carlotaren egunkari morea

10
CARLOTAREN EGUNKARI MOREA Idazlea: Gemma Lienas Itzultzailea: Jesús Maria Lasa Barandiaran Argitaletxea: Erein Irakurritako testuak: Lehenengo testua neska txinatar baten eskutitza da. Bertan nolakoa den bere bizimodua kontatzen du eta zer egoera pairatu behar duen neska izategatik. Bigarren testua hizkuntza sexistari buruzkoa da. Gela batean neskak eta mutilak daude. Iraksleak gaztelaniaz hitz egiten du eta batzuetan “ chicos” esatean neskei eta mutilei zuzentzen zaie. Beste batzuetan berriz bakarrik mutilei. Zer joera dugun, gaztelaniaz hitz egiten dugunean, maskulino generikoa erabiltzeko. Hirugarren testuak publizitateak eskaintzen dizkigun goputzez hitz egiten digu .Nola milioka emakume egonda, gutxi batzuk modeloak diren . Zer arriskutsua izan daitekeen eredu horiei jarraitzea, horretarako jateari uzten badiozu, batez ere nerabea zarenean. Ondoko orrialdeetan 6. mailakoen testuei buruzko iruzkinak daude. Ez itzazu gal!!!!!!

Upload: abinue

Post on 09-Jul-2015

673 views

Category:

Education


1 download

DESCRIPTION

Hiru testu irakurri dituzte. Hemen gehien gustatu zaien testuari buruz idazlana egin dute.

TRANSCRIPT

Page 1: Carlotaren egunkari morea

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA

Idazlea: Gemma LienasItzultzailea: Jesús Maria Lasa BarandiaranArgitaletxea: Erein

Irakurritako testuak:

Lehenengo testua neska txinatar baten eskutitza da. Bertan nolakoa den bere bizimodua kontatzen du eta zer egoera pairatu behar duen neska izategatik.

Bigarren testua hizkuntza sexistari buruzkoa da. Gela batean neskak eta mutilak daude. Iraksleak gaztelaniaz hitz egiten du eta batzuetan “ chicos” esatean neskei eta mutilei zuzentzen zaie. Beste batzuetan berriz bakarrik mutilei. Zer joera dugun, gaztelaniaz hitz egiten dugunean, maskulino generikoa erabiltzeko.

Hirugarren testuak publizitateak eskaintzen dizkigun goputzez hitz egiten digu .Nola milioka emakume egonda, gutxi batzuk modeloak diren . Zer arriskutsua izan daitekeen eredu horiei jarraitzea, horretarako jateari uzten badiozu, batez ere nerabea zarenean.

Ondoko orrialdeetan 6. mailakoen testuei buruzko iruzkinak daude. Ez itzazu gal!!!!!!

Page 2: Carlotaren egunkari morea

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA

Idazlan hau 6. mailako Ixiarrek eta Saioak egin dute.

Guk Carlotaren egunkari morea liburutik hiru testu irakurri ditugu eta gehien gustatu zaiguna lehenengoa izan da.

Neska txinatar batek idatzitako eskutitz bat da eta bere bizitza kontatzen du.

Neska izateagatik ez diote eskolara joaten uzten, bere anaia txikia zaintzen eta etxeko lanak egiten geratzen da, baina bere anaia nagusia eskolara joaten da. Bere gurasoak beti kexaka daude neskak ez duelako ezer irabaziko, traba besterik ez delako. Baina urte bat barru bere aitak gizon zahar bati salduko dio.

Zati honetan gehien gustatu zaiguna bere bizitza gurearekin alderatu ahal dugula eta txinatarraren lekuan jarri ahal garela.

Gauza asko bagenekien baina testu hauekin ikasi duguna da, neskek eta mutilek eskubide berdinak ditugula eta ez gaituztela ezberdin tratatu behar.

Page 3: Carlotaren egunkari morea

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA

Hurrengo idazlana Ivanek eta Andonik idatzi dute.

Guri gehien gustatu zaigun testua hirugarrena izan da. Modeloez hitz egiten zuen, gustatu zaigu errealitatea delako. Munduko neska batzuk modeloak dira eta modeloa izateko oso altua eta argala izan behar duzu.Neska batzuk anorexikoak dira, lodia ikusten dute bere burua eta ez dute jaten. Jan ondoren batzuek dena botazen dute eta janaririk ez badago likidoak botatzen dituzte. Honekin ikasi dugu anorexia izatea oso txarra dela.

Neska txinatarraren eskutitzarekin ikasi dugu munduko leku batzuetan mutilek eskubide gehiago dugula.

Eta “ eh chicos” testuan ikasi dugu gehienetan gazteleraz maskulinoa erabiltzen dugula eta femeninoa ez dela asko erabiltzen eta “ chicos levantaos” esaten dugunean bakarrik mutilak altxatu behar direla pentsatzen dugu.

Page 4: Carlotaren egunkari morea

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA

Hurrengo idazlana Jonena eta Oierrena da.

Guri hirugarren testua gustatu zaigu, modeloena. Modeloen bizitza kontatzen digulako eta anorexia duten neskak nola sentitzen diren, anorexia zer den ere esaten digu.Modelo batzuek duten altuera eta pisua ez dira proportzionalak , modelo batzuek 1,80 zentimetroko altuera dutelako eta 44 kiloko pisua. Ia ia ez dute ezer jaten. Anorexia dutenek jana botatzen dute, barruan daukaten guztia, kilo gehiago galtzeko. Egunero soinekoak probatzen. Ikasi dugu gogorra dela eta ez dugula egin behar egiten dutena.

Gaixotasunak: Zure buruak uste du potolo zaudela baina argal zaude eta kiloak galtzeko gauza harrigarriak egiten dituzte, adibidez, bi behatz eztarriraino sartu botaka egiteko, baina ispilu baten aurrean oraindik lodi daudela uste dute eta argalagoak izaten saiatzen dira. Oso larria izan daiteke eta pertsona batzuk hil dira, buruko gaixotasuna dela uste dugu.

Page 5: Carlotaren egunkari morea

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA

Hau EZ DAKIT NOREN IDAZLANA DEN IZENIK EZ ZEUKALAKO.

Gehien gustatu zaigun testua hirugarren da, modeloez hitz egiten duena.Modeloa izateko altua eta argala izan behar duzu. Emakumeen %1 modeloa da, 1,85 metroko altuera dute eta 44 kiloko pisua. Ez dute asko jaten eta batzuk ezin dira izan neurri horiek rz dituztelako. Batzuek anorexia daukate, eta jan ondoren botaka hasten dira likidoak bota arte, gorputzerako onak direnak.Testu honekin ikasi duguna da denetatik jatea osasuntsua dela eta gehiago bizi ahal garela.Txinatarraren eskutitzaren testuan ikasi dugu eskubide berdinak ditugula neskek eta mutilek gauza guztiak egiteko eta ez bakarrik mutilek.Eta bigarren testuarekin ikasi dugu gaztelaniaz batzuetan, bakarrik meskulinoa ez dela esan behar. Maskulinoa eta femeninoa erabili behar direla.

Page 6: Carlotaren egunkari morea

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA

EZ DAKIT NORK EGIN DUEN idazlan hau, izenik ez zeukan eta.

Karlotaren egunkari morea liburutik hiru zati irakurri ditugu, guri bigarrena gustatu zaigu gehien. Bigarren atalean, gaztelaniaz hitz egitean, batzetan mutilei zuzenduta esaten dugu. Hori ez da batere justua, neskak existitzen direlako eta biei zuzenduta esan ahal da, adibidez; chicos y chicas, madres y padres, alumnos y alumnas......

Atal honekin ikasi dugu gehien bat mutilei zuzentzen diegula mezua nahi gabe, baina neskei zuzentzen saiatu behar dugula.

Lehenengoan, neska txinatar baten eskutitzarekin, pertsonei ez zaiela tratu txarrik eman behar ikasi dugu.

Horugarren atalean modeloek zer egiten duten irakurri dugu eta modeloa izan arren ongi elikatu behar dugula ikasi dugu.

Page 7: Carlotaren egunkari morea

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA

Markelen eta Mikelen idazlana:

Guri gehien gustatu zaigun testua hirugarrena izan da. Anorexiari eta modeloei buruz hitz egiten du. Emakume batzuek altuera handia dutela baina oso pisu gutxi daukate.Askotan ez diete jaten uzten egunean zehar eta gaixotasunaren eraginez behatzak sartzen dituzte botaka egiteko. Horrela ikasi dugu gure onerako dela ongi jatea gaixotasunik ez hartzeko.Munduan diskriminazio handia dagoela eta eskubide berdinak izan behar ditugula lan berdinetan aritzeko eta berdin kobratzeko.

Page 8: Carlotaren egunkari morea

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA

Mariaren eta Leireren idazlana hemen dago:

Guk Karlotaren egunkari morea liburutik bakarrik hiru zati irakurri ditugu eta gehien gustatu zaiguna lehenengo testua izan da, neska txinatar baten bizitzari buruz hitz egiten duelako. Kontatzen du bere familiarekin gaizki pasatzen zuela bere gurasoek ez ziotelako eskolara joaten uzten , kalera ateratzen eta hainbeste gauza…Bakarrik bere anaiari uzten zioten ateratzen eta eskolara joaten. Neska bakarrik geratzen zen bere anaia txikia zaintzen. Ez zekien irakurtzen eta bere gurasoek gizon zaharrago batekin ezkontzera behartu zuten.

Page 9: Carlotaren egunkari morea

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA

Eta bukatzeko idazlan polit hauekin, Aneren eta Ainara Aizpuruaren idazlana:

Guri gehien gustatu zaigun testua neska txinatarrarena izan da.Neska horren estuan tristea da , bere bizitzari buruz hitz egiten duelako.Neska txinatar hori bakarrik hiru urtez joan zen eskolara eta horregatik ez daki idazten . Bere anaia berriz urtero joaten da eskolara.Bere gurasoek esaten dute zama dela eta gurasoek gizon zaharrago batekin ezkontzera behartuko dute.

Page 10: Carlotaren egunkari morea