anboto urtekaria

32

Upload: anboto-komunikabideak

Post on 22-May-2015

454 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Anboto urtekaria
Page 2: Anboto urtekaria

2012ko abenduaren 21a, barikua anboto2 PublizitateaP

Page 3: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua HUrtekaria 2012 3

HERRIRIK HERRI

Trena lurazpitik doaDurangon

Durango eta inguruetakoherritarrek hainbeste urteanitxaron duten proiektua

errealitate bihurtu da. Astelehe-nean trena lur azpitik joaten hasida Durangon. Durangoko etaTraña-Matienako geltoki berriekateak zabaldu dituzte azkenean.Hiru urteko atzerapenagaz amai-tu dituzte obrak. 2009ko abendu-rako aurreikusi zuten hasieran tre-naren lurperatzea. Urterik urte,hainbat arrazoi tarteko, obren atze-rapena bizi izan dute herritarrek,bai eta aurrekontuaren igoera ere.220 milioi euroko kostua izan duproiektuak.

Iñaki Arriola jardunekogarraio sailburuak legegintzaldiamaierako azken egunetan aterazuen prentsarako argazkia azpie-gitura berrietan, inaugurazioeta-rako denbora barik. Tren garajeak

oraindik, baina dagoeneko isilduegin da barrerak bajatzerakoanentzuten zen soinua. Trenarenjoan-etorriek sei pasabidetansorrarazten zituen auto pilaketakere atzean gelditu dira. Orain, tre-nak herrigunean libre utzi dituenlurrekin zer egin da gakoa. Duran-go Operazioa izenagaz sortutakoproiektuak Zaha Hadid arkitektoiraniarraren eraikuntza eta luxuz-ko etxebizitza dorreak aurreikus-ten zituen. Krisiak baina, gauzabakoitza bere lekuan ipini du.

Istripua LandakonUrtarrilaren hasieran Landakokogeltokiaren ondoko pasabideareninguruan 63 urteko emakume batharrapatu zuen trenak. Istripuhorrek trenaren lurperatzearen etasegurtasunaren inguruko gaiamahaigaineratu zuen. J. G.

Durangotik Lebariora (Abadiño)2013an lekualdatuko dituztelaazaldu dute, gainera. Ika-mikapolitiko handia sortu dute obrekEAJ eta PSE-EEren artean. Obrenlehenengo zatian Eusko Jaurlari-tza jeltzaleen esku zegoen, etabigarren zatia, berriz, sozialistenardurapean. Elkarri egotzi dioteobren atzerapenaren ardura alder-di biek.

Durango bitan zatitzen zuentrenbideak bertan jarraitzen du

Durangarrek pozik hartu dute trenaren lurperatzea.

Orain, trenak herrigunean libreutzi dituen lurrekin zer egin da gakoa

Page 4: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012H 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto4

Martxoaren 29an Durangon egindako manifestazioa alde zaharretik. Kepa Aginako

Sei urtean hirukoiztu egin da langabetu kopurua Durangaldean

DDuurraannggaallddeeaa•• Otsailean langabezia-ren daturik gordinenak ezagutzera emanzituen Anbotok. Durangaldean, langabe-zia-tasa hirukoizteko bidean da. 2006an,krisia hasi aurretik, 1.292 langabetu zeu-den eskualdean. 2012ko urtarrilean, berriz,3.612 lagun zeuden lan barik.

Lan gatazka ugari sortu ditu krisiak,bai kaleratze, bai EREak tarteko: Oltza,Fosrok, Inyectametal, El Material Aislan-te, Pierburg, Abamotor, San Eloy, Iketz, WAT,Gruas Artetxe,eta abar dira horren adibi-de.

Murrizketen kontraMadrilgo gobernuak ezarritako murrizke-ten kontra agertu dira sindikatuak. Aurten,greba orokorrerako hiru deialdi egin dituz-te. Martxoaren 29ko greba orokorra izanzen lehenengoa. Lan erreformaren kontra-ko protesta egunak Durangalde osoa gel-diarazi zuela azaldu zuten sindikatu dei-tzaileek (ELA, LAB, CCOO, UGT, besteakbeste).

Urteko bigarren greba orokorrerakodeialdia sindikatu abertzaleek egin zuten.ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, EILAS, Hiru eta

EHNE sindikatuek eta hainbat eragilekgreba orokorra deitu zuten irailaren 26rako.Gehiengo sindikalak adierazi zuenez, gre-bak jarraipen ia osoa izan zuen Durangal-dean. Elorrion eta Durangon ehundakalagun bildu zen murrizketen kontra dei-tutako manifestazioetan parte hartzera.

Azaroaren 14an, berriz, UGTk etaCCOOk deitu zuten grebak jarraipen txi-kia izan zuen Durangaldean. Roberto Mar-tinek (CCOO) azaldu zuenez, "langileenkolektiboak aukera bat galdu du kalera irteneta murrizketen aurka egiteko”.

Lan gatazkak eta grebak izan dira nagusi urte osoan zehar eskualdeko hainbat enpresatan

Iñigo Urkullu lehendakari berria,Durangotik Jaurlaritzara

DDuurraannggaallddeeaa••EAEn bezala, Iñigo Urku-lluren alderdia izan zen Durangaldeko alder-dirik bozkatuena, 11.597 botorekin. Halaere, 2009ko hauteskundeetan baino 722 botogutxiago jaso du. EH Bildu izan zen bigarrenindarra, 10.710 botogaz. PSE-EE nabarmenjaitsi zen: 2009an 6.887 jaso zituen eta orain-goan 4.446, heren bat gutxiago. Alderdi Popu-larrak 477 boto galdu zituen.

Durangon bizi den Iñigo Urkullu jeltza-leak dagoeneko hartu du lehendakari kar-gua Jaurlaritzan. Hamargarren legealdiko

lehendakaria izango da, eta frankismoazgeroztik Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoakduen bosgarrena. Bigarren bozketan hau-tatu zuten, gehiengo soilez. Hurrengo urteo-tan konpondu beharreko gai ugari izangoditu mahai gainean, krisia eta bake eta nor-malizazioa, besteak beste.

Durangaldeko beste ordezkari bik lege-biltzarreko eserleku bana eskuratu duteazken hausteskundeetan: EH Bildu koali-zioko Dani Maeztuk (Aralar) eta Julen Arzua-gak (Bildu).

HAUTESKUNDEAK

LAN ISTRIPUA

Behargin bat hil da Unamunzagan lan istripuanAAbbaaddiiññoo••Trokel bat aldatzen zihardue-la makinak harrapatuta hil zen,azaroan, 54urteko gizonezkoa. Lebario industriagune-ko Talleres Unamunzaga enpresan gerta-tu zen istripua. Hildako gizonezkoa Arrian-dikoa (Iurreta) zen, gaur egun Eibarren bizizen arren. Hogei urtetik gora egin zituenbertan lanean, lankideek esan zutenez.

Senide eta lagunei elkartasuna ager-tzeko eta lan istripua kritikatzeko, doze-naka herritar batu ziren ELA eta LAB sin-dikatuek deitutako kontzentrazioan.Enpresaren parean batu ziren. Kontzen-trazioaren deitzaileen izenean ELAko Lei-re Herediak eta LABeko Ibon Zubielakegin zuten berba. Herediak gogoratu zuendagoeneko 45 behargin hil direla lan istri-puz Hego Euskal Herrian. Istripuaren iker-keta exijitu zuen, gero erantzukizunakeskatu ahal izateko. Zubielak ere ikerketasakona egitea aldarrikatu zuen: “Langileekdiotena da makina horrek ez zeukala neu-rri prebentiborik”.

Durangon bizi den Iñigo Urkullu da lehendakari berria

KRISIA

Epaitegien aginduz, ElorrionEspainiako bandera ipini dute

DDuurraannggaallddeeaa••Udaletxeko atzealdea etafrontoira begirako horma batzen direnlekuan ipini zuten uztailean Espainiako ban-dera Elorrion, ikurriñaren alboan. Espainia-ko gobernu delegatuak jarritako salaketabaten ostean ipini zuen bandera udalak. Zal-dibarren prozesu judiziala hasita dago; Izur-tzan, Mañarian eta Otxandion ere jaso dutejakinarazpena.

Elorrioko Udalak duela urtebete jasozuen gobernu delegatuaren abisua. Uda-lak ez zuen bandera ipini, eta ez zuen jus-

tizia arloan pausorik eman. Ana Otaduialkateak azaldu zuenez, “ondorioak zein-tzuk izango ziren jakinda, epaitegietandirurik ez gastatzea erabaki genuen”. Maia-tzean heldu zen sententzia; udala bande-ra jartzera derrigortzen zuen epaileak.

Ekainaren 25ean hamar eguneko epeaeman zieten. Otaduik esan zuen ikurriñaplazan ipini eta omenaldi bat antolatzeadela bere asmoa. Azaldu zuenez, "badakitzein den nire bandera; ezin didate bestebat inposatu”.

ESPAINIAKO BANDERA

Zaldibarren, Izurtzan, Mañarian eta Otxandion agiria jaso dute

Page 5: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua PPublizitatea 5

Page 6: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012H 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto6

BERBA BITANURTARRILA

Abadiño• Eneko Zarra-beitia presoak lau egunekogose greba egin zuen. Bestepreso baten gurasoak besar-katzeagatik zigortu zutelakoegin zuen protesta.

Durango• 63 urteko ema-kume bat hil zen trenak harrapatuta, hilaren 9an. Landakoko geralekuarenondoko pasagunean gertatuzen.

Durango• Hilaren 25eanBautista Uribe EAE-ANVkogudari eta militantea hil zen.Otsailaren 5ean omenduzuten.

Elorrio• Udalak segurtasunprotokolo bi sinatu zituenErtzaintzagaz, gaueko zain-tzarako eta genero indarke-ria kasuetarako.

Iurreta• Udalak EuskaraBiziberritzeko Plan Nagusiaonartu zuen aho batez.

Mallabia• Erregistroakeuskaraz egiteko aukera eza-rri zuten bake epaitegian.

Mañaria• IrisgarritasunPlana egiteko galdeketa eginzuen udalak. 167 herritarrekparte hartu zuten.

OTSAILAAbadiño• Eneko Zarra-beitia presoari elkartasunaerakusteko martxa egin zutenPoitierseko kartzelara.

Abadiño• Hilaren 3an SanBlas eguna ospatu zutenehundaka feriazalek.

Durangaldea• Karabanasolidarioak 22 tona elikagaibatu zituen Tinduferako.

Durango• Bilgune Femi-nistaren eskariz, udalak ahobatez kritikatu zuen Paul Aba-soloren indultua.

Elorrio• Proba epea amai-tuta, auzo-taxi zerbitzua mar-txan ipini zuen udalak.

Iurreta• Udalak herrikoargiteria publikoaren ikerke-ta egitea erabaki zuen.

Zaldibar• Iñaki Gamindekherriko berbetaren inguruanegindako ikerketa internetenipini zuten ikusgai.

GAZTEEN LOKALAK

Erralde hiltegiaren itxieraren kontra egindako elkarretaratzea. Kepa Aginako

Erralde deseginda, 2,4 milioieuroko zorra ordaindu gura dute

DDuurraannggaallddeeaa•• Erralde hiltegiko batzor-dea osatzen duten hamabost herrietakoordezkariek sozietatea desegiteko erabakiahartu zuten urrian. Enpresaren likidazioazelan egin erabakitzeko batzordea osatuzuten. Honako hauek dira batzordea kudea-tzen dihardutenak: Mikel Ansotegi Aulesti-ko alkatea eta Erraldeko presidentea (Bildu),Jesus Lekerikabeaskoa Ispasterreko alkatea

(EAJ) eta Jose Luis Navarro Abadiñoko alka-tea (AI). Erralderen helburua elkartearenzorrak ordaintzea dela azaldu du Ansotegik.Ia 2,4 milioi euroko zorra du hiltegiak

Durangoko Udalak Erralde hiltegiareneraikina zegoen gunean zentro zibikoa erai-kitzea du helburu. Eraikina urtarrilean bota-tzea aurreikusi dutela azaldu du hedabidebatek.

Erralde zegoen lekuan zentro zibikoa eraikitzeko asmoa dute

ERRALDE HILTEGIA AURREKONTUAK

DDuurraannggaallddeeaa••Gobernu taldearen zirribo-rroa berandu aurkeztu izana –maiatzarenamaieran aurkeztu zituzten– eta enplegu,etxebizitza eta gizarte arloko beharrizanakkontuan hartu ez izana kritikatu zuten opo-sizioko alderdi guztiek. Aurrekontuak onar-tu barik, aurreko urtekoa luzatu zuten. Inber-tsio berriak eta udalak elkarteekin dituenhitzarmenak udalbatzarretik pasa beharkodira.

Oposizioa EAJrenaurrekontuen aurka

BASERRITIK PLAZARA

DDuurraannggoo••Baserritarren zapatuetako mer-katuan norberak ekoitzitako produktuak baka-rrik saldu ahal izango dira. Datorren urtetikaurrera nekazaritza produktuen birsalmentadebekatuko dute zapatuetako merkatuan.Horrela dio udalak behin betiko onartutakoordenantzak. ‘Baserritik plazara’ ekimeneanbatutako hainbat nekazariren kexak eraginzuen udala arautegi berria idazten hastea.

Birsaltzailerik ezbaserritarren azokan

HERIOTZA

DDuurraannggoo••Maiatzaren 5ean Juan de Iciarauzoko leiho batetik jausi eta hil egin zenGabriela Arosemena gaztea. Familiak eta lagu-nek laguntza eskatu zuten, lekukotzak jaso etagau hartan gertatu zena argitzeko. Gizon batatxilotu zuten, heriotzaren aurretik emaku-mea giltzapetzea leporatuta; ondoren, aske utzizuten, epailearen aurretik pasatzeko zain.Baztertu egin dute hilketa izatea. Bere gorpuaPerura, jaioterrira, eroan zuten.

Gabrielaren heriotzaargitzeko laguntza

DDuurraannggoo••Gazteen lokalen ordenantzan eska-tutako neurriak gehiegizkoak direla iritzita,lokalen 360 erabiltzailek baino gehiagok ale-gazioa aurkeztu zuten martxoan udalean. Orde-nantza hori atzera bota zuen udalak eta arau-di berria osatzeko erabiltzaileen eta auzokideeniritziak jaso zituen. EHUko talde batek dina-mizatu ditu batzarrak.

Lokalen ordenantzadenen parte-hartzeaz

ANTENAK

DDuurraannggoo••Telefoniako antenen lehenengoordenantza ekainean onartu zuen udalak. Halaere, araudi honek eztabaida piztu zuen udale-ko alderdien artean. Antenek ustez pertsonen-gan eragin ahal dituzten kalteen inguruan sor-tu zen eztabaida. Hamar antena daude Duran-gon. Batek ere ez dauka jarduera-lizentziarik, etahirigitzako baimena bik bakarrik.

Telefonia antenenordenantza onartuta

Page 7: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua HUrtekaria 2012 7

BERBA BITANMARTXOA

Durangaldea• Jantokisozialaren proiektua onartuzuen Amankomunazgoak.

Durangaldea• Amanko-munazgoak ehun enpresaaholkatuko ditu ingurumenaraudia bete dezaten.

Durango• Bonbardaketa-ren 75. urteurrena izan zenhilaren 31n. Udalak egiletzaaitortzea eskatu zuen.

Durango• Gazteen lokalenordenantza eskatzeko, lokalerraldoi bat irudikatu zuten.

Durango• Udal eraikine-tako amiantoa ikertzea era-baki zuen udalak.

Elorrio• Txakurrentzakobederatzi gune egitea pro-posatu zuen udalak.

Elorrio• Tindufera bidaiae g i n z u t e n h a i n b a t e l o r r i a r re k , t a r t e a n 2 5 ikaslek. Amgala herrian kirol-gune bat eraikitzea bultzatuzuten.

Iurreta• Orozketako auzo-tarren kezken ostean, udalakgoi tentsioko argindar lineaurruntzea eskatu zuen.

Zaldibar• Castet elkarte-ko presidente izandakoXabier Zabarteri azken agu-rra egin zioten. Istripuz hilzen.

Guka!-ko bultzatzaileetako batzuk, aurkezpenean. K. Aginako

Jaiak ere euskaraz bizitzekoelkargunea sortu da: Guka!

DDuurraannggoo•• Aurtengo San Fausto jaietannobedadea izan da Guka!. Euskalgintzanlanean dabiltzan hainbat elkartek eta per-tsonak bultzatuta, elkargune berria sortu duteTxosnagunean. "Euskara darabilgunak, eus-karaz bizi gura dugunak eta harremanak eus-karaz egin gura ditugun pertsonak. Ez garasiglak, ez gara egiturak, ez gara estatistikak,pertsonak gara, Durangaldekoak eta EuskalHerrikoak". Horrela definitu dute eurenburua Guka!-ren bultzatzaileek. Urteak dara-matzate euskara herri-bizitzara ekarri guran,

eta oraindik ere, euskaraz bizitzeko lekuakberreskuratzeko ahaleginean dihardute.AEK, EHE, Ibaizabal eta Berbaro taldeak egindute indarra gune berriaren sorreran.

Kurutziagan egon dira aurten txosnak,eta Guka!-k karpa propioa ipini du. Hain-bat ekitaldi eratu dituzte, beti ere, euska-raren bueltan. Hainbat euskaltzaleren arteanegin dute muntaia, eta eredu beragaz osa-tu dituzte txandak eta lanak. "Euskaraz, lehe-nengo pertsonan, pluralean” egin dute fes-ta eta lana.

Euskalgintzako hainbat elkartek eta lagunek sortu dute Guka!

EUSKALGINTZA JAIAK

DDuurraannggoo••Aurtengo Sanfaustoetan Kuru-tziaga kalean egon dira txosnak. Jaiak hasi bez-peran,haserre agertu ziren auzokideak , infor-mazio falta egon ei zelako. "Udalak ez diguezer esan, eta haserre gaude". Euren arabera,Anboto bidez eduki zuten kokapenaren berri.Eztabaida handia sortu zen, eta udalari gezu-rretan ibiltzea ere leporatu zioten.

Eztabaida jaietako gau batean lehertu zen,Kurutziagako bizilagun gazte bat gaixotu etaanbulantziaren beharra izan zuenean. Den-bora asko eman zuen anbulantziak etxera aile-gatzeko. Heltzean, baten batzuek ibilgailuapintatu zuten. Udalak ez zuen bere gain har-tu atzerapenaren ardurarik, eta anbulantziakizandako erasoa gogor gaitzetsi zuen. Gaz-tearen amak, anbulantziak sartzeko arazoakizan zituela eta udaltzaingoak ez ziela lagun-du azaldu zuen. Txosna batzordeak adierazizuen inork ez ziela deitu egoeraz abisatzeko.

Kurutziaga kalekoauzokideen haserrea,jaietan jazotakoaz

Page 8: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012H 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto8

BERBA BITANAPIRILA

Abadiño• Iñigo Cabacashil zuen ertzainen karga piz-tu zuelakoan, herriko gaztebat atxilotu zuten. Gertatu-takoa estali gura izatea lepo-ratu zioten lagunek Ertzain-tzari.

Atxondo• Axperako bideakonpondu zuten auzo-lanean.

Berriz• Juan Ramon Iturri-za historialaria omenduzuten, hil zeneko 200. urte-mugan.

Berriz• Hondakin organi-koa aterik ate batzen hasiziren 50 etxetan, konpostajeaegiteko.

Abadiño• Saibiko batailagogoratu zuen Barrizten kul-tur elkarteak.

Elorrio• EAEko alargunakbatzartu ziren, mugimenduaindartzeko asmoz.

Iurreta• Antzinako ezteguaantzeztu zuten Orozketan.Ur r i a n , DV Da k a l e ra t u zuten.

Mañaria• Udalak UEMAnsartzeko erabakia hartu zuen,aho batez.

Otxandio• Udaberri jaian,gazteek limitaduaren jabe-tza jokoan ipini zuten Ara-maiogaz.

MAIATZAAtxondo• Ekoizpenaren%20 erre zuen suteak Cemo-sa enpresan.

Atxondo• Etxebarr i jatetxea munduko 50 one-nen zerrendan sartu zuten.

Berriz• 41 lagunek eureninguruko datu sekretuak argi-tzeko eskaera egin zuten uda-letxean, ezker abertzalearenlegez kanpoko hautagaitzenharira.

Durango• “Okupazio ile-gala” salatu zuten Fundifesenpresan. Gizon bat atxilotuzuten bertan sexu erasoaegotzita.

Durango• Eusko Jaurlari-tzak merkataritzaren ingu-ruan egindako ekitaldian,Xabier Zelaia hildako mer-katari durangarra hartu zutengogoan.

Garai• Ramon Zabaletarenomenezko asto-probak eginzituzten hilaren 19an.

Iurreta• 25 postugaz eginzuten lehenengo Kale Azoka.Eguen birik behin egitea era-baki zuen udalak.

Mallabia• Udala eta Eus-kaltzaindia herriko toponi-mia ikertzen hasi ziren.

Mañaria• Bitora eta LuciaInzunza ahizpak omenduzituen udalak, faxismoarenaurka borrokatu zirenak oroi-tzeko ekitaldian.

HEZKUNTZA

GGaarraaii••Haurren zaintza partekatzeko etazaintza modu berriak bilatzeko sortu du fami-lia-talde batek Umerri. San Migel eliza oste-ko etxean daude, eta martxoan ekimena azal-du zuen guraso batek: “Egitasmo zabala da,antzeko interes, behar eta kezkak dituzteneiirekita dagoena”. 2011ko urrian zabalduta,lehen pauso eta helburuen berri eman zuen:“Haurrak euren erritmoaren arabera hazteaeta lasaitasun handiagoz eta presa gutxiagozbizitzea”. Besteak beste, bertan ez ei daukatelekurik aurreiritziek, zigorrek eta sariek.

Umeak bezala, helduak ere haztekogunea dela adierazi zuen gurasoak.

Umerri, ikasteko etajolasteko espazioa

IRISGARRITASUNA

GGaarraaii••Udalak frontoiko aldagelak konpon-tzeari ekin zion irailean. Aldagelak aspaldi-koak direla-eta egin dituzte obrak; hezetasu-na eta irisgarritasun falta izan dira arazo han-dienak. Ordezkarien arabera, hori zen herrikoeraikin publikoetan irisgarritasuneko arauakbetetzeko falta zen leku bakarra.

Hiru dirulaguntza lortuta garatu du uda-lak proiektua. Egitasmoak 106.700 eurokoaurrekontua izan du, eta horren %95 diru-laguntzekin ordaindu dute. Bizkaiko ForuAldundiak laguntza bi eman ditu, Azpiegitu-ra eta Kirol Sailen bidez: 49.700 euro eta25.000 euro. Gainera, Eusko Jaurlaritzak 32.000euroko ekarpena egin du. Komunez gainera,teilatua, argiak eta uraren instalazioak ereberriztu dituzte obretan.

Frontoiko aldagelakberriztu dituzte

LANAK

GGaarraaii••Abadiñoko Gerediaga auzotik Garai-rako bidea aurten amaitu dute konpontzen.Lebarion A8 autobideko aldaketak zein biri-bilgunea sortzeko lanek eraginda hasi zutenobra, duela hiru urte. Izan ere, Garaiko Aiar-tzun-Goitia inguruan zabortegia edo sobera-kinen biltegia zabaldu zuten, obra horiei guz-tiei erantzuteko. Zabortegira bidean, egunean108 kamioi inguru errepidetik igarotzea eska-tzen zuen, eta oinezkoentzako zein ziklotu-ristentzako segurtasuna bermatzeko helbu-ruagaz hasi zituzten lanak.

Espaloia eraikita dago bere zati guztie-tan, eta ibilgailuen abiadura moteltzeko eza-rritako sakanguneak ere bai.

Gerediagatik doanbidea konpondu dute

ETXEBIZITZAK

IIzzuurrttzzaa••Frontoi ondoko landan 14 etxebi-zitza egingo dituzte, eta herritarren iritziakontuan hartu dute etorkizuneko bizilekuakdefinitzerako orduan. Besteak beste, bizile-kuek izan beharreko gela kopuruari buruz gal-detu diete herritarrei. Jasotako erantzunak kon-tuan hartuta, honela egin dute banaketa: zor-tzi bizileku hiru gelakoak izango dira, laubizileku gela bikoak eta bi gela batekoak.

Udalak batzar irekia egin zuen ekainean,etorkizunean eraiki gura diren etxebizitzakkudeatzeko proposamen berria azaltzeko.Danimarkan oso garatuta dagoen koopera-tiba sistema proposatu zuten. Eredu horrenarabera, eraikina kooperatibaren jabetzakoalitzakete, eta bazkide bakoitzak etxebizitzabaten erabilera-lagapena izango luke.

Herritarrekin erabakidute etxeen egitura

IIzzuurrttzzaa••Uztailean Eusko Jaurlaritzaren Tra-fiko zuzendari Amparo Lopezegaz izandakobatzarrean, Izurtzako alkate Luis Ballarinekberriro adierazi zion herriguneko irteeretanradar bana ipintzeko beharra. Eusko Jaurla-ritzak erantzun zien ez dutela aurreikustenradarrak ipintzeko aukerarik.

Radar finkoen ordez, autoen bidezkokontrol mugikorrak egiten jarraituko dute.Neurri hori ez zaio nahikoa iruditzen Balla-rini: “Aste batean egoten dira, eta hurrengohiru hileetan, bat ere ez”.Beraz, Amparo Lope-zi eskatu zion Aldundiagaz hartu-emanetanjar daitezela, hiru erakundeen arteko batzarbat posible ote den aztertzeko. Lopez adosagertu zen. Harrezkero denbora joan da, bai-na udalak ez du ezelako berririk jaso.

Autoen abiadurazelan gutxitu ezbaian

GARRAIOBIDEAK

IIzzuurrttzzaa••Herria zeharkatzen duen errepideanproiektu nagusi bi gauzatu dituzte aurten:noranzko bietan autobus geltoki bana eraikidute, eta botika parean semaforoak eta zebra-bidea egokitu dituzte.

Mañaria-Durango norabidean, botikarenparean eraiki dute geltokia. Kontrako norabi-dean, aldiz, plazaren ondoan. Plaza ondoko gel-tokia egiteko espaloi zatia estutu behar izan dute,eta geltokiak lehen zegoen aparkalekuarenerdia baino gehiago hartzen du. Bi-bietakomarkesinak egiteko ardura udalak hartu du. Bil-tegian gordeta zituzten banku bi hartu etahoriei poliuretanozko egitura gehitu diete. Gel-toki biak prest zeuden urri hasieran, eta harrez-kero autobusek geltoki berriak darabiltzate.

Geltokien aurretik semaforoak ezarri zituenAldundiak botika parean. Horrela, IzurtzatikMañarirako espaloitik dabiltzanek bidea guru-tzatu dezakete, bai beste aldeko enpresetara joa-teko, bai eta autobus geltokira joateko ere.

Semaforo eta autobusgeltoki berriakestreinatu dituzte

ABIADURA

Carmen Morales eta Jerry Okem Sendia elkarteko kideak dira.

Etxe kaleratzeak aplikatuz gero,udal fondoak erretiratuko dituzte

DDuurraannggaallddeeaa••Etxe kaleratzeen aurreanneurriak hartzea erabaki dute Durangalde-ko udal bik. Durangok eta Berrizek esatera-ko, etxe kaleratzeren bat aplikatzen dutenbankuetatik beraien dirua ateratzeko era-bakia hartu dute.

Beraien etxeak galtzeko arriskuan dau-dela adierazi zuten Durangoko San Faustoauzoko bizilagun bik. Carmen Moraleseketa Jerry Okemek Sendia elkartean dihar-

dute. Carmen senarrarengandik banandu-ta dago, eta gutxitasun psikiko bat duen ala-bagaz, etxea galtzeko zorian dago. Bankua-gaz irtenbideren bat negoziatzen dihardu.Jerry Okem, berriz, Nigeriatik bizimoduhobeago bat topatzera etorri zen. Urteaskoan beharrean jardun eta gero lan barikgeratu denean hasi dira arazoak. Emazteaeta seme-alabak Nigeriatik ekartzeko pla-nak bertan behera utzi behar izan ditu.

Durangon eta Berrizen udalbatzarrean hartu dute erabakia

ETXE KALERATZEAK

Page 9: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua HUrtekaria 2012 9

BERBA BITANEKAINA

Abadiño• Presoen familieidiru-laguntzak ematekoaraudia onartu zuten ahobatez.

Durangaldea• Durangal-deko Lanbide ikastetxeak 25.urteurrena ospatu zuen.

Durangaldea• Asturia-sen 1987an erreskate lanetanhildako lau bolondresakomendu zituzten.

Durangaldea•Bertakoelikagaiak saldu guran Oize-gin.com webgunea sortudute.

Durango• Rubalcabak etaLopezek Arrosaren jaia ospa-tu zuten Landako Gunean.

Mallabia• Udalak adiera-zi zuen konpostajearen alde-ko apustua egingo zuela.

Mañaria• 40 herritarrekauzolanetan parte hartuzuten egin zituzten bideakkonpontzeko.

Zaldibar• Lehenengo Tri-kitilari Eguna ospatu zutenhilaren 16an, trikitilari gaz-teek eratuta.

UZTAILABerriz• IV. Berdintasun Pla-na onartu zuen udalak. Par-te hartzeko aukera bermatugura zuten.

Durango• Liher Gonzalezgazteak jarraipen aparatuaaurkitu zuen autoan. Polizia-ren susmoa zeukan. Salake-ta ipini zuen.

Durango• Umeentzakojolasgune berria zabalduzuten Tabira auzoan.

Elorrio•Inma Berriozabalpreso gaixoa askatzea eska-tu zuen Herrira mugimen-duak.

Iurreta• Kofradien ohorez-ko presidentea, GregorioGorroño, hil zen hilaren 17an.

Mallabia• Ondarroarakoautobus zerbitzua ipini zutenberriro.

Otxandio• DurangaldekoEzpatadantzari Eguna ospa-tu zuten hilaren 14an.

Proiektuaren kontrako helegitea aurkeztu zuen Abadiñoko Bilduk.

Ez dute aurrera eroango Adif-enAtxarteko harrobirako proiektua

AAbbaaddiiññoo••Martxoko udalbatzarrean gal-detu zion Bilduk udal gobernuari Atxarte etaAtxa Txikiko harrobi abandonatuetarakoAdif erakundeak egindako proposamena-ren gainean. Adif enpresak Atxarteko harro-bia izandakora “AHT eraikitzeko obretan sor-tutako lur soberakinak” botatzeko proiek-tua aurkeztu zuela, eta Abadiñoko Udalagazproiektua gauzatzeko tramiteak hasiak zitue-

la salatu zuen Bilduk. Proiektuaren kontra-ko helegitea aurkeztu zuen Bilduk, Legebil-tzarrean ekimen bi erregistratu zituen Ara-larrek, eta proiektuaren kontra agertu zirenbeste hainbat gizarte eragile ere. UdalekoBildu eta EAJko oposizioaren adostasunikbarik proiektuagaz aurrera ez zuela egingoadierazi, eta proiektua bertan behera utzizuen azaroan, AIko udal gobernuak.

Proiektua bertan behera utzi du azaroan udal gobernuak

ATXARTEKO HARROBIAK

PEAJE BERRIA

AAbbaaddiiññoo••Urtebeteko atzerapenagaz, ekaina-ren 23an zabaldu zuten 47 milioi euroko aurre-kontuagaz burutu duten AP8 autobideko pea-je berria, Gerediagan. Gerediaga-Iurreta tar-tearen prezioagaz “gure herrietako biztanleakekonomikoki kaltetuak” direla salatzeko mozioaaurkeztu du Bilduk hainbat udaletan.

Ekainetik erabilgarriGerediagako peajea

ERAIKINA

AAbbaaddiiññoo••Urriaren 1ean estreinatu zutenTraña-Matienako Haurreskola berria. Lau ikas-gelatan 42 umerentzako lekua dauka eraikinberriak, baina ikasturtea 30 umegaz inaugu-ratu zuten. Uda sasoia aprobetxatu zuen Egoinenpresak eraikin berria egiteko, eta 496.806euroko inbertsioagaz burutu dute.

Traña-Matienako haureskola berria zabalik

ZELAIETAKO ESKOLA

AAbbaaddiiññoo••Ikastetxeko jantokia lepo betetadagoelako, ikasturte honetan, bertan jateko lekubarik geratu dira Zelaieta Herri Ikastetxeko zaz-pi ume. Bi eta hamabi urte bitarteko 252 umekbazkaltzen dute zentroan, baina ez dute gehia-gorentzako lekurik.

Zelaietako eskola handitzeko lanak beregain hartzeko konpromisoa agertu zuen Eus-ko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak apirilean.Horrela azaldu zuen Navarro alkateak. Laneinoiz ekingo dieten, baina, hilabete batzukgeroago zehaztu dute.

Hezkuntza Sailak Zelaietako eskola han-ditzeko lanei ez diela 2013ko uda baino lehenekingo adierazi zuen, ekaineko udalbatzarbatean, Jose Luis Navarro alkateak. Jaurlaritzakobrak burutzeko dirurik “oraindik” ez dauka-la adierazi ziola azaldu zuen Jose Luis Navarroalkateak, Bilduren galderari erantzunez.

Eskolako jantokia eta gimnasioa handitze-ko behar larria zegoela agertuz, Zelaietakoeskolako gurasoek 2011ko abenduan argitara-tu zuten gutuna da aurrekaria. Eskolaren egoe-ragaz oso arduratuta agertu ziren.

Datorren udan ekingodiete eskolako obrei

PARTZUERGOKO KIDE

AAbbaaddiiññoo••Martxoko ohiko udalbatzarrenonartu zuten Abadiñoko Udala Bilbao BizkaiaUr Partzuergoko kide izatea. Udal gobernukoAbadiñoko Independienteak eta EAJ alderdiekbozkatu zuten erabaki horren alde. “Ezin dugugehiago jasan uraren kudeaketa gastuak uda-lak ordaintzea”, azaldu zuen Jose Luis Navarroalkateak. EAJk “baldintza onak adostea lortu”dutela azpimarratu zuen. Bildu, ostera, ez dagoerabakiagaz ados: “Ez diogu herriarentzako onu-rarik ikusten Ur Partzuergoan sartzeari”.

Ur Partzuergoan sartuda Abadiñoko Udala

Page 10: Anboto urtekaria

PublizitateaP 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto10

Page 11: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua HUrtekaria 2012 11

BERBA BITANABUZTUA

Abadiño• Estankoareneraikinaren zati bat botazuten udalak aginduta, egoe-ra txarragatik.

Berriz• Herrigunean Wifiinterneteko seinalea emititze-ko antenak ipintzen hasi zenudala.

Durango• Bizkaitar A r g i a i z e n d a p e n a j a s o zuen udalak Aldundiaren eskutik.

Durango• Atletismo pis-tan konponketak egiten hasizen Amankomunazgoa.

Elorrio• Epaitegien agin-duz Espainiako bandera ipi-ni eta gero, udalak ikurriñaipini zuen plazako iturrian.

Izurtza• Herritar bati abi-sua eman zioten, uraren sare-ko konponketak oztopatuzituelakoan.

Mallabia• Gauez kalekoargiak amatatzen hasi zenudala, kontsumoa gutxituzfaktura merkatu guran.

IRAILAAbad iño• I l u n t z e dantza taldearen 30. urteurre-na ospatu zuten hilaren 22an.

Abadiño• Posta bulegoberria zabaldu zuen Correos-ek Traña-Matienan.

Atxondo• Ikastetxe berriainauguratu eta ludoteka ikas-tetxe zaharrera lekualdatuzuten.

Berriz•Herri antzerkia eginzuten irailaren 11n, frankis-moaren biktimei gorazarreegiteko.

Mallabia• Lanpostuak sor-tzea sustatu guran, enpleguplana jarriko dute martxanAmankomunazgoak eta uda-lak.

Durangaldea• Bai Eus-karari ziurtagiriari bultzadaematen hasi ziren.

Durangaldea• II. ArdiJaia eratu zuten Gerediagak,Urkiola Landa Garapenak eta+Dendak elkarteak. Artzain-tzaren balioa erakustea zutenhelburu.

Durango• Elikadura eko-logikoaren gaineko topaketaegin zuten Plateruena kafeantzokian.

Durango• Futbol zelaiberriaren proiektua geratzeaeskatu zion oposizioak EAJri.

Otxandio• Mainondokoguraso elkarteak harrera gelaeratzeko erabakia hartu zuen.

Zaldibar• Olazar inguruaatontzeko auzolana deituzuen udalak.

Zaldibar• Euskara Bizibe-rritzeko Plan Nagusia herri-tarrekin osatzen hasi zenudala.

Argiñetan ikusgai egon dira topatutako aztarnak.

Argiñetan, antzinako herrixkarenaztarnak ikertzen hasi dira

EElloorrrriioo••Udalak eta Aldundiak hitzarme-na sinatu dute Argiñetako gune arkeologi-koari balioa emateko. Azterketa hasi dute,eta 2015erako amaitu gura dute. Orain arteondorioztatu dutenez, herrixka bat egon zenArgiñetan Goi Erdi Aroan, duela hamarmende baino gehiago. Arkeologia Museo-ko ikerlariak ibili dira beharrean, eta SanAdrian ermitaren goiko aldean aurkitu dituz-te aztarnak. Antzinako etxe horien zutoi-

nek eragindako zuloengatik eta lurreko zirri-kituengatik jakin dute nondik norako herrix-ka zen Argiñetakoa. Hainbat objektu ere aur-kitu eta laborategian aztertuko dituzte, ekai-nean indusketen bigarren fasea hasi aurretik.

Ermitaren behealdean antzinako kan-posantu bat topatu dute ikerlariek. Bere-zia da, gainera, hilobiak harkaitzean zizel-katuta daudelako. Abenduan ikusgai egondira aztarnak.

Azterketa arkeologikoa hasita, 2015erako amaitu gura dute

HISTORIA ETA ONDAREA

EGOERA POLITIKO BERRIA

EElloorrrriioo••Arantzazu Baketik Fundazioagaz lan-kidetza-hitzarmena sinatu zuen udalak otsai-lean, Elorrion elkarbizitza eta “berradiskidetzekultura” sustatzeko. Alor horietan “lan handia”egiteko dagoela esan zuen Ana Otadui alkateak:“Elorrion azken urteetan izandako zatiketak kon-pondu egin behar dira”. Jonan Fernandez Bake-tik-eko zuzendariaren ustez, udaletatik egin ahalden lana oso garrantzitsua da: “Azken hilabe-teetan aldaketa historiko bat egon da, eta sen-dotu egin behar da”. Hitzarmenaren ondorioz,hainbat mintegi eta tailer eratu dituzte aurten.

“Aldaketa historikoa”eta gero, elkarbizitzasustatu gura dute

SUTEA

EElloorrrriioo••Errege egunez gazteen lokal bateansua piztu zen, eta ondorioz, 24 urteko gaztebat hil zen. Ertzaintzaren arabera, sua berezitzali zen, baina gaztea kea arnastuta hil zen.Festan ibili ondoren, lotan zegoen, auzora joa-teko autoa hartu beharrean bertan atsedenhartzea pentsatu zuen-eta. Udalak bere atse-kabea agertu zuen gertakariagatik, eta dolu-minak eman zizkien lagun eta senideei.

Lokaletako gazteen segurtasunak kezka-tuta, udalak herriko lokalak ikuskatzea era-baki zuen otsailean. Udal teknikariek lokalakbisitatu zituzten; udal araudia betetzen otezuten jakin gura zuten. Ondoren, emaitzakematean, adierazi zuten aztertutako hama-bi lokaletatik hiruk bakarrik zeukatela su-itzal-gailua, eta bakarrak sute-detektagailua. Horiikusita, lokaletarako aparatu biak doan bana-tzea erabaki zuen udalak.

Atsekabea eta kezka,gazteen lokaletan

OOttxxaannddiioo••Udalak martxan duen Oinez pro-zesuak (Herri-ola egitasmoko parte da) oinez-koek lehentasuna duten espazio publikoak sor-tzea du helburu, eta motordun ibilgailuen herri-guneko joan-etorriak murriztea. Bide horretan,urrats berri bat egin dute aurten: Mainerrotanibilgailuen sarrera mugatu dute.

Urri hasieraz geroztik, asteburuetan Mai-nerrota auzoa zirkulazio mugatuko gunea daautoetarako. Zapatuan, 14:00etan altxatzendituzte piboteak, eta asteleheneko 06:00etanjaisten dituzte. Astegunetan, ostera, piboteakjaitsita egoten dira, eta auto guztiek zirkulatuahal dute.

Mainerrotarako zirkulazioa zelan defini-tu jakiteko, herri batzarra deitu zuen udalak,eta bertan jasotako iritziak kontuan hartu zituz-ten plana osatzerako orduan.

Mainerrota auzorakoautoen sarreramugatu dute urrian

GARAPEN EREDUA

OOttxxaannddiioo••Herri-ola egitasmoak Otxandio-ren arlo guztietako garapen eredua definitzendu: kirol edo kultura arlokoa, etxebizitza poli-tiken edo mugikortasunaren ingurukoa, pare-kidetasunaren edo energia subiranotasuna-ren gainekoa… Badira urte batzuk martxanipini zutela, eta harrezkero, hainbat aurrera-pauso eman dituzte. Hala ere, krisia hasi zene-tik hona, errealitatea aldatzen ari da. Horre-gatik, martxan ipini dute Herri-ola egitas-moaren gaineko hausnarketa prozesu zabaleta dinamikoa, eta prozesu hori herritar etaeragile guztien artean egin gura dute.

Bide horretatik, herritarren iritziak jaso-tzeko 13 kafe-tertulia antolatuko dituzte:Herri-olako ildo estrategiko bakoitzeko bat.Abenduan bost batzar egin dituzte.

Herri Ola egoeraberrira ekarriko dute

EUSKARA

OOttxxaannddiioo••Otxandioko Euskaldunen Ama-raune sarearen ekimenez, lipdub bat graba-tu zuten ekainaren amaieran, euskararen era-bilera sustatzeko kanpainari hasiera emate-ko. Euskeraz bizi guredu! lelopean, herrikoelkarterik gehienak eta ehundaka lagun batuziren grabaketara, antolatzaileen esanetan:"Ohiturak aldatzea ez da beti erraza, baina ilu-sioz eginda, posible da”. Ibilbidean zehar, egu-neroko bizimoduan aurkitu ahal diren egoe-rak irudikatu zituzten: gurasoen eta seme-ala-ben arteko hartu-emanak, koadrilen artekoak,enpresetakoak… Euskaraz bizi ahal izateko,gogoa edukitzea funtsezkoa dela adierazi gurazuten. Santamañetan estreinatu zuten bideoa.

Euskaraz bizitzeko ohiturak eta gogoazabaltzeko egingo dituzten ekintzen abiapun-tua da lipduba.TRAFIKOA

Lipdub erraldoia eginzuten euskararenerabileraren alde

Page 12: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012H 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto12

3.426 euro batu dituzteIbaialde ikastolari laguntzeko

MMaallllaabbiiaa••Mallabiko kultur eta kirol elkar-teak, beste hainbat eragilegaz eta udalagazbatera, Sartagudako (Nafarroa) Ibaialdeikastolari laguntzeko Elkartasun Eguna anto-latu zuen martxoan . Nafarroako Gobernuakdiru-sarrerak murriztu dizkio, eta ikastola-ren egoera ekonomikoa larria da. Ekitaldian,guztira 3.426 euro bildu zituzten.

Egitaraua goizean jarri zuten martxan,umeentzako tailer eta jolasekin. Spinningsaioan parte hartzeko aukera ere eskainizuten plazan. Eguneko ekitaldi nagusian,bazkari herrikoian, 150 lagunek parte har-tu zuten. Bien bitartean, haurrek horma-irudi erraldoi bat margotuko zuten, Ibaial-de ikastolako ikasleei opari emateko. Arra-tsaldean, 17:00etan, haurrentzako herrikirolak antolatuko zituzten. Eguna borobil-tzeko, The Frikis, The Mokers eta beste tal-de sorpresa batek kontzertua eskaini zuten.Ibaialde ikastolako gurasoak ere bertaratuziren jaira.

Talde bat hilabeteetandirua batzen ari-tu zen, tabernetan itsulapikoak jarri eta base-rriz baserri bonoak banatzen.

ELKARTASUN EGUNA

Elkartasun Eguneko bazkarian 150 lagun bildu diraORTUAK ETA KONPOSTA

MMaallllaabbiiaa••Ortu ekologikoen proiektuakaurrera jarraitzen du Mallabian.Urrianauzolana antolatu zuen udalak, herri bara-tzak atontzeko lanekin jarraitzeko. “Horre-lako proiektu bat martxan jartzeko, aha-lik eta jende gehienaren parte-hartzeagazerrazago bukatuko ditugu lanak”, azalduzuen Mila Mondragon alkateak.

Bestalde konposta egin gura dutenherritarrekin batzarra egin zuten aza-roan. Konpostaren inguruko informazioaemateaz gainera, konpostadoreak bana-tu zizkieten parte-hartzaileei.

Ortu ekologikoaketa konpostabultzatu dituzte

Azaroan auzolanean jardun zuten konposta garbitzen.

Herritarren eskura dago bertako hondakinorganikoekin egindako konposta

BBeerrrriizz••Udazken honetan, 15 tona kon-post atera dituzte Berrizko konpostaje plan-tatik. Berriziklatu egitasmoaren barruan,atez ateko bilketagaz hasi ziren zabor orga-nikoa batzen, eta lehen saiakeran 60 fami-liak, jatetxe batek, lau fruta-dendak, baraz-ki denda batek eta Learreta-Markina esko-lak parte hartu zuten.

Konpost poltsatxoak herritarrei zabal-du eta gutxira, egitasmoko bigarren fasea

hasi dute. Oraingoan, atez ateko bilketazgainera, kontainer marroia ipiniko duteerabiltzaileen eskura, eta etxean, patatafekulazko poltsetan bildu ahal izangodute zabor organikoa, gero edukiontziberezira botatzeko.

57 erabiltzaile berriFase berrian herritar gehiagorengana zabal-du dute egitasmoa. Abendu hasieran egin

zieten deialdia herritarrei, eta 56 familiaeta jatetxe bat batu dira ekimenera. Urta-rrilean egingo dute batzarra erabiltzaileguztiekin, eta orduan banatuko dituzteetxerako edukiontzi txikiak, fekulazko pol-tsak eta kontainer marroiko giltzak.

Zerbitzua martxan dagoenez, p∫artehartu gura duten erabiltzaile berriek edo-noiz izena eman dezaketela azaldu duteudal ordezkariek.

Berriziklaturen lehen zikloa amaituta, kontainer marroia ipiniko dute egitasmoa zabaltzeko

BERRIZIKLATU HONDAKINDEGIA

BBeerrrriizz••Zarratu eta zigilatu egin duteBerrizburuko hondakindegia, barrura urikez sartzeko, eta gai kutsakorrak izan ditza-keten lixibiazioak (kanporanzko filtrazioarriskutsuak) gerta ez daitezen.Hondakin-degia martxan egon zen 14 urteetan1.350.000 tona hondakin pilatu zituzten.

Ingurua berreskuratzeko lurra etalandaretza ipini dituzte, zati bat aisialdi-rako atonduta. Bizirik Betiko plataforma-ko kideak jolasgunea ipintzearen kontraagertu dira: “Denbora batera lurra mugi-tzeko arriskua egon daiteke, eta bertan ezinda ezer urbanistiko ez ludikorik eraiki”.

Berrizburukohondakindegiazigilatu dute

MUSIKA ETXEA

BBeerrrriizz••Hamabi musika talde eta berro-gei pertsona baino gehiago hasi dira Musi-ka Etxeko lokaletan entsaiatzen. Udazke-nean zabaldu dituzte lokalak, Iturritzakalean, mahaijokoak dauden plazarenazpian. Lau dira, eta komuna eta dutxaere badauzkate.

Lokalen premia dela-eta sortutakoBREA Berrizko Rock Elkarteak kudeatzendu Musika Etxea. Asteko egun guztietan10:00etatik 22:00ak arte dago zabalik.Lokaletan batuta, musika taldeek azaldudute gerora kontzertuak edota ikastaroakantolatzeko asmoa daukatela.

Lokal berrietanentsaiatzen hasidira herriko taldeak

Page 13: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua HUrtekaria 2012 13

Victor Basetak Rosa Elizburu alkateari eman zion sinbolikoki aginte makila.

Apata, Arrazola eta Axpe batuzirela 50 urte bete dira azaroan

AAttxxoonnddoo••Arrazolak, Axpek eta Apatakbat egin eta Atxondo udalerria sortu zute-la 50 urte bete ziren azaroaren 4an. Hilhorren amaieran urteurrena ospatzekoekitaldiak burutu zituzten hiru auzoetan.

Sasoi batean udaletxeak izan zireneraikinetan urteurrena gogoratzen duenplaka bana ipini zuten. Apatan, aurres-kua dantzatu zieten alkate ohiei eta, segi-dan, Axpeko eta Atxondoko udalbatzarre-tan zinegotzi izandako Victor Basetakaginte makila eman zion Rosa Elizburu

gaur egungo alkateari. Hala, sasoi bate-ko ohitura berreskuratu zuten, eta aurre-rantzean, aginte makila eskuz aldatuzirudikatuko dute alkate aldaketa.

Baliabideak bateratzeko beharra1962an Apatamonasterioko alkatea zenClaudio Urizarrek jarri zuen martxanfusioa. Hiru herriek banan baliabide eko-nomiko urriak zituztela-eta, bat egitea pro-posatu zuen. Batzorde berezi baten bidezbideratu zuten bateratzea.

Oroigarri bana ipini zuten udaletxeak izandako eraikinetan

URTEURRENA IGERILEKUAK

AAttxxoonnddoo••Urteetan arrastaka ekarri duenarazoa konpontzea lortu du aurten uda-lak. Ez kosta barik, halere. Jakina zen ige-rilekuek isuriren bat zutela eta nonbaite-tik ura galtzen zutela etengabe. Horrekmantentze kostua nabarmen igotzen zuen.Udaletxeko brigadaren esku utzi zutenisuria non zegoen bilatu eta hura konpon-tzea. Azkenean, denboraldia hasi eta han-dik hamabost egunera ireki zituzten ige-rilekuak, baina matxura konponduta etabatere urik galtzen ez zuela.

Arazo hark beste gai bat plazaratze-ko bidea eskaini zien: kanpoko igerilekuenkudeaketa komuna, erabiltzaileak dituz-ten udalerrien artean. Mantentzea parte-katzea eta azpiegiturak optimizatzea zenhelburua. Atxondok proposamena luza-tu zion Elorrioko Udalari. Azkenean, hau-xe erabaki zuen Elorriok: Atxondora doa-zen erabiltzaileak diruz laguntzea.

Berandu baina isuriakonponduta irekizituzten igerilekuak

ETXEBIZITZAK

AAttxxoonnddoo••Etxebizitzek zeresan handiaeman dute aurten. Alde batetik, udaletxeondoko zelaian —sasoi batean ludotekazegoen parean— zortzi etxebizitza berriegingo dituztela iragarri du aurten uda-lak. Etorkizuneko bizileku horiek koope-ratiba sistema baten bidez kudeatzea pro-posatu zuen udalak herri batzar batean.Lur zatia udalarena denez, espekulazioa-ri ere aurre egingo liokete.

Bestalde, Barraskiko etxebizitzek ereargi berdea dute. Promotoreak ez zizkio-nez hitzartutako ordainketak egin, udalakez zien eraikuntza hasteko baimenik eman.Horrela egon ziren luzaroan. Uztailean,zorrak epeka ordaintzeko akordioara hel-du ziren udala eta promotorea. Hala, zorosotik (305.000 euro) lehenengo zatiaordaindu zuenean (120.000 euro) zati baturbanizatzeko baimena eman zuten.

Udaletxe ondoanzortzi bizilekueraikiko dituzte

Page 14: Anboto urtekaria

PublizitateaP 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto14

Page 15: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua HUrtekaria 2012 15

BERBA BITANURRIA

Abadiño• Merkatarieklehenengoz ipini zuten Traña-Matienan Aukera Azoka.

Berriz• Auzo-taxi zerbitzuamartxan ipini zuen udalak,Zengotitabengoa kalean.

Durangaldea• TxemaSerranok irabazi du Anboto-ko argazki lehiaketa.

Durango• Birsaltzaileakbaserritarren azokatik kanpogeratzea onartu zuen uda-lak, ordenantza berriagaz.

Durango• Emakume anti-faxistak omendu zituztenAgurrik gabeak ekitaldian.

Elorrio• Aldatsekuan nagu-sientzako ariketa gunea ipi-ni zuen udalak.

Iurreta• Rufino Jaio eta JonBikandiren abelburuak saritu zituzten Gernikan, urri-ko azken asteleheneko azo-kan.

Izurtza•Konpostajeari ekinzioten hainbat herritarrek,ikastaroen ostean konpostontziak banatuta.

Mallabia• Enplegu Planaegitea erabaki zuen udalak,lanpostuak sortzeko.

Otxandio• BerdintasunPlana herritarrekin osatzekobost batzar deitu zituen uda-lak.

Otxandio• Enplegua sus-tatzeko, egoeraren azterketaegiten hasi zen udala.

AZAROADurangaldea• Guraso-lagun sortu zuten, patioorduetan gurasoek euskarazberba egiteko.

Durangaldea• ElorriokoKorleone taldeak irabazi zuenartista gazteen Izarren Disti-ra lehiaketa.

Durangaldea• Amanko-munazgoak BTT zentroaAbadiñon zabaltzeko egitas-moa hasi zuen.

Durangaldea• Sortu tal-de politikoa eratzeko ezta-baidari ekin zioten.

Durango• Caritasek etxe-bakoentzako egoitza zabal-duko zuela eman zuen jaki-tera.

Durango• Alberto Erraz-tik egindako ikerketa toponi-mikoa udaleko webguneaneskegi zuten.

Durango• ONA enpresa-ri Irango programa nuklearre-rako zazpi makina bidali iza-na leporatu zioten. Enpresakukatu egin zuen.

Iurreta• Larrakozelaikobidea udalaren esku geratuzen.

Iurreta• Pakistani buruz-ko Munduko paisaiak eki-mena garatu zuten, udalaketa elkarteek sustatuta.

PARTE-HARTZEA

MMaaññaarriiaa••Udalak herritarren parte-hartzea-gaz osatu ditu 2013rako aurrekontuak. Inkes-ta eta batzarren bidez, mañariarren iritzia jakingura zuen datorren urteko egitasmoak zehaz-ten laguntzeko. Urrian ipini zuten martxan pro-zesua eta, guztira, herritarren 50 ekarpeninguru jaso dituzte. Endika Jaio alkateak ondobaloratu du prozesua: “Jendeari erakutsi guragenion badagoela aurrekontuak egiteko bes-te era bat”.

Hartara, 20.000 euro gorde dituzte herri-tarrek proposatutako ideiak garatzeko. Ez da,beraz, aurrekontu osoa definitu. “Demokra-zia zuzenerako pauso bat da”. Azken astee-tan herritarrez, kargudunez eta teknikariezosatutako lan-talde bat ibili da ideiak azter-tzen eta galbahea ipintzen. Besteak beste, libu-rutegi zaharrean botikina ipintzea, plazakojolasgunea konpontzea eta herriko hizkera-ren gaineko bideoa egitea erabaki dute. elkar-lanean.

50 ekarpen, 2013koaurrekonturako

Metro karratu bateko azterketari etekin handia atera diote Askondo koban.

Neanderthal sasoikoak diraAskondoko aztarna zaharrenak

MMaaññaarriiaa••Azaroan eman zituzten jakiteraAskondo kobazuloan 2010ean topatutako iru-di eta aztarnen ikerketaren ondorioak. Topa-tu dituzten aztarna zaharrenak Neandertha-len sasoikoak dira, hain zuzen, haien erre-mintenak. Horrela azaldu zioten AnbotoriDiego Garate eta Joseba Rios arkeologoek.Aurkitutako margoak, berriz, duela 25.000urteko belaunaldi batek egin zituen, “agian

Kantaurialdean dauden antzeko leizeak noizmargotu ziren ere jakin ahal izango dugu”.

Metro karratu bateanHori guztia metro karratu batean topatu dute:“Gurea zundaketa bat izan da, eta induske-ta zabal bat egiten bada, 6-8 metrokoa, ezdakigu zelan biderkatuko diren aztarnak”,zioen Garatek.

Koban aurkitutako margoak duela 25.000 urtekoak dira

ASKONDO KOBAZULOA

HARROBIAK

MMaaññaarriiaa••Urrian hasi ziren Zalloventa harro-biko instalazioak kentzen. Harrobiaren zuloabetetzeko lana, berreskurapena, datorren urteanhasiko da. Hala jakin eragin zuen Eusko Jaur-laritzako harrobi eta energia zuzendari JorgeLetamendiak. Enpresa egitasmo hori diseina-tzen hasita zegoela aurreratu zuen: Zalloven-tako zuloa eta eremua betetzeko 300.000 metrokubiko material erabiliko dute. Markomin Goi-koa harrobia enpresa berarena da, eta hangosoberakina aprobetxatuko ei dute.

Zalloventa harrobiaamaiera fasean

BATZAR IREKIAK

ZZaallddiibbaarr••Batzar ireki bi antolatu ditu uda-lak herritarrei Euskara Biziberritzeko Plangin-tzaren diseinuan parte hartzea proposatuta.Udalak datozen lau urteetan garatuko duenhizkuntza politika zehazterako orduan, herri-tarrek euren ekarpenak egin ahal izatekoburutu dituzte deialdi zabal horiek.

Irailean eta urrian egin dituzte batzarrok,“zaldibartar guztien bizipen, proposameneta hausnarketak” batzeko asmoz.

Elhuyar Aholkularitza enpresak jardun-go du aurrerantzean ere Zaldibarko EuskaraBiziberritzeko Plana diseinatzeko prozesuadinamizatzen. Datozen urteetan euskararennormalizazioan egin beharreko lana zehaz-terakoan, udazkeneko batzar horietan jaso-tako ekarpenak izango dituzte oinarri.

EBPNren diseinuanekarpenak jasotzeko

INBERTSIOA HEZKUNTZAN

ZZaallddiibbaarr••Haurreskola berriaren proiektuaaukeratzeko lehiaketa publikoa eta herri gal-deketa egin ditu Zaldibarko Udalak. Guztira,116 proposamen jaso zituzten haurreskola-ren eraikuntzarako proiektua aukeratzekodeituriko ideia lehiaketa horretan.

Herritarrek gustukoen zuten eraikinaaukera zezaten, erakusketa antolatu zutenepaimahai baten galbahea igaro zuten proiek-tuekin, eta euren iritzia eman zuten galdeke-tan parte hartu zuten 156 zaldibartarrek.

Hala, Urgari Estudio taldeak aurkeztuzuen proiektua aukeratu zuten haurreskolaberria eraikitzeko.

Haurreskolan biomasa eta eguzki ener-gia bidezko berogailu sistema ipintzea pro-posatzen zuen, besteak beste, ErandiokoEstudio Urgari taldeak.

EUSKARA

Haurreskolarakoproiektu aukeratua

Euskararen erabilera datuak azalduditu Soziolinguistika Klusterrak

ZZaallddiibbaarr••Soziolinguistika Klusterrak 2011nburuturiko euskararen erabileraren ikerketa-ren emaitzen berri eman zuten urriaren 30ekobatzarrean. Zaldibartarrek hamar elkarrizke-tatik bitan euskara darabiltela adierazten dute,besteak beste, datu horiek. Azterketa horrenarabera, dakitenen erdiak erabiltzen du, Zal-

dibarren, euskara. Beste hainbat datu deiga-rri eta interesgarri ere eskaini ditu azterketahorrek: esaterako, gazteak direla euskara gehienerabiltzen dutenak: %28k darabil euskara.

Iaz egin zuen Soziolinguistika Klusterrakazterketa, eta urriko batzarrean azaldu dituz-te emaitzak eta ondorioak.

Emaitzen arabera, hamar elkarrizketetatik bi dira euskaraz

Page 16: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012H 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto16

BERBA BITANABENDUA

Abadiño• Herrirak Elkar-tasun asteburua eratu zuen,preso eta iheslarien alde.

Berriz• Udal tramiteakInternet bidez egin ahal izan-go zirela adierazi zuen uda-lak.

Durangaldea• Gazteenartean drogen kontsumoajaitsi egin dela erakutsi zutenAmankomunazgoaren inkes-tek.

Durango• Durangoko Azokaren 47. edizioan aurre-ko urteko datuak gaindituziren.

Durango• Bidegorriarenseigarren faseari ekin zionudalak, alde zaharra eta Tabi-ra lotzeko.

Durango• JAED elkarteak50.urtemuga ospatzeari ekinzion, ongintza zozketagaz.

Elorrio• Irakasleek hartudute Lourdesko Ama ikaste-txea.

Elorrio• Gobernu taldeakaurreratu zuen, 2013an hasigura duela kanpoko igerile-kuen obra.

Zaldibar• Idoia Mendiola-garai alkate jeltzale ohia hilzen 49 urtegaz, gaixotasunluze baten ostean.

1999tik 2006ra artean Iurretako Gaztetxea izan da Abadetxea. A. Ugalde

Abadetxea berrizteko lanak amaitu ditu Bilboko Gotzaindegiak

IIuurrrreettaa••Maiatzean hasi zituzten Abadetxeaberrizteko lanak. Eraikinaren aurrealdea etaburdinezko balkoia berriztu dituzte, barne-egituraz eta teilatuaz gain. Erantsitako hor-migoizko egitura ere bota dute, 350.000euroko aurrekontua izan duen berrizte-egi-tasmoaren barruan. Lanak amaituta, Iurre-tako Udalak abiatutako hondamen espedien-tea indargabe utzi du.

Bilboko Gotzaindegiari otsailean emanzion obra baimena udalak. Abadetxeariemango zaion erabilera, hala ere, ez du argi-

tu oraindik gotzaindegiak, “parrokiako pre-miei” erantzungo diela azaldu arren. Erai-kina mantenduko delako oso pozik agertuzen Iñaki Totorikaguena alkatea ere.

Errehabilitazio osoaBarne-egitura eta teilatua konpontzera muga-tzen zen hasierako asmoa. Halere, erreha-bilitazio osoa beharko lukeela erantzunzion gotzaindegiari udalak. Hartara, eraiki-naren aurrealdea eta burdinazko balkoiakere jaso ziren berrizte-egitasmoan.

Berrizte-egitasmoan 350.000 euroko aurrekontua izan du

ABADETXEA ERREFUSATZE INTZIDENTZIA

24 URTEAN ABADE

IIuurrrreettaa••Iñaki Totorikaguena alkatea Luku-peko Troka eta Luku-txiki ibarbideak lurrezbetetzeko jarduera eta obra lizentzia espe-dientetik baztertzea eskatu du Goiuriko kofra-diak. Alkatearen kontrako errefusatze-intzi-dentzia ekainean ebatzi zuten: alkateak era-baki ahalmena mantentzea. Kofradiak horibaliogabetzeko eskatu du, bestela, berrazter-tzeko errekurtsoa aurkeztu edo administra-zio epaitegietara joko duela iragarrita.

Alkateak jarraitzeaizango du Goiurikoibarbideen auzian

IIuurrrreettaa••Irailean jubilatu arren, oraindinomeza ematen du Jon Onaindiak. “Zerbitzatuaizatera baino, zerbitzatzera etorria”, oso pozikegon da Iurretan: “Estimatzen naute eta dene-kin ondo konpontzen naiz”. Markinan jaio etaAzkainen bizi izandakoa, Hego Amerikan ereibili da misiolari. Elizak eta herriak omenal-dia egin zioten abenduaren 2an, 24 urtean aba-de izan dutenari.

Omenaldia egindiote Jon Onaindiari

Page 17: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua K17

KULTURA

Urtekaria 2012

Kriskitinen25 urteakdantzanospatzeko

E kainean ospatu zuten Kris-kitinen 25. urteurrenekogoiko argazkiko “dantza

saio erraldoia”. Taldeko gaur egun-go dantzariak, musikariak etalaguntzaileak eta 25 urteotan tal-deko kide izan diren lagunak elkar-tu ziren ekitaldi hartan. Ehun dan-tzaritik gora aritu ziren, Durango-ko Andra Mariko emanaldian.Egoitz Esturo taldekideak azalduzuenez, “taldeak 25 urteotan bizi-tzako eboluzioa, mende laurdenhonetako lana” islatu gura zutenAndra Mariko ekitaldian.

Joan zen zapatuan, Platerue-nean egin zuten jai giroko Kriski-tin Eguna, eta horregaz eman dute25. urteurrenerako antolaturikoegitaraua amaitutzat. Kalejiran,bazkaritan, eta erromerian batuziren joan zen zapatuan, dantza-ri eta dantzazaleak.

aurtengo Durangon Folk: Platerue-nean dantzatuko dute Kantabria-ko Virgen de las Nieves taldeagaz.

Gure folklorea zaintzen egu-nero lanean dabiltza Durangalde-ko beste hainbat dantza talde ere.Iazko ekainean ekin zioten Duran-goko Tronperri taldekoek 50.urteurrena ospatzeari, eta aurten-go ekainean amaitu dituzte ospa-kizunak. Abadiñon, Iluntze dan-tza taldearen 30 urteak ospatudituzte udaberrian, eta 60 urte beteditu Berrizko San Lorentzo tal-deak ere. Urte askorako! I.E.

Kriskitinek 25 urte liburua ereargitaratu dute aurten. Durango-ko udal liburutegian aurkeztuzuten taldelanean prestatutakoliburua, “taldearen 25 urteotakohistoria gal ez dadin” kaleratuta-koa. Ikuskizunen inguruko azal-penak, anekdotak, argazkiak etabizipenak jaso dituzte liburuhorretan, 1986 eta 2012 arteko tal-dearen ibilerak kontatuz.

Tradizioa baztertu barik,“berrikuntzari tartea zabaltzea”da, Marisa Barrena taldekideakliburuaren sarreran esaten duenez,Kriskitin taldearen helburua.

Kulturartekotasunaren garra-tziaz ere jakitun izan da, Kriskitin,sortu zutenetik. Horregatik, eus-kal dantzak beste herri batzueta-ra eraman dituzte, eta kanpokoakDurangora ekarri. Abenduaren29rako antolatu du Kriskitinek

Ekainean ospatuzuten Kriskitinenurteurrenekodantza saioa

Page 18: Anboto urtekaria

PublizitateaP 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto18

Page 19: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua K19

“Kontatuko duzuna

zeuri gustatzea da

garrantzitsuena”

“Zeu zelan zauden,

saioen emaitza ere

halakoa izaten da”

SAROA BIKANDI• Ipuin kontalaria

“Antzinako musika da

interesgarrien egiten

zaidan arloa”

“Khantoriaren jarduna

Euskal Herrira

mugatzeko asmoa dugu”

ANDER BERROJALBIZ• Musikaria

“Negarra eragitea baino

gaitzagoa izaten da

barrea eragitea”

“Antzerkiko lana

asteburuetakoa izaten

da gehienetan”

ALFONSO TORREGROSA• Aktorea

Durangoko San Agustin kulturguneko aurkezpenean eman zuten ekimenaren berri.

Euskarazko antzerki sorkuntzabultzatzeko ‘Zubi’ aurkeztu dute

DDuurraannggoo••Bizkaiko eta Iparraldeko seiantzoki publiko, eta Artedrama eta Le PetitTheatre de Pain antzerki konpainiak batudira Zubi izeneko ekimenean. “Euskalantzerkiaren sorkuntza bultzatzen lagun-tzeko”ipini dute martxan.

Ekainean, Durangoko San Agustinkulturgunean batu ziren egunero antzer-kiaren hedapenean eta sustapenean lanegiten duten eragile horiek, proiektuarennondik norakoak azaltzeko.

“Euskal antzerkiak euskara gizartera-tzen laguntzeko daukan garrantzia” azpi-marratu zuen Filgi Claverie LuhusokoHarri Xuri Arteen Fabrikako zuzendariak,Durangoko San Agustingo aurkezpenhorretan. Hain zuzen, antzerki obrak

“hasieratik euskaraz pentsatu eta garatze-ko” baliabideak eskaintzea da Zubi eki-menaren helburu nagusia. Izan ere, egun,gaztelaniaz edo frantsesez sortutako lanasko, diru-laguntzak jaso ahal izatekoitzultzen direla euskarara ohartuak diraZubi ekimenaren bultzatzaileak, eta joe-ra hori irauli gura dute.

Urtero euskarazko antzerki testu batgaratzeko laguntza eskainiko du Zubik:laguntza ekonomikoa emango diete sor-tzaileei, sorkuntzarako egoitza eskainikodiete, eta emanaldiak lortzen ere lagun-duko diete parte-hartzaileei.

Antzerkigintzan bidea egiten hasidiren tamaina txiki eta ertaineko ekoiz-penei ematen diete lehentasuna.

Azaldu zutenez, 2013ko udazkeneanikusi ahal izango dugu ekimenak lagun-duta sorturiko lehenengo antzezlana.

Zugan Ni Eguna“Gazteen unibertso kreatiboa” plazara-tzeko helburuagaz antolatu dute, aurtenlehenengoz, Zugan Ni Eguna. Bost urte dirahamalau eta hamazortzi urte bitarteko gaz-teak antzerkira gerturatzeko helburuaduen ekimena burutzen dutela, bainamaiatzaren 5ean Durangon eta 12an Zor-notzan lehenengoz ospatu dituzte ZuganNi Egunak. Durangoko San Agustin kul-turgunea izan zen Durangoko Zugan Niegunaren kokaleku nagusia, baina kaleanere agertu zuten gazteen lana.

Antzerki munduko zazpi eragilek aurkeztu zuten ekainean Zubi izeneko ekimen berria

ANTZERKIA

Otxandion batu dira kaleartistak I. Artekale Egunean

OOttxxaannddiioo••Goizean goiz hasita, animazioa,zirku tailerra, erakusketak eta mota guztie-tako hamahiru kaleko ikuskizun eskainizituzten Otxandion egindako lehenengoArtekale Egunean, apirilean.

Kale-arteen profesionalen Artekaleelkarteak (jaialdiak, antzerki konpainiaketa banatzaileak batzen dituen elkarteak)eta Otxandioko Udalak prestatu zuten egi-taraua. Komediak tarte zabala hartu zuenegitarauan, baina umeentzako hainbat ikus-kizun ere izan ziren ikusgai.

Datorren urtean beste herri bateanantolatuko dute jaialdia. Pedro Ormazabalelkartearen ordezkariaren berbetan, “kri-sialdi sasoian bertako konpainiei laguntze-ko modu ona da jaialdi hau”.

Bertako antzerki uztaHainbat atzerki sortzaileren eta euren lanenberri izan dugu aurten, Durangaldean. Karri-ka antzerki taldeko 18 eta 21 urte bitartekogazteek sorturiko Des-berdinak ezagutugenuen, adibidez, otsailean: sexualitateaskatasunaren inguruko lana. Berrizko kul-tur etxea hainbat aldiz lepo bete dute Txin-txaun Kolektibokoek, The Full Monty obra-gaz, eta minbiziari eta heriotzari buruzkoHareazko ipuinak familiarentzako lana ereestreinatu du Markeliñe taldeak.

Euskal Herriko 35 konpainiatako artistak Otxandion batu zirenI. Artekale Egunean, apirilean. “Jai erraldoia” antolatu zuten

Page 20: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012K 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto20

Durangoko bonbardaketaren urteurrenagogora eta oholtza gainera ekarri dute

DDuurraannggoo•• Martxoan zehar Plateruena-ren bueltan antolaturiko egitarauagazburutu dute aurten, aste tematikoa. Izanere, faxistek Durangon zibilen kontrakobonbardaketa egin zutela 75 urte bete zirenmartxoaren 31n.

Elkarlana dauka Zilar Asteak oinarri,eta Durangoko hamar elkarte, sortzaileeta eragile baino gehiagoren parte-hartzea-gaz antolatu dute aurten: artista, eragileeta ikastetxeekin. Euskarazko kulturaren

askotariko adierazpideetan agertu dutezelan tratatu izan den Durangoko bonbar-daketaren gaia, eta sortzaileek zelan ikus-ten duten gaia gaur egungo begiekin.

Zilar Asteagaz bat eginda, Durango-ko bonbardaketaren gaia jorratu dute Ibai-zabal, Institutua, Jesuitak, Maristak etaIurreta ikastetxeetan: Unai IturriagarenUdaberririk ankerrena komikia eta Duran-go 1936 elkartearen dokumentala landudituzte, besteak beste.

Zilar Astearen barruan, Santa Susananipini zuen Txelu Angoitia argazkilariak InMemoriam instalazioa, bonbardaketarenibilaldi kulturala egin zuten martxoaren 31n,Lurra astinduz obra eskaini zuten Karrikaantzerki taldekoek, eta 1937 gaur dizipli-na anitzeko ikuskizuna eskaini zuten PeioSalaberria, Paddy Rekalde, Ekaitz Aiartza-guena, Peru Magdalena eta Gotzon Garai-zabalek: “Orduko sentsazioak egungo bitar-tekoekin islatzeko” helburuagaz.

Bonbardaketaren 75. urteurrena bete da aurten. Horixe izan da Zilar Astearen ardatza

ZILAR ASTEA BERTSOLARITZA

DDuurraannggoo••Maialen Lujanbioren berbal-diagaz zabaldu zuten, maiatzean, Plate-rueneko DF Bertsozale zikloa. Bertsolarieta bertsozaleen intereseko gaiak landudituzte berbaldietan: bertsoari, gai-jartzai-learen lanari eta epailearen ardurei buruzjardun dute. Hitzaldietarako, bertsolari etagai-jartzaile bina gonbidatu dituzte. IgorElortza, Jon Maia eta Oihana Bartraren Pla-terueneko bertso-tramagaz eman zutenzikloa amaitutzat.

Laugarren edizio honetan, GorkaLazkano, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Eri-ka Lagoma bertsolariek jardun dute Pla-terueneko DF Bertsozale-ko eguenetakohitzorduak prestatzen.

Bertsolaritzaren inguruko dibulgazioaegiteko antolatu zuten 2009an lehenen-goz DF Bertsozale Durangoko Plarerue-nean, eta laugarren urtea bete da.

Maialen Lujanbiokzabaldu du aurtenDF Bertsozale

Page 21: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua K21

“Pentsatzera eta

sentitzera derrigortu

gura dut jendea”

“Hildako bakoitzaren

atzean istorio bat dagoela

adierazi nahi dut”

TXELU ANGOITIA• Argazkilaria

“Bakarrik nagoenean

beti nabil idazteko

gaiak pentsatzen”

“Prosaren barruan

olerkia sartzea egin zaio

epaimahaiari deigarri”

AINHOA URIEN• Idazlea

“Soiltasuna eta

naturaltasuna da

bilatzen dudana”

“Uste dut artea

harreman komertzial

bat baino gehiago dela”

ISMAEL IGLESIAS• Artista

Bigarren Greatest Hits Gauan batu zirenmusikazaleak, udaberrian, Plateruenean

DDuurraannggaallddeeaa••Duela bost urte antola-tu zuten Greatest Hits jaialdia lehenengoz,eta bigarren edizioa egin dute aurten.Eskualdeko 25 musika taldek parte hartuzuten lehenengo hartan, eta 30ek kanta-tu dute aurtengoan. Elorrioko Namek Pla-net, Berrizko Zain eta Mafia, edo Duran-goko Yoko Out eta Mongo aritu ziren, bes-teak beste, apirilaren 20 eta 27ko saioetan.

“Sortu diren musikari taldeen belau-naldi berriek eta zirkuituan urte askodaramatenek elkar ezagutu dezaten” auke-ra eskaini diete jaialdiaren antolatzaileek,Plateruenean jo zuten musikariei.

Urtebeterako proiektuaHain zuzen, Platerueneko Greatest Hitsjaialdian jotzeko sortu zuten Atxondo eta

Abadiñoko Ghetto musika taldeko lau-musikariek Gherttzainak proiektua. Her-tzainak taldearen bertsioak herriz herri etajairik jai eskaintzen eman dute urtea, etaabenduaren 1ean, Zaldibarko jaietan, egindute “azken kontrola”. Kontzertu horregazesan diote agur Gherttzainak taldeari.Ghetto-ren abiapuntuko rock-folk-soul-ari helduko diote berriro.

Apirileko zapatu bitan, Durangaldeko 30 musika taldek jo zuten II. Greatest Hits Gauan

MUSIKA

Askotariko musika taldeendiskoak eta proiektu berriak

DDuurraannggaallddeeaa••Apirilean Greatest Hitsjaialdian parte hartu zutenak ez eze, Duran-galdeko beste hainbat musika talde ere izandira urtean zehar albiste eta berbagai. Esa-terako, asteburuan euren herrian kontzer-tua eskaintzeko ziren Kruders taldeko aba-diñarrek Morir viviendo diskoari buruz eginziguten berba, urte hasieran.

Kruders-ek bezala, diskoak kaleratudituzte aurten September Boy, Iheskide,Kuntur Tree, Little John and the HowlingDiabrus, Damudot eta Toubkal taldeek ere.

Gura duenak entzuteko eta deskargalibrerako aukeran ipini ditu DurangokoSeptember Boy taldeak lehenengo diskokokantak: “Kaliforniako punk fresko eta udagiroko abestiak”.

...Irabazi arte! diskoa aurkeztu du, bes-talde, Elorrioko Iheskide taldeak aurten.“Musikari dagokionez, beharbada irekiagoada disko hau: ukitu ezberdinak sartu ditu-gu, betiere, Iheskideren esentzia manten-duta, bai letretan eta bai musikalki”, zioten.

Kuntur Tree, ardoa eta pintura‘Disko-botila’ euskarri berritzailean aur-keztu du Kuntur Tree hirukoteak bere lana:etiketan Peru Magdalenak eta Gotzon Garai-zabalek egindako margolan esklusiboa dau-kan USB memoria batean kaleratu dituzteeuren hiru diskoetako kantak. Hirukotea-ren musika entzun bitartean ardoa dasta-tzea eta botilak dakarren artelanari errepa-ratzea da egin zuten proposamena.

September Boy, Iheskide, Kuntur Tree, Kruders, Little John andthe Howling Diabrus, Damudot eta Toubkal taldeen disko berriak

Asier Kasta

Page 22: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012K 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto22

Ia 3.000 bisitari jaso ditu Begira jaialdiakaurten; hasi dira 2013ko edizioa prestatzen

DDuurraannggoo••“Kultura fotografikoa” zabal-du du udan, Durangoko Begira PhotoFestival jaialdiak, bigarren urtez. Hainbattailer, argazki proiekzio saioak, eta nazioar-teko argazkilarien erakusketak ekarri ditujaialdiak ekainean eta uztailean, Duran-gora. Oscar Molina sortzaileak gidaturi-ko tailer teoriko-praktikoa ere egin duteBegira jaialdiaren barruan: Detrás de lacámara. Argazkilaritza proiektu pertsonalbat zelan garatu landu dute, esaterako.

Ikusleen eta egileen arteko interakzioa bul-tzatzeko bestelako ekimenak ere antola-tu dituzte: konferentziak, kasurako.

Jaialdia amaitu zenean antolatzai-leek azaldu zutenez, %150 hazi da bisita-ri kopurua aurten: jaialdiaren bost egoi-tzek 2.793 bisitari hartu dituzte. “Orain-dino hazteko marjina handia dauka Begirajaialdiak”, nabarmendu zuen Leo Simoeskoordinatzaileak. Datorren urterako “anbi-zio handiagoko” jaialdia antolatzeko lane-

tan buru-belarri daude dagoeneko. Ekai-naren 25etik uztailaren 14ra arte egingodute hirugarren edizioa.

Rebelart gazteen tailerraDurangon bizi diren Senegal eta Maroko-ko hamar etorkin gaztek Rebelart tailerreanegindako lanen erakusketa izan genuenikusgai ekainean, Durangon. Txelu Angoi-tia argazkilariak gidatu zuen tailerra, etaSan Agustinen ipini zuten erakusketa.

Begira Photo Festival jaialdiaren bigarren edizioa egin zuten ekain-uztailean, Durangon

ARGAZKIGINTZA MUSIKA

Maiatzean ospatu zuten Durangoko Ezkur-diko Kioskoaren 110. urteurrena. Duran-goko musikarien piezak joaz ospatu zutenurteurrena. Esaterako, Bartolome Ertzilla-ren 1890eko La prensa, edota , Andres Gra-nadosek bandarentzako moldatu zuenEusebio Bilbao Durangoko akordeonista-ren Capa y espada eskaini zituzten.

Urteurreneko lehenengo ekitaldia,berriz, Iñaki Uriarte arkitekto bilbotarra-ren berbaldia izan zen. Euskal Herrikomusika kioskoen inguruko bere lana aur-keztu zuen Uriartek, Durangon.

Ezkurdiko kioskoak110 urte betedituela ospatzeko

ARTEA

Joan zen astean jakin genuen zein lanekjaso duen Durangoko Udalaren 2012ko sor-kuntza beka: Mikel Onandia gaztearenproiektua hautatu du adituen epai-mahaiak. Eskualdeko arteari buruzko kata-logo bat argitaratuko du Durangoko Uda-laren diru-laguntzagaz Onandiak, ArteaDurangaldean, gaur izenekoa. Emaitzaartelan bat ez daukan ikerketa teoriko batsaritzen duten lehenengo aldia da.

Sorkuntza artistikoko edozein moda-litateko proposamenak lagundu guradituzte 7.500 euroko laguntzagaz.

Arte sorkuntza etaekoizpenerakobekaren berri

Rebelart tailerreko parte-hartzaileak. Oscar Molina, Begira jaialdiko tailerrean. Kinua

Page 23: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua Urtekaria 2012 23 Ki

KIROLAK

Brontzeajantzi duUndak

Maider Undarentzako urtegogoangarria izan da aur-tengoa. Londresko Joko

Olinpiarretan brontzezko dominairabazi du, 35 urtegaz. Orain lauurte Beijingen diploma olinpiarralortu ostean, Londresen bere ibil-bideko gorenera heldu da oleta-rra.

Domina horrek indarberrituegin du Unda, eta momentuz ezdu erretiratzeko asmorik. Espai-niako eta Europako txapelketetanparte hartuko du, eta ez du baz-tertzen 2016an Rio de JaneirokoJoko Olinpiarretarako sailkatzensaiatzea: “Orduan 39 urte izangoditut. Ez da erraza izango, bainaezta ezinezkoa ere. Hori bai, askozgehiago zaindu beharko dut neu-re burua”. Datorren urtean ereemango du zeresana borrokalibrean ari den oletarrak.

Lourdes Oiarbide, Borja Abasolo,Illart Zuazubizkar eta Iban Leaniz-barrutia txirrindularitzan eta Iñi-go Lariz, Gurutze Frades, UnaiUrien eta Oihana Azkorbebeitiakorrika, besteak beste.

Taldekako kirolean deneta-rik gertatu da. Gizonezkoetan,Tabirako Baque saskibaloi taldeaketa Durango Rugby Taldeak latzsufritu dute mailari eusteko. Nes-ketan, aldiz, Tabirako Baquek osodenboraldi ona osatu du. Futbo-lean, Iurretako, Abadiño, Ezkurdieta Vulcano mailaz igo dira. Berri-zek, ostera, maila galdu du. Tris-teagoa da Extremeñoren kasua,kluba desagertu egin delako erre-lebo faltagatik.

Azkenik, areto futbolean Aba-diñoko Lagun mailaz igo da, etaSasikoa eta Elorrioko jaitsi egindira. Joseba Derteano

Bere ibilbideari amaiera ema-tea erabaki duena Eneritz Iturria-ga txirrindularia da. Irailean ira-garri zuen txirrindularitza utzikozuela: “Heltzen da une bat, sakri-fizio gehiagorako psikologikokinekatuta zaudena. Alderdi ekono-mikoari baino beste gauza batzueiematen diezu garrantzia”.

Profesionaletan palmaresesanguratsua du txirrindulari aba-diñarrak. Euskadiko txapelduna-ren elastikoa bost urtez luzitu du.2007an eta 2009an Espainiako txa-pelketak irabazi zituen puntuazioeta jarraipen modalitateetan,hurrenez hurren. EmakumeenBiran etapa bat ere irabazi zuen2003an.

Urtean zehar asko dira Duran-galdean nabarmendu diren kiro-lariak: Egoitz Murgoitio, Unai Elo-rriaga, Ziortza Isasi, Jon Asueta,

Maider Undak brontzezko domina irabazi du Londresko Joko Olinpiarretan. Basque Team

Page 24: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012Ki 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto24

Iñaki Lejarreta Espainiako Mendiko Bizikletako txapelduna zen.

Atsekabea txirrindularitzanIñaki Lejarretaren heriotzagatik

BBeerrrriizz••Saminez agurtu du txirrindula-ritzak 2012a Iñaki Lejarretaren heriotza-gaz. Abenduaren 16an, Lejarreta bizikle-tan zihoan N-634 errepidean, Iurretaparean, Bilborako norabidean. Auto batekharrapatu egin zuen 29 urteko gaztea, bai-na Ertzaintza ikertzen ari da oraindinoezbeharraren arrazoiak. Lejarreta harra-patu zuen auto gidariak positibo emandu estupefazienteetan –alkoholemiannegatibo eman du–, Ertzaintzak medika-mentu batengatik izan daitekeela argitu

duen arren. Analisi gehiago egingo diz-kiote gidariari; izan ere, positibo emanzuen substantzia medikamentu zehatzbatzuetan ere badago, eta positiboa hor-tik etor daiteke.

Iñaki Lejarreta Espainiako MendikoBizikletako txapeldun ohiaren heriotzakerreakzio ugari eragin zuen sare sozia-letako mugimenduaren eraginez. Bihar-ko irteera bat antolatu dute Lejarretarenomenez Berrizen, eta etzi beste martxabat egingo dute Bilbotik Iurretara.

Bizikletan zihoala auto batek harrapatuta hil zen Iurretan

TXIRRINDULARITZA ARKU TIRO

ZZaallddiibbaarr••Hamabost urte joan dira Zal-dibar arku taldea sortu zutenetik. Urtemu-ga ospatzeko arku tiroaren inguruko hirutxapelketa jokatu zituzten azaroan. Irabaz-learentzako trofeo berezi bat diseinatuzuten.

Carlos Olabarriagak Bilbon arku tiroa-ren gaineko ikastaro bat egin ostean, bes-te lagun batzuekin batera herrian talde batsortzea erabaki zuen 1997an. Ordutikhona, zaletasuna sustatzen jardun dutenagusien zein gaztetxoen artean.

Gaur egun, 20 lagunek osatzen dutenagusien taldea. Arku tiroa ezagutarazinahian, gaztetxoen artean ikastaroak ema-ten hasi ziren orain hiru urte, eta gaur egun,sei gaztetxok dihardute. Goi mailako hain-bat arkulari izan dituzte, baina denen gai-netik, Lidia Cañete dago. Cañetek hain-bat bider irabazi ditu Bizkaiko eta Euska-diko txapelketak.

Zaldibarko arkutiro taldeak 15 urtebete ditu aurten

“Gainetik 30 kilo kendu

banitu lez sentitzen

naiz txirrindularitza

utzi ostean”

ENERITZ ITURRIAGA• Txirrindulari ohia

"Taldearen ibilbide

bikainak gozatu dizkit

arlo pertsonalean

bizitako une latzak"

KOIKILI LERTXUNDI• Futbol jokalaria

Page 25: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua Urtekaria 2012 25 Ki

Iurretakoko jokalariak igoera ospatzen.

Iurretako kluba ohorezkomailan ari da lehenengoz

DDuurraannggaallddeeaa•• Urtero legez, gozotik etagazitik, bietatik utzi digu futbolak. Iurre-takok ohorezko mailara igotzea lortu du,bere historian lehenengoz. Gainera, gauregun sailkapeneko bigarren postuan dago,eta ez da kasualitatea, 14 jardunaldi joandirelako. Elorrio ere maila berean dabil.

Igoeraren gozoa probatu dute Aba-diño, Ezkurdi eta Vulcanok ere. Abadiñogarai bateko izena eta pisua berreskura-tzen dabil apurka. Lehen erregionalera igoziren ekainean, eta gaur egun, mailako lau-

garren postuan daude. Berrizek, aldiz,kontrako bidea darama. Ohorezko mai-lan makina bat urtez aritu zen kluba,birritan jaitsi da urte gutxian. Gaur egun,Zaldibarko Zaldua da lehenengo erregio-naleko liderra.

Durangoko Ezkurdik eta Otxandio-ko Vulcanok ere mailaz igotzea lortu dute.Ezkurdi bigarren erregionalean dabil aur-ten. Vulcanoko jokalariek Pascuali trak-tore baten gainean herria zeharkatu zutenigoera zaleekin ospatzeko.

Uztailean mailaz igotzea lortu zuen Iurretakok

FUTBOLA FUTBOLA

DDuurraannggoo•• 1974an sortu eta bere lehenpartidu ofiziala 1975ean jokatu zuen Extre-meño futbol taldea irailean desagertu zen.Zazpi urtean klubeko presidente izanostean, Manuel Reyesek, nekatuta, karguauzteko asmoa adierazi zion elkarteari otsai-lean, eta harrezkero, ezin izan dute ordez-korik topatu. Beraz, zuzendaritzarako erre-lebo falta izan da Extremeño kluba desa-gertzeko arrazoia.

Extremeño futboltaldea desagertuegin zen irailean

PILOTA

MMaall llaabbiiaa••Urrian Dublinen (Irlanda)jokatu zen Munduko One Wall txapelke-tan Amaia Araiztegi mallabiarrak zilarrez-ko domina irabazi zuen paleta goma moda-litatean. Araiztegik adierazi duenez, “tal-de batua sortu dugu euskal pilotariok”.Itsaso Pradera mallabiarrak ezin izan zuenfinalerako sailkatu, baina urtean zeharhainbat lorpen izan ditu; uztailean pale-ta goma zirkuitua irabazi zuen.

Amaia Araiztegikzilarrezko dominairabazi du Irlandan

ERRUGBIA

DDuurraannggaallddeeaa•• Durango Rugby Talde-ko gizonen talde nagusia estu eta larri ibi-li da ohorezko B mailari eutsi ahal izate-ko. Jaitsiera postuetan geratu eta promo-zioa jokatu behar izan zuten. Azkenean,mailari eustea lortu zuten. Zoritxarrez,aurten ere sufritzea egokituko zaie.

Euskal ligan, aldiz, Elorriok igoerafasea jokatu eta denboraldi handia osatuzuten Urdin Ugarteren gizonek.

DRTko gizonekjustuan eutsi dioteohorezko B mailari

“Errege Kopa irabazi

eta Ordiziara itzultzean,

kale bazter denak

jendez beteta zeuden”

“Ligako finalean partidu

txarra jokatu eta galdu

egin genuen”

JON ANDER CRENDE• Errugbi jokalaria

“Badakit oraindik

hobetzeko asko dudala;

entrenatzaileagaz

lanean ari naiz”

“Ez nuen espero gazte

mailako Espainiako

errekorra egiterik”

ARANTZA MORENO• Xabalina jaurtiketa

“Mendiko eskiak

sakrifizioa eskatu

arren, trukean jasotzen

denak ez du preziorik”

“Italiarrek eta

suitzarrek dute

mailarik handiena”

IÑIGO LARIZ• Mendiko eskia

DDuurraannggaallddeeaa•• Areto futbolak ezagutuizan ditu urte hobeak Durangaldean. Aba-diñoko Lagun da igoera lortu duen taldebakarra. Euskal ligan dabiltza gaur egun. Mai-la berean dabiltza Sasikoa eta ElorriokoBuskantza ere, hirugarren mailatik jaitsiegin direlako. Lehendik euskal ligan zebi-len Kurutziaga kontuan hartuta, aurtenmakina bat derbi izango dira euskal ligan.

Gaur egun, Mallabia da Durangaldeakareto futbolean duen ordezkari nagusia.Hirugarren mailan dabil, sufritzen, mailarieusteko eginahalak egiten.

ARETO FUTBOLA

DDuurraannggoo•• Gizonetan sufritu eta emaku-meetan gozatu egin dute aurten TabirakoBaque klubeko zaleek. Gizonek jaitsiera faseajokatu behar izan zuten eta azken unera arteez ziren salbatu. Emakumeen talde nagusiak,aldiz, denboraldi bikaina osatu du. Iaz behe-ko zuloan balantzan ibiltzetik, aurten one-nekin borrokatzera pasatu dira. Denboral-dia laugarren amaitu dute, liga hasi aurre-tik indartsuagoak ziruditen Ardoi eta Loiolataldeen aurretik. Alberto Molina entrenatzai-learen berbak dira: “Urte gogoangarria izanda, eta espero baino askoz hobeto ibili gara”.

SASKIBALOIA

Abadiñoko Lagunekbakarrik lortu duigoera eskualdean

Tabirako Baquekogizonek latz sufritudute mailari eusteko

Page 26: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012Ki 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto26

Distantzia laburrean zein sprintean Euskadiko txapelduna da Frades.

Distantzia laburreko Euskadikotxapelduna da Gurutze Frades

DDuurraannggaallddeeaa•• Distantzia laburreko Eus-kadiko txapeldun berria da Gurutze Fradesdurangarra (Mugarra TT), Durangoko Dua-tloian deskalifikatzeagatik Euskadiko Tria-tloi Federazioan aurkeztutako kexa onartueta gero. Apirilean izan zen hori. Horren aurre-tik, sprint modalitatean ere Euskadiko txa-pelketa irabazia zuen korrikalari duranga-rrak. Bestalde, urrian, distantzia luzeko Espai-

niako triatloi txapelketa ere lortu zuen Guru-tze Fradesek.

Azkorbebeitiaren marka berriaOihana Azkorbebeitia abadiñarrak, berriz,Hiru Handiak mendi lasterketa irabazi eta2010ean lortutako marka txikitu du: ordu-bete eta hamar minutu gutxiago behar izandu 100 kilometroak egiteko.

Oihana Azkorbebeitiak, berriz, Hiru Haundiak irabazi ditu

ATLETISMOA

PARAPENTEA

DDuurraannggoo•• Gipuzkoatik Giro-nara parapentean joan zen abuz-tuan Iñigo Gabiria elorriarra. X-Pyr probaren lehenbiziko edi-zioan parte hartuz zeharkatuzituen Gabiriak Pirinioetako ton-torrak; guztira, 440 kilometro.Laguntzaile izan zuen Iñigo Men-dibil atxondarra.

Iaz Gabiriak ibilbide bera eginzuen, baina bere kontura. Ordu-ko esperientzia eta batutako infor-mazioa baliagarriak izan zaizkio.Elorrioko kirolariak 21 urtekoeskarmentua du parapentean.Probak iraun zuen hamabi egu-netan gertatutakoa zuzeneanjarraitzeko aukera eskaini zuten.

Iñigo Gabiriak Pirinioakzeharkatu ditu, hegazX-Pyr parapente proban jardun du elorriarrak

MOTORRA

DDuurraannggaallddeeaa••Goi mailan jar-dun du Arkaitz Uranga gidarimallabiarrak,emaitza ezin hobee-kin: Espainiko Autokros Txapelke-ta irabazi du 1.600 zilindradaraarteko mailan. Citroen Saxoarenbolantean lortu du onena izatea.

Bestetik, Igor Urien abadiña-rra Formula 3agaz lehenengo pro-bak egiten hasi da abenduan.Datorren urteko gastuei aurre egi-

teko babeslea topatu bitartean,Emilio De Villotaren taldeagazibili da Xerezko zirkuituan. Espe-rientzia ederra eta fisikoki exijen-tea dela esan zuen.

Aitor Martinez ere nagusiAitor Martinez motor gidari aba-diñarrak ere lortu du saririk. Ipa-rraldeko Abiadura Txapelketa ira-bazi zuen irailean.

Autokrosean Espainiakoonena da Arkaitz UrangaFormula 3an probak egiten hasi da Igor Urien

Page 27: Anboto urtekaria

Publizitateaanboto 2012ko abenduaren 21a, barikua P27

Page 28: Anboto urtekaria

PublizitateaP 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto28

Aisia Lekeitio eta Aisia Debako langileak GabonZoriontsuak opa dizkie bere bezero guztiei, beraiengain jarritako konfidantza eskertuz.

Aisia Lekeitio Hoteletik, Edurne Horta-k beze-roek gabonetako pakete eta menu bereziei buruzeduki duten baliospen ona azpimarratzen du. Fami-li askok dute bere konfiantza hotelean ezarria, gabonguztiak “Emperatriz Zita”n igaroz.Aipatzekoa da ere Errege Eguneko menu berezia;menu berezi honetan kalitatea da aipagarriena bai-na, bide batez, gaur eguneko egoera latzera molda-tua dago. Gainera etxeko txikientzat ere hainbat uste-kabe ere prestatuak daude, seguru asko atsegin izan-go dituztenak.

Aisia Deba Hoteletik, bere lan talde osoak UrteBerri On bat opa dizue. Xagit Andonegui-k ( Sukal-deko nagusia) eta baita ere Mireya Aspiazu-k ( Jate-txeko arduratzailea) aurten egon diren ezkontzenbaliostatze ona egiten dute. Buru – belarri ari diralanean ezkontzetako menu berriak prestatzen etaplaterren aurkezpenak hobetzen. Biak batera lan tal-de ezin hobea osatzen dute ezkontza guztiak bakoi-

tzaren neurrira egiteko, bikote bakoitzari beraienezkontzan behar duten jatorrizko ukitua emateko.

Ze alderdi uste duzue balioztatzen dituztela zuenbezeroak ezkontza zuekin egitera erabakitzeko ?Mireya Aspiazu eta Edurne Horta, jateetxetako ardu-radunak azaltzen digute:

Lehendabizi hotelaren kokapenak, hondartzaaurrean, izugarrizko bistak eskeintzen dizkigu jate-

txetik. Gure terraza, ezin hobea bertan zeremoniaospatzeko, eszena tokirik hoberena da gure cock-tail berriak dastatzeko. Jan- edanari buruz, aipaga-rria da gure ezin besteko kalitatezko gastronomia,bertoko elikagai freskoak erabiliz, Ondarroako arrai-nak adibidez. Guzti honek, ezkontza pertsonaliza-tu batekin batuz, Aisia Hotelak ezin besteko toki ego-kiak izatera eramaten du edozein motatako gerta-kizunak ospatzeko

Aisia Lekeitio eta Aisia Debako langileak Gabon Zoriontsuak opa dizkie bere bezeroguztiei, beraien gain jarritako konfidantza eskertuz

Aisia Hotelak jai zoriontsuak opa dizkizue

Page 29: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua BUrtekaria 2012 29

BERBAZ

“Anorexian eta bulimian,

inguruak kontrolatu behar

du gaixotasuna, ez

alderantziz”

“Gaixotasunagaz urte

askoan bizi direnentzat

gaitza da barneratuta

dituzten ohiturak kentzea”

“Durangarrek “alfonbra

gorria” daukate Pradon. Asko

pozten naiz museoan egon

den jendea aurkitu eta

gozatu dutela jakitean”

“Krisi sasoi honetan

kultura defendatzen

jakin behar dugu”

MIGUEL ZUGAZAPrado museoko zuzendaria

Astero Madrilera joan-etorria egiten duMiguel Zugazak durangarrak. Madrilenerronka handiz betetako eginkizunak ditu,Prado Museoko gidaritzan. Museoan finan-tzazio publikoaren %30 murriztu dietelaazaldu zuen. Museoen papera defendatzeazhitz egin zuen: “Ez dago ikustea besterikGuggenheimek esan gura duena EuskalHerriko ekonomiarako”.

BEGOÑA CHARROPsikologoa

Elikadura portaeren nahasteak eduki dituberbagai Begoña Charrok, Abadiñon egin-dako hiru hitzalditan. ACABE anorexia etabulimiaren kontrako elkartearen berri etagaixotasun horiek hobeto ezagutzeko argi-bideak eman zituen. Gizartean aurreiri-tzi asko daudela nabarmendu zuen, baieta familiaren eta lagunen inplikazioagarrantzitsua izaten dela ere.

“Ekonomia komunitatearen

zerbitzura egon behar da,

merkatuen zerbitzura egon

beharrean”

“Ongizate estatua deusezten

ibili dira, eta krisiak azkartu

egin du prozesu hori”

“Esfortzu handia egiten

du kanpotik joaten direnekin

ondo egoteko, baina oso

kezkatuta dago”

“Jarraipen estua eta

kontrolak behar ditu bere

gaixotasunak okertu ez

daitezen”

KARMELE BERRIOZABAL

Erizaina, Ima Berriozabal preso elorriarraren ahizpa

Karmele Berriozabalek ondo ezagutzenditu Inma ahizparen gaixotasun kronikoak:hipertentsioa, diabetesa, asma bronkia-la, artopratia psoriasikoa... 60 urte dauz-ka Inmak eta 18/98 auziagatik dago kar-tzelan, Pontevedran (Galizia). Kartzelanegoteak gaixotasunen kontrola eta zain-tza oztopatzen dituela azaldu zuen bereahizpak, Herrirak antolatutako hitzaldian.

NEKANE JURADOEkonomialaria

Krisi ekonomikoa hobeto ulertzeko etaharen aurrean irtenbideak bilatzeko hain-bat hitzaldi antolatu dira 2012an. Neka-ne Jurado ekonomilariak Ekofeminismoaplanteatu zuen irtenbide legez. Bere ber-betan, “krisia ez da ekonomikoa bakarrik,eta amalurra eta balio femeninoen bideahartuta aldatu beharko litzateke eredu eko-nomikoa”. Auzolana aldarrikatu zuen.

“Euskarara hurreratu gura

duenari bidea errazteko

lanean hankamotz gabiltza”

“Etorkinen lehentasuna, eta

denona, lana da, eta

hemen, zoritxarrez, lan

mundua elebakarra da”

“Eusko Jaurlaritza dabil obra

ordaintzen, eta bitartean,

hezkuntza eta osasun arlotik

murrizketak egin dituzte”

“Krisiagaz Abiadura Handiko

Trenak geroago eta

zentzu gutxiago dauka”

ROBERTO BERMEJO

Ekonomialaria eta injineru

industriala

FERNAN RUIZ

Berbaro elkarteko kidea

Durangaldean bizi diren etorkinek eus-karagaz duten hartu-emanaren berri dau-ka Fernan Ruiz Berbaro elkarteko kideak.Azken urteetan, AISA ikastaroen bidezetorkinak euskarara hurreratzeko ahale-gina egin dute. Bide berrien premia ikus-ten du Fernan Ruizek.

“Durangon, euskarari

dagokionez, belaunaldien

arteko transmisioan galera

handia egon da”

“Bertako hizkeran gauza

asko galdu dira: jendeak

urtxintxa esaten du, eta ez

mixerra edo katamixerra”

“Ez dugu atsegin zelan berba

egiten den gizartean gure

errealitateaz, errealitate hori

oso anitza delako”

“Adiskidetzea beharrean,

elkarbizitza baketsua da

gizarteak behar duena”

MARI CARMEN HERNANDEZ

Jesus Mari Pedrosarenalarguna

Glencree ekimenean parte hartu du Mari Car-men Hernandezek. Isilean egindako laneanhasi zen Glencree duela bost urte ETAren,GALen, Batallon Vasco-Españolen eta Poli-ziaren biktimak batzeari ekin zioten elka-rren berri izan zezaten. Esperientziak zau-riak osatzen lagundu diola azaldu zuen, etapositiboa izan zela talde osoarentzako.

NEREA GOIRIA

Euskal filologoa eta‘Ahotsak.com’ atariko langilea

Euskal herriko ahozko ondarea batzekoahotsak.comegitasmorako, Nerea GoiriakMañarian eta Durangon jardun du per-tsona nagusiei elkarrizketak egiten. Hiz-kuntza aberasten duten hainbat berba etaesamolde galdu direla konturatu da, etagauza bitxiak ere entzun ditu elkarrizke-tetan; Durangoko gizon batek esan zionbere osabak Fidel Castro ezkondu zuela.

Abiadura Handiko Trenaren obrak hasita,krisi ekonomikoa heldu da. Roberto Ber-mejo ekonomialaria garraio eta azpiegitu-ra handietan aditua da, eta aspalditik dabilAHTaren errentagarritasuna zalantzanipintzen. Orain obretarako dirua ipintzenEusko Jaurlaritza bakarrik dabilela nabar-mendu zuen.

Page 30: Anboto urtekaria

Urtekaria 2012Hb 2012ko abenduaren 21a, barikua anboto30

HEMEN BIZI

Zuzendaria: Jone Guenetxea.Erredakzio burua: Joseba Derteano.Administrazio burua: Itziar Belar.Administrazioa: Miren Abasolo.Publizitatea: Goretti Alonso,Amaia Huarte, Itxaso Altuna, AitorLópez.Erredakzioa: Aitziber Basauri, Itsaso Esteban, Markel Onaindia, Amaia Ugalde, Ane Elordi. Maketazioa:Ainhoa Arizmendiarrieta. Zuzentzailea: Goiatz Etxeita. Argazkilariak: Kepa Aginako, Zaloa Fuertes.

LLaagguunnttzzaaiilleeaakk::

2012ko abenduaren 21a11. urtea - Urtekaria

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

anbotokomunikabideak

Bixente Kapanaga, 948215-Iurreta

(Bizkaia) Tel.: 94 681 65 58

Erredakzioa: 94 623 25 23Publizitatea:

94 621 79 02 [email protected]

Lege gordailua: BI-2268/01 ISSN: 1578-7028 Tirada: 10.150 ale

Anbotok ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, iritzi artikuluetan edo gutunetan adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Marokon, Panda Raid rallyanparte hartu dute bi iurretarrek

Barroeta eta Sagarduy Seat Pandaren gainean.

Lagun batek autoa matxuratutaeman, eurek konpondu, eta Maro-kora joan ziren martxoan EnekoBarroeta eta Arrizen Sagarduyiurretarrak, Panda Raid rallyanparte hartzera. Eskola batean mate-rial didaktikoa uztea izan da ra-llyaren helburua, eta desertutik6.000 kilometro egin behar izandituzte Seat Panda autoagaz.

Gustura ibil i dira, autobarruan ordu asko izan badira ere.Lantzean behin, harrapatuta gera-tu eta autoari bultzaka ibili beharizan dutela kontatu zuten.

Desertuaren erdian jendeasko, eta batez ere, umeak topa-tu dituztela kontatu zuten. Azka-rren nork egin baino, helmugara-tzea zen helburua, eta pena apurbat ere izan dutela azaldu zuten,material didaktiko gehiago eroa-teko aukera ez zutelako izan.

Aconcagua “konkistatzeko”abenturan murgilduta

Irudian, Lur Basterretxea eta Iñaki Sagarna.

Abenturazale eta kirolzale, Lour-des “Lur” Basterretxea elorriarraketa Iñaki Sagarna “Txileno” aba-diñarrak ETB2ko “El Conquistadordel Aconcagua”n parte hartu zuten2011ko edizioan. Baita amaieraraheldu ere. Basterretxeak irabazizuen lehiaketa.

Igoera egunean bere burua-gaz harrituta egon zela azalduzuen Lurrek. Erritmoa ondo eroanzuen, eta burukominik edo arnas-teko arazorik ez zuen eduki. Iña-kik, ostera, fisikoki hain indartsuez zegoela ikusi zuen.

Lehiaketan oso lagun onakegin dituztela eta euren buruahobeto ezagutu dutela esan zutenbiek. Dutxarik eta telefonorik bakolekuan ibili eta gero, hemen onda-sun asko ditugula konturatu da Lur:“Zertarako behar dugu hau guztia?”.

“15 urte bete orduko180 kilokoa altxatu

gura dut”

“Errugbiak arnasaedukitzen

laguntzen dit harria jasotzeko”

URDAX MAGUNAZELAIA• Harrijasotzailea

“Errebonbilo izandakoek gu

ikustean inbidia izatendutela uste dut”

“Soldaduskan egonnintzenean ere ez nuen

jaira faltatu”TXOMIN MORENO• Errebonbiloa

“Batzuetan turkiarazentua kentzeakostatzen zait”

“Goenkale gure etxeanerlijio bat izan da; amaeta amama baldintza

bako zaleak dira”ENEKO SAGARDOI• Aktorea

“Igerileku osoaezagutzen dut; izenakere gehienak dakizkit”

“Udan denok basatiagoibiltzen gara; abuztutikaurrera sosegatu egiten

dira umeak”MIKEL URRESTI• Soroslea

“Nork esango lukemunduko beste puntaneuskara irakasle ibiliko

nintzenik!”

“Aucklanden kulturaoso anitza eta aberatsa da”

IZASKUN ELLAKURIAGA• Kazetaria

Desertuan 6.000 km egin dituzte, eskola baterako material didaktikoagaz

Lourdes Basterretxeak “El Conquistador de Aconcagua” lehiaketa irabazi zuen

Page 31: Anboto urtekaria

anboto 2012ko abenduaren 21a, barikua PPublizitatea 31

Ainhoa Pineda eta Lei-re Peña berriztarrekGau-tu zabaldu dute,

atseden sistemak eta oiha-lak eskaintzen dituen den-da. Landakon, Olleria kaleandaukate denda. Koltxoiak,burkoak, telak... Hainbat pro-duktu dauzkate erakusgai,eta bezeroari horiek proba-tzeko gonbita egiten diote.

Irailean zabaldu zenuten denda.Zelakoa izan da hasiera?Leire Peña: Denda muntatzekoideia eduki genuen. Orduan,mugitzen hasi ginen; koltxoifabriketara joan, hornitzaileakbilatu, materialak aztertu... Jen-dea aholkatu ahal izateko for-matzen egon gara.

Zelan sortu zitzaizuen ideia?Ainhoa Pineda: Ni aurretikhorretan lanean ibilia naiz. Askogustatzen zait; beti lan egin izandut jendeari begira. Irteerabazeukala ikusi nion dendari.Durango herri handia da, etagurea lako denda espezializatubatek lekua bazeukala ikusigenuen. Koltxoiez aparte, lotura

daukan guztia daukagu. Aukeraona iruditzen zait honetanbehar egitea. Gero Leire anima-tu zen, beraz, ederto!

Tratu berezia eskaintzen diozuebezeroari.A.P.: Jendearen atsedenak askoarduratzen gaitu, ez bakarrikproduktua saltzeak. Beste lekubatzuetan saltzea dute helburubakar. Gero eta gehiago saldu,hobeto. Hemen gurago dugu sal-du ostean pozik geratzea etahurrengoan berriro etortzea.L.P.: Jendea oso konbentzitutajoateko saiakera egiten dugu. Ezdugu saldu gura saltze hutsaga-tik; beste egun batean probatze-ra etorri behar baduzu, etorri.Asko tematzen gara horretan.Deskantsatzeko beharrezko zeredo zer da, askok zortzi ordupasatzen dituzte bertan, oina-rrizkoa da. Koltxoi on bat bizitzada.

Kalitateari ematen diozue garran-tzia.A.P.: Hemen, geuk gura genuenadaukagu bakarrik salgai. Koltxoibatzuk eskuz zelan fabrikatzendituzten ikusi dugu, esaterako.

Lanean 40 urte daroazan jen-deagaz dihardugu. Kalitateaneta egiteko eran bereizten gara.

Bezeroa aholkatzerakoan, zeredukitzen duzue kontuan?L.P.: Lehenbizi, lo egiterakoanizaten duen ohiturei buruz galde-tzen diogu. Bakoitza mundu batda, eta ez dago bat bestea bainokoltxoi hoberik. Norberaren gus-tuak eduki behar da kontuan.

Inkestek diote behar baino logutxiago egiten dugula...A.P.: Askok ez dute behar bestedenbora atseden hartzeko.Horregatik, jendeak etxera eroa-ten duena beretzako egokia izandadin ahalegintzen gara. Behardituen orduak lo egingo balitulegez iratzartzea gura dugu.Badaude ordu asko ohean emanbehar izaten dituztenak ere, etahorrentzako ere badauzkagukoltxoiak.

Koltxoi bat aukeratzeko giltzaprobatzea izango da...A.P.: Inolako dudarik barik.L.P.: Jende guztiak probak egiteagura izaten dugu. Askori lotsaematen dio horrek, baina koltxoi egokia aukeratzekomodu onena da.

A.P.: Asko ideia argi bat edukibarik etortzen dira. Koltxoi guz-tien inguruko informazioa ema-ten diegu, eta ondoren banan-banan probatzen joaten dira.Beste jende bat garestiena zeinden galdetzen etortzen da, pen-tsatuz onena izango dela. Bainaez da hala; ez dago guztientzakomoduko koltxoirik. Gaur egun,koltxoi biskoelastikoak daudemodan.

Kanapeen eskaintza bereziadaukate Gau-tu dendan

Kanape legez ezagutzen diren oheak daudemodan gaur egun, Gau-tu dendako LeirePeña eta Ainhoa Pinedak adierazi dutenez.Eurek ere arlo horretan dauzkate eskaintzaberezienak. “Kanapea, azkenean, etxean dau-kazun beste armairu bat da”, dio Pinedak. Kol-txoia altxatu eta hainbat gauza gordetzekoaukera ematen dute era horretako oheek.Eskaintzan, zurezko zein larru-imitaziokokanapeak koltxoiagaz ematen dituzte. Bi mate-rialak lau koloretan daude eskuragarri. Eskain-tzaz aparte, banan-banan ere erosi ahal dirahainbat koltxoi eta oihal.

Lo egiteko arropan ere barietate zabaladaukate. Gainera, burko biskoelastikoetanprezio erakargarriak ipini dituzte. Peñaren ara-bera, jendea oso pozik dago eskaintzekin:“Batzuek esaten digute guztia eroango luke-tela, prezio onak dauzkagulako”.

“Koltxoi on bat aukeratzekomodu onena probatzea da”Koltxoien eta oihalen Gau-tu dendan, kalitateagatik eta fabrikazio eragatik bereizten dira

Page 32: Anboto urtekaria