIARENA “XENPELARGAZTERIK HIL ZEN, 34 URTE ZITUELA. ASTIA IZAN ZUEN BERTSO BIDE OPAROA IBILTZEKO, BAINA EZ BERE IRUDIRIK GERORAKO UZTEKO. ANTONIO V ALVERDEK ”XENPELARMARGOA EGITEKO ANTONIO L EKUONA “MATXIOOIARTZUARRA HARTU ZUEN EREDU. > 12 Ikor KOTX KRONIKA: Palestinarren begiradetan irakurritakoaren kontakizuna > 7 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin... eta orain hain berdin? MIKEL ZUBIMENDI > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2014ko martxoaren 22a | VIII. urtea • 358. zbk. 0,50 euro

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

MATXIO, XENPELARREN AURPEGIAJUAN FRANTZISKO PETRIARENA “XENPELAR” GAZTERIK HIL ZEN, 34 URTE ZITUELA. ASTIA IZAN ZUEN

BERTSO BIDE OPAROA IBILTZEKO, BAINA EZ BERE IRUDIRIK GERORAKO UZTEKO. ANTONIO VALVERDEK”XENPELAR” MARGOA EGITEKO ANTONIO LEKUONA “MATXIO” OIARTZUARRA HARTU ZUEN EREDU. > 12 Ikor KOTX

KRONIKA:Palestinarren begiradetanirakurritakoaren kontakizuna > 7

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Krimea, hain ezberdin... eta orainhain berdin? MIKEL ZUBIMENDI > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2014ko martxoaren 22a | VIII. urtea • 358. zbk.0,50 euro

Page 2: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

Arduraduna: Amagoia Mujika. Erredakzioa: Jose Angel Oria, Joxean Agirre, Xole Aramendi, Oihana

Llorente, Amalur Artola, Maider Eizmendi. Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea:

Portuetxe 23-2a. 20018 Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta:

[email protected]. Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

KULTURA SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA

SINADURAK:

03 Isidro Esnaola: Etxera bueltatuko gara06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua 11 Mikel Zubimendi: Krimea, hain ezberdin... eta orain hain berdin?19 Joseba Otondo: Banderak eta gorbatak 20 Nagore Amondarain: Umorearen kode etikoa? 21 Mikel Soto: Transnazionalismoa 25 Xabier Mikel Errekondo: Sukaldean ala ohean31 Ander Izagirre: Munstro ehiza Donibane Lohizunen

Legez kontrako zabortegiek italiar

nekazariak kaltetu dituzte 04

Sei begirada Palestinatik 07

«Matxio», Xenpelarri aurpegia

jarri dion oiartzuarra 12

Azart zoroen itsasontziak

Trintxerpen du orain egoitza 17

e.lkarrizketa: Mikel Lasa poeta

eta margolaria 22

Antton Elvis kanpaina saritu dute

Smile Festival-en 26

In Fraganti: Mikel Sanjuan

tailugilea 28

4

26

22

17

28

Page 3: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Etxera bueltatuko gara», esan zuen Krimeakoemakume batek erreferendumaren emaitzakospatzen. Horrela edo beste modu bateanadierazita, Krimeako herritarren mezua argiazen: gure herrira bueltatuko gara. Logikoa da:errusiarra da gehiengoa penintsula horretan.

Beste nazionalitateko herritarrek ere Errusian hobeto bi-ziko direla pentsatzen dute. Harrigarria izan da Europako zenbait «intelektualek»

Krimeako erreferendumaren aurrean izan duten eran-tzun bortitza. Ez ote da Europa demokraziaren adibidea?Zertara dator horrelako erreakzioa? Erretxinduta daudeEuropa inperialista baten aldeko ideologoak direlako, etaerreferendum txiki batek agerian utzi du euren jarreraantidemokratikoa. Dena den, Krimean gertatutakoa eta,neurri handi batean, Ukrainan, Europaren mendekota-sun politikoaren ondorioa da. Ameriketako Estatu Batuek, presidente batekin edo

bestearekin, oso argi izan du-te Europa eta Errusiaren arte-ko edozer hurbilketa oztopa-tu behar dutela. Beldur diraEuropa eta Errusiar Federa-zioaren arteko elkar ulertze-ak denborarekin potentziaindartsua osatuko duela etaberen hegemonia zalantzanjarriko duela. Eta joko horre-tan daramatzate azken hogeiurteak. Maniobra horien adibide

hurbila dugu: NATOk Polo-nian eta Errumanian misilen aurkako bateriak ezarri zi-tuen. Erabili zuen aitzakia izan zen Iranetik etor zitekeenbalizko eraso baten aurrean Europa babesteko beharrez-koak zirela. Errusiarrek beti esan dute arma horiek be-raien aurka zabaldu zirela. Azaroan ezagutu dugu Iranekenergia nuklearraren inguruko akordioa sinatu zuelaG5+1 taldearekin. Akordio horren haritik, Errusiar Federa-zioak eskatu zuen arma horiek erretiratzea orain arte ai-patu mehatxua indargabetuta gelditzen zelako. EstatuBatuetako defentsa idazkari Chuck Hagelek ukatu eginzuen aukera hori. Jarrera horrekin nolabait arrazoiaeman zion Errusiar Federazioari. Estatu Batuek, NATOrenbitartez, Errusia Europatik isolatzeko estrategian jarrai-tzen dute. Bazter batean, bakarrik, utzi nahi dute. Horreksegurtasun eza sortzen dio Errusiari, Europatik inbasioakezagutu baititu bere lurraldean behin baino gehiagotan.

Testuinguru horretan, Europak ondoko bizilagunare-kin politika propioa garatu beharko luke, bere intereseta-tik abiatuta, bere mugetan gatazkak ekiditeko, alegia. Ho-rrek eskatuko luke Europa eta Errusiaren artekoauzotasun espazio bat sortzea eta garatzea; hau da, aldeanitzeko akordioen bidez guztien segurtasuna bermatu-ko duen eremu bat jostea. Hala ere, politika propioa eginbeharrean, Estatu Batuen jokoa jarraitzen dute itsu-itsuan Europako buruzagiek. Finean, Errusia Europara hurbildu beharrean, urrun-

tzen ari dira eta horrek, batetik, kezka handia sortzen duErrusian, eta, bestetik, bien arteko tartean gelditzen direnestatuak eta herriak bi potentzia horien borroka zelaibihurtzen dira. Eta tarte horretan dagoen estatu handiena Ukraina da.

Azken hilabeteetan, Europako buruzagi arduragabeekmatxinada bat bultzatu dute Kieven. Horretarako, ultra-eskuineko indarrekin aliatu dira. Azkenean lortu dute go-

bernua iraultzea, baina konturatzerako gobernu berria-ren gaineko kontrola AEBek hartu dute. Ordutik aurrera,Europa lekuz kanpo egon da. Gatazka garrantzitsua sortu dute Ukrainan, tokiko bal-

dintzak kontuan hartu gabe; beharbada, hori zen bilatzenzutena, estatua zatitzea, alegia. Krisi horretan errusiarrekulertu dute Europak orain arteko joko arauak pikutara bi-dali dituela, eta beraiek ere bere estrategia propioa mar-txan jarri dute. Badakite egoera txarragoan daudela, bai-na hiru helduleku dituzte beren interes estrategikoakbabesteko eta erabili egingo dituzte: armada, horrelakogatazketan aritzeko prestatuta dagoena; baliabide natu-ralak eta errusiarrek osatzen dituzten gutxiengoak besteestatuetan. Europako buruzagiei esker, beste gatazka luze bat sortu

da Europako mugetan. •

{ datorrena }

Etxera bueltatuko gara

Europako buruzagiak Errusia Europatikurruntzen ari dira. Horrek kezka sortzendu Errusian eta bien arteko estatu etaherriak gudu zelai bihurtzen ditu

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

Page 4: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

atzerria

Debekua une ho-netan bertanhasten da. Bere-halako neurriada. Produktuhoriek merka-

tura iritsiko dira, baldin eta be-harrezkoak diren proba guztiakegiten badituzte, ez bestela. Ara-zoaren muinera iristeko gogoaerakusten dugu era horretan,

eta arazo horren eraginez seku-lako estutasuna jasaten ari di-ren herritarrei ziurtasun apurbat ematen diegu». Beatrice Lo-renzi Osasuneko ministroarenhitzak dira, Campaniako legezkontrako zabortegiek eta suteekeragin duten arazo larriari aurreegiteko hartutako neurriarenberri emateko ekitaldian esan-dakoak. Edonola ere, oraindik

hiru hilabete inguru beharko di-tuzte zer eremutako produk-tuak debekatu erabakitzeko.Izan ere, fruta eta barazki ekoiz-pena hain garrantzitsua denCampanian egin berri den iker-keta baten arabera, 51 udalerrikpremiazko neurriak hartu behardituzte jasaten duten kutsadu-rari aurre egiteko. Eskualdeko1.076 kilometro koadro aztertudituzte eta horietako %2k eragindituzte susmoak.

Gobernuak onartutako dekre-tuaren arabera, hemendik au-rrera nekazaritza produktuenarriskugarritasuna 1etik 5era do-an eskala batekin neurtuko du-te. 3tik gorako arriskugarritasu-na duten fruta eta barazkiaksaltzea debekatuta egongo da,herritarren osasunerako kalte-garriak direlakoan.

«Eremu horretan bizi direnherritarren mesedetan, Suen Lu-rra lehenbailehen berreskura-tzea da Gobernu honen misioa»,

Suhiltzaile bat laneanSuen Lurrean,Campanian. Italia osokoindustriak sortutakohondakin ugari eskualdehorretan isuri izan dirahamarkadatan. GAUR8

ZABORTEGIAK ITALIANCampaniako eremu batzuetako nekazaritzaproduktuak saltzea, debekatuta

[email protected]

Campaniako eremu batzuetako nekazaritza produktuaksaltzea debekatu egin du Italiako Gobernuak, kutsadurareneraginez. Suen Lurra deitzen dioten lekuan Camorrakhamarkada askotan egin ditu legez kontrako isurketak, etaherritarrek ordaindu behar izan dute faktura, minbizi etamalformazio kasuek gora egin baitute.

GIZARTEA / b

Page 5: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 4 / 5

adierazi zuen ekitaldi bereanGian Luca Galletti Ingurumene-ko ministroak, Maurizio Marti-na Nekazaritzakoministroa, Ste-fano Caldoro Campaniakopresidentea eta Beatrice Loren-zin ondoan zituela.Gaur egun agintariek ere era-

biltzen duten Suen Lurra termi-noa Legambiente erakunde eko-logistak sortu zuen orainhamaika urte, 2003an, “Ekoma-fiari buruzko txostena” izenbu-ruko lana aurkeztu zuenean.Egun herritar guztiek dakite

Tirreniar Itsasoaren ertzean da-goen eremu bati buruz ari gare-la termino hori erabiltzean. Ber-tan turismoak garrantzi handiaizan arren (Napoli, Vesuvio, Ca-pri, Ponpeia, Herkulano eta Pa-estum, esaterako, turistak era-kartzeko propio diseinatutadaudela dirudi), leku hori osokutsatuta dago herrialde osokoindustriak eragindako hondakintoxikoak legez kontra bertanisuri izan direlako, gutxienez hi-ru hamarkadatan. Ekologistek askotan salatu du-

te Camorra Napoliko erakundemafiosoa dela isurketa horienarduraduna.Datu ofizialen arabera, Italia

osoan 100 milioi tona hondakinsortzen dira urtean, eta kopuruikaragarri horren heren bat li-tzateke Camorrak «ezkutatuta-koa». Italiako iparraldeko indus-triak sortutako hondakintoxikoak Campaniako zaborte-gietara eramateagatik dirua ko-bratzen zuten talde mafiosoek.Batez ere Giugliano herriko Re-sitera eramaten zituzten.Hondakinen kudeaketa ia

arautu gabe zegoenez, irabaziaklortzeko eta diru beltza zuritze-ko aukera paregabea eskaintzenzuen jarduera horrek.Eta ekologistek egoera hori

bere onera ekartzearen beharraaskotan nabarmendu baduteere, agintariek ez diete jaramo-nik egin nahi izan. «Ez dute ezerentzun nahi», zioen orain hila-bete pare bat Antonio PergolizziLegambienteko kideak.Hondakin solidoei buruzko

Italiako legedia 2001ean onartuzuten, baina hondakinak eraegokian kudeatu ote ziren baiez-tatzeko araurik gabe. 2006an al-

datu zuten legea, ingurumena-ren aurkako beste 152 delitu sar-tzeko; esaterako, zaborrak legezkontra ezabatzea.Handik lau urtera jakin zen

Europar Batasunaren legediaurratzen zutela Napoli garbitze-ko hartutako neurriek. Bruselakikuskaritza talde bat bidali zuenCampaniara 2010ean bertan eta,2012an, Italiaren aurkako sala-keta epaitegietara eramatekoaukera aipatu zuen.Arautu gabeko edo gaizki

araututako sektorea izanik, ne-gozio egiteko aukerak handiago-ak izaten dira. Napolin bertanGreenaccord gobernuz kanpokoerakundeak kazetarientzat anto-latutako nazioarteko topakete-tan Pergolizzik salatu zuenez,«ekomafia harrobietan, lurreaneta uretan gai toxikoak isurtzenari da, ingurumenari eta akuife-roei eragindako kalteei errepa-ratu gabe eta komunitateari on-dorio larriak eraginez».Roberto Saviano kazetariak

egoera hori deskribatu zuen2006an “Gomorra” liburuan.Honela zioen Joxean Agirrek2008an GAUR8-n: «Camorrariburuzko liburu bat argitaratuzuen orain bi urte “Gomorra”izenburuarekin eta geroztik ezdu bakerik izan. Napoliko mafia-ren ezkutalekuak argitu zituenliburu horretan eta bere legezkanpoko jarduerak agerian utzi.Baina izen-abizen gehiegi ager-tzen ziren nonbait orrialde ho-rietan eta Camorrak mehatxatuegin zuen. Geroztik bizkartzai-nekin ibili behar izan du». Gaur egun ere Camorraren

mehatxupean bizitzen jarrai-tzen du, Italiatik kanpo, NewYorken, hain zuzen ere .Savianok eta Pergolizzik sala-

tutako egoera horri esker, kon-painia askok negozio egin duteItalian urte askotan. Franco Ro-berti Mafiaren aurkako aboka-tuak esplikatu izan duenez, en-presei merkeago ateratzenzitzaien talde mafiosoei honda-kinak «ezabatzeagatik» ordain-tzea, hondakin horiek behar denmoduan tratatzea baino. Kasubatzuetan, atzerrira legez kontrabidaltzea ere merkeago atera-tzen zen. Eta negozio egiteko au-kera ikusten denean, zalantzaHemendik aurrera, nekazaritza produktuen arriskugarritasuna 1etik 5era doan eskala batekin neurtuko dute. GAUR8

Page 6: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

atzerria

etikoak desagertu egiten dirakasu askotan, salaketa publiko-rik ez badago behintzat.Robertik marraztutako koa-

droaren arabera, gaur egun tal-de mafiosoek hondakinekin ze-rikusirik ez duten sektoreetanere diru asko sartzen dute. «Di-rua garbitzeko asmoarekin, fi-nantziazioa behar duten kon-painiak bilatzen dituzte. Italiakoekonomia garbia gero eta ziki-nago dago», dio. Energia garbienekoizpena garatzeko proiektubatzuk ere Mafiak ordainduta-koak direla dio abokatuak.Pergolizzi ekintzaileak erans-

ten du eraikuntzan ere sartu du-tela dirua. Errepideak egitekogaraian, esaterako, hartxintxa-rrarekin nahasten dituzte hon-dakin toxikoak, eta hori herrial-dearen iparraldeko bideetanzein hegoaldekoetan gertatzenari omen da.Legambientek egin dituen

kalkuluen arabera, nekazaritzaeremuetan eta beste leku ezego-ki batzuetan legez kontra hon-dakin toxikoak isurita sekulakodirutza irabazten du Camorrak:26.000 milioi dolar urtean.Egoera horren alde ilunaren

faktura herritarrek ordaintzendute, ordea. BBC kate britainia-rrak egindako txosten batenarabera, Campaniako gai toxiko-en isurketak badu loturarikminbiziarekin eta sortzetikomalformazioekin: hogei urteko

epean, eskualdeko gizonek di-tuzten tumore kopuruak %47kohazkundea izan du, eta %40koaemakumeen kasuan.Campaniako milaka herritar

kalera protesta egitera irtenizan dira urteotan. Minbiziareneraginez hildako umeen erretra-tuak eramaten dituzte manifes-tari batzuek, eskualdea garbi-tzea beharrezkoa, premiazkoa,dela nabarmentzeko.Antonio Giordano Minbizia

Ikertzeko Sbarro Institutuko zu-zendariak IPS agentziari orainaste batzuk esan zionez, egoerahorren erantzukizuna agintarieidagokie: «Agintean dauden per-tsonena da errua, zer gertatzenari zen jakin arren, 30 edo 40urtetan ezer egin ez zutelako».Sabina Ladada arkitektoak

GARA egunkariari 2008an esanzionez, ez da baztertu beharhondakin nuklearrak ere isuriizana Campanian.

Campaniako gaitoxikoen isurketak baduloturarik minbiziarekineta sortzetikomalformazioekin: hogeiurteko epean,eskualdeko gizonekdituzten tumorekopuruak %47kohazkundea izan du, eta%40koa emakumeenkasuan. GAUR8

Enpresei merkeago ateratzen zitzaien taldemafiosoei hondakinak «ezabatzeagatik»ordaintzea, hondakin horiek behar denmoduan tratatzea baino

Errepideak egiteko garaian, hartxintxarrarekinnahasten dituzte hondakin toxikoak, eta horiherrialdearen iparraldeko bideetan zeinhegoaldekoetan gertatzen ari da

hutsa

hutsa

Sekula eznaiz uni-bertsitate-ko irakas-le hartazahaztuko.

Zientziaren historia ematen zi-gun, baina zientziarekin batera,errepaso filosofiko ederrak uz-ten zituen airean, etxera joaneta bakoitzak bere buruari egu-rra eman ziezaion. Irakasle hark,urria iristen zenean –eta urteanzehar ere bai, noizbehinka–, betibotatzen zigun: «Joango al zare-te Durangoko Azokara?». Ba-tzuek baietz eta besteek ezetz.«Durangora nahitaez joan behardugu! Euskaldunon Meka da.Baina, ez bizitzan behin joateko,baizik eta urtean behin joan etazerbait erosteko. Gure euskal-duntasunaren froga da hori». Arrazoi apur bat badu, Duran-

go, zentzu askotan, Mekarekinkonpara baitaiteke. Baina ez ze-bilen erabat zuzen, izan ere, eus-kaldunok, Durangoz gain, biga-rren Meka bat ere badugu:Hernani. Zeinek ez du koadrilanautobusa antolatu, Hernanikosagardotegi batean kanpoak etabarruak busti eta, alde zaharre-an erdi galduta ibili ostean, etxe-rako bidea hartu? Ia nahitaezkobihurtu da Hernanira joateatxotx garaian. Guk, aurreko la-runbatean egin genuen aspaldi-ko partez, eta tira, ongi pasatugenuen. Bakailaoa jan, txuletaederrarekin auskan ibili, burua-rekin pare bat intxaur apurtueta sagardotan igeri egin... Aur-tengo penitentzia egina! Horibai, entzunda daukat hernania-rrek ez dituztela gainontzekoeuskaldunon ohitura horiek osogustuko. Eta ulergarria iruditzenzait, ez baita lasaigarria izangoastea joan eta astea etorri kope-tan intxaur marka duen mozko-rra beren kaleetan gora eta behe-ra ikustea. Nigatik lasai egondaitezela, datorren urtera arte ezbainaiz handik itzuliko! •

EuskaldunonMekakUnaiBelaustegi

Page 7: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

SEI BEGIRADA PALESTINATIK

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 6 / 7

Orain aste batzuk, iraganotsailean, Palestinanizan ginen euskal kul-turgintzan dihardugunzenbait kide eta kazeta-ri bi Biladi eta Bakea

eta Duintasuna elkarteek antolaturikobidaia batean. Gazak eta Zisjordaniakosatzen dituzte egun lurralde palestina-rrak. Lehena erabat blokeatuta dauka Isra-elek eta bigarrena hiru gunetan banaturikdago: A-n Palestinar Aginte Nazionalak(PAN) du agintea; B-n kontrol zibila pales-tinarrena da eta militarra Israelekin par-tekatzen dute; C gunean, aldiz, okupatzai-leenak dira botere zibila eta militarra.Egoerak erabat gainditu zituen gure

irudimenaren eta arrazoimenaren mu-gak: amesgaitz bat bizi izanaren irudipe-naz itzuli ginen, baina berriz etxean esna-tu eta egunak pasa ahala, errealitatea aregogorragoa dela ohartzen ari gara. «Isra-elgo Armadak gazte palestinar bat hil duZisjordanian» zioen aurreko astelehen ba-

tean GARA egunkariak berak. Ondoren-goa ez da kazetari baten erreportajea, eztaabenturazko bidaia baten kronika ere. Pa-lestinarren begiradetan irakurritakoarenkontakizuna da; keinuz jasotakoa hitzeta-ra ekarria.

1• Berriz hasi behar

Palestinaren eta Israelen arteko gatazka-ren erdigunean dago Jerusalem, musul-man zein juduen (eta kristauen) lur san-tua izanik, beren hiriburutzat baitaukatebiek ala biek. 1967ko Sei Eguneko Gerra-ren ondoren, Israelek palestinarrena zenJerusalem ekialdea okupatu zuen etaegun hormigoizko murruak bereizten di-tu mendebaldetik. Bihotza erdibiturikduen gorputzak nekez egingo du aurre-ra. Ekialdeko auzuneetan gero eta bizila-

gun gehiago dago, baina palestinarren-tzat ia ezinezkoa da etxeak egiteko bai-menak lortzea, beraz legez kanpoeraikitzen dituzte beren bizilekuak. Bai-na usterik gutxienean, han agertzen diramilitar israeldarrak bulldozer ikaraga-rrien gainean. Burrunbada sumatu ordu-ko gerturatzen dira auzotarrak asaldatu-ta; borrokarako marjina txikia dago,ordea, harri koskor bat duen eskuaren eta metrailetari eusten dion eskuarenartean. Bata bestearen atzetik eraistendituzte etxeak dominoko piezatxoakbailiran. Soldaduek atzean utzitakohauts hodei eta oihuen artean saiatzendira orduan bizilagunak hondakinen ar-tetik zerbait berreskuratzen: iragan txa-talak, lan-tresnaren bat, esperantza hon-darrak… Kale gorrian geratu eta berrizhutsetik hasi behar. «Betazalak altxatze-ko baino nekatuago eta minduago nago»pentsatu du, baina berriz hasiko da.

2 • Gerra aspaldi bukatu zen

Aldirietako tiroen oihartzunak erdialde-ra iristerako difuminatzen dira haizetan.Jerusalemeko alde zaharrak lau auzo ditu(musulmana, armeniarra, kristaua eta ju-dua), baita erlijio bakoitzeko tenplu ikus-garriak ere. Antzinako elkarbizitzari eutsiizan baliote, kultur aniztasunaren eredunagusietako bat izango zen agian, bainamapen puzzleak gutxi batzuen eskuegon izan dira beti eta piezak horizontal-ki barik, indar bertikalen arabera kokatuizan dituzte. Hamaika herri daude ha-rrezkero munduan, elkarren ondoanegon arren enkajatu ezinik.

Miren Amuriza

Palestina bisitatu ondoren, egileak honakoartikulua idatzi du. «Ondorengoa ez da kazetaribaten erreportajea, ezta abenturazko bidaiabaten kronika ere, palestinarren begiradetanirakurritakoaren kontakizuna baizik; keinuzjasotakoa hitzetara ekarria», esplikatu du.

Argazkiak: Jose Pablo ARRIAGA

1

Page 8: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

Hainbat sarrera dituen harresiak ingu-ratzen du alde zaharra eta Lehoien Ateaizenekoa da turisten ohiko jomuga. «Ate-ra argazki bat» diotso gaztelaniaz emaz-teak gizonari, «Atea ikusi dadila ondo!».Begirada tinko eta erlaxatua du; on egindio oporraldiak. Azokan erositako souve-nirrak banatuz, Jerusalemera joateko go-mendatuko die lagunei: «Ondo jaten da,denda eleganteak daude, jende kurio-soa…». Bakanen batek galdetuko dioagian: «Ez al zenuen beldurrik izan?». Etaberak: «Bai zera! Hiri normal-normal batda. Gerra aspaldi bukatu zen».

3 • Bat bera ere ez

Baina bakerik ez dago. Israelek ez daukabakerik palestinar guztiak banan-banaeuren etxe eta lurretatik kanporatu arte.Apartheidaren adibide esanguratsuene-takoa da Zisjordania hegoaldeko Hebron;1997az geroztik H1 (palestinarrena) etaH2 (Israelen kolonia) eremuetan banatua.Kolonoen asentamenduak hiriaren erdi-gunea izan zena hartzen du eta palesti-narrek debekatuta dute sarbidea. Bertandago Shuhada kale nagusia, ekaitzarenosteko barealdian harrapatua: dendakitxita, espaloiak huts-hutsik, lantzeanmilitarren jeep bat bidean eta inozen-tziak ematen duen ausardiaz, leihoetatikbisitarioi keinu egiten diguten bakarrak:haurrak.

Kalearen bestaldean sinagoga handibat dago, jatorri ezberdineko ehunka ju-du sartu-irtenean. Liburutegi handi batlirudike tenpluak, otoitzerako eta irakur-ketarako aretoz eta literatura edo mate-matikako irakasle itxurako gizonez be-tea. Hala lirudike (eta ondorengoa ez dametafora bat) bizar artean kamuflaturikobegirada fanatiko hauen jabeek liburuenazpian armak ostenduko ez balituzte.«Musulman bakar bat ere ez da geratu-ko» dio, «bat bera ere ez».

4 • Ez iezadazu begiratu, arren

Palestinako egunerokotasun nahasiarenbarruan, parentesi bat da Ramallah, le-hen begiratuan okupatzaileen presentziaez baita hain nabaria. Bertan daude Mu-kata (PAN-ren egoitza nagusia) eta herrimugimendua osatzen duten hainbat el-karte (BDS kanpaina, preso politikoak ba-besteko taldeak…). Emakume ugari dabil-tza kaleetan; zapi koloretsuz apaindutabatzuk, beltzez estalita besteak, baina za-palkuntza bikoitza jasaten guztiak. Erre-sistentziaren zutabe izan dira beti emaku-me palestinarrak; Intifadetan partehartuz, euren artean antolatuz, eta, batezere, familia asko aurrera aterata. Eta, halaere, begirada makurtu behar; ama, alaba,emazte izateaz lotsatu behar. «Ez iezada-zu begiratu, arren!» esanez.Bada Palestinan parekoari goitik behera

begiratzen dion emakumerik ere, baina ezin izan genien argazkirik atera: milita-rrak. Neska gazte eta militarrak, rimmela

atzerria

Kale gorrian geratu etaberriz hutsetik hasi behar.«Betazalak altxatzekobaino nekatuago etaminduago nago» pentsatudu, baina berriz hasiko da.

Ramallah

Jord

an Ib

aia

Jeriko

Hebron

Marra berdea

Nablus

Jerusalem

Itsaso Hila

Med.itsasoa

ZISJORDANIA

ISR

AE

L

JOR

DA

NIA

40 km

2

3

Page 9: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 8 / 9

ondo emanda eta arma eskuan. Errazagoazen etsaia gorrotatzea gizonezko heldua-ren irudiarekin lotzen genuenean.

5 • Palestina begietan

Hiriguneetako zalapartatik urrun, isilta-suna da nagusi Palestinako ekialdean da-goen Jordan haraneko desertuan. Hori-zontean bat egiten dutenean, elkarrenkoloreak biziagotzen dituzte lur gorri etazeru urdinak. Errealitatea, ordea, ez dainoiz postaletan kabitzen: azken hilabete-otan, hainbat kanpamendu altxatu dituz-te palestinarrek Jordaneko basamortuanberaienak diren eremuak berreskuratu as-moz, baina militar israeldarrek banan-ba-nan eraitsi dituzte. Irrintzi bat entzun da dunaren tontorre-

an eta inguruko herrixkaren bateko bedui-noak agertu dira. Bizpahiru mutiko gertu-ratu zaizkigu korrika. Batek buruabueltatu eta atzera begiratzearekin batera,denbora gelditu da. Basamortua bezainbegirada sarkorra eta zabala du, aldi bere-an hain mugagabe eta hain mugatu. Ilaranhasi dira haren begi marroietan islatzencheckpoint-ak, gameluak, suge erraldoibaten formako hormatzarra, dunak, isti-luak… Palestina du begietan.

6 • Borroka bai, jolasa ere bai

Basamortuko haize eta irrintziek ez dau-kate lekurik Balatako errefuxiatuen kan-pamenduan (Nablusen iparraldean), bizi-

lagun bat ozta-ozta kabitzen den kalexkaestuetan eguzki izpirik ere apenas sar-tzen baita. Zisjordaniako kanpamendurikhandiena da eta Jaffatik etorritako erre-fuxiatuak (5.000 lagunentzako lekuan,28.000) bizi dira bertan 1952tik. Okupa-zioaren ondoren behin-behineko neurribezala sortuak, amaibako itomen bihur-tu da eta, egun, milaka palestinar daudeberen etxeetako giltzak gordeta sorterri-ra noiz itzuliko zain.

Koloreak koloreago dira zementuzkohormen artean, irribarreak irribarreago.Ramallahn argi esan zigun Omar Barg-houti BDS-ko eragileak Israelen aurkakoboikotaz mintzo zela: «We are not here tohave fun, we are here to win!» (ez gara he-men ondo pasatzeko, irabazteko baizik).Arrazoia. Baina bien bitartean, Palestinakohaurrak haur izateko eskubidea galtzenari dira, eta bestelakoa diote euren begira-dek: «Borroka bai, baina jolasa ere bai!».

Irrintzi bat entzun dadunaren tontorrean etainguruko herrixkarenbateko beduinoak agertudira. Bizpahiru mutikogerturatu zaizkigu korrika.

4

5 6

Page 10: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

hutsa

3 B

EGIR

AD

A:

osas

un

a/

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ ko

mu

nik

azio

a

Guraso zaharrak egoitzarasartzen dituzuen senide-en ohizko kezka da ea on-do zainduta egongo diren.Ezin dut egoitza guztiei bu-ruz berba egin, jakina (de-

netik baitago munduan), baina nire la-naren zati bat bertan egiten dudanez,nire esperientzia azaldu nahi nizueke.

Lehenengo inpresioan, zaharren egoi-tzek atzeraka eragiten dute: inorekinbertako zerbait komentatzen dudanean(sekretu profesionala urratu barik, nos-ki), ikustekoa da aldartea nola iluntzenzaion. Jendeari gogorra egiten zaio non-bait, mundutik pixka bat aparte bizi di-ren zaharrekin gogoratu beharra; batezere Gabon, urtebetetze eta fetxa seina-latuetan. Gainera, kontuan hartu beharda gehienetan halabeharrez sartzen de-la jendea egoitzetan, batzuetan baitagogoz kontra ere. Gehienak egoera latzhori bizitzan estreinakoz sufritzen aridira; guretako, berriz, ohizkoa da. Ez: za-harren egoitzetakoa ez da Disney mun-dua. Hau hala izanda ere, langileok egu-

nero aurkitzen dugu motibazioa berta-ra joateko. Dramatismoan kateatuta ge-ratu barik, bertako egoera errealak (bizi-tza bezain errealak) kudeatzen ikasibeharra dago, egoiliarrendako, senide-endako eta guztiondako modurik prak-tikoenean. Izan ere, zaharren egoitzarenmuina eta funtsa praktikotasuna da:gehienetan, bertako zerbitzu bateratueiesker (osagileak, gaueko zaintza, elika-dura egokitua...) zuen senidea etxe par-tikularrean baino hobeto jagoteko au-kera dago. Hau gogoan izanda, egoeragogorrak ez dira hain gogor egiten.

Senideei, eta are gehiago “kanpoko”jendeari, hau ulertezina egiten zaizue.Hain egoera gogorretan lan egiten du-gunok lur jota bizi beharko ginatekeelauste duzue. Gehiago esango dut: batzukhaserretu ere egiten zarete, hala ez delajakitean. Baina bizitzaren legea da: etaesango nuke heriotzarekin buruz burulan egiten dugun guztioi gertatzen zai-gula antzeko zerbait. Bai: zaharren egoi-tzetako beharginok, ehorzleek, asistentesozialek, Zainketa Intentsiboetako Uni-

tateetako osagileek... ere alaitasunez lanegiteko eskubidea dugu. Beharko, lanto-kian iraungo badugu! Gainera, zalantza-rik ez izan maitasunez egindako lanazuen senideen mesedetan dela, egoeragogorrenetan bereziki.

Alaitasun honek ez du inondik inoraesan nahi festan gabiltzanik; ezta zaha-rrei entzungor egiten diegunik ere; eztahaien lepotik barre egiten dugunik edosenideen minari ez ikusia egiten diogu-nik ere. Zaharrekin atsegin jokatzeariburuz ari naiz: ederra da behargin ba-tzuk haiekin jolasean eta dantzan ikus-tea... Senideen aldetik ere irudi ereduga-rriak ikusten dira: gurasoak maitekirolaguntzera etortzen diren seme-alabak...Burua behin eta berriro joaten deneanere pazientzia agortezina duen jendeadago: hauek ere oso estimatuak dira gu-re artean. Laburbilduta: zaharren egoi-tza batean, egoera larrienean umorearieusten dakien jendea aurkituko duzu.Zorionez..., ezta? •

http: //fisiolantaldea.blogspot.com/

Adineko zentruan dagoen emakumea eta zaintzailea. THINKSTOCK

Zaharren egoitzen alde ezkutua

Oier Gorosabel LarrañagaFisioterapeuta eta osteopata

Page 11: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Aurtengoa olatu independentista batek Europazehartuko duen urtea dela sarri entzun da.Eta dezente hitz egin da Euskal Herriak ola-tuaren txanpa nola, zein jokaldi eginez apro-betxa zezakeen. Eskoziak erreferendumaegingo du, Kataluniak kontsulta deitua du,

Flandriako independentistek Belgikako hauteskunde lege-gileak irabazi eta olatua are zabalduko dela... bai, hain ez-berdin eta orain, aurten, hain berdin diren herriok baduteberen historiarekin hitzordua. Asko hitz egin da, eta egin,ari da xorro-xorro lan polit askoa egiten. Gure Esku Dagoherritarren dinamika hartzen doan indarra horren erakus-le da.Inork gutxik espero zezakeen, baina, olatuaren gainera

Krimea batuko zela. Eta euskal jendea ari da hara begira,jendearen elkarrizketetan dago, analogiak eta ezberdinta-sunak azpimarratu dira, Putinzale koadrila ederra azalera-tu da Euskal Herrian, horrek beste asko asaldatu dituen be-zala. Krimea, jakina, beste kontu bat da. Beste historia bat,beste kultura bat, beste errealitate bat; armak eskutan oku-patua izan da, eta bai, oso bestelakoa da. Hori esanda, bai-na, letra arras ezberdina izanagatik ere, errima bertsuakaurki daitezkeela ezin da ukatu. Erreferenduma egin da,herritarrek hitz egin dute, mapak eta banderak aldatu di-ra... Eta, nahi edo ez, gonbidatua izan ala gabe, Krimea ez-tabaidaren zurrunbilora batu da. Nazioarteko gailur etaabarretan, munduko berri agentzien teletipoetan, han-he-menka egin diren milaka iritzi komentarioetan entzun di-ra Katalunia, Eskozia, Euskal Herria eta Krimearen artekoloturak eta konparazioak. Errusiako Kanpoko ministroakKrimeaz hitz egiterakoan Euskal Herria gogora ekartzea,adibidez, bada zerbait. Zaila da iritzi bat, bakarra eta biribil-biribila ematea Kri-

mean gertaturikoaz. Eta gerta liteke, gerta litekeenez, Eus-kal Herriaz urrunetik egiten diren komentario eta iritzisortek gutxitan asmatzen duten bezala, sarritan abertzale-tasuna eta nazionalismo patrioteroa berdintzen dituztenbezala, edo gatazka politikoa antiterrorismoaren antiojoe-tatik begiratuta gatazka moral bat balitz bezala karikaturi-zatzen duten bezala, hemendik ere igual-igual egitea Kri-mearekin, akats berbera errepikatzea. Agian iritzi

inteligenteena, iritzi propioa izanda ere, iritzirik ez emateada. Ez erortzea, beste hamarkada batzuetan egin zen beza-la, sinpatien zepoan. Hau da, garai batean Kalaxnikov fusi-la eskutan zuen edonork, izan Ameriketako oihanetan alaAsiako basamortuetan, ia-ia per se, gure sinpatia merezizuela uste zen bezala, orain erreferendum bat –arma bidezinposaturiko atmosfera batean– egiteagatik eta aukera ba-tek emaitza ikusgarri batzuk eskuratzeagatik, horregatikgure aukera kuttun egitea eta gure buruak politikoki huradefendatzera behartzea.Badira, bai, Krimea Errusia dela eta Errusiak ukabil eta

burdinazko aginte zorrotz bat ezinbesteko duela pentsa-tzen dutenak. Badira ere Krimea errusiar inperialismoarenbiktima dela eta han gertatu den anexio lotsagarri bat delauste eta horri sinpatia adierazteak autodeterminazioarenaldeko kausari min itzela egiten diola uste dutenak. Egia,ohi bezala, hortxe nonbait egongo da, argitzal eta ñabar-duretan lekututa, bietarik poxi bat hartuta. Gezurretan oi-narrituz Irak txikitu eta milioi bat jende hil zutenek erru-siarrek Krimean egin dutena kritikatzerik baduteneztabaida daiteke. Neofaxistak nola jarri dituzten Kieveninork bozkatu gabe autoproklamatu duten gobernu be-rrian, gerra hotzaren beroak eta gerra ekonomiko berri ba-ten hotsak, asko dago pil-pilean, den-dena oso korapilatuaeta, jakina, eztabaida libre!Gure txikian, gure herrian sortzen ez ditugun baldintza

eta aktiboak ez dizkigula inork kanpotik opari emango ja-kitun, begiak zabal eta dena hankaz gora jarri dezaketenezustekoen zain beti, ez litzateke ona Krimearen inguruan«alde edo kontra» hil ala biziko erabaki politiko bat eta ba-karra izaten tematzea. Putinen aldeko ala kontrako, Euro-pazale ala antiinperialista yanki, ezkerreko ala ezker mutu-rreko, pose eta folklore oro alboratuz, guk gurean segitubehar dugu. Gure esku dagoena geure egiten, ez inoren ko-pia egiten, ezta inori lezioa eman asmoz ere.Krimearen inguruan iritzi bat eta erabaki politiko baka-

rra nahi edo iradokitzen dutenen kontra, guk, euskaldu-nok, munduko beste herritar asko bezala zalantza-dantzabetean gaudenok, ziurtasun bat, eta bat besterik baino ez,daukagulako: euskara bakarrik dugula bat, batua eta baka-rra munduan. •

{ asteari zeharka begira }

Krimea, hain ezberdin... eta orain hain berdin?

Agian iritzi inteligenteena, iritzi propioa izanda ere, iritzirikez ematea da. Ez erortzea, beste hamarkada batzuetanegin zen bezala, sinpatien zepoan

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 12: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

Juan Frantzisko Petriarena«Xenpelar» oso gazte hilzen, 34 urte zituela. Bizitzalaburrean ibili zuen bertsobide aberatsak askorakoeman du. Baina, nolakoazen? Ayalderen Xenpelarmargoa betiko geratuko daeuskal ikonografian. Lanhorretan ageri dena ez daXenpelar, Antonio Lekuona«Matxio» oiartzuarra da.

herria

lehenetsi zuen, ordea. Xenpelar1869ko abenduaren 8an hil zen,35 urte bete gabe, eta egun be-rean jaio zen Daniela, MariaLuisaren alabatxoa. Egun gutxiegin zituzten bizirik ama-ala-bek. Daniela abenduaren 17anhil zen, eta Maria Luisa, 18an,biak baztangaz. Harrigarria dabaina Xenpelarren hiru alaba-txoak bizirik atera ziren izurri-te hartatik. Bere bizitza laburrean egin

zuen bideak arrasto handia utzidu gerora. Baserrian sortua ba-zen ere, fabrikako langile izanzen eta esaten da XIX. mendekobertsolari fabrika-langile kale-tartua izan zela. Bi mundurenarteko zubia zela, alegia. Horrez gain, bere garaiko ber-

tsolarien lekuko izateko aukeraizan zuen. Plaza eta sagardotegigiroak gertutik ezagutu zituen;lehia, desafioa, herrietako jaiaketa halakoak. Horrez gain, doi-nuak sortzeko gaitasuna zuen.Berak sorturiko doinu asko ga-raiotara iritsi dira bizi-bizi. Ahozkoan ez ezik, idatzizko-

an ere dotore aritu zen. Ez ze-kien idazten eta ez da jakin zei-ni idatzarazten zizkion, bainabertso paperetan bide oparoaegin zuen. Gizarte gaien eta po-litika gaien kronista ere bazen,bere bertsoek balio baitute ga-raiko kontuen berri izateko. Bertsoak egiteko modu neur-

tua eta soila zuen, baina indar-tsua. «Bertso sendoak eta akatsgabeak», Zabalaren esanetan.Hizkera ere bizia, irudiz etametaforaz betea.

NOLAKOA ZEN XENPELAR?Oroimen ona, bat-batean asma-tzeko gaitasuna, bizitasuna etaumorea berezko zituen. Berebizitza laburrean ibilitako ber-tso bidea aditu askok aztertudute gerora miresmenez.Baina, nolakoa zen Xenpelar?Elixabete Perez Gazteluk “Bi-

degileak” bilduman kontatzenduenez, «iritsi zaizkigun testi-gantzen arabera, txikia eta me-harra zen, begi bizi eta bihurrisamarrak zituen eta aurpegikolore ‘berdexka’; ilun sama-rra. Besteek egindako bertsoenbitartez ere asma dezakegu osohandia ez zela izango. Olloki

[email protected]

Gazterik hil zenJuan FrantziskoP e t r i a r e n a« X e n p e l a r »(1835-1869), 34urte z ituela

eraman baitzuen baztangak.Garai haietan arrunta zen gai-xotasunak eta izurriteak heda-tzea. Orduan ez zegoen oraingogarbitasun, sendabide eta txer-torik eta jende asko hiltzen zengaitz kutsakorren ondorioz.Horietako bat etxean sartzenzenean, ez omen zegoen ezeregiterik. Horrelakoetan etxeakixten zituzten eta barruan zeu-denek ezin zuten bertatik atera,gaitza gehiago zabal ez zedin.Kontatzen dute barrukoen etakanpokoen arteko komunika-zioa leihotik behera zintzilika-tzen zuten saskitxo baten bidezegiten zutela. 1869an baztanga zabaldu zen

Errenterian eta Xenpelarrenetxeraino iritsi zen. Emazteaeraman zuen lehenbizi. 1869kourriaren 25ean hil zen Maria Jo-sefa, 35 urte bete berritan. Ber-tsolaria ez zen gaitzaz libratu.Bere azken egunetan bere arre-ba Maria Luisak zaindu zuen.Bere lau urteko alaba JoxepaAntoni senarrarekin utzi etaanaia eta haren hiru alabakzaintzera joan zen Maria Luisa.Erabaki potoloa izan zen MariaLuisarena, bazekielako etxehartara joanda bere bizia etasabelean zeraman haurrarenaarrisku bizian jarriko zituela.Anaia eta ilobatxoak zaintzea

AYALDEREN XENPELARAntonio Lekuona «Matxio», Xenpelarriaurpegia jarri dion oiartzuarra

b KULTURA /

Antonio Lekuona «Matxio» eredu hartuta pintatu zuen Xenpelar Antonio Valverde margolariak 1969. urtean. Ikor KOTX

Page 13: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 12 / 13

zaharrak Xenpelarri kantatuta-ko bertso batean txikia zeladio: ‘Honoko txiki honek/ as-tinduko gaitik’. Musarrok ereXenpelarren hezurrez honakoabotatzen du: ‘Hezur igarrakhautsitzen dizkik’».Izan ere, bere lanaren berri

iritsi da egunotaraino. Berebertsoak, doinuak eta pasadizo-ak ezagutzeko aukera izan du-

gu. Baina, bere benetako irudi-rik ez dago. Gure ikonografianbetiko geldituko da AntonioValverde «Ayalde»k marraztu-tako erretratua. Hori da gure-gana iritsi den Xenpelar. Ayaldek 1969. urtean margo-

tu zuen erretratu hori AntonioLekuona «Matxio» oiartzuarraeredu hartuta. Orduan 37 urtezituen Matxiok. Orain, 82 urte

ditu eta begiak bustitzen zaiz-kio ordukoari buruz galdetubezain pronto. Urteak joan di-ra, baina detaileak ondo bizirikdauzka oroimenean. «Igande goizez bederatzieta-

ko mezatara joan ginen emaz-tea eta biok. Ayalde eta bereemaztea ondoko bankuan jarrizitzaizkigun. Bistaz ezagutzennuen. Begira-begira egon zi-tzaidan meza guztian eta urdu-ri jarri ninduen. ‘Marikoia’ zelapentsatu nuen une batean, etagustuko ninduela. Bere begira-tzeko modua arraroa iruditzenzitzaidan eta. Meza bukatu etaazkar asko atera ginen elizatikemaztea eta biok, eta Ayaldegure atzetik ‘hau da Xenpelar,hau da nire Xenpelar’ esanezoihuka. Ez nuen ezer ulertzen.Harrituta geratu nintzen».

AYALDEK BERE BURUAN IRUDIKATUA

Antonio Valverde «Ayalde»k or-duko Caja de Ahorros Munici-pal de San Sebastian bankutikenkargua jaso zuen egutegi ba-terako erretratuak egiteko. Gi-puzkoako pertsonaia ospetsuzenbaiten erretratuak egin be-har zituen, tartean Xenpelarre-na. Lola Valverdek, Ayalde ze-naren alabak, kontatu duenez,«gure aita oso ondo dokumen-tatzen zen erretratu bat eginaurretik. Artxiboetan araka-tzen ibiltzen zen informazio bi-la. Xenpelarren irudirik batereez zegoenez, beste bertsolariekegindako deskribapenak etapistak biltzen jardun zuen etapentsatzekoa da bere buruanera jakinean irudikatu zuelaXenpelar». Lola haurra zen bereaitak Xenpelar margotu zuene-an. Gogoan du nola etortzenzen arratsaldero beren etxeraMatxio. «Gu umeak ginen, bai-na oso gizon guapoa zela oroi-tzen dut». Ayalde Oiartzunen bizi zen

eta inguruan bilatzen saiatzenzen bere erretratuetarako ere-duak. Lola Valverderen hitze-tan, ohikoa zuen aitak lan egi-teko modu hori, «esaterako,Juan Inazio Iztueta euskal dan-tzariaren erretratua egitekoMigel Mari Lasa Oiartzungotxirrindulari famatua hartuzuen eredu».

Alboko irudian AntonioValverde «Ayalde»ren«Xenpelar» izenekomargolana. Modelo lanakegin zituenean Matxiok 37urte zeuzkan. Orain, 82dauzka. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Antonio Valverde «Ayalde» margolariak 1969.urtean pintatu zuen «Xenpelar» lana.Oiartzungo Antonio Lekuona «Matxio» izanzen modelo lanak egin zituena

Xenpelarren irudirik ez zegoenez, bestebertsolariek emandako datu gutxietatikabiatuta irudikatu zuen Ayaldek bere buruan

Page 14: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

bere emazteak esan zion Ayalderenmargoan agertzen zena Matxio zela,oiartzuarra. «Emaztea oiartzuarra da etaMatxio bere etxetik oso gertu bizi zelaesan zidan. Eta, nik, ‘Nola? Gizon hori bizidela?’ Harrituta geratu nintzen etaelkarrizketa bat egin behar niola erabakinuen». Matxio estropada zalea da etaBaserrirekin arrauna izan ohi zuenhizketagai nagusia hasieran. «Donostiakoestropadetan urtero egiten genuen topo. Bibat urtetan galdetu zidan, ‘Baserri, gaurzeinek irabaziko du?’. Nik esandakoari kasuegin, apustua jokatu eta sosa batzukirabazi zituen. Eta zorretan bezala zegoenbeti nirekin, beti gerturatzen zitzaidankasu egitera eta arraunaz hitz egitera. Nik,ordea, ez nuen arraunaz hitz egin nahi, nikXenpelarren margolan horri buruz hitzegin nahi nuen», kontatu du Baserrik.«Egun batean hizketan ari ginela esannion, ‘ni orain arrauna utzi eta Xenpelarbaserria konpontzen ari naiz’, ea lortzennuen zirikatu eta gai horri buruz hitzegitea. Eta berak, umil-umil, ‘Ba al dakizuAyalderen margolaneko Xenpelar hori ni

herria

Hartara, Xenpelarren irudiaburuan bueltaka zebilkiola,Matxio ikusi orduko ikusi zuenXenpelar. «Ayalde Xenpelarrenbila zebilen. Beste lau oiartzua-rrekin probatuta zegoen; saiatuzen haiek marrazten, baina ezomen zen gustura geratu. Azal-du zidan nola zebilen Xenpelarmarraztu nahian eta bere etxe-ra joatekotan geratu ginen.Emaztea eta biok joan ginenhurrengo egunean bertan», go-goratu du Matxiok. Berak Errenteriako paper fa-brikan lan egiten zuen eta hala-xe azaldu zion Ayalderi. «Goi-zeko seitatik ordubietara lanegiten nuela esan nion, etaarratsaldetan beste lau ordu es-tra. Berak Xenpelar marraztubehar zuela eta nire laguntzabehar zuela esan zidan. Arra-tsaldetan lanean ematen ni-tuen lau ordu estrak lantokianbeharrean bere etxean emate-ko, eta berak ordainduko zizki-dala ordu horiek lantokian or-daintzen zizkidaten prezioberdinean. Hamasei egunez ja-rraian joan nintzen Ayalderenetxera. Eseri eta han egotennintzen, nahiko lasai. Jatekoaematen zidan eta zato ardoaondoan jartzen zidan. Eta beraisil-isilik aritzen zen lanean,musika suabe jarrita. Batzue-tan, luze egoten zen niri begiraeta, ttak, zer edo zer margotzenzuen, eta berriz begira». Matxioondo gogoratzen da hain bereziegin zitzaizkion egun haiekin.Oso desberdina zen arratsaldeapaper fabr ikan lanean edoAyalderen etxean eserita etaisilik ematea. «Orduan gazteanintzen eta gehiago kostatzenzitzaidan geldirik egotea», go-goratu du umorez.

«ZER LAN KLASE DA HORI?»«Lau bat egun zeramanean be-giratua eman nion koadroarieta nirekiko pentsatu nuen,‘hau bukatzen ari duk’. Bosga-rren egunean ja azken egunaizango zelakoan joan nintzen.Ayaldek bere emazteari galde-tzen zion beti bere lanari bu-ruz. Etorri zen emaztea, galde-tu zion eta hari, nonbait, askogustatu ez. Bat-batean, bere bu-ruarekin haserre, Ayaldek pa-

pera hartu eta puskatu eginzuen. Eta berriz hasi zen hasie-ratik. ‘Honek ez dik bukatuko!’,pentsatu nuen egun horretan»,kontatu du barrez. Ayaldek Antonio Lekuonaikusi orduko esan zuen: «Hauda Xenpelar». «Argala nintzenoso eta Xenpelar ere hala omenzen. Ayalde denbora luzean ari-tu omen zen Xenpelar nolakoaote zen pentsatzen eta ni ikusiorduko garbi zuela esan zidan.Ez dakit, niretzat ere bitxia izanzen. Gogoan dut paper fabrikanbulegoan lan egiten zuen lanki-deari nola kontatu nion Ayal-dek proposatu zidana. Ea zeriruditzen zitzaion galdetu nioneta ‘Xenpelar eta kristoak! Zerlan klase da hori?’, esan zidanhasieran. Baina azkenean joate-ko baimena eman zidaten lan-tokian eta han joan nintzen,oso ondo zer egin behar nuen

«Igande goizez bederatzietako mezatara joanginen emaztea eta biok. Ayalde eta bereemaztea ondoan jarri zitzaizkigun. Begira-begira egon zitzaidan meza guztian»

«Meza bukatu eta azkar asko atera ginenelizatik emaztea eta biok, eta Ayalde gureatzetik ‘hau da Xenpelar, hau da nireXenpelar’ esanez oihuka»

ez nekiela». Bulegoko lankidehorrek gerora hala esan omenzion Matxiori: «Gu denak hilegingo gaituk, baina hire irudiabetiko geratuko duk». Paper fabrikako langileareneta margolariaren lanak osodesberdinak dira. Matxioren-tzat, Ayalderena lan gogorra-goa zen, «pazientzia handia»eskatzen zuena. «Lauzpabostmetrora jartzen zen, oihalarenaurrean. Nigana gerturatzenzen, begira-begira egoten zen,isilik, kontzentratuta, oihalerabueltatu eta ttak ukitzen zuenpintzelaren puntarekin. Etahandik tarte batera, ttak, berri-ro. Harrigarria egiten zitzaidanlan egiteko modu hura». Etahalako batean bukatu zuenXenpelar margoa. «Antoniorenigual-iguala, argazkia ematenzuen», esan du Matxiorenemazteak ondotik.

Jose Luis Erkizia «Baserri», arraunmunduan oso ezaguna den errenteriarra,eta bere familia bizi dira gaur egunXenpelar baserrian. Badira hogei urtebaino gehiago Senperelarre erosi etaberritzen hasi zirela. Baserri ederra daegun, dotorea hezur eta mami. Kanpoanirakur daiteke “Xenpelar” eta barruanigarri daiteke haren presentzia bizirikmantentzeko ahalegina. «Nik uste dutmargo horren atzean Udalak Xenpelarrenheriotzaren 100. urteurrena gogoratzekoegindako lehiaketa bat dagoela. Ingurukomargolariei eskatu zien Xenpelarrenmargo bat egiteko eta iruditzen zaitlehiaketa horretan parte hartu zuelaAyaldek», hasi da kontatzen Baserri.Dezente ikertu du Xenpelarren inguruan.Mahaiaren gainera atera ditu liburuak,jaiotze agiriak, errolda agiriak,egunkarietako berriak... Ez dira Xenpelarbaserrian topatutako altxorrak –«hau erosigenuenean hemen ez zegoen ezer»– geroraErkiziak bildutakoak baizik.

Baserria erosi eta Xenpelarren irudibakar horrekin atzera eta aurrera zebilela,

MATXIO XENPELARRENJAIOTETXEKO SUTONDOANESERI ZUEN BASERRIK

Page 15: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 14 / 15

Ayaldek Oiartzungo bereetxean pintatu zuen Xenpelarlana, Matxio bizi den etxetikoso gertu. Ayalderen etxe kan-poaldetik, Matxiorenetik beza-la, Aiako Harriak ikusten dira.Baina Ayaldek etxe barruanpintatu zuen lan hori, eta geromargotu zituen Matxiorenatzealdean Aiako Harriak.

«ALTXATU ETA MARTXA»1969. urtean Xenpelar hil zene-ko 100. urteurrena gogoan har-tuz hainbat ekitaldi antolatu zi-tuen Oreretako herr iak .Tartean, Xenpelarri omenaldibat Onbide zineman. Bertanaurkeztu omen zuen Ayaldekmargoa. «Aitaginarrebarekinjoan nintzen. Aretoa lepo bete-ta zegoen. Ni ikusi orduko hanhasi zen Ayalde ‘Xenpelar he-men dago’ esanez. Eta jendeguztia niri begira. Ba al dakizu

zer egin nuen? Altxatu eta mar-txa, lotsa-lotsa eginda», konta-tu du Matxiok. Abentura berezi haren aurre-

tik Matxiok bazuen Xenpela-rren berri. «Bere bertsoak ikas-ten genituen eta bagenekienbertsolari bikaina izan zela. Gu-re osaba Manuel Lekuonak betiesaten zuen inoiz izandako ber-tsolari onena zela Xenpelar».Osaba Manueli poz handiaematen omen zion Xenpelarriaurpegia jarri ziona bere ilobaAntonio izatea. 1970. urtean hil zen Antonio

Valverde Ayalde, Xenpelar lanapintatu eta hilabete gutxira.Bere azkenetako lana izan zen,beraz, Matxio eredu hartutapintatu zuen hura. Gure ikonografian ondo txer-

tatutako lana da Xenpelar ize-nekoa. Bertsolaria eta Ayaldegaraikideak ez baziren ere, jen-

de askok pentsatu izan du Xen-pelar bera zela margolan eza-gunean agertzen den gizonez-koa . Eta Matxiok diskreziohandiz bizi du kontua, normal-tasunetik eta naturaltasunetik.Donostiako San Telmon dago

originala. Pontikako elizan erebadago irudi hori. «Esan zida-ten Pontikako elizan ere baze-goela Xenpelarren irudia etahan joan ginen egun bateanhura ikustera. Elizan sartu etaemakume talde bat ikusi ge-nuen, belauniko, errezatzen.‘Horko horri ari al zarete? Ede-rrari ari zarete orduan!’, esannien. Ez zuten askorik ulertu»,kontatu du umoretsu Matxiok.Gizon bizia da oiartzuarra, ho-rretan Xenpelarren antzekoabehar du. Oiartzunen jende as-kok deitzen omen dio Xenpelar.Izan ere, bera da AyalderenXenpelar, eta beste guztiena.

Paper fabrikan goizez lan egiten zuen etaarratsaldero lau ordu estra egiten zituen.Ayaldek ordu estra horiek ordaindu zizkionbere etxera etorri zen arratsaldeetan

Hasieran lantegian arraro samarra irudituzitzaien kontua, baina baimena eman zioten.«Gu denak hil egingo gaituk, baina hireirudia betiko geratuko duk», esan zioten

Beheko irudian, Jose LuisErkizia «Baserri» eta atzealdeanXenpelar baserria. Duela hogeiurte erosi zuen bertsolaria jaiozen baserria. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

naizela?’. Eta ni, pozik, ‘horra iritsi nahinuen, Matxio, horra’». Eta hitzordua jarri zuten, Xenpelar

baserrian. «2009ko abenduaren 8an,Xenpelar hil zeneko 140. urteurrenean,egin genuen hitzordua. Gure familia etaberea elkartu ginen bazkaltzera. Etabazkaldu eta gero elkarrizketatxo bat eginnion eta bideoz grabatu genuen. Hori zennire helburua, Matxioren kontaketa horigordeta gera zedila», jarraitu du. Handik hilabete pare batera, baserriaren

bueltan lanean zebilela, Julian Albisturhurbildu zitzaion, Oreretako bertsoeskolako kidea eta “Xenpelarri faltazaiona” ekimenaren bultzatzailea.«Bertsolari guztiek daukate eskulturarenbat edo bestelako errekonozimendurenbat, eta Xenpelarrek halakorik ez zuela eta,herritar talde bat horren alde lanean arizela agertu zidan. Matxioren berri kontatunion eta nik egindako grabaketa utzi nion.Handik hamabost bat egunera ElixabetePerez Gaztelu etorri zitzaidan, ‘Bidegileak’bilduman Xenpelarri buruz ari zela eta. Etahark ere ez zeukan Matxioren istorioarenberri. Egia esan azken urteotan Matxiorenistorioaren berri ematen saiatu naiz haneta hemen, merezi baitu». Izan ere, Matxioren berri Oiartzunen

badute. Dagoeneko urte batzuk pilatuakdituzten oiartzuarrek badakiteXenpelarren margolan horretan ageri denaMatxio dela. Baina, hortik kanpo, ez da osoistorio ezaguna. «Pentsa, urte hasieran

Udalak Xenpelarren eskultura inauguratuzuenean bertso munduko jendea bertaratuzen ekitaldira eta haiek ere ez zeukatenMatxioren berri. Gogoan dut nola harrituziren istorio hori entzundakoan XabierAmuriza eta Iñaki Murua, esaterako». Xenpelarri buruzko bitxikeria gehiago

ere azaldu dizkigu Baserrik. Andoni Egañabertsolariak eta Xabier Lizaso pianistak “Biarreba” izeneko ikuskizuna sortu zutenduela bi bat urte, Chopinen etaXenpelarren antzekotasunean oinarrituta.«Emanaldia ikustera joan eta beste datubat eman nien. ‘Jerusalen de Oro’ abestia,1967an Sei Eguneko Gerra deiturikoarenereserki bihurtutako abestia, Xenpelarrenabesti baten plagioa dela. Nomi Shemerkonposatzaile eta letragile israeldarrak hilaurretik eskutitz batean aitortu zion lagunbati hain famatu egin den abesti horrenoinarrian euskal sehaska kanta batzegoela. Eta badirudi kanta horiXalbadorren ‘Salbatoreko ermitan’ dela». Pasioz hitz egiten du Baserrik Xenpelarri

buruz eta pozik dago azken urteotanMatxioren berri ere jakin delako Oiartzuneta Orereta inguruan behinik behin. «Eadenon artean merezi duen tokian jartzendugun Matxio. Izan ere, erabatekoumiltasunetik bizi du berak kontua. Ez dutuste askotan esan duenik Xenpelar beradela. Ingurukoei esango zien, baina ezbeste inori». Irudi eskubideak eta halakoak ez dituela

aldarrikatu inoiz, alegia.

Page 16: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

herria

Andina Pereira de Brito da indarkeria matxistak gure

herrian utzi duen enegarren heriotza eta enegarren

aldiz irten dira herritarrak emakumeen aurkako indar-

keria behin betiko amai dadin amorruz eskatzera.

Mungiako Udaletxe plazan, 33 urteko emakumearen

senide eta lagunak elkartuta, gertatutakoa ulertu ezinik, Andinaren oroimena bihotz eta hi-

tzetan hartuta, sentitzen duten gorrotoa hustu ezinda... Halakoetan zaila da justiziaz mintza-

tzea, baina hura aldarrikatzen dute, ozen eta indarrez; jakin badakite arazoak sakonagoak di-

ren sustraiak dituela eta eutsi behar zaiela ezinbestean, baina sentitzen duten samina

nolabait arinduko du hark. Indarkeria basati honen aurrean begiak zabaldu beste erremediorik

ez die utzi errealitateak ingurukoei eta hain da jasangaitza ikusi eta sentitu dutena, askok

ezin dutela begirada jasan. [email protected]

BEGIAK ZABALDUTA ETABEGIRADA JASAN EZINDA

Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 17: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 16 / 17

Ontzia urruti-t ik ikustenda . Koloreberde eta ho-r iak nabar -men egiten

du portuan. Kubiertara sartubezain pronto antzematen zaioez dela euskal portuetan aurkidezakegun ohiko arrantza on-tzia. Sutan galdaran erre eta itsa-

sontzia berotzeko baliatzen di-tuzten egur zatiak ikus daitez-ke izkina batean, lehortzen.Eszenatoki txikia dago alboan.Udan erabiltzen dute, publikoamoilan jarritako harmailetaneserita dagoela. Neguan, berriz,ontziaren barruan eskaintzendituzte emanaldiak, aterpean.Bazkalosteko kafea hartzen

harrapatu ditugu August Dirkskapitaina eta Bea Insa tripula-ziokidea. Eguzki gozotan, ku-biertan duten mahai handiarenbueltan. Makina bat tramankulu ikus

daitezke han-hemen, urte luze-tako ibilien lekuko. Izan ere, 25urte daramatza Europako itsasbazterretan joan-etorrian Azartontziak. Bere gidari, AugustDirks holandarra. 36 urte zituenontzia erosi zuenean. Bitxia da,orduan ez baitzen ez marinel, ezaktore. Errusiar Filologia eta Li-teratura ikasketak egina, artistaherbeheretarren eta errusiarrenarteko elkartrukea sustatzenzuen agentzia zeukan.Dena utzi eta itsasoratu egin

zen. Europako iparraldeko kul-turan tradizio luzea duen Zoro-en Itsasontziari omen egiten dioontziak. Sebastian Brandtek1494an “The Ship of Fools” libu-rua idatzi zuen eta Boschek izenbereko margoa egin zuen. Euro-pa iparraldeko Inauterietan ereohiko irudia da Zoroen Itsason-tziarena. Ipar Itsasoan XX. mende hasie-

ran eraikitzen zen ohiko ontziada Azart. 1916an eraikia, guztira500 ontzi berdin egin ziren. «De-na burdinazkoa da, errematxee-kin. Laurogei bat gelditzen diraorain. Denei motorra jarri zi-tzaien eraiki eta 20 urtetara.1915etik 1960ra, itsasoan ibili zi-ren», kontatu du Dirksek. Bizipenasko ditu itsasontziak, arran-tzan aritu ondoren II. Mundu

Gerran alemaniarrek konfiskatueta ingelesen aurka erabili bai-tzuten. 2016an ospakizun handia

izango dute. Batetik, Boschenheriotzaren 500. urteurrenaizango da. Bestetik, 100 urte be-teko ditu Azart ontziak. Eta horigutxi balitz, antzerki konpai-niak 25 urte egingo ditu. Horiguztia behar bezala ospatzekoproiektu berezia dute esku arte-an: Australiara doaz.

Bizpahiru urtez luzatuko denbidaia izango da. Ilusio handizari da prestakizunekin AugustDirks. «Beste amets guztiak beteditut, hauxe geratzen zait», ai-tortu du.Betidaniko irrika izan du Dirk-

sek nederlandar nabigatzaileenitsasbideak berriz egitea. «25 ur-tetan amestu nuen baina eznuen dirurik. Orain arte Euro-pan ibili gara –Errusia, Islandia,Israel...–, ez gara beste inora jo-

an. Orain Australiara goaz tri-pulazio berria osatuta», dio. Boschen margolanean ontziak

duen estetikari jarraiki itxuraaldatuko diote itsasontziari. Ho-rretarako Hendaiako ontziolaraeramango dute datorren abuz-tuan. Ondorioz, aurtengo udanez dute antzezlanik eskainiko. Europa iparraldeko Inauterie-

tan gurpil gainean ateratzen daZoroen Itsasontzia eta Azart erehorrelaxe ibiliko da behin Aus-traliara iristean, han egingo du-ten festa berezian. Ondoren, be-rriz itsasoz jarraituko du bidea.Gustura sentitzen dira Trin-

txerpen August Dirks eta Bea In-sa. Dena den, bada iritsi bezainpronto ontziko kapitainak harri-duraz hartu zuen zerbait: ura-ren zikinkeria. «Eskandalua da,Europan oso toki gutxi ikusi di-tut hain zikinak! Ezinezkoa dahemen igerian egitea...», dio. Lantoki ez ezik, bizitoki ere

badute ontzia. Neguan hiru diratripulaziokideak: Dirks eta Insa-rekin batera Angel Dueñas bizi

ZOROEN ITSASONTZIAItsas gaineko Azart antzokiak Trintxerpenhartu du egoitza 2016. urtera bitartean

[email protected]

Europa Iparraldean tradizio luzea duen ZoroenItsasontziari egiten dio omen itsas gaineko antzokiak.Urte osoan eskaintzen ditu emanaldiak. Uda parteannabigatuz eta neguan portuan bertan. PasaiakoTrintxerpen du egoitza orain. 2016ra arte egongo dabertan, Donostiako Kultur Hiritartasuna hasi bitartean.

KULTURA / b

Page 18: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

herria

da bertan. Udan familia handituegiten da. Urtero aldatzen da.«Iaz Italiako hiru kide batu zi-tzaizkigun. Eszenografiaz etajantziez arduratzen ziren bi etaaktore bat», kontatu du Insak.«Donostiako Arte EszenikoenTailerrera gonbidapena luzatugenuen. Interesgarria iruditu zi-tzaigun ikasle batek itsas antzo-kian aktore profesionalekin pro-zesua bizitzea. Bi ikasle etorriziren», gaineratu du.

BARTZELONATIK ITSASO ZABALERA

Bea Insak ia hogei urte darama-tza interpretazioari lotuta. Cas-tellonen jaio zen. Antzerkia, mu-sika eta dantza ikasi zituen.Horiei eskaini die bere bizitza.Antzerki irakaslea eta zuzenda-ria ere bada.

Ontzia ezagutu eta erabat lotuzuen. Duela zortzi urte izan zen.«Egun batzuetan eurekin nabi-gatzeko aukera eskaini zidaten.Uharte galdu batera ontzi antzo-kia iristea zer den bizi izan nueneta lotu egin ninduen», dio.

Bizimodua eta lanbidea Bar-tzelonan erabat errotuta zituen.Dena utzi eta ontziratu egin zen.Gauza bera egin zuten Bartzelo-nan bizi ziren beste bi aktoreketa musikari bikote batek.

Grezian izan zuten geltokia.Oroitzapen politak ditu. «Ehun-ka portu daude eta antzerkiareninguruko antzinako tradizioadute. Hiri handietan lan egiteaoso bestelakoa da. Aukeratu du-zun antzezlana ez dela komer-tziala... Eskaintza hain da han-dia, zaila dela nabarmentzea.Aldiz, ontzi hau itsasoan distiraegiten duen harribitxia bezala-koa da. Greziara iritsi eta bat-ba-tean denak hartzen du zentzua!Ederra da ikusleak zu ikustekoirrikan egotea. Magia handiadu», dio Insak.

Ondoren, Marseillara. 2013ankultur hiria izendatu zuten. Bai-na arazoak izan zituzten hanporturatzeko. «Ez ziguten bai-menik eman, sekulako dirutzaeskatzen ziguten. Azkenean PortSaint Louisen egon ginen», dio.

Eta handik Pasaiara. Urte t’er-di daramate Trintxerpen. «Biz-pahiru urte egiten ditugu herribakoitzean. Ordurako bertakoakezagutu dituzu eta proiektuaklandu dituzu», esan du.

Gurera iritsi aurretik Tesaloni-ka (1996) eta Reykjavik (2000)kultur hiriak ezagutu dituzte.«Inguruan bagabiltza baliatu egi-ten dugu», azaldu du kapitainak.

BIZITZAREN ESKOLA

Bizitzaren eskola da ontzia Insa-rentzat. «Zenbat artista ezagutuditut... Zenbatekin haserretunaiz, zenbatekin gozatu dut...»,dio aktoreak. «Itsasoan hainbes-te ekaitz –izan emozionalak,profesionalak edo naturak era-gindakoak– igarotzen dituzu, lu-rreratzean dena oso erraza iru-ditzen zaizula. Horrek indarhandia ematen dit. Itsasontziakberak segurtasun eza du, planakegun batetik bestera aldatzendirelako eta guk geuk horretaramoldatu behar dugulako. Eta lu-rreko arazoak hobeto kudeatze-ko gai zara», aitortu du.

Lan bisualak, ikusgarriak es-kaintzen dira Azarten. «Arte ko-media eta clown lantzen dugueta musika asko erabiltzen dugu.

Goian, August Dirks etaBea Insa. Alboan,kapitaina berelemarekin. Behean,ontziaren barrualdea.Bertan eskaintzendituzte neguanemanaldiak. Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI

PRESS

Page 19: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 18 / 19

hutsa

hutsa

Banderak trapubat izateaz ha-rago sinboloakdirela onartzen

badugu, modu berean,ttattarrak edo gorbatak ere sinbolobat direla onartu beharko dugu. Ezdut denboran gorbatari egozten ahalzaizkionak zer izan diren aztertuko,horiek nola aldatu diren... Gaur denegunean erran nahi duenaz jakitun,Gipuzkoako Diputazioko ahaldunnagusia horrekin ikusteak eragin di-dan harridura bertzerik ez dut hizpi-de. Hasteko, bistakoa dena, gorbata-ren sinboloaz ari naiz, ez pertsonaz,bere izaeraz, jardunaz edo dena dela-koaz. Gorbata, oro har, klase pardai-detza batekin harremantzen dugu,kasta politiko jakin batekin, herrita-rrengandik bereizirik dagoen posi-zio politiko, ekonomiko eta kulturalbatekin. Hala, Gipuzkoako ahaldunnagusia enpresen nazioartekotzabulkatzeko hitzarmenaren sinadu-ran halako ehunkiarekin ikusteakzer pentsa eman dit. Izan ere, enpre-sen nazioartekotzearena alde bateanutzita, herritarra eta herrikoia izannahi duen gobernu baten aitzindariaEuskal Herrian halako kutsu sinboli-koa duen ttattarrarekin agertzeak,guttienik, ez ulertzea eragiten du,eta hortik goiti, norberak dakusakee-na. Krisiaren gorrienean, langileeneta herri sektoreen kontrako neu-rriak bat bertzearen gibeletik jostendirelarik, klase etsaiaren sinboloekinagertzea nahasgarria da. Eta garbidut Gipuzkoa hamaika gauzetan ai-tzindari izaten ari dela eta babes so-ziala bermatzeko egiten ari den lana,baina langile klaseak eta herri sekto-reek bizi duten deskonposizio ideo-logiko-politikoko garai hauetan gureidentitate sozial eta politikoarenaurkaria den klasearen sinboloare-kin agertzea ez da lagungarria. Ba-tzuen begietara, zentzuzkotasunaeta zentraltasuna, heldutasuna ira-doki dezake horrek, nolabait, deabruadardun eta buztandunaz haragohomologarria den gobernu aurrera-koia. Alta, hori baino gehiago, inon-go legek eta epaik horretarat derri-gortu gabe herritarren zanpatzaileaden klasearen sinboloa dakusat. •

Banderak etagorbatakJosebaOtondo

Ez hitz egiten saiatzen gara, bai-na keinuen antzerkia oso zailada. Normalean ez dugu aurkitzenegingo duten aktore nahikorik.Hizkuntzari dagokionez, antzez-lanetan bertako hizkuntza ereerabiltzen dugu, ahal dugun neu-rrian».

Aurtengo neguan eguralditxarrak aterpea bilatu beharraekarri du. Auzoan entseatzekotokia eskaini diete: San Pedrokoantzokia eta Kontadores. «Udakoikuskizuna kubiertan entseatzendugu normalean, baina eguralditxarra zela eta ezinezkoa zen.Egoerara moldatuz ari gara beti.Denborarekin errutinak sortzendituzu, baina hasieran zerotiksortu behar duzu», nabarmendudu. Horixe da konpainiako kide-entzat zailena.

ELKARLANAAktorearen esanetan proiektuhonek daukan berezitasuna dakanpotik datozen artisten etabertakoen arteko elkarlana sus-tatzen dela. «Horrek kolore han-dia ematen dio emaitzari. Kaosahandiagoa da agian. Izan ere, la-nerako, batetik antzerki lengo-aia eta bestetik komunikaziora-ko hizkuntza komuna aurkitubehar da».

Insak berak erabakitzen duzein lan taularatu. «Neguan langaraikideak egiten ditugu, an-tzerkiaren alorrean gehiagoikertzen dugu. Baina udan pu-bliko guztiari eskainitako es-kaintza dugu. Edozeinek gozadezala antzerkiaz; ez du zertanulertu gure antzokira etortze-ko. Artearen komedia ere hori-xe zen, herriko azoka zegoenplazan eskaintzen zuten an-tzezlana. Proposamen desber-dina da gurea, aire libreko an-tzerkia bezalakoa da», dio.

Iaz “Le Bourgeois gentilhom-me” aukeratu zuen, MikhailBulgakov errusiarraren ber-tsioa. Oso emanaldi gutxi eginzituzten, ezin izan baitzutennabigatu baimen kontuengatik.«Lege berri bat onartu zuteneta haren arabera ezin genuennabigatu. Orain jakin dugu on-tziari ez diola eragiten legeaketa, ondorioz, nabiga genezake-ela». Burokrazia, horixe egitenzaie gogorrena. Udalekin baino,

portu agintariekin izaten diraharremanak malkartsuenak.Halaxe dio Dirksek: «Lehorreanjasan ditut ekaitzik handienak,itsasoan baino latzagoak».

Neguan atera dute arantza.Larunbatero egiten dituzte saio-ak ontzian. Baina orain Marsei-llan daude. Bi asterako joan diraantzerki soziala lantzera. «Osopolita da; izan ere baztertuenakbizi diren auzoa da. Bertako bi-zilagunekin antzerki tailerraprestatu dugu». Aurrera begira,Pasaiako emakumeen memoria

historikoa ardatz hartuta ari dabeste lan bat prestatzen. «He-rrian emakumeek egin dituztenbilkura guztietara joan naiz etaoharrak hartu ditut. Pasaiakoemakumeek eurek parte hartzeada asmoa», aurreratu digu.

Apirilaren 5ean Esther Carizoeta Blanca Inesen “Clown-CiertoPoético” ikuskizunarekin ekingodiete berriz emanaldiei. AzartZoroen Itsasontziaren kultur pro-gramazioa http: www.azart.org/webpages/ helbidean aurkidaiteke.

Dirks: «Orain arte Europan ibili gara. 2016anAustraliara abiatuko gara bizpahiru urteiraungo dituen bidaian»

Insa: «Itsasoan hainbeste ekaitz igarotzendituzu lurreratzean dena erraza iruditzenzaizula. Horrek indar handia ematen dit»

Page 20: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

hutsa

3 B

EGIR

AD

A:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ ko

mu

nik

azio

a

Umore sena bizitza pozezbizitzearekin lotua da-go eta bizitza horretangertatzen dena pozta-sunez hartzearekin.Umoreak barrea dakar

eta ziur barrearen etikari buruz ere as-ko esan daitekeela. Duela bi aste Kon-txako hondartzan txakur batekin ger-tatu zenak , adibidez , umorearenaldaera batzuk azaleratu ditu. Igande-an grabatu eta gertatu zen gertakariak17.000 ikustaldi zituen astelehengauean, 66.000 inguru astearte goize-an eta hau idazten ari naizen unean462.856. Neureak ere hainbat izangodira hor ageri den zenbaki luzekoikustaldiak, hainbat alditan ikusi bai-tut eta hainbat gonbidatu ditudalakoikustera. Argi dago ikustaldi bat bainogehiago behar dituela bideo honekirribarrea, barrea edo algara sortaraz-teko. Horixe izan zen nire hurrenkera,gutxienez. Hala ere, esan dudan mo-duan umorearen aldaera asko azalera-tu zaizkit inguruan azken asteotan etaez dakit oso ondo non dagoen umore-aren benetakotasuna. Inkongruentziabat egon daiteke irudi/audio haueneta barrearen artean. Agian erantzunemozional bat da, eta aztertu beharre-koa umore sen irrazionala da edo mo-ralki ez-zuzena dena.

Aste berdinean jakin izan dugu Do-nostia bisitatuko duela Joaquin Re-yesek martxoan. Muchachada Nuirenhiru ordutako esketx segida batek bai-no barre gehiago eginarazi dit bi mi-nutuko Kontxako grabazioak. Eta in-guruan partekatu dudanen artean,jabetu naiz batzuek ez diotela umore-rik ikusi grabazioari. Kasualitatez,umore surrealista edo absurdoarenzaleak izan dira bideoari mespretxuzbegiratu diotenak. Eta beraiek izan di-ra Joaquin Reyesen ikuskizunerako sa-rrerak erostera abiatu diren aurrene-koak; hogei eurotan egin ahal izangodute barre.Pantailaren aurrean, bakarrik zare-

la, algara batean barre egitea ekarri dutxakurraren bideoak, ez baitut ustedelituaren atzetik froga bila ibili dire-nik 460.000 pertsona Youtube-n, ja-

bearena edo txakurrarena den delituajakin nahian, alegia. Barreak beti dukomunitatearen pentsamendu sub-kontzientea. Bakarrean barre egitendugunean, gurekin batera, gure moduberdinean barreka irudikatzen ditugu-lako ingurukoak eta horrek gainerabarregarriago bihurtzen du unea. Tal-dean elkartzean, asko izan dira bideo-aren barre egin dutenak, eta une gore-nak kontatzen , bakoitzar i ro lakegokitzen eta giza lubakia zelan doanapurka osatzen birgogoratzeak bestebarre saio luze bat ekarri du. Endorfi-na eta dopamina dosi handiak jaria-tzen ibili dira gure burmuinak etenikbarik.

Edonon gerta daiteke, egunerokota-suneko edozein unetan, gertakari

batek ezezagunak barreka jartzeaeta barreak ezezagunen arteko kon-plizitatea sortzea. Muturren aurreandugu umorearen leherrarazlea, bainaizango da zailtasunen bat nonbait, ba-rrearen ariketarako hezkuntza ere aridelako sortzen, hortik azkenaldianugar i tu d iren “ barreterapiaikastaro”en iragarkiak.Bideo biral bihurtu da Kontxako

hondartzakoa. Modu berean esan de-zakegu barrea ere birala dela; nahikoada bat barrez hastea, inguru guztiakbarrez hasteko. Umorea konstante an-tropologiko unibertsal eta komuna dakultura guztietan. Baina argi dago ko-digo desberdinak mamitu ditugulakultura berean ere. Ahal den neurrian,beraz, egin dezagun irri, debaldekoada eta. •

Umoreak barrea dakar eta ziur barrearen etikari buruz ere asko esan daitekeela. THINKSTOCK

Umorearen kodeetikoa?

Nagore AmondarainHezkuntza teknikaria

Page 21: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 20 / 21hutsa

hutsah

erri

a

Martxoaren 8aren abaroan azaleratzen direnhausnarketen harira, berriz ere pentsatudut ezker abertzalearen antolakuntza –etaideologia– berrantolaketa honetan, femi-nismoarena ia osorik gainditu gabeko ira-kasgai gisa gelditu zaigula. Guztiari buruz

eztabaidatu nahi izan genuen eta guztiaren erdibidean gel-ditu ginen («Sar gaitezen EBn, gero atera behar dugun era-bakitzeko» hori historiarako geratu zaigu). Ezin dena bate-ra egin eta joango gara apurka apurka. Baina esango nukeez garela urrats bat atzean gelditzen ari, bi baizik. Izan ere,feminismoari buruzko hausnarketak guretzat funtsezkoaden beste zerbaiti buruz, identitateari buruz, era ezberdinbatean pentsatzeko balio diezaguke.

“Transfeminismos: Epistemes, fricciones y flujos” libu-ruaren edizio lanak egiterakoan, horixe izan nuen etenga-be buruan. Aipatu antologiak Espainiar estatuan transfe-minismoaren inguruansortutako diskurtsoak, dina-mikak, ekimenak kartografia-tu nahi baditu ere, asko daukaEuskal Herritik. Apailatzailee-tako bat irundarra dugu eta,horrez gain, Medeakeko lagu-nek atal bat idatzi dute etaItziar Zigak beste bat. Beraz,transfeminismoak erro indar-tsuak dauzka Euskal Herrian,eta esango nuke feminismoaulertzeko eta garatzeko bideberriak jorratzeak –gure–identitateen inguruko hain-bat hausnarketa utzi dizkigu-la. Urrunegi ez joatearren, Kattalin Minerrek sarri egin izandu orri honetan bertan. Baina, oro har, mundua 1990ekohamarkadan goraldia izan zuen queer teoria gainditzen ariden honetan, guk oraindik ez diogu aurrenekoz kosk egin.

Transfeminismoaren, feminismo berrien edo queer fe-minismoen atzean identitatearen inguruko hausnarketasakona dago. Gu zer garen eta gauzak zer diren azaltzekosaioa. Eta bilaketa horretan garrantzi berezia dute bazterre-ko identitateek eta identitate anitzeko subjektuek: trabes-tiek, migranteek, gorpuztasun ezberdinek, baztertuek, bel-tzek… Interesgarria gure herri zahar honentzat,euskaldunok mendeak baitaramatzagu gure identitateekinborrokan. Bazterrean egon da sarri guk identitate euskal-duntzat daukagun hori (gehienetan folklorearekin nahas-ten duguna) eta ez dugu jakin historiatik bizirik atera direnezpal horiekin berotuko gaituen su bat egiten.

Askotan esan izan dut inportanteagoa dela aurrera begi-ratzea atzera baino. Herri hau zerbait izango dela izan nahiduelako, ez izan zelako. Ulertzen dut historia erregai inpor-tantea dela herri batentzat, baina herri proiektuei buruzari naizenean, beti interesgarriagoa iruditzen zait aurrerabegiratzea: zer gara eta zer izan nahi dugu galderak dira ni-retzat funtsezkoak (edo agian “Zer izan gara?” galdera inte-resgarri hori metodo historikoaz ezer gutxi dakien jendea-rekin eztabaidatzeaz nazkatu naiz, beste gabe). XX.mendearen bigarren erdian urrats sendoak eman ziren ka-tegoria berriak osatzeko orduan: Pueblo Trabajador Vasco-ren kontzeptualizazioa, batetik, eta hizkuntzak euskaldunegiten gintuen ideia, bestetik. Baina, ez ziren aski izan edohoriek garatzeko bidean galdu gara, soilik kategoria bazter-tzaile gisa landu ditugulako.

Aipatu liburuaren hitzaurrean, Miriam Solák dioskunez:«Koloreak, klaseak, generoak edota ezberdintasun lesbia-

rrak ezin dute bakoitzak bere aldetik identitatea osatu, eztaeraldaketa erradikal baten oinarri politikoa izan ere. Osa-tzen gaituzten gizarte determinazioetako bakar bat ukatugabe, kritika aktibistak izendatu, bilatu, baieztatu, errebin-dikatu behar ditu, gainditzeko eta haiengana berriz itzul-tzeko». Norbaitek pentsa dezake queer teoriaren atzeanegon daitekeen identitateen erlatibizazioak identitate ho-rien status quoa betikotzera garamatzala. Baliteke, baina ezdut uste gauden lokatz honetan hondorago joango gare-nik. Egun gertatzen denaren kontra, etorkizuneko EuskalHerria berdintasun politikoan oinarrituta egongo da; horiizango da bere baitako ezberdintasun linguistiko, sexualedo ekonomikoak ebazteko tresna. Baina, ezinbestekoa du-gu gaur egun ezberdintasun horiek proiektu politiko inde-pendentistan egokitzea, bestela ezinezkoa izango baitaaberri berdinzale horretara heltzea. •

{ asteari zeharka begira }

Transnazionalismoa

Askotan esan izan dut inportanteagoadela aurrera begiratzea atzera baino. Herrihau zerbait izango dela izan nahi duelako,ez izan zelako. Zer gara eta zer izan nahidugu galderak dira funtsezkoak

hutsa

hutsahutsa

Mikel Soto

Page 22: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

e.rritarrak

Edorta Jimenezekkontatzen du Euskal-tzaindiaren liburute-gitik fotokopiatuzuela Mikel Lasaren“Poema bilduma”

eta Mundakako Talara (talaiara)igo eta Izaro aurrean zuela ira-kurtzen zuela poema bat eta ase-rik ardo batzuk edatera jaistenzela portu zaharrera. Horrela ja-kin zuela dio poesia mota horieuskaraz ere egin zitekeela etaArestirena baino “poesiagoa” iru-ditu zitzaiola. Biak izan ziren ga-rai bertsukoak (Aresti bost urtezzaharrago), biek inauguratu zu-ten poesia modernoaren aroa gu-rean, nahiz eta bide arras ezber-dinetatik egin zuten bidea.Mikelen obra laburra izan zen. 18urtetik 25era idatzitakoak bilduzituen “Poema bilduma” fama-tuan. Liburu hori 1984an berrar-gitaratu zen bere marrazkiz la-gunduta eta “Memory Dump”izenekoan bildu zituen 1993anbere poesia guztiarekin bateanazken urteetako gogoeta, liburuiruzkin eta ohar pertsonalak,euskaraz, gaztelaniaz, frantsesezedo ingelesez idatziak. Berakbehin baino gehiagotan liburua-ren zati “pertsonalegi” horrek lo-tsa ematen diola aitortu izan ba-du ere, euskaraz gutxi landu dengeneroa da (Anjel Lertxundi dasalbuespena) eta oso da interes-garria eta ederra. Orain hamarurte erretiroa hartu eta aspaldi-danik lantzen ari zen proiektuariekin zion: hogei bidaia bainogehiago egin ditu bizikletan Eu-ropan barrena, margo kaxa batlagun zuela. Bidaia horietanegindako 200 bat akuarela, pas-tel eta marrazki bildu ditu bidaiakaiera batzuekin batean KoldoMitxelenako Ganbara aretoan.

«Memory Dump» liburuankontatu zenuenez, irlandar bi-daiari bat aurkitu zenuen behi-nola Donostiako Kontxan,eserleku batean eserita, ondo-an bizikleta zuela. 1989ko kon-tua da hori. Orduan hasi omenzinen erretiroa hartu eta geropraktikatu duzun nomadismo-arekin amets egiten.Lehenagotik ari nintzen bizimo-du horrekin amesten, baina bi-daiari horrena premonizio mo-

duko bat izan zen. 70 bat urte zi-tuen, gizon segaila zen, dotorea,fisikoki erakargarria. Esan deza-gun haizeak zizelkatu eta taxutu-tako aurpegia zuela. “Nik ere ho-rrelakoa izan nahi dut adinhorretara iristen naizenean” esannuen nirekiko. Bere atzetik ibilinintzen eta berarekin hitz batzukegitera iritsi nintzen biharamu-nean. Lehenagotik nuen inoiz bi-daiatzen hasteko asmoa, bainagizon hark gogoetak mamitzenhasteko bidea eman zidan.

Bidaiarena etengabe erabiliizan duzun gaia da, zure testue-tan ere asko agertzen dena. Nire barneko urduritasunarenaterabide bat izan daiteke. Bi-daietan pentsatzen egotea eta bi-zimodu errari baten ametsarekinbizitzea oso neurea izan dut. La-

saitzeko ibili egin behar izatendut. Uste dut jende askok erabiliduela bidaia sendagai bezala etaerromesak ere neurri handi bate-an terapia gisa zerabiltela eta da-rabiltela bidaia, ataraxia lortzekobitarteko gisa. Bruce Chatwineredugarria da gai hau argitzeko.Londreseko arte enkante-etxe ba-teko exekutiboa izan zen, denautzi eta Patagonia zeharkatzeraalde egin zuen arte. Oraindikorain irakurri ditut bere gutu-nak. Gizonak nomadismorako jo-era hori zergatik duen aztertunahi izan zuen. Eta uste dut gurebarruko egonezina dela eragilenagusietako bat. Mandelstam po-etaren bizimoduak eta idaztekoerak ere lotura estua du gai ho-nekin. Stalinek gogor jazarri zuen eta bere emaztearekin bate-ra batetik bestera ibili behar izan

zuen miseria gorrian biziz, etabere poema gehienak buruz idaz-ten zituen ibilian zihoan bitarte-an. Piaget pedagogoaz ere entzunizan dut mendira joaten zelapentsatzera eta ibilian taxutzenzituela bere teoriak.

Baina zu ez zara Chatwin etaMandelstam bezala oinez ibili,bizikletan baizik. Ez naiz oinez ibiltzekoa. Bizikletaoso lagungarria dela iruditzenzait. Oinez ibiltzeak asko muga-tzen du. Hamar edo hamabosteguneko bidaia bat egitera joaneta ezin da oinez gauza handirikegin. Bizikletan errazagoa da ki-lometroak egitea baina, bestalde,bidea ikusteko adina aukeraematen du bizikletaren abiadu-rak, gauzei erreparatzeko, ohar-tzeko. Nik, gainera, oso etapa la-

«Bidaietan

pentsatzen egotea

eta bizimodu errari

baten ametsarekin

bizitzea oso neurea

izan dut. Lasaitzeko

ibili egin behar

izaten dut»

«Uste dut jende

askok erabili duela

bidaia sendagai

bezala, eta

erromesak ere

neurri handi batean

terapia gisa

zerabiltela eta

darabiltela bidaia,

ataraxia lortzeko

bitarteko gisa»

Page 23: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 22 / 23

burrak egiten ditut; batzuetan80 kilometro egingo ditut, bainahurrena 30 bakarrik.

Entrenatzen al zara? Ipurdiagogortuta joaten al zara?Hori nahitaezkoa da. Proventzaraegin nuen azken bidaian aurretikbatere ibili gabe joan nintzen etabigarren egunerako ipurdia min-beratuta nuen. Ez nuen bateregozatu.

Bertan alokatzen al duzu bizi-kleta?Ez, neurea eramaten dut beti.Errepideko bizikleta erabiltzendut; gutxi pisatzen du, poltsa be-rezi batean gorde eta eramanerraza da. Aireportuan bertanmuntatu, trepetak gainean jarrieta abiatzen naiz. Arropak sartuezinik ibili ohi naiz beti. Manila-

rraren gainean burua jartzekomoduko arropa piloa eramatendut. Gogoratzen dut Connemara-ra joan nintzen batean aldapa batigo eta nekaturik goitik beheraburua buruko horren gainean ja-rrita, lo egiten ari banintz bezala,nola jaitsi nintzen. Tarteka, nos-ki, begiratzen nuen aurrean zernuen. Connemara leku ederra da,nire geopoetikaren ikurretakobat, lurra eta ura modu ikusga-rrian lotzen dituelako.

Zein da gehien bisitatu duzunherrialdea?Italia. Guztira hogeita hiru bidaiaegin baditut, hamar bat Italiaraizan dira: herrialde hori goitikbehera zeharkatu dut, hasi Gar-datik eta Siziliaraino. Eskualdebatzuk, noski, zapaldu gabe gera-tu zaizkit eta jarraitzeko asmoaedo gogoa badut. Bidaia bakoi-tzean margolari edo idazle eza-gunen arrastoak jarraitzen ditutahal den neurrian. Gardatikabiatu nuen bidaian, Katulo poe-taren jaioterria bisitatu nuen.Montaleren arrastoak jarraituditut, Leopardirenak Recanatin,Arezzora joan eta Leyenda de laSanta Croce delakoa ezagutunuen, hogeita gehiago margola-rik egindako triptikoa da, osoederra. Eliza horretan entzunnuen nik entzun dudan azkenmeza, triptikoari begira. Lehenbidaia Cortonatik abiatu nueneta Piero della Francescaren ibil-bidea egin nuen. Orduan ohartunintzen Italiak bi aurpegi ditue-la. Badu aurpegi atsegin, fran-tziskotar eta ezkerreko bat. Parti-sanoen Italia da hori. Eta badagoItalia tragiko, eskuindar eta fa-xista bat ere. Leku ikusgarri as-ko ikusi ditut. Riminin, esatera-ko, bada Alberti artearenteorikoak diseinatutako katedralbat, elizak ozta-ozta onartu zue-na. Inon ikusi dudan elizarik pa-ganoena da, hedonista erabat.Elizaren barrualdea putzuz bete-ta dago, aingeruak erreketan bai-natzen ari diren haurrak dira,alabastroan eginak… ikusgarria.Bidaiak kontatzen hasten banaiz,ez dugu bukatuko.

Ez dira asko prestatutakoak.Ez, ez. Aurretik ostaturik ez dutsekula hartzen eta askotan parke

batean egin izan dut lo, edo zelaibaten ertzean.

Estatu frantziarrean Proventzamaite duzu.Van Gogh-en arrastoen bila ibiliizan naiz han. Margolari honeki-ko dudan lilura nerabezarokoada. Aldizkari batean “Gau izarra-tua” ikusi eta txundituta geratunintzen. Lilura ez da bere margo-lanekikoa bakarrik, pertsonare-kikoa ere bada. Bere gutunakizugarriak dira, asko anaiari ida-tzitakoak. Esaten dute gutun li-buru hori literatura unibertsale-ko onenetakoa ote den. VanGogh-en arrastoei jarraiki, ezus-tekoak izan ditut. Behin Camar-gue aldera nindoala, gauean ze-lai batean lo egin eta ihintzezbustita abiatu nintzen Les Sain-tes Marie de la Mer herrixkara,hor margolanak baititu. Herrixkafamatua da urtean behin Fran-tzia osoko ijitoak bertan biltzendirelako. Hortik, Arlesera jo nueneta hirira iritsi baino lehen txokoeder batekin topo egin nuen.Han margotzen ari nintzela, gi-zon bat etorri zitzaidan esateraduela gutxi arte plaka bat egonazela han eta jartzen zuela VanGogh egoten zela margotzen. Ni-retzako nire maisuarekin topoegitea bezala izan zen. Arlesenere asko egon zen. Gauguinekinhan ibili zen haserretu ziren arte.

Zuk asko maite duzun MichelTournierrek dio musikariakbatetik bestera ibiltzekoak di-rela eta margolariek, aldiz, sus-trai gehiago dutela, lotuagoakdaudela paisaia bati. Zureakentzunda, ez dirudi egia denik.Ez da Van Gogh-en eta Gauguinenkasua ere. Dena den, Van Gogh-enmargolari bizitza laburra izanzen, zazpi bat urte iraun zuen etamilaka margolan utzi zituen.

Zure poeta bizitza ere zazpi ur-tekoa izan zen. Bera hil egin zen eta horregatikbukatu ziren haren lanak. Nikutzi egin nuen poesia.

Komunikabideetan erakuske-taren berri eman dute. Zureibilbideaz hitz egin behar dugupixka bat. Zein izan ziren zureikasketak? Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

«Nire barrukourduritasunaren

aterabide bat izandaiteke bidaia»

MIKELLASA

Poema bilduma bakar batekin igaro zen

gure letren historiara, baina ezer idatzi ez

balu ere, poeta izango zen Mikel Lasa.

Orain bidaietako margolanak erakutsi ditu.

[email protected]

POETA ETA MARGOLARIA

Page 24: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

e.rritarrak

Salamancan Lasalletarrekin Filo-sofia eta Teologia ikasketak eginnituen eta hor hasi nintzen eus-karaz idazten 50eko hamarkadabukaeran. Beti esan izan dut eus-kara nire barneko hizkuntza zela.Asko irakurtzen nuen, pentsatueta gogoetak euskaraz egiten ni-tuen eta intimitate hori lantzetiksortu zitzaidala uste dut poesiaegiteko joera. Geroago ezagutunuen Aresti. Bere “Harri eta he-rri”n nire aipamen bat egiten du.Kontatzen du nola irakurri ziz-kion Blas de Oterori nire poemenitzulpen batzuk. Aresti gustukoanuen, indar handiko idazlea zen.

Baina baduzu testu bat «Me-mory Dump»en «Maldan behe-ra» gogor kritikatuz.Ez zitzaidan gustatu. Eliot-en era-gin nabaria du Arestik lan horre-tan, baina ez zuen haren espiri-tualtasunik atzeman. Kritikagogorra egin nion, baina Arestikhizkuntza literario sendoa zueneta hori aitortu egin behar zaio.Itzultzen ere oso ona zen. Gogo-an dut “Egan”en nola atera zituengaztelaniaz idazten zuten Bilboinguruko poeta batzuen lanak60ko hamarkada hasieran. Urtehorretan Liejako Arte EderretakoEskolara joan nintzen pinturaikasteko asmoz. Bizi ahal izatekoplaterak garbitzen nituen eta“Egan”en ale bat aurrean jarritagarbitzen nituela platerak, poe-ma haiek buruz ikasteko asmoz.Hamarkada horren hasieran Phi-lippe Oyamburu Getariara etorrizitzaidan bisitan eta Arestiri bu-ruzko iritzi batzuk eman nizkioneta artikulu bat atera zuen “No-tres Lettres Françaises” aldizka-rian garaiko euskal literaturaz.

Ikasketak Salamancan utzi di-tugu.Salamancan hiru urte eman,etxera itzuli eta Ekonomia ikas-tea erabaki nuen, baina denboraerdian egiteko asmoarekin. Le-hen bi ikasturteak azterketa ba-tzuen bidez konbalidatu nituen,baina hirugarren ikasturtea hasiordez Liejara joan nintzen pintu-ra ikastera, eta sei hilabete bate-tik bestera eman nituen. Sorbon-nera ere gerturatu nintzen, hanikasten jarraitzeko zer aukera ni-tuen begiratzeko. Baina klase ba-

tera joan, atea ireki eta gelan se-kulako ikasle piloa zegoela ikus-tean, hura ez zela niretzako lekuapentsatu eta itzuli egin nintzen.Etxera etorri eta soldaduska eginbehar izan nuen Astorgan. Osozoriontsu izan nintzen soldadus-kan. Nire oporrik luzeenak izanziren. Inguruko lautadetan ibil-tzen nintzen gizon errari batenmoduan. Garai horretan, sudurraitxi egiten zitzaidan leku itxietansartu orduko eta eragozpen horiere han sendatu zitzaidan betiko.Ekonomia bi urtetan bukatunuen, eta ohartu nintzen ikaske-ta haiek ez zidatela balio enpresabateko kontuak emateko ere etaSuitzara jo nuen, Friburgora, In-formatika ikastera. Diploma batatera nuen. Bigarren ikasturteanirakasle laguntzaile gisa ere lanegin nuen. Nire lanbidea horiizan da, informatikari gisa lanegin dut.

Labur kontatuta, nondik noraibili zara lanean?Ularko kooperatiban hasi nin-tzen lanean. Oraindik ere koope-ratiba zalea naiz, nire ideologia-ren ardatzetako bat dakooperatibismoa, nahiz eta Ariz-mendiarrietaren predikuetan eznuen sinesten. Ularkon sei urteegin nituen, prozesu zenbait in-formatizatzen. Gogoratzen dutOñatin oraindik eraiki gabe zego-en kooperatiba baten diseinuaegin genuela maila altuko sukal-deak fabrikatzeko. Eta Frankfur-teko beste altzari enpresa batensostengua behar zutenez, hangoteknikariak etorri ziren eta harri-tuta geratu ziren guk programa-zioan egin genuen lanarekin. Ur-te horietan IkastolenElkartearekin ere lan batzuk egingenituen Euskadiko Kutxak de-partamendu txiki bat sortu bai-tzuen ikastolen ekonomia bide-ratu eta pedagogiaren arloan lanbatzuk diseinatzeko. Elebitasuna-ren programa eta lau ereduen di-seinua, esaterako, orduan egingenuen. Tartean Mari KarmenGarmendia ere ibili zen. Bitartehorretan Gipuzkoako Foru Al-dundian lan eskaintza bat ikusinuen eta hara aurkeztu nintzen.Eta hor egin nituen hogeita pikourte informatikaren arloan ana-lista bezala lanean.

IBILBIDEAEuskal poesia modernoaren

aitapontekoetako bat izan

zen, Arestirekin parez pare.

18 urtetik 25era bitartean

idatzitakoak bildu zituen

“Poema bilduma” famatuan.

Liburu hori 1984an

berrargitaratu zen bere

marrazkiz lagunduta eta

“Memory Dump” izenekoan

bildu zituen 1993an. Orain

hamar urte erretiroa hartu

eta proiektu berri bati ekin

zion: Europan barrena

egindako hogeitik gora

bidaietan egindako 200

akuarela, pastel eta

marrazkiak bildu eta

erakusketa osatzea. Koldo

Mitxelenako Ganbara

aretoan daude ikusgai.

Zure lehen bidaietako bat Irlandara eginzenuen. Zer du herrialde horrekhorrenbeste erakartzen gaituena?Nik uste dut dohain berezi bat dutelahizketarako edo kontaketarako. Beren pubhorietan berriketan ematen dituzte orduak etahitz egitea arte bihurtu dute: dena mitifikatzendute, dena esajeratzen dute, eta mistifikatu erebai. Hortik atera dira Joyce bezalako erraldoiak.Ezin da bere obra ulertu Dublingo jendearruntaren izaera hori kontuan izan gabe.Eguneroko bohemia bat bizi dute eta hortikateratako pasadizoak kontatzen dituzte. EuskalHerrian ere bagenuen hitz egiteko modu hori,herri txikietan bereziki. Bazegoen egunerokobohemia bat, baina telebistak desegin egin zuen bizimodu hori. Bohemia diodaneantabernaz taberna ibiltzen zen jende bati buruzari naiz, eta horien artean baziren izugarrizkobis komikoa zutenak: hitz egiteko, komedia

egiteko eta bat-batean festa antolatzekogaitasuna zuen jendea zen. Hori literaturabihurtu dute Irlandan, bai eta beharbadaEuropa erdialdeko beste zenbait herrialdetanere.

Guk ez dugu hori lortu. Hemenbertsolariek landu dute hitz egiteko moduhori, baina Auspoa sailak egin duen lana,erraldoia izanik ere, altxor hori murriztu,mehartu egiten du, literatura bihurtuordez. Bai, hala da. Bazegoen herrian bestebizitasun bat, Auspoako liburuek jaso ezdutena. Beharbada ez da lan erraza, bainabeste herrialde batzuetan uste dut lortudutela ondare hori literatura mailaraeramatea. “Memory Dump”en badakit idatzinuela testuren bat honi buruz, baina ez dutzehatz zein den gogoratzen.

«Telebista iritsi aurretik bazenbohemia bat, tabernaz taberna biskomikoa lantzen zuen jende bat»

Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 25: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 24 / 25hutsa

Sukaldea eta ohea, jakina, biak ditugugustuko. Eta, zeinen ongi ditugun lo-tzen sukaldea eta ohea egunerokoan.Bazkaritik siestara; afaritik lotara,

edo ez; ohetik gosaltzera, edo alderantziz… Baina, non duzu pertsona bat benetanezagutuko, agian erraietako atea zeharkatze-raino, ohean ala sukaldean? Ohean! eran-tzungo genuke gehienok. Izan ere, ba ote da-go biluztea baino ariketa gardenagorik elkarezagutzeko… Larru jotzean ohekidearen bi-luztasuna azalean geratzen da ordea eta, gai-nera, errepikatzen diren hainbat arrisku erebaditu. Adibidez, goritasunak itsutzeagehiago ezer ezin ikusteraino. Edo badaohea ilunpetan nahi duenik, pertsiana jaitsi

behar badu ere, dena beltz. Edo, gizonon abi-lidade esklusiboa, hasperenik estuenakamaitu ahala loak hartzea. Edo, baten alabien goreneko plazer planta amaiezinezkoa-ren saioa… Oheratzea ez da kontu bat, artea baizik. Pi-ttinka trebatzen dena, baina etengabe arituzgero soilik. Zenbatu ditzagun orduak, beste-la. Horregatik ote dugu Aturri eta Ebro arte-kook ohean baino sukaldean ospe dezentezhobea… Sukaldean lasaiago ezagutu ahalkoduzu ohekidea. Orduak eta orduak ematenbaititugu bertan eta sutako beroa eraman-garriagoa baita. Errezetekin asmatu behar.Janariak bezala edariak lagunduko dizu, esa-terako chardonay ardo txuri bustiak, erlaxa-

tzen eta inspiratzen, finean hurbiltzen. Sa-konago ezagutzen. Nik, dena den, argi dut bikotea bene-bene-tan ezagutzeko menu orok errezeta ezinbes-tekoa duela ohea. Asmatuko duzu baldin etaaholku biok jarraitzen badituzu: Ilunperikez, igo pertsianak, gehienez ere gortinak;hartara, begiak parez pare dituzuenean,ohekidearen erraiek diotena sentitu ahalkoduzu. Eta, hau ere gero eta garrantzitsuagoadena, biharamunean zure alboan esnatukodena zurekin oheratzen den berbera izandadin… Larru jotze osteko zigarroaren ke ar-teko hitz sakon eta pausatuei egin kasu. Begiitxietatik entzun, begi itxietatik askatu ba-rruak. Hurrengoa goxoagoa izanen da. •

hutsa

Sukaldean ala ohean

Xabier MikelErrekondo

Page 26: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

e.rritarrak

Ez dira garai onakmerkatari txikien-tzat. Azken urtee-tan, ez dira gutxiizan behin betikopertsiana beheratu

behar izan dutenak eta, haienjoanarekin batera, apurka biziagaltzen doaz hainbat herri etaauzotako erdiguneak. Kontua ezda berria eta, herriari bizia ema-ten diotenak merkatari txikiakdirela jabetuta, azken urteetanzenbait udalek gertuko eta kali-tatezko merkataritza eredu ho-rren aldeko kanpainak sustatudituzte. Horietako bat da Tolosa.Tolosa & Co. merkataritza, zerbi-tzu eta ostalaritza elkartearekinbatera, orain bi urte Tolosa Mer-kat proiektua abiatu zuen: mer-kataritza dentsitate txikiko ere-muetan merkataritzaberreskuratu eta, bide batez,ekintzaileei negozio aukeraksortzeko baliabideak eskaini as-moz, hutsik zeuden zazpi lokalbaldintza interesgarrietan es-kaini zituen. Horretarako, ekin-tzaileek euren proposamenakideia lehiaketa batera aurkeztubehar zituzten eta, irabazlesuertatuz gero, lokal horietakobat bost urterako alokairuanhartzeko aukera izango zuten. Era berean, ekimen honen be-

rri emateko lehiaketa zabalduzuen Udalak eta Adaki Komuni-kazioa-ren proposamena hauta-tu zuen publizitate eta marketinkanpaina garatzeko. Orain, Smi-le Festival-eko (Publizitateareneta Umorearen Europako Jaial-dia) “Zuzeneko Marketineanmerkataritza erabilerarik one-na” saria eman diote kanpainaharengatik eta, batez ere, Tolo-

sako Zerkausian egindako flash-mobagatik, Euskal Herrian eginzen lehenetarikoa izanagatik so-na eskuratu zuen hura. Madriletik etorri berritan hitz

egin dugu komunikazioa, bran-dinga eta webguneak ere gara-tzen dituen Adakiko kide TomasMendizabalekin. Berak diseina-tu zuen kanpaina, Andoni Larra-ñagarekin batera: «Bi ideia geni-tuen hasieran, ‘GalaxietakoGerra’ irudi gisa erabiltzea ereotu zitzaigulako. Baina kanpai-na bat antolatzera zoazenean bi-deragarritasuna eta funtzional-tasuna hartu behar dituzukontuan eta, Elvisena teknikokiaurrera eramateko errazagoa ze-la ikusita, haren bueltan eraikigenuen kanpaina». Hala, AnttonElvis pertsonaia sortu zuten. El-visek Tolosa Merkat lehiaketa-ren berri izan eta bertan partehartzea erabakiko du, bere beti-ko ametsa betetzeko: ile-apain-degi berezi bat jartzea. «Gure lanak bi zati izan zitue-

la esan daiteke: alde batetik gra-fikoa, hau da, kartelak eta abarprestatzea, eta, bestetik, Udalakkanpaina telebistara irits zedilanahi zuen eta horretarako zer-bait diseinatu beharra zegoen»,azaldu du. Erronka horri aurreegiteko baliabide bila zebiltzala,flashmob ereduarekin topo egineta erabilgarria izan zitekeelaerabaki zuten: «Horixe izan zenerronka handiena. Telebista era-kartzeko herrian zerbait egitea.Bagenuen handicap bat, gaine-ra: ordurako ekimenaren albis-tea telebistara iritsia zen eta,behin zerbait emana denean,gaurkotasuna galtzen du eta ja-da ez da horren erakargarria. ‘El-

Eskuinean, Tolosako Zerkausianflashmobaren ostean ateratakoargazkia. Behean, Adakikolantaldea garaikurrarekin etaSmile Festivalen. ADAKI

ADAKI-REN ANTTON ELVISSmile Festival saria izan da merkataritxikiei irria aterarazi izanaren ordaina

[email protected]

Merkatari txikiek erronka handia dute eskuartean: gero etabezero gehiago dituzten merkataritza gune handienaurrean defendatu behar dute euren burua. Helburuhorrekin abiatu zen Tolosa Merkat proiektua eta, berriki,Smile Festival-en saritu dute proiektu horretarakopublizitate kanpaina diseinatu zuen Adaki Komunikazioa.

GIZARTEA / b

Page 27: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 26 / 27

vis lokal bila’ kanpainaren berriemateko, merkatuan bertanflashmoba antolatu genuen etazenbait kazetariri gonbidapenpertsonalizatua bidali genien,Elvisen betaurreko eta guzti, zeregingo genuen jakin zezaten.Erakargarri horrek atentzioaeman zien nonbait eta etorriegin ziren; zenbait saiotan ager-tzea lortu genuen eta horrekinlortu genuen jarri zigutenerronkari aurre egitea», azaldudu, pozik. Umorearen erabileraren gai-

nean ez zutela gehiegi pentsatuaitortu du Mendizabalek, «eranaturalean» etorri zitzaiela, «az-ken batean nahi genuena karteldeigarriak egitea zelako, jendea-ren arreta erakarri eta begira-tzen geratzeko modukoak. Pu-blizitatean umorea erabiltzeakbaditu bere onurak eta eraikigenuen istorioarekin oso ondozihoala iruditu zitzaigun». Kar-telekin, flashmobarekin bezala,arreta erakarri eta irri txikia ate-rarazi zieten herritarrei, bainaez ziren haiek izan ekimen ho-nekin ondo pasa zuten baka-rrak. Kanpaina diseinatzen be-raiek ere barre batzukegindakoak direla aitortu du

Mendizabalek: «Azkenean, diru kopuru bat izaten duzu eta, nor-malean, batez ere egungo egoe-rarekin, murritz edo mugatu sa-marra izaten denez, sormenaerabiltzera derrigortuta zaude.Eta hori oso dibertigarria izandaiteke. Gaia aintzat hartutaegia da ondo pasa genuela, ho-rretarako aukera handia ematenzigulako; beste batzuetan, adibi-dez torlojuen katalogoak egiteatokatu izan zaigunean, ez garahorrenbeste dibertitu [barrez].Egia esan, atsegina izan zen kan-paina hori osatzea, bezeroak erenahiko libre utzi gintuen eta ia-ia hasieran planteatu genuenideia izan zen amaierara arte iri-tsi zena».

PUBLIZITATEAREN ERALDAKETA

Nola edo hala jendartearen arre-ta erakartzea da publizitatearenhelburua, iragartzen duzun horibezero potentzialaren begi-bela-rrietaraino iristea eta, ahal bada,gogoan hartzea. Horretarakotradizionalki erabili izan direnestrategien aurrean, publizitate-ak bide berriak hartu dituelaazaldu du Mendizabalek. «Az-ken urteetan biral bilakatzeandago gakoa eta hasieran guk as-

mo hori ere bagenuen, sare so-zialen arloak egun garrantzihandia duelako eta etorkizune-an ere izango duelako. Bestalde,kanpaina hau iaz amaitu bazenere orain bi urte abiatu genueneta garai hartan flashmobenkontua hasiberria zen. Egun,edonork ezagutzen ditu eta, era-biltzen den arren, bere indarragaldu egin du. Garai hartan,oraindik gure inguruan ez zenezaguna. Orain selfie-a [norbereburuari argazkia atera eta saresozialen bidez partekatzea] be-zala, edo pasa den urtean lipdu-ba izan zen bezala. Horiek sor-tzen diren unean bertanharrapatzen badituzu, berritzai-lea denez, oso erabilgarriak dira.

Baina bere garaia izaten dute,orain flashmobak ez du erakar-garritasun hori». Alde horreta-tik, publizitate eta marketinmunduan dabiltzanak beti be-rrikuntzen atzetik ibiltzen dire-la ziurtatu du Mendizabalek.«Badakigu etorriko direla bestemodu batzuk jendea erakartze-ko, hau oso azkar doalako, etaordu asko ematen ditugu saresozialak eta abar begiratzen,munduan zer egiten duten jaki-teko. Sariketara joan ginenean,Madrilen, Oscar sarietako usie-arena aipatzen egon ginen [tal-de selfie-a; Ellen DeGeneres Os-car sarietako aurkezleak hartueta Twitter bidez zabaldutakoargazkiak bi milioi txioren mar-ka gainditu zuen] eta guk ereegin genuen gure usie-a. Etorri-ko dira halako kontuak, egunezegun sortzen direlako, eta adiegon behar izaten dugu, tenden-tziak jarraituz». Madrilera saria jasotzera lan-

taldeko lau kide joan ziren etasariarekin gustura geratu zireladio, batetik halako sari bat jaso-tzea «beti delako pozgarria» eta,bestetik, «bidaiatxo bat egin etadibertitzeko aukera ere emandigulako».

HERRIKOMERKATARITZA SUSTATUZ

Adaki Komunikazioa-k egoitzaEzkio-Itsason badu ere, Mendi-zabal tolosarra da eta, TolosaMerkat proposamena interesga-rria dela dio. Udalak emandakodatuen arabera, 15.000 bizila-gun baino gehiago dituztenudalerrien artean mila bizilagu-neko merkataritza dentsitate al-tuena duen herria da, 24,7ko ra-tioarekin. Hori pozgarria deladio Mendizabalek: «Tolosakduen denda kopurua izugarriada eta, tolosarra izanik, esan de-zaket arlo hau asko lantzen aridela, mugimendua dagoela etahorren lagungarri izan delaUdalak egindako lana, lokal ho-riek oso baldintza onetan eskai-ni dituelako. Uste dut edozeinherrik halako gauzetan oinarri-tu behar duela, badakigulakonorantz doazen gauzak; jendeasko merkatal zentroetara joa-ten da eta herrietako merkatarieta tabernariek erronka handiadute eskuartean».

Tolosa Merkat proiektuak tokiko merkataritzasustatzea zuen xede. Horretarako, herrianhutsik zeuden zenbait lokal baldintza onetanalokatu zizkien Udalak ekintzaile onenei

Antton Elvis izan zen publizitate eta marketinkanpainako protagonista: ideia lehiaketarabere burua aurkeztea erabaki zuen herrian ileapaindegi bat zabaltzeko asmoz

Page 28: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

e.rritarrak

Bere ta i lerrekoateak ez ditu ix-ten. Burua zirri-kitutik gerturatubezain lasteratzematen zaio

lekuari bere funtsa. Egur usai-na, txirbilak, tresneria desber-dina han eta hemen... Lan egi-teko mahaietako batengainean, amaitzear daudenhainbat garaikur. Gaur bertanegingo den Azkoitia-Azpeitiamaratoi erdiko garaileek eurenetxeetara eramango dituztenakdira, hain zuzen. «Hauek dira,nik esaten dudan moduan, kan-potik datozenek eramango di-tuztenak», kontatu du barrez;beste mahai batean ditu lehenazpeitiarrari, lehen azkoitiarra-ri... banatuko dizkietenak. La-nak denborarekin amaitzeagustatzen zaio, azken ukituakemateko denbora gehiago be-har badu ere, «baina oraingohonetan lanak pilatu» zaizkio.Azken egun hauetan, beraz, bu-ru-belarri aritu da garaikurrakfintzen eta bere gustura goxa-tzen. Trofeoen ondoan du pertso-

na bati oparitan egiteko egu-rretan zizelkatutako liburuxkabat, bertso eta guzti. «Lehentaila beste modu batean egitenzen; batez ere, altzariak zizelka-tzen ziren, gaur egun taila ar-tistikoagoa egiten da; banaka-ko lanak egiten dira», kontatudu. Gaur egun altzariak oso gu-

txi lantzen dituzte, «besteakbeste, modak ere aldatu direla-ko eta gaur egun modan dago-en estiloa askoz ere soilagoadelako, apenas altzaririk ereizaten ez duena». Joera hori al-datu bitartean ez du uste altza-rigintzan behar handirik izan-go duenik , eraberr itu nahi

dituzten eraikin garrantzitsue-tatik iristen zaizkion enkar-guak kenduta. Moldez egitenziren lanen enkarguak ere geroeta gutxiago jasotzen ditu. «Le-hen, nolabait esateko, mekani-koagoak ziren lanak egiten zi-ren eta tailagilea horretaramugatzen zen, taila egitera;gaur egun diseinatu, egurraprestatu, tailatu eta bernizatuere egin behar izaten dugu».ohartarazi du.Hori hala, piezak balio duten

adina kobratzea zaila dela ustedu. «Lan bakoitzaren atzean or-du mordoa dago; horiek guz-tiak ezin dira dirutan eskatu,lana erosi nahi duenarentzatgehiegi delako». Egiten dituenlanekin maitemindu egiten da,izan ere. Horregatik, hain justuere, kosta egiten zaio «amaitudut» esatea. «Lan batekin ha-rreman berezi hori garatzenbadut, burutik kendu ezinikibiltzen naiz eta beti ikustendut hobetu daitekeen zerbait»,onartu du.Krisiaren eragina antzeman

badu ere, lanik ez zaio falta, be-rea bezalako espezializatutakotailerrik ez dagoelako.

AITAREN SEMEA

Aitarengatik jaso zuen ofiziohonen eskarmentua eta elka-rrekin egin dute lan, hark erre-tiroa hartu arte. Oraindik eremantendu egiten du, ordea, ha-ren mahaia tailerrean. «Orain-dik ere arraro egiten zait aitatailerrean zehar ez ikustea; iaegunero gerturatzen da taile-rreko martxa ikustera eta dago-eneko berak zekien adina daki-dala esaten jarduten du»,aipatu du barrez.Hamazazpi urterekin hasi

zen serioski zizelkatzen aitarenbabespean lehenik eta pixka-

naka gero eta askeago geroago.«Berezkoa izan behar da zer-bait eta gero gustatu egin be-har zaizu egiten duzun hori»,hausnartu du.

EGUZKI LOREEN MODA

Inork esan izan balio ez lukeensinetsiko, baina eguzki loreakzizelkatzen ordu asko ematendituela nabarmendu du. «Lehe-nengoz eguzki lore bat egitekoeskatu zidatenean, ez nuen ja-kin ondo zer eskatu zidatenere, inoiz ez zitzaidan bururatuere egin halakorik egitea», kon-tatu du. Gaur egun esan daite-ke nahi beste egiteko aukeraduela. «Zalantzarik gabe gehiensaltzen dudan produktua da,bai bertako jendeari, bai etakanpotik deitzen eta eskatzenduen jendearen artean ere»,nabarmendu du. Deigarria da,baina, zizelkatutako paparreko-ak egiten ditu eguzki lore for-

infraganti

Egurra lantzen maisua da imajinatzerik ez dauden irudiaksortzeko gai delako. Aitarengandik jaso zituentailagintzaren sekretuak, eta lanbidea gozatzen etamaitatzen ikasi zuen gero. Garaietara egokituta, pieza txikieta bereziak egiten ditu; esaterako, gaur Azkoitia-Azpeitialasterketan irabazleek etxeratuko dituzten garaikurrak.

MIKEL SANJUAN

Page 29: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 28 / 29

Jendea aise sartzen da beretailerreko atetik barrena. «He-rrian izaten dira informatzaile-ak eta ni halako bat naizelaesan daiteke –aipatu du ba-rrez–; jendea tertuliara sarritanetortzen da». Gogoan du, gaine-ra, betidanik izan dela joera ho-ri. «Ni txikia nintzela ere taile-rra jendez beteta gogoratzendut; izatez, gaur tailerra dago-en tokia gehiago zen elkartueta txikito batzuk hartzekoaeta erakusleihoa dagoen tokianegiten zen lan».

Lan bat amaitu behar duene-an ez da ordutegi eta asteburu-rik izaten, baina onartzen dubere aita ez bezala saiatzen de-la ahalik eta gehienetan taile-rreko ateak itxi eta handik kan-porako bizimoduari denboraeskaintzen. Etorkizunerakobestelako pentsamendurik ezdu, besteak beste, ez duelakobere burua egurraren bueltanez den «beste ezertan» imajina-tzen.

LAN KUTTUNAK

Gogoan ditu egindako lan asko,baina baten bat aukeratu behar-ko balu Azpeitiko eraikin bateandagoen ate bat aukeratuko luke:«Inor ez da konturatzen hori le-henik eta behin egurrez eginadagoela eta gero hura eredu har-tuta brontzezkoa egin zela». Do-nostiako Aquariumeko atea,«duen lekuagatik eta ikusgarri-tasunagatik», da, zalantzarik ga-be, Sanjuanek gogoan eta esti-mu handian duen besteenkargu bat: «Jendeak gehienikusi duen lana da akaso; inon-dik ezagutu gabe telefonoz dei-tu gaituzte lan horrengatik zo-riontzeko eta hori askoeskertzen da».

Lan handiak harrotasunezgogoratzen ditu, baina mimozegin dituen lan txikiak bizikibete izan dute: «Badira lan askoamaitu eta enkargua egin dida-nari penaz eman dizkiodanak.Gustura sentitzen naiz saldududalako, baina, aldi berean,niretzako gordetzeko tentazioaizaten dut; egitea eta amaitzeaasko kostatu zaidalako», azaldudu.•

makoak eta arrakasta itzelaizan zuten Durangoko Azoka-ren bueltan. Bestelako lantxougari egiten ditu: kutxatxoak,tabernetarako kartelak, ome-naldietarako egurrezko pla-kak...

Egur mota desberdinak balia-tzen ditu lan mota bakoitzera-ko, baina zalantzarik gabe gaz-taina da gehien bal iatzenduena. «Ez da gehien gustatzenzaidana, aukeratu beharko ba-nu gereziarena hautatu behar-ko nuke eta; oso egur bereziada», aipatu du. Gaztainak, or-dea, tonuekin jokatzeko aukerahandiagoa ematen dio. Intxaurbeltza da, halaber, oso estimahandian duen beste egur mota.«Dagoen garestiena da, bainajendeak ez dio, beharbada, ho-rrenbesteko garrantzirik ema-ten egurraren marrazkiari etaez da horrenbeste erabiltzen»,nabarmendu du Sanjuanek.

Bestelakoan ere ez du egur kan-titate handirik behar izaten etakonfiantzazko zerrategietarajoanda lortzen du.

Ibilbide luzean pasadizo ede-rrak bildu ditu: «Urrestillanegin zen txapelketa batean, bi-garren lekuan sailkatu zena ni-regana etorri zen eta lehenen-goarentzat prestatu nuengaraikurra egingo ote nion gal-detu zidan asko gustatu zi-tzaiolako eta etxean apaingarrigisa jarri nahi zuelako». Emo-zio handiz eta harro gogora-tzen du bitxikeria hura.

IRAKASLE LANETAN

Zizelkatzen ikasi duen guztiahelarazten ere saiatzen da, etahori dela eta urteak daramatzaArte eta Diseinu elkartean esko-lak ematen. «Jendea ez da ofi-zioa ikastera etortzen orain, zai-la delako ezerezetik izena egiteaeta jendearen enkarguak lor-

tzea; afizioagatik bertaratzen dajendea gehiago». Adin guztieta-ko jendea joaten da bere ikasta-roetara, bai 13-14 urteko gazte-txoak, baita erretiroa hartu etabeti buruan izan duten afiziohori ikasteko beta hartzen duenjendea ere. Hala ere, horretanere krisia igarri dela aipatu du,jendeak ez duelako halako ikas-taroetan dirua gastatzeko «fres-kotasun» bera.

[email protected]

«Lan bakoitzaren atzean ordu mordoa dago;horiek guztiak ezin dira dirutan eskatu, lanaerosi nahi duenarentzat gehiegi izangolitzatekeelako»

«Lehen taila beste modu batean egiten zen;batez ere, altzariak zizelkatzen ziren, gaur eguntaila artistikoagoa egiten da; banakako lanakegiten dira»

Mikel Sanjuan Azpeitikobere tailerrean, laneanbehar duen tresneriazinguratuta.Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 30: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

e.rritarrak

EUROPA

SARE N

> HeinzeLuis Carlos Heinze Brasileko di-putatuari eman dio Survival In-ternational erakundeak “Urtekoarrazista” izeneko saria, atzoArrazagatiko DiskriminazioaEzabatzeko Nazioarteko Egunaospatu zela eta. Azaroan eskai-nitako hitzaldi batean, PartidoProgressistako politikariak esanzuenez, «Gobernua beltzekin,indioekin, gayekin, lesbianekineta galtzaile guztiekin ohera-tzen da». Diputatuen Ganbera-ko Nekazaritza Batzordeko pre-sidentea da Heinze. Jatorrizkoherrien aurkako lobbyan eskuhartzen du, konpainia handieninteresak defenditzeko. Guara-niak lobbyaren mehatxupeanbizi dira. Munduko Futbol Txa-pelketa hartu behar duen he-rrialdearen alde iluna da Survi-valek salatutakoa.

> Big BangBig Bang eztandatik 13.800 mi-lioi urte igaro diren arren, teo-ria bera baieztatzen duen frogaberri baten jabe dira orain zien-tzialariak. Izan ere, Massachu-settseko Harvard-Smithsonianegoitzako ikerlariek unibertsoa-ren sorrerarekin batera sortuta-ko grabitazio uhinak aurkituomen dituzte azken egunotan.Hego Poloan ezarritako BICEP2teleskopioaren bidez eskuratuzituzten uhinok. Ikerlarien iri-tziz, kosmologia alorrean gal-dutako katebegia ziren grabita-zio uhin horiek, eta, ikerlariakbi hamarkada luzez aritu dirahoriek aurkitu nahian. Erlatibi-tateren teoriarekin batera, Al-bert Einsteinek grabitazio uhinhorien existentziaren berrieman zuen orain ehun bat urte,gaur arte, baina, ez zituztenezagutzen.

> SvobodaUkrainako NTV telebista publi-ko nagusiko zuzendaria ukabil-kadaka bota dute Svoboda al-derdiko kideek. Asteazkeniluntzean, NTV telebitsa kateakVladimir Putinen diskurtsoarenberri eman ondoren, eskuinmuturreko alderdi horretakopartaide batzuk Pershyi Pante-leymonoven bulegoan mutur-joka sartu eta zuzendaria dimi-titzera behartu zuten. Kievekogobernuan hiru ministro di-tuen Svoboda alderdiaren abu-ruz, Moskuko agente bat zen te-lebistako zuzendaria .Eskandalua errusiako telebistakateen bidez ezagutarazi da;Ukrainako kateetan, baina, zen-tsuratu egin dituzte irudiok.Ukrainako lehen ministroa ger-takaritik aldendu da, eta oharbidez arbuiatu du erasoa.

> BioplastikoaPlastikozko botilak ingurume-nerako arazo larria dira munduosoan. Urtero 20 milioi tonasortzen dira. Ingurumenarierrespetu handiagoa diotenmaterial berrien bila ari dirazientzialariak. Madrilgo Ikerke-ta Biologikoen Zentroan, plasti-kozko produktuen hurrengo be-launaldian rol garrantzitsuajokatuko duen bakteria batekinari dira lanean. Bakteriari esker,hondakin organikoetatik abia-tuta polimeroak sortzeko gaiizan dira. Proben fasean daude.Badira algak ikertzen ari direnikerlariak ere. Herbehereetan,Wageningeneko Ikerketa Zen-troan frogatu dutenez, alga mo-ta batzuek bioplastikoak sor-tzea ahalbidetuko luketenazukre eta hidrokarburoen ko-puru handiak sor ditzakete.Etorkizuna hor omen dago.

Hauek dira Europan bilatu diren hitz batzuk: hutsa

Apurka inguratu dira zapata zu-riak iturri ondora. Apurka, amarenbegi-belarriek intentzioa suma ezdezaten. 1959ko udaberriak eder-ki epeldu du Donostiako Alderdi

Ederreko lorategia eta, galtza aukeran motzegiak eskertu dituzten arren,egarria eman die sobran duten jertseak. Dastatu aurretik sumatu duteuraren freskotasuna, horregatik zabaldu dute, gozamenez, ahoa.2014ko udaberriaren hastapenak ere ura du protagonista. Behetik be-harrean, ordea, zerutik iritsi da freskura. Izango dira iturriez gozatzekoaukerak. Paco MARÍ. MARIN FUNTSA. KUTXA FOTOTEKA

KUTXATEKA.COM

ALDREBESTU EGIN ZAIGUUDABERRIAREN HASTAPENA

hutsa

Page 31: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

2014 | martxoa | 22

GAUR8• 30 / 31hutsa

Baionako gobernadoreak horrela azaldu zion LuisXIV.a erregeari: «Harrapatutako ontziak elkarri lo-tuta daude portuan, bata bestearen ondoan. Eta oi-nez pasa liteke, Donibane Lohizunen berorrek os-tatu hartu zuen palaziotik, Ziburukoitsasertzeraino, ontziz ontzi».

Horixe izan zen, mendetan, Donibane Lohizuneko industrianagusia: itsaso zabalean etsaien ontziak abordatu, portura eka-rri, harrapatutako marinelen truke ordainsariak eskatu eta la-purtutako azukrea, kotoia, burdina, olioa, zura eta abarrakBaionako eta Bordeleko merkatariei saldu. Erregeak baimenaematen zien itsaslapurretak egiteko, kortsoan aritzeko, harra-pakinen zati baten truke.Lohizundarrek bazeukaten kortsario beldurgarrienak izateko

eskarmentua. Ternuko kosta esploratu zuten lehenengoetako-ak izan ziren, XVI. mendearen hasiera-hasieran. Bakailaoaarrantzatzera joan ziren, balea mordoa aurkitu zuten eta nego-ziorik oparoenari ekin zio-ten: balearen olioa garaikopetrolioa zen, eta lohizunda-rrek (euskaldunek, oro har)urtero ehunka balea ehizatueta milaka tona olio ekartzenzuten, Europa osoko portue-tan saltzeko. Ehizak beheraegin zuenean, lohizundarrekeuren trebetasuna birziklatuzuten: arpoiaz eta lantzaz ba-leak hil ordez, herrialdeetsaietako marinelak hiltzenhasi ziren. Gaur egungo en-presa hizkeran, kortsariohaiek «ekintzaileak» eta «be-rritzaileak» direla esango ge-nuke.

Eta Donibane Lohizungobadia, puntako berrikuntzagunea. Zokoako portuan lo-tzen zituen ontziak JohanesSuigaraitxipi kortsarioak.Artikoraino joaten zen bale-azale holandarrak jazartzen,eta ehun itsasontzi bainogehiago harrapatu zituen.Donibanen bertan hasi zenMichel Le Basque bukane-roa, gero negozioa nazioarte-ra zabaldu zuen aitzindaria:Dortokaren Irlan ezarri zuenegoitza, Karibean ontziakharrapatzen ibiltzen zen,Marakaibo arpilatu zuen eta,Cartagena de Indiasko go-bernadore espainiarrak bera

harrapatzeko fragata bat itsasoratu zuenean, Michel Le Bas-quek fragata hura abordatu eta atxilotutako marinelak buel-tan bidali zituen mezu batekin: «Eskerrik asko, gobernadorejauna, halako ontzi politarengatik».

Aberastasuna eta boterea islatzeko, armadore lohizunda-rrak jauregiak eraikitzen hasi ziren portu ondoan: XVII.mendeko Manhattan txiki bat. Hantxe dauzkagu Joanoeniapalazioa, Betbeder Baita edo Luis XIV.aren Etxea, Baionako go-bernadoreak enperadoreari aipatzen zion hura.Jauregi horren jatorrizko izena Lohobiage Enea da. Luis

XIV.ak bertan hartu zuen ostatu 1660an, Maria Teresa infantaespainiarrarekin Donibane Lohizunen ezkondu zenean, Piri-nioetako Hitzarmena burutzeko. Lohobiagetarrak armadoreboteretsuak ziren, Ozeano Artikoan baleak hiltzen, zatitzeneta urtzen aritzetik, erregeari etxea uztera igarotakoak.Erregeak eta erreginak ez zuten agian balearen odol eta koi-

pe kiratsik nabarituko pala-zio haietan, baina armadoreaberatsek ondo gogoan zeu-katen. Adibidez: Joaneniaetxeari Infantaren Palazioaere deitzen zaio, Maria Tere-sa bertan egon zelako ezkon-tzaren aurretik, eta oso de-korazio bitxia dauka.Habeetan pintura harriga-rriak ageri dira, izaki mitolo-gikoak, fruitu exotikoak,izar multzoak eta itsasoeta-ko deabru eta munstroak.«Des monstres et prodiges»liburutik ateratako irudiakdira. 1575eko liburu horre-tan, Ambroise Paré ziru-jauak munduan direnmunstroen katalogo zehatzeta ikaragarria osatu zuen...eta Donibane Lohizunen ba-leak nola ehizatzen zituztenere kontatu zuen atal bate-an. Eta Luis XIV.aren Etxeanere, Lohobiage Enean alegia,zetazeoen ehizaren irudiakikus daitezke. Habe bateanJonas ageri da balearen aho-tik ateratzen.

Oso gogoan zeukaten, etaharro erakusten zieten en-peradoreei euskal kostalde-ko oparotasuna nondik ze-torren: munstroenehizatik. •

www.anderiza.com 3 B

EGIR

AD

A:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ k

omu

nik

azio

a

Lohitzundarrek kortsario beldurgarriak izateko eskarmentua zuten. GAUR8

Ander IzagirreKazetaria

Munstro ehizaDonibane Lohizunen

Page 32: KRONIKA: ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Krimea, hain ezberdin eta … · 06 Unai Belaustegi: Euskaldunon Mekak 10 Oier Gorosabel: Zaharren egoitzen alde ezkutua ... Eta tarte horretan dagoen

97

71

88

76

75

00

1

40

32

2