abenduko alea

16

Upload: axola-euskara-elkartea

Post on 22-Feb-2016

250 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Abanto-Zierbenako Axola Euskara Elkarteak plazaratutako aldizkariko abenduko alea duzue hau

TRANSCRIPT

Page 1: Abenduko alea
Page 2: Abenduko alea

2

Carlos, zein zen Abantokokontzejuen antolakuntza?Abantoko San Pedro eta SantaJuliana kontzejuek alkate baka-rra zuten eta kontzeju bakoitzakauzo-alkate bat, alkate nagusia-ren menpekoa. Kontzejuek pa-rrokia bana zuten eta elizarenitzalean egiten zituzten batza-rrak, baina, jurisdikzioari dago-kionez, kontzejuak udal berekobarruti baino ez ziren. San PedroSanta Juliana baino handiagoazen lurrez eta, horregatik “par-tidu” bitan zegoen antolaturik:Sanfuentes eta Putxeta. Kontze-juek eta partiduek artxibo etadiru-kontu propioak zituzten.

Kontzejuen auzoak zeintzukziren?San Pedroko auzoak hauexekziren: Putxeta, Murrieta, Revilla,San Lorenzo, Las Cortes, Mon-taño, San Pedro (guztiek Pu-

txeta izeneko partidua osatzenzuten), El Baoko zati bat, El Ca-salgo beste zati bat eta Sanfuen-tes (lehen aipatu dugun bigarrenpartidua).

Santa Julianako auzoak: Abanto,Loredo, Cotarro, Gallarta, ElBaoko zati bat, El Casalgobeste zati bat, eta Fresnedo -Putxetatik behera, San Lorenzoazpian, Muskizko mugan bertandagoena.

Eta kontzejuen arteko mugak?Lehen aipatutako auzoak mapankokatzen baditugu, agerikoa dakontzeju bietako lurrak nahastenzirela. Ez zegoen, beraz, mugazurrunik. Oro har, auzo bakoi-tzak bere lurrak eta basoenaprobetxamenduak zituen. Horieta elizbarrutiak gogoan hartuz,Abantoko Santa Julianak etaSan Pedrok toki hauetan egitenzuten bat: El Casal, El Bao, Ru-

Abantoren historiariburuz mintzo (eta II)

Aurreko zatian aipatu zen bezala, historikoki, Abantok bi kontzejuizan ditu: San Pedro eta Santa Julianakoa. Bada, Carlos Gla-

riarekiko elkarrizketaren bigarren honetarako gure udaleko bi kon-tzeju hauen zerak eta gorabeherak hartu ditugu ardatz.

Page 3: Abenduko alea

3

diega, El Bache (Aldoatxe), Pu-txeta, Labarrieta (Los Castaños)eta Cotorrio errekak.

1942 urtean, Santa Luzia elizasortu zuten Sanfuentesen eta,ordurarte, Santa Juliana eta SanPedro elizbarrutietako hainbatetxe eliza berriaren menpeanjarri zuten. Horrela hedatu zenSanfuentes auzoa gaur egunSanta Julianako zubia izenaduen zubiraino.

Gallarta auzoaren lurraldeaasko hazi da azken urteetan.Zer, bada?Gallarta hazi baino, bortizki des-agertarazi zuten eta herri berriaeraiki zuten. Udaletxe berria ElCasalen egin zuten eta desager-tutako gune administratiboarenizena udaletxeraino hedatu zen.Hortaz, Gallarta barrutia errepidenagusian hasten da. Hala ere,lehen aipatu dudan moduan, in-guru horretan eraiki dituztenetxeak Sanfuenteskoak dira eli-zaz, azken momentuko aldake-tarik gertatu ez bada, behintzat..

San Pedroko eliza, bere ga-raian, kartzela, eskola etagune administratiboa ei zen.Hainbat agiritan Las Carrerasko“udaletxea” aipatzen da eta LaMorazako (San Pedro) eskola

ere bai. XIX. gizaldiko erdialderaarte, udalbatzak elizetako atee-tan egiten zituzten. San Pedroeliza udalerria osatzen zutenhiru kontzejuen (Abantoko biaketa Zierbenakoa) erdian dagoeta, garai hartan ohikoa zenez,lurraldeko bilgune nagusia ber-tan zegoen.

Abantoko lehenengo udale-txea San Pedroko kontzejuanegon zen?Udaletxea eraikitzeko benetakolehen saioa, udal agirietan jasotadagoen moduan, XIX. gizaldikoada. 1877-1887 hamarkadan,udalerrian, hazkuntza demogra-fiko handiena gertatu zen. Ego-kiera hartan, El Baoren etaRudiegako harrobiaren arteanudaletxea, kartzela eta eskolaeraikitzeko asmoa izan zutenkontzejuek. Baina, azkenik, bi-ziki eztabaidatu ondoren, Gallar-tako plazan egiten ari zen eskola

San Pedroko batzartokia

Page 4: Abenduko alea

4

udaletxe modura erabiltzea era-baki zuten, eta bertan egin zutenlehenengo udalbatza 1885ean.

Somorrostro haraneko Batzarnagusiak San Pedro elizakoaurrean egiten omen ziren an-tzina.Somorrostro haraneko zazpikontzejuak bi taldetan (Hiru Kon-tzejuak eta lau Kontzejuak) be-reizi baino lehen, Erdi Aroan,alegia, San Pedro eliz nagusia-ren aurrean egiten zituzten ba-tzarrak, baina ez bakarrikhemen, Santurtziko Done Jurgieliza zaharraren itzalean ere bai.Hala diote agiri zaharrek.

El Casaleko pinua zer ote?Akta batzuetan Pinuaren ordez,“Campo del Casal” idatzita dago.El Casaleko gasolindegia atzeanomen zegoen, gaur egunAbanto eta Ortuella udalerrienarteko marra adierazten duen

mugarri bat dagoen tokian. So-morrostro Haraneko Lau kontze-juetako –Trapagaran, Sestao,Santurtzi eta Ortuella- eta HiruKontzejuetako -Abantoko biaketa Zierbena- ordezkariak bertanelkartzen ziren.

Nolakoak ziren batzar haiek?Batzar administratiboak ziren,eta batzarkideak lurren, anima-lien eta etxeen jabeak ziren.Batzarretan aztertzen zituztengai nagusiak kontzejuetako or-denantzak, Trianoko mendietakomearen esplotazio eta garraioaziren. Oro har, lurra, basoa,mendia eta itsasoa nekez etabeharrez ustiatuz bizi zen herribaten ohiko kontuen gaineanmintzatzen ziren.

Zeintzuk ziren batzarretakokarguak?Alkate-epailea, sindikoa, kontze-juetako zinpekoak eta idazkaria.Gizaldietan zehar leinuetakojauntxoak -Salazar, Villarias...-batzarrak kontrolatzen ahale-gindu ziren, eta sarri askotankarguak bereganatu ere egin zi-tuzten. Ohikoak ziren kontze-juek familia boteredunen aurkaizandako auziak, alkatetza he-rriaren eskuetan mantentzea-rren.

Rolan E. GonzalezEl Casaleko batzartokia

Page 5: Abenduko alea

5

Alex, noiz eta nola sortu zenGatibu taldea?2000. urte aldera Haimar Arejita-Gatibuko gitarra- eta biok en-tsaiatzen hasi ginen, rock taldebat sortzeko ideiaz. OndorenJosu Artetxe –Exkixukoa- batuzitzaigun, baterijole moduen, etaBatiz -Fito & Fitipaldisekoa-bajua jotzeko.

Geroago, Josuk eta Batizek tal-dea utzitakoan -aurretik adiera-zita zuten-, Gaizka Salazar etaMikel Caballero etorri ziren haienlekua betetzera. Azkenik,2002an lehenengo diska grabatugenuen: Zoramena.

Zoramenaren ondoren, “DiskoInfernu” lana -2005ekoa-, etaoraingoan “Laino guztien gai-netik, sasi guztien azpitik”. Sei

urtetan hiru disko kaleratu di-tuzue, astiro baina potente?Nahiago izan dugu honela etahurrengo diskari begira horrelasegituko dugu. Diskoak egitekolana egin behar da eta diskoonak egiteko gehiago. Neketsuada, hori aitortzen dugu, eta guripresiorik gabe lan egitea gusta-tzen zaigu, daukagun onena

Alex Sarduirekin solasean

Gatibu taldea, arrakasta handiz, bere urtebeteko tour-arekin ja-rraitzen ari da -Euskal Herrian ia ehun kontzertu eskaintzeaz

gain, abendua honetan Bartzelonan, Asturias, Ourense eta Ponte-vedran haien musikaz “sorgintzeko” aukera izango dute.

Bira arrakastatsu horren hastapenetan, ordea, Abanton izan ziren,Las Karreraseko jaietan, hain zuzen, maiatzaren 29an. Eskualdeosoko gazteok, eta ez hain gaztetxoak, “Haritzalde” plazan izanginen. Eta soinu probak egiten zituzten bitartean, Alex Sardui –tal-deko abeslaria- elkarrizketatzeko parada izan genuen.

Axola taldeko betiko rokero-txikiteroekin

Page 6: Abenduko alea

6

eman ahal izateko.

Baina, zertan datza zuen arra-kasta? Zuen kantak indar-tsuak eta, aldi berean,freskoak dira, itsaskorrak erebai. Nola lortu duzue?Gure era, izateko eta jotzekomodua, hasiera batetik gure soi-nua topatu nahi izan dugu.

Nolatan bizkaieraz?Guk Bizkaierazko euskalkianabesteko erabakia hartu ge-nuen, honela hobeto adieraztendakigulako. Gure eguneroko bi-zitza bizkaieraz da.

Gaur, Las Carrerasen “Lainoguztien gainetik, sasi guztienazpitik” diskoa aurkeztukoduzue. Zergatik izen hori?Zuek eta zuen musikak sorgin

kutsua duzue?Sorgin kutsua beti daukagu,magia beti dago leku guztietan,jendea dago interakzioan eta or-duan magia beti sortzen da.

Bestalde, diskoaren izeneangure nortasuna islatzen da, etamusikan berdin, gu ez goaz“Sasi guztien gainetik eta hodei

bang-bang, txiki-txiki, bang-bang!.....Pa-Ta-Ta!

Gaur gure gaba da ta!

Page 7: Abenduko alea

7

guztien azpitik”... ez zaizkigu be-tiko bideak gustatzen... kar, kar!!!

Diska honek, “Gazteak” diskoonenaren saria irabazi du. Ber-tako “Bang-Bang Txiki-TxikiBang-Bang” abestiak ere,kantu onenaren saria, zergatikda berezia?Abesti desberdina da, erritmodesberdinaz... Egia esan kon-tzertu guztietan eskatzen diguteeta oso harrera ona izan du.

Beste alor batera pasatuz...Axola aldizkarian “Tititxu Mi-lika”k kontakizun erotikoakidazten ditu eta zuen kantaasko “pikantetsuak” dira. Zer

gertatzen sexu kontuetan Eus-kal Herrian?Euskal Herrian “sexu kontu”gutxi daudela leienda bat da,edozein lekutan beste ibiltzengara sexu harremanetan...

Dena den, apur bat obseziona-tuta gaude! Kar, kar!!!

Bukatzeko, Alex, zuen jarrai-tzaileek zure dantzatzeko esti-loa imitatzen dute. Kontaiguzuzure sekretutxoa horreladantzatzeko.Kar, kar! Ez dakit nondik dato-rren. Lagunekin ere aurretik egi-ten nuen...

Oharra - Axolaren blogean (axola-elkartea.blogstop.com), “Bang-bang txik-txiki bang-bang” aurkezpen-singlea duzue ikusgai. Bestealdetik, irailean, "Zeu, Zeu, Zeu!" bideoklip berria aurkeztu dute, etagatibu.net web orrian goza dezakezue!!!

Zeu, Zeu, Zeu! Zeu, Zeu, Zeu!

Page 8: Abenduko alea

8

UDALERRIENHIZKUNTZA-POLITIKA

2005ean Kontseiluak udalen hizkuntza-politika ebaluatzeko tresnasortu eta kontua aztertzeari ekin zion. Abanto-Zierbenako Udalekoa2008an burutu zen AXOLAren laguntzarekin. Ale honetara gureudala inguruko herri batzuekin eta adierazkorrak diren beste hain-batekin alderatuta ekarri dugu. Dena dela, osorik ikusi nahi baduzu,gure blogean daukazu: axola-elkartea.blogspot.com

AZPEITIA 8,85 2005eko abenduaBERMEO 8,56 2005eko abenduaHERNANI 6,00 2006ko urtarrilaMUSKIZ 5,56 2009ko otsailaDONOSTIA 5,50 2006ko urtarrilaBASAURI 4,86 2005eko abenduaABANTO-ZIERBENA 4,66 2008eko ekainaSESTAO 4,10 2005eko abenduaZALLA 3,96 2005eko abenduaERMUA 3,96 2005eko abenduaBURLATA 3,40 2005eko abenduaBILBO 3,28 2005eko abenduaTRAPAGARAN 2,53 2006ko abenduaSANTURTZI 2,10 2006ko martxoaPORTUGALETE 2,09 2005eko abenduaTAFALLA 1,79 2006ko urtarrilaBARAKALDO 1,75 2005eko abenduaLIZARRA 1,59 2005eko abenduaBIARRITZ 0,83 2006ko otsailaHAZPARNE 0,69 2006ko martxoaBAIONA 0,02 2006ko martxoa

Herria Puntuazioa 1. neurketaren data

Page 9: Abenduko alea

9

ERROMATAR HAUEKBURUTIK DAUDE!

Page 10: Abenduko alea

10

Rolan E. Gonzalez

Page 11: Abenduko alea

11

Gitanillo barraren ondoan ze-goen adineko emakume

txiki eta potolo batekin hazi zenhizketan. Manolitro eta biok,geure aldetik, euforiko geunden,aurrean genituen neskez hizke-tan, larreko ardi gozoak jango zi-tuzten bi otso goseti bezainanimotsu. Manolitrok brasildarra-ren alde egin zuen. Nik, ostera,ukraniarra begiz jota nuen.Unetxo batez, berak ere begi-rada bat jaurti zidala iruditu zi-tzaidan. Dena dela, ez nuenilusio handiegirik egin nahi. Gai-nera, lagunduta zegoen.

Hala ere, ordu erdi baten bueltanedo, barrara hurbildu zen.Hantxe zegoen nire aukera.Baina beldur nintzen. Porrotarenbeldur. Begiratu egin nion, etagure begiek topo egin zuten. Bi-hotza eztarrian nabaritu nuentaupaka. Ausartu behar nuen!

Tamalez, ez nuen astirik izan.Neska barraren bazterreraabiatu eta han zegoen ate bate-tik desagertu zen. Putza! Banen-goen, ba, ni!

Berehalakoan, ordea, neska ho-

raila berriro agertu zen. Jantzizaldatuta agertu ere. Belauneta-rainoko bota zuriak, lihazkidungona labur eta “top” estua zera-matzan jantzita. Oholtza txiki ba-tera igo eta dantzatzen hasi zen.Hura neska! Eta nola mugitzenzen burdinazko zutabe falikoa-ren inguruan!

Oholtzara hurbildu eta berbetanhasi nintzaion. Ordurako, orei-nak udazkeneko araldian bezainitsututa, lotsa eta erreparo guz-tiak galduta nituen. Ez zidan ino-lako kasurik egin, baina nik hitzlizun likitsak botatzen segitunuen. Azkenean, neska kendu-tako arropa berriro jantzi, ohol-tzatik jaitsi eta aurpegi emanzidan. Haserre zegoen eta beraez zela emagaldua oihu eginzidan. Gorri-gorri jarri nintzen –eskerrak ni barrutik gorritzen denhorietakoa naizela-. Edozelanere, neskak nire nahasmenazkonturatu, omen, eta purrustaka,baina berarekin mahai bateraesertzera gonbidatu ninduen.

Behin eserita, zerbitzariari koka-kola harentzat eta kubata nire-tzat eskatu genizkion.

Gau bat sexu bila (eta II)

Page 12: Abenduko alea

12

Zerbitzatutakoan, Dasha zuelaizena eta hamazortzi urterekinBielorrusiatik atera zela kontatuzidan. Hamar anai-arreben na-gusia zen, eta familiari laguntze-agatik atera zen etxetik. Bilboraheldu zenean, asko kostatu zi-tzaion lana aurkitzea. Azkenean,herrikide batek Burgoseko klubhorretaz hitz egin zion eta bertanhasi zen streepteasak egiten.Eta horixe zen bere lanbidea,streeptease-girl, ez emagaldua.Larrua egiten zuen berak nahizuenarekin, ez besterekin.Amaitu zuenean, niri begira ge-ratu zen. Nik, besterik ezean, zi-garroa piztu eta gau hartakogorabeherak kontatu nizkion.Amaitu nuenean, Dasha nire-gana hurbildu eta musu leun etagozoa eman zidan ezpainetan.“Etorri nirekin” xuxurlatu zidan,jarraian, belarrira. Eta, eskutikhelduta, kamerinora eroan nin-duen.

Kamerino txikia zen. Hormabaten kontra apain-mahaitxo batzegoen, eta beraren gainean,argi-foku txikiz beteriko ispilua;aulki pare bat eta han-hemenkabarreiaturik, janzki, soineko etalentzeria aleak. Ni liluratuta nen-goen, gertatzen ari zena beneta-koa ez zelako sentsazioa

neukan.

Baina nire harridurak ez zuenluze jotzeko paradarik izan, ezenDasha amen batean biluztu, be-launiko jarri eta zakila jaten hasizitzaidan. Zein ongi egiten zuen!Ezpain handiak eta bigunak zi-tuen. Eta listua zerion nire buz-tana irentsi bitartean. Ai ene!Aldika, soa jaso eta begiratzenzidan. A, ze begi politak zituen!

Belaunak dardarka zituela kon-turatu nintzen, nire txanda hel-duta, beraren hankarteamiazkatzeari ekin nionean. Gus-tura eta gogotik aritu nintzen,eta, azkenean, begiak itxita, ha-tsanturik, hozkirri itzel batek as-tindu zuen.

Tamalez, segituan, norbaitekatea jo eta dantzatu behar zuelaesan zioten.

Urtebete joan da egun hartatik,eta tarte honetan ez naiz Dashadeitzeko gai izan. Gustuko izannuen, agian, gehiegi, eta horrekgainditu nau. Horregatik, egu-nero gogoan daukat, eta, horre-gatik, egunero, berarenganpentsatzean, inurri saldo bat jau-zika hasten zait sabelaren goial-dean.

Tititxu Milika

Page 13: Abenduko alea

13

Leiho ondoan ematen dueguna Elenak, kalera begira,

munduan egin beharrekoakeginda dituelako. Seme-alabekEkuadorreko neska bat ekarridiote, etxeko lanetan laguntzekoeta etxetik ateratzera anima-tzeko. Elenak, baina, bertan ge-ratu nahi du, bere oroitzapeneiatxikia.

Maitasuna eta gorrotoa, adiski-detasuna eta zeloak, bizinahiaeta etsipena… Sentimenduennobela da Karmele Jaioren biga-rren hau, pertsonaien nortasunafintasunez deskribatzen duenaeta, oroz gain, bizitza den sinfo-nia erraldoiaren handitasuna az-pimarratzen duena, beregazi-gozo eta kontraesan guztie-

kin. Karmelek, ardatz nagusiaizan gabe, etorkinen errealitateagure mundu tradizionalarekin uz-tartu du, bietarako lekua dagoelaadieraziz.

Nobela honen bidez hausnar-keta egiteko gonbitea luzatu diguKarmelek. Askotan badirudi bi-zitza osoa dugula antzinako ara-zoak konpontzeko, bainakonturatzen garenerako bizitzajoan zaigu, eta arazoek hor di-raute konponbide baten zain.

Eta hori guztia, ekilibrismo zaile-netatik urrun, euskara erraz etaerakargarri batekin proposatzendigu Karmelek, eleberri honenorrietan gozo-gozo murgildu etagaltzeko.

Sentimenduennobela da

Karmele Jaiorenbigarren hau

Musika AireanKarmele Jaio

LIBURU KRITIKA

Page 14: Abenduko alea

14Txema Pérez

Bikote harremanak aztertzenditu Lertxundik eleberri ho-

netan. Gehienetan, botere harre-man bihurtzen dira harremanhoriek, eta gaur egungo edozeinegunkari nahikoa da ikusteko ezdela gutxitan gertatzen botere-tsuenak bere boterea baliatzeaahulena umiliatzeko eta tratutxarren bidez otzantzeko.

Hizkuntza maisuki erabili du betibezala Lertxundik, baina orain-goan, beste askotan ez bezala,nobela erraz irakurtzen da, etahori azpimarratu egin behar da,batzuetanAnjel Lertxundiren tes-tuek esfortzu handiegia eskatuizan baitiote irakurleari. Kasu ho-netan, ez, nobela hasi eta bukairakur daiteke, eta testua ez dainoiz nabarmentzen.

Argumentua, bestalde, gaurkota-sun handikoa dela esan daiteke(komunikabideetan agertzendena ikusita, behintzat), ema-kume batek senarrarengandikjasotzen dituen tratu txarretan oi-narritzen baita. Beraz, esan dai-teke genero beltzeko literaturaeta gai soziala elkartzeko ahale-gina egin duela idazleak liburu

honetan.

Bestetik baditu nobela honekhainbat elementu, oso koheren-teak ez direnak. Alde batetik, ba-dago narratzaile aldaketa, kutsuautobiografikoa duen narrazioaeleberri beltza bihurtzen denean;eta beste alde batetik, ez da ze-hatz gertaeren garaia agertzen.Azaltzen diren elementuak az-tertzen baditugu, 60ko hamarka-dan, 80koan edo beranduagokoka dezakegu, zehaztasun ezaagerian utziz.

Ez dut amaiera kontatuko, bainahorrelako egoerak benetan ger-tatzen direnean, amaiera, edo-zein izanda ere, inoiz ez dazoriontsua. Beraz, inork ez de-zala printzesen ipuinetako bu-kaera zoriontsurik espero,eleberri hau errealitate gordinabesterik ez baita.

Zoaz infernura, laztanaAnjel Lertxundi

Page 15: Abenduko alea

15

Egu (argi) berriaatarian daukagu.

Ilunari hil ala bizikoborroka irabazita,Eguzki berriak besteaukera bat dakarkigu.Egu jaio berria da,baina berehala kos-kortu eta bizitzaz er-nalduko du izadia.Garai eder eta zorio-nekoa da hau, inondikere, bizitzari atea za-baltzen baitzaio.

Gizakia, itsasoa be-zala, beti hasten arida, baina horri esker,hain zuzen, DA, etahorri esker, euskaldu-nok oraindik GARA.Segi euskaldun iza-ten, bada, hasten garen ziklo berri honetan!

Nik, Jentil honek, milaka urtetan, aunitz eratan ospatu dut aldaketagarai hau, baina beti gutarron su magikoaren ondoan, eta euskaraahoan. Bertsua opa dizuet zuei:

EGUBERRI ON!

EGU BERRIA

Page 16: Abenduko alea