ixaka lopez-mendizabal (1879-1977) · ixaka lopez-mendizabal (1879-1977) zerbitzu nagusia el...

28
IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977)

Upload: others

Post on 24-May-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL(1879-1977)

Zerbitzu Nagusia

el Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística

Page 2: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Egilea:

XABIER TELLERIA

Page 3: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Maiz sarritan gertatu izan da, lanbakar batek itzala egin izan diolapertsona jakin baten bizitza osokojardunari. Eta antzeko zerbait esandaiteke Ixaka Lopez-Mendizabalenlanagatik ere. Gehienok aditzerabadugu, Xabiertxo bere eskola--liburuari esker da, zalantzarik gabe.Liburu horrek, ederra izanda ere, iaezkutuan utzi du Tolosako herriakeman duen gizonik kementsuenetarikobaten gainerako obra osoa. Eta lanhandia utzi du Ixaka Lopez--Mendizabalek, bere ideia etabizitzaren iparra izan zirenabertzaletasuna, fedea eta euskararenmesedetan.

1

IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL

Ixaka Lopez-Mendizabal 1879-1977

Page 4: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

XIX. mendearen amaierako urteek etaamaitzear dagoen XX.aren hasierakoekzerikusi handia izan zuten egunezagutzen dugun Tolosako herriarenegituraketan. Herriaren aurrekoizaerarekin eten nabarmena gertatu zenurte hauetan, eta horretarako arrazoiakgarbi agertzen ditu Jose AntonioRodriguez Ranz historialariak:

«Industrializazio prozesu indartsuak,biztanlegoaren hazkuntzak, hiriarenzabalkundeak eta jarrera ideolojikoberrien garapenak XIX. mendeanTolosako izaera izan zenarennolabaiteko aldaketa ekarri zuten.Papergintzak izandako aurrerapenakizan ziren aldaketa horren eragilenagusienetako bat. Herriak funtsezkomudantzak izan zituen...»

Aldaketa-zurrunbiloak bete-beteanharrapatu zuen Ixaka Lopez--Mendizabal, haurtzaro eta gizondubitarteko urteetan. Ikuspegi zabalagobatetik, politikan bilakaera nabariaeman zen mende-muga horreninguruan: foruzaletasunetikabertzaletasunera jira egin zuen iparpolitikoak. Horrekin batera joera--aldaketa sumatu zen euskarareninguruan ere: euskaltzaletasunerromantikotik euskaltzaletasunmilitanterako bilakaera. Eta bi alderdihauen uztardurak eman zuen fruiturik,botere politikoak euskal kulturarenalde hartutako konpromezuan.

2

GARAIAN GARAIKOA

Tolosa XX. mende hasieran, aldaketa nabarmenak egin zituenekoa

Page 5: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Ixaka Lopez-Mendizabalekeuskararen eta kulturaren inguruanerakutsi zuen arduran izan zueneraginik familiaren giroak. Baina ezzen txikiagoa izan 1936ko gerrarenaurretik Tolosan osatu zen euskaltzaletaldearena, gehienak EAJ alderdianardura-karguak zituztenak. Estu--estuan eta elkarren babeseanaritutakoak ziren herrian garaitsuberean bildutako lagunak: PatrizioOrkaiztegi artzapeza; Doroteo Ziaurriz,mediku eta politikaria, Tolosako alkateizana; Antonio M.ª Labaien idazlea,Tolosako zinegotzi eta alkate,antzerkigile oparoa; Jose Eizagirre,artikulugilea, tenore abeslaria, EuskoIkaskuntzako kide eta Errepublikasasoian EAJko diputatua; JoseAriztimuño Aitzol apaiza: Euskaltzaleakelkarteko zuzendaria eta El Día etaYakintza argitalpenen sortzailea. JoseM.ª Agirre, Lizardi, euskal idazle etaolerkaria, Euskaltzaleak elkartearenkide eta bultzatzailea. Hauek guztiakezagutzeko eta beraiekin lan egitekoaukera izan zuen Ixaka Lopez--Mendizabalek.

Ez zen Ixakaren estiloa salaketa etaerrebindikazio hutsean geratzea. Etaaurrekoarekin lotuta dago On ManuelLekuonak kontatutako pasadizoa,Gasteizko Apaizgaitegian EuskalKatedraren sorrera agertzen duena.Apaizgaitegiko erretore On LiborioAzpiazu, Beteluko bainuetxera etorriazen 1915eko udan. Erretore jaunapertsonaia oso ezaguna zen garaihartan, eta ez euskara gehiegi maitezuelako preziso. Baina eskaera eginaurreko ezezkoarekin konforme ez etahan joan zitzaizkion Lopez-Mendizabal,Doreteo Ziaurritz eta Jose Eizagirrebisitan bainuetxera, Apaizgaitegianeuskal katedra zabal zezan eskatzera.On Manuelen hitzetan:

«... eta ain bero mintzatu zitzaizkion, ainbero ere, ain argi ikuserazi zioten gure Don Liborio-ri, baztar guztietan Euskerarenalde zetorren olatu uin ederra, bolaraizugarria... urte artantxe bertan erabakizuan, Gotzaiarekin egon-da, EuskerazkoIkastaldiak ipintzea. Gogoan daukat. Urteartan bertan Kampion-en Gramatikagaltzarbean artuta asi nintzan nereIkasgaitxoak apaiz-gaiei ematen. Ikastolaartan igaro bait ziran handik aurrera,gerratea etorri zan arteko apaizgaiguztiak. Eta ez probetxu gutxirako asko taaskoren aldetik; ez nere egitez, bearbada, bere gogo ta azkartasunez baizik.Dana dala, arrikada zuzen ta eder ura,Tolosa’ko gure Ixaka’ren Ekipotik aterazan; ez degu aaztu behar.»

3

Page 6: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Merezi du berriz Tolosako taldehonen ikuspegi aurrerakoia aipatzea.Mende hasierako urteetan egindakoeskaerek, badute gaurkotasunik, han-hemenka Euskal Herriko zokoetanagertzen baitira oraindik ere antzekoeskaerak. Abertzale-taldeak TolosakoEuzko Batzokiyan bildurik, bandoakgazteleraz eman beharrean euskarazeman zitzan eskatu baitzion Udalari.Eta horren aldeko erabakirik ere lortuzuten, ondoren osotasunean bete ezbazen ere. Horrekin aski ez eta,herriko langileen postuak betetzekoeuskaraz zuzen egitea baldintza gisajasotzea ere eskatu zuten, igualeaneuskaldunak aukeratzeko.

4

Ixaka mutikoa Eusebio aitarekin; euskaraz ez jakin arren, semearenganeuskararen aldeko maitasuna pizten biziki ahalegindu zen

Page 7: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Lopez-Mendizabal familiarenmoldiztegiak 1750. urtean izan zuenjatorria, Francisco de La Lamareneskutik. 1802an Gipuzkoako ForuDiputazioak lurraldeko inprimatzaileizendatu zuen, hurrengo urtean BatzarNagusiek Bergaran egindako bilkuranizendapena berretsiz. Hartara,lehenengo aldiz izan zuen probintziakomoldiztegiak bere egoitza hiriburutikkanpo.

Sortzailea hil zenean, Josefa Antoniabere alaba bakarra Goiazko JuanIgnacio Mendizabalekin ezkondu zen.Juan Ignacio Mendizabal eta JosefaAntonia de La Lamak alaba bakarraizan zuten, Juliana, Eusebio Lopezekinezkondua, Ixakaren ama. 5

TRADIZIOZ INPRIMATZAILE

Ixakaren jaiotetxea, Solana kaleko Ballastegi-Enea. Beheko aldean, Lopez-Mendizabaltarren moldiztegia

Page 8: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Eusebio Lopez ezkontzazmoldiztegiko buru egin zenetik, besteinon argitaratzeko zailtasunak zituztenliburugileek Tolosako moldiztegianaurkitzen zuten beren lanenzabalkunderako beharrezko txokoa.Eusebio Lopezek makinak dantzanjartzen zituen bertako hizkuntza etakulturarekin zerikusirik zuen lanen batesku artera etortzen zitzaionbakoitzean. Gutxi batzuk aipatzenhasita, bere etxean egindakoak izanziren, besteak beste, J. Moret-enAnales del Reino de Navarra hamarliburukitan; Averiguaciones de lasantigüedades de Cantabria,A. Henao-rena; Pablo Gorosabelhistorialariaren Noticias de las cosasmemorables de Guipúzcoa; ArturoKanpion-en Gramática de los cuatrodialectos de Vascuence, itxura ederrezargitaratua, azal estanpatuez etaurrezko letrez apainduta; J.F. Aizkibel-enDiccionario Basco-Español EuskeratikErderara biurtzeko Iztegia... Etainprimatzaile honen beste lanaipagarrienak bezala, On ManuelLekuonaren iritzian, euskal literaturanklasiko bihurtu diren beste bi idazlan:Lardizabal zaldibiarraren TestamentuZarreko eta Berriko Kondaira eta AitaMendibururen Otoitz gaiak.

6

Eusebio Lopezekargitaratutako

J.F. Aizkibelenhiztegia, edizio

dotorean

Ixaka Lopez-Mendizabalekmoldiztegiaren ardura hartu zuenean,

Txiki margolariak prestutako ex-libris-a(inprimatzailearen «marka», nolabait

esateko, moldiztegitik ateratako liburuguztiei atzeko azalean jartzen zaiena)

Page 9: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Ixaka Lopez-Mendizabal 1879koapirilaren 11n jaio zen Tolosan, Solanakaleko Ballastegi-Enea etxean,karlista-giroko familian. Nafarra zuenaita, Lodosakoa; bigarren karlistadanKarlos VII. erregearen ZaldizkoGoardia-mutil ibilitakoa, gerrako lanakbukatuta, batetik bestera ibilia etaazkenean, Tolosara iritsi eta JulianaMendizabal bertako alabarekinezkondua. Ixaka seme bakarra izan zen.

7

BIOGRAFIA

Ixakaren ama, Juliana Mendizabal,Ixaka eta aitaren artean

Eusebio Lopezalargundu zenean,bigarrenez ezkonduzen, oraingoanLeonaArrillagarekin

Page 10: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Aitaren jakintzarako grinak bultzatuta,Tolosako Eskolapioetan egin zituenbatxiler-titulua lortzerainoko ikasketak.Garaitsu horretan galdu zuen ama,artean nahiko gaztea. Geroagoezkondu zen bigarrenez bere aita,Leona Arrillaga Ansolarekin. Filosofiaeta Letretako lizentziatura Salamancanegin zuen eta, doktoregoa Madrilen,1899an. Ia berehala heldu zionZuzenbidea ikasteari, eta 1903an lortuzuen bigarren doktoregoa.

Tolosan abokatu bezala hasi zenlanean, moldiztegi gaineko etxean.Errepublika garaian fiskal izatera iritsizen Tolosako Epaitegian; aldi batean,Iruñeko Lurralde Epaitegiak ordezkoepaile izendatu zuen, 1903-1905

epealdian hain zuzen ere; bere herrikoEskolapioak Ikastetxean errektore izanzen bolada batean.

8

Etxe honetan hasi zituenikasketak Ixaka gazteak, garaihartan Eskolapioen esku. Etxehau Diputazioaren jauregiaizana da aurretik, eta gauregun, Tolosako Kultur Etxea da

Ixaka Lopez-Mendizabalek Madrilen bigarrendoktoregoa atera zuenean egindako argazkia

Page 11: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Espainiako Gerra Zibilak eztandaegin zuenean, erbestera bultzatu zueneuskararen aldeko joerak etaabertzaletasunarekin hartutakokonpromezu politikoak. LehenikDonibane-Lohizunera eta geroago,1938an, Argentinara. Altxatutakogudarosteak Tolosara heldu zirenean,Ixaka Lopez-Mendizabalen etxerasartu eta bere lan gehientsuenak erreegin zituzten herriko plazan jendeaurrean. Bertan galdu zen bereaurrekoek, aitak bereziki, eta Ixakakberak urteetan osatutako liburutegihandi bezain aberatsa.

Etxetik urrun familia aurrera aterabeharrak ez zuen moteldu IxakaLopez-Mendizabalen kemena, etaArgentinan emandako urteetan tinkojarraitu zuen euskara eta euskalkulturaren zabalkundean.

9

Unibertsitateko ikasketak amaituta, berehala hasizen artikuluak idazten Argentinako La Baskonia

egunkarirako. Argazkian, La Baskonia-ren aleakIxakak berak enkuadernazioan bilduta. Ixakaren

inguruko berri asko, Argentinako egunkari honi eskergorde ahal izan da gaurdaino

Ikasketak amaituta, abokatu-bulegoa jarri zuenTolosan, moldiztegiko lanetan bere aitarilaguntzearekin batera

Page 12: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Gizon jantzia izan zen Ixaka Lopez--Mendizabal. Eta jakinduria horrekikuspegi berezia eman zion euskaraketa euskal kulturak zituen beharreninguruan. Lehenik beharrak nonzeuden sumatzen, eta ondoren, beharhoriei bidezko irtenbidea ematen.Premia non, erantzuna han.

1901. urtean euskaltzale-taldea bilduzen Hondarribian euskara eta euskalkultura bultzatzeko; han ziren, besteakbeste, Artuko Kanpion, Julio Urkijo,Serapio Mujika eta Ixaka Lopez--Mendizabal. Eskualzaleen Biltzarra sortuzuten. Euskal jaiak eta literatur lehiaketakantolatu zituzten, eta berebizikogarrantzia izan zuen mendearenhasieran euskal pizkundearen indarhartzean. Bilera horietako batera eramanzuen Ixakak lehen aldiz Arana Goirikasmatu berria zuen ikurrina.

Urte batzuk geroago etorri zenEuskaltzaindiaren sorrera. Ixaka Lopez--Mendizabalek hartu zuen partehasierako bileretan; euskaltzain urgazleizatera iritsi zen eta azkeneko urteetan,baita ohorezko euskaltzain ere.

10

ERAGILEA

Eskualzaleen Biltzarraren sorreran parte hartu zuen Ixaka Lopez-Mendizabalek.

Hurrengo bileretan ere partehartzaile zerrendetan agertzen da. Argazkian, 1908an

Kanbon egindako bilkuran (goitik bigarren ilaran,erdi paretsuan ageri da Ixaka)

Page 13: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Ikasketak amaitu orduko hasi zenEAJ alderdira hurbiltzen jarrera liberal--foruzaleagatik. Handik gutxira, JoseEizagirre adiskidearekin ahaleginneketsuak egin ondoren, TolosakoEuzko Batzokiya-ren ateak zabaltzealortu zuen. Egoitza berriarenestreinako ekitaldietako bat SabinoAranaren oroimenezko meza izan zen,heriotzaren urtemuga zela-eta. 1908anlehenengo Gipuzku Buru Batzarrekokide aukeratu zuten aurrenekoz,gerora gehiagotan ere hautatubaitzuten. 1915eko udalhauteskundeetan, udalbatzakozinegotzi hautatu zuten. Bera izan zenTolosako Udalaren historian bigarrenzinegotzi abertzalea, lekukoa LuisSesé-ren eskutik jasoz.

Urte bete geroago, Lausanan eginzen nazionalitateen konferentzianhartu zuen parte beste bialderdikiderekin: Pepe Eizagirre etaKoldobika Eleizalde; bertan agertuzuten aurrenekoz euskal arazoanazioarteko agertoki batean;abertzaletasunak garaian bizitakoberoaldi hartan, sutsu agertu ere.

Ekimen handiko pertsona izanik, ezzen makala euskararen alde neurriakproposatu eta erabakiak hartzerakoanagertzen zuen ikuspegi aurrerazalea.Euskarak esparru guztietarazabaltzeko ahaleginean, 1917. urtean

aurkeztu zion proposamena TolosakoUdal Batzari herriko eraikin guztietakoizenak euskaraz jartzeko, aurrekojoera erdaltzalearekin hausteko. Etahalaxe onartua izan zen bereproposamena.

Ez ziren, horregatik, Ixaka Lopez--Mendizabalen ardura lanak amaituEAJren barnean. II. ErrepublikanEuskadi Buru Batzar alderdiarenorgano goreneko lehendakaria izanzen, 1931 eta 1935 bitartean.

11

Argentinako Saski-Naski elkarteak, emankizunbaterako argitaratutako programaren azala

Page 14: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

1929an Eusebio aita hil zenean, Ixakakbere gain hartu zuen moldiztegiarenardura. Makineria berritzeari ekin zioneta inprimagintza-lanetarako azkenberrikuntzak etxeratu zituen, «Offset»teknika esaterako, koloretaninprimatzeari hasiera emanez.

Tolosan aurreneko ikastola sortuzenean, bultzatzaileetakoa izan zen.Tolosako Gorriti plazan hartu zuenegoitza Tolosa’ko Euzkel-Ikastolahonek, 1922ko urtarrilaren 9an PatrizioOrkaiztegiren bedeinkazioaz ofizialkiateak zabalduz; ez zen arrakastatsuaizan lehen saialdia, bost haur besterikez baitzituen bildu eskola martxanjartzeko; berak bakarrik jakingo zituenlanak hartuta, seigarren batengurasoak konbentzitu zituenazkenean, eta talde txiki horrekinabiatu zen lehen eskola hau. Garaiairitsitakoan, bertara eraman zuenXabier semea.

Euskararen eta euskal kulturarenalde ordurarte erakutsitako jarreragatik,baina batez ere, alderdi abertzalebatean izandako militantziagatik,Espainiako Gerra Zibila lehertu zenean,familiarekin batera erbesteko bidemingotsa hartu behar izan zuen.

Iparraldeko egonaldian mugazhegoaldetik ihesean irtendakoeuskaldunei harrera egin eta egoitzabilatzen jardun zuen. Baina eginbehar

jasoetarako premia izan zuen ordukoEusko Jaurlaritzak, eta Jose AntonioAgirre lehendakariaren zuzenekoaginduak betez, Argentinara jo zuen,herrialde hartan gerratik iheseanzihoan euskaldun-taldea hartzekoprestaketa-lanak egin zitzan. Gaztegaraian hasita, harremanak bazituenherrialde hartan, eta uste ez bezalabaliotsu izan zitzaizkion adiskidantzahoriek, bereak eta ingurukoen nekeakarintzeko.

Ez zen makala izan Argentinan IxakaLopez-Mendizabalek lortu zuena:Hego Amerikako OrdezkaritzaOrokorraren sustatzaile nagusienetakobat izan zen. Baita EuskaldunenAdiskideen Nazioarteko Ligarenargentinar atalaren sustatzaile ere.Baina zalantza-izpirik gabe, lorpeniknagusiena Roberto Ortiz Argentinakopresidentearen eskutik lortutakodekretua izan zuen: Decreto deinmigración vasca horri esker,Argentinara iristen ziren euskaldunekjatorria frogatu besterik ez zuten eginbehar izaten bertan geratzekoeskubidea bereganatzeko.

Argentinan erbesteratuta zegoela,adiskide batzuekin elkarlanean EuzkoDeya egunkaria sortu zuen,euskarazko atala oso-osorik bere gainhartuta, jabetuta baitzegoen EuskalHerriko berriak Ameriketako

12

Page 15: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

euskaldunei helarazteak zuengarrantziaz. Bi urte geroago, 1941ean,Ekin argitaletxea zabaldu zuen AndresM.ª Irujorekin batera.

Hego Amerikan emandako urteguztietan ez zen itzali kulturaren etaeuskararen aldeko bere kezka.Hogeita sei urte luzez aritu zeneuskarazko eskolak ematen,larunbatero, Laurak bat elkartekolehendakari izan zen garaian hasita;euskal abestien zabalkundean erenabarmendu zen, eta Lagun onakabesbatza sortu zuen, musika--zaletasunak bultzatuta.

1946. urte inguruan sortu zuenArgentinako Saski-Naski elkartea,Euskal Herriak bizitako gatazkak bertanbehera utzitako proiektuari erbesteanjarraipena eman nahirik. Euskal kultura,folklorea, artea, dantza eta musikazabaltzea zuen helburu elkarte sortuberriak, elkarkideen ezaguerajasotzeko. Argentinako euskaldunez etaEuskal Herritik joandako gutxi batzuezosatu zuten taldea: dantza-ikuskizunaketa abesbatzaren emanaldiak izan zirenbere agerpenik nabarmenenakhamasei urtez. Saski-Naski taldekopartaide izan zen Nestor Basterretxeamargolari eta eskultore bizkaitarra.Dantzan egiteaz gain, bere ardurakoakizan ziren garai honetan Saski-Naski-kemanaldietan erabiltzen zituendekoratuak.

13

Ixaka 26 urtez Argentinan euskarazko eskolak ematen aritu ondoren, bere ikasleek eskainitako omenaldian

Page 16: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Tolosako taldearen babesean jorratuzuen bere lana Ixaka Lopez--Mendizabalek, euskararen eta euskalkulturaren zabaltzailea izan zen, etahorretara zuzendu zuen bere ahaleginguztia. Eta kulturaren ikuspegi zabalbatetik, alor ugari jorratu zuen bereidazlanetan: gramatika,hizkuntzalaritza, historia, legeria, etaabar. Beti ere ahaztu gabe lehenagoaipatuta geratu diren erakundeetakopartaidetza, politikari gisa egindakolana, eta irakasle, legegizon etaargitaratzaile ere izan zela.

Idatzizko sormen-lanaren hasiera,ikasketak amaitu ondorengo doktore--tesiekin abiatu zuen. LehenengoaMadrilen Filosofia eta Letrak ikasketakamaitu eta doktoregoa lortzeko balioizan zion «Cantabria, la guerracantábrica y el País Vasco en eltiempo de Augusto» tesia, 1899.urtean amaitu eta aurkeztua. Ondoren,Zuzenbide-agiria lortzeko idatzi zuenbere bigarren tesia, «Fueros deGuipúzcoa» izenburupean, 1903.ean.

Handik aurrerakoak dira, halere,Ixaka Lopez-Mendizabalen kulturkezkak bultzatutakoak eta zuzeneanbere bizitzaren ardatz izan zirenprintzipioen zabalkunde-egarriaasetzera bideratuak.

14

IXAKA IDAZLE

Xabiertxo liburua izan da, zalantzarik gabe, ezagunena eta zabalduena gure artean. Aurrenekobertsioak argitalpen ugari ezagutu zuen, eta horrekbultzatuta, bizkaieraz prestatu zuen bigarren bertsioa

Page 17: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Euskal Esnalea elkartearenbabesean 1908an argitara eman zuenlehenengo euskal egutegia. Mila alelehen argitaraldian. Baserrian zeinkalean Calendario Zaragozanojasotzen ohituak, hasieran ez zuenarrakasta izugarririk izan. Ez zenhorregatik kokildu, eta bere aitaEusebiok animatuta, aurrera egin zuenurteroko egutegia ateratzen. Hasi etabost urtetara, sendotuta zegoenproduktua, eta azken urteetan, 10.000 ale gipuzkeraz eta beste 2.000 lapurteraz argitaratzen zituen.Tartean ahulaldiren bat edo beste izanzuen urtero bildu beharreko lan honek,baina kasu horietan ere bere aitaEusebio zuen laguntzarik bizkorrena.

Ixaka Lopez-Mendizabalekidatzitako lehen liburuak erlijiozkoakizan ziren; Bilbon ikasle zela, ez zuengaldu bizkaieraz trebatzeko aukera,eta horrela osatu zuen lehen liburukia1900an: Amairu martizenak. Ondorenetorri ziren Jesusen Biotzaren maitalezintzoa, Escu liburua eta Kristauarenlagun ona. Baina arlo honetako lanikesanguratsuena, indarrean zegoen PioX.aren dotrina itzultzea izan zen: AitaSantu amargarren Pio´ren dotriñalaburra. Liburukia Erromara helarazizion Aita Santuari eta honen idazkariaMerry del Val kardinalaren bidez,bedeinkazioa bidali zion Ixakari

Gasteizeko gotzaindegiaren barrena;gipuzkeraz idatzitakoa izanik,Gotzainak Gipuzkoako apaizei dotrinahori erabiltzeko gomendioa egitenzien. Erlijioaren gaineko azkenliburutxoa 1942an atera zuen,Otoitzak, Hebbelynk-en marrazkikoloredunekin.

Ixaka Lopez-Mendizabalek 1908anManual de conversación castellano--euskera lan ezaguna idatzi etakaleratu zuen; bere garaian lan osotxukuna eta erabilgarria; lexiko etaesaeraz egoki hornitua, bildumaberean jaso zuen gramatika laburralagungarri, Arturo Kanpionenhitzaurrearekin.

Haurrak euskaraz eskolaratzekobeharra lehen ikastolak sortuaurrekoa izan zuela bistakoa daIxakaren kasuan. Urteak beharkoziren lehen eskola euskaldunak bereateak zabaltzeko, baina ordurakoaurreikusia zuen ikasgaiek, ordurarteez bezala, euskaraz emanak beharzutela izan. Eta bere bizitza osoanjokabide izan zuen pentsatzetikegitera bitarteko tarte laburra hartuta,1913an Zenbakiztia izenburukoaritmetika liburua idatzi zuen. Guztirahogeita bat ikasgai oinarrizko bilduzituen lan honetan, ikasgeletaneuskaraz matematika-gaiakazaltzeko.

15

Page 18: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Aurreko hiztegigintza gutxietsi gabe,ezagutzen zituen hamazazpigarrenmendeko Silvain Pouvreau-renhiztegia, eta baitahemezortzigarrenetik aurrerakoak ere,M. Larramendirena, Duvoisin, M. Harriet, etxean inprimatutakoAizkibelena noski, Azkue, Lhande, AitaMujika eta besteak ere; bainaerabilerrazak ez zirelakoan edo, berepraktikotasunak eraginda, zerbaiterabilgarriagoa atera nahi izan zuenIxakak. Aurrekoak oinarri bezalahartuta eta hobetze bidean,euskararen idatzizko erabilpenerakosumatutako hutsuneak betetze aldera,1916an 55.000 hitzetik gora biltzenzituen Euzkel-Erdel Iztegia osatu zuen;talde-lanerako betidanik erakutsitakoprestutasunaz, lehenengo edizioanRoman de Vera aita kaputxinoarenDiccionario vasco-castellano erantsizion lehen argitalpenari. Hiztegietakozokoetan gordetakoak, inorkezagutzekotan, Lizardi olerkariakezagutzen zituen. Egunkariraemandako artikulu batean, gainerakohiztegiei meriturik kendu gabe, bihiztegi aipatzen ditu garai hartakopizkundearen langileek ia besterenbeharrik gabe maiz erabiliak: Azkuejaunarena eta Vera-LopezMendizabalena. Harrez gero beste laubider eman zuen argitara, Verarenatala erantsi gabe azkenekoetan.

Ixaka Lopez-Mendizabalen hurrengobi liburuak haurrek eskolan erabiltzekoeginak izan ziren, eta modu samur etagozoan idatzitako irakurgaiak biltzendituzte bi lanok: euskaraz irakurtzekometodoa Umearen laguna izenburupean, bata; eta bere libururikezagunena, zabalduena eta gordeenabigarrena, Xabiertxo izenekoa. Euskaleskoletarako liburugintzak sekulakoaurrerakada sumatu duen honetan,ezin ahaztukoa da liburu honekmarkatu zuen mugarria, bere garairakoongi argitaratutakoa, John Zabalo Txikidonostiarraren marrazki biziekinapaindua. Txiki izeneko hau berezIngalaterran jaioa zen, gaztetan gureraetorria eta dezenteko ospea lortutakoabere marrazkiekin. Aurrerago ere IxakaLopez-Mendizabalekin elkarlaneanaritu zen. Hainbat alditan argitaratu etaaldi berean agortutako liburuak izanzuen bizkaierazko bertsiorik aitakarmeldarrek moldatua eta 1949anargitaratua.

16

Page 19: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Argitaletxeko lanak bazterrera utzigabe, etengabe jarraitu zuen IxakaLopez-Mendizabalek liburuak idazten.Jakintza handiko gizona zela esandadago aurretik, eta bere jakintzarenjomugan biltzen zituen natur gaiak ere.Alor honetakoak ditu Nekazaritzaizenarekin 1926an kaleratutakoa etaberak hainbesteko estimutan eta bereeskuez landu zuen erlezaintza gaitzathartutakoa: Erleak, beren bizitza etaoiturak, 1933an.

Haurrentzako lan emankorrarekinjarraituz, 1931n Martin Txilibitu idatzizuen, eskoletan lagungarri izatekoeuskal silabarioa.

Euskara ikasteko lan gehiago aterazituen, helduei zuzenduak oraingoan¿Quiere vd. hablar en euskera?1932an, Voulez-vous parler le basque?Iparraldean erbesteratua zegoela, etaLa Lengua Vasca, Gramática.Conversación, Diccionario 1943an.

17

Aurreneko ikastolen garaian, nabaria zen euskaraz prestatutako testuen gabezia. Irakurgaiak biltzen dituen Martin Txilibitu(silabarioa) eta aritmetika gaiak espreskihaurtxoentzat prestatuta Zenbakiztiya liburuxkan

Page 20: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Aurreko lan honen inguruan badaaipamenik. Ixaka Lopez-Mendizabalenkezketako bat, liburuak idatzi etainprimatzeaz gain, lan horienzabalkundea zen; ohitura zuen argitaraemandako liburuen ale batzuk gertukozein urruneko ezagun eta adiskideenartean banatzekoa; hala, beregramatikaren aleak han-hemenkabanatu zituen hizkuntzalarien artean:Praga-ko Norbert Tauer, Chicago-kounibertsitatean irakasle zegoen JoanCorominas, Karl Bouda alemaniarra,Alessandro Bausoni italiarra, eta abar.Horien artean ezaguna zuen John MishGaray, amona euskalduna zuenpoloniarra, New York-eko PublicLibrary-n ekialdeko hizkuntzen sailekoarduraduna. Hogei hizkuntzatan ongimoldatzen zen John Mish hau; euskaraere ondo menperatzen zuen, 1946koArgia aldizkari batean eskainitakoelkarrizketaren ondoan artikuluaidazteko gai izanik. Bada, elkarrizketanaitortzen zuen euskara ikasi izana,Ixakaren gramatikari zor ziola.

Gramatikagintzan argitaratutakoguztiak ez zion indarrik ahuldu bestelan berri bati ekiteko, eta hala emanzuen argitara 1945ean Gramáticaabreviada, egilearen esanetan, berelaburrean aurreko gramatika osoakbaina dezentez neke gehiago eman ziona.

18

Ixakaren liburu askotan izan zuen kolaboratzaile JohnZabalo Txiki marrazkilaria. Bere balioarenadierazgarri, Ixakari berari egindako karikaturadotorea

Page 21: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Kanpoan eta beste hizkuntzetanateratako lan interesgarriei ez zizkienateak ixten. Bera bezala idazle askoeta askoren lan ugari ezagutzekoaukera izan zuen, ikasle garaianlehenik eta jakin-minak bultzatutaondoren. Horien artean zegoenGregorio Martinez Sierra idazlemodernistak idatzitako antzerki lanbat, Canción de cuna izenarekin1911n idatzitakoa. Bi aldiz pentsatugabe heldu zion itzulpen-lanari eta1932an eskuragarri jarri zuen lan berrihau, berpizkunde garaian suspertzenabaria izan zuen euskalantzerkiarentzat.

Eta kanpotik hartu beharrekoproduktuen artean, beti ereinprimatutako formatuan, kataluniarrekaspaldidanik landua eta gureantradizio eskasa zuen komikigintzaeuskaldunen etxeetara sartzekoburutaziorik ere izan zuen. Ikusi duguez zela alfer agertzen behar zirenateak jotzeko, eta hala iritsi zen garaihartan arrakastaz TBO komikiakaleratzen zuen argitaletxera.Beharrezko baimenak lortu zituenkomiki-aldizkariko marrazkien plantxakerabiltzeko; testuak euskaratu etabertako kutsua ematearren, Txikimarrazkilariak egindako orri berriekinaberastuta, bi urtez astero atera zuen,Poxpolin bilduma berrizalea osatu arte.

19

Ez zuen gaztetxoen irakaskuntzak soilik kezkatzen.Helduagoek ere ikas zezaten, gramatika prestatuzuen eta zabalkundeaz arduratu. Ondoren ekingozion beste bertsio laburtuagoa egiteari

Page 22: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Ixaka Lopez-Mendizabalenliburugintzaren agerpena amaitzeko,beste bi lan aipatu beharrekoak dira,historia alorrekoak biak ere: 1945eanidatzitako Breve Historia del PaísVasco eta El Pais Vasco, descripcióngeneral. Bere zabalkunde langehienak euskaraz idatzitakoak izanikere, Argentinako erbesteanegindakoak eta argitaratuakgazteleraz idatziak ditu, bistakoadenez, sorterrian debekatuta baitzuenliburuen zabalkundea eta abegikorhartu zuen lurralderako eginakbaitziren.

Bere azkenetako lana, baina ezhorregatik apalagoa, bere jaioterriraitzuli baino urte batzuk lehenagoidatzitako Etimologías de apellidosvascos liburukotea izan zen, 1958koa.Aspalditik zuen euskal abizenenjatorria biltzeko asmoa, eta ehunakafitxa bildu zuen gerra aurretik,ihesaldian bertan utzi eta denak galdubazituen ere. Behin Argentinan,bertako jende asko joaten omenzitzaion jatorriz euskal abizenarennondik norakoak jakin nahian. Horrekanimatu zuen berriz bilketa-laneanhastera. Familia osoa horretan jarri etahamalau urtez aritu zen abizenakbiltzen eta jatorriak aztertzen. Lanarenerdian jo zuen begietako gaitzak,itsututa uzteraino. Ez zuen horregatikatzera egin, eta bere alaba Itziarrekidazten zizkion makinaz Ixakak ahozemandakoak; azkenean hogeita bostmilatik gorako abizen-sorta bildu zuenlan mardul honetan.

20

Inon baliagarritzat jotzen zuen materialaerabiltzeari ez zion muzin egiten.

Poxpolin izan zen kataluniarrek ateratzenzuten TBO-ren euskarazko bertsioa,

bertako hizkuntza eta gaietara egokitua

Page 23: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Musikazale amorratua izan zen.Gaztetan egindako piano ikasketekzabaldu zizkioten zaletasunerakoateak. Unibertsitatetik itzulita, OrfeonTolosano-ko bultzatzaile eta partaideizan zen. Geroago, baita OrfeonPamplones eta Coral Bilbaína-n ere.Eduardo Mokoroa musikagilearen Bimaitetasun zortzikoaren hitzak Ixakakeginak izan ziren.

Ez zuen etsi musikaren gaia hartutazerbait idatzita utzi gabe, eta saiakeraaurkeztu zuen 1911n Seguran ospatuziren Euskal Jaietan; aukeratutakogaia, ez nolanahikoa: El compás decinco por ocho en la música vasca.Saria jaso zuen aurkeztutako lanak. 21

ETA GAINERA...

Adimena ez ezik, gorputzaren prestaketa ezzuen albora uzten. Kirolzale amorratua izan zen:

gimnasta, eskiatzaile, eskalatzaile, ...

Page 24: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Adiskide zituen Usandizaga etaGuridi. Pablo Sorozabalekinharreman izan zuen. Berlinenkontzertuak ematera iritsi zirenelkarrekin. Ixidoro Fagoaga tenoreberatarrarekin ere izan zuenharremanik, musikaz gain, idaztekobiek ala biek erakusten zutenzaletasunagatik. Pepe Eizagirreadiskide eta tenorearekin hainbatemanaldi eskaini zituen batetikbestera, horietako batean, Parisen.Gainera, Buenos Aires-eko San JuanParrokian organoa jotzen izaten zenhilean behin.

Musika lanak eta partiturakargitaratzeko zeuden zailtasunezjabetuta Editorial de música vascasortu zuen; «chibalete» eta karaktere--joko berezia lortu zuten horretarakoAlemaniatik. Handik aurreramusikarien lanak argitaratzekoprestatu zuen moldiztegia.

Euskara zuen kutuna, baina gazteleraeta frantsesaz gain, ondo moldatzenzen alemanez, ingeleraz eta italieraz;latina irakasten ere jardun zuen boladabatean. Tolosako esperantozale--taldeko partaide izan zen.

22Euskal Herrian egindako lehen eski saioetako baten testigantza. Eskubikoa da Ixaka

Page 25: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Kirolzale amorratua, mendia etaeskia zituen gogoko. Tolosan sortu zenestatuko lehen eski-taldea, etapartaide izan zuen Ixaka, eta behinbaino gehiagotan hartu zuen partejauzi lehiaketetan. Hainbat artikuluidatzi zuen mendi-ibilaldien gainean.

Jose Migel Barandiaranekin aritu zenboladatxo batean Jentilbaratz izenekohaitz-tontorrean indusketa lanetan.Bretainia aldean ibili zen trikuharriakaztertzen, eta aintzinakomonumentuak ezagutzeko interesakbultzatuta, Siriako Baalbeck-ekoakropolia bisitatzen izan zen, geroagoEgiptoko piramideak....

Ernio peko Mendikute kobazuloanmiaketan zebilela, inoiz ikusi etazerrendatu gabeko intsektua aurkituzuen; speonomus mendizabali jarrizioten izena aurkitzailearen omenez.Bitxikeriekin jarraituz, Ixakak berakasmatu eta diseinatutako sukalde--eredu berria erregistratu zuen etapatentearen plakak oraindik erefamiliaren eskuetan dira. 23

Azken urteetan, ikusmena galduta ere, ez zion idazteari utzi. Seme-alabek papereratzen zizkioten

berak ahoz emandakoak. Baditu 95 urterekin sinatu eta argitaratutako artikuluak

Page 26: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Gazterik hasita, ehunaka artikuluidatzi zituen Argentinako La Baskoniaegunkarian, Euskal Esnalea, YakintzaRIEV, eta abar. Garai batean,artikuluak osatzeko berak egiten zituenargazkiak ere, alor honetan erenahikoa abildade erakutsiz, sariren batirabazia baita argazki lehiaketetan.Bitxikeria modura, Turkian MustafaKemal Atatürk, estatu nazionalturkiarraren sortzaileari Ixakak berakegindako argazkiak aipa daitezke.

Bere izaera irekiak ate gehienakzabaldu zizkion. Ez zuen arazorikizaten edonorekin edozertaz hitzegiteko. Pentsaera eta jokamoldearras desberdineko pertsonekin izanzuen harremana, horietako batzuenideiekin inoiz bat ez etorri arren, berdinpolitika arloan, hizkuntzalaritzan edoeuskararen suspertze bidean.Gertuenekoak aipatzearren, aurrezaurre izan zituen noiz edo noiz,Castelao, Menendez Pidal eta MiguelUnamuno bezalako pertsonalitateesanguratsuak.

Azken finean, pertsona modernoa,berritzailea, ekintzailea eta aitzindaria;bere asmo, ideia eta nahien ingurukointeresa bere inguruan ere piztenasmatu zuena. Gabeziak sumatzentrebe, irtenbideak hausnartzen etabideratzen prestu. Batetik, langileamorratua izan zen; bestetik, euskaraegin zuen bere bizitzaren ardatzetakobat; horri gaineratzen badiogu iamendea urratzerainoko bizitza luzea,emaitza euskararentzat oparoa beharnahita ez.

24

Page 27: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

¥ Xabier Lopez-Mendizabal

¥ Jos� Luis Villar argazkilaria

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 1999ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-1447-3 (Obra osoa)84-457-1448-1

L.G.: BI-2.679-99

Page 28: IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) · IXAKA LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977) Zerbitzu Nagusia el Gobierno Vasco ... Xabier semea. Euskararen eta euskal kulturaren alde ordurarte erakutsitako

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística