501 guaixea

Download 501 guaixea

Post on 08-Apr-2016

221 views

Category:

Documents

4 download

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

  • SAKANAKO ASTEKARIA 2015eko marsuak 20, ostirala 2. aroa 501. zenbakia

    VI. Altsasuko Duatloia biharjokatuko da. 10:30ean Nafar KirolJolasen duatloi proben txandaizanen da; 16:00etan helduak

    Futsalsakanatxapelketakofinala gaur

    Kirolak >> 11Kirolak >> 12

    Bidelagun, handituz doa>>5

    Kepa Junkerak eta Brun forjako forjariek Aldapeko jo zuten Bidelagun elkarteko kideen aurrean.

    Atzo hasi zen Korrikakbi pasa eginen dituSakanatikAurreneko pasa bihar, larunbatean, goi-zaldeko 1:57an eginen du, Irurtzundik.Hilaren 28an zeharkatuko du Sakana >>3

    Altsasu, aste batez,Nafarroako OrkestraSinfonikoaren egoitza Musika eskolan, adinduen egoitzan etaikastetxeetan ariko dira. Despeditzekokontzertua emanen dute >>15

    Altsasuko festenkontsultakogalderabatzarreanerabakiko daBatzarra igandean,18:00etan >>6

    Elaide.eus,harremanakeuskarazizateko sarea

    Eskolarakoxenda eginendu UdalakIturmenin

    Mendialdearengarapen lokalazehaztekobilera 24an

    >>7 >>5>>3

  • Guaixe 2015eko marsuaren 20a2

    Argazkiak emateko lekuak: Altsasu: Foruen Plaza 23-1 Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

    Mikel OraaAzpilikuetaZORIONAK zure lehenurtean aitatxo bezala!!Muxu asko.

    Ane OraaGonzaloONGI ETORRI, Ane, po-txola!! Zure amaren etaaitaren partez. Muxuasko.

    marsuak 20-26Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: gutunak@guaixe.net

    Lexuri Ari ari gora gure dan-tzari! Zenbatzeko hatzguziek akatuko dazkizuurte hontan Zorionak eta egun onapasa!

    MusikaD-Pintxos, Bagauda eta Guri 5. Martxoaren21ean, larunbatean, 23:00etan Bakaikun.Gazte Eguna.

    Trotamundosn. Martxoaren 24tik 28ra,asteartetik larunbatera, Altsasun.Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.

    AntzerkiaOvarios verdes fritos. Martxoaren 21ean,larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Detritus teatro.

    ZinemaEl abuelo que salto por la ventana y selargo. Martxoaren 20an, ostiralean,21:45ean eta martxoaren 22an, domekan,20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

    Siempre Alice. Martxoaren 20an, ostiralean,22:00etan eta martxoaren 22an, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

    Bob Esponja. Martxoaren 22an, domekan,17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

    Mendi irteerakErnialde, Ernio, Iturrioz. Martxoaren 22an,igandean, 7:00etan Olatzagutitik abiatukoda autobusa. Sakanako Mendizaleak.

    Bizikleta irteerakAltsasu-Urritzola-Altsasu. Martxoaren21ean, larunbatean, 10:00etan Altsasukokultur gune paretik. 74 km. Zikloturistataldea.

    Lubierri-Abelbidea. Martxoaren 22an,domekan, 8:30ean Altsasuko Zumalakarregiplazatik. 9:20ean Bioitza kanpinean. 57 km.Burunda txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

    ErakusketakHiri paisaia. Martxoaren 30era arte,astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean. Gardenataldea.

    Hitzaldiak El protagonismo de la mujer en el cambiopoltico. Martxoaren 25ean, asteazkenean,19:00etan Altsasuko Gure Etxea eraikinean.Hizlariak: Sara Brun, Margarita Agudo etaNieves Recalde. Podemos Altsasu AhalDugu.

    Euskal preso politikoen egoera gaur egun.Martxoaren 26an, ostegunean, 19:00etanAltsasuko Zubi-ondo elkartean. Hizlaria:Juan Mari Olano.

    TailerrakAurreiritzirik ez, mesedez. Martxoaren20an, ostiralean, 17:30ean Irurtzungo GazteTxokoan. Gidaria, Alicia Pano.

    Haurraren izaerarekiko errespetua etaautonomia izateko laguntza. Martxoaren25ean, asteazkenean, 17:00etatik19:00etara Irurtzungo kultur etxean. Izenematea 620 0254 230, Amalur elkartea.

    Basoko plana berritzeko parte hartzeprozesua ixteko saioa. Martxoaren 25ean,asteazkenean, 18:00etatik 20:00etaraEtxarri Aranazko udaletxean.

    Bestelakoak Gazte Eguna. Martxoaren 21ean,larunbatean, 14:30etik aurrera Bakaikun.BGA, IGA eta UGA.

    Billar txapelketa. Martxoaren 20an,larunbatean, arratsaldean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

    Nafarroako Mendiaren Garapen LokalekoEstrategia Parte-Hartzailea 2014-2020.Martxoaren 24an, asteartean, 18:00etatik21:00etara Arbizuko Utzugane zentroan.Cederna-Garalur.

    Deialdiak Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Martxoaren 16an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko 1.gelan, bilera.

    Euskal Presoak Euskal Herrira! Martxoaren20an, ostiralean, 20:00etan Lakuntzako,Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

    Sakanako herri programa. Martxoaren21ean, larunbatean, 9:30etik 13:00etaraEtxarri Aranazko kultur etxean. EHBildu.

    Festen datari buruzko batzarra.Martxoaren 22an, domekan, 18:00etanAltsasuko Burunda pilotalekuan. AltsasukoFesten Batzordea.

    Euskal Presoak Euskal Herrira!Martxoaren 22an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

    Badator Korrika 19. Martxoaren 20an,ostiralean, 15:30etik aurrera Irurtzunen.Ikus 3. orria.

    Badator Korrika 19. Martxoaren 21ean,larunbatean, 9:30etik aurrera Lakuntzan.Ikus 3. orria.

    Petoen margotzea. Martxoaren 21ean,larunbatean, 16:00etan Uharte ArakilgoHaur txokoan.

    Korrika Txikia eta txokolate jatea.Martxoaren 21ean, larunbatean,16:30ean Arbizuko plazan.

    Korrika Txikia. Martxoaren 21ean,larunbatean, 17:00etan Arruazun.

    Areto futboleko txapelketa. Martxoaren21ean, larunbatean, 18:00etan UharteArakilen.

    Korrika afaria. Martxoaren 21ean,larunbatean, 22:00etan UrdiaingoAitziber elkartean.

    Korrika afaria. Martxoaren 21ean,larunbatean, 22:00etan Ziordikoelkartean. Sagardotegi menua.

    Oso printzesa iletsua. Martxoaren 22an,domekan, 17:00etan Olatzagutiko kulturetxean. Antzerkia.

    Korrika Txikia. Martxoaren 22an,domekan, 17:30ean BakaikutikIturmendira.

    Beti lagun. Martxoaren 22an, igandean,18:00etan Irurtzungo kultur etxean. 2urtetik aurrera. Rosa Martinez.Txotxongilo antzerkia.

    Korrika Txikia eta argazki erraldoia.Martxoaren 22an, domekan, 19:00etanZiordiko plazan.

    Korrika Txikia. Martxoaren 25ean,asteazkenean, 12:00etan Altsasuko Foruplazan.

    Mintzodromoa. Martxoaren 26an,ostegunean, 19:00etan Altsasuko Foruplazan. Eguraldi txarrarekin Gure Etxeaeraikinean.

    Descifrando el enimga. Martxoaren 26an,ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean

    Ikuslearen eguna, 3 euro.

  • Guaixe 2015eko marsuaren 20a 3

    ezkaatza >>

    Atzo abiatu zen Korrika,Urepelen. Gaurgoizaldean Irurtzundikpasako da baina Sakanapunta batetik besteramartxoaren 28anzeharkatuko du,goizaldean

    Atzo abiatu zen, arratsaldeko bos-tetan, 19. Korrika, Urepelen, maki-na bat jenderen babesa zuela. Ure-peletik hasi eta Euskal Herrianbarna ibilbide zabala egingo duKorrikak, 11 egun eta 2.459 kilo-metro gainditu ondoren martxo-aren 29an Bilbon despeditzeko,Euskahaldun lelopean.

    EuskahaldunHerri hau euskaraz pentsatukodugu, edo ez da izanen esan zuenAmets Arzallusek Korrika 18renbukaeran, Baionan. Hortaz, eus-kahaldundu gaitezen erantzundio aurtengo Korrikak. Ahaldun-du gaitezen euskararen eta euskal-gintzaren egoeraz. Batu ditzagunnire, zure, haren ahalegin pertso-nalak eta biderka dezagun gureahalmena auzolanean. Egin deza-gun eta eragin. Eta egin eragin.Euskaldun guztiok osatzen dugu

    Euskal Herria, Euskararen Herriaeta horixe aldarrikatu nahi dugu,

    guztion artean, auzolanean etaelkarlanean, lortu ahal dugulaeuskaraz biziko den herria, eus-kalakariz osatutako herria. Horida Korrikak aurten aldarrikatunahi duen mezua.

    Korrikak aurten 50 urte bete-ko dituen Durangoko azoka omen-duko du, liburu eta diskoen azo-kaz haratago, euskalgintzaren etaeuskal kulturaren bilgune delako,euskaldunen eta kulturzaleen ezin-besteko topalekua.

    Sakanan bitanSakanatik bitan pasako da aurtenKorrika. Gaur, ostiralean Irue-ra sartu ondoren, gauerdianBerriozartik pasatuko da eta larun-bat goizaldean, 1:57an pasako daIrurtzundik, Uitzi eta Leitzarabidean. Hurrengo larunbat goizal-dean, martxoaren 28an, Sakanazeharkatuko du puntatik puntara.Etxauritik sartuko da Sakanara,Errotzera, goizaldeko 2:00tan. Irur-tzun (2:21), Satrustegi (2:53), Lakun-

    Elaide, Saretik Plazara sare sozialak,euskaraz badakiten eta ikasten aridiren euskaldunak biltzen ditu, sareannahiz plazan, euskara eta euskarazbizitzeko beste aukera bat emanez

    Euskaraz sortu den lehen saresoziala da www.elaide.eus. Zale-tasunak eta interesak partekatudaitezke bertan, planak egin,albisteak komentatu Euskarazdakitenei eta hizkuntza ikasten

    ari direnei zuzenduta dago saresoziala. Elaideko kideak euskaraikasi edo landu nahi dutenenbidelagunak dira.

    Sare sozial berrian euskarazbizitzeko eta euskara lantzekohainbat harreman nahiz baliabi-de aurkitu daitezke: taldean aritunahi duenak txaterako eta intere-sak partekatzeko gunea du; kon-tsultak edo proposamenak egin

    daitezke; planak antolatzeko, bes-telako beharrak asetzeko edoproiektuak egiteko.

    Elaideren plataforma eraikiabadago ere, osatzeko sasoian dagooraindik. Udazkenean aurkeztu-ko dute Euskara Zerbitzua dutenNafarroako hainbat toki entitatek,Sakanako Mankomunitatea barne.Toki erakundeak euskaltegiekineta Mintzakide programarekin

    elkarlanean aritu dira eta, orain,herritarrak eta ikasleak elkartudira Elaideren jendartea eraiki-

    tzen hasteko. www.elaide.eus-ensartu eta erabiltzen hasteko gon-bitea luzatu dute.

    Arbizu eta Murtxante arteko desafio arrakastatsua

    Korrikaren alde, Arbizu eta Murchanteren arteko herri kirol desafioa egin zen atzo Murchanten. Tuterako Argia ikastolako Mikel Navarroirakasle arbizuarrak adierazi digunez, oso arrakastatsua izan zen ekimena. Arbizutik 100 pertsona inguru hurbildu ziren, eta murtxante-ar askok egin z