euskal herriko iñauteriak umeentzat

49
ARANTXA EGURZA Primera edición EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK UMEENTZAT

Upload: trumoi

Post on 15-Apr-2017

640 views

Category:

Education


42 download

TRANSCRIPT

Page 1: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

ARANTXA EGURZA

Primera edición

EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAKUMEENTZAT

Page 2: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

1 Inauteriak edo inauteak

bereziki Europan eta

Amerikako hiri eta herrietan

neguaren bukaera aldera

jendeak mozorroturik

ospatzen dituen jaiak dira,

desfileak eginez edota

besterik gabe jai-giroan

murgilduz, kantuz, dantzan

eta zarata eginez.

[informazioa]

IÑAUTERIAK

Page 3: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

2

Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu

osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren

jaiak dira.

Haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" da eta ,

mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur

egun 2 hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan.

Mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo

carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne

(haragi) eta levare (utzi).

Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta

iyote gehiagotan erabiltzen dira. ("Inausi" zuhaitzen

adarrak moztu udaberrirako prestatzeko)

Ihauterietan dena libre baitzen, gizarte molde guztiak

aldatzen ziren: eskalea aberats bilakatzen zen,

gizonezkoa emakume, apeza apezpiku ...

Guzti hau ez zen agintarien gustokoa. Horregatik behin

eta berriro debekatzen saiatzen ziren,

[ìnformazioa]

Page 4: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

2 Iñauteriak data finkorik ez duten jaiak dira, Aste Santuaren daten menpe daudeFinkatuta dagoenean azken hauek 40 egun aurrerago kokatu izaten dira

EGUTEGIA

Page 5: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

4

Urtarrilak 30, larunbata

! ! Tolosa,Irun, Donostia : Kaldereroak

Urtarrilak 31, igandea

! ! Irun, Donostia; Iñudeak eta artzaiak

Otsailak 1 eta 2, astelehena, asteartea :

! ! Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Joaldunak

Otsailak 4, Ostegun gizena

Otsailak 5, Ostiral mehea

Otsailak 6, Inaute Larunbata

Otsailak 7, Inaute igandea

! ! Zalduondo: Markitos

! ! Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak

! ! Mundaka: Atorrak

! ! Uztaritze: Errobiko Kaskarotak

! ! Maule-Lextarre: Maskaradak

Otsailak 8, Inaute astelehena

! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot!

Otsailak 9, Inaute Asteratea

! ! Arizkun: Hartza

! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot,

! ! Unanua: Mamoxarro

Page 6: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

5

Liburu hau antolatzeko unean, Iñauterietako

pertsonaiak kokatu nahi nituen, ez bakarrik beraien

tokian,Iñauterietako egutegian ere bai

Horregatik ; pertsonaien kapituluek hiru kolore

ezberdinak dituzte

Iñauteri aurrekoak eta informazioa

! ! Igande iñauteriakoak

! ! Astelehen eta Astearte Iñautekoak

Page 7: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

3 Kaldereroak Euskal Herriko zenbait herrietako inauterien pertsonaiak dira. Kaldereroen eguna ospatzeko, kaleetan zehar mozorroturik ibiliz, musika joz eta abestuz, [informazioa]

KALDEREROAK

Page 8: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

7

Kalderero Hungariarren konpartsa 1891eko otsailaren 8an inauguratu zen.

Geroago, Irun'go Atsegiña Elkarteak berriro burutu zuen. Gaur egun, urtero, Inauterien aurreko larunbatean antolatzen dugu, eta ohiko ekintza bilakatu da.

Hauek osatzen dute kaldereroen taldea:

• erregina bat,

• bi dama ederrez lagunduta;

• ezkongaiak;

• hartza eta hezlea,

• musikari banda eta

• gainerako kideak.

Mozorroa; arropa koloretsua, urre koloreko lepokoak, txanponak apainduta eta eskuetan neskak pandereta eta mutilak sartaginak eta mailuak

Page 10: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

9

ZEIN EDERRA,

ZEIN XARMANTA

IRUNGO LURRA ETA HIRIA

HERRI JATOR IRUNDARRA

AGURTUZ DUGU ATSEGINA

 HUNGARIAKO KALDERERO GARA

ETORRIRIK GAUR IRUNERA

LASTER MOMOK ARGITUKO DIGU

NAHIZ EGUNA, NAHIZ ETA GABA.

INAUTERI ALAIAREN

IRAGARLE GU GARA

BAI! ATSEGINA ETA ALGARA. (bis)

 AIZAK • •

JO ZAK • • (bis)

JO ZAK • • • •

ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA

 IRUNGO LURRA ETA HIRIA

HERRI JATOR IRUNDARRA

AGURTUZ DUGU ATSEGINA

Page 12: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

4 Iñude eta Artzaien eguna Donostian, Kaldereroen jaiaren hurrengo igandean ospatzen da. Garai batean menditik jaisten ziren artzainek eta hiriko inudeek elkarren artean nola egiten zuten irudikatzen du ospakizun horrek.[informazioa]

IÑUDEAK ETA ARTZAIAK

Page 13: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

12

Donostian, Artzainen eta Inudeen Konpartsa inauteri tradizionalaren parte izanik, gure egunera arte iristea lortu zuen, kaldereroen konpartsarekin batera. 

 Konpartsako pertsonaia nagusiez gain (Iñudeak-ume txikiak zaintzen dituzten neska/eta Artzaiak). 

Guztira, 180-200 lagunek hartzen dugu parte; postuak finkoak izan ohi dira, eta parte-hartzaileek baja eman ahala berritzen dira.

Gerora, Iñude eta Artzainen  beste konpartsa batzuk sortuz joan dira probintziako hainbat herritan, bai eta Nafarroako herrietan ere.

[informazioa]

[iñudeak eta artzaiak]

Page 14: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

5 Joalduna (joareak dituena) Nafarroa Garaiko iparraldeko Ituren eta Zubieta herrietan sorturiko euskal kulturako pertsonaia tradizionala da, joareak astinduzinauterien heldueraren berri ematen duena. [informazioa]

JOALDUNAK

Page 15: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

14

Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira Joaldunak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak.

Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen.

Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara.

Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea.

Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak eta hango kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio-serio.

Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten zaio; horregatik dute joaldunek “Ttuntturroak” izena.

Joaldunen janzkera desberdina da;

• Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak

• Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina.

Page 17: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

6 Zaldundoko Iñauteriak Zalduondon (Araba) ospatzen diren inauteriak dira. Markitos alegiazko pertsonaiaren inguruan ospatzen dira,[informazioa]

MARKITOS

Page 18: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

17

Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da.

Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean, Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin.

Astoa gidatzen dute, jauregi baten aurreraino, eta, han, Marquitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute.

Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian geratzen da Marquitos hainbat orduz.

Arratsaldean prozesio zaratatsua abiatzen da Marquitos dagoen tokiraino,

Predikadorea izenekoa da buru, Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea doaz beltzez jantzita,

[informazioa]

Marquitos jaitsi eta gurdian jartzen dute.

Frontoira heltzen direnean epaia irakurtzen dio Predikadoreak Marquitosi: hil egin behar du,lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan.

Page 19: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

18

Page 20: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

7 Mundakako benetakomozorroa atorra zen.[informazioa].

ATORRAK

Page 21: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

20

Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten.

Atorrak dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean.

Musikariek, batzuetan aurpegia bistan daramate eta beste batzuetan aurpegia estalita; bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan.

Mozorroa;

2 gona daramate soinean. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete atorrak.

Ekitaldia;

kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean.

Portuan, petril gainera igo eta ilaran jartzen dira guztiak. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da; zatitxo bat, adibide gisa:

"Moja budi tajua

Artatxorio lakua

Samurri rhudiantar

O cualquier txori zantar".

Azken urteotan ohitura berria sortu da: lamiena.

Lamia jantzita kaleratzen da neska koadrila bat egun

berean. Gutxika-gutxika ohiturak aldatuz doaz

[informazioa]

Page 22: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

21

Page 23: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

8 Zaku-zaharrak aurpegia zapiz estalita eta lastoz beteriko zakuez jantzitako pertsonaiak dira, iluntzean karriketan barna dabilen jendea jotzeko asmotan puztutako maskuriak daramatzatenak.

[informazioa]

ZAKU ZAHARRAK

Page 24: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

23

Lesakako Inauterietan Zakuzaharrak. Igande Inauterian, arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira (20 edo 25)

Mozorroa;

Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita, honen azpian lasto ugari eramaten dute, Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren tokientan zuloak dituzten zapiak.

Puxika bana daramate eskuan.Banan-banan joaten ilaran, le, ie, ie oihuka.

Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela.

Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara Zakuzaharrak. Enparantza erdian burdinazko barra bat dago albo batetik bestera, eta hari eusten diote.

Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte, eta, ondorioz,

saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan, hasten dira saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela.

[informazioa]

Page 25: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

24

[fraindarrak]

Page 26: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

9 Uztaritzeko Inauteriak Lapurdiko herri horretan egiten diren inauteriak dira. Antzina, bi motatakoak ziren inauteri horietan parte hartzen zuten pertsonaiak: itxura zikin eta itxura dotoreko kotilungorriak,. [informazioa]

KOTILUNGORRIAK

Page 27: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

26

Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira.

Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira. Astearte Inautean, Zanpantzar paseatzen dute, eta ondoren, erre..

Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera.

Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek hartzen dute parte.

Mutilak izaten dira.

Talde hau joaten da lehen martxan, musikariak dituztela atzean.

Ondoren Ponpiera eta Kotilungarriak doaz.

Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira.

Mozorroa;

• gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik

• artilezko jaka zuria

• koloreetako amantala, poltsikoan errautsa dute, airera eta jendeari botatzeko

• eskuan, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana buruan kapela luze piramidala

• gerrian zintzarri ugari eskegita

• aurpegia ehun gorrizko maskara batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela.

Pertsonaia hauek umeak izutzen ibiltzen dira. Honez gain, etxekoek emandako eskudirua batzen dute. Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili ondoren, guztiak batera abiatzen dira txokoren batera, jatera.

[informazioa]

Page 28: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

27

Page 29: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

10 Zamalzain Zuberoako maskaradako aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Gerrian parpailazko kota batez beztitutako zaldi baten itxura darama.[informazioa].

ZAMALTZAIN

Page 30: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

29

Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen hasieratik Astearte Inaute arte ospatzen da.

Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da elementu nagusia.

Astearte Inauterian egiten den "antzezpena" izan ohi da maskaradetako azkena.

Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak eta beltzak. Lehenengoak, gorriak, garbi eta dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria nagusitzen da haien arropetan.

Talde horretakoa Zamaltzain da

Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo, maskarada beltza.

Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak aurkitu eta gainditu behar dituzte gure pertsonaiok, gorriek dantzatzen, eta, beltzek, berriz, batere ordenarik gabe. Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira

Bitartean, beltzak Zamaltzain izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere harrapatu nahi dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen.

[informazioa]

Page 31: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

30

Page 32: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

11 Kabalkadan parte hartzen duten pertsonaia gehiago ere badago. Erraldoitxoak ,…Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi itxuratzen dituzten panpinak dira,[informazioa]

ERRAILDOTXOAK

Page 33: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

32

Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte irauten dute, eta ez dira herri bakar batetan ospatzen, gehiagotan baino. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio.

Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi errepresentatzen duten panpinak dira eta dantzari

bik eramaten dituzte sorbalda gainean. Gorriak dantzarietariko bi izaten dira; apur bat desberdin jantzita, besteen nagusi edo gidari dira

Dantza dugu Kabalkadan elementu nagusia.

Enparantzara heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi

dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak.

Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati

honetan, pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa

antzezten du: Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero

ferratzen dituzte.Antzezpena amaitzeko, dantza egin ohi

dute denek batera.

Page 35: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

12 Ohitura errotu-errotuak daude Arizkunen, eta, esaterako, behinolako inauteriak mantentzen dira oraindik, hartza pertsonaia nagusia delarik.[informazioa]

HARTZA

Page 36: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

35

Arizkungo Inauterietako pertsonaia nagusia dugu

Hartza. Herri honetan Korpus egunean bi damuñ

(etxazain) nagusi eta beste bi damuñ laguntzaile

aukeratu ohi dituzte. Baita beste damuñ etxekoandre bi

ere.

Igande Inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta

"puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren eta

dira. Arratsaldeko lauretan bildutakoa jaten zuten osta-

tuan, eta gero, enparantzara joan ohi ziren, dantzara.

Astelehen Inauteri gauean.Astelehen Inauterian aurreko

egunekoa errepikatzen zen, pausuz pausu.

Asteartean, ostera,egun honetako ardatz nagusia, gaur

egun ere, Hartza da. Gizon edo mutilen batek egiten du

hartzarena, gorputz osoa artilez estalita.

Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta

jendea izutzen du. Hartz-zaintzaileak darama lotuta,

bere ondoan edukitzea asko kostatzen bazaio ere. Taket

handia darama eskuan zaintzaileak, hartza

menderatzen laguntzeko. Inauterietan, egun honetan

baino ez dute dantzatzen Sagar-dantza hemen, mutilek

dantzatzen dute.

[informazioa]

Page 37: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

36

Page 38: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

13 Lantzeko Inauteria Nafarroa Garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da. [informazioa]

MIEL OTXIN ETA ZIRIPOT

Page 39: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

38

Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa

Lantzen.

Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko,

Txatxoak..dira.

Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da,

txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak

dirauen bitartean.

Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz.

Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi bat jarrita,

zaldiaren itxura hartzen du.. Txatxoek hainbat eratako

janzkera daukate, baina, hori bai, guztiena da oso

koloretsua. Eskuan erratza edo makila daramate.

Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore

askotakoak horiek ere.

Astelehenean hasten da festa. Miel Otxin doa

jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik

dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek

oihu eta dantza egiten dute.Txatxoek defenditu egiten

dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen

saiatzen da.

Astearte Inautean Miel Otxin da egun honetan nagusi.

Enparantzara eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta

han epaitu egiten dute.

Tiroz hil eta sua egiten dute haren gorpuarekin.

[bideoa]

[ipuina]

Page 41: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

40

Page 42: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

14 Unanu herriko inauteriak, mamoxarro eta muttu izeneko pertsonaiekin, Nafarroan ospatzen diren inauteri tradizional ikusgarri eta ospetsuenetakoak dira.[informazioa]

MAMOXARROAK

Page 43: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

42

Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira

Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte

Inauterian ospatzen dira "Ijoteak".

Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko

hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak

kaleratzen dira mozorratuta.

Mozorroa; kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate

soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian

gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko

zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are

ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko

karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko. Ez daki inork

noiz eginak diren karatulok.

Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten

makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita.

Etxeetan arrautza, urdai eta abarrak oparitzen dizkiete,

eta zortziak herriko tabernan afaltzen dute bildutakoa.

Hamazazpi urtetik gorakoen eguna Astearte Inauteria

da, Mamoxarro handien eguna. Txikien moduan

mozorrotzen dira, eta arratsaldean oles egitera joaten

dira, musikarien laguntzarekink.

Mamoxarro handien atzetik beste gazte batzuk doaz ,

"Muttuak" dira, -. Abestu bai baina hitzik ezin dute egin,

horregatik dute Muttuak izena.

Batera eta bestera ibiltzen dira Mamoxarroak, beti

harrapakinen baten bila..

[informazioa]

Page 44: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

43

Page 45: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

15 Iñauteriei buruz asko irakurri, ikusi eta entzun dugu, orain ikusiko dugu zertaz gogoratzen gara

JOLASTERA

Page 46: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

45

EUSKAL IÑAUTERIAK JOLASTERA!

Comprobarrespuesta

Pregunta 1 de 4Nortzuk iragartzen dute Iñauterien etorrera?

A. Kaldereroak

B. Momo

C. Olentzero

Page 47: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

16 Bukatzeko liburua osatzeko erabili ditudan web helbideen zerrenda

BALIABIDEAK

Page 48: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

47

iñudeak eta artzaiak

kresala dantza taldea (iñude eta artzaiak)

irungo atsegina (caldereros)

kaldereroen marrazkiak

donostiako iñudeak eta artzaiak

irungo artxibategia kaldereroen argazkiak

iñauteriei buruzko marrazkiak

euskal iñauterietako pertsonaiak

euskal iñauterietako pertsonaiak margotzeko

miel otxin eta ziripot;ipuina

iñauteriei buruzko eskema

dantzan euskal herrian

frandiarren bideoa

Mielotxin eta txatxu marrazkiak

wikipedia

Page 49: Euskal herriko iñauteriak umeentzat

48

Liburu honetan koloreekin kode bat egitea egokia iruditu zait;

• estekak [linkak] internetetik hartutako materiala

adierazteko

• Iñauteri aurretik, Iñauteri igandean eta Iñauteri

astelehen eta asteartean ateratzen diren pertsonaiak

Bi helburu bete nahi izan ditut,

• orain arte Iñauteriei buruzko lanak egiteko nik erabili

ditudan baliabideak elkartu eta egokitu ,(webguneak,

bideoak)

• ibook author aplikazioa erabili material guztiak era !

interaktiboan erabili ahal izateko

Arantxa Egurza 2016-otsaila